Artea»Erdi Aroa
Haarlem, Gante eta Bruggeko eskolak
Haarlem-eko hiria iparraldeko Herbehereetako pinturaren gune nagusia izan zen, baina hango eskolaren inguruko informaziorik ez dago ia batere. Eskola hartako lehenengo maisu nagusia Albert van Ouwater izan zen. Hari buruz ez da ia ezer ezagutzen, ez bada Lazaroren Berpiztea lana egin zuela. Lan horretan argi eta garbi ikus daiteke Jan van Eycken eragina : pertsonaien eredua, miraria gertatu zeneko eliza erromanikoaren egitura eta beste hainbat arkitektura osagai.
Haarlemgo eskola : Geertgen tot Sint Jans
Van Ouwater-en ikasle izan omen zen
Geertgen tot Sint Jans (San Joango Gerardo)
. Leiden-en jaio zen baina Haarlemen
lan egin zuen ; hiri honetan Jenrsalemgo San
Joan ordenako zaldunekin bizi izan zen
(hortik datorio izena). Zenbait daturen arabera
28 urte zituela hil zen, XV. mendearen
azken hamarraldian. Geertgenen lan handiena,
ezagutzen denetatik behintzat, Haarlemgo
San Joan ordenako kaperarako egin
zuen triptiko handia izan zen. Triptiko horretatik
bi eszena besterik ez dira iritsi gaur
egun arte, hegaletako aurrealdea eta atzealdea : Negarra Kristoren goipliaren aurrean
eta Sara ,joan Bata ratzailearera hezurren
erretzea (Viena, Kunsthistorisches Museum).
Geertgenek aipatzekoak ditu, besteak
beste, lan hauek : Lazaroren berpiztea (Paris,
Louvre museoa) ; tuagoen gurtza triptikoa
(Praga, Narodni galeria) ; eta Kristoren
ahaideak (Amsterdam, Rijksmuseum).
Dena dela, sentunendu lirikoa maisutasun
handienaz erakusten dituzten lanak neurri
txikiko koadroak dira : Sanjoan Bataiatzarlea
(Berlin-Dahlem museoa), gizakiaren
bakardadearen eta malenkoniaren irudi
guztiz hunkigarria, paisaje eder batean barruan
marraztu a ; Jaiotza (Londres, National
Gallety), Flandriako pinturan lehenengo
aldiz gaueko eszenak agertzen dituen lana.
Lan horretan lantzen dituen argi efektuak
poesia, espiritualtasun eta santutasun handiagoa
ematen dio istorioari, bestalde, lan
horretan Rembrandten arrastoak antzematen
hasten dira.
Dirk Bouts ere Haarlerngoa zen (1420-
1475), baina Geertgen baino belaunaldi bat
gazteagoa. Haarlemen hasi bide zen pintura
lanetan, baina lan gehienak Lovainan egin
zituen, hiri hartako pintore ofizial izendatu
baitzuten. Lehenengo lanetan Petrus Christusen
eta jan van Eycken eragin nabarmena
du, baina denboraren joanean Van der
Weydenen bideari heldu zion. Horrenbestekoa
da azken margolari horren eragina,
ezen esaten baita haren lantegian aritu zela
lanean denboraldi batez, nahiz eta Rogierren
dramatismo zorrotzetik oso urrun dagoen
Bouts. Andretliarraren tr-rptrkoa (Madril,
Prado museoa) eta bi Jaitsiera lanak
(Granadako katedrala ; Valentzia, Aitalehenen
eskola) maisu haiek Boutsengan izan
zuten eraginaren eredu dira.
Boutsen erlijiozko lan nagusia Ezrkaristiaren
triptikoa da, 1464-1467 bitartean Lovainako
San Pedroko kolejiatarako egina.
