Artea»Erdi Aroa
Azken gotikoa Frantzian
Gaur Frantzia den lurraldean gudu etengabeak izan ziren XV mendean. Borgoindarrak ingelesekin elkartu zirelarik, Loira ibaiaren hegoaldera lekualdatu zen hiriburua, mende hasiera arte Parisen egon zena.Aldaketa hori politikan bezain nabarmena izan ez bazen ere artearen alorrean, eten egin zen hala ere XIV mendeko gune artistiko handietako produkzioa (Paris, Bourges, Amiens, etab.), eta tradizioaren inertziak bakarrik galarazi zion margolaritzari garai hartako joera nagusietatik aparte gelditzea, flandriar tradiziotik bereziki. Nolanahi ere, hasieran, ohol edo horma gaineko margolaritzan baino areago, miniaturan gauzatu zen Flandriaren eragina. Anjouko Luis II.aren eskaeraz egin zen Robango Ordu Handiak liburuak argi erakusten du nola uztartu zen flandriar artea Parisko gotikoaren formalismoarekin, eta sortu zuen giza irudiarekin eta pertsonaiekin bezala, izadiarekin berarekin ere lotua dagoen espresionismo bat.
Flandriar artea Proventzan
Robango Ordu Handiak eskuizkribu
handia, hirurogeita bost irudi apaingarriez
osatua, nolanahi ere, salbuespena izan zen
margolaritzaren garai hartako panorama ia
hutsean ; Avignongo hirira aldatu baitzen aita
santuen egoitza, Proventzako eskualdea
balearrik izan zen, jadanik mende bete lehenagotik,
eragin artistikoaren bidegurutze
garrantzitsua. Simone Martini sienatar margolariak,
aita santuak deituta Avignonera
joan zelarik, Sienako estiloa bultzatu zuen,
ez bakarrik Frantziako hegoaldean, baita
ekialdeko hispaniar erreinuetan ere. Aita
santuak Erromako egoitzara itzuli zirenean
ere, Europako hegoaldeko gune nagusietako
bat gertatu zen Avignon garai hartako
europar artean nagusi ziren joera garrantzitsuenen
topaketan (Ionbardiarra, toskanarra,
katalana). Proventzan, bestalde, izan
zuen eragin sakonena flandriar arteak.Tradizio horren eragina argien erakusten
duen obra Aixeko Deikundearen triptikoa da.
1444an amaitu zela uste da, eta egilea ez da
ezagutzen. Dena den, eta zalantza handiak
badira ere, badirudi Bartolome Eyck-ekoa
izan zela egilea, Anjouko Reneren zerbitzura
lan egin zuen flandriar margolaria, beherago
aipatuko diren berezitasungatik batez
ere. Alabaina, duela gutxi dudatan jarri da
berak egin ote zituen triptikoaren alboetako
bi taulak, libunretalco izadi hil ederren azpian
leremias eta Isasias igarleen irudiak
agertzen dituztenak, erdiko taulako Deikundea
baino zaharragoak baitirudite.
Triptiko honek, erdiko oholak bereziki,
zalantzarik gabe ageri du jan Van Eycken
margolaritzaren ezagutza, eta are argiago
Robert Campinena. Deikundearen eszena
eliza gotiko baten barruan gertatzen da. Eliza
horren perspektiba iparraldeko tradizioan
tettatzen da erabat : arkitektoa osagaiak
oso oparoak dira xehetasunetan, eta orobat
gertatzen da erdiko atrilari eta bi pertsonaiei
dagokienez. Bestalde, tracizio flandrianTekoa
da bete-betean leleen planoan dagoen lore
ontzia. Obra honen berezitasun nabarmenena
ordea, eszena nagusiaren ikusmoldean
dago : batetik, bi protagonistek simetria bilatzen
dute, eta simetria hori ihes puntuaren
eskuinalderako desbideratzeari kontrajartzen
zaio ; hestetik, ikonografia ere guztiz berezia
da : bizitzaren iturriaren ikur moduan dago
atrila kokatua, badira deabruzko animaliak,
hala saguzarrak eta ziminoa, aingeruak berak
saguzar hegoak ditu, etab.
