Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Michelangelo

Bako, Michelangelok Erromako antzinako irudi biluzien tradizioari jarraituz egindako eskultura (1496-1497). Bargello museoa, Florentzia.<br><br>

Michelangelo, bizi zelarik ere, artista handitzat hartu zuten bere garaikideek, eta ospe hori, gutxitu ezik, areagotu egin da urte eta mendeen jonean. Munduko famatuenetakoak dira Michelangeloren margolaritza, eskultura nahiz arkitektura lan batzuk. Vatikanoko Sistoren Kaperako sabaiko freskoak dira Michelangeloren lanik ezagunena, baina bere burua lehen-lehenik eskultoretzat hartzen zuen berak. Izan ere, Michelangelok bizitza osoan landu zuen marmolezko eskultura, eta aldi batzuetan bakarrik gainerako alorrak. Sistoren Kaperako sabaiko margolanen ospea, alde batetik, XX. mendean margolaritzak hartu duen nagusitasunari zor zaio ; eta, bestetik, Michelangeloren bestelako alorretako lanak ez bezala, lan hau erabat bukatua dago.

 

Lehen urteak

Michelangelo Buonarroti 1475. urtean jaio zen, zenbait belaunaldiz bankari izandako familia batean. Aita ordea, bankaria izan ezik, Florentzia ondoko Caprese izeneko hiri txiki bateko administradore zen Michelangelo jaio zen garaian. Nolabait ere, gizarte eskalan urrats bat atzera egitea zen artista izatea, eta, hala, aski berandu hasi zen Michelangelo ikasten, hamairu urte zituela, seguraski bere aitaren nahiaren kontra . Ghirlandaio hiriko margolari famatuenaren ikastun gisa hasi zen, dirudienez, hiruurterako, baina urte bete bestetik ez zuen egin margolari-mutil moduan, bere biografo Condivik kontatzen duenez, ikasi beharreko guztia bazekielako. Berehala nabarmendu zen Michelangeloren talentua, eta, hala, hiriko buruzagiak, Lorenzo Medicik, hartu zuen bere babespean. Lorenzok bere inguruan bilduak zituen Florentziako poeta eta intelektual nagusiak, eta talde hartan sartu zuen Michelangelo ere. Era horretan, besteak beste, Medicikoen arte bilduma ezagutu ahal izan zuen, antzinako Erromako estatuez osatua batez ere. Nolabaiteko irakasle izan zuen brontzezko eskultura lantzen zuen artista bat, Bertoldo izenekoa eta Medici familiaren adiskidea, baina hala ere Michelangelo ez zen Ilaren jarraitzaile izan, ez materialen hautapenean, ez ikusmoldean.

Florenzia, garai hartan, artean aitzindari zen ; handik ateratzen ziren Europako margolari eta eskultore bikainenak, eta artisten arteko lehia guztiz bizkorgarria zen. Hiria, hala ere, ez zen garai batean bezain aberatsa, ezin zien bere artistei irabazi handiak eskaini, eta, hortaz, zenbait florentziar artista beste hirietara joan zen aulcera hobeagoen bila, Leonardo da Vinci eta haren maisu Verrocchio, hesteren artean. Medicitarrek 1494an galdu zuten hiriaren buruzagitza, eta politika iraultza amaitu baino lehenago ere Florentziatik alde egina zen Michelangelo.

Boloniara joan zen aurrenik, baina Errornan egin zuen lehen lan famatua, Bako (1496-1497), denboraldi labur baterako Florentziara itzuli ondoren. Eskultura honek antzinako Erromako irudi biluzien tradizioari jarraitzen dio, baina haiek baino askoz ere mugimendu handiagoa du eta konplexuagoa da. Baclu ezegonkortasun bat, nahita bilatua, ardoaren jainkoa gogorarazten duena. Bestalde, Michelangeloren lan bakarra da -berez, lorategi baterako egina zen-, aurrealdetik ez ezik, alde guztietatik begiratzea eskatzen duena.