Erdiko taulan Azken Afaia erakusten du ;
barruko espazioak erakusten dituen mende
horretako irudi bikainenetakoa da. Ostiaren
sagaratzeari begira dauden pertsonaiak ebanjelioaz kanpokoak dira, margolana
egiteko enkargua eman zutenak, eta
baliteke horietako bat margolaria bera izatea
. Erretratugile gisa ere eragin handia izan
zuen, horren adibide da Gizonaren erretretara
(1462, Londres, National Gallery). Lan
horretan erretratuaren atzealdean paisaia bat
ikusten da ; erretratuan paisaia txertatzeko
eredu hori Flandria osora eta Flandriaz
kanpoko beste herrialde batzuetara zabaldu
zen. Aipatzekoak ditu azkenik, Oton III.a
enperadorearen justizia (Bruselako museoa)
bi taula handiak. Lovainako udalak
Kontseiluko Aretoan jartzeko bost taulaz
osatutako lana eskatu zion Boutsi 1468an,
baina bi besterik ezin izan zituen egin.
Ganteko eskola: Joos van Wassenhove eta Hugo van der Goes
Ganteko hirian dago Flandriako eskolako
lan nagusietako bat, van Eyck margolariaren
Arkzurte naistrkoa. Hala eta guztiz
ere, XV. mendearen azken herena arte ez
zen aipatzeko moduko pintura produkziorik
izan. 1464an Joos van Wassenhove Ganteko
pintoreen elkartean sartu zen. Pintore
haren bi lan besterik ez dira ezagutzen, Italiara
joan aurrekoak biak : R/agoen gzrrTza
(New York, Metropolitan Museum) eta Gtrrzrtziltzatzea
triptikoa (Ganteko San Bavon
katedrala). Bi lan horien oinarrian argi eta
garbi ikus daiteke Van Eycken eta Van der
Weydenen eragina ; Boutsen zenbait ezaugarri
ere antzematen zaizkio, baina eragin
nabarmenena Ganteko pintore handienarena
du, Hugo van der Goes-ena hain zuzen.
Dena dela, Italian izan zen denboraldian
lortu zuen batez ere ospea Joosek. Italian,
Berpizkundeko estiloaren bultzatzaile izan
zen Federiko Montefeltrolcoaren gortean
egon zen, Urbinon. Han pintatu zuen, 14721474 bitartean, Corpus Domini-ren kofradiak
eskatuta, Apostoltten_jattnartzea lauki
handia (Urbinoko Dukeen jauregia). Lan
horretan dukearen eta zenbait gorte gizonen
erretratuak sartzen ditu ; erretratu horietan
nabarmena da Italiako joeren eragina
.
Hugo van der Goes (1440 ing.-1482)
Ganten jaio zen segur asko. Ez da ezagutzen
prestakuntza eta heziketa lanak zein
lantegitan egin zituen. Wassenhovekin batera
hainbat lan egin zuen, eta, hesteak beste,
zeremonia berezietarako hiriak apaintzen
aritu ziren elkarrekin : Ganteko jai liturgikoetan
(1468-1469 ; 1472-1473), Bruggen Karlos
Ausartaren eta Margarita Yorkekoaren
ezkontzan, eta beste hainbat. 1467an pintoreen
elkarteko maisu hartu zuten, eta elkarteko
dekano hautatu zuten behin baino
gehiagotan. Handik urtebetera lantegia utzi
eta San Agustinen kalonjeen Rode Klooster
komentuko (Bruselatik hurbil) anai bihurtu
zen. Komentuan bizi izan zen bitartean bere
lanbidearekin jarraitzeko aukera izan zuen ;
zenbait daturen arabera, Austriako enperadore
izango zena ere bisitan joan omen zitzaion
komentura. Bere garaiko pintore ospetsuenetako
bat izan zen, eta hala iraun
zuen XVI. mendea arte ; gero haren ospea
lausotu egin zen XIX. mendea arte, eta XX.. endean, berriz, XV. mendeko bigarren
erdialdeko flandriar pintore nagusitzat hartzen
da.
