Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Erdi Aroa

Erdi Aroko artearen hastapenak ERDI AROA

Sutton Hooko hilobian aurkituriko buruko maskaraduna, burdinezkoa, zilarrezko apaingarriez hornitua.<br><br>

Erdi Aroa lehenbizikoz horrela izendatu zuten historialariek aro ilun eta hutsa jotzen zuten bostgarren mendetik hamabostgarrenera bitarteko milaldia. Antzinate klasikoaren eta Berpizkundearen arteko denboraldi luze, ezkutu eta ezezaguna zen haientzat Erdi Aroa. Ordutik hona, ordea, Erdi Aroaz zeuden ideiak asko aldatu dira, eta gaur egungo ikuspegitik, segur aski, zuzenago litzateke garai hari "fede aroa" deitzea, "aro iluna" baino .

Historiaren kontzeptu positibo horrek indarra hartu ahala, iluntasun ideiak etengabe atzera egin du, harik eta Erdi Aroaren lehen aldira mugatu den arte. Duela ehun urte uste zen "sineskerien eta ezjakintasunaren aroa" XII. mendea arte heltzen zela. Geroztik, etengabe eremua galduz joan da, eta gaur egun, Justinianoren heriotzatik Karlomagnoren koroatzea bitarteko bi mendeko aldiari deitzen zaio soilik "aro iluna". Eta, beharbada, oraindik laburragoa izan beharko luke. Ez baita ahaztu behar 650 eta 750 arteko ehun urteko epean, Mediterraneotik iparraldera aldatu zela europar zibilizazioaren ardatza.

 

Anglosaxoniar herriak

Hilobietako altxorrakErromatar inperioaren gainbeheraldi garaian, Europaren mendebalde eta iparraldera iritsitako leinu germaniarrek (alderraiak ziren jatorriz) beren arte molde bereziak ekarri zituzten, eta lurralde berrietan finkatu eta kristautu ahala, beste bi jatorritakoarte joerak nahastu zitzaizkien : lurralde haietan aurretik zeuden zeltenak eta kristautasunarekin zetozen mediterranear jatorriko arte tradizioak.

Horixe zen, hain zuzen, Britainiar Uharteetako anglosaxoniarren kasua. Lehen gizarte hartako artea eta kultura ezagutzeko, erabakigarriak gertatu dira aurkitu diren errege edo printzeen hilobiak ; horien artean ospetsuena, barruan zituen gauzakien kalitateagatik eta aberastasunagatik, Sutton Hoo-n aurkitutakoa da, zalantzarik gabe.

Hilobian aurkitu ziren gauzakietako batzuk inportatuak dira, hala nola zilarrezko eta brontzezko baxera (ekialdeko Mediterraneokoa), eta suediar jatorriko ezkutu bat.

Aipatzekoak dira, orobat, merovingiar jatorriko txanpon batzuk eta Bizantzioko Anastasio enperadorearen marka daramaten zilarrezko plater bat eta bi koilaratxo. Beste gauzaki batzuk, ordea, armak, bitxiak, etab.. nglosaxoniarrak dira, argi eta garbi, apaintze moduagatik antzematen denez, eta horrek esan nahi du teknika aurreratuko eskulangintza lantegiak zituztela. Urrea erruz erabiltzen zuten, beste material batzuekin konbinaturik askotan, baina baita harribitxiak eta esmalteak ere. Apaindura formak, funtsean, geometrikoak dira, nahiz eta, batzuetan, animalien irudiak ere tartekatzen diren, baina animalia irudiei ere trataera geometrikoa ematen zitzaien.

 

Irlandarren eragina

Beste ezeren aurretik, irlandarrek garai hartan jokatu zuten paperaren garrantzia hartu behar da kontuan. Izan ere, herrialde hark markatu baitzuen aro ilunean mendebaldeko Europako gizartearen aitzindaritza, bai erlijioaren eta bai kulturaren arloan. Izatez, 600-800 bitarteko denboraldiari Irlandaren Urrezko Aroa deitu behar litzaioke.

