Artea»Erdi Aroa
Gotikoa: pintura.
Nazioarteko estiloa
1400 inguruan, Europako hainbat herrialdetako errege familien eta gorteen arteko harreman ugariak zirela-eta (ahaidetasunezkoak eta politikoak), asko mugitu ziren artistak lurralde batzuetatik besteetara, eta hala, Ipar Europako eta Hegoaldeko (Italiako) arte tradizioek bat eginik, estilo bakar bat geratu zen nagusi Europa mendebaldean, nazioarteko estiloa deitu zaiona. Estilo hori ez zen margolanetara mugatu, hitz bera erabiltzen baita aldi hartako eskultura definitzeko ere, baina argi dago, bestalde, pintoreak eta miniatura margotzaileak izan zirela nazioarteko estiloaren garapenean protagonismo handiena izan zutenak. Herbehereak, Frantzia, Italia eta Europa erdialdea izan ziren nazioarteko estiloaren gune nagusiak. Melchior Broederlam flandriarra izan zen estilo horretan aritu zen lehenengoetako bat, Limbourg anaiak etorri ziren gero, eta, azkenik, ezin aipatu gabe utzi Italiako pintoreen ekarpena : Gentile da Fabrianok ordezkatuko ditu garai hartako italiar margolariak.
Melchior Broederlam
Esan hezala, Melchior Broederlam flandriarra
izan zen (1327?-1409) nazioarteko estiloko
margolari goiztarrenetalco bat. Bizitzako
azken urteetan, 138letllc aurrera, Dijonen lan
egin zuen, Borgoinako Dukearen gortean.
Hain zuzen ere, hiri horretan gordetzen dira
Broederlamen lan bakanetako bi : 1394tik
1399ra bitartean pintatu zituen aldare baten
alboetako bi erretaulak. Batean Lzrgarperza
eta bisitaldia daude antzeztuta, eta bestean
Tenpluko attrlzeapena eta Egiptoko ihesaldia.
Biak eskema berbera errespetatuz egin dira :
ezkerraldean, eraikuntza edo esparru arkitektonikoa
ezarri da, eta eskuinaldean, paisaje
orekia edo mendia. Pietro eta Ambrogio Lorenzettirren
espazio antzezpenarekin alderatuta,
Broeclerlainen margolanak inuxentesamarra dirudi (erailctmtzek panpinen etxeak
ematen dute, eta paisajeko zehetasunak proportzio
gabeak dira, pertsonaiekin alderatuta),
haina, aldiz, ordu arteko iparraldeko margolanetan
baino askoz sakontasun itxura
handiagoa sortzen du. Modelatuaren fintasunak
eragiten du efektu hori : forma biribilduek
eta itzal ilunek sortzen duten argi eta
aire sentsazioak ahaztarazten ditu eskala edo
perspektiba akatsak. Baina nazioarteko estiloaren
beste ezaugarri bat ere bada oso nabarmena
Broederlamen pinturan. Xehetasunak
errealismo handiz tratatuak daude.
Abantik eta loreak zehatz-mehatz margotu
dira, astotxoak benetakoa ematen du, eta San
Joseren irudiak nekazari xume baten matoa
eta ibilera du, Andre Mariaren edertasun aristokratikoarekin
gehiago kontrastatzearren, beharbada
.
Limbourg anaiak
Pol, jehannequin eta Hermant Limbourg
Nimegako (Holanda) eskultore baten
semeak ziren, baina inork ez daki ziur
ez noiz eta ez non jaio ziren. Ospe handiko
miniaturistak izan ziren XV. mendearen
hasieran, eta utzi dituzten maisu lanak
ikusita, ez da gutxiagorako. 1399 baino
lehenago, Pariseko urregile batekin,
ikasi zuten lanean, eta 1400 inguruan,
Polek eta Jehannequinek Borgoinako
dukea zen Filipe Ausartarentzat egin zuten
lan. 1411z aurretik, eta baliteke lehenagotik
ere, hiru anaiak Berryko dukearen
zerbitzuan jarri ziren, eta hark aginduta
egin zuten ospe handiena eman dien
obra : Trks Rrches Heures izeneko orduen
liburua (Conde museoa, Chantillly), baina
ez zuten amaitzerik izan, hala artistak
nola bezeroa, denak hil baitziren 1416ko
izurritean. Uste da taldean lan egiten zutela,
eta oso elkar harturik, ezin izan baitira
bereizi izan batzuen eta besteen lanak. Nolanahi
ere, Pol zen lantegiko burua. Hasierako
lanetan -1402an Filipe Ausartarentzat
egin zuten Biblian (Pariseko Liburutegi
Nazionalean), eta New Yorkeko
Cloisters museoan dagoen Belles Hetrres
edo Heures cl Ailly izenekoan-, erakutsi
zuten ongi ezagutzen zituztela flandriar
artisten arte ikusmolde berrienak. Hala
ere, Tres Riches Heures liburuko orrialde
osoa hartzen duten miniaturetan jo zuen
gailurra Limbourgtarren talentuak, lan
horretan adierazi eta landu baitzituzten
ondoen beren maisuen ezaugarri behinenak
: naturalismoa, alde batetik, eta gotiko
beranduko formalismoa, bestetik.
Antzematen da, gainera, ongi ezagutzen
zutela italiar artea, eta ez sienarra soilik,baita Giottoren margolanak ere. Tres Ricbes
Heures egutegia apaintzen duten
Hilen pasarteak benetako maisu lanak
dira : ordu arteko miniaturetan inoiz egindako
paisaje handienak marraztu zituzten.
