Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Haarlem, Gante eta Bruggeko eskolak

Geertgen tot Sint Jans Haarlemgo eskolako maisuaren Andre Mariaren familra koadroa (Rijksmuseum, Amsterdam).<br><br>

Haarlem-eko hiria iparraldeko Herbehereetako pinturaren gune nagusia izan zen, baina hango eskolaren inguruko informaziorik ez dago ia batere. Eskola hartako lehenengo maisu nagusia Albert van Ouwater izan zen. Hari buruz ez da ia ezer ezagutzen, ez bada Lazaroren Berpiztea lana egin zuela. Lan horretan argi eta garbi ikus daiteke Jan van Eycken eragina : pertsonaien eredua, miraria gertatu zeneko eliza erromanikoaren egitura eta beste hainbat arkitektura osagai.

 

Haarlemgo eskola : Geertgen tot Sint Jans

Van Ouwater-en ikasle izan omen zen Geertgen tot Sint Jans (San Joango Gerardo) . Leiden-en jaio zen baina Haarlemen lan egin zuen ; hiri honetan Jenrsalemgo San Joan ordenako zaldunekin bizi izan zen (hortik datorio izena). Zenbait daturen arabera 28 urte zituela hil zen, XV. mendearen azken hamarraldian. Geertgenen lan handiena, ezagutzen denetatik behintzat, Haarlemgo San Joan ordenako kaperarako egin zuen triptiko handia izan zen. Triptiko horretatik bi eszena besterik ez dira iritsi gaur egun arte, hegaletako aurrealdea eta atzealdea : Negarra Kristoren goipliaren aurrean eta Sara ,joan Bata ratzailearera hezurren erretzea (Viena, Kunsthistorisches Museum).

Geertgenek aipatzekoak ditu, besteak beste, lan hauek : Lazaroren berpiztea (Paris, Louvre museoa) ; tuagoen gurtza triptikoa (Praga, Narodni galeria) ; eta Kristoren ahaideak (Amsterdam, Rijksmuseum).

Dena dela, sentunendu lirikoa maisutasun handienaz erakusten dituzten lanak neurri txikiko koadroak dira : Sanjoan Bataiatzarlea (Berlin-Dahlem museoa), gizakiaren bakardadearen eta malenkoniaren irudi guztiz hunkigarria, paisaje eder batean barruan marraztu a ; Jaiotza (Londres, National Gallety), Flandriako pinturan lehenengo aldiz gaueko eszenak agertzen dituen lana.

Lan horretan lantzen dituen argi efektuak poesia, espiritualtasun eta santutasun handiagoa ematen dio istorioari, bestalde, lan horretan Rembrandten arrastoak antzematen hasten dira.

Dirk Bouts ere Haarlerngoa zen (1420- 1475), baina Geertgen baino belaunaldi bat gazteagoa. Haarlemen hasi bide zen pintura lanetan, baina lan gehienak Lovainan egin zituen, hiri hartako pintore ofizial izendatu baitzuten. Lehenengo lanetan Petrus Christusen eta jan van Eycken eragin nabarmena du, baina denboraren joanean Van der Weydenen bideari heldu zion. Horrenbestekoa da azken margolari horren eragina, ezen esaten baita haren lantegian aritu zela lanean denboraldi batez, nahiz eta Rogierren dramatismo zorrotzetik oso urrun dagoen Bouts. Andretliarraren tr-rptrkoa (Madril, Prado museoa) eta bi Jaitsiera lanak (Granadako katedrala ; Valentzia, Aitalehenen eskola) maisu haiek Boutsengan izan zuten eraginaren eredu dira.

Boutsen erlijiozko lan nagusia Ezrkaristiaren triptikoa da, 1464-1467 bitartean Lovainako San Pedroko kolejiatarako egina.

