Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Azken gotikoa Frantzian

Ais-en-Provence-ko Madelaine elizako Deilnrndearen triptikoa, Aix-en-Provence-ko maisua deritzon egile ezezagunak 1444an margotua (Frantzia).<br><br>

Gaur Frantzia den lurraldean gudu etengabeak izan ziren XV mendean. Borgoindarrak ingelesekin elkartu zirelarik, Loira ibaiaren hegoaldera lekualdatu zen hiriburua, mende hasiera arte Parisen egon zena.Aldaketa hori politikan bezain nabarmena izan ez bazen ere artearen alorrean, eten egin zen hala ere XIV mendeko gune artistiko handietako produkzioa (Paris, Bourges, Amiens, etab.), eta tradizioaren inertziak bakarrik galarazi zion margolaritzari garai hartako joera nagusietatik aparte gelditzea, flandriar tradiziotik bereziki. Nolanahi ere, hasieran, ohol edo horma gaineko margolaritzan baino areago, miniaturan gauzatu zen Flandriaren eragina. Anjouko Luis II.aren eskaeraz egin zen Robango Ordu Handiak liburuak argi erakusten du nola uztartu zen flandriar artea Parisko gotikoaren formalismoarekin, eta sortu zuen giza irudiarekin eta pertsonaiekin bezala, izadiarekin berarekin ere lotua dagoen espresionismo bat.

 

Flandriar artea Proventzan

Robango Ordu Handiak eskuizkribu handia, hirurogeita bost irudi apaingarriez osatua, nolanahi ere, salbuespena izan zen margolaritzaren garai hartako panorama ia hutsean ; Avignongo hirira aldatu baitzen aita santuen egoitza, Proventzako eskualdea balearrik izan zen, jadanik mende bete lehenagotik, eragin artistikoaren bidegurutze garrantzitsua. Simone Martini sienatar margolariak, aita santuak deituta Avignonera joan zelarik, Sienako estiloa bultzatu zuen, ez bakarrik Frantziako hegoaldean, baita ekialdeko hispaniar erreinuetan ere. Aita santuak Erromako egoitzara itzuli zirenean ere, Europako hegoaldeko gune nagusietako bat gertatu zen Avignon garai hartako europar artean nagusi ziren joera garrantzitsuenen topaketan (Ionbardiarra, toskanarra, katalana). Proventzan, bestalde, izan zuen eragin sakonena flandriar arteak.Tradizio horren eragina argien erakusten duen obra Aixeko Deikundearen triptikoa da.

1444an amaitu zela uste da, eta egilea ez da ezagutzen. Dena den, eta zalantza handiak badira ere, badirudi Bartolome Eyck-ekoa izan zela egilea, Anjouko Reneren zerbitzura lan egin zuen flandriar margolaria, beherago aipatuko diren berezitasungatik batez ere. Alabaina, duela gutxi dudatan jarri da berak egin ote zituen triptikoaren alboetako bi taulak, libunretalco izadi hil ederren azpian leremias eta Isasias igarleen irudiak agertzen dituztenak, erdiko taulako Deikundea baino zaharragoak baitirudite.

Triptiko honek, erdiko oholak bereziki, zalantzarik gabe ageri du jan Van Eycken margolaritzaren ezagutza, eta are argiago Robert Campinena. Deikundearen eszena eliza gotiko baten barruan gertatzen da. Eliza horren perspektiba iparraldeko tradizioan tettatzen da erabat : arkitektoa osagaiak oso oparoak dira xehetasunetan, eta orobat gertatzen da erdiko atrilari eta bi pertsonaiei dagokienez. Bestalde, tracizio flandrianTekoa da bete-betean leleen planoan dagoen lore ontzia. Obra honen berezitasun nabarmenena ordea, eszena nagusiaren ikusmoldean dago : batetik, bi protagonistek simetria bilatzen dute, eta simetria hori ihes puntuaren eskuinalderako desbideratzeari kontrajartzen zaio ; hestetik, ikonografia ere guztiz berezia da : bizitzaren iturriaren ikur moduan dago atrila kokatua, badira deabruzko animaliak, hala saguzarrak eta ziminoa, aingeruak berak saguzar hegoak ditu, etab.