Enguerrand Charonton eta Avignongo Eskola
Zeinahi zelarik ere Aixeko Deikundearen
maisua, arrasto garrantzitsua utzi zuen
haren obrak Proventza inguruan. Enguerrand
Charonton edo Quarton izan zen seguraski maisuaren eragina alde batetik eta
Borgoinako eta Parisko artea bestetik hobekien
uztartu zituena. Hala, Charontonek sintesi
guztiz biria, franko-flandriarra, lortu
zuen XV. mendearen erdialdeko Proventzako
margolaritzan. Charonton 1415 inguruan
jaio zen Laongo elizbarrutian, eta Aixen-Provencen,
Arlesen eta Avigonen lan egin
zuen. Oso gini dira batere zalantzarik gabe
hari egotzi zaizkion obrak : Avignongo Petit
Palais Museoko Requin Erretaula, Chanti-
Ilyko Conde Museoko Erntkiarerr Andre
harea, eta Villeneuve-les-Avignongo Andre
llarrarenlZa -oazioa. Hiru koadro horietan,
hirugarrena da nagusia, 1453 eta 1455 artean
egina. Ikonografia Frantziako iparraldeko
tinpano gotikoetan oinarritzen bada
ere, ikusmolde plastikoari dagokionez askoz
hurbilago dago Van Eyck eta Campinen
deskribapen xehe flandriarretik estilo
frantsesetik baino. Oro har, konposizioak
badu oreka bat formen harmoniak eta dotoretasunak
areagotua, eta nazioarteko gotikoaren
emaitza bete-betea dena. Duela
gutxi erantsi zaizkio Charontonen obrari
zenbait liburu miniaturez apainduak, horien
artean,jean desMartinsen meza libtnua eta
Er nikiaren ateza liburua.
Charontonen eragina erabakigarria izan
zen XV. mendeko hirugarren laurdeneko
proventzar margolaritzan. Haren jarraitzaileen
artean leialena, dudarik gabe, Nicolas
Froment izan zen (1435 ing.-1484) zeina Anjouko
Reneren gorteko margolari izan baitzen
. Dirudienez Froment Toscanako lurretan
ibili zen, Italian, baina agerikoagoa du
flandriar eragina. Argi ikusten da hori bere
obra nagusietan : Lazaroren Piztuera (Uffizi)
eta Aixeko Salbatoreren katedraleko Sasi
Lazekra triptikoa. Hala, irudien trataera ia
eskulturazkoa da bi lanetan, eta adierazkortasuna
oso nabarmena, zenbaitetan karikaturari
ere hurbiltzen zaiona. Aipaturiko bi
obra horietan, bigarrenak du estilo helduena
. Ikonografiak Andre Mariaren birjintasuna
azpimarratzen du, eta bihi samarra da ; bestalde,
erdiko gorputzak eta alboetako biek
Roger van der Weydenen eta Dirk Boutsen
eragina dute, paisajearen deskribapen oparoan
eta oihalen aberastasunean batez ere.
Charontonen margolaritzak forma argiak
zituen, aurpegi adierazkorrak eta gorputz
oinazetuak ; paisajeak zabalak dira eta argi
gogorrekoak, eta horrek guztiak oihartzun
handia izan zuen X\V. mendeko azken laurdenean,
ez bakarrik Proventzan, baita Frantziako
artearen gune nagusietan ere. Hala,
piilcana-pLxkana flandriar estiloak bere berrizaletasuna
galdu zuen eta nolabaiteko
formula bihurtu zen, lekuan lekuko tradizioak
eta, zenbaitetan, baita italiar tradizioa
eta flandriar artea nahasten zituena.
Formula hori modu sortzailean baliatu
zuten artisten artean nabarmendu bakarra
dago josse Lieferinxe margolaria, San Sebastianen Maisua ere deitua. Hainauten jaio
zen, Cambraiko elizbarrutian ; XV. mendeko
azken urteetan lan egin zuen, gehienbat
Marseillan eta Aixen, eta 1503an Jean Changenet
margolariaren alaba batekin ezkondu
zen; Changenet hura garai hartako margolari
handienetako bat zen, haren bi lan
ezagun bakarrek ageri duten errealismoak
adierazten duenez : San Pedro eta Hir tt igarleak,
Louvreko Museoan biak.
