Artea»Berpizkundea
Giorgione eta Tiziano
Giorgione Italiako Quinqueccentoko lehen margolari veneziarra izan zen. Hasierako
urteetan lehen Berpizkundeko estiloari jarraitu zion, Giovani Bellini veneziar maisu handiaren
ildotik, baina gero, bere karrera laburraren azkeneko urteetan, Berpizkunde beteko
heldutasuna erakutsi zuen, bai estiloan bai gaietan.
Tizianok, Giorgioneren ikasle eta oinordeko espirituala izan zenak, maisuaren estiloa
sakondu zuen bere bizialdi luzean, eta margotzeko modu berri bat sortu zuen : kolorezko
orbanak soslai zehaztuen ordez, irudien inguruak behatzailearen erretinan bakarrik
eratuz.
Giorgione
Bere garaian ere (1477-1510) pinturaren
berritzaile handienetakotzat zeukaten. Hala
ere, urte gutxitan aritu zen lanean (1500-
1510), gazterik hil baitzen, eta, horrez gainera,
haren obrari buruzko informazio gutxi
dago. Hori dela-eta, hogeita hamarren
bat obra baizik ez zaizkio izendatzen, horietarik
bik balearrik dute autografoa eta
bostek bakarrik bere garaiko beste iturri
batzuen bermea ; gainerako margolanak,
estilo irizpideen arabera izendatu zaizkio.Pinturak aztertzeko metodoak perfekzionatu
direnez gero, duela urte batzuk Giorgionek
eginak zirela uste ziren obra batzuk Tizianoren
lehen garaikoak direla ziurta daiteke
gaur egun, eta beste batzuetan argi dago
maisua eta ikaslea elkarrekin aritu zirela.
Giorgioneren lehenengo obrek, Kristo
gurtttzearekhz (Gardner Museoa, Boston),
adibidez, antza dute Giovanni Belliniren
lanarekin. Gero, Florentzian egin zuen egonaldiaren
eraginez agian (1494-1495), izadia
lantzen hasi zen bere pinturen hondo
gisa margotzen zituen paisajeetan : FamiliaSahzdua eta Artzainen Adorazioa dira horren
adibide, Giorgioneren heldutasun aroko
estilo berezian onduak biak.
1504an 1lladonna de Castelfizznco margotu
zuen, paisajearen argitasuna hondotik
lehen planoraino hedatzen azaldu zuen aurrena
. Garai bertsukoa duJttdrtb, Veneziako
Grinunirena bezalako greziar eta erromatar
obren bildumetatik hartu zuen edertasun ldasikoaren
kanona erabiliz egindako lehena.
Giorgionek estilo naturalista horretan egin
zuen lanik hoberena da aldi berean haren
obra osoaren gailurra : Ekaitza ( 1506-1508).
Edertasun harrigarriko obra hau, ordea, esanahi
ilunekoa da, ezin baita azalpen argirik
eman han azaltzen diren bi giza irudiez : soldadu
itxura duen gizon gazte bat, eta emakume
bat biluzik haur bati bularra ematen.
Batzuen ustez, ezkontzaren alegoria da.
Koadroak intentsitate kromatiko handia du,
Giorgionek hain ongi ezagutzen zituen veneziar
bildumetako Menaling-en erretratuen
antzekoa. Koadro horren aurrean ikuslearen
begiak jauzika dabiltza lehen planoko bi giza
irudietatik hondoko tximistara. Tximista horrek
denboraren une jakin batean finkatu
bezala egiten du pintura, argazki bat bailitzan
. Koadroko ekintza bakarra ekaitza, da
eta irudiek eta paisajeak, berriz, artzain giro
iclilikoa erakusten dute.Giorgione izurriak joa hil zen, 1510ean,
bere Ekaitza obran sortu zuen mundu liriko
sentsualari etekina ateratzeko betarik
gabe. Azkenaldiko lanetan zaharkitua geratu
denaren kutsua dute koadro batzuek,
baina-maisulanak ere badira tartean, Ilunabarra
eta Venus etzanda, adibidez. Tizianok
bultatu behar izan zuen azkeneko hori,
Giorgioneren azken urteetako krisia zela-eta.
