Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Barrokoa

Caravaggio

Caravaggioren Santa Catalina Alexarrdrrakoa koadroa.Thyssen museoa, Madril.<br><br>

1600. urte inguruan, Erroma bihurtu zen barrokoaren gune nagusia, mende bat lehenago Bigarren Berpizkundearena izan zen bezala.Aita Santuek babes handia eman zieten artistei, munduko hiri ederrena bihurtu nahi baitzuten Erroma,`.Jaungoikoaren eta elizaren aintzarako". Higikunde hori hasia zegoen jada 1585ean ; orduko artistak azken garaiko manieristak ziren, talentu gutxikoak ; baina laster etorri ziren maisu gazteagoak eta trebeagoak, Italiako iparraldetik gehienak. Gizon haiek, Caravaggiok bereziki, estilo berri bat sortu zuten.

Caravaggioren tenebrismoaren teknika -itzal ilun batetik abiaturik, argitze hautazko, dramatikoa erabiltzea- iraultzailea izan zen, eta margolaritza barrokoaren ikur bihurtu zen. Caravaggiok baztertu egin zuen gai erlijiosoen usadiozko interpretazio idealizatua, kaletik hartu zituen bere ereduak, eta errealismo handiz margotu zituen. San Mateoren gaiaz egin zituen hiru margolanek oso harrera ona izan zuten, eta haien ondoren maisulan asko egin zuen, besteak beste, Emnusko Afarra (1596-98) eta Andre Mariaren heriotza (1605-06).

 

Lehen urteak

Benetako izena Michelangelo Merisi zuen, 1571 inguruan jaio zen, Milanen uste da, eta 1610ean hil zen, Port'Ercolen, Toscanan . Baclakigu oso gazterik jardun zuela margolari baten lantegian Milanen, eta 1588 eta 1592 artean Erromara joan zela, eta ordurako trebatua zegoela margolaritzan.

Ondo ezagutzen zituen Lonbardiako eta Veneziako margolariak ; Florentziako idealistak ez bezalakoak ziren haiek, gehiago baitziren izadia eta gertaerak hurbiletik irudikatzearen alclekoak. ,Milandik Erromarako bidaian, ia segurua da gelditua egin zuela Parman, Bolonian, Florentzian eta Asisen, eta hiri haietako maisulanak ezagutu zituela, besteak beste, Masaccio eta Giottorenak.

Caravaggio XVI. mendearen azken hamarraldian iritsi zen Erromara ; arte auzietan oraindik ere Michelangeloren jeinuaren itzalpean zegoen hiri hura, eta, intelektualki berriz Trentolco Kontzilioaren mende, hau da, Konuaerreformaren garai oparoaren hasieran. Caravaggio bezala lan eta gloria bila joandako mundu guztitik iritsitako artistez beteta zegoen Erroma garai hartan.

Caravaggiok hara iritsi zenean ez zuen batere baliabiderik, eta berezko joera zuenez anarkiaren alcle eta usadioen kontra egitea, Erromako aurreneko urte haietan ez zuen, noski, batere egonkortasunik izan ; estuasunean bizi izan zen, harik eta, bere kontura lanean hasita, Del Monte kardinalak eskaera bat egin ondoren haren babesa lortu zuen arte.

Erromako lehen eskaera garrantzitsua S.

Luigi dei Francesci elizako Contarelli kaperako dekorazioa izan zen. Lan horri esker, hogeita lau urte zimela, pictorceleberrrntrrs izendapena ezarri zioten, eta babesle eta bezero garrantzitsuak izan zituen. San Mateoren bizitzako hiru eszena margoni behar zituen : San Jlateo eta arrrgerua, San Mateoren bokazioa, eta San Jlateorerr nrartirroa . Hirurak ere, usadiozko hagiografiaren formulen ordez, errealismo dramatikoz landu zituen Caravaggiok, baita gizartearen nolabaiteko kritikarekin ere, eta ikusle oro guztiz harriturik utzi zuen. Lan horien berritasuna ez da bakarrik egituran eta gaiean ikusten dena ; sakonagoa da, artistikotasunarekin berarekin baitu zerikusia, denboraren eta argiaren zentzuarekin. Aldare gainerako egindako oihalaren lehen bertsioa (ScinMateo eta aingerua), hain gertatu zen gogorra, ezen berriz egin behar izan baitzuen.

San Mateok berak nekazari baten itxura du, eta jarrera, zangoak gurutzaturik, ia-ia itsusia da. Aingeruak, arina izan beharrean, oso jarrera gogorra du. Beste bi lanak ere bitxiak gertatzen dira, aurrekoaren zentzu berean. Hiruretan gauza harrigarriena da benetan gertaturiko eszenak diruditela : ilunean jazoak, bat-bateko argitze batek agerian utziak, une dramatiko eta bizienean memorian finkatuak geratu balira bezala.

Argia da Caravaggioren tresna nagusia : marra eta kolorea bezain erabakiona da lanaren egituran. XX. mendeko arte kritiko batek, Robert Longhik, Berpizkundeko perspektibaren aurkikuntzarekin parekatu du Caravaggioren argiaren erabileraren garrantzia . Argi hori ez da inoiz izadiarena ; goitik datorren foku moduko bat da, gehienetan ikuslearen atzeko punturen batetik iritsia.

