Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Jan eta Hubert van Eyck

Kristoren Zaldunak, Hubert van Eyckek hasi eta jan anaiak amaitu zuen Arkume mistikoa erretaularen ezkerraldeko xehetasuna.<br><br>

Berpizkundeko Italian ez bezala, XV mendeko Flandrian ez zen pinturari buruzko teoria lanik, ez orduko artisten lanei buruzko berriak biltzen zituen kronikarik. Flandriako pintura, maila horretan, Erdi Arokoa zen, garai hartako artista nagusien aipamen literario bat bera ere ez dago, eta idazle italiarrenak dira Van Eyck edo Van der Weydenen mailako pintoreen lehenengo aipamenak. Hortaz, poliki-poliki osatu behar izan da eskola hartako historia, lanen analisiaren bidez eta artxiboetako datu urrien laguntzaz.

Hori dela eta, gaur egun oraindik argitzeko daude arazo historiko eta kritiko garrantzizko batzuk, esaterako, Flemalle maisuaren eta Van Eycken sorburua, edo jan van Eycken eta bere anaia Huberten lanen arteko bereizkuntza. Hala ere, zalantzak zalantza, gauza jakina da jan van Eyckek Herbehereetako artea goreneko mailara eraman zuela.

 

Jan eta Hubert anaiak

Zenbait hipotesiren arabera, jan van Eyck 1390ean jaio zen, Maaseilcen edo Maastrichten, Linburgoko eskualdean. Gauza segurua da, ordea, 1422-1424 urteetan janek Hagako jauregian lan egiten zuela Holandako kondearen zerbitzura. Handik urtebetera Bruggera joan eta Borgoinako dukearen gortean aritu zen lanean. Dukearen gortean izan zen bitartean Lillen bizi izan zen, harik eta 1429an zenbait agindu sekretu izan zituen arte (horietako bi Iberiako Penintsulan). Bidaia haietan Felipe Onberaren emaztegaien erretratuak egiten zituen, eta bide batez ezagutzen zituen lurraldeetalco paisajeak marraztu zituen.

1430ean Brugge-n hartu zuen bizilekua, eta han hil zen 1441eko uztailaren 9an. Aurkitu diren agirien arabera Felipe Onberak eta Jan van Eyckek begikotasun handia zioten elkarri. Hala ere, Van Eycken lantegian osatu zen lan handienetako bat, Arkttnte mistikoa hain zuzen, ez zen Feliperen gortearen enkarguz egin, joos Vijd aitoren-seme aberatsak eskatuta baizik.

Arkttrrre mistikoaren erretaula (Gante, Saint-Bavon katedrala), jan van Eycken lan handienetako bat izateaz gainera, XV. mendeko flandriar pinturako lan nagusia izan zen. Erretaula horrek hainbat berezitasun ditu, besteak beste, neurria (3,50x4,61 m zabalik), eskola hartako ezaugarri nagusia neurri txikiko lanak egitea baitzen. Horrez gainera, berezia du egitura : poliptilco bat da, 20 oholez osatua, eta horietako zortzi (ertzetakoak) bi aldeetatik daude margotuta . Azkenik, aipatzekoa du ikonografia, konplexua baina oso argia, teologian jantzia zen margolari batek osatua inondik ere.

Erretaula horren heste ezaugarri berezia zurezko laulcian duen idazkuna da. Bertan aipatzen dira, batetik, elizan bedeinkatu zeneko data (1432ko maiatzaren 2a) eta, bestetik, zehatz-mehatz azaltzen du Hubert van Eyckek hasi eta Janek amaitu zuela lana.

