Artea»Erdi Aroa
Jan eta Hubert van Eyck
Berpizkundeko Italian ez bezala, XV mendeko Flandrian ez zen pinturari buruzko teoria
lanik, ez orduko artisten lanei buruzko berriak biltzen zituen kronikarik. Flandriako
pintura, maila horretan, Erdi Arokoa zen, garai hartako artista nagusien aipamen literario
bat bera ere ez dago, eta idazle italiarrenak dira Van Eyck edo Van der Weydenen
mailako pintoreen lehenengo aipamenak. Hortaz, poliki-poliki osatu behar izan da eskola
hartako historia, lanen analisiaren bidez eta artxiboetako datu urrien laguntzaz.
Hori dela eta, gaur egun oraindik argitzeko daude arazo historiko eta kritiko garrantzizko
batzuk, esaterako, Flemalle maisuaren eta Van Eycken sorburua, edo jan van Eycken
eta bere anaia Huberten lanen arteko bereizkuntza. Hala ere, zalantzak zalantza, gauza
jakina da jan van Eyckek Herbehereetako artea goreneko mailara eraman zuela.
Jan eta Hubert anaiak
Zenbait hipotesiren arabera, jan van
Eyck 1390ean jaio zen, Maaseilcen edo Maastrichten,
Linburgoko eskualdean. Gauza
segurua da, ordea, 1422-1424 urteetan janek
Hagako jauregian lan egiten zuela Holandako
kondearen zerbitzura. Handik urtebetera
Bruggera joan eta Borgoinako
dukearen gortean aritu zen lanean. Dukearen
gortean izan zen bitartean Lillen bizi
izan zen, harik eta 1429an zenbait agindu
sekretu izan zituen arte (horietako bi Iberiako
Penintsulan). Bidaia haietan Felipe
Onberaren emaztegaien erretratuak egiten
zituen, eta bide batez ezagutzen zituen lurraldeetalco paisajeak marraztu zituen.
1430ean Brugge-n hartu zuen bizilekua, eta
han hil zen 1441eko uztailaren 9an. Aurkitu
diren agirien arabera Felipe Onberak eta
Jan van Eyckek begikotasun handia zioten
elkarri. Hala ere, Van Eycken lantegian osatu
zen lan handienetako bat, Arkttnte mistikoa
hain zuzen, ez zen Feliperen gortearen
enkarguz egin, joos Vijd aitoren-seme
aberatsak eskatuta baizik.
Arkttrrre mistikoaren erretaula (Gante,
Saint-Bavon katedrala), jan van Eycken lan
handienetako bat izateaz gainera, XV. mendeko
flandriar pinturako lan nagusia izan
zen. Erretaula horrek hainbat berezitasun
ditu, besteak beste, neurria (3,50x4,61 m
zabalik), eskola hartako ezaugarri nagusia
neurri txikiko lanak egitea baitzen. Horrez
gainera, berezia du egitura : poliptilco bat
da, 20 oholez osatua, eta horietako zortzi
(ertzetakoak) bi aldeetatik daude margotuta
. Azkenik, aipatzekoa du ikonografia,
konplexua baina oso argia, teologian jantzia
zen margolari batek osatua inondik ere.
Erretaula horren heste ezaugarri berezia
zurezko laulcian duen idazkuna da. Bertan
aipatzen dira, batetik, elizan bedeinkatu
zeneko data (1432ko maiatzaren 2a) eta,
bestetik, zehatz-mehatz azaltzen du Hubert
van Eyckek hasi eta Janek amaitu zuela lana.
