Artea»Erdi Aroa
Erdi Aroko artearen hastapenak ERDI AROA
Erdi Aroa lehenbizikoz horrela izendatu zuten historialariek aro ilun eta hutsa jotzen
zuten bostgarren mendetik hamabostgarrenera bitarteko milaldia. Antzinate klasikoaren
eta Berpizkundearen arteko denboraldi luze, ezkutu eta ezezaguna zen haientzat Erdi
Aroa. Ordutik hona, ordea, Erdi Aroaz zeuden ideiak asko aldatu dira, eta gaur egungo
ikuspegitik, segur aski, zuzenago litzateke garai hari "fede aroa" deitzea, "aro iluna" baino
.
Historiaren kontzeptu positibo horrek indarra hartu ahala, iluntasun ideiak etengabe
atzera egin du, harik eta Erdi Aroaren lehen aldira mugatu den arte. Duela ehun
urte uste zen "sineskerien eta ezjakintasunaren aroa" XII. mendea arte heltzen zela. Geroztik,
etengabe eremua galduz joan da, eta gaur egun, Justinianoren heriotzatik Karlomagnoren
koroatzea bitarteko bi mendeko aldiari deitzen zaio soilik "aro iluna". Eta,
beharbada, oraindik laburragoa izan beharko luke. Ez baita ahaztu behar 650 eta 750
arteko ehun urteko epean, Mediterraneotik iparraldera aldatu zela europar zibilizazioaren
ardatza.
Anglosaxoniar herriak
Hilobietako altxorrakErromatar inperioaren gainbeheraldi
garaian, Europaren mendebalde eta iparraldera
iritsitako leinu germaniarrek (alderraiak
ziren jatorriz) beren arte molde bereziak
ekarri zituzten, eta lurralde berrietan finkatu
eta kristautu ahala, beste bi jatorritakoarte joerak nahastu zitzaizkien : lurralde haietan
aurretik zeuden zeltenak eta kristautasunarekin
zetozen mediterranear jatorriko
arte tradizioak.
Horixe zen, hain zuzen, Britainiar Uharteetako
anglosaxoniarren kasua. Lehen gizarte
hartako artea eta kultura ezagutzeko,
erabakigarriak gertatu dira aurkitu diren
errege edo printzeen hilobiak ; horien artean
ospetsuena, barruan zituen gauzakien
kalitateagatik eta aberastasunagatik, Sutton
Hoo-n aurkitutakoa da, zalantzarik gabe.
Hilobian aurkitu ziren gauzakietako batzuk
inportatuak dira, hala nola zilarrezko eta
brontzezko baxera (ekialdeko Mediterraneokoa),
eta suediar jatorriko ezkutu bat.
Aipatzekoak dira, orobat, merovingiar jatorriko
txanpon batzuk eta Bizantzioko Anastasio
enperadorearen marka daramaten zilarrezko
plater bat eta bi koilaratxo. Beste
gauzaki batzuk, ordea, armak, bitxiak, etab.. nglosaxoniarrak dira, argi eta garbi, apaintze
moduagatik antzematen denez, eta horrek
esan nahi du teknika aurreratuko eskulangintza
lantegiak zituztela. Urrea erruz
erabiltzen zuten, beste material batzuekin
konbinaturik askotan, baina baita harribitxiak
eta esmalteak ere. Apaindura formak,
funtsean, geometrikoak dira, nahiz eta, batzuetan,
animalien irudiak ere tartekatzen
diren, baina animalia irudiei ere trataera
geometrikoa ematen zitzaien.
Irlandarren eragina
Beste ezeren aurretik, irlandarrek garai
hartan jokatu zuten paperaren garrantzia
hartu behar da kontuan. Izan ere, herrialde
hark markatu baitzuen aro ilunean mendebaldeko Europako gizartearen aitzindaritza,
bai erlijioaren eta bai kulturaren arloan. Izatez,
600-800 bitarteko denboraldiari Irlandaren
Urrezko Aroa deitu behar litzaioke.
Alboan zuten Britainia Handia ez bezala,
Irlanda ez zen inoiz erromatar inperioren
mendeko izan. Horregatik, V. mendean Ingalaterratik
misiolariak joan zirenean ebanjelioa
zabaltzera, gizarte zelta guztiz barbaro
bat aurkitu zuten, erromatar ereduen
ikuspegitik begiratuta. Irlandarrak berehalaxe
kristautu ziren, baina Mediterraneoko
zibilizaziora errenditu ordez, beren idiosinkrasiara
egokitu zuten kristautasuna.
Erromako Elizaren egitura, bere hiritartasuna
zela eta, ez zen batere aproposa irlandarren
nekazaritza giroko bizimodurako.
Irlandako kristau berriek nahiago izan zuten
Egipto edo Ekialde Hurbileko ermitauen
jarraibidea, alegia, hiriko tentazioak alde
batera utzirik, espirituaren perfekzioa bilatzeko
basamortuetako bakardadea aukeratu
zutenena. Hala, aszetismo eta arautegi
ideal beretsuak zituzten ermitau batzuk bildu
eta lehen monasterioak sortu zituzten.
Irlandako monasterioak eredu izan zituzten
Egiptokoak bezala, zientziaren eta artearen
erdigune bilakatu ziren luze gabe, eta horrekin
batera, misioetarako grina berri bat
piztu zuten : irlandar monjeak fedegabeak
konbertitzera zabaldu ziren mundura, eta
komentu berriak -kultura gune berriaksortu
zituzten Britainia Handiaren iparraldean
eta Europaren parte handi batean,
Poitiersetik hasi eta Vienaraino. Eta nahiz
eta kontinenteko komentu haiek berehala
pasako ziren beneditarren eskuetara, mendeetako
iraupena izango zuen irlandarren
eraginak Erdi Aroko zibilizazioan.
Eskuizkribuak eta miniaturak
Ebanjelioa zabalduko bazuten, Bibliaren
eta gainerako liburu kristauen kopia asko
egin behar zen, eta, hala, monasterioetako
scriptoria edo lantegiak arte sorkuntzarako
leku bilakatu ziren. Izan ere, Jainkoaren
hitza gordetzen zuen eskuizkribu batek
edukiaren dina izango zen edertasuna behar
baitzuen kanpotik ere. Segur aski, irlandar
monje haietako batzuek ezagutu zituzten
paleokristauek koloreztatutako
eskuizkribuak, baina, horretan ere, ohitura
berri bati ekin zioten, ereduak zeuden-zeudenean
kopiatu ordez. Bibliako gertaerak
islatzen zituzten konposizioei ia arretarik
jarri ez bazieten ere, ahalegin bereziak egin
zituzten eskuizkribuak apaintzen eta edertzen
. Horrela loratu eta garatu zen, irlandarrek
Ingalaterran fundatutako monasterioetan,
hiberno-saxoniar estiloa deitu zaiona,
elementu zeltak eta