 

Enguerrand Charonton eta Avignongo Eskola

Zeinahi zelarik ere Aixeko Deikundearen maisua, arrasto garrantzitsua utzi zuen haren obrak Proventza inguruan. Enguerrand Charonton edo Quarton izan zen seguraski maisuaren eragina alde batetik eta Borgoinako eta Parisko artea bestetik hobekien uztartu zituena. Hala, Charontonek sintesi guztiz biria, franko-flandriarra, lortu zuen XV. mendearen erdialdeko Proventzako margolaritzan. Charonton 1415 inguruan jaio zen Laongo elizbarrutian, eta Aixen-Provencen, Arlesen eta Avigonen lan egin zuen. Oso gini dira batere zalantzarik gabe hari egotzi zaizkion obrak : Avignongo Petit Palais Museoko Requin Erretaula, Chanti- Ilyko Conde Museoko Erntkiarerr Andre harea, eta Villeneuve-les-Avignongo Andre llarrarenlZa -oazioa. Hiru koadro horietan, hirugarrena da nagusia, 1453 eta 1455 artean egina. Ikonografia Frantziako iparraldeko tinpano gotikoetan oinarritzen bada ere, ikusmolde plastikoari dagokionez askoz hurbilago dago Van Eyck eta Campinen deskribapen xehe flandriarretik estilo frantsesetik baino. Oro har, konposizioak badu oreka bat formen harmoniak eta dotoretasunak areagotua, eta nazioarteko gotikoaren emaitza bete-betea dena. Duela gutxi erantsi zaizkio Charontonen obrari zenbait liburu miniaturez apainduak, horien artean,jean desMartinsen meza libtnua eta Er nikiaren ateza liburua.

Charontonen eragina erabakigarria izan zen XV. mendeko hirugarren laurdeneko proventzar margolaritzan. Haren jarraitzaileen artean leialena, dudarik gabe, Nicolas Froment izan zen (1435 ing.-1484) zeina Anjouko Reneren gorteko margolari izan baitzen . Dirudienez Froment Toscanako lurretan ibili zen, Italian, baina agerikoagoa du flandriar eragina. Argi ikusten da hori bere obra nagusietan : Lazaroren Piztuera (Uffizi) eta Aixeko Salbatoreren katedraleko Sasi Lazekra triptikoa. Hala, irudien trataera ia eskulturazkoa da bi lanetan, eta adierazkortasuna oso nabarmena, zenbaitetan karikaturari ere hurbiltzen zaiona. Aipaturiko bi obra horietan, bigarrenak du estilo helduena . Ikonografiak Andre Mariaren birjintasuna azpimarratzen du, eta bihi samarra da ; bestalde, erdiko gorputzak eta alboetako biek Roger van der Weydenen eta Dirk Boutsen eragina dute, paisajearen deskribapen oparoan eta oihalen aberastasunean batez ere.

Charontonen margolaritzak forma argiak zituen, aurpegi adierazkorrak eta gorputz oinazetuak ; paisajeak zabalak dira eta argi gogorrekoak, eta horrek guztiak oihartzun handia izan zuen X\V. mendeko azken laurdenean, ez bakarrik Proventzan, baita Frantziako artearen gune nagusietan ere. Hala, piilcana-pLxkana flandriar estiloak bere berrizaletasuna galdu zuen eta nolabaiteko formula bihurtu zen, lekuan lekuko tradizioak eta, zenbaitetan, baita italiar tradizioa eta flandriar artea nahasten zituena.

Formula hori modu sortzailean baliatu zuten artisten artean nabarmendu bakarra dago josse Lieferinxe margolaria, San Sebastianen Maisua ere deitua. Hainauten jaio zen, Cambraiko elizbarrutian ; XV. mendeko azken urteetan lan egin zuen, gehienbat Marseillan eta Aixen, eta 1503an Jean Changenet margolariaren alaba batekin ezkondu zen; Changenet hura garai hartako margolari handienetako bat zen, haren bi lan ezagun bakarrek ageri duten errealismoak adierazten duenez : San Pedro eta Hir tt igarleak, Louvreko Museoan biak.

