Artea»Erdi Aroa
Gotikoa: sorrera eta bilakaera
Askotan esan izan da Paris inguruko arkitekto batzuek, elizei eta katedralei altura handiagoa
emateagatik,arku zorrotzak edo ojibak eraiki zituztenean erdi puntuko arkuen
ordez jaio zela arte gotikoa.
Baina arte gotikoa arku zorrotzezko gurutzadurak egitea edo arbotantearen asmazioa
baino askoz gehiago izan zen. Bere garaian erromanikoa bezala, munduaren ikusmolde
jakin batekin lotu behar da arte gotikoa, errealitatea eta gizakiaren eta Jainkoaren
arteko harremanak ulertzeko beste modu batekin.
Segur aski, arkitekturan elementu berri bat sartzeak ez dakar inertziarako joera gainditu
behar izatea beste arazorik. Baina gizakien pentsaera, ohiturak eta jarrerak aldatzea
askoz prozesu motelagoa da, eta faktore askoren mende dagoena. Kontuan hartu
beharrekoak dira gizartearen egoera, ekonomiarena, kulturarena, eta politikaren eta erlijioaren
eraginak. Horregatik, ezin liteke baieztatu gotikoa 1150 aldera sortu zenik, nahiz
eta garai hartan, zenbait eraikitzailek eta hargin maisuk, arku zorrotzezko ganga nerbiodunak
erabiliz, eraikin guztiz berriak egin zituzten (Saint-Denis, Sens, Laon, Pariseko
Notre-Dame...). Garbi antzematen da obra horietan espazioaren definizio berri bat,
erromanikoaren garaikoa baino askoz argiagoa eta gardenagoa. Berrikuntza haiei esker,
gainera, eta harrizko hormak hain beharrezkoak ez zirenez eraikinari eusteko, beirazko
leiho apainduak egin ahal izan ziren. Berehala hasi zen zabaltzen ojibazko eraikuntza
sistema Europako eskualdeetan barrena.
Aldaketa garaia
Baina Erdi Aroko mendebaldeko gizarte
kristauak ez zuen urte haietan aldakuntza
nabarmenik ezagutu. Aldiz, XII. mendearen
azken aldera hasi ziren nabaritzen
aldaketak, baina ez alde guztietan berdin.
XII. mendean zehar, erromanikotik zetorren
munduaren ikusmolde teozentristatik nolabaiteko
humanismo baterako bidea hartzen
hasi zen Europa mendebaldeko gizarte kristaua,
errealitatera, izadira eta muncluko bizitzara
begiratu nahian bezala. Bizitzaren
aldeko nahiera hori, dena den, ez zen orokorra
izan. Nekazari giroko eskualdeetan espiritu
erromanikoak erro sendoak zituen
artean ; aldiz, harresiez barruko dinamika
berezia zela eta, hirietan askoz azkarrago
zabaldu zen ikusmolde berria.
Aldaketa, esan bezala, XIIL mendearen
hondarrean hasi zen, feudalismoa politikan
eta ekonomian zuen egonkortasuna galtzen
hasi zenean. Izan ere, lurrak errentan zituzten
nekazarien bizitza oso gogorra zen, eta
gizon libre asko beste jarduera batzuetan
enplegatu ziren : merkataritzan eta eskulangintzan,
batez ere.
Hirietako artea
Jende asko, beraz, landatik hirira aldatu
zen, eta ordu arte tinkean oinarritzen zen
ekonomia diru ekonomia bilakatu zen orclutik
aurrera. Kultura, berriz, ordu arte erlijiosoen
alor esklusiboa izan zena, laikotzenhasi zen pLYlcanaka-pixkanaka, nahiz eta ez
zen puska batean Elizaren zaintzapetik bereizi
.
Chartres, Paris, Reims, Laon, Bolonia,
Salamanca eta beste hainbat hiritako unibertsitateetan,
maisuak eta ikasleak bildu ziren
dotrina sintesi handien inguruan, eta XgII.. endearen azken laurdenean (ez da ahaztu
behar Alberto Handiaren, Tomas Aquinolcoaren
eta john Peckhamen nienclean
gaudela), filosofia eskola berriak sortu ziren.
Aszetismo idealen ordez, bizi pozaren ingunrkoak
nagusitu ziren : maitasuna, estetikaren
kontenplazioa, sorkuntza artistikoa...