Alboan zuten Britainia Handia ez bezala, Irlanda ez zen inoiz erromatar inperioren mendeko izan. Horregatik, V. mendean Ingalaterratik misiolariak joan zirenean ebanjelioa zabaltzera, gizarte zelta guztiz barbaro bat aurkitu zuten, erromatar ereduen ikuspegitik begiratuta. Irlandarrak berehalaxe kristautu ziren, baina Mediterraneoko zibilizaziora errenditu ordez, beren idiosinkrasiara egokitu zuten kristautasuna.

Erromako Elizaren egitura, bere hiritartasuna zela eta, ez zen batere aproposa irlandarren nekazaritza giroko bizimodurako.

Irlandako kristau berriek nahiago izan zuten Egipto edo Ekialde Hurbileko ermitauen jarraibidea, alegia, hiriko tentazioak alde batera utzirik, espirituaren perfekzioa bilatzeko basamortuetako bakardadea aukeratu zutenena. Hala, aszetismo eta arautegi ideal beretsuak zituzten ermitau batzuk bildu eta lehen monasterioak sortu zituzten.

Irlandako monasterioak eredu izan zituzten Egiptokoak bezala, zientziaren eta artearen erdigune bilakatu ziren luze gabe, eta horrekin batera, misioetarako grina berri bat piztu zuten : irlandar monjeak fedegabeak konbertitzera zabaldu ziren mundura, eta komentu berriak -kultura gune berriaksortu zituzten Britainia Handiaren iparraldean eta Europaren parte handi batean, Poitiersetik hasi eta Vienaraino. Eta nahiz eta kontinenteko komentu haiek berehala pasako ziren beneditarren eskuetara, mendeetako iraupena izango zuen irlandarren eraginak Erdi Aroko zibilizazioan.

 

Eskuizkribuak eta miniaturak

Ebanjelioa zabalduko bazuten, Bibliaren eta gainerako liburu kristauen kopia asko egin behar zen, eta, hala, monasterioetako scriptoria edo lantegiak arte sorkuntzarako leku bilakatu ziren. Izan ere, Jainkoaren hitza gordetzen zuen eskuizkribu batek edukiaren dina izango zen edertasuna behar baitzuen kanpotik ere. Segur aski, irlandar monje haietako batzuek ezagutu zituzten paleokristauek koloreztatutako eskuizkribuak, baina, horretan ere, ohitura berri bati ekin zioten, ereduak zeuden-zeudenean kopiatu ordez. Bibliako gertaerak islatzen zituzten konposizioei ia arretarik jarri ez bazieten ere, ahalegin bereziak egin zituzten eskuizkribuak apaintzen eta edertzen . Horrela loratu eta garatu zen, irlandarrek Ingalaterran fundatutako monasterioetan, hiberno-saxoniar estiloa deitu zaiona, elementu zeltak eta germaniarrak konbinatzen dituelako, hain zuzen.

Eskuizkribu horien ezugarrietako bat tapiz-orrialdeak deitzen zaienak dira, berengeometrismo errepikakorrez orrialde guztia hartzen baitute. Hasierako hizkiak eta kanonen orrialdeak ere apaintzen zituzten. Hiru elementu nagusitan antolatzen dira apaindura konbinazio guztiak : ehundurak, espiralak eta animaliak, eta bereziki gustukoak zituzten ebanjelarien sinboloak. Kolore nagusiak horia, laranja-gorrizta, beltza, zuria eta berdea ziren. Animalien eta forma geometrikoen trataerek, batez ere, metalezko apaingarrietatik zuzenean atereak dirudite.

Hiberno-saxoniar estiloko eskuizkriburik ezagunena Lindrsfariieko ebarnjelrarroa da. Erabat apaindutako bere bost orrialdeekin, hasierako hizki dotoreekin eta lau ebanjelarien irudiekin, VII. mendearen azkenetako kaligrafiaren eta apaintze moduen laburpen bikaina eskaintzen du. Tapiz-orrialdeentzat aurrez esandakoak balio baldin badu ere, ebanjelarien irudiek, aldiz, berrikuntza garrantzizkoak eskaintzen dituzte, hiberno-saxoniarren artean ordu arte ezagutzen ez zen naturalismoz irudikatu baitzituzten. Eserita agertzen da ebanjelari bakoitza, erdi aldamenka, buru gainean dagokion sinboloa duela. Argi koroaz horniturik daude, eta izur geometriko ugariz irudikatzen diren tunikaz jantzirik. Uste da Mediterraneoko antzinate beranduko ereduak erabili zituztela jarraibidetzat.

