Artea»Berpizkundea
Manierismoa : Correggio eta Parmigianino
Correggio
Antonio Allegri, Correggio deitua, Modenako
Correggio hirian jaio zen 1494an,
eta hantxe hil zen 1534an. Parmako eskolako
Berpizkundeko margolari nagusia izan
zen, eta eragin handia izan zuten haren lanek
barroko eta rococoko artisten estiloan.
Correggio, sarritan hala esan bada ere,
ez zen bere kasa hezitako margolaria. Haren
lehen margolanetan argi ikusten da gizon
jantzia zela, eta ondo ezagutzen zituela
optika, perspektiba, eskultura eta anatomia.
Badirudi osaba bat, hala-holako margolaria
zena, izan zuela lehen maisua. 1503. urte
inguruan Modenan jardun zuen ikasten, eta
ondoren Mantuara joan zen. Andrea Mantegna
hil baino lehenago iritsi zen bertara,
eta badirudi Mantegnaren heriotzaren ondoren
Correggiok amaitu zituela hura S.
Andrea elizan egiten ari zen margolanak.
Lan horiei Mantegnaren eragina igartzen
baldin bazaie ere, estiloa areago da Leonardo
da Vincirena, oso eragin handia izan
baitzuen hark Italiako iparraldeko Berpizkundeko
margolariengan. Mantegnak oso
marra zehatzak erabiltzen zituen formak definitzeko,
haina Correggiok, Leonardok bezala,
nahiago ditu argi-ilunak, hau da, argia
eta itzalaren nahasketa ia antzemanezina,inguru bigunak eta ingurugiro efektuak sorrarazten
dituena. Luzaroan ukatu izan bada
ere, gaur egun gauza jakina da gaztetan
Erromara joan zela, eta Michelangeloren eta
Rafaelen Vaticanoko freskoak ikusi zituela.
Izan ere, Erromako egonaldian, Mengs ikerlariaren
arabera, "bere maisuen (Mantegnaren)
molde lehorra baztertu zuen, handik
aurrera jarraituko zuen estilo handinahi eta
noblea hartzeko". Erroman Michelangelo eta
Rafaelen klasizismo bizia eta naturalista
beretu zuen, S. Paolo komentuko lanean
garbi antzematen dena.
Deboziozko margolanak dira Correggioren
gaztaroko lan nagusiak, kolorez gero
eta delikatuagoak. Horien astekoak dira Jarotza
(1513-14; Brera, Milan), Erregeen adorazioa
(1514 ; Brera, Milan) eta Kristo bere
arra rrztere (1514-17 ; National Gallery, Londres)
.
Correggioren estilo heldua, nolanahi ere,
Paretarako eskatu zioten lehen enkarguan
gauzatu zen, S. Paolo komentuko abadesaren
jangelako sabaiko margoetan hain zuzen.
Dirudienez 1518-19 urteetan egin zuen,
eta Carera di Sare Paolo esaten zaio. Mantegnaren
oihartzunen bat igartzen zaion
arren, jatorrizko ikusmoldean orijinala da
guztiz. Izan ere, Giovanna de Piacenza abadesaren
kultura humanista adierazten duCaenera horrek: abadesaren beraren borrokaren
eta garaipenaren alegoria ere bada,
zeren, abadesak, Dianarekin identifikaturik,
itzuri egiten baitio lan honetan Aita Santuak
ezarritako itxialdiari. Bestalde, eta Mantegnaren
arrastoaz gainera, argia da Canzeran
Rafaelen Farnesinalco estiloa ere, haren paganismo
irribarretsua eta antzinatasun bizia,
hain zuzen ere Correggioren bilakaeraren
oinarri izango ziren ezaugarriak.
Giovanna de Piacenza abadesak heste eskaera
garrantzizko bat ere egin zion, Parmako
San Giovanni Evangelista elizako
kupula dekoratzea. Aurrena kupulako freskoa
egin zuen, Kristoren Igokundea
(1520-23), eta horren ondoren eliza bereko
absidearen dekorazioa etorri zen, zeinetatik
Andre Ylariarerz koroatzea deritzan partea
bakarrik gorde baita (Galleria Nazionale,
Parma). Bigarren Berpizkundeko
estilokoa cla hetebetean lan hau, eta asko
zor dio Michelangelori.
Parorako katedraleko kupulako Andre
hariaren Jasokttrzdea freskoak markatzen
du Correggioren horma margolaritzaren une
gorena. Barrokoko sabai margotuen estilo
dramatiko eta efektu-eragilearen aitzindaria
da fresko hau. Margotzeko espazio bakarra
balitz bezala tratatu zuen eremu osoa,
oso eremu hanclia, elizaren kupula ortziaren
gangarekin parekatzen duena. Eskorzoaren
erabilera ausarta da eta aurreratua
da, halaber, hodeietako pertsonaiak begiralearengana
ituaz hurbiltzen diren modua
.
Correggioren ondorengo lanak -lan gutxiren
datak dira, nolanahi ere, ziurrak-, hiru
taldetan sailkatu ohi dira : aldareko erretaula
handiak (eta beste erlijio konposizio batzuk);
lan txikiak, guztiz delikatuak, debozio
pribatukoak ; eta gai mitologiko batzuk,
ezaugarri lirikoak eta sentsualak dituztenak.
Erretaula horietako batzuk oso famatuak
egin ziren, besteak beste, Artzainen adorazioa
(1530 ing. ; Gemaldegalerie, Dresden)
eta Saiz _jerorzintoren Andre Maria edo II
Giorno (1523 ; Galleria Nazionale, Parora).