Eskema berdintsua errespetatzen da hil
guztien antzezpenean : aitoren semeak
azaltzen dira, garaian garaiko jostetan,
edota nekazariak urte sasoiari dagokion
zereginetan, baina denak Berryko dukearen
gaztelu edo egoitzaren bat ikusten den
paisajeren batean kokaturik. Nekazarien
irudiak biziagoak, libreagoak dira, eta
jauntxoenak, aldiz, dotoreak, luzekak eta
zurrun samarrak. Alegia, "behe" mailako
pertsonak ikuspegi naturalista batetik marraztu
zituzten, eta gortekoak, berriz,
modu formalagoan.
Har dezagun, esate baterako, urriari
dagokion pasartea. Bi nekazari neguko laboreen
ereite lanetan ari dira soroan. Egun
argia eta eguzkitsua da, eta lehen planoan
dauden irudien itzalak antzematen dira lurrean
(lehen aldiz, Antzinate klasikoaz geroztik)
. Errealismo harrigarriz islatuta daude
xehetasun asko : erdiko txorimaloa, eta
ereileak lur erabili berrian utzitako oin zuloak,
adibidez. Baina hazia ereiten ari den
nekazariak baditu beste zantzu ohargarri
batzuk ere. Zarpa zaharrez jantzita dago,
eta aurpegiera mindua eta goibela du. Irudi
patetiko horrekin nekazari pobreen zorigaitzeko
patua adierazi nahi izan zuten
Limbourg anaiek, batez ere, atzeko gaztelu
aberatsak sinbolizatzen duen aristokraziaren
luxuekin alderatzen bada.
Gentile da Fabriano
Gentile di Niccolo zen izenez, haina da Fabriano esaten zioten. 1370 aldera jaio zen Fabrianon, eta Erroman hil zen 1427an. Inork ez daki ofizioa non ikasi zuen eta gaztetan non ibili zen. Urte haietan, Siena, Orvieto eta Perugia arteko eskualdean, miniaturak, esmalteak eta tailak egiten zituzten lantegi asko zegoen, eta nazioarteko estiloa puripurian zegoen Italiako alde hartan. 1390 inguruan margotu zuen Gentilek egun Berlinen dagoen Antcr Birjina eta santttcrk izeneko aldareko ohol txikia. Berehala joan zen Fabrianotik eta, bere bizitza osoan, Italiako artegune garrantzizkoenetan ibili zen, batetik bestera (Venezia, Brescia, Florentzia, Siena, Orvieto, Erroma, etab.) non, handikien eskariz, koadro eta fresko asko margotu baitzituen . Azken hauek, zoritxarrez, gehienak galduta daude, baina funtsezko obrak izan ziren gotiko beranduko Lonbardia eta Veneziako margolarientzat. Veneziako Dukearen Jauregiko Maggiore Consiglio aretoan margotu zuen freskoari esker -ireneziarren eta Oton III.aren arteko itsas gudua (1409, 1577ko sutean galdua)- egin zuten gotikoaren aldera Jacopo Bellinik, Giambonok eta Jacobello del Fiorek. Brescialco udaletxe zallarrean 1415etik 1419ra bitartean pintatu zuen kapera ere -galdua hori ere-, handik berrogeita hamar urtera eta kultura giro arras desberdinean, artean aztergai zuen Cosme Turak. Erroman, Latrango San Joan basilikan Gentile da Fabrianok 1427an hasitako freskoak Pisanellok osatu zituen, eta ezin ukatuzkoa da Gentileren eragina Pisanelloren margolaritzan. Ez dira asko izan gaur arteiraun duten Fabrianoren margolanak, haina nahikoa dira haren irudi-mintzaira ongi ezagutzeko . 1400 inguruan pintatu bide zuen gaur Milanen dagoen Antct Birjhnaren koroatzea eta santuak izeneko poliptikoa : arabesko aberats eta hauskorrez josita dago. Qttarzttesi poliptikoan, ordea (1425 ; Londresen, Florentziako Uffizin, Erroman eta Washingtonen artean banatuta dago), damasko loratuak eta unez ehotako ehunak baztertu gabe, argi eta garbi erakusten du oso ongi ezagutzen eta ulertzen zituela urte haietan Florentzian planteatzen ziren bolumen eta perspektiba arazoak. Tartean kokatzen dira Pisako Museo Nazionaleko eta Washingtongo National Gallerylco Ama Brrjirta edenak. Azken denboraldikoak dira, herriz, Orvietolco katedraleko Ama Birjina-gaur oso hondatua-, eta Florentziako Hirutasun Santuaren elizako Palla Strozzi kaperarako margotutako Mctgoerz gurtza ospetsua, 1423an datatuta eta sinatua, eta gaur Uffizin dagoena. Erretaulari erreparatzen bazaio ikusten da pertsonaien jantziak koloretsuak eta ikusgarriak direla ; mantu zabalak eta biribilduak dituzte, Iparraldean bezala. Familia Santua koadroaren ezkerraldean dago, eta badirudi mendian behera datorren jende aldra alai horrek azpian hartuko duela. Animaliak xehetasun harrigarriz daude antzeztuak, haina ez etxabereak soilik, baita lehoinabar, gamelu eta zinonak ere (garai hartako handiki batzuek oso gustukoa zuten gisa honetako abereak edukitzea, eta parke zoologiko pribatuak izaten zituzten). rllagoen ekialdetar jatorria azpimarratzeko, segizioko kide batzuei mongoliar tankerako aurpegiak margotu zizkien italiar maisuak.