Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Manierismoa: Greco

Toledoko ikuspegra, Grecok Toledoko paisajeekiko zuen atxikimenduaren erakusgarria. Metropolitan Musem, New York.<br><br>

Domenikos Theotokopulos zuen Grecok benetako izena. Kretako Kandia hirian jaio zen Greco 1541. urtean, eta 1614an hil zen,Toledon, Espainian. Izan ere,Venezian egonaldi labur bat egin ondoren, Toledon bizi izan zen hil arte. Espainiar margolaritzako maisu handia izan zen, baina bere estilo guztiz berezi, dramatiko eta espresionista ez zuten bere garaikideek inoiz ondo ulertu, modernoegia bide zelako. Horregatik lortu du askoz geroago merezi zuen ospea, XX. mendean. Margolanez gainera, eskultura eta arkitekturako lanak ere egin zituen Grecok.

 

Lehen urteak, lehen lanak

Grecok ez zuen inoiz ahaztu bere jatorri greziarra, eta bere izen osoaz, Domenikos Theotokopulos, eta letra grekoz sinatzen zituen normalean margolanak.

Alabaina, El Greco deitzen zioten, hau da, "Grekoa", Italian bizi zenean hartu zuen izengoitia, ohiko gauza baitzen han jendea bere jaioterriaren izenaz izendatzea.

Garai hartan Veneziaren jabetzakoa zen Kreta, eta veneziar hiritarra izanik ikasketak Venezian egitea erabaki zuen. Tizianoren estudioan sartu zen, zeina baitzen une hartan hiriko margolari nagusia. Erroman ere izan zen, baina ez da egonaldi horren xehetasunik gorde.Grecok Italian margotu zituen lanak erabat dira XVI. mendeko Berpizkundeko estiloan eginak. Ez dute bizantziar estiloaren arrastorik, ez bada, agian, gizon helduen aurpegietan, hala adibidez Kristo itsuak sendatzen margolanean. Italiako lanetan hasi zen erakusten Greco erretratu egile gisa zituen dohain handiak, Giulio Clouro eta Vincentio Anastagiren erretratuetan bereziki.

 

Greco eta Toledo

1577. urteko dokumentu batean azaltzen cla Greco aurreneko aldiz Espainian, Madrilen lehenbizi eta Toledon gero. Espainiara joateko arrazoietako bat Filipe II.aren proiektu handiaren beni izana izan daiteke, alegia, El Escorialeko San Lorenzo elizaren eraikuntza. Bestalde, espainiar elizgizon garrantzitsuak ezagutu zituen Erroman ; haietako bat, Luis de Castilla, Grecoren adiskide mina zen, eta haren anaia batek, Diego Gaztelakoak, egin zion Espainiako lehen agindua.

Harrezkero Toledon bizi izan zen, lanpeturik beti, hiriko eta probintzietako eliza eta kontentuetako eskaerak betetzen. Humanista, irakasle eta idazleen adiskide izan zen. Hala, adibidez, Luis de Gongora poeta handiak soneto bat idatzi zuen bere hilobirako . Izan ere, Greco hil ondoren zerrendatu ziren jabetzek oso gizon jantzia zela ematen dute aditzera, eta Berpizkundeko humanista benetakoa. Ondo ezagutzen zituen klasikoak, eta haiek jatorrizko hizkuntzetan irakurtzeko gauza zen.

Grecoren lehen agindua Toledoko Santo Domingo komentuko elizako aldare nagusirako eta albo aldareetarako margolanak izan ziren (1577-1579). Berak egin zuen aldareko ertzotzako arkitektura diseinua ere, Palladio veneziarraren estiloan. Aldare nagusiko lana, Andre dlariaren. Jasokundea (Art Institut, Chicago), estilo berri baten adi _razgarri da : teknika, margo eta argi zurien erabilera libreari dagokionez, veneziarra da ; baina koloreen indarra eta kontrasteen manipulazioa, disonantea ia, guztiz bereziak dira. Aldi berean, orijinaltasun harrigarriko beste maisu lan bat sortu zuen, El e.zpolio (Kristo bere tunikaz erantzia, 1577- 1579, Toledoko katedrala). Lehen planoan konposizioa bertikala eta trinkoa da, erakusteko Jesukristoren sufrunendua bere torturatzaileen eskuetan. Espazioa tratatzeko modua manieristena da, baina, jendetza adierazteko, buruak lerroka-lerroka elkarren gainean ipintzea, bizantziar teknika da. Bestalde, Grecoren giza irudia luzatzeko joera nabarmenagoa da garai honetan, hala adibidez San Sebastian lanean. Joera hori bera ageri da Michelangeloren lanetan, Tintoretto eta Veronese veneziarrengan eta margolari manierista nagusiengan.

Laburra izan zen, eta ez oso ona, Grecoren harremana Filipe II.aren gortearekin : erregeak ez zuen onetsi San llaztr -izioien nzariirioa (1580-1582, Escorial) eta Grecorenaren ordez beste margolan bat eskatu zuen. Seguraski, ez zen erregearen gustukoa gertatu koloreen erabilera bitxia (hori distiratsuak arropen urdin ilunarekin kontrastean), nahiz eta ikusle modernoarentzat bereziki deigarria den koloreen trataera ausart hori.

