Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Giorgione eta Tiziano

Giorgioneren Ekaitza margolana, 1508. urtekoa (Akademiaren galeria, Venezia)

Giorgione Italiako Quinqueccentoko lehen margolari veneziarra izan zen. Hasierako urteetan lehen Berpizkundeko estiloari jarraitu zion, Giovani Bellini veneziar maisu handiaren ildotik, baina gero, bere karrera laburraren azkeneko urteetan, Berpizkunde beteko heldutasuna erakutsi zuen, bai estiloan bai gaietan.

Tizianok, Giorgioneren ikasle eta oinordeko espirituala izan zenak, maisuaren estiloa sakondu zuen bere bizialdi luzean, eta margotzeko modu berri bat sortu zuen : kolorezko orbanak soslai zehaztuen ordez, irudien inguruak behatzailearen erretinan bakarrik eratuz.

 

Giorgione

Bere garaian ere (1477-1510) pinturaren berritzaile handienetakotzat zeukaten. Hala ere, urte gutxitan aritu zen lanean (1500- 1510), gazterik hil baitzen, eta, horrez gainera, haren obrari buruzko informazio gutxi dago. Hori dela-eta, hogeita hamarren bat obra baizik ez zaizkio izendatzen, horietarik bik balearrik dute autografoa eta bostek bakarrik bere garaiko beste iturri batzuen bermea ; gainerako margolanak, estilo irizpideen arabera izendatu zaizkio.Pinturak aztertzeko metodoak perfekzionatu direnez gero, duela urte batzuk Giorgionek eginak zirela uste ziren obra batzuk Tizianoren lehen garaikoak direla ziurta daiteke gaur egun, eta beste batzuetan argi dago maisua eta ikaslea elkarrekin aritu zirela.

Giorgioneren lehenengo obrek, Kristo gurtttzearekhz (Gardner Museoa, Boston), adibidez, antza dute Giovanni Belliniren lanarekin. Gero, Florentzian egin zuen egonaldiaren eraginez agian (1494-1495), izadia lantzen hasi zen bere pinturen hondo gisa margotzen zituen paisajeetan : FamiliaSahzdua eta Artzainen Adorazioa dira horren adibide, Giorgioneren heldutasun aroko estilo berezian onduak biak.

1504an 1lladonna de Castelfizznco margotu zuen, paisajearen argitasuna hondotik lehen planoraino hedatzen azaldu zuen aurrena . Garai bertsukoa duJttdrtb, Veneziako Grinunirena bezalako greziar eta erromatar obren bildumetatik hartu zuen edertasun ldasikoaren kanona erabiliz egindako lehena.

Giorgionek estilo naturalista horretan egin zuen lanik hoberena da aldi berean haren obra osoaren gailurra : Ekaitza ( 1506-1508).

Edertasun harrigarriko obra hau, ordea, esanahi ilunekoa da, ezin baita azalpen argirik eman han azaltzen diren bi giza irudiez : soldadu itxura duen gizon gazte bat, eta emakume bat biluzik haur bati bularra ematen.

Batzuen ustez, ezkontzaren alegoria da.

Koadroak intentsitate kromatiko handia du, Giorgionek hain ongi ezagutzen zituen veneziar bildumetako Menaling-en erretratuen antzekoa. Koadro horren aurrean ikuslearen begiak jauzika dabiltza lehen planoko bi giza irudietatik hondoko tximistara. Tximista horrek denboraren une jakin batean finkatu bezala egiten du pintura, argazki bat bailitzan . Koadroko ekintza bakarra ekaitza, da eta irudiek eta paisajeak, berriz, artzain giro iclilikoa erakusten dute.Giorgione izurriak joa hil zen, 1510ean, bere Ekaitza obran sortu zuen mundu liriko sentsualari etekina ateratzeko betarik gabe. Azkenaldiko lanetan zaharkitua geratu denaren kutsua dute koadro batzuek, baina-maisulanak ere badira tartean, Ilunabarra eta Venus etzanda, adibidez. Tizianok bultatu behar izan zuen azkeneko hori, Giorgioneren azken urteetako krisia zela-eta.