Lieferinxeri ospea eman zion lana San
Sebastian erretaula izan zen (1497-1498),
Europa eta Ameriketako zenbait museotan
banatua gaur egun. Agerikoak dira lan horretan
iparraldeko tradizioko osagaiak : jantzi
aberats oparoak, izadiaren deskribapen
xehea, aurpegien eta gorputzen adierazkortasuna
. Baina aldi berean nabarmena da italiar
kutsuko klasikotasuna ere, areagotua
erretaulako zenbait eszenatan erromatar
monumentuak imitatzen dituzten irudien
bidez.
Gorteko pintura: Jean Fouquet
Frantziako gortea eta noblezia mende
hasiera arte ez ziren Ehun Urteko gerraren
hondamendia gainditzen hasi. Loira ibaiaren
ertzean, Bourgesen eta Toursen, galdutako
handitasuna berreskuratzen saiatu zirenKarlos VII.a eta Luis XI.a erregeak. Artearen
munduan, ogibidezko margolariak
baziren arren, hala Henri d'Autresque eta
Jacques Coeur, margolari batek bakarrik,
Jean Fouquetek (1425 ing.-1480 ing.), lortu
zuen Frantziako gortea berriz ere arte sorkuntzaren
gune nagusietakoa izatea.
Jean Fouquet frantses humanismo figuratiboaren
sortzailea izan zen, eta asmatu
zuen uztartzen Berpizkundeko espazioaren
trataera -1474 eta 1477 artean zenbait bidaia
egin zuen Italiara, eta han ikasi zuen
trataera berria-, Parisko eskolako antzinako
miniatura egileen fintasun plastikoarekin.
Fouquet Toursen jaio zen eta hantxe lan
egin zuen, bere jaioterrian, Erdi Aroko margolarien
moduan : hau da, miniaturagintza
eta beirategintza landu zituen, horma pinturak
eta oholak margotu zituen, eta jakin
zuen erretratua, erlijio pintura eta generokoa,
eta baita paisajea ere, bere obretan
txukun bateratzen. Fouqueten aurreneko
lanetan Karlos II.aren erretratua da famatuena
. Lan horretan, nahiz eta berez oholeko
margolana izan, miniaturari dagokion
marra zehatza erabili zuen Fouquetek. Erregearen
erretratuak nazioarteko fama eman
zion nonbait, zeren 1447 baino lehen Eujenio
IV.a aita santuaren erretratua egin baitzuen
Erroman. Italian zelarik, Masacciok, Fra
Angelicok eta Piero della Francescak, besteak
beste, perspektiba zentralaren eta eskorzoaren erabileran, eta bolumenen adierazpenean
egindako aurrramenduez jabetu
bide zen Fouquet.
Toursera itzuli zenean, estilo berri bat
sortu zuen, italiar margolaritzaren esperimentuak
eta flandriar artearen xehetasun
delikatuak bateratzen zituena. Orduan egin
zituen, 1450-1460 artean, Etienne Chevalier
errege idazkari eta altxorzainarentzat, bere
lanik famatuenak : Orduen Liburu handi bat,
orri osoko hirurogei miniatura inguru dituena
(horietako berrogei Chantillyko jauregiko
altxor preziatuenak dira) ; eta Melungo
Andre Mariaren diptikoa (1450 ing.), alde
batean Chevalieren erretratua duena eta
bestean Andre Maria bat, Agnes Sorel erregearen
maitalearen hazpegiak dituena (Arte
Ederretako Errege Museoa, Anberes). Garai
berekoak dira, beste lanen artean, Bocaccioren
De casibus uirorcnn rlush •i ttrrt ("Gizon
ospetsuen patuaz") eta De claris mttlieribus
("Emakume ospetsuez") obren
frantses itzulpenen irudiak ; eta Pietcr erretaula
handia, Nouanseko elizan aurkitua,
Fouqueten margolan handi bakarra.
Bere azken lanetako batean -Antzinako
Gauzen Liburua delakoaren irudiak-,
Fouquetek zabaldu egin zuen miniaturaren
alorra, arkitekturako panorama zabalak eta
paisajeak erantsi baitzizkion, eta aireko perspektiba
eta kolorea erabili zituen lanari konposizio
batasuna emateko.