Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Erdi Aroa

Gotikoa: sorrera eta bilakaera

Langileak katedral gotiko bat eraikitzen, ustez van Eyck margolariak eginiko marrazki batean.<br><br>

Askotan esan izan da Paris inguruko arkitekto batzuek, elizei eta katedralei altura handiagoa emateagatik,arku zorrotzak edo ojibak eraiki zituztenean erdi puntuko arkuen ordez jaio zela arte gotikoa.

Baina arte gotikoa arku zorrotzezko gurutzadurak egitea edo arbotantearen asmazioa baino askoz gehiago izan zen. Bere garaian erromanikoa bezala, munduaren ikusmolde jakin batekin lotu behar da arte gotikoa, errealitatea eta gizakiaren eta Jainkoaren arteko harremanak ulertzeko beste modu batekin.

Segur aski, arkitekturan elementu berri bat sartzeak ez dakar inertziarako joera gainditu behar izatea beste arazorik. Baina gizakien pentsaera, ohiturak eta jarrerak aldatzea askoz prozesu motelagoa da, eta faktore askoren mende dagoena. Kontuan hartu beharrekoak dira gizartearen egoera, ekonomiarena, kulturarena, eta politikaren eta erlijioaren eraginak. Horregatik, ezin liteke baieztatu gotikoa 1150 aldera sortu zenik, nahiz eta garai hartan, zenbait eraikitzailek eta hargin maisuk, arku zorrotzezko ganga nerbiodunak erabiliz, eraikin guztiz berriak egin zituzten (Saint-Denis, Sens, Laon, Pariseko Notre-Dame...). Garbi antzematen da obra horietan espazioaren definizio berri bat, erromanikoaren garaikoa baino askoz argiagoa eta gardenagoa. Berrikuntza haiei esker, gainera, eta harrizko hormak hain beharrezkoak ez zirenez eraikinari eusteko, beirazko leiho apainduak egin ahal izan ziren. Berehala hasi zen zabaltzen ojibazko eraikuntza sistema Europako eskualdeetan barrena.

 

Aldaketa garaia

Baina Erdi Aroko mendebaldeko gizarte kristauak ez zuen urte haietan aldakuntza nabarmenik ezagutu. Aldiz, XII. mendearen azken aldera hasi ziren nabaritzen aldaketak, baina ez alde guztietan berdin.

XII. mendean zehar, erromanikotik zetorren munduaren ikusmolde teozentristatik nolabaiteko humanismo baterako bidea hartzen hasi zen Europa mendebaldeko gizarte kristaua, errealitatera, izadira eta muncluko bizitzara begiratu nahian bezala. Bizitzaren aldeko nahiera hori, dena den, ez zen orokorra izan. Nekazari giroko eskualdeetan espiritu erromanikoak erro sendoak zituen artean ; aldiz, harresiez barruko dinamika berezia zela eta, hirietan askoz azkarrago zabaldu zen ikusmolde berria.

Aldaketa, esan bezala, XIIL mendearen hondarrean hasi zen, feudalismoa politikan eta ekonomian zuen egonkortasuna galtzen hasi zenean. Izan ere, lurrak errentan zituzten nekazarien bizitza oso gogorra zen, eta gizon libre asko beste jarduera batzuetan enplegatu ziren : merkataritzan eta eskulangintzan, batez ere.

 

Hirietako artea

Jende asko, beraz, landatik hirira aldatu zen, eta ordu arte tinkean oinarritzen zen ekonomia diru ekonomia bilakatu zen orclutik aurrera. Kultura, berriz, ordu arte erlijiosoen alor esklusiboa izan zena, laikotzenhasi zen pLYlcanaka-pixkanaka, nahiz eta ez zen puska batean Elizaren zaintzapetik bereizi .

Chartres, Paris, Reims, Laon, Bolonia, Salamanca eta beste hainbat hiritako unibertsitateetan, maisuak eta ikasleak bildu ziren dotrina sintesi handien inguruan, eta XgII.. endearen azken laurdenean (ez da ahaztu behar Alberto Handiaren, Tomas Aquinolcoaren eta john Peckhamen nienclean gaudela), filosofia eskola berriak sortu ziren.

Aszetismo idealen ordez, bizi pozaren ingunrkoak nagusitu ziren : maitasuna, estetikaren kontenplazioa, sorkuntza artistikoa...