 

Pietà

Bako lanak berehala ekarri zion eskaera garrantzitsu bat, San Pedro BasilikarakoPretct bat egitea hain zuzen (1498). Pietd hitzak ez du izendatzen, sarritan uste izan den bezala, Michelangeloren lan hau, aitzitik, tradiziozko irudi deboziozko bati dagokio -Andre Maria eta bere seme hila-, baina Michelangelorena da Pietd guztietan famatuena. Jesukristoren heriotzaren ondorengo auhen eta erosten kontakizun eszenetatik aterea da, eta Kristoren sakrifiziozko heriotza ekarri zuten bekatuengatik bekatariek damuzko otoitzak eragitea du xedea. Frantses kardinal bat zen Michelangeloren patroia ; bestalde, Italian baino arruntagoa zen Europako iparraldean eszena honen eredua. Eskultorearen arazo nagusia marmol bloke bakar batetik bi irudi ateratzea zen, eta eginkizun hori oso zaila gertatu da garai guztietan. Michelangelok masa trinko gotor baten moduan landu zuen osotasuna, baina ageriko kontraste guztiak ondo azpimarratuz, bi osagaiak bereizi eta argitzeko : emakumezkoa eta gizonezkoa, bertikala eta horizontala, jantzia eta biluzia, bizia eta hila.

 

David

Pietd amaitu eta berehala eskatu zioten bere obra famatuenetako bat izango zena,David (1501), Florentziako katedralerako.

Hauxe da, kronologiaz, Bigarren Berpizkundelco estatua erraldoietan aurrenekoa. Michelangelok hogeita sei urte besterik ez zituen lan hau eskatu ziotenean ; estatua lurra baino askoz gorago ipini behar zen, katedraleko horma-bularretako hatean. Alabaina, hiriko handikiek Palazzo Vecchioren aurrean ipintzea erabaki zuten, Florentziako Errepublikaren ikur modura (gaur egun han dagoena orijinalaren kopia bat cla). Erraz ulertzen da erabaki hori. Goliaten burua gabe, irudi honek erronka adierazten du : David ez da heroi garaile bat, eginkizun zuzen baten aldezlea baizik. Bere indar guztiarekin, Donatelloren San Jorge bezala ageri da munduan ; alabaina, irudiaren estiloak aldarrikatzen duen ideala Donatelloren gazteen argaltasunaren oso bestelakoa da. Michelangelo Erroman egon herria zen, eta zirrara hanclia eragin zioten han eskultura helenistikoko gorputz gihartsu, oparo, emozioz beteek. Nahiz eta Lnokoonte taldea, estilo horretako obrarik famatuena bihurtuko zena, oraindik aurkitu gabea zen, beste eslatlttua helenistiko batzuk ikusi ahal izan zituen. Irudi honen eskala, heroien mailakoa, gizalciaz gaineko edertasuna eta indarra, eta formen bolumen hanpatua, berehala bihurtu ziren Michelangeloren estiloaren bereizgarri, eta, haren bidez, Berpizkundeko arte guztiarena. Alabaina, David hau ezin zen inola ere antzinateko obrekin nahastu. Helenismoaren estatuagintzan, gorputzak espirituaren hondamena adierazten du, eta David honek berriz Michelangelok hain berezkoa zuen "ekintza geldia" erakusten du.