Gorago aipatu den bezala, bereziki gogokoak zituzten ebanjelarien sinboloak, eta, hala, aipatzekoa da Ecbterrzacheko Ebanzjeliarioko San Markosen lehoia. Harrigarria da animaliaren formaren eta azpiko diseinu geometrikoaren arteko oreka bikaina.

 

Eskandinavia

 

Iparraldeko herriak

Europako iparraldeko herriek, bakartuak zeudelako, alde batetik, eta bestetik, zutenklima gogorra zela eta, beren garapen berezia izan zuten bizitzako arlo guztietan eta, jakina, baita artean ere.

Biztanle dentsitatea oso irregularra zen eskualde batetik bestera eta, hala, Suedian, esate baterako, Malar aintziraren inguruan eta Gotland eta Oland uharteetan biltzen ziren biztanle gehienak. VII. mendearen azken aldetik hasita, eta, neurri handi batean, bere kokaleku estrategikoari esker, egungo Stockholmetik hurbil zegoen Birkak indar berezia hartu zuen merkataritza gune gisa, eta gainerako eskandinaviar herriekin ez ezik, frankoen erresumarekin ere izan zituen itsas merkataritza harremanak .

Norvegian ere desberdintasun handiak zeuden eskualde batetik bestera, baina, oro lrar, hego-mendebaldean eta Osloko fiordoaren inguruan bizi zen jende gehiena.

 

Eskandinaviar artea

V. mendetik VIII.era bitarteko eskandinaviar artea, batik bat, errege edo handiki aberatsen hilobietan aurkitutako gauzakiei esker ezagutzen da. Oso estilo berezikoak dira, baina, germaniar jatorriko gainerako herrialdeetako arte produktuetan bezala, animalien irudiak eta eskema geometrikoak dira nagusi. Hala ere, beranduko erromatar inperioarekin izandako merkataritza harremanei esker, heldu zitzaizkien tradizio klasikoarekin zerikusia zuten gauzakiak ere.

 

Urregintza

Goian aipatutako estilo zoornorfoak, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, oso bilakaera lasterra izan zuen eskandinaviar lurraldeetan, eta, denbora gutxiren buruan, naturalismotik ia erabateko abstrakziora pasa zen.Esandako hilobietan aurkitutako gauzakien artean ugarienak bracteada deituak dira, alde bakar batetik landutako domina itxurako urrezko xafla mehe biribilak. Zintzilik eramateko ziren, dirudienez, soka edo lokarriren bat pasatzeko tokia baitzuten, dominek izaten duten bezalatsu. Erliebe gisa izan ohi duten marrazkiak -giza buru edo animaliaren baten irudia, eskuarki- zirkuluaren erdialdea hartzen du, eta friso bat izan ohi dute erdiko irudiaren inguru guztian . Apaingarri gisa erabiltzen zirela uste da, baina baliteke erlijioarekin ere zerikusia izatea.

Ehundaka bracteada aurkitu dira eskandinaviar herrialdeetan. V. mende ingurukoak dira zallarrenak eta badirudi erromatar inperioko txanponen imitazioz egin zituztela lehenengoak. Hasierakoetan imitazioa nahikoa nabarmena da -Suediako Rarndalakoan, esate baterako-, baina gerora ia erabat galdu zuten hasierako itxura. Gorago aipatu den bezala, linealismorako eta abstrakziorako joera garbia hartu zuen eskandinaviar arteak, eta VI. mendearen hondarrerako bazterrera utziak zituzten figuratibismo asmo guztiak.

Eskandinaviar eskulangileak, hala ere, ez ziren bracteadak egitera mugatu. V.. endearen azkenetako Norvegiako Nordheirneko fibula, esate baterako, lehen estilokoa da : goian plaka angeluzuzen bat, behean, erronbo erako plaka luzanga bat, eta zirkulu erdi bat bi plaken lotura egiteko . Irudi geometrikoen eta animalia itxurakoen arteko konbinazioak dira estilo horren ezaugarriak. Geroago, VII. mendetik aurrera, elementuk zorrotzago antolatuko ziren. Bigarren estilo honetakoak dira Upplanden aurkitutako kasko eta arma apainduak.