Tiziano
Tiziano Vecellio italiar pintorea Pieve di
Cadore-n jaio zen 1490 inguruan. Pintura
artearen oinarriak Genile Bellini eta Sebastian
Zuccatoren lantegian ikasi zituen, baina
handik gutxira Giorgioneren ikasle izan
zen, eta haren oinordeko espirituala dela
esan daiteke.
Bere garaiko gainerako artistek begirunez
hartu zuten beti eta mezenasek laguntza
handia eman zioten, batez ere Karlos
Vak eta Filipe II.ak, obra asko eskatu baitzizkioten
.
Tizianoren pintatzeko modua aldatuz
joan zen haren bizialdi luzean (ia 90 urte
bizi izan zen). Denbora horretan sekula ez
zion lan egiteari utzi. Zallarra zela ere, ikusmena
ahuldua eta esku-dardara zuela, zuzenean
behatzekin margotzen omen zuen,
koadroaren ondo-ondoan jarrita. Hiru aldi
nagusi bereiz daitezke Tizianoren karrera
luzean.
Lehenengo aldia
Tizianok bere hastapenetan Giorgioneren
estiloa antzeratu zuen, baina maisuak
baino estilo dramatikoago batez eta kolore
biziagoak erabiliz, halako sentipen bereziak
ernarazten dituzten paisajeak hondotzat
harturik. Giorgione hil ondoren (1510), Tizianok
hartu zuen maisuak bukatu gabe
utzitako lanak bukatzeko ardura. 1510-1515
bitarteko lanek Giorgioneren formak egiteko
modua, baina hobeto eginak, eta Belliniren
koloreen garbitasuna eta argitasuna
ageri dute. Garai horretakoak dira, adibidez,
Flora eta Alaitasun sakratura eta ntartasurt
profanoa. Azken lan horretan edertasun
klasikoaren ideala oreka formal
batekin eta oso kolore argiekin bateratzea
lortu zuen pintoreak.
Horien ondoko lanak -Bakanala (Prado,
Madril), Bako eta Ariadna (National Ga-
Ilery, Londres), 1518 eta 1523 bitartean eginak-,
konposizio zailagokoak dira. Tizianok
mundu zaharreko gai mitologikoak berriro
lantzeko eta beste era batera interpretatzeko
gaitasuna erakutsi zuen obra horietan,
eta nabarenena da arte klasikoak harengan
utzi zuen arrastoa
Hala ere, guztiz desberdinak dira Tizianoren
Antzinateari buruzko ideia eta bere
garaiko beste pintore batzuena (Rafaelena,esate baterako). Tizianoren lanetan mito
klasikoen mundua askoz hurbilago dagoela
ematen du, hezur-haragizko izakiez osatutako
mundu natural batean. Bakanalaren
pertsonaiak ez daude oso-oso idealizatuak,
ez dirudite Rafaelen pertsonaia mitologikoak
bezain hotzak.
Mitologiako gaietako pertsonaiak gizaki
ezaugarriez azaldu zituen berriro bere Urbitroko
Venus (1538) ospetsu eta sentsualean
. Dudarik gabe, Giorgioneren Venusa
erabili zuen eredutzat, jarrera berean baitago.
Baina, Giorgionerena ez bezala, Tizianoren
Venus hau denborazko eta materiazko
ingurune zehatz batean aurkitzen da,
haren begirada sentsuala ikuslearenaren
gainean pausatzen da, Giorgioneren irudiaren
bakartasun mitikoa hautsiz. Erlijio gaiak
ere margotu zituen, modu barnekoi delikatu
batez : Andrelllarra urrtxiarekrn (Louvre).
Rafael hiltzean, bere garaiko erretratugile
estimatuena bihurtu zen Tiziano. Lehenbiziko
erretratuek, Gizona eskularruekinizenekoak, adibidez, agerian uzten dute
haren gaztetako teknikaren aberastasuna,erabiltzen zituen gardentze jokoak eta pintzelkada
ikusezinak.