 

Julio II.aren hilobia

Ezaugarri bera aurkitzen da Moises lanean (1513-1515, Erroman gaur, San Pietro in Vincoli elizan), eta hamar bat urte geroago egindako bi Esklabo deritzanetan (Louvre Museoan). Bata zein bestea berez Julio Il.aren hilobirako ziren, hau da, Michelangeloren lan handienerako, baldin eta nahi bezala egin izan bazuen. Moises, adituen arabera, Sistoren Kaperako sabaiko igarleen irudi handien aitzindari da. Lan hau, izan ere, aurrekoak baino aberatsagoa da azaleko xehetasunetan eta modelatuan ; azaleko testurak, aldi berean, aurrekoak baino ugariagoak dira, lan hau egiterakoan aurkitu baitzuen artistak handitasuna kendu gabe xehetasunak aberasteko modua. Garai bertsukoak dira Esklaboak edo preso lotuak ; haiek ere Julio II.aren hilobitako pentsatu ziren baina ez ziren inoiz erabili, ondorengo diseinuetan okerreko eskala zutela erabakita . Michelangelok berak gorde zituen zahartu zen arte, eta gaixo zegoenean zaindari izan zuen familia bati oparitu zizkion.

Sabaian margoturik ageri direnak landu zituen banian hemen ere. Michelangelok elkarren antitesi moduan egin zituen bi estatuak : esklabo bat hilzorian dago eta kateetara errenditu da, hestea berriz esklabo hezikaitza da, askatzeko borrokan ari dena.

 

Sistoren Kaperako sabaia

Julio II.aren hilobiko lanak hasi berriak zirela, Aita Santuak lan haiek gerarazi, eta, erdizka indarrez, erdizka lausenguz, Sistoren Kaperako sabaiko freskoak margotzera behartu zuen Michelangelo ; hilobia, hortaz, bukatu gabe geratu zen. Lehenbailehen heldu nahi baitzien hilobiko lanei, lau urtetan amaitu zuen sabaiko lana (1508-1512), inoiz egin den lanik bikainena bihurtuko zena. Sabaia egitura handi-handi bat da, arkitekturazko marko margotu batean erritmikoki kokaturiko ehundalca irudik betea.

Erdiko partean Genesiaren bederatzi eszena daude, munduaren sorreratik hasi eta Noeren mozkorraldia arte.

Eszena hauek hautatzelco erabili zuen eskema teologikoa, eta eskema horren osagarriena -gazte biluziak, dominak, iragarleak eta sibilak ezin izan dira guztiz argitu, baina badakigu gizonaren historia primitiboa eta Jesukristoren etorrera lotzen dituela, gu guztion hasiera eta amaiera : aldarearengainean dagoen Azken judizioa, nahiz eta hogeita bost urte geroago margotua izan, hasieratik proiektatua dirudi.

Lan honen azterketa osoa luzeegia baita, erdiko lau eszena nagusietako bi baino ez dira hemen aztertuko. Adarrera sorrera guztiz berezia da : ez du erakusten Adanengorputzaren irudi fisikoa, aitzitik, jaungoikoaren txinparta -arima- Adanengana igarotzen erakusten du, beste artistek lortu ez duten gizonaren eta jainkoaren bat egitearen adierazpena da ; izan ere, dinamismo handia baitu, Adan lurrari lotua ageri da eta zerua gurutzatzen du Jaungokoiaren irudiak. Adanek gainera ez dio Jaungoikoari bakarrik begiratzen, baita Evari ere, nahiz eta Eva jaio gabea izan, zeren Sortzailearen eskuineko besoak baitauka bere babespean.

Gizonaren erorialdia eta Paradisuko egoztea eszenetan, sabaian oro har nagusi diren kolore hotzak eta bigunak ageri dira.

Esan izan da pobreak direla Michelangeloren koloreak; hemen, margolanei eskultura margotuen tankera ematen diote kolore mugatu horiek, eta irudia arkitekturazko eszenarioan txertatzeko tresna dira. Tonuen gama mugatua bada ere, harrigarria gertatzen da gradazioen aberastasuna : pintzelkada zabal eta indartsuen bitartez eraikitzen ditu formak, Giottoren eta Masaccioren moduan.

Aipagarriak dira sabaiko parte nagusietan ageri diren gazte biluzi girlandadunak.