Erdiko taulan Azken Afaia erakusten du ; barruko espazioak erakusten dituen mende horretako irudi bikainenetakoa da. Ostiaren sagaratzeari begira dauden pertsonaiak ebanjelioaz kanpokoak dira, margolana egiteko enkargua eman zutenak, eta baliteke horietako bat margolaria bera izatea . Erretratugile gisa ere eragin handia izan zuen, horren adibide da Gizonaren erretretara (1462, Londres, National Gallery). Lan horretan erretratuaren atzealdean paisaia bat ikusten da ; erretratuan paisaia txertatzeko eredu hori Flandria osora eta Flandriaz kanpoko beste herrialde batzuetara zabaldu zen. Aipatzekoak ditu azkenik, Oton III.a enperadorearen justizia (Bruselako museoa) bi taula handiak. Lovainako udalak Kontseiluko Aretoan jartzeko bost taulaz osatutako lana eskatu zion Boutsi 1468an, baina bi besterik ezin izan zituen egin.

 

Ganteko eskola: Joos van Wassenhove eta Hugo van der Goes

Ganteko hirian dago Flandriako eskolako lan nagusietako bat, van Eyck margolariaren Arkzurte naistrkoa. Hala eta guztiz ere, XV. mendearen azken herena arte ez zen aipatzeko moduko pintura produkziorik izan. 1464an Joos van Wassenhove Ganteko pintoreen elkartean sartu zen. Pintore haren bi lan besterik ez dira ezagutzen, Italiara joan aurrekoak biak : R/agoen gzrrTza (New York, Metropolitan Museum) eta Gtrrzrtziltzatzea triptikoa (Ganteko San Bavon katedrala). Bi lan horien oinarrian argi eta garbi ikus daiteke Van Eycken eta Van der Weydenen eragina ; Boutsen zenbait ezaugarri ere antzematen zaizkio, baina eragin nabarmenena Ganteko pintore handienarena du, Hugo van der Goes-ena hain zuzen.

Dena dela, Italian izan zen denboraldian lortu zuen batez ere ospea Joosek. Italian, Berpizkundeko estiloaren bultzatzaile izan zen Federiko Montefeltrolcoaren gortean egon zen, Urbinon. Han pintatu zuen, 14721474 bitartean, Corpus Domini-ren kofradiak eskatuta, Apostoltten_jattnartzea lauki handia (Urbinoko Dukeen jauregia). Lan horretan dukearen eta zenbait gorte gizonen erretratuak sartzen ditu ; erretratu horietan nabarmena da Italiako joeren eragina .

Hugo van der Goes (1440 ing.-1482) Ganten jaio zen segur asko. Ez da ezagutzen prestakuntza eta heziketa lanak zein lantegitan egin zituen. Wassenhovekin batera hainbat lan egin zuen, eta, hesteak beste, zeremonia berezietarako hiriak apaintzen aritu ziren elkarrekin : Ganteko jai liturgikoetan (1468-1469 ; 1472-1473), Bruggen Karlos Ausartaren eta Margarita Yorkekoaren ezkontzan, eta beste hainbat. 1467an pintoreen elkarteko maisu hartu zuten, eta elkarteko dekano hautatu zuten behin baino gehiagotan. Handik urtebetera lantegia utzi eta San Agustinen kalonjeen Rode Klooster komentuko (Bruselatik hurbil) anai bihurtu zen. Komentuan bizi izan zen bitartean bere lanbidearekin jarraitzeko aukera izan zuen ; zenbait daturen arabera, Austriako enperadore izango zena ere bisitan joan omen zitzaion komentura. Bere garaiko pintore ospetsuenetako bat izan zen, eta hala iraun zuen XVI. mendea arte ; gero haren ospea lausotu egin zen XIX. mendea arte, eta XX.. endean, berriz, XV. mendeko bigarren erdialdeko flandriar pintore nagusitzat hartzen da.

