Artea»Berpizkundea
Manierismoa : Italiako eskultura
Michelangeloren sormenaren bikaintasunak era askotako ondorioak eragin zituen haren
jarraitzaileengan, haren maniera-rekin, era batera edo bestera, bat egiten zutenengan
; giharren nabarmentzeak eta jarrera bitxiak (" serpentinata"), besteak beste, eragin
handia izan zuten Michelangeloren ondorengoengan. Haren hilobiak ere ez ziren egun
batetik bestera ahaztu, izan ere, printze eta elizgizonek oraindik ere eskatzen baitzituzten
halakoak beren leinua betikotzeko asmoz. Modan jarri ziren lorategi eta landa
urbanizazioak eta nabarmen gehitu ziren iturriak, jainkoez eta sinboloez apainduak.
Zilargileek, bestalde, nagusitasuna kendu nahi izan zieten marmolari. Florentziak, Erromak
baino gehiago, bere eskultoreen indarra erakusten jarraitzen zuen.
Montorsoli eta Bandinelli
Giovanni Agnelo da Montorsoli (1507
ing.-1563) Florentzian jaio zen. Michelangeloren
estiloko eskultore manieristen ordezkari
izan zen, eta A. Ferrucci (ziur asko
haren irakasle), S. Cosini eta G. Rustici pintoreen
hurbilekoa. Behin baino gehiagotan
lan egin zuen Michelangelorekin, eta
San Lorentzoko sakristia berrian San Kostne
egin zuen Andre Mariaren ondoan.
Santrazzaro poetaren bilobia egin zuen,
bestalde, Napoliko Partoko Andre Maria
elizarako (1530). Lan horri lasaitasun klasikoa
antzematen zaio oraindik ere. Denadela, Michelangeloren eragina Genoako
San Mateoko Pietatea (1543) lanean ikus
daiteke, eta batez ere, Sizilian egin zituen
hainbat iturritan : Orion, eta gehienbat Neptuno
(1557), Eszila-ren buztan bihurriarekin
-Berniniren barrokismoaren aitzindari-
. Lan ugari eta era askotakoak egin
zituen : ospe handia izan zuen antzinako
estatuen berritzaile gisa, eta Laocoonte-ren
berrikuntza ere agindu zioten. Jaietarako
apaingarriak eta hilobiak ere ugari egin
zituen.
Baccio Bandinelli ere Florentzian jaio
zen (1493-1560). Giovanfrancesco Rusticiren
ikasle izan zen, haina Michelangeloren
eragina izan zuen nabarmenena (bere
belaunaldiko florentziar eskultore gehienak
bezala) ; haren imitatzaile eta etsai izan zen.
Imitatze horren adibide argiak dira Herkules
eta Caco lan multzoko irudiak (1534,
Signoria plaza). Konposizio horren ezaugarri
nagusiak irudien handitasuna eta egituraren
ahultasuna dira. Dena dela, beste
eskultura autonomoak (Santa Maria del Fioreko
koroko erliebeak eta Santissima Annunziatako
Kristo bila Nikodemok eusten
diela) eta marrazkiak hurbiltzen dira gehien
bere garaiko manieristen estilora. Marrazki
haietako asko garai hartako artista
ospetsuenek grabatu zituzten.
Ammannati
Bartolomeo Ammannatik (Florentzia,
1511) Baccio Bandinellirekin egin zituen
lehenengo ikasketak, jaioterrian. Ondoren
Veneziara joan zen eta han jacopo Sansovinorekin
lan egin zuen San Markosen Liburutegia
apaintzen. 1550ean Erromara
joan zen, eta Antonio eta Fabiano del Monteren
hilobiak egin zituen San Pietro in
Montorion. Vasarirekin batera, Julio III.arenaginduz iturriak eta hartzuloak egin zituen
Villa Giulian. 1555ean, Florentziara itzuli
zenean, iturri handi bat hasi zuen Palazzo
Vecchioko Cinquecentoen aretorako, eta,
Michelangeloren proiektu batean oinarriturik,
Laurenziana Liburutegiko ataurrea
osatu zuen. Ondoren, Medicitarrek aginduta,
jauregi bat eraberritu zuen ; iturriaren
inguruan hiru ordenako patio bat egin
zuen, eta baita Irtrlasttaaren zubia ere.
1563-1577 urteen bitartean Neptunoren iturria
egin zuen, Signoria plazan.
Cellini
Benvenuto Cellini domina egile, zilargin
eta eskultore izan zen ; hala ere, artista
dohainari baino abenturaz betetako bizitzari
eta bere izaerari zor dio ospea. Celliniren
lanetara zaletu ziren Mediciko Frantzisko
I.a eta Kosme I.a, eta baita Klemente
VII.a eta Paulo III.a aita santuak ere. Benvenuto
Cellini Florentzian jaio zen 1500.. rtean. Berrogei urte bete zituen arte dominak
egiten, eta zilargin lanetan beste
ezertan ez zen aritu. 1519. urtetik aurrera
Erroman lan egin zuen batez ere. Gaztegaztetatik
erakutsi zuen zilargin lanerako
trebetasuna, eta baita xehetasunak zaintzeko
zuen gaitasuna ere. Eskultura lanak
egiteaz gainera, Italiako arteari buruzko lanak
idatzi zituen. Ikasle bati diktatu zion
liburu biografikoari esker (Bizitza) ezagutzen
dira haren joan-etorriak, eta baita
brontzearen, zilarraren eta esmaltearen
urtzeari buruz eta dominak eta gemak lantzeko
antzeari buruzko xehetasunak ere.