Irudi hauek, bizi-biziak, tarteka-tarteka ageri dira, eta guzitz garrantzitsuak dira konposizioaren egituran : Genesiaren eszenak lotzen dituen kate moduko bat osatzen dute, baina ez da erraz ulertzen zer adierazten duten : giza arimen irudi al dira? Antzinate paganoko munduaren ikur? Nolanahi ere, eta esklaboen kasuan bezala, garbi dago hemen ere Michelangelok irudiotan ezartzen duen adierazpen aberastasunak gainditu duela ikurraren esanahia.

 

Medicien Kapera

1513an Julio II.a Aita Santua hil zelarik, Lorenzo Medicikoaren seme bat izan zen haren ondorengoa, Leon X.a (1513-1521 urteetan Aita Santu). Michelangelo txikitatik ezagutzen zuen, eta sarritan egin zizkion lan eskaerak, gehiago Medici familiaren ohoretan Aita Santutzarenetan baino. Hala bada, Leon X.arentzat hasi zen Michelangelo arkitektura lan garrantzitsuak egiten, haien artean San Lorenzoko elizarako kapera berria, Medici familiaren hilobiak gordetzeko Kapera hura eraikitzeko asmoa Mediciko Giuliano eta Lorenzo oinordeko gazteen heriotzarekin (1516an eta 1519an) gauzatu zen : Michelangelo 1527an hasi zen kapera eraikitzen. Barrualdea marmolezkoa du, eta guztiz orijinalak dira hormen diseinua eta hilobietako irudi zizelatuak ; hormetako xehetasun dinamikoen luzapen dira irudi horiek, forma organikoan eginak. Horren guztiaren emaitza Michelangeloren asmoen erakusgarri ezinhobea da. Leihoek, erlaitzek eta antzekoek proportzio eta loditasun bitxia dute, eta hori dela-eta, badirudi forura ldasiko tradizionalak berrikusi nahi izan zituela Michelangelok. Gainalde berezi horien ondoan, guztiz orijinalak dira gelaren bestaldeko bi hilobiak ere, goialdeko parte kurbatuetatik hasita. Bi oinarri kurbatu horietako bakoitzaren gainean emakume bat eta gizon bat daude eserita, biluzik ; dirudienez, hilobi bateko irudi bat egunaren ikurra da, eta gauarena bestea, artistaren beraren arabera ; beste hilobikoak ilunabarraren eta goizaldearen ikur dira. Era horretako pertsonifikazioak guztiz berriak ziren hilobietan, eta, Michelangeloren arabera berriz ere, denboraren mugimendu ezin saihestuarekin daude lotuak, zirkularra baita, eta heriotzara daramana. Irudi hauek dira, hain zuzen ere, artistaren lan famatuenak eta ongien lortuak. "Egun" eta "Gau" erraldoiak aski bareak dira beren handitasunean, nahiz eta "Egun" irudiak adierazten duen agian barne ezinegon bat-edo. Emakumezkoen bi irudiek garai hartan edertzat hartzen ziren proportzio luze lerdenak eta oin txikiak dituzte, baina, bestela, desberdinak dira : "Ilunabarra", irudi birjinala, gorantz luzatzen da bere kurban, bizitzan sartu nahiko balu bezala ; "Gaua" lo dago, baina amets larriak adierazten ditu.

 