Van der Goesen lan nagusia Jaiotzaren triptikoa da (Florentzia, Uffizi), hamabost atalez osatua. Triptiko hori Tommaso Portinari (Medicitarren ordezkari Bruggen, eta Karlos Ausarta dukearen aholkulari) florentziarrarenenkarguz egin zuen. Mende horretan egin zen lan nagusietako bat izan zen. Van der Goesen handitasuna erakusten duten beste lan batzuk : Adan eta Eva (Viena, Kunsthistorisches Museum), Magoen gartza, Artzaien gurtza (Berlin-Dahlem Museoan biak) eta Andre Mariaren Heriotza (Brttggeko Udal Museoa).

 

Pintura Bruggen : Memling eta David

Hans Memling edo Mernlic (1435 ing.- 1494) alemaniarra zen jaiotzaz ; Seligenstadten jaio zen, Frakfurtetik gertu. 1465ean Bruggen hartu zuen bizilekua, Rogier van der Weyden hil eta urtebetera. Zenbait agiriren arabera, Memling Rogierren ikasle izan zen. Andre Marrarera triptikoa (Londres, National Gallery) da Men -dingen aurrenetako lana, eta baita ederrenetakoa ere ; 1468an marraztu zuen Sir Jokin Donneren enkarguz.

Margolan horretan lana egiteko enkargua egin zionaren eta haren emazte eta alabaren erretratuak egin zituen. Bestalde, triptikoaren ezkerraldean zutabe baten atzealdean, lotsati, gizon bat ikusten da, zalantzarik gabe, marrazkilaria bera.

Triptiko horretan hiru laukiak bateratu egiten ditu espazioan, eta oso nabarmen ikusten da Memlingek erretratuetarako zuen ahalmen berezia. Ezaugarri horiek areagotu egiten dira Matuta Niettwenhove diptikoan (Brugge, San Joan ospitalea) ; Jan van Eyckek asmatu zuen ispiluaren efektua kopiatu zuen Memlingek baina beste zeregin baterako, Andre Mariak Haurrarekin etagurtzaileak hartzen duten eremua bateratzeko erabiltzen baita hemen ispilua.

Memlingek ehundik gora lan egin zituen ; horien eredu Azken Eparketa (Danzig-eko museoa) har daiteke. Lan horren enkargua Medicitarren aholkulari zen Angelo Tanik eman zion. Memling saiatu zen, Van der Weydeni jarraituz, izaera dramatikoa izango zuen kontakizun bat egiten. Lan horrez gainera, aipatzekoak ditu pertsonaia askoko Santa Urst.tlaren kutxatila (Brugge, Sanjoan ospitalea) eta Nekaldia (Turin, Sabauda Galeria) lanak. Azken lan horretan eszenatoki orokor batean gertaera bat baino gehiago sartzeko arazoari aurre egin behar izan zion Memlingek. Tommaso Portinarirentzat egin zuen lan hori, eta Van der Goesen triptiko handia zegoen eliza berean jarri zuten.

Badu beste lan bat Van Eycken lan batean oinarritua, Betsabe baitatatik irtetera (Stuttgarteko Museoa) hain zuzen. Lan hori ohiz kanpokoa zen garai hartarako, bai gaiari dagokionez, baita gaia lantzeko moduari dagokionez ere. Maisutasunez kontrajartzen ditu pertsonaiaren gorputz biluzia eta oihala, nahiz eta biak kolorez argiak izan.

Gerar David (1460/1465 ing.-1523) Oudewater hirian jaio zen, eta 1484az geroztik Bruggeko pintoreen elkarteko kide izan zen. Memlingen ondorengo izan zen Bruggeko maisu nagusiaren karguan. Aurpegikera baketsuak eta edertasunarekiko zuen zentzua haren aurrekoaren maila berekoak ziren, baina zenbaitetan sentimendu are gozoagoak eta baketsuagoak marraztu zituen. Horren adibide dira Zoparen Andre Maria edo Atsedena Egiptotik ihesi lan ospetsuak.