Lieferinxeri ospea eman zion lana San Sebastian erretaula izan zen (1497-1498), Europa eta Ameriketako zenbait museotan banatua gaur egun. Agerikoak dira lan horretan iparraldeko tradizioko osagaiak : jantzi aberats oparoak, izadiaren deskribapen xehea, aurpegien eta gorputzen adierazkortasuna . Baina aldi berean nabarmena da italiar kutsuko klasikotasuna ere, areagotua erretaulako zenbait eszenatan erromatar monumentuak imitatzen dituzten irudien bidez.

 

Gorteko pintura: Jean Fouquet

Frantziako gortea eta noblezia mende hasiera arte ez ziren Ehun Urteko gerraren hondamendia gainditzen hasi. Loira ibaiaren ertzean, Bourgesen eta Toursen, galdutako handitasuna berreskuratzen saiatu zirenKarlos VII.a eta Luis XI.a erregeak. Artearen munduan, ogibidezko margolariak baziren arren, hala Henri d'Autresque eta Jacques Coeur, margolari batek bakarrik, Jean Fouquetek (1425 ing.-1480 ing.), lortu zuen Frantziako gortea berriz ere arte sorkuntzaren gune nagusietakoa izatea.

Jean Fouquet frantses humanismo figuratiboaren sortzailea izan zen, eta asmatu zuen uztartzen Berpizkundeko espazioaren trataera -1474 eta 1477 artean zenbait bidaia egin zuen Italiara, eta han ikasi zuen trataera berria-, Parisko eskolako antzinako miniatura egileen fintasun plastikoarekin.

Fouquet Toursen jaio zen eta hantxe lan egin zuen, bere jaioterrian, Erdi Aroko margolarien moduan : hau da, miniaturagintza eta beirategintza landu zituen, horma pinturak eta oholak margotu zituen, eta jakin zuen erretratua, erlijio pintura eta generokoa, eta baita paisajea ere, bere obretan txukun bateratzen. Fouqueten aurreneko lanetan Karlos II.aren erretratua da famatuena . Lan horretan, nahiz eta berez oholeko margolana izan, miniaturari dagokion marra zehatza erabili zuen Fouquetek. Erregearen erretratuak nazioarteko fama eman zion nonbait, zeren 1447 baino lehen Eujenio IV.a aita santuaren erretratua egin baitzuen Erroman. Italian zelarik, Masacciok, Fra Angelicok eta Piero della Francescak, besteak beste, perspektiba zentralaren eta eskorzoaren erabileran, eta bolumenen adierazpenean egindako aurrramenduez jabetu bide zen Fouquet.

Toursera itzuli zenean, estilo berri bat sortu zuen, italiar margolaritzaren esperimentuak eta flandriar artearen xehetasun delikatuak bateratzen zituena. Orduan egin zituen, 1450-1460 artean, Etienne Chevalier errege idazkari eta altxorzainarentzat, bere lanik famatuenak : Orduen Liburu handi bat, orri osoko hirurogei miniatura inguru dituena (horietako berrogei Chantillyko jauregiko altxor preziatuenak dira) ; eta Melungo Andre Mariaren diptikoa (1450 ing.), alde batean Chevalieren erretratua duena eta bestean Andre Maria bat, Agnes Sorel erregearen maitalearen hazpegiak dituena (Arte Ederretako Errege Museoa, Anberes). Garai berekoak dira, beste lanen artean, Bocaccioren De casibus uirorcnn rlush •i ttrrt ("Gizon ospetsuen patuaz") eta De claris mttlieribus ("Emakume ospetsuez") obren frantses itzulpenen irudiak ; eta Pietcr erretaula handia, Nouanseko elizan aurkitua, Fouqueten margolan handi bakarra.

Bere azken lanetako batean -Antzinako Gauzen Liburua delakoaren irudiak-, Fouquetek zabaldu egin zuen miniaturaren alorra, arkitekturako panorama zabalak eta paisajeak erantsi baitzizkion, eta aireko perspektiba eta kolorea erabili zituen lanari konposizio batasuna emateko.