San Lorenzoko Liburutegia

Medicitarren Kapera egin zuen urte bertsuetan Michelangelok beste eranskin bat diseinatu zuen San Lorenzo elizarako, liburutegia hain zuzen. Leon Aita Santuak oinordekotzan jasotako liburuak gordetzeko eraikina zuen, ohiko gauza baitzen garai hartan liburutegiak komentuetan gordetzea . Liburutegi honen proiektua lehendikako eraikinen araberakoa izan zen, egitura zaharragoen gainean eraiki behar baitzen. Atarian daude -rrcetto esaten zaio-, Michelangeloren horma diseinu famatuenak eta orijinalenak. Medicitarren kaperan baino nabarmenagoa da hemen eraikuntza osagaien antolamendu aske eta berritzailea ; zutabeak adibidez hormaren planoaren atzean daude, ez, ohi den bezala, aurrerago . Hori dela-eta, sarritan esaten da lan hau dela manierismoaren lehen erakusgarria, estilo berritzat harturik manierismoa, klasikotasuna eta harmonia berariaz hausten dituena, eta adierazkortasuna eta orijinaltasuna aldezten dituena, edo estiloa bera nabarmentzen . Rrcetto-ari kontrajarririk, liburuen gela askoz ere tradizionalagoa da : apalen usadiozko lerroak leihoen erritmoarekin daude lotuak, eta xehetasun apaingarri txikiak ageri dira lurrean eta sabaian, Michelangelo beti ez zela gogorra eta astuna gogorarazten dutenak, aitzitik, kasu honetan, esaterako, efektu soilagoa eta bigunagoa bilatu zuela.

 

Azken judizioa

1534an, hogeita bost urteren ondoren, hasi zen Michelangelo berriz freskoak margotzen, Paulo III.a Aita Santu berriarentzat AzkeraJudrzroa egin zuenean. Gai han sarritan erabili zen Italian Erdi Aroan eta 1500 arte, baina handffc aurrera modaz pasa zen.

Dirudienez, tradizio hori Paulo III.aren gidaritzapean bideratu zen Kontraerreformak berpiztu zuen. Azkena Judrzroct margolanak alde nabariak ditu hogeita bost urte lehenago egindakoarekin. Koloreen harnonia soila da : gorputz gaztain-koloreak zeru urdin ilunaren kontra. Irudiek ez dute hainbesteko indarrik, eta formak ez daude hain ongi zehaztuak ; bizkarrak haragizko masa hutsak dira, gerria markatu gabe. Erdian, goian, Jesukristo epaileak beso bat jasotzen du bere eskuinean dituenak salbatzeko, eta beste besoa erorita du ezkerrekoak kondenatzeko . Arima salbatuak polild-poliki igotzen dira haize lodian barrena, eta kondenatuak behera doaz. Hormaren behealdean hilobietatik altxatzen dira hezurdurak : Erdi Aroko aurrekarietatik zuzenean hartutako gaia da.

Eskuineko aldean, Karontek ibaian barrena daramatza arimak -gai paganoa, baina Dantek kristauentzako onargarri egin zuena bere Diuhaa Conamedra-n, eta Signorelli Umbriako artistak erabilia margolaritzan-. Michelangelok biziki miresten zuen Signorelli, sentipen dramatikoa xehetasun anatomikoen bidez adierazteko zuen trebeziagatik.

 

Campidoglio

Bizitzako azken urteetan gutxiago landu zuen Michelangelok eskultura, eta margolaritza eta poesiarekin batera, gehiago jardun zen arkitektura lanetan, alor horretan ez baitzuen lan fisikorik egin behar. Erroma berri eta modernorako monumentu handiak eskatu zitzaizkion, arkitekturaren kidez erakusteko hiriak mundu osoan zuen nagusitasuna. Monumentu horietan aipagarrienak Capitolioko Plaza eta San Pedroko kupula dira, eta horiexek dira oraindik ere Erromako irudi ikusgarrienak. Bukatu gabe utzi zituen biak, baina bera hil ondoren eman zioten tankera ez clago seguraski berak pentsatutakotik oso urrun.

Capitolioko muinoa antzinako Erromako zentro zibikoa izan zen, udal gobernuaren egoitza XVI. mendean ; gauza tai- Icia Aita Santuek gobernaturiko hiri batean, baina, hala ere, errespetua zor zitzaiona.

Michelangelok udaletxe zaharra berregin zuen -plazaren albo batean zegoen-, eta bi eraikin egin zituen haren aldameneko bi alboetarako. Eraikin horiei fatxada aberatsak ipini zizkien ; baliabide nagusia habe izugarriak elkargainkatzea izan zen, bi solairuetan gora igotzen direnak, eta haien inguruan beste habe askoz txikiagoak, solairu bakarrekoak. Era berean, diseinu berezi bat egin zuen hi eraikin berrien arteko lurrerako, eredu obal bat, erdian estatua bat duena (Marko Aurelio enperadorearen antzinako erromatar eskultura), eta horrek gela monumental baten efektua ematen dio eremu osoari. Plazak irekia clu alde bat, eta han dago sarrera, eskailera luzeak igo ondoren iristen dena.

 

San Pedro

San Pedroko kupula ikusmen folco baten moduko bat da urrutiko begiralearentzat, helburu fisiko bat adierazten duena, eta orobat Erromako hiriaren esanahi menderatzailea . Helburu berberaz kopiatu izan da maiz ; adibidez, Washington D.C.-ko kupulan . Ehun urte lehenagokoa den Florentziakm kupulan oinarritzen da San Pedrokoa, hura baita seguraski, barnealdea estali baino areago, kanpotik ikusia izateko egin zen aurreneko kupula. Nolanahi ere, Michelangelo hil ondoren eraiki zen, eta eztabaida handia dago berak horrela egingo ote zuen.

Bizi zelarik, Michelangelo eraikinaren beheko partea lantzen aritu zen batez ere.

Bere aurreko arkitektoen ideiak baztertu zituen, orijinala izan ezik, hau cla, Bramanterena . Hala, lehenengo proiektura itzuli zen : lau beso berdineko oina, ez latin gurutzekoa . Bramanteren asmoa zenbait puntutan aldatu zuen, espazio bateratuagoa lortzearren . Espazio horren inguruan, lau aldeetan, epai semizirkularreko hormak daude, kupularen barneko espazio hemisferilcoaren antzeko espazioak alegia. Michelangeloren lan handiena ordea aldarearen atzeko horma kurboa da, non areagotu egin baitzuen euskarri handi eta txikien arteko Capitolioko kontrastea. Oraingo honetan zutabeen ordez pilastra finak erahili zituen, horma kurboen kanpoko aldean erantsiak; erritmo horizontal indartsu bat sortzen dute, atzean zegoen eskultorea adierazten duen arkitektura dinamiko bat.

 

Michelangeloren eragina

Michelangelo artista gorenek osaturiko talde horretako kide da, Shakespeare edo Beethoven bezala, gizadiaren esperientzia tragikoa sakontasunik handienaz eta esanahi unibertsalaz adierazten saiatu direnak.

Alabaina, aski mugatua da bere ondorengoengan izan zuen eragina. Hori agertzeko ez da nahikoa esatea Michelangeloren artea handiegia zelako ez zela imitatu, zeren Rafael bezalako artista bat, adibidez, hura bezain handitzat hartzen zen, eta izugarri imitatu zen. Gerta daiteke alabaina Michelangelok lortu zuen adierazpen modu bereziak, handitasun ia kosmikoa baitzuen, gainerako artistei atzera eragin izana. Baina eragina mugatua izanik ere, badira kasu batzuk imitazio erabatekoak direnak ; horien artean Daniele da Volterra da seguraski talentu handieneko artista. Bestalde, alor jakin batzuetan eredu gisa erabili zen Michelangelo . XVII. mendean marrazkigintzaren maisutzat hartzen zuten, haina anatomian, ez beste eremuetan. Manieristek ere erabili zituzten Michelangeloren margolaritza baliabide batzuk ; Auguste Rodin XIX. mendeko eskultore frantsesak ustiatu zuen marmolezko bloke amaitugabeen efektua. XVIL mendeko maisu barroko batzuek, zenbait kasutan, Michelangeloren erreferentzia argiak erakusten dituzte, baina antzekotasun literalik gabe beti ere.

Berniniz gainera, Rubens margolariarengan ikusten da agian argiena Michelangeloren sorkariek ondorengo artistentzat izan zuten balioa.