1602an bukatua zen kaperaren dekorazioa . Caravaggio, hogeita hamar urte bete gabe oraindik, bere garaikideen gainetik zegoen ordurako. Etengabe etortzen zitzaizkion eskaerak. Batzuek oso erreakzio gogorrak eragin zituzten. Loretoko Andre Maria adibidez, San Agostinolco elizarako, eskandalagarria gertatu zen, lehen planoan belauniko dauden bi agureen "oin zikin eta kapa zatar urratuak' zirela-eta. "Andre Mariaren heriotza", berriz, errefusatu egin zuten karmeldarrek koadro hartako Andre Maria hazpegi herritarrekoa, oinutsa eta sabel-hazia zelako.

 

Heldutasuna

Artistek, jende ikasiak eta elizgizon jantziek miresten zituzten Caravaggioren lanak, haina eliza ofizialaren erreakzioa negatiboa izan zen, eta orobat margolari alcademilcoena, elizgizon kontserbadoreena eta herriarena . Egia da Caravaggioren pertsonaiek ez dutela zerilcusirilc Kontraerreformaren arteak bultzatzen zituen pertsonaia graziaz beteekin : gizon eta emakume arruntak ziren, gihartsuak, langileak, bizimodu gogorrekoak.

Aditu batzuen ustez, Caravaggioren lanetako zenbait xehetasun aztertuz -adibidez, San Pauloren kristautzea lanean, Aita Jainkoa ez agertzea, beti agertu ohi denean-, Giordano Bruno heretikoaren jainkotasun inmanentearen aldeko zen Caravaggio, zeinaren arabera jainkotasunak izadian eta gizonagan ere parte hartzen duen.

Kritika txarrek ordea ez zuten gutxiagotu Caravaggioren an°akasta. Orain goi mailakoen munduan bizi baizen ere, izaeraz berdin jarraitzen zuen, borrokazalea eta haserrekorra.

Hala, arazoak izan zituen sarri legearekin, eta behin baino gehiagotan atxilotu zuten istiluetan ibiltzeagatik, harik eta 1606an, eztabaida batean, gizon bat hil zuen arte.

 

Erromatik ihes

Gertatuarekin guztiz ikaraturik, zauritua bera ere, ihes egin zuen Caravaggiok Erromatik, aurrena Erromatik gertura ; 1607ra Napolira iritsi zen. Han margotu zuen, besteak beste, Errukizko zazpi egintzak. Monte della Misericordia elizako kaperarako.

Margolan horretan larridura eta iluntasuna dira nagusi, seguraski bere egoeraren adierazgarri ; bestalde, igartzen zaio estilo aldaketarik ere.

1607aren bukaeran edo 1608aren hasieran Maltara joan zen, eta artista ospetsu baten modura hartu zuten han. Maltan lan asko egin zuen, garrantzitsuena Sanjoan Bataiatzailearen lepo moztea. 1608ko uztailaren l4u1, Maltako Ordenan egin zioten harrera, baina handik gutxira -zergatik ez clago garbi-, atxilotu eta kartzelan sartu zuten. Nolanahi ere, ihes egin zuen eta Sizilian hartu zuen babesa. Han bere azken maisulanetako bat margotu zuen, guztiz tragikoa, Santa Lnzinren ltnpercrtzea, Santa Luzia elizarako. Messinan, berriz, Lazaroren berpiztea eta Artzarnen adorazioa margotu zituen ; ondoren, Palermon, San Lorenzoko Oratoriorako, Adorazioaren San Frantzisko eta San Loi •e rrzo) -ekin egin zituen. Caravaggioren ihesaldiko lanak, egoerarik tzarrenean eginak izan arren, bere emaitza hoberenetakoak dira. Egituraren diseinua inoiz baino handiagoa bada ere, emozioaren aclierazpena hain da neurtua eta delikatua, non lehenagokoak baino margolan hunkigarriagoak diren, dramatikoak baino.

Bukaera arte jarraitu zien leial eguneroko bizimoduaren alderdi apalenei, baina azkeneko lanetan bertsio espiritualago batean.Caravaggioren ihesak bukaera guztiz tragikoa izan zuen : Erromara itzultzekotan zela, hainbat arazo eta nahasbideren ondoren, eta itsasoan bidaia luzea eginik, Latiumgo hondartza batean hil zen, Erromara eraman behar zuen itsasontzia galdu zuela ikusirik, 1610eko uztailaren l8an.

 

"Caravaggismoa'

Caravaggioren eragina, bai alderdi formalari, bai alderdi ikonografikoari dagokiona, hain izan zen handia, non Europako herrialde nagusietara zabaldu baitzen. Joera honek jarraitzaile asko izan zituen, eta margolari nagusiak bakarrik aipatuz, azpimarratzekoakizan ziren Italian O. Gentileschi, Herbehereetan Ter Brugghen, eta Espainian -espainiarrak izan ziren, seguraski, Caravaggioren jarraitzaile garrantzitsuenak- Ribera eta Zurbaran. Eragin horren ondorio nagusietako bat formula errepertorio bat (irudiaren naturalismoa, neurri naturaleko irudiak, argi-ilunaren adierazkortasuna) eta gai ikonografikoena (tabernako eszenak, musikagileak, mentura iragarleak) sortu baitzuen. Oro har, Caravaggioren jarraitzaileak, XVIIL mendean zehar, akademien erretorika klasikoaren eta barrokoaren alderdi apaindurazko eta distiratsuenaren kontrako oposizioa gertatzen dira.