Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Manierismoa : Correggio eta Parmigianino

Correggioren Leda (1531). Berlingo Nazio Museoa.<br><br>

 

Correggio

Antonio Allegri, Correggio deitua, Modenako Correggio hirian jaio zen 1494an, eta hantxe hil zen 1534an. Parmako eskolako Berpizkundeko margolari nagusia izan zen, eta eragin handia izan zuten haren lanek barroko eta rococoko artisten estiloan.

Correggio, sarritan hala esan bada ere, ez zen bere kasa hezitako margolaria. Haren lehen margolanetan argi ikusten da gizon jantzia zela, eta ondo ezagutzen zituela optika, perspektiba, eskultura eta anatomia.

Badirudi osaba bat, hala-holako margolaria zena, izan zuela lehen maisua. 1503. urte inguruan Modenan jardun zuen ikasten, eta ondoren Mantuara joan zen. Andrea Mantegna hil baino lehenago iritsi zen bertara, eta badirudi Mantegnaren heriotzaren ondoren Correggiok amaitu zituela hura S.

Andrea elizan egiten ari zen margolanak.

Lan horiei Mantegnaren eragina igartzen baldin bazaie ere, estiloa areago da Leonardo da Vincirena, oso eragin handia izan baitzuen hark Italiako iparraldeko Berpizkundeko margolariengan. Mantegnak oso marra zehatzak erabiltzen zituen formak definitzeko, haina Correggiok, Leonardok bezala, nahiago ditu argi-ilunak, hau da, argia eta itzalaren nahasketa ia antzemanezina,inguru bigunak eta ingurugiro efektuak sorrarazten dituena. Luzaroan ukatu izan bada ere, gaur egun gauza jakina da gaztetan Erromara joan zela, eta Michelangeloren eta Rafaelen Vaticanoko freskoak ikusi zituela.

Izan ere, Erromako egonaldian, Mengs ikerlariaren arabera, "bere maisuen (Mantegnaren) molde lehorra baztertu zuen, handik aurrera jarraituko zuen estilo handinahi eta noblea hartzeko". Erroman Michelangelo eta Rafaelen klasizismo bizia eta naturalista beretu zuen, S. Paolo komentuko lanean garbi antzematen dena.

Deboziozko margolanak dira Correggioren gaztaroko lan nagusiak, kolorez gero eta delikatuagoak. Horien astekoak dira Jarotza (1513-14; Brera, Milan), Erregeen adorazioa (1514 ; Brera, Milan) eta Kristo bere arra rrztere (1514-17 ; National Gallery, Londres) .

Correggioren estilo heldua, nolanahi ere, Paretarako eskatu zioten lehen enkarguan gauzatu zen, S. Paolo komentuko abadesaren jangelako sabaiko margoetan hain zuzen.

Dirudienez 1518-19 urteetan egin zuen, eta Carera di Sare Paolo esaten zaio. Mantegnaren oihartzunen bat igartzen zaion arren, jatorrizko ikusmoldean orijinala da guztiz. Izan ere, Giovanna de Piacenza abadesaren kultura humanista adierazten duCaenera horrek: abadesaren beraren borrokaren eta garaipenaren alegoria ere bada, zeren, abadesak, Dianarekin identifikaturik, itzuri egiten baitio lan honetan Aita Santuak ezarritako itxialdiari. Bestalde, eta Mantegnaren arrastoaz gainera, argia da Canzeran Rafaelen Farnesinalco estiloa ere, haren paganismo irribarretsua eta antzinatasun bizia, hain zuzen ere Correggioren bilakaeraren oinarri izango ziren ezaugarriak.

Giovanna de Piacenza abadesak heste eskaera garrantzizko bat ere egin zion, Parmako San Giovanni Evangelista elizako kupula dekoratzea. Aurrena kupulako freskoa egin zuen, Kristoren Igokundea (1520-23), eta horren ondoren eliza bereko absidearen dekorazioa etorri zen, zeinetatik Andre Ylariarerz koroatzea deritzan partea bakarrik gorde baita (Galleria Nazionale, Parma). Bigarren Berpizkundeko estilokoa cla hetebetean lan hau, eta asko zor dio Michelangelori.

Parorako katedraleko kupulako Andre hariaren Jasokttrzdea freskoak markatzen du Correggioren horma margolaritzaren une gorena. Barrokoko sabai margotuen estilo dramatiko eta efektu-eragilearen aitzindaria da fresko hau. Margotzeko espazio bakarra balitz bezala tratatu zuen eremu osoa, oso eremu hanclia, elizaren kupula ortziaren gangarekin parekatzen duena. Eskorzoaren erabilera ausarta da eta aurreratua da, halaber, hodeietako pertsonaiak begiralearengana ituaz hurbiltzen diren modua .

Correggioren ondorengo lanak -lan gutxiren datak dira, nolanahi ere, ziurrak-, hiru taldetan sailkatu ohi dira : aldareko erretaula handiak (eta beste erlijio konposizio batzuk); lan txikiak, guztiz delikatuak, debozio pribatukoak ; eta gai mitologiko batzuk, ezaugarri lirikoak eta sentsualak dituztenak.

Erretaula horietako batzuk oso famatuak egin ziren, besteak beste, Artzainen adorazioa (1530 ing. ; Gemaldegalerie, Dresden) eta Saiz _jerorzintoren Andre Maria edo II Giorno (1523 ; Galleria Nazionale, Parora).