Ikerlariek hainbat saio egin dute erretaula horretako zein atal egin zuen anaietako batek eta zein besteak jakiteko. Baina ez dago oinarri sendorilc arazo honi irtenbidea emateko . Hala eta guztiz ere, azterketa gehienen arabera, Hubertek erdiko irudi nagusiak egin zituen Ahalguztiduna, AndreMaria eta Sann loan Bataiatzarlea-; gainerakoak baino hieratikoagoak dira, handiagoak, arkaikoagoak oro har. Janen bi dozena ingura lan ezagutzen dira, horietako bederatzi 1432 eta 1439 bitarteko data dutenak; Huberti buruz, aldiz, bi edo hiru agiri besterik ez dira ezagutzen, eta ez dago margolanik ziur harena dela esan daitekeenik.Gizakundea da Arkume mistikoa erretaularen kanpoaldeko irudi nagusia. Goialdean Zalcarias eta Mikeas profetak eta Eritrea eta Kumana sibilak daude, eta inguruan idatzirik Salbatzailearen berri emateko erabili zituzten esaerak dituzte, filalcteria go- - tikoetan idatziak. Beheko zerrendan bi San Joanen eskulturen marrazlciak daude, nitxoetan sartuta eta kolore balearraz margoonik . Santu horiek zerilcusi zuzena dute margolanaren gai orokorrarekin : Bataiatzailea Ganteko lcatedraleko eta hiriko zaindari delako batetik, eta bestetik bere ohiko ezaugarria daramalako,jarrzkoaren Bildotsa alegia ; Ebanjelaria herriz Arkume mistikoaren ikuskizunaren igarle izan zelako agertzen da. Arkumea aldare baten gainean dago, odola kalizera dariola ; inguruan aingeruak daude, Nekaldiaren tresnak dituztela eslcuetan . Aldarearen aurrean "Bizitzaren Iturria" ikus daiteke, perlak, diamanteak eta errubiak darizkiona. Iturriaren alde banatara, zirkulu erdia osatzen dutela, profetak eta apostoluak daude ; eta lau izkinetan, lau erromesaldi talde (aitalehenak, elizgizonak eta emakumezko santuak), lorez batetako zelaira doazela. Indiaren goialdean, erdierdian, usoak, Izpiritu Santuak alegia, argi izpiak igortzen dizkie erromesei. Arlcume mistikoaren laukiaren bi aldeetara, lau lauki estuetan, gizarteko estamentuak ageri dira : Epaile Justuak, Kristoren Zaldunalc, Eremutarrak eta Erromesak. Erretaularen goiko aldean, berriz, pertsonaia hauek agertzen dira : erdian Ahalguztiduna, alde banatara Andre Maria eta Sanjoan Bataiatzailea ;alboko tauletan aingeru musikagileak, eta azkenik, Adan eta Eva.

Erretaula honetan informazio asko dago, esanahiez josia eta ez beti asmatzen erraza.

Miniaturaz apaindutako liburuetan ez bezala, zeinetan marrazkiek testuaren itzulpena egiten baitute, erretaula honetan latinezko esapideek irudien esanahia eta zentzua argitzen dute. Erretaula, oro har, edozein kristauk uler zezakeen, baina latinez zekitenek eta teologian jakitunek barnera zezeketen bakarrik lanaren esanahi osoa. Gaur egun ere azterketa hori osatzeko hainbat datu falta dira, esate baterako zelairako bidean diren pertsonaien artean ziur asko garai hartako jende ospetsua izango zen. Honez gainera, erretaularen behealdea galdu egin zen XVI. mendean ; Infernu bat azaltzen zuela, beste berririk ez dago.

Ganteko poliptikoak Flandriako pinturaren ezaugarri nagusiak erakusten ditu. Van Eyckek mundu ikusgaiaren analisi zehatza egiten du bere lanetan, lan honetan bereziki . Bizitzaren Iturrian, esate baterako, ur zurrustak ez dira ibilbide osoan berdinak, eten egiten dira, tantak osatzen dira, aparra ere sortzen dute eta uraskako ur geldia ukitzen dutenean zipriztindu eta gainerako ur tantekin nahasten dira ; prozesua oso-osorik deslu-ibatzen du, transparentzien eta distiren bidez. Ordu arte ez zen pinturaren historian irudi horren parekorik egin, eta ez zen handik berrogeita hamar urtera, Leonardo da Vinciren lanen garaia arte, halakorik berriz egingo. Van Eycken lan hori Herbehereetako pinturan erabateko ospea izan zuten espezialitateen abiapuntua izan zen nolabait : paisajea, erretratua, izadi hila, etxe barruetako eszenak. Paisajea asmatua bada ere, errealitatetik hartutako osagaiekin lotzen du. Esate baterako, erretaularen lauki nagusian urrutira ikusten diren eraikuntzak ere (Utrechteko katedralaren dorrea eta Ganteko bertako San Nikolas katedralekoa, besteak beste) ezagunak dira. Landareak era askotakoak dira (hainbat urtarotan ikus daitezkeenak eta atzerrian loratzen direnak), eta ez daude edonola jarrita, apaingarri huts moduan alegia, helburu sinbolikoen arabera baizik.