 

Tiziano

Tiziano Vecellio italiar pintorea Pieve di Cadore-n jaio zen 1490 inguruan. Pintura artearen oinarriak Genile Bellini eta Sebastian Zuccatoren lantegian ikasi zituen, baina handik gutxira Giorgioneren ikasle izan zen, eta haren oinordeko espirituala dela esan daiteke.

Bere garaiko gainerako artistek begirunez hartu zuten beti eta mezenasek laguntza handia eman zioten, batez ere Karlos Vak eta Filipe II.ak, obra asko eskatu baitzizkioten .

Tizianoren pintatzeko modua aldatuz joan zen haren bizialdi luzean (ia 90 urte bizi izan zen). Denbora horretan sekula ez zion lan egiteari utzi. Zallarra zela ere, ikusmena ahuldua eta esku-dardara zuela, zuzenean behatzekin margotzen omen zuen, koadroaren ondo-ondoan jarrita. Hiru aldi nagusi bereiz daitezke Tizianoren karrera luzean.

 

Lehenengo aldia

Tizianok bere hastapenetan Giorgioneren estiloa antzeratu zuen, baina maisuak baino estilo dramatikoago batez eta kolore biziagoak erabiliz, halako sentipen bereziak ernarazten dituzten paisajeak hondotzat harturik. Giorgione hil ondoren (1510), Tizianok hartu zuen maisuak bukatu gabe utzitako lanak bukatzeko ardura. 1510-1515 bitarteko lanek Giorgioneren formak egiteko modua, baina hobeto eginak, eta Belliniren koloreen garbitasuna eta argitasuna ageri dute. Garai horretakoak dira, adibidez, Flora eta Alaitasun sakratura eta ntartasurt profanoa. Azken lan horretan edertasun klasikoaren ideala oreka formal batekin eta oso kolore argiekin bateratzea lortu zuen pintoreak.

Horien ondoko lanak -Bakanala (Prado, Madril), Bako eta Ariadna (National Ga- Ilery, Londres), 1518 eta 1523 bitartean eginak-, konposizio zailagokoak dira. Tizianok mundu zaharreko gai mitologikoak berriro lantzeko eta beste era batera interpretatzeko gaitasuna erakutsi zuen obra horietan, eta nabarenena da arte klasikoak harengan utzi zuen arrastoa Hala ere, guztiz desberdinak dira Tizianoren Antzinateari buruzko ideia eta bere garaiko beste pintore batzuena (Rafaelena,esate baterako). Tizianoren lanetan mito klasikoen mundua askoz hurbilago dagoela ematen du, hezur-haragizko izakiez osatutako mundu natural batean. Bakanalaren pertsonaiak ez daude oso-oso idealizatuak, ez dirudite Rafaelen pertsonaia mitologikoak bezain hotzak.

Mitologiako gaietako pertsonaiak gizaki ezaugarriez azaldu zituen berriro bere Urbitroko Venus (1538) ospetsu eta sentsualean . Dudarik gabe, Giorgioneren Venusa erabili zuen eredutzat, jarrera berean baitago.

Baina, Giorgionerena ez bezala, Tizianoren Venus hau denborazko eta materiazko ingurune zehatz batean aurkitzen da, haren begirada sentsuala ikuslearenaren gainean pausatzen da, Giorgioneren irudiaren bakartasun mitikoa hautsiz. Erlijio gaiak ere margotu zituen, modu barnekoi delikatu batez : Andrelllarra urrtxiarekrn (Louvre).

Rafael hiltzean, bere garaiko erretratugile estimatuena bihurtu zen Tiziano. Lehenbiziko erretratuek, Gizona eskularruekinizenekoak, adibidez, agerian uzten dute haren gaztetako teknikaren aberastasuna,erabiltzen zituen gardentze jokoak eta pintzelkada ikusezinak.