Giro barnekoi eta domestilcoa da azken erretaulen ezaugarria, irudi idealizatuek eutsia.

Estilo poetiko hori bera. ageri da deboziozko lan txikietan ere : SaskrarerzArzdrerllaria edota Andre rhlariaJesusHatnfivoa adoratzen (Uffici Galeria, Florentzia). Sareta Katalinaren ezkontza mistikoa (1520-1526 ; Louvre Museoa, Paris) XVI. mende erdiko emakumezkoaren edertasunari buruzko saiakera moduko bat da. Olio pinturaren teknika erabili zuen Correggiok azken lan horietan . Oso interesatua zegoen margolaritzaren testuraren edertasun sentsualarekin, eta alde horretatik mitologia gaietako zenbait lanetan lortu zituen efektu deigarrienak : Dance (Borghese Galeria, Erroma), Garzinzedesen Babrketa, eta Jupiter eta lo (biak Vienan, Kunsthistorisches Museum). Gai nagusiaren sentsualitatea areagotu egiten du olio pinturaren bitartez. Margolan hauetan azken mugaraino eraman zuen Correggiok erotismoa, beti ere pornografiara iritsi gabe.

Correggioren eragina Parmako azken margolariengan antzeman badaiteke ere, Parmigianinoren manierismoan bereziki (1503-1540), imitatzaile asko izan zuen, ez ordea jarraitzaile aipagarri zuzenik. Dekorazioan, XVII. mencleko margolari banokoek hartu zituzten Correggioren ideiak, Giovanni Lanfrancok bereziki (Parorakoa hura ere ; 1582-1647) sabaiko margolanetan. Alabaina, frantses rococo estiloaren jainko babesle-edo bihurtu zuten Correggio ; XVIII. mendeko artistek, Italiara ikasketa bidaian joanik, gehien kopiaturikoen artean daude haren erretaula handiak.

 

Parmigianino

Francesco Mazzola zuen benetako izena . Panpan jaio zen (Milango Dukerrian) 1503an, eta Cremonan hil zen 1540an. Berak sortu zuen manierismoaren bertsio dotore eta sofistikatua guztiz eraginkorra izan zen Berpizkunde ondoko belaunaldian.

Dudarik ez da Correggio izan zuela maisu nagusia, nahiz eta ez dirudien Parmigianino haren ikasle aritu zenik. Eraginhori agerikoa da Parmigianinoren lehen lanean, SarztaPatalirzareu ezkontza mistikoa (1521 ing. ; Santa Maria eliza, Bardi). 1522- 23 urteetan bi fresko sail egin zituen : bat, San Giovanni Evangelista elizako bi albo kaperetan (Correggio eliza hartan lanean ari zen garai berean), eta beste bat, Diana eta Akteoazeu elezaharra, Fontanatellatoko gazteluko sabai batean. Azken horrek Correggioren Parmako San Paolo komentuko lanaren kutsua du.

1524an Erromara joan zen, eta hiru lan eraman zituen erakusgarri, horien artean bere lan famatuenetako bat, autoerretratua, bere irudiak ispilu ahur batean egiten zuen islatik ohol ahur batean egina (Kunsthistorisches Museum, Viena). Sarz,jerorzrnzorwz rkuskaria du (1527) Erroman egindako lan nagusia. Michelangeloren estiloaren arrastoa igartzen zaion arren, askoz nabarmenagoa du Rafaelen forma eta ezaugarrien edertasunaren helburua ; helburu hori bera du, azken finean, Parmigianinoren obra osoak.

Sari Jer •o rzrmoren rkuskaria egiten ari zela, soldadu inperialak sartu ziren Erroman, eta Parmigianinok Boloniara alde egin zuen.

Han margotu zuen bere maisulanetako bat, Andre Maria Santa rLlargarita eta beste santuekin . 1531n Paretara itzuli zen, eta hantxe geratu zen hil zen arte ; azkenaldi horretakolan nagusiak 1Yladourza dal Collo Lungo (1534 ; Uffizi galeria), eta Santa Maria della Stecatako freskoak dira. Azken horiek elizako dekorazio zabal baten parte ziren, baina Parmigianino izugarri luzatu zen bere lanean, eta preso hartu zuten kontratua hausteagatik.

Parmigianinoren estiloa, bere biguntasun eta birtuosismo teknikoan, manierismoko estilo distiratsu eta eraginkorrenetako bat da, Bigarren Berpizkundeari zegokion naturalismoa gutxiagotu zuena.

Parmigianinoren lanaren ezaugarriak konposizio espazialaren zehazgabetasuna, giza irudiaren distortsioa eta luzapena, eta Vasari arte historialariak «grazia» deitu zuena dira, alegia, izadiaren edertasuna baino harantzago doan edertasun erritmiko sentsual bat. Azken ezaugarri hori, dotoretasun fin hori, agerikoa da ez bakarrik margolanetan, baita Parmigianinok egin zituen marrazki ugarietan ere. Grabatua landu zuen lehen italiar artistetakoa izan zen ; arkatzaren askatasun heraz erabiltzen zuen grabatzeko orratza, normalean bere marrazkien kopiak egiteko, marrazki asko eskatzen baitzioten. Bestalde, Parmigianino Veneziatik kanpoko erretratugile nagusietako bat izan zen ; Napolin daude haren erretratu onenetakoak.