 

Deboziozko lanak eta erretratuak

Jan van Eycken lanen artean, Erdi Aroko beste edozein artistaren obran bezalaxe, deboziozko lanak dira nagusi, Andre Aiaria Haurrarekin motakoak gehienak. Erretratuei dagokienez, ordea, van Eyckek ez zuen aitzindaririk izan, ordu arte ez baitzen haren mailako erretratuak egin zituen margolaririk izan.

Deboziozko lanen artean aipatzekoak ditu Rolrn kantzilerraren Andre Maria(1435, Louvre Museoa) eta han der Paele kalonjearen Andre haria (1436, Brugge, Udal Museoa). Bietan agertzen dira lan horien enkargua eman ziotenen erretratuak, errezatzen biak. Lehenengo lan horretan jarraitasun perfektuan batzen dira batetik kanpoaldea, alegia, lorategia, hiria, ibaia eta landa, eta bestetik jauregiaren barrualdea eta pertsonaiak. Bestalde, aipatzekoa da deboziozko bi lan horietan nolalco maisutasunez jartzen dituen protagonista gizatiarrak eta zerutiarrak maila berean, baina irudiei heren garrantzia kendu gabe.

Aipagarria da, bestalde, NrcolaAlbergatr kardinalaren erretratua (1431-1432, Viena, Kunsthistorisches Museum). Erretratu hori prestatzeko erabili zuen lehenengo marrazkia eta azkeneko bertsioa iritsi dira gaur egun arte. Hasierako marrazkian marrazkigilearen zenbait ohar ikus daitezke, koloreari buruzkoak batez ere. Garrantzi handiko agiria da, oso ondo ikus baitaiteke zirriborrotik pintura landura izaten den prozesua.

Gizona tt.n •b azztearekirz (1433, Londres, National Gallery) erretratuan pertsonaiak zuzen-zuzenean begiratzen dio ikusleari ; lehenengo aldia zen pinturaren historian halakorik egiten zena. Zenbaiten iritziz van Eyck bera da erretratuan ageri dena, baina hipotesi hori ezin froga daiteke. Ikusleari begiratzeko teknika hori beste lan batzuetan ere erabili zuen jan van Eyckek, besteak beste, jan. de Leettzu zilargilea (1436, Viena, Kunsthistorisches Museum), Krabelrnadttn Gizona (Berlin-Dahlem Museoa) eta Margarita uan Eyck (1439, Brugge, Udal Museoa) lanetan. Gizona buruko berdearekiri erretratuan (Londres, National Gallery) pertsonaia baranda moduko baten atzean marraztu zuen van Eyckek ; bakarra du van Eyckek mota horretakoa.

Arreolfrni senar-emazteen erretratua (1434, Londresko National Gallery) Jan van Eyckeren lan handienetakotzat hartzen da.

Ez zen mende bat pasa arte Europako iparraldean gorputz osoko mota horretako erretraturik berriz egin. Giovanni Arnolfini (Bruggen bizi izan zen merkataria) eta haren emazte Giovanna Cenami, merkatari baten alaba, dira margolan horretako pertsonaiak.

Ezkontzaren ziurtagiria edo dela esan daiteke : Arnolfinik emazteari eskutik heltzen dio ezkon zina egiteko keinuaz eta besaurrea jasorik duela (fides leuata) ; keinu hori nabarmen gelditzen da, konposizioaren simetria oso zorrotza baita. Hainbat osagaik erakusten dute ospakizun hori sakratua dela : kandela piztuta dago (egun argiz izanik), Arnolfini oinutsik dago (eta emaztea ere hala dagoela dirudi, atzealdean ikusten baitira haren zapata gorriak). Sinadura, bestalde, oso berezia da, dagoen lekuagatik eta baita erredakzioagatik ere : Johannes de yeck fitithrc./1434. Alegia, lekukoaren agiri idatzia da. Sinaduraren azpian, ispilu biribil ganbil bat dago, irudiaren atzealdea zehaztasun handiz erakusten duena ; ispiluan bi lagun ikusten dira logelako atean jarrita, eta haietako bat margolaria bera da, zalantzarik gahe. Beste zenbait osagaik ere gai nagusiaren esanahia indartzen dute : zakurra, fideltasunaren ikurra ; Santa Margaritaren estatua, emankortasunaren babesle ; ispilua eta ondoko arrosarioa, Andre Mariaren araztasunaren ikur, etab.