 

Bigarren aldia : manierismoa

Tizianoren pinturaren hasierako estiloa haren bilakaeraren ondorioz eta egin zizkioten effitarguen ondorioz aldatu zen. Izan ere, AVI. mendearen bigarren erdian modan jarri zen manierismoa, eta, hortaz, estilo horretan egindako koadroak eskatzen zizkioten . Hala beraz, manierismoaren eraginez, gaztetako obren naturalismoa galdu zuen, foralen mugimendu handiagoaren eta kroniatismo adierazkorragoaren mesedetan.

1545 eta 1546 bitartean Tiziano Erroman egon zen. Hango giroak bultzaturik, Paldo III.a eta bere ilobak egin zuen, manieristen erara, non kolore iradokitzaileak erabiliz ezin hobeki adierazi zuen pertsonaien izaera kontrajarria. Zorroztasun psikologikorako gaitasun bera azaldu zuen, baita ere, Karlos Varentzat egin zituen erretranretan, batez ere Prado Museoan dagoen zaldi gaineko erretratuan, heroi mitiko bat ematen baitu.

Koadro hori margotzeko Augsburgora joan zen, eta zaldizkoaren horretaz gainera beste zenbait margolan egin zuen enperadorearen familiarentzat.

 

Azken aldia

1551tik aurrera, 60 urte baino gehiago zituela, Venezian jarri zen Tiziano bizitzen, Europako gorte nagusiek eskatutako lanak eginez. Azken aldi honetan adierazpide berriak sortu zituen, estilo berri bat, beraz, eta azkena, kritikak gaztetan bezala lan egiteko ezintasun fisikoaren ondorio bezala hartu zuena. Estilo berri hori, baina, maisuaren heldutasun espiritualaren eta teknikoaren ondorio zen : Tiziano, Berpizkundeko pinarraren aldi guztietatik igaro ondoren, pintura barrokoaren hastapenak iragartzen ari zen.

Lehenengo zirriborroak zuriz eta lur kolorez egiten zituen, pintzel lodi batez, zuzenean mihisearen gainean. Gero, zati argiak nargatzen zituen gorriz, beltzez edo horiz, eta, diotenez, irudi perfekto bat egiteko gauza zen lau pintzel ukitu soilekin. Hori egin ondoren, hormaren kontra jartzen zuen koadroa, ez ikusteko, eta beste lan batzuk egiten hasten zen, harik eta, halako batean, bukatu gabe utzitakoa berriro hartu eta bukatzen zuen.

Azken ukierak behatzekin ematen zineen.

Tizianok lausogarriak erabiltzen ziaren, pintura geruza mehe-mehe eta gardenak -arropak- pintatzeko ; haragirako, berriz, pintura opakoa erabiltzen zuen, lodiagoa alde argietan ilunetan baino. Irudien inguruak, ez oso lodiak lan batzuetan, hondo argiagoen bidez nabarmentzen dira. Hostaila bezalako zehetasunak, berriz, kolorezko pintzelkadez margotzen ziaren, inpresionisten estiloa gogorarazten duen era batean, ez baitute forma hartzen tarte jakin batetik begiratuta eta ikuslearen erretinan ez bada. Horra aldez aurreko marrazkia eta pintura behin betiko berezi ziren unea. Tiziano izan zen hori lorar zuen aurrena, Barrokoko maisu handiak (Rembrandt, Velazquez) baino lehen.

Azken aldi honetan ilunduz joan ziren Tizianoren pinturak. Joera berri hori Santa Margarita (Prado, Madril) koadroan azaldu zuen lehenengo aldiz, eta joera horri eutsi zion hurrengo hamabi urteetan (1564-1576), pintzelkadak sakabanatuz eta formak lausotuz halako giro ilunbetsu batean. Garai horretakoak ditu Prado museoko autoerretratua, Barrokoko obra bat jadanik, eta San Lorentzoren Martirioa (Escorial, Madril).

Bere bizitzaren azkeneko egunak La Pietá (Akademiaren Galeria, Venezia) margotzen eman zituen, baina koadroa bukatu gabe hil zen, eta haren ikasle Palma Gazteak arraitu zuen.