Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Manierismoa : Italiako eskultura

Kosme la Medicikoaren bastoa, Cellinik egina (1545).<br><br>

Michelangeloren sormenaren bikaintasunak era askotako ondorioak eragin zituen haren jarraitzaileengan, haren maniera-rekin, era batera edo bestera, bat egiten zutenengan ; giharren nabarmentzeak eta jarrera bitxiak (" serpentinata"), besteak beste, eragin handia izan zuten Michelangeloren ondorengoengan. Haren hilobiak ere ez ziren egun batetik bestera ahaztu, izan ere, printze eta elizgizonek oraindik ere eskatzen baitzituzten halakoak beren leinua betikotzeko asmoz. Modan jarri ziren lorategi eta landa urbanizazioak eta nabarmen gehitu ziren iturriak, jainkoez eta sinboloez apainduak.

Zilargileek, bestalde, nagusitasuna kendu nahi izan zieten marmolari. Florentziak, Erromak baino gehiago, bere eskultoreen indarra erakusten jarraitzen zuen.

 

Montorsoli eta Bandinelli

Giovanni Agnelo da Montorsoli (1507 ing.-1563) Florentzian jaio zen. Michelangeloren estiloko eskultore manieristen ordezkari izan zen, eta A. Ferrucci (ziur asko haren irakasle), S. Cosini eta G. Rustici pintoreen hurbilekoa. Behin baino gehiagotan lan egin zuen Michelangelorekin, eta San Lorentzoko sakristia berrian San Kostne egin zuen Andre Mariaren ondoan.

Santrazzaro poetaren bilobia egin zuen, bestalde, Napoliko Partoko Andre Maria elizarako (1530). Lan horri lasaitasun klasikoa antzematen zaio oraindik ere. Denadela, Michelangeloren eragina Genoako San Mateoko Pietatea (1543) lanean ikus daiteke, eta batez ere, Sizilian egin zituen hainbat iturritan : Orion, eta gehienbat Neptuno (1557), Eszila-ren buztan bihurriarekin -Berniniren barrokismoaren aitzindari- . Lan ugari eta era askotakoak egin zituen : ospe handia izan zuen antzinako estatuen berritzaile gisa, eta Laocoonte-ren berrikuntza ere agindu zioten. Jaietarako apaingarriak eta hilobiak ere ugari egin zituen.

Baccio Bandinelli ere Florentzian jaio zen (1493-1560). Giovanfrancesco Rusticiren ikasle izan zen, haina Michelangeloren eragina izan zuen nabarmenena (bere belaunaldiko florentziar eskultore gehienak bezala) ; haren imitatzaile eta etsai izan zen.

Imitatze horren adibide argiak dira Herkules eta Caco lan multzoko irudiak (1534, Signoria plaza). Konposizio horren ezaugarri nagusiak irudien handitasuna eta egituraren ahultasuna dira. Dena dela, beste eskultura autonomoak (Santa Maria del Fioreko koroko erliebeak eta Santissima Annunziatako Kristo bila Nikodemok eusten diela) eta marrazkiak hurbiltzen dira gehien bere garaiko manieristen estilora. Marrazki haietako asko garai hartako artista ospetsuenek grabatu zituzten.

 

Ammannati

Bartolomeo Ammannatik (Florentzia, 1511) Baccio Bandinellirekin egin zituen lehenengo ikasketak, jaioterrian. Ondoren Veneziara joan zen eta han jacopo Sansovinorekin lan egin zuen San Markosen Liburutegia apaintzen. 1550ean Erromara joan zen, eta Antonio eta Fabiano del Monteren hilobiak egin zituen San Pietro in Montorion. Vasarirekin batera, Julio III.arenaginduz iturriak eta hartzuloak egin zituen Villa Giulian. 1555ean, Florentziara itzuli zenean, iturri handi bat hasi zuen Palazzo Vecchioko Cinquecentoen aretorako, eta, Michelangeloren proiektu batean oinarriturik, Laurenziana Liburutegiko ataurrea osatu zuen. Ondoren, Medicitarrek aginduta, jauregi bat eraberritu zuen ; iturriaren inguruan hiru ordenako patio bat egin zuen, eta baita Irtrlasttaaren zubia ere.

1563-1577 urteen bitartean Neptunoren iturria egin zuen, Signoria plazan.

 

Cellini

Benvenuto Cellini domina egile, zilargin eta eskultore izan zen ; hala ere, artista dohainari baino abenturaz betetako bizitzari eta bere izaerari zor dio ospea. Celliniren lanetara zaletu ziren Mediciko Frantzisko I.a eta Kosme I.a, eta baita Klemente VII.a eta Paulo III.a aita santuak ere. Benvenuto Cellini Florentzian jaio zen 1500.. rtean. Berrogei urte bete zituen arte dominak egiten, eta zilargin lanetan beste ezertan ez zen aritu. 1519. urtetik aurrera Erroman lan egin zuen batez ere. Gaztegaztetatik erakutsi zuen zilargin lanerako trebetasuna, eta baita xehetasunak zaintzeko zuen gaitasuna ere. Eskultura lanak egiteaz gainera, Italiako arteari buruzko lanak idatzi zituen. Ikasle bati diktatu zion liburu biografikoari esker (Bizitza) ezagutzen dira haren joan-etorriak, eta baita brontzearen, zilarraren eta esmaltearen urtzeari buruz eta dominak eta gemak lantzeko antzeari buruzko xehetasunak ere.