1555-1562 urte bitartean Gurutzea egin
zuen, marmolezko lana ; bere hilobian edo
Frantzisko Medicikoaren hilobian jartzeko
asmoarekin egin zuen, baina Espainiako
Filipe Ilari eman zion opari, eta Escorial
monasterioan dago gaur egun. Lan horretan
-erabateko biluzia- aipatzekoak dira
anatomiaren xehetasunak. Marmolez egin
zituen, bestalde, Apolo eta jazinto eta Natziso
. 1519-1540 urteen bitartean Erroman
bizi izan zen. Ondoren Frantziara joan zen
(1540-1545) eta han egin zuen, Frantzisko
Larentzat, Gatzontzia (Viena, Kunsthistorisches
Museum) lan ospetsua, urre, zilar
eta esmaltezkoa. Itsasontzi baten forma du ;
bi irudi agertzen dira, batetik Neptuno -ontziaren
babesle- eta hestetik, Lurra, piper
beltzaren zaindari. Lan hori Florentziako
eskulturaren oroigarri cla, eta Fontainebleauko
manierismoaren dotoretasunaren
arabera egina da. Hiri hartan bertan egin
zuen Ninfa, brontzezko lana (1543-1544,
Louvre museoa) ; hura izan zen tamaina
handian egin zuen lehenengo saioa. Florentziara
itzuli zenean brontzezko Perseoegiten hasi zen Signoria plazarako (1545-
1554). Garai horretan bertan, Kosme Laren
bustoa egin zuen (Bargello museoa). Lan
horietan iritsi zuen Cellinik goreneko maila
.
Cellinik idatzi zituen literatura lanak ez
ziren teoriazkoak izan, praktikoak eta teknikoak
baizik. Bi tratatu lanean (eskultura
eta zilargintza, Florentzia, 1568) bere eskulturen
deskribapen zehatzak bizkorrak
egiten ditu batetik, eta bestetik, bere garaiko
artistei buruzko zenbait datu idazten
ditu. Bere autobiografia (Bizitza, 1558-1566
birtean idatzia gutxi gorabehera, eta 1728an
Napolin argitaratua) garrantzizko literatura
lana da, bai artistaren lana ezagutzeko
bai manierismoaren kultura ulertzeko ; pasarte
bereziak ditu, hala nola Castel
Sant'Angelgo ihesaldia edo Perseo lanaren
urtzea. Bizitza oso lan famatua izan zen
erromantizismoaren garaian.
Giambologna
Cellini, Primaticcio eta Frantzisko
Larentzat aritu ziren gainerako artista italiarren eraginez, manierismoa izan zen XVI.. endeko Frantziako arte estilo nagusia ; artista
haiek lortu zuten beraiek sortutako
estiloa gorteko harresietatik kanpora zabaltzea
. Eta estilo haren eraginpean hasiko
zen, ziur asko, jean de Boulogne (Douai,
1529-1608), Grambologua deitua, eskultura
lanetan. 1550ean Erromara aldatu zen
antzinako estatuak eta Michelangeloren
lanak aztertzeko asmoz. Lan haiek eragin
handia izan zuten Giambolognaren estiloan,
irudien tentsio dinamikoa nabarmentzeko
zuen joeran batez ere. Erromatik Florentziari
joan zen ; Bernardo Vecchietti
florentziar mezenasaren ostalari izan zen
han, eta Triboloren eta Perino da Vinciren
lanak aztertu zituen. Vecchiettik Frantzisko
La Medicikoaren gortean sartu zuen,
eta 1561. urteaz geroztik soldata bat izan
zuen Ivledicitarrentzat lan egiteagatik ;
haientzat lan egin zuen urteetan herri ikuskizunetarako
eskulturak, eta bildumetarako
marmol eta brontze txikiak egin zituen.
Signoria plazan iturri bat egiteko lehiaketan
atzera gelditu ondoren, bere lehenengo
lan handiari ekin zion : Sansorz eta filistar bat (1562 ing., Victoria and Albert Museum,
Londres). Ondorengo urteetan Medicitarren
eskultore kutuna izan zen : Medicitarren
eraikuntza pribatuetarako
(Ozeanoko iturria, 1575, eta Haitzuloko
Trerttrsa, Boboli), publikoetarako (Sabina
harrapatzea, 1574-1580, eta Herkules eta
Neso) lanak egin zituen. Bestalde, duke
handien ospakizunetan parte hartu zuen :
Kosme La eta Fernando La zaldi gainean,
Kosme Laren bizitzari buruzko erliebeak,
eta abar.
Italiako beste hainbat hiritatik ere jaso
zituen aginduak, hala nola Lucca, Genoa,
Boloniatik (Neptttraarert itan •ria, 1563-1566).
Berehala hasi ziren Giambolognaren brontzezko
eta marmolezko irudi txikiak Europako
gorte batetik bestera eramaten, eta
hortxe izan zen artistaren aberastasunaren
iturria. Jarraitzaile ugari izan zituen, bestalde,
Italia osoan, Alemanian eta Flandrian.
Giambologna garrantzizko eskultorea da
Europako artearen historian ; izan ere, bera
izan zen Berpizkundearen eta barrokoaren
arteko zubia, Michelangeloren eta Berniniren
arteko lotura.