Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Erdi Aroa

Gotikoa: pintura.

Nazioarteko estiloa

Melchior Broederlam flandriar margolariaren Tenpluko aurkezpena (Dijongo Arte Ederretako museoa).

1400 inguruan, Europako hainbat herrialdetako errege familien eta gorteen arteko harreman ugariak zirela-eta (ahaidetasunezkoak eta politikoak), asko mugitu ziren artistak lurralde batzuetatik besteetara, eta hala, Ipar Europako eta Hegoaldeko (Italiako) arte tradizioek bat eginik, estilo bakar bat geratu zen nagusi Europa mendebaldean, nazioarteko estiloa deitu zaiona. Estilo hori ez zen margolanetara mugatu, hitz bera erabiltzen baita aldi hartako eskultura definitzeko ere, baina argi dago, bestalde, pintoreak eta miniatura margotzaileak izan zirela nazioarteko estiloaren garapenean protagonismo handiena izan zutenak. Herbehereak, Frantzia, Italia eta Europa erdialdea izan ziren nazioarteko estiloaren gune nagusiak. Melchior Broederlam flandriarra izan zen estilo horretan aritu zen lehenengoetako bat, Limbourg anaiak etorri ziren gero, eta, azkenik, ezin aipatu gabe utzi Italiako pintoreen ekarpena : Gentile da Fabrianok ordezkatuko ditu garai hartako italiar margolariak.

 

Melchior Broederlam

Esan hezala, Melchior Broederlam flandriarra izan zen (1327?-1409) nazioarteko estiloko margolari goiztarrenetalco bat. Bizitzako azken urteetan, 138letllc aurrera, Dijonen lan egin zuen, Borgoinako Dukearen gortean.

Hain zuzen ere, hiri horretan gordetzen dira Broederlamen lan bakanetako bi : 1394tik 1399ra bitartean pintatu zituen aldare baten alboetako bi erretaulak. Batean Lzrgarperza eta bisitaldia daude antzeztuta, eta bestean Tenpluko attrlzeapena eta Egiptoko ihesaldia.

Biak eskema berbera errespetatuz egin dira : ezkerraldean, eraikuntza edo esparru arkitektonikoa ezarri da, eta eskuinaldean, paisaje orekia edo mendia. Pietro eta Ambrogio Lorenzettirren espazio antzezpenarekin alderatuta, Broeclerlainen margolanak inuxentesamarra dirudi (erailctmtzek panpinen etxeak ematen dute, eta paisajeko zehetasunak proportzio gabeak dira, pertsonaiekin alderatuta), haina, aldiz, ordu arteko iparraldeko margolanetan baino askoz sakontasun itxura handiagoa sortzen du. Modelatuaren fintasunak eragiten du efektu hori : forma biribilduek eta itzal ilunek sortzen duten argi eta aire sentsazioak ahaztarazten ditu eskala edo perspektiba akatsak. Baina nazioarteko estiloaren beste ezaugarri bat ere bada oso nabarmena Broederlamen pinturan. Xehetasunak errealismo handiz tratatuak daude.

Abantik eta loreak zehatz-mehatz margotu dira, astotxoak benetakoa ematen du, eta San Joseren irudiak nekazari xume baten matoa eta ibilera du, Andre Mariaren edertasun aristokratikoarekin gehiago kontrastatzearren, beharbada .

 

Limbourg anaiak

Pol, jehannequin eta Hermant Limbourg Nimegako (Holanda) eskultore baten semeak ziren, baina inork ez daki ziur ez noiz eta ez non jaio ziren. Ospe handiko miniaturistak izan ziren XV. mendearen hasieran, eta utzi dituzten maisu lanak ikusita, ez da gutxiagorako. 1399 baino lehenago, Pariseko urregile batekin, ikasi zuten lanean, eta 1400 inguruan, Polek eta Jehannequinek Borgoinako dukea zen Filipe Ausartarentzat egin zuten lan. 1411z aurretik, eta baliteke lehenagotik ere, hiru anaiak Berryko dukearen zerbitzuan jarri ziren, eta hark aginduta egin zuten ospe handiena eman dien obra : Trks Rrches Heures izeneko orduen liburua (Conde museoa, Chantillly), baina ez zuten amaitzerik izan, hala artistak nola bezeroa, denak hil baitziren 1416ko izurritean. Uste da taldean lan egiten zutela, eta oso elkar harturik, ezin izan baitira bereizi izan batzuen eta besteen lanak. Nolanahi ere, Pol zen lantegiko burua. Hasierako lanetan -1402an Filipe Ausartarentzat egin zuten Biblian (Pariseko Liburutegi Nazionalean), eta New Yorkeko Cloisters museoan dagoen Belles Hetrres edo Heures cl Ailly izenekoan-, erakutsi zuten ongi ezagutzen zituztela flandriar artisten arte ikusmolde berrienak. Hala ere, Tres Riches Heures liburuko orrialde osoa hartzen duten miniaturetan jo zuen gailurra Limbourgtarren talentuak, lan horretan adierazi eta landu baitzituzten ondoen beren maisuen ezaugarri behinenak : naturalismoa, alde batetik, eta gotiko beranduko formalismoa, bestetik.

Antzematen da, gainera, ongi ezagutzen zutela italiar artea, eta ez sienarra soilik,baita Giottoren margolanak ere. Tres Ricbes Heures egutegia apaintzen duten Hilen pasarteak benetako maisu lanak dira : ordu arteko miniaturetan inoiz egindako paisaje handienak marraztu zituzten.

Eskema berdintsua errespetatzen da hil guztien antzezpenean : aitoren semeak azaltzen dira, garaian garaiko jostetan, edota nekazariak urte sasoiari dagokion zereginetan, baina denak Berryko dukearen gaztelu edo egoitzaren bat ikusten den paisajeren batean kokaturik. Nekazarien irudiak biziagoak, libreagoak dira, eta jauntxoenak, aldiz, dotoreak, luzekak eta zurrun samarrak. Alegia, "behe" mailako pertsonak ikuspegi naturalista batetik marraztu zituzten, eta gortekoak, berriz, modu formalagoan.

Har dezagun, esate baterako, urriari dagokion pasartea. Bi nekazari neguko laboreen ereite lanetan ari dira soroan. Egun argia eta eguzkitsua da, eta lehen planoan dauden irudien itzalak antzematen dira lurrean (lehen aldiz, Antzinate klasikoaz geroztik) . Errealismo harrigarriz islatuta daude xehetasun asko : erdiko txorimaloa, eta ereileak lur erabili berrian utzitako oin zuloak, adibidez. Baina hazia ereiten ari den nekazariak baditu beste zantzu ohargarri batzuk ere. Zarpa zaharrez jantzita dago, eta aurpegiera mindua eta goibela du. Irudi patetiko horrekin nekazari pobreen zorigaitzeko patua adierazi nahi izan zuten Limbourg anaiek, batez ere, atzeko gaztelu aberatsak sinbolizatzen duen aristokraziaren luxuekin alderatzen bada.

 

Gentile da Fabriano

Gentile di Niccolo zen izenez, haina da Fabriano esaten zioten. 1370 aldera jaio zen Fabrianon, eta Erroman hil zen 1427an. Inork ez daki ofizioa non ikasi zuen eta gaztetan non ibili zen. Urte haietan, Siena, Orvieto eta Perugia arteko eskualdean, miniaturak, esmalteak eta tailak egiten zituzten lantegi asko zegoen, eta nazioarteko estiloa puripurian zegoen Italiako alde hartan. 1390 inguruan margotu zuen Gentilek egun Berlinen dagoen Antcr Birjina eta santttcrk izeneko aldareko ohol txikia. Berehala joan zen Fabrianotik eta, bere bizitza osoan, Italiako artegune garrantzizkoenetan ibili zen, batetik bestera (Venezia, Brescia, Florentzia, Siena, Orvieto, Erroma, etab.) non, handikien eskariz, koadro eta fresko asko margotu baitzituen . Azken hauek, zoritxarrez, gehienak galduta daude, baina funtsezko obrak izan ziren gotiko beranduko Lonbardia eta Veneziako margolarientzat. Veneziako Dukearen Jauregiko Maggiore Consiglio aretoan margotu zuen freskoari esker -ireneziarren eta Oton III.aren arteko itsas gudua (1409, 1577ko sutean galdua)- egin zuten gotikoaren aldera Jacopo Bellinik, Giambonok eta Jacobello del Fiorek. Brescialco udaletxe zallarrean 1415etik 1419ra bitartean pintatu zuen kapera ere -galdua hori ere-, handik berrogeita hamar urtera eta kultura giro arras desberdinean, artean aztergai zuen Cosme Turak. Erroman, Latrango San Joan basilikan Gentile da Fabrianok 1427an hasitako freskoak Pisanellok osatu zituen, eta ezin ukatuzkoa da Gentileren eragina Pisanelloren margolaritzan. Ez dira asko izan gaur arteiraun duten Fabrianoren margolanak, haina nahikoa dira haren irudi-mintzaira ongi ezagutzeko . 1400 inguruan pintatu bide zuen gaur Milanen dagoen Antct Birjhnaren koroatzea eta santuak izeneko poliptikoa : arabesko aberats eta hauskorrez josita dago. Qttarzttesi poliptikoan, ordea (1425 ; Londresen, Florentziako Uffizin, Erroman eta Washingtonen artean banatuta dago), damasko loratuak eta unez ehotako ehunak baztertu gabe, argi eta garbi erakusten du oso ongi ezagutzen eta ulertzen zituela urte haietan Florentzian planteatzen ziren bolumen eta perspektiba arazoak. Tartean kokatzen dira Pisako Museo Nazionaleko eta Washingtongo National Gallerylco Ama Brrjirta edenak. Azken denboraldikoak dira, herriz, Orvietolco katedraleko Ama Birjina-gaur oso hondatua-, eta Florentziako Hirutasun Santuaren elizako Palla Strozzi kaperarako margotutako Mctgoerz gurtza ospetsua, 1423an datatuta eta sinatua, eta gaur Uffizin dagoena. Erretaulari erreparatzen bazaio ikusten da pertsonaien jantziak koloretsuak eta ikusgarriak direla ; mantu zabalak eta biribilduak dituzte, Iparraldean bezala. Familia Santua koadroaren ezkerraldean dago, eta badirudi mendian behera datorren jende aldra alai horrek azpian hartuko duela. Animaliak xehetasun harrigarriz daude antzeztuak, haina ez etxabereak soilik, baita lehoinabar, gamelu eta zinonak ere (garai hartako handiki batzuek oso gustukoa zuten gisa honetako abereak edukitzea, eta parke zoologiko pribatuak izaten zituzten). rllagoen ekialdetar jatorria azpimarratzeko, segizioko kide batzuei mongoliar tankerako aurpegiak margotu zizkien italiar maisuak.