1555-1562 urte bitartean Gurutzea egin zuen, marmolezko lana ; bere hilobian edo Frantzisko Medicikoaren hilobian jartzeko asmoarekin egin zuen, baina Espainiako Filipe Ilari eman zion opari, eta Escorial monasterioan dago gaur egun. Lan horretan -erabateko biluzia- aipatzekoak dira anatomiaren xehetasunak. Marmolez egin zituen, bestalde, Apolo eta jazinto eta Natziso . 1519-1540 urteen bitartean Erroman bizi izan zen. Ondoren Frantziara joan zen (1540-1545) eta han egin zuen, Frantzisko Larentzat, Gatzontzia (Viena, Kunsthistorisches Museum) lan ospetsua, urre, zilar eta esmaltezkoa. Itsasontzi baten forma du ; bi irudi agertzen dira, batetik Neptuno -ontziaren babesle- eta hestetik, Lurra, piper beltzaren zaindari. Lan hori Florentziako eskulturaren oroigarri cla, eta Fontainebleauko manierismoaren dotoretasunaren arabera egina da. Hiri hartan bertan egin zuen Ninfa, brontzezko lana (1543-1544, Louvre museoa) ; hura izan zen tamaina handian egin zuen lehenengo saioa. Florentziara itzuli zenean brontzezko Perseoegiten hasi zen Signoria plazarako (1545- 1554). Garai horretan bertan, Kosme Laren bustoa egin zuen (Bargello museoa). Lan horietan iritsi zuen Cellinik goreneko maila .

Cellinik idatzi zituen literatura lanak ez ziren teoriazkoak izan, praktikoak eta teknikoak baizik. Bi tratatu lanean (eskultura eta zilargintza, Florentzia, 1568) bere eskulturen deskribapen zehatzak bizkorrak egiten ditu batetik, eta bestetik, bere garaiko artistei buruzko zenbait datu idazten ditu. Bere autobiografia (Bizitza, 1558-1566 birtean idatzia gutxi gorabehera, eta 1728an Napolin argitaratua) garrantzizko literatura lana da, bai artistaren lana ezagutzeko bai manierismoaren kultura ulertzeko ; pasarte bereziak ditu, hala nola Castel Sant'Angelgo ihesaldia edo Perseo lanaren urtzea. Bizitza oso lan famatua izan zen erromantizismoaren garaian.

 

Giambologna

Cellini, Primaticcio eta Frantzisko Larentzat aritu ziren gainerako artista italiarren eraginez, manierismoa izan zen XVI.. endeko Frantziako arte estilo nagusia ; artista haiek lortu zuten beraiek sortutako estiloa gorteko harresietatik kanpora zabaltzea . Eta estilo haren eraginpean hasiko zen, ziur asko, jean de Boulogne (Douai, 1529-1608), Grambologua deitua, eskultura lanetan. 1550ean Erromara aldatu zen antzinako estatuak eta Michelangeloren lanak aztertzeko asmoz. Lan haiek eragin handia izan zuten Giambolognaren estiloan, irudien tentsio dinamikoa nabarmentzeko zuen joeran batez ere. Erromatik Florentziari joan zen ; Bernardo Vecchietti florentziar mezenasaren ostalari izan zen han, eta Triboloren eta Perino da Vinciren lanak aztertu zituen. Vecchiettik Frantzisko La Medicikoaren gortean sartu zuen, eta 1561. urteaz geroztik soldata bat izan zuen Ivledicitarrentzat lan egiteagatik ; haientzat lan egin zuen urteetan herri ikuskizunetarako eskulturak, eta bildumetarako marmol eta brontze txikiak egin zituen.

Signoria plazan iturri bat egiteko lehiaketan atzera gelditu ondoren, bere lehenengo lan handiari ekin zion : Sansorz eta filistar bat (1562 ing., Victoria and Albert Museum, Londres). Ondorengo urteetan Medicitarren eskultore kutuna izan zen : Medicitarren eraikuntza pribatuetarako (Ozeanoko iturria, 1575, eta Haitzuloko Trerttrsa, Boboli), publikoetarako (Sabina harrapatzea, 1574-1580, eta Herkules eta Neso) lanak egin zituen. Bestalde, duke handien ospakizunetan parte hartu zuen : Kosme La eta Fernando La zaldi gainean, Kosme Laren bizitzari buruzko erliebeak, eta abar.

Italiako beste hainbat hiritatik ere jaso zituen aginduak, hala nola Lucca, Genoa, Boloniatik (Neptttraarert itan •ria, 1563-1566).

Berehala hasi ziren Giambolognaren brontzezko eta marmolezko irudi txikiak Europako gorte batetik bestera eramaten, eta hortxe izan zen artistaren aberastasunaren iturria. Jarraitzaile ugari izan zituen, bestalde, Italia osoan, Alemanian eta Flandrian.

Giambologna garrantzizko eskultorea da Europako artearen historian ; izan ere, bera izan zen Berpizkundearen eta barrokoaren arteko zubia, Michelangeloren eta Berniniren arteko lotura.