Ikerlariek hainbat saio egin dute erretaula
horretako zein atal egin zuen anaietako
batek eta zein besteak jakiteko. Baina ez dago
oinarri sendorilc arazo honi irtenbidea emateko
. Hala eta guztiz ere, azterketa gehienen
arabera, Hubertek erdiko irudi nagusiak egin
zituen Ahalguztiduna, AndreMaria eta Sann
loan Bataiatzarlea-; gainerakoak baino hieratikoagoak
dira, handiagoak, arkaikoagoak
oro har. Janen bi dozena ingura lan ezagutzen
dira, horietako bederatzi 1432 eta 1439
bitarteko data dutenak; Huberti buruz, aldiz,
bi edo hiru agiri besterik ez dira ezagutzen,
eta ez dago margolanik ziur harena dela esan
daitekeenik.Gizakundea da Arkume mistikoa erretaularen
kanpoaldeko irudi nagusia. Goialdean
Zalcarias eta Mikeas profetak eta Eritrea
eta Kumana sibilak daude, eta inguruan
idatzirik Salbatzailearen berri emateko erabili
zituzten esaerak dituzte, filalcteria go- -
tikoetan idatziak. Beheko zerrendan bi San
Joanen eskulturen marrazlciak daude, nitxoetan
sartuta eta kolore balearraz margoonik
. Santu horiek zerilcusi zuzena dute
margolanaren gai orokorrarekin : Bataiatzailea
Ganteko lcatedraleko eta hiriko zaindari
delako batetik, eta bestetik bere ohiko ezaugarria
daramalako,jarrzkoaren Bildotsa alegia
; Ebanjelaria herriz Arkume mistikoaren
ikuskizunaren igarle izan zelako agertzen
da. Arkumea aldare baten gainean dago,
odola kalizera dariola ; inguruan aingeruak
daude, Nekaldiaren tresnak dituztela eslcuetan
. Aldarearen aurrean "Bizitzaren Iturria"
ikus daiteke, perlak, diamanteak eta errubiak
darizkiona. Iturriaren alde banatara,
zirkulu erdia osatzen dutela, profetak eta
apostoluak daude ; eta lau izkinetan, lau
erromesaldi talde (aitalehenak, elizgizonak
eta emakumezko santuak), lorez batetako
zelaira doazela. Indiaren goialdean, erdierdian,
usoak, Izpiritu Santuak alegia, argi
izpiak igortzen dizkie erromesei. Arlcume
mistikoaren laukiaren bi aldeetara, lau lauki
estuetan, gizarteko estamentuak ageri
dira : Epaile Justuak, Kristoren Zaldunalc,
Eremutarrak eta Erromesak. Erretaularen
goiko aldean, berriz, pertsonaia hauek agertzen
dira : erdian Ahalguztiduna, alde banatara
Andre Maria eta Sanjoan Bataiatzailea ;alboko tauletan aingeru musikagileak, eta
azkenik, Adan eta Eva.
Erretaula honetan informazio asko dago,
esanahiez josia eta ez beti asmatzen erraza.
Miniaturaz apaindutako liburuetan ez bezala,
zeinetan marrazkiek testuaren itzulpena
egiten baitute, erretaula honetan latinezko
esapideek irudien esanahia eta
zentzua argitzen dute. Erretaula, oro har,
edozein kristauk uler zezakeen, baina latinez
zekitenek eta teologian jakitunek barnera
zezeketen bakarrik lanaren esanahi
osoa. Gaur egun ere azterketa hori osatzeko
hainbat datu falta dira, esate baterako
zelairako bidean diren pertsonaien artean
ziur asko garai hartako jende ospetsua izango
zen. Honez gainera, erretaularen behealdea
galdu egin zen XVI. mendean ; Infernu
bat azaltzen zuela, beste berririk ez dago.
Ganteko poliptikoak Flandriako pinturaren
ezaugarri nagusiak erakusten ditu. Van
Eyckek mundu ikusgaiaren analisi zehatza
egiten du bere lanetan, lan honetan bereziki
. Bizitzaren Iturrian, esate baterako, ur
zurrustak ez dira ibilbide osoan berdinak,
eten egiten dira, tantak osatzen dira, aparra
ere sortzen dute eta uraskako ur geldia ukitzen
dutenean zipriztindu eta gainerako ur
tantekin nahasten dira ; prozesua oso-osorik
deslu-ibatzen du, transparentzien eta distiren
bidez. Ordu arte ez zen pinturaren historian
irudi horren parekorik egin, eta ez
zen handik berrogeita hamar urtera, Leonardo
da Vinciren lanen garaia arte, halakorik
berriz egingo. Van Eycken lan hori Herbehereetako
pinturan erabateko ospea izan
zuten espezialitateen abiapuntua izan zen
nolabait : paisajea, erretratua, izadi hila, etxe
barruetako eszenak. Paisajea asmatua bada
ere, errealitatetik hartutako osagaiekin lotzen
du. Esate baterako, erretaularen lauki
nagusian urrutira ikusten diren eraikuntzak
ere (Utrechteko katedralaren dorrea eta
Ganteko bertako San Nikolas katedralekoa,
besteak beste) ezagunak dira. Landareak era
askotakoak dira (hainbat urtarotan ikus daitezkeenak
eta atzerrian loratzen direnak),
eta ez daude edonola jarrita, apaingarri huts
moduan alegia, helburu sinbolikoen arabera
baizik.