Van der Goesen lan nagusia Jaiotzaren
triptikoa da (Florentzia, Uffizi), hamabost
atalez osatua. Triptiko hori Tommaso Portinari
(Medicitarren ordezkari Bruggen, eta
Karlos Ausarta dukearen aholkulari) florentziarrarenenkarguz egin zuen. Mende
horretan egin zen lan nagusietako bat izan
zen. Van der Goesen handitasuna erakusten
duten beste lan batzuk : Adan eta Eva
(Viena, Kunsthistorisches Museum), Magoen
gartza, Artzaien gurtza (Berlin-Dahlem Museoan
biak) eta Andre Mariaren Heriotza
(Brttggeko Udal Museoa).
Pintura Bruggen : Memling eta David
Hans Memling edo Mernlic (1435 ing.-
1494) alemaniarra zen jaiotzaz ; Seligenstadten
jaio zen, Frakfurtetik gertu. 1465ean
Bruggen hartu zuen bizilekua, Rogier van
der Weyden hil eta urtebetera. Zenbait agiriren
arabera, Memling Rogierren ikasle izan
zen. Andre Marrarera triptikoa (Londres,
National Gallery) da Men -dingen aurrenetako
lana, eta baita ederrenetakoa ere ; 1468an
marraztu zuen Sir Jokin Donneren enkarguz.
Margolan horretan lana egiteko enkargua
egin zionaren eta haren emazte eta alabaren
erretratuak egin zituen. Bestalde, triptikoaren
ezkerraldean zutabe baten atzealdean,
lotsati, gizon bat ikusten da,
zalantzarik gabe, marrazkilaria bera.
Triptiko horretan hiru laukiak bateratu
egiten ditu espazioan, eta oso nabarmen
ikusten da Memlingek erretratuetarako zuen
ahalmen berezia. Ezaugarri horiek areagotu
egiten dira Matuta Niettwenhove diptikoan
(Brugge, San Joan ospitalea) ; Jan van Eyckek
asmatu zuen ispiluaren efektua kopiatu
zuen Memlingek baina beste zeregin baterako,
Andre Mariak Haurrarekin etagurtzaileak hartzen duten eremua bateratzeko
erabiltzen baita hemen ispilua.
Memlingek ehundik gora lan egin zituen ;
horien eredu Azken Eparketa (Danzig-eko
museoa) har daiteke. Lan horren enkargua
Medicitarren aholkulari zen Angelo Tanik
eman zion. Memling saiatu zen, Van der
Weydeni jarraituz, izaera dramatikoa izango
zuen kontakizun bat egiten. Lan horrez
gainera, aipatzekoak ditu pertsonaia askoko
Santa Urst.tlaren kutxatila (Brugge, Sanjoan
ospitalea) eta Nekaldia (Turin, Sabauda
Galeria) lanak. Azken lan horretan eszenatoki
orokor batean gertaera bat baino gehiago
sartzeko arazoari aurre egin behar izan
zion Memlingek. Tommaso Portinarirentzat
egin zuen lan hori, eta Van der Goesen triptiko
handia zegoen eliza berean jarri zuten.
Badu beste lan bat Van Eycken lan batean
oinarritua, Betsabe baitatatik irtetera (Stuttgarteko
Museoa) hain zuzen. Lan hori ohiz
kanpokoa zen garai hartarako, bai gaiari
dagokionez, baita gaia lantzeko moduari
dagokionez ere. Maisutasunez kontrajartzen
ditu pertsonaiaren gorputz biluzia eta oihala,
nahiz eta biak kolorez argiak izan.
Gerar David (1460/1465 ing.-1523)
Oudewater hirian jaio zen, eta 1484az geroztik
Bruggeko pintoreen elkarteko kide
izan zen. Memlingen ondorengo izan zen
Bruggeko maisu nagusiaren karguan. Aurpegikera
baketsuak eta edertasunarekiko
zuen zentzua haren aurrekoaren maila berekoak
ziren, baina zenbaitetan sentimendu
are gozoagoak eta baketsuagoak marraztu
zituen. Horren adibide dira Zoparen
Andre Maria edo Atsedena Egiptotik ihesi
lan ospetsuak.