Ondorengo lan bat da, Orgazko koidearerx hilobiratzea, aditu guztien arabera, Grecoren maisu lana (1586, Santo Ton1e, Toledo) . Lan honetan, jeinu honen arte harrigarriaren adierazgarri bikainak dira zeruaren ikuskizun naturaz gaindikoa eta erretratuen erakustaldi harrigarria. Izan ere, erabat bereizi zituen Grecok hemen -eta baita beste lanetan ere- zerua eta lurra : goian, hodei forma erdi abstraktu eta birakarietan ageri da zerua, eta santuak luzeak eta izpiritu modukoak dira ; behean, normala da dena irudien eskala eta proportzioetan . Ezkerraldean ikusten den mutila Grecoren semea da ; bere sakeleko nnrsuzapian artistaren sinadura eta 1578 data ageri dira, mutilaren jaiotza urtea hain zuzen.

Gizonak, XVI. mendeko arropez jantziak, Toledoko gizarteko kide nagusiak dira dudarik gabe. Inoiz baino argiago ageri da hemen Grecoren konposizioen metodo manierista, ekintza guztiak lehen planoan gertatzen baitira.

Bestalde, eta erretratu gutxi egin bazuen ere, beste espainiar artistek baino hobeto adierazi zuen Grecolc gaztelar nobleen seriotasun eta dotoretasuna : ikusgarriak dira Zalduna eskua bular gainean duela (Prado ), Couarrabias humanista (Louvre), Julidu Ronzero de las Hazarias (Prado), zuri-beltzez eginak, zorrotzalc eta zehatzak.

 

Azken urteak

1590etik aurrera, izugarria izan zen Grecoren produkzioa. Toledo inguruko eliza eta monasterioetarako egindako lanen artean daude Familia SantuaMagdalerzarekin eta Fanrilra Santua Santa Anarekin. Zenbait aldiz errepikatu zuen Hilzoria Baratzean, non forma bitxien eta kolore distiratsu, hotz, bortxatuen bitartez gauzatzen den naturaz gaindiko mundua. Grecok baztertu egin zituen santu nagusi gehienak, eta sarritan errepikatu zuen gai hera : Santo Domingo, Maria Magdalena, San Jeronimo kardinal, San Pedro negarrez. Asisko San Frantzisko zen, nolanahi ere, artistak gehien miresten zuen santua ; hogeita bost bat orijinal gorde dira santu horrenak, San Frantzisko eta Leon anaia heriotzaren gaineko meditazioan besteak beste (hertsio asko).

Azkenaldiko okretan artista urrundu egiten da errealitatetik, eta bere barne munduaren aberastasuna adierazten du. Gorputzak luzatu egiten dira, haragizko pisutasuna galtzen dute, eta gero eta gehiago hartzen clute Grecoren koadroak sarritan argitzen dituzten sugarraren antza. Lerro bertikalen nabarmentzeak gorena jotzen du Toledoko San Jose kaperaren dekorazioan (1599) ; hanzegoen San rllartin eskalen (N.G., Washington) . Koadro horretan aldi berean ageri dira eskalearen anatomiaren distortsioa eta zaldiaren trataera akademikoa ; argi dago beraz egilea ez zegoela, esan izan den bezala, ez astigmatismoak ez eromenak joa.

Geratu diren hiru paisajeetan, argi agertu zuen Grecok dramatizatzeko zuen joera, deskribatzekoa baino areago. Toledoko paisajeak, Grecoren eskuetan, ikuskari eta ia amesgaizto dira ; bereziki interesgarriak dira Toledoko ikuspegia (Greco museoa, Toledo), zeren konposizioa, bolumen kubiko txikietan oinarriturik egina, Cezanneren artearen aitzindari gertatzen baita. Are bitxiagoa da Toledoren ikuspegia eta planoa (1610-14, Grecoren museoa, Toledo) : eraikin guztiak zuri distiratsuak dira ; San joan Bataiatzailearen ospitalea hodei baten gainean ageri da, lehen planoan, artistak berak oihalean esplikatzen duenez, hobeto ikus zedin ; bestalde, plano batean jarri zituen hiriko kaleak.

Bere karrera osoan zehar, elikagai izan zituen elementu desberdinak bateratu eta itxuraldan.r ziraren Grecoren irudimen sortzaileak : Kretako jatorria, Italiako Berpizkundearen ekarriak eta Toledoko giroa. XIX.. endea arte ahaznra egon ondoren, "98kobelaunaldi" deritzanak berraurkitu zuen Espainian, eta Maurice Barresek Frantzian (Greco ou le secret de Tolede, 1910) ; artista bakarti, bitxi eta talentu handikotzat jo zuten . Gaur egungo kritika Grecoren margolaritzaren nondik norakoak asmatzen saiatu da : proportzioen luzatzea manierista guztien ezaugarri komuna da, haina Grecok bakarrik-manieristetan azkena eta handiena izan zenak-, eman zion heste munduaren irrikaren esanahi mistikoa. Toledoko giroan loratu zen bereziki Grecoren orijinaltasun handia. Izan ere, errepertorio ikonografiko zabala, ia osorik erlijiosoa, paisajea eta erretratua izan ezik gai profanoak ia debekatuak dituena, eman zizkion artistari giro hark. Beste edozein margolari baino areago da Greco bere ingurunearen zordun -Venezia, Toledo-, eta ingurune horretan da ulergarri, bertatik hartu baitzituen ereduak eta inspirazioa ; alabaina, bere oihaletan ageri den kanpoko munduaren itxuraldaketa dela-eta, sortzaile bakartua gertatu zen, benetako jarraitzailerik eta ondorengorik gabea : Velazquez bakarrik, biziki miresen baitzuen eta Grecoen obrak ikertu baitzituen, har daiteke nolabait ere, bere teknika "inpresionista" horren ausardiagatik, Grecoren oinordeko espiritualtzat.