Deboziozko lanak eta erretratuak
Jan van Eycken lanen artean, Erdi Aroko
beste edozein artistaren obran bezalaxe,
deboziozko lanak dira nagusi, Andre Aiaria
Haurrarekin motakoak gehienak. Erretratuei
dagokienez, ordea, van Eyckek ez
zuen aitzindaririk izan, ordu arte ez baitzen
haren mailako erretratuak egin zituen margolaririk
izan.
Deboziozko lanen artean aipatzekoak
ditu Rolrn kantzilerraren Andre Maria(1435, Louvre Museoa) eta han der Paele kalonjearen Andre haria (1436, Brugge, Udal Museoa). Bietan agertzen dira lan horien enkargua eman ziotenen erretratuak, errezatzen biak. Lehenengo lan horretan jarraitasun perfektuan batzen dira batetik kanpoaldea, alegia, lorategia, hiria, ibaia eta landa, eta bestetik jauregiaren barrualdea eta pertsonaiak. Bestalde, aipatzekoa da deboziozko bi lan horietan nolalco maisutasunez jartzen dituen protagonista gizatiarrak eta zerutiarrak maila berean, baina irudiei heren garrantzia kendu gabe.
Aipagarria da, bestalde, NrcolaAlbergatr kardinalaren erretratua (1431-1432, Viena, Kunsthistorisches Museum). Erretratu hori prestatzeko erabili zuen lehenengo marrazkia eta azkeneko bertsioa iritsi dira gaur egun arte. Hasierako marrazkian marrazkigilearen zenbait ohar ikus daitezke, koloreari buruzkoak batez ere. Garrantzi handiko agiria da, oso ondo ikus baitaiteke zirriborrotik pintura landura izaten den prozesua.
Gizona tt.n •b azztearekirz (1433, Londres, National Gallery) erretratuan pertsonaiak zuzen-zuzenean begiratzen dio ikusleari ; lehenengo aldia zen pinturaren historian halakorik egiten zena. Zenbaiten iritziz van Eyck bera da erretratuan ageri dena, baina hipotesi hori ezin froga daiteke. Ikusleari begiratzeko teknika hori beste lan batzuetan ere erabili zuen jan van Eyckek, besteak beste, jan. de Leettzu zilargilea (1436, Viena, Kunsthistorisches Museum), Krabelrnadttn Gizona (Berlin-Dahlem Museoa) eta Margarita uan Eyck (1439, Brugge, Udal Museoa) lanetan. Gizona buruko berdearekiri erretratuan (Londres, National Gallery)
pertsonaia baranda moduko baten atzean
marraztu zuen van Eyckek ; bakarra du van
Eyckek mota horretakoa.
Arreolfrni senar-emazteen erretratua
(1434, Londresko National Gallery) Jan van
Eyckeren lan handienetakotzat hartzen da.
Ez zen mende bat pasa arte Europako iparraldean
gorputz osoko mota horretako erretraturik
berriz egin. Giovanni Arnolfini (Bruggen
bizi izan zen merkataria) eta haren
emazte Giovanna Cenami, merkatari baten
alaba, dira margolan horretako pertsonaiak.
Ezkontzaren ziurtagiria edo dela esan daiteke
: Arnolfinik emazteari eskutik heltzen
dio ezkon zina egiteko keinuaz eta besaurrea
jasorik duela (fides leuata) ; keinu hori
nabarmen gelditzen da, konposizioaren simetria
oso zorrotza baita. Hainbat osagaik
erakusten dute ospakizun hori sakratua dela :
kandela piztuta dago (egun argiz izanik),
Arnolfini oinutsik dago (eta emaztea ere hala
dagoela dirudi, atzealdean ikusten baitira
haren zapata gorriak). Sinadura, bestalde,
oso berezia da, dagoen lekuagatik eta baita
erredakzioagatik ere : Johannes de yeck fitithrc./1434. Alegia, lekukoaren agiri idatzia da. Sinaduraren azpian, ispilu biribil ganbil bat dago, irudiaren atzealdea zehaztasun handiz erakusten duena ; ispiluan bi lagun ikusten dira logelako atean jarrita, eta haietako bat margolaria bera da, zalantzarik gahe. Beste zenbait osagaik ere gai nagusiaren esanahia indartzen dute : zakurra, fideltasunaren ikurra ; Santa Margaritaren estatua, emankortasunaren babesle ; ispilua eta ondoko arrosarioa, Andre Mariaren araztasunaren ikur, etab.