Bigarren aldia : manierismoa
Tizianoren pinturaren hasierako estiloa
haren bilakaeraren ondorioz eta egin zizkioten
effitarguen ondorioz aldatu zen. Izan ere,
AVI. mendearen bigarren erdian modan jarri
zen manierismoa, eta, hortaz, estilo horretan
egindako koadroak eskatzen zizkioten
. Hala beraz, manierismoaren eraginez,
gaztetako obren naturalismoa galdu zuen,
foralen mugimendu handiagoaren eta kroniatismo
adierazkorragoaren mesedetan.
1545 eta 1546 bitartean Tiziano Erroman
egon zen. Hango giroak bultzaturik, Paldo
III.a eta bere ilobak egin zuen, manieristen
erara, non kolore iradokitzaileak erabiliz
ezin hobeki adierazi zuen pertsonaien izaera
kontrajarria. Zorroztasun psikologikorako
gaitasun bera azaldu zuen, baita ere, Karlos
Varentzat egin zituen erretranretan, batez
ere Prado Museoan dagoen zaldi gaineko
erretratuan, heroi mitiko bat ematen baitu.
Koadro hori margotzeko Augsburgora joan
zen, eta zaldizkoaren horretaz gainera beste
zenbait margolan egin zuen enperadorearen
familiarentzat.
Azken aldia
1551tik aurrera, 60 urte baino gehiago
zituela, Venezian jarri zen Tiziano bizitzen,
Europako gorte nagusiek eskatutako lanak
eginez. Azken aldi honetan adierazpide berriak
sortu zituen, estilo berri bat, beraz, eta
azkena, kritikak gaztetan bezala lan egiteko
ezintasun fisikoaren ondorio bezala hartu
zuena. Estilo berri hori, baina, maisuaren
heldutasun espiritualaren eta teknikoaren
ondorio zen : Tiziano, Berpizkundeko pinarraren aldi guztietatik igaro ondoren, pintura
barrokoaren hastapenak iragartzen ari zen.
Lehenengo zirriborroak zuriz eta lur kolorez
egiten zituen, pintzel lodi batez, zuzenean
mihisearen gainean. Gero, zati argiak nargatzen
zituen gorriz, beltzez edo horiz, eta, diotenez,
irudi perfekto bat egiteko gauza zen
lau pintzel ukitu soilekin. Hori egin ondoren,
hormaren kontra jartzen zuen koadroa,
ez ikusteko, eta beste lan batzuk egiten hasten
zen, harik eta, halako batean, bukatu gabe
utzitakoa berriro hartu eta bukatzen zuen.
Azken ukierak behatzekin ematen zineen.
Tizianok lausogarriak erabiltzen ziaren, pintura
geruza mehe-mehe eta gardenak -arropak-
pintatzeko ; haragirako, berriz, pintura
opakoa erabiltzen zuen, lodiagoa alde argietan
ilunetan baino. Irudien inguruak, ez oso
lodiak lan batzuetan, hondo argiagoen bidez
nabarmentzen dira. Hostaila bezalako zehetasunak,
berriz, kolorezko pintzelkadez
margotzen ziaren, inpresionisten estiloa gogorarazten
duen era batean, ez baitute forma
hartzen tarte jakin batetik begiratuta eta
ikuslearen erretinan ez bada. Horra aldez
aurreko marrazkia eta pintura behin betiko
berezi ziren unea. Tiziano izan zen hori lorar
zuen aurrena, Barrokoko maisu handiak
(Rembrandt, Velazquez) baino lehen.
Azken aldi honetan ilunduz joan ziren
Tizianoren pinturak. Joera berri hori Santa
Margarita (Prado, Madril) koadroan azaldu
zuen lehenengo aldiz, eta joera horri eutsi
zion hurrengo hamabi urteetan (1564-1576),
pintzelkadak sakabanatuz eta formak lausotuz
halako giro ilunbetsu batean. Garai
horretakoak ditu Prado museoko autoerretratua,
Barrokoko obra bat jadanik, eta San
Lorentzoren Martirioa (Escorial, Madril).
Bere bizitzaren azkeneko egunak La
Pietá (Akademiaren Galeria, Venezia) margotzen
eman zituen, baina koadroa bukatu
gabe hil zen, eta haren ikasle Palma Gazteak
arraitu zuen.