Artea»Berpizkundea
Manierismoa: Greco
Domenikos Theotokopulos zuen Grecok benetako izena. Kretako Kandia hirian jaio zen Greco 1541. urtean, eta 1614an hil zen,Toledon, Espainian. Izan ere,Venezian egonaldi labur bat egin ondoren, Toledon bizi izan zen hil arte. Espainiar margolaritzako maisu handia izan zen, baina bere estilo guztiz berezi, dramatiko eta espresionista ez zuten bere garaikideek inoiz ondo ulertu, modernoegia bide zelako. Horregatik lortu du askoz geroago merezi zuen ospea, XX. mendean. Margolanez gainera, eskultura eta arkitekturako lanak ere egin zituen Grecok.
Lehen urteak, lehen lanak
Grecok ez zuen inoiz ahaztu bere jatorri
greziarra, eta bere izen osoaz, Domenikos
Theotokopulos, eta letra grekoz sinatzen
zituen normalean margolanak.
Alabaina, El Greco deitzen zioten, hau da,
"Grekoa", Italian bizi zenean hartu zuen
izengoitia, ohiko gauza baitzen han jendea
bere jaioterriaren izenaz izendatzea.
Garai hartan Veneziaren jabetzakoa zen
Kreta, eta veneziar hiritarra izanik ikasketak
Venezian egitea erabaki zuen. Tizianoren
estudioan sartu zen, zeina baitzen une
hartan hiriko margolari nagusia. Erroman ere
izan zen, baina ez da egonaldi horren xehetasunik
gorde.Grecok Italian margotu zituen lanak
erabat dira XVI. mendeko Berpizkundeko
estiloan eginak. Ez dute bizantziar estiloaren
arrastorik, ez bada, agian, gizon
helduen aurpegietan, hala adibidez Kristo
itsuak sendatzen margolanean. Italiako lanetan
hasi zen erakusten Greco erretratu
egile gisa zituen dohain handiak, Giulio
Clouro eta Vincentio Anastagiren erretratuetan
bereziki.
Greco eta Toledo
1577. urteko dokumentu batean azaltzen
cla Greco aurreneko aldiz Espainian, Madrilen
lehenbizi eta Toledon gero. Espainiara
joateko arrazoietako bat Filipe II.aren
proiektu handiaren beni izana izan daiteke,
alegia, El Escorialeko San Lorenzo elizaren
eraikuntza. Bestalde, espainiar elizgizon
garrantzitsuak ezagutu zituen Erroman ;
haietako bat, Luis de Castilla, Grecoren adiskide
mina zen, eta haren anaia batek, Diego
Gaztelakoak, egin zion Espainiako lehen
agindua.
Harrezkero Toledon bizi izan zen, lanpeturik
beti, hiriko eta probintzietako eliza
eta kontentuetako eskaerak betetzen. Humanista,
irakasle eta idazleen adiskide izan
zen. Hala, adibidez, Luis de Gongora poeta
handiak soneto bat idatzi zuen bere hilobirako
. Izan ere, Greco hil ondoren zerrendatu
ziren jabetzek oso gizon jantzia zela
ematen dute aditzera, eta Berpizkundeko
humanista benetakoa. Ondo ezagutzen zituen
klasikoak, eta haiek jatorrizko hizkuntzetan
irakurtzeko gauza zen.
Grecoren lehen agindua Toledoko Santo
Domingo komentuko elizako aldare nagusirako
eta albo aldareetarako margolanak
izan ziren (1577-1579). Berak egin zuen aldareko
ertzotzako arkitektura diseinua ere,
Palladio veneziarraren estiloan. Aldare nagusiko
lana, Andre dlariaren. Jasokundea
(Art Institut, Chicago), estilo berri baten
adi _razgarri da : teknika, margo eta argi zurien erabilera libreari dagokionez, veneziarra
da ; baina koloreen indarra eta kontrasteen
manipulazioa, disonantea ia, guztiz
bereziak dira. Aldi berean, orijinaltasun harrigarriko
beste maisu lan bat sortu zuen, El
e.zpolio (Kristo bere tunikaz erantzia, 1577-
1579, Toledoko katedrala). Lehen planoan
konposizioa bertikala eta trinkoa da, erakusteko
Jesukristoren sufrunendua bere torturatzaileen
eskuetan. Espazioa tratatzeko
modua manieristena da, baina, jendetza
adierazteko, buruak lerroka-lerroka elkarren
gainean ipintzea, bizantziar teknika da. Bestalde,
Grecoren giza irudia luzatzeko joera
nabarmenagoa da garai honetan, hala adibidez
San Sebastian lanean. Joera hori bera
ageri da Michelangeloren lanetan, Tintoretto
eta Veronese veneziarrengan eta margolari
manierista nagusiengan.
Laburra izan zen, eta ez oso ona, Grecoren
harremana Filipe II.aren gortearekin :
erregeak ez zuen onetsi San llaztr -izioien
nzariirioa (1580-1582, Escorial) eta Grecorenaren
ordez beste margolan bat eskatu
zuen. Seguraski, ez zen erregearen gustukoa
gertatu koloreen erabilera bitxia (hori distiratsuak
arropen urdin ilunarekin kontrastean),
nahiz eta ikusle modernoarentzat
bereziki deigarria den koloreen trataera
ausart hori.