Hiriak, bestalde, giza jarduera askoren
gune zirenez, agintegune ere bilakatu ziren. Merkatari edo burgesek hiritartasuna
eskuratu zuten, eta berehala mesedetu zituen
erregeak eskubide bereziak eta salbuespenak
emanez. Lanbide bereko jendea,
berriz, gremio edo anaidietan bildu zen,
egitura feudalaz kanpo ere lanbidearen iraupena
bermatzeko. Hiriek beren defentsa
militarra antolatzen ikasi zuten, hiri barruan,
bai salerosgaiak eta bai dirua, arazorik gabe
eskualda zitezen. Eta hirietako oligarkiak,
heren agintea indartu nahian eta egitura
feudalarekiko independentzia sendotzeko,
ia eraikin erlijiosoei bezainbateko garrantziaeroan zien hiri politikaren ikur ziren
udaletxeei.
1150etik 1300era bitartean (katedral handien
eraikuntza garaia) Frantziako erreinuko
biztanleria ia bikoiztu egin zen, eta demografia
hazkunde hori hirietan gertatu zen,
batez ere.
Bilakaera
Katedral gotiko handienak eta ospetsuenak,
beraz, Felipe Augustoren (1179-1223)
erregealditik aurrera eraiki ziren eta, kasu
gehienetan, Luis IX.aren (1226-1270) erregealdia
baino geroxeago eten ziren eraikuntza
lanak. Bi errege hauek iraun zuten denboran
finkatu zen Frantziako monarkia.
Beraz, kapetarren dinastiarekin jaio eta hedatu
zen arte gotikoa : Felipe Augustori esker
Normandiara zabaldu zen, eta Luis IX.ak
eraman zuen Loira ibaiaz hegoaldera. XIII.. endea, batez ere, arkitekturaren garaia izan
zen bezala, XIV.a pinturaren mendea izan
zen. Eta aldaketa horren azpian, zalantzarik
gabe, ekonomia eraldaketak ezkutatzen
dira, eraikuntza proiektuak ez baitziren jada
errentagarriak. Baina pentsamolde aldaketak
ere izan zuen bere eragina. XIV. mendean,
izan ere, gizabanakoaren kontzientzia
areagotu egin zen : eskulangileek eta
merkatariek kontrolatzen zuten hirietako
ekonomia eta, pixkanaka-pixkanaka, elizaren
menpekotzatik lokabetzen hasiak ziren.
Baina Sartaldeko Zismak, izurriek (1348-
1350) eta goseak (1315-1417) krisi espiritual
sakona ekarri zuten. Eta fecledunari laguntzeko
irudi margotu eta zizelatuetara jo
zen. Orain ez ziren irudi zorrotz eta menderatzaileak
bilatzen, baizik eta fededuna
zirraratu, hunkituko zutenak. Erregeek eta
errege familiakoek erretratuak eginarazi zizkien
artistei. Agintarien gustua findu egin
zen, eta artistak baien zerbitzura jarri ziren.Horrela sortu ziren mezenas laikoak, eta
apurka-apurka, geroz eta garrantzi handiagoa
hartu zuten.
Krisia
XIIZ. mendeko artistek, hortaz, mendebaldeko
Europako gotzainen, burgesen eta
aitoren semeen zerbitzuan lan egin zuten.
Baina 1270 aldera, Tomas Aquinokoak bere
Sumina Teologica amaitzearekin batera, krisiaren
mamua zabaldu zen Europan, eta ez
ziren krisialditik irtengo XV. mendearen
azken aldea arte. Alde batetik, produkzio
sektoreak agortu ziren eta horrek goseteak
ekarri zituen. Bestalde, izurri beldurgarriek
hondatu zuten Europa XIV. mendean zehar
. Krisiaren eraginez asko ahulciu ziren
Europako aristokraziak, eta elkarren arteko
borroka eta gerra handitan nahastu ziren
(Ehun Urteko gerra, 1339-1453).
Nolanahi ere, gainbehera krisia baino
areago, hazkunde krisia izan zela esan daiteke,
berrikuntza krisia, gizarte berri baten
jaiotza zeltarrena. Ezbehar eta hondamendiguztiak gorabehera, dena den, garai hartako
jendeak antzeman zion gizarte berri bat jaiotzeko
zorian zegoela : XV. mendearen hasiera
aldera moclerni deitzen zitzaien Ockhamen
jarraitzaileei ; Dantek Proventzako
amodio eta estetika konbentzioen aurka
sortu zuenari clolce stil novo deitu zion ;
Herbehereetan espiritualtasun herrikoiagoa
bilatzen zuen debozio berriari Deuotio nrocierna
esan zitzaion, etab.
Izenaren jatorria
"Gotiko" hitza Berpizkundeko historialariek asmatu zuten, erdi erdeinuz, iluna, ezjakina eta urrunekoa (barbaroa, alegia) jotzen zuten aldi hura izendatzeko. Eta ez zuen kutsu gutxiesgarri hori berehalakoan galdu, pixltana-pixkana baizik, ia XIX. mendean sartu arte.
Hedadura eta iraupena
Hasieran aipatu den bezala, 1150 aldera, Ile-de-France esaten zaion esltualdean (Paris eta bere ingurumaria) eraiki ziren estilo berriko lehen erailonak, Frantziako erregearen mendeko lurretan, alegia. Handik ehun urtera, ia Europa osoa, Siziliatik Islandiaraino, "gotikoa" zen, han-hemenka uharte erromaniko batzuk salbuetsita, eta Ekialde hurbileraino eraman zuten gurutzatuek estilo berria. 1450 aldera hasi zen gotikoa berriro lurralde hedadura galtzen -Italia ez zen jada gotikoa-, eta 1550eralto, guztiz desagertua zela esan liteke. Beraz, aro gotikoak ez zuen denean berdin iraun, toki batzuetan laurehun urte inguruko denboraldia hartu zuen, eta beste batzuetan, aldiz, ehun eta berrogeita hamarrekoa baizilt ez.
Arkitektura, eskultura, pintura
Gotilto hitza, izatez, arkitektura estilo bat
izendatzeko asmatu zen, eta arlo horretan
nabaritzen dira ondoen estiloaren ezaugarriak
. Azkeneko ehun urteok arte, ia inor
ez zen mintzo eskultura eta margolan gotikoez
. Gaur egun ere zalantzak sortzen dira
bi arlo hauetan, alegia, estilo gotikoaren
mugak zehatz-mehatz erabaki nahi direnean
. Eta bitxia bada ere, arte gotikoaren
kontzeptuaren bilakaerak estiloak benetan
izan zuen garapena islatzen du : arkitekturak
estreinatu zuen estilo berria eta ehun
urte inguruan -1150etik 1250era, gutxi gorabehera,
katedral handien garaian-, artearen
arlo hori izan zen jaun eta jabe. Eskultura
gotikoa, hasieran ia erabat arkitekturaren mende eta zerbitzuan zegoena, geroz
eta burujabeago egin zen 1200. urtetik
aurrera : eskultura gotikoaren emaitza nagusiak
1220tik 1420 bitartean gauzatu ziren.
Pinturak, aldiz, 1300dik 1350 artean iritsi
zuen gailurra Italiaren erdialdean, eta Alpeetatik
iparraldera, berriz, 1400 ingurutik
aurrera bilakatu zen artearen adierazpen
nagusi. Horrela bada, aro gotikoa osoan
hartzen bada, ikusten da, denbora joan ahala,
ardatza, pixkanaka-pixkanaka, arkitekturaren
eremutik margolanaren eremura iragaiten
dela.
Eskualdeak
Goian egin den arlokako sailkapen
orokor hori ez ezik, badira aintzat hartu
beharreko beste ezaugarri batzuk ere, toki
askotara zabaldu izanaren eraginez sortuak,
eskualdekako berezitasunak, alegia. Esan
bezala, Ile-de-Francen sortu ondoren, Frantziako
gainerako lurraldeetara eta Europa
osora hedatu zen arte gotikoa (Frantziatik
kanpo opets moclernuna edo frcrncigenrrnz
deitu zitzaion, obra modernoa edo frantsesa,
alegia). XIIZ. mendean zehar, estilo berria
bere "kanpotar" kutsua galtzen hasi zen,
eta eskualdekako berezitasunak geroz eta
nabariagoak ziren. XIV. mendearen erdialdera,
ordea, eskualdeka izandako aurrerapen
horiek geroz eta elkar eragin handiagoa
zuten, eta, 1400 aldera, nazio arteko
gotikoa edo nazio arteko estiloa deitu zaiona
nagusitu zen ia alde guztietan, harrigarria
badirudi ere, oso estilo homogeneoa
zena. Baina ez zuen luze iraun batasun hark.
Italialt, Florentzia buru zuela, arte guztiz
berria sortu zuen, lehen Berpizkundekoa,
eta Alpeetatik iparraldera berriz, Flandria
izan zen aitzindari gotiko berandukoa pinturan
nahiz eskulturan. Azkenean, handik
mende batera, gutxi gorabehera, Italiako
Berpizkundea bilakatu zen nazioarteko heste
estilo baten funts eta oinarri.