Giro barnekoi eta domestilcoa da azken erretaulen
ezaugarria, irudi idealizatuek eutsia.
Estilo poetiko hori bera. ageri da deboziozko
lan txikietan ere : SaskrarerzArzdrerllaria
edota Andre rhlariaJesusHatnfivoa adoratzen
(Uffici Galeria, Florentzia). Sareta
Katalinaren ezkontza mistikoa (1520-1526 ;
Louvre Museoa, Paris) XVI. mende erdiko
emakumezkoaren edertasunari buruzko
saiakera moduko bat da. Olio pinturaren teknika
erabili zuen Correggiok azken lan horietan
. Oso interesatua zegoen margolaritzaren
testuraren edertasun sentsualarekin, eta
alde horretatik mitologia gaietako zenbait
lanetan lortu zituen efektu deigarrienak :
Dance (Borghese Galeria, Erroma), Garzinzedesen
Babrketa, eta Jupiter eta lo (biak Vienan,
Kunsthistorisches Museum). Gai nagusiaren sentsualitatea areagotu egiten du olio
pinturaren bitartez. Margolan hauetan azken
mugaraino eraman zuen Correggiok erotismoa,
beti ere pornografiara iritsi gabe.
Correggioren eragina Parmako azken
margolariengan antzeman badaiteke ere,
Parmigianinoren manierismoan bereziki
(1503-1540), imitatzaile asko izan zuen, ez
ordea jarraitzaile aipagarri zuzenik. Dekorazioan,
XVII. mencleko margolari banokoek
hartu zituzten Correggioren ideiak, Giovanni
Lanfrancok bereziki (Parorakoa hura ere ;
1582-1647) sabaiko margolanetan. Alabaina,
frantses rococo estiloaren jainko babesle-edo
bihurtu zuten Correggio ; XVIII. mendeko
artistek, Italiara ikasketa bidaian joanik,
gehien kopiaturikoen artean daude haren
erretaula handiak.
Parmigianino
Francesco Mazzola zuen benetako izena
. Panpan jaio zen (Milango Dukerrian)
1503an, eta Cremonan hil zen 1540an. Berak
sortu zuen manierismoaren bertsio dotore
eta sofistikatua guztiz eraginkorra izan
zen Berpizkunde ondoko belaunaldian.
Dudarik ez da Correggio izan zuela
maisu nagusia, nahiz eta ez dirudien Parmigianino
haren ikasle aritu zenik. Eraginhori agerikoa da Parmigianinoren lehen lanean,
SarztaPatalirzareu ezkontza mistikoa
(1521 ing. ; Santa Maria eliza, Bardi). 1522-
23 urteetan bi fresko sail egin zituen : bat,
San Giovanni Evangelista elizako bi albo kaperetan
(Correggio eliza hartan lanean ari
zen garai berean), eta beste bat, Diana eta
Akteoazeu elezaharra, Fontanatellatoko gazteluko
sabai batean. Azken horrek Correggioren
Parmako San Paolo komentuko lanaren
kutsua du.
1524an Erromara joan zen, eta hiru lan
eraman zituen erakusgarri, horien artean
bere lan famatuenetako bat, autoerretratua,
bere irudiak ispilu ahur batean egiten zuen
islatik ohol ahur batean egina (Kunsthistorisches
Museum, Viena). Sarz,jerorzrnzorwz
rkuskaria du (1527) Erroman egindako lan
nagusia. Michelangeloren estiloaren arrastoa
igartzen zaion arren, askoz nabarmenagoa
du Rafaelen forma eta ezaugarrien edertasunaren
helburua ; helburu hori bera du,
azken finean, Parmigianinoren obra osoak.
Sari Jer •o rzrmoren rkuskaria egiten ari zela,
soldadu inperialak sartu ziren Erroman, eta
Parmigianinok Boloniara alde egin zuen.
Han margotu zuen bere maisulanetako bat,
Andre Maria Santa rLlargarita eta beste santuekin
. 1531n Paretara itzuli zen, eta hantxe
geratu zen hil zen arte ; azkenaldi horretakolan nagusiak 1Yladourza dal Collo Lungo
(1534 ; Uffizi galeria), eta Santa Maria della
Stecatako freskoak dira. Azken horiek elizako
dekorazio zabal baten parte ziren,
baina Parmigianino izugarri luzatu zen bere
lanean, eta preso hartu zuten kontratua
hausteagatik.
Parmigianinoren estiloa, bere biguntasun
eta birtuosismo teknikoan, manierismoko
estilo distiratsu eta eraginkorrenetako
bat da, Bigarren Berpizkundeari zegokion
naturalismoa gutxiagotu zuena.
Parmigianinoren lanaren ezaugarriak
konposizio espazialaren zehazgabetasuna,
giza irudiaren distortsioa eta luzapena, eta
Vasari arte historialariak «grazia» deitu zuena
dira, alegia, izadiaren edertasuna baino
harantzago doan edertasun erritmiko sentsual
bat. Azken ezaugarri hori, dotoretasun
fin hori, agerikoa da ez bakarrik margolanetan,
baita Parmigianinok egin zituen
marrazki ugarietan ere. Grabatua landu zuen
lehen italiar artistetakoa izan zen ; arkatzaren
askatasun heraz erabiltzen zuen grabatzeko
orratza, normalean bere marrazkien
kopiak egiteko, marrazki asko eskatzen
baitzioten. Bestalde, Parmigianino Veneziatik
kanpoko erretratugile nagusietako bat
izan zen ; Napolin daude haren erretratu
onenetakoak.