Ondorengo lan bat da, Orgazko koidearerx
hilobiratzea, aditu guztien arabera, Grecoren
maisu lana (1586, Santo Ton1e, Toledo)
. Lan honetan, jeinu honen arte
harrigarriaren adierazgarri bikainak dira
zeruaren ikuskizun naturaz gaindikoa eta
erretratuen erakustaldi harrigarria. Izan ere,
erabat bereizi zituen Grecok hemen -eta
baita beste lanetan ere- zerua eta lurra :
goian, hodei forma erdi abstraktu eta birakarietan
ageri da zerua, eta santuak luzeak
eta izpiritu modukoak dira ; behean,
normala da dena irudien eskala eta proportzioetan
. Ezkerraldean ikusten den mutila
Grecoren semea da ; bere sakeleko nnrsuzapian
artistaren sinadura eta 1578 data ageri
dira, mutilaren jaiotza urtea hain zuzen.
Gizonak, XVI. mendeko arropez jantziak,
Toledoko gizarteko kide nagusiak dira dudarik
gabe. Inoiz baino argiago ageri da
hemen Grecoren konposizioen metodo
manierista, ekintza guztiak lehen planoan
gertatzen baitira.
Bestalde, eta erretratu gutxi egin bazuen
ere, beste espainiar artistek baino
hobeto adierazi zuen Grecolc gaztelar nobleen
seriotasun eta dotoretasuna : ikusgarriak
dira Zalduna eskua bular gainean
duela (Prado ), Couarrabias humanista
(Louvre), Julidu Ronzero de las Hazarias
(Prado), zuri-beltzez eginak, zorrotzalc eta
zehatzak.
Azken urteak
1590etik aurrera, izugarria izan zen Grecoren
produkzioa. Toledo inguruko eliza eta
monasterioetarako egindako lanen artean
daude Familia SantuaMagdalerzarekin eta
Fanrilra Santua Santa Anarekin. Zenbait
aldiz errepikatu zuen Hilzoria Baratzean,
non forma bitxien eta kolore distiratsu, hotz,
bortxatuen bitartez gauzatzen den naturaz
gaindiko mundua. Grecok baztertu egin zituen
santu nagusi gehienak, eta sarritan errepikatu
zuen gai hera : Santo Domingo, Maria
Magdalena, San Jeronimo kardinal, San
Pedro negarrez. Asisko San Frantzisko zen,
nolanahi ere, artistak gehien miresten zuen
santua ; hogeita bost bat orijinal gorde dira
santu horrenak, San Frantzisko eta Leon
anaia heriotzaren gaineko meditazioan
besteak beste (hertsio asko).
Azkenaldiko okretan artista urrundu
egiten da errealitatetik, eta bere barne munduaren
aberastasuna adierazten du. Gorputzak
luzatu egiten dira, haragizko pisutasuna
galtzen dute, eta gero eta gehiago hartzen
clute Grecoren koadroak sarritan argitzen
dituzten sugarraren antza. Lerro bertikalen
nabarmentzeak gorena jotzen du Toledoko
San Jose kaperaren dekorazioan (1599) ; hanzegoen San rllartin eskalen (N.G., Washington)
. Koadro horretan aldi berean ageri dira
eskalearen anatomiaren distortsioa eta zaldiaren
trataera akademikoa ; argi dago beraz
egilea ez zegoela, esan izan den bezala,
ez astigmatismoak ez eromenak joa.
Geratu diren hiru paisajeetan, argi agertu
zuen Grecok dramatizatzeko zuen joera,
deskribatzekoa baino areago. Toledoko
paisajeak, Grecoren eskuetan, ikuskari eta
ia amesgaizto dira ; bereziki interesgarriak
dira Toledoko ikuspegia (Greco museoa, Toledo),
zeren konposizioa, bolumen kubiko
txikietan oinarriturik egina, Cezanneren artearen
aitzindari gertatzen baita. Are bitxiagoa
da Toledoren ikuspegia eta planoa
(1610-14, Grecoren museoa, Toledo) : eraikin
guztiak zuri distiratsuak dira ; San joan
Bataiatzailearen ospitalea hodei baten gainean
ageri da, lehen planoan, artistak berak
oihalean esplikatzen duenez, hobeto
ikus zedin ; bestalde, plano batean jarri zituen
hiriko kaleak.
Bere karrera osoan zehar, elikagai izan
zituen elementu desberdinak bateratu eta
itxuraldan.r ziraren Grecoren irudimen sortzaileak
: Kretako jatorria, Italiako Berpizkundearen
ekarriak eta Toledoko giroa. XIX.. endea arte ahaznra egon ondoren, "98kobelaunaldi" deritzanak berraurkitu zuen
Espainian, eta Maurice Barresek Frantzian
(Greco ou le secret de Tolede, 1910) ; artista
bakarti, bitxi eta talentu handikotzat jo zuten
. Gaur egungo kritika Grecoren margolaritzaren
nondik norakoak asmatzen saiatu
da : proportzioen luzatzea manierista
guztien ezaugarri komuna da, haina Grecok
bakarrik-manieristetan azkena eta handiena
izan zenak-, eman zion heste munduaren
irrikaren esanahi mistikoa. Toledoko
giroan loratu zen bereziki Grecoren orijinaltasun
handia. Izan ere, errepertorio ikonografiko
zabala, ia osorik erlijiosoa, paisajea
eta erretratua izan ezik gai profanoak ia
debekatuak dituena, eman zizkion artistari
giro hark. Beste edozein margolari baino
areago da Greco bere ingurunearen zordun
-Venezia, Toledo-, eta ingurune horretan
da ulergarri, bertatik hartu baitzituen ereduak
eta inspirazioa ; alabaina, bere oihaletan
ageri den kanpoko munduaren itxuraldaketa
dela-eta, sortzaile bakartua gertatu
zen, benetako jarraitzailerik eta ondorengorik
gabea : Velazquez bakarrik, biziki miresen
baitzuen eta Grecoen obrak ikertu
baitzituen, har daiteke nolabait ere, bere
teknika "inpresionista" horren ausardiagatik,
Grecoren oinordeko espiritualtzat.