Hiriak, bestalde, giza jarduera askoren gune zirenez, agintegune ere bilakatu ziren. Merkatari edo burgesek hiritartasuna eskuratu zuten, eta berehala mesedetu zituen erregeak eskubide bereziak eta salbuespenak emanez. Lanbide bereko jendea, berriz, gremio edo anaidietan bildu zen, egitura feudalaz kanpo ere lanbidearen iraupena bermatzeko. Hiriek beren defentsa militarra antolatzen ikasi zuten, hiri barruan, bai salerosgaiak eta bai dirua, arazorik gabe eskualda zitezen. Eta hirietako oligarkiak, heren agintea indartu nahian eta egitura feudalarekiko independentzia sendotzeko, ia eraikin erlijiosoei bezainbateko garrantziaeroan zien hiri politikaren ikur ziren udaletxeei.

1150etik 1300era bitartean (katedral handien eraikuntza garaia) Frantziako erreinuko biztanleria ia bikoiztu egin zen, eta demografia hazkunde hori hirietan gertatu zen, batez ere.

 

Bilakaera

Katedral gotiko handienak eta ospetsuenak, beraz, Felipe Augustoren (1179-1223) erregealditik aurrera eraiki ziren eta, kasu gehienetan, Luis IX.aren (1226-1270) erregealdia baino geroxeago eten ziren eraikuntza lanak. Bi errege hauek iraun zuten denboran finkatu zen Frantziako monarkia.

Beraz, kapetarren dinastiarekin jaio eta hedatu zen arte gotikoa : Felipe Augustori esker Normandiara zabaldu zen, eta Luis IX.ak eraman zuen Loira ibaiaz hegoaldera. XIII.. endea, batez ere, arkitekturaren garaia izan zen bezala, XIV.a pinturaren mendea izan zen. Eta aldaketa horren azpian, zalantzarik gabe, ekonomia eraldaketak ezkutatzen dira, eraikuntza proiektuak ez baitziren jada errentagarriak. Baina pentsamolde aldaketak ere izan zuen bere eragina. XIV. mendean, izan ere, gizabanakoaren kontzientzia areagotu egin zen : eskulangileek eta merkatariek kontrolatzen zuten hirietako ekonomia eta, pixkanaka-pixkanaka, elizaren menpekotzatik lokabetzen hasiak ziren.

Baina Sartaldeko Zismak, izurriek (1348- 1350) eta goseak (1315-1417) krisi espiritual sakona ekarri zuten. Eta fecledunari laguntzeko irudi margotu eta zizelatuetara jo zen. Orain ez ziren irudi zorrotz eta menderatzaileak bilatzen, baizik eta fededuna zirraratu, hunkituko zutenak. Erregeek eta errege familiakoek erretratuak eginarazi zizkien artistei. Agintarien gustua findu egin zen, eta artistak baien zerbitzura jarri ziren.Horrela sortu ziren mezenas laikoak, eta apurka-apurka, geroz eta garrantzi handiagoa hartu zuten.

 

Krisia

XIIZ. mendeko artistek, hortaz, mendebaldeko Europako gotzainen, burgesen eta aitoren semeen zerbitzuan lan egin zuten.

Baina 1270 aldera, Tomas Aquinokoak bere Sumina Teologica amaitzearekin batera, krisiaren mamua zabaldu zen Europan, eta ez ziren krisialditik irtengo XV. mendearen azken aldea arte. Alde batetik, produkzio sektoreak agortu ziren eta horrek goseteak ekarri zituen. Bestalde, izurri beldurgarriek hondatu zuten Europa XIV. mendean zehar . Krisiaren eraginez asko ahulciu ziren Europako aristokraziak, eta elkarren arteko borroka eta gerra handitan nahastu ziren (Ehun Urteko gerra, 1339-1453).

Nolanahi ere, gainbehera krisia baino areago, hazkunde krisia izan zela esan daiteke, berrikuntza krisia, gizarte berri baten jaiotza zeltarrena. Ezbehar eta hondamendiguztiak gorabehera, dena den, garai hartako jendeak antzeman zion gizarte berri bat jaiotzeko zorian zegoela : XV. mendearen hasiera aldera moclerni deitzen zitzaien Ockhamen jarraitzaileei ; Dantek Proventzako amodio eta estetika konbentzioen aurka sortu zuenari clolce stil novo deitu zion ; Herbehereetan espiritualtasun herrikoiagoa bilatzen zuen debozio berriari Deuotio nrocierna esan zitzaion, etab.

 

Izenaren jatorria

"Gotiko" hitza Berpizkundeko historialariek asmatu zuten, erdi erdeinuz, iluna, ezjakina eta urrunekoa (barbaroa, alegia) jotzen zuten aldi hura izendatzeko. Eta ez zuen kutsu gutxiesgarri hori berehalakoan galdu, pixltana-pixkana baizik, ia XIX. mendean sartu arte.

 

Hedadura eta iraupena

Hasieran aipatu den bezala, 1150 aldera, Ile-de-France esaten zaion esltualdean (Paris eta bere ingurumaria) eraiki ziren estilo berriko lehen erailonak, Frantziako erregearen mendeko lurretan, alegia. Handik ehun urtera, ia Europa osoa, Siziliatik Islandiaraino, "gotikoa" zen, han-hemenka uharte erromaniko batzuk salbuetsita, eta Ekialde hurbileraino eraman zuten gurutzatuek estilo berria. 1450 aldera hasi zen gotikoa berriro lurralde hedadura galtzen -Italia ez zen jada gotikoa-, eta 1550eralto, guztiz desagertua zela esan liteke. Beraz, aro gotikoak ez zuen denean berdin iraun, toki batzuetan laurehun urte inguruko denboraldia hartu zuen, eta beste batzuetan, aldiz, ehun eta berrogeita hamarrekoa baizilt ez.

 

Arkitektura, eskultura, pintura

Gotilto hitza, izatez, arkitektura estilo bat izendatzeko asmatu zen, eta arlo horretan nabaritzen dira ondoen estiloaren ezaugarriak . Azkeneko ehun urteok arte, ia inor ez zen mintzo eskultura eta margolan gotikoez . Gaur egun ere zalantzak sortzen dira bi arlo hauetan, alegia, estilo gotikoaren mugak zehatz-mehatz erabaki nahi direnean . Eta bitxia bada ere, arte gotikoaren kontzeptuaren bilakaerak estiloak benetan izan zuen garapena islatzen du : arkitekturak estreinatu zuen estilo berria eta ehun urte inguruan -1150etik 1250era, gutxi gorabehera, katedral handien garaian-, artearen arlo hori izan zen jaun eta jabe. Eskultura gotikoa, hasieran ia erabat arkitekturaren mende eta zerbitzuan zegoena, geroz eta burujabeago egin zen 1200. urtetik aurrera : eskultura gotikoaren emaitza nagusiak 1220tik 1420 bitartean gauzatu ziren.

Pinturak, aldiz, 1300dik 1350 artean iritsi zuen gailurra Italiaren erdialdean, eta Alpeetatik iparraldera, berriz, 1400 ingurutik aurrera bilakatu zen artearen adierazpen nagusi. Horrela bada, aro gotikoa osoan hartzen bada, ikusten da, denbora joan ahala, ardatza, pixkanaka-pixkanaka, arkitekturaren eremutik margolanaren eremura iragaiten dela.

 

Eskualdeak

Goian egin den arlokako sailkapen orokor hori ez ezik, badira aintzat hartu beharreko beste ezaugarri batzuk ere, toki askotara zabaldu izanaren eraginez sortuak, eskualdekako berezitasunak, alegia. Esan bezala, Ile-de-Francen sortu ondoren, Frantziako gainerako lurraldeetara eta Europa osora hedatu zen arte gotikoa (Frantziatik kanpo opets moclernuna edo frcrncigenrrnz deitu zitzaion, obra modernoa edo frantsesa, alegia). XIIZ. mendean zehar, estilo berria bere "kanpotar" kutsua galtzen hasi zen, eta eskualdekako berezitasunak geroz eta nabariagoak ziren. XIV. mendearen erdialdera, ordea, eskualdeka izandako aurrerapen horiek geroz eta elkar eragin handiagoa zuten, eta, 1400 aldera, nazio arteko gotikoa edo nazio arteko estiloa deitu zaiona nagusitu zen ia alde guztietan, harrigarria badirudi ere, oso estilo homogeneoa zena. Baina ez zuen luze iraun batasun hark.

Italialt, Florentzia buru zuela, arte guztiz berria sortu zuen, lehen Berpizkundekoa, eta Alpeetatik iparraldera berriz, Flandria izan zen aitzindari gotiko berandukoa pinturan nahiz eskulturan. Azkenean, handik mende batera, gutxi gorabehera, Italiako Berpizkundea bilakatu zen nazioarteko heste estilo baten funts eta oinarri.