Artea»Berpizkundea
Michelangelo
Michelangelo, bizi zelarik ere, artista handitzat hartu zuten bere garaikideek, eta ospe hori, gutxitu ezik, areagotu egin da urte eta mendeen jonean. Munduko famatuenetakoak dira Michelangeloren margolaritza, eskultura nahiz arkitektura lan batzuk. Vatikanoko Sistoren Kaperako sabaiko freskoak dira Michelangeloren lanik ezagunena, baina bere burua lehen-lehenik eskultoretzat hartzen zuen berak. Izan ere, Michelangelok bizitza osoan landu zuen marmolezko eskultura, eta aldi batzuetan bakarrik gainerako alorrak. Sistoren Kaperako sabaiko margolanen ospea, alde batetik, XX. mendean margolaritzak hartu duen nagusitasunari zor zaio ; eta, bestetik, Michelangeloren bestelako alorretako lanak ez bezala, lan hau erabat bukatua dago.
Lehen urteak
Michelangelo Buonarroti 1475. urtean
jaio zen, zenbait belaunaldiz bankari izandako
familia batean. Aita ordea, bankaria
izan ezik, Florentzia ondoko Caprese izeneko
hiri txiki bateko administradore zen
Michelangelo jaio zen garaian. Nolabait ere,
gizarte eskalan urrats bat atzera egitea zen
artista izatea, eta, hala, aski berandu hasi
zen Michelangelo ikasten, hamairu urte zituela,
seguraski bere aitaren nahiaren kontra
. Ghirlandaio hiriko margolari famatuenaren
ikastun gisa hasi zen, dirudienez, hiruurterako, baina urte bete bestetik ez zuen
egin margolari-mutil moduan, bere biografo
Condivik kontatzen duenez, ikasi beharreko
guztia bazekielako. Berehala nabarmendu
zen Michelangeloren talentua, eta,
hala, hiriko buruzagiak, Lorenzo Medicik,
hartu zuen bere babespean. Lorenzok bere
inguruan bilduak zituen Florentziako poeta
eta intelektual nagusiak, eta talde hartan
sartu zuen Michelangelo ere. Era horretan,
besteak beste, Medicikoen arte bilduma ezagutu
ahal izan zuen, antzinako Erromako
estatuez osatua batez ere. Nolabaiteko
irakasle izan zuen brontzezko eskultura lantzen
zuen artista bat, Bertoldo izenekoa eta
Medici familiaren adiskidea, baina hala ere
Michelangelo ez zen Ilaren jarraitzaile izan,
ez materialen hautapenean, ez ikusmoldean.
Florenzia, garai hartan, artean aitzindari
zen ; handik ateratzen ziren Europako margolari
eta eskultore bikainenak, eta artisten
arteko lehia guztiz bizkorgarria zen. Hiria,
hala ere, ez zen garai batean bezain aberatsa,
ezin zien bere artistei irabazi handiak
eskaini, eta, hortaz, zenbait florentziar artista
beste hirietara joan zen aulcera hobeagoen
bila, Leonardo da Vinci eta haren
maisu Verrocchio, hesteren artean. Medicitarrek
1494an galdu zuten hiriaren buruzagitza,
eta politika iraultza amaitu baino lehenago
ere Florentziatik alde egina zen
Michelangelo.
Boloniara joan zen aurrenik, baina Errornan
egin zuen lehen lan famatua, Bako
(1496-1497), denboraldi labur baterako Florentziara
itzuli ondoren. Eskultura honek
antzinako Erromako irudi biluzien tradizioari
jarraitzen dio, baina haiek baino askoz
ere mugimendu handiagoa du eta
konplexuagoa da. Baclu ezegonkortasun bat,
nahita bilatua, ardoaren jainkoa gogorarazten
duena. Bestalde, Michelangeloren lan
bakarra da -berez, lorategi baterako egina
zen-, aurrealdetik ez ezik, alde guztietatik
begiratzea eskatzen duena.
Pietà
Bako lanak berehala ekarri zion eskaera garrantzitsu bat, San Pedro BasilikarakoPretct bat egitea hain zuzen (1498). Pietd hitzak ez du izendatzen, sarritan uste izan den bezala, Michelangeloren lan hau, aitzitik, tradiziozko irudi deboziozko bati dagokio -Andre Maria eta bere seme hila-, baina Michelangelorena da Pietd guztietan famatuena. Jesukristoren heriotzaren ondorengo auhen eta erosten kontakizun eszenetatik aterea da, eta Kristoren sakrifiziozko heriotza ekarri zuten bekatuengatik bekatariek damuzko otoitzak eragitea du xedea. Frantses kardinal bat zen Michelangeloren patroia ; bestalde, Italian baino arruntagoa zen Europako iparraldean eszena honen eredua. Eskultorearen arazo nagusia marmol bloke bakar batetik bi irudi ateratzea zen, eta eginkizun hori oso zaila gertatu da garai guztietan. Michelangelok masa trinko gotor baten moduan landu zuen osotasuna, baina ageriko kontraste guztiak ondo azpimarratuz, bi osagaiak bereizi eta argitzeko : emakumezkoa eta gizonezkoa, bertikala eta horizontala, jantzia eta biluzia, bizia eta hila.
David
Pietd amaitu eta berehala eskatu zioten
bere obra famatuenetako bat izango zena,David (1501), Florentziako katedralerako.
Hauxe da, kronologiaz, Bigarren Berpizkundelco
estatua erraldoietan aurrenekoa. Michelangelok
hogeita sei urte besterik ez zituen
lan hau eskatu ziotenean ; estatua lurra
baino askoz gorago ipini behar zen, katedraleko
horma-bularretako hatean. Alabaina,
hiriko handikiek Palazzo Vecchioren
aurrean ipintzea erabaki zuten, Florentziako
Errepublikaren ikur modura (gaur egun han
dagoena orijinalaren kopia bat cla). Erraz
ulertzen da erabaki hori. Goliaten burua
gabe, irudi honek erronka adierazten du :
David ez da heroi garaile bat, eginkizun
zuzen baten aldezlea baizik. Bere indar
guztiarekin, Donatelloren San Jorge bezala
ageri da munduan ; alabaina, irudiaren estiloak
aldarrikatzen duen ideala Donatelloren
gazteen argaltasunaren oso bestelakoa
da. Michelangelo Erroman egon herria zen,
eta zirrara hanclia eragin zioten han eskultura
helenistikoko gorputz gihartsu, oparo,
emozioz beteek. Nahiz eta Lnokoonte taldea,
estilo horretako obrarik famatuena bihurtuko
zena, oraindik aurkitu gabea zen,
beste eslatlttua helenistiko batzuk ikusi ahal
izan zituen. Irudi honen eskala, heroien
mailakoa, gizalciaz gaineko edertasuna eta
indarra, eta formen bolumen hanpatua,
berehala bihurtu ziren Michelangeloren estiloaren
bereizgarri, eta, haren bidez, Berpizkundeko
arte guztiarena. Alabaina, David
hau ezin zen inola ere antzinateko
obrekin nahastu. Helenismoaren estatuagintzan,
gorputzak espirituaren hondamena
adierazten du, eta David honek berriz Michelangelok
hain berezkoa zuen "ekintza
geldia" erakusten du.
Julio II.aren hilobia
Ezaugarri bera aurkitzen da Moises lanean
(1513-1515, Erroman gaur, San Pietro
in Vincoli elizan), eta hamar bat urte geroago
egindako bi Esklabo deritzanetan (Louvre
Museoan). Bata zein bestea berez Julio
Il.aren hilobirako ziren, hau da, Michelangeloren
lan handienerako, baldin eta nahi
bezala egin izan bazuen. Moises, adituen
arabera, Sistoren Kaperako sabaiko igarleen
irudi handien aitzindari da. Lan hau, izan
ere, aurrekoak baino aberatsagoa da azaleko
xehetasunetan eta modelatuan ; azaleko
testurak, aldi berean, aurrekoak baino ugariagoak
dira, lan hau egiterakoan aurkitu
baitzuen artistak handitasuna kendu gabe
xehetasunak aberasteko modua. Garai bertsukoak
dira Esklaboak edo preso lotuak ;
haiek ere Julio II.aren hilobitako pentsatu
ziren baina ez ziren inoiz erabili, ondorengo
diseinuetan okerreko eskala zutela erabakita
. Michelangelok berak gorde zituen
zahartu zen arte, eta gaixo zegoenean zaindari
izan zuen familia bati oparitu zizkion.
Sabaian margoturik ageri direnak landu zituen
banian hemen ere. Michelangelok elkarren
antitesi moduan egin zituen bi estatuak
: esklabo bat hilzorian dago eta
kateetara errenditu da, hestea berriz esklabo
hezikaitza da, askatzeko borrokan ari
dena.
Sistoren Kaperako sabaia
Julio II.aren hilobiko lanak hasi berriak
zirela, Aita Santuak lan haiek gerarazi, eta,
erdizka indarrez, erdizka lausenguz, Sistoren
Kaperako sabaiko freskoak margotzera
behartu zuen Michelangelo ; hilobia, hortaz,
bukatu gabe geratu zen. Lehenbailehen
heldu nahi baitzien hilobiko lanei, lau urtetan
amaitu zuen sabaiko lana (1508-1512),
inoiz egin den lanik bikainena bihurtuko
zena. Sabaia egitura handi-handi bat da,
arkitekturazko marko margotu batean erritmikoki
kokaturiko ehundalca irudik betea.
Erdiko partean Genesiaren bederatzi eszena
daude, munduaren sorreratik hasi eta
Noeren mozkorraldia arte.
Eszena hauek hautatzelco erabili zuen
eskema teologikoa, eta eskema horren
osagarriena -gazte biluziak, dominak, iragarleak
eta sibilak ezin izan dira guztiz
argitu, baina badakigu gizonaren historia primitiboa
eta Jesukristoren etorrera lotzen dituela,
gu guztion hasiera eta amaiera : aldarearengainean dagoen Azken judizioa,
nahiz eta hogeita bost urte geroago margotua
izan, hasieratik proiektatua dirudi.
Lan honen azterketa osoa luzeegia baita,
erdiko lau eszena nagusietako bi baino
ez dira hemen aztertuko. Adarrera sorrera
guztiz berezia da : ez du erakusten Adanengorputzaren irudi fisikoa, aitzitik, jaungoikoaren
txinparta -arima- Adanengana
igarotzen erakusten du, beste artistek lortu
ez duten gizonaren eta jainkoaren bat egitearen
adierazpena da ; izan ere, dinamismo
handia baitu, Adan lurrari lotua ageri
da eta zerua gurutzatzen du Jaungokoiaren
irudiak. Adanek gainera ez dio Jaungoikoari
bakarrik begiratzen, baita Evari ere, nahiz
eta Eva jaio gabea izan, zeren Sortzailearen
eskuineko besoak baitauka bere babespean.
Gizonaren erorialdia eta Paradisuko
egoztea eszenetan, sabaian oro har nagusi
diren kolore hotzak eta bigunak ageri dira.
Esan izan da pobreak direla Michelangeloren
koloreak; hemen, margolanei eskultura
margotuen tankera ematen diote kolore
mugatu horiek, eta irudia arkitekturazko
eszenarioan txertatzeko tresna dira. Tonuen
gama mugatua bada ere, harrigarria gertatzen
da gradazioen aberastasuna : pintzelkada
zabal eta indartsuen bitartez eraikitzen
ditu formak, Giottoren eta Masaccioren
moduan.
Aipagarriak dira sabaiko parte nagusietan
ageri diren gazte biluzi girlandadunak.
Irudi hauek, bizi-biziak, tarteka-tarteka ageri
dira, eta guzitz garrantzitsuak dira konposizioaren
egituran : Genesiaren eszenak lotzen
dituen kate moduko bat osatzen dute, baina
ez da erraz ulertzen zer adierazten duten
: giza arimen irudi al dira? Antzinate paganoko
munduaren ikur? Nolanahi ere, eta
esklaboen kasuan bezala, garbi dago hemen
ere Michelangelok irudiotan ezartzen
duen adierazpen aberastasunak gainditu
duela ikurraren esanahia.
Medicien Kapera
1513an Julio II.a Aita Santua hil zelarik, Lorenzo Medicikoaren seme bat izan zen haren ondorengoa, Leon X.a (1513-1521 urteetan Aita Santu). Michelangelo txikitatik ezagutzen zuen, eta sarritan egin zizkion lan eskaerak, gehiago Medici familiaren ohoretan Aita Santutzarenetan baino. Hala bada, Leon X.arentzat hasi zen Michelangelo arkitektura lan garrantzitsuak egiten, haien artean San Lorenzoko elizarako kapera berria, Medici familiaren hilobiak gordetzeko Kapera hura eraikitzeko asmoa Mediciko Giuliano eta Lorenzo oinordeko gazteen heriotzarekin (1516an eta 1519an) gauzatu zen : Michelangelo 1527an hasi zen kapera eraikitzen. Barrualdea marmolezkoa du, eta guztiz orijinalak dira hormen diseinua eta hilobietako irudi zizelatuak ; hormetako xehetasun dinamikoen luzapen dira irudi horiek, forma organikoan eginak. Horren guztiaren emaitza Michelangeloren asmoen erakusgarri ezinhobea da. Leihoek, erlaitzek eta antzekoek proportzio eta loditasun bitxia dute, eta hori dela-eta, badirudi forura ldasiko tradizionalak berrikusi nahi izan zituela Michelangelok. Gainalde berezi horien ondoan, guztiz orijinalak dira gelaren bestaldeko bi hilobiak ere, goialdeko parte kurbatuetatik hasita. Bi oinarri kurbatu horietako bakoitzaren gainean emakume bat eta gizon bat daude eserita, biluzik ; dirudienez, hilobi bateko irudi bat egunaren ikurra da, eta gauarena bestea, artistaren beraren arabera ; beste hilobikoak ilunabarraren eta goizaldearen ikur dira. Era horretako pertsonifikazioak guztiz berriak ziren hilobietan, eta, Michelangeloren arabera berriz ere, denboraren mugimendu ezin saihestuarekin daude lotuak, zirkularra baita, eta heriotzara daramana. Irudi hauek dira, hain zuzen ere, artistaren lan famatuenak eta ongien lortuak. "Egun" eta "Gau" erraldoiak aski bareak dira beren handitasunean, nahiz eta "Egun" irudiak adierazten duen agian barne ezinegon bat-edo. Emakumezkoen bi irudiek garai hartan edertzat hartzen ziren proportzio luze lerdenak eta oin txikiak dituzte, baina, bestela, desberdinak dira : "Ilunabarra", irudi birjinala, gorantz luzatzen da bere kurban, bizitzan sartu nahiko balu bezala ; "Gaua" lo dago, baina amets larriak adierazten ditu.
San Lorenzoko Liburutegia
Medicitarren Kapera egin zuen urte bertsuetan Michelangelok beste eranskin bat diseinatu zuen San Lorenzo elizarako, liburutegia hain zuzen. Leon Aita Santuak oinordekotzan jasotako liburuak gordetzeko eraikina zuen, ohiko gauza baitzen garai hartan liburutegiak komentuetan gordetzea . Liburutegi honen proiektua lehendikako eraikinen araberakoa izan zen, egitura zaharragoen gainean eraiki behar baitzen. Atarian daude -rrcetto esaten zaio-, Michelangeloren horma diseinu famatuenak eta orijinalenak. Medicitarren kaperan baino nabarmenagoa da hemen eraikuntza osagaien antolamendu aske eta berritzailea ; zutabeak adibidez hormaren planoaren atzean daude, ez, ohi den bezala, aurrerago . Hori dela-eta, sarritan esaten da lan hau dela manierismoaren lehen erakusgarria, estilo berritzat harturik manierismoa, klasikotasuna eta harmonia berariaz hausten dituena, eta adierazkortasuna eta orijinaltasuna aldezten dituena, edo estiloa bera nabarmentzen . Rrcetto-ari kontrajarririk, liburuen gela askoz ere tradizionalagoa da : apalen usadiozko lerroak leihoen erritmoarekin daude lotuak, eta xehetasun apaingarri txikiak ageri dira lurrean eta sabaian, Michelangelo beti ez zela gogorra eta astuna gogorarazten dutenak, aitzitik, kasu honetan, esaterako, efektu soilagoa eta bigunagoa bilatu zuela.
Azken judizioa
1534an, hogeita bost urteren ondoren,
hasi zen Michelangelo berriz freskoak margotzen,
Paulo III.a Aita Santu berriarentzat
AzkeraJudrzroa egin zuenean. Gai han sarritan
erabili zen Italian Erdi Aroan eta 1500
arte, baina handffc aurrera modaz pasa zen.
Dirudienez, tradizio hori Paulo III.aren gidaritzapean
bideratu zen Kontraerreformak
berpiztu zuen. Azkena Judrzroct margolanak
alde nabariak ditu hogeita bost urte lehenago
egindakoarekin. Koloreen harnonia soila
da : gorputz gaztain-koloreak zeru urdin ilunaren
kontra. Irudiek ez dute hainbesteko
indarrik, eta formak ez daude hain ongi zehaztuak
; bizkarrak haragizko masa hutsak
dira, gerria markatu gabe. Erdian, goian,
Jesukristo epaileak beso bat jasotzen du bere
eskuinean dituenak salbatzeko, eta beste
besoa erorita du ezkerrekoak kondenatzeko
. Arima salbatuak polild-poliki igotzen dira
haize lodian barrena, eta kondenatuak behera
doaz. Hormaren behealdean hilobietatik
altxatzen dira hezurdurak : Erdi Aroko
aurrekarietatik zuzenean hartutako gaia da.
Eskuineko aldean, Karontek ibaian barrena
daramatza arimak -gai paganoa, baina Dantek
kristauentzako onargarri egin zuena bere
Diuhaa Conamedra-n, eta Signorelli Umbriako
artistak erabilia margolaritzan-. Michelangelok
biziki miresten zuen Signorelli, sentipen
dramatikoa xehetasun anatomikoen bidez
adierazteko zuen trebeziagatik.
Campidoglio
Bizitzako azken urteetan gutxiago landu
zuen Michelangelok eskultura, eta margolaritza
eta poesiarekin batera, gehiago jardun
zen arkitektura lanetan, alor horretan
ez baitzuen lan fisikorik egin behar. Erroma
berri eta modernorako monumentu handiak
eskatu zitzaizkion, arkitekturaren kidez
erakusteko hiriak mundu osoan zuen
nagusitasuna. Monumentu horietan aipagarrienak
Capitolioko Plaza eta San Pedroko
kupula dira, eta horiexek dira oraindik ere
Erromako irudi ikusgarrienak. Bukatu gabe
utzi zituen biak, baina bera hil ondoren
eman zioten tankera ez clago seguraski berak
pentsatutakotik oso urrun.
Capitolioko muinoa antzinako Erromako
zentro zibikoa izan zen, udal gobernuaren
egoitza XVI. mendean ; gauza tai-
Icia Aita Santuek gobernaturiko hiri batean,
baina, hala ere, errespetua zor zitzaiona.
Michelangelok udaletxe zaharra berregin
zuen -plazaren albo batean zegoen-, eta
bi eraikin egin zituen haren aldameneko
bi alboetarako. Eraikin horiei fatxada aberatsak
ipini zizkien ; baliabide nagusia habe
izugarriak elkargainkatzea izan zen, bi solairuetan
gora igotzen direnak, eta haien
inguruan beste habe askoz txikiagoak, solairu
bakarrekoak. Era berean, diseinu berezi
bat egin zuen hi eraikin berrien arteko
lurrerako, eredu obal bat, erdian estatua
bat duena (Marko Aurelio enperadorearen
antzinako erromatar eskultura), eta horrek
gela monumental baten efektua ematen dio
eremu osoari. Plazak irekia clu alde bat,
eta han dago sarrera, eskailera luzeak igo
ondoren iristen dena.
San Pedro
San Pedroko kupula ikusmen folco baten
moduko bat da urrutiko begiralearentzat,
helburu fisiko bat adierazten duena,
eta orobat Erromako hiriaren esanahi menderatzailea
. Helburu berberaz kopiatu izan
da maiz ; adibidez, Washington D.C.-ko kupulan
. Ehun urte lehenagokoa den Florentziakm
kupulan oinarritzen da San Pedrokoa,
hura baita seguraski, barnealdea
estali baino areago, kanpotik ikusia izateko
egin zen aurreneko kupula. Nolanahi
ere, Michelangelo hil ondoren eraiki zen,
eta eztabaida handia dago berak horrela
egingo ote zuen.
Bizi zelarik, Michelangelo eraikinaren
beheko partea lantzen aritu zen batez ere.
Bere aurreko arkitektoen ideiak baztertu
zituen, orijinala izan ezik, hau cla, Bramanterena
. Hala, lehenengo proiektura itzuli
zen : lau beso berdineko oina, ez latin gurutzekoa
. Bramanteren asmoa zenbait puntutan
aldatu zuen, espazio bateratuagoa lortzearren
. Espazio horren inguruan, lau
aldeetan, epai semizirkularreko hormak
daude, kupularen barneko espazio hemisferilcoaren
antzeko espazioak alegia. Michelangeloren
lan handiena ordea aldarearen
atzeko horma kurboa da, non areagotu
egin baitzuen euskarri handi eta txikien
arteko Capitolioko kontrastea. Oraingo
honetan zutabeen ordez pilastra finak erahili
zituen, horma kurboen kanpoko aldean
erantsiak; erritmo horizontal indartsu bat
sortzen dute, atzean zegoen eskultorea
adierazten duen arkitektura dinamiko bat.
Michelangeloren eragina
Michelangelo artista gorenek osaturiko
talde horretako kide da, Shakespeare edo
Beethoven bezala, gizadiaren esperientzia
tragikoa sakontasunik handienaz eta esanahi
unibertsalaz adierazten saiatu direnak.
Alabaina, aski mugatua da bere ondorengoengan
izan zuen eragina. Hori agertzeko
ez da nahikoa esatea Michelangeloren
artea handiegia zelako ez zela imitatu, zeren
Rafael bezalako artista bat, adibidez,
hura bezain handitzat hartzen zen, eta izugarri
imitatu zen. Gerta daiteke alabaina
Michelangelok lortu zuen adierazpen modu
bereziak, handitasun ia kosmikoa baitzuen,
gainerako artistei atzera eragin izana. Baina
eragina mugatua izanik ere, badira kasu
batzuk imitazio erabatekoak direnak ; horien
artean Daniele da Volterra da seguraski
talentu handieneko artista. Bestalde, alor
jakin batzuetan eredu gisa erabili zen Michelangelo
. XVII. mendean marrazkigintzaren
maisutzat hartzen zuten, haina anatomian,
ez beste eremuetan. Manieristek
ere erabili zituzten Michelangeloren margolaritza
baliabide batzuk ; Auguste Rodin
XIX. mendeko eskultore frantsesak ustiatu
zuen marmolezko bloke amaitugabeen
efektua. XVIL mendeko maisu barroko batzuek,
zenbait kasutan, Michelangeloren
erreferentzia argiak erakusten dituzte, baina
antzekotasun literalik gabe beti ere.
Berniniz gainera, Rubens margolariarengan
ikusten da agian argiena Michelangeloren
sorkariek ondorengo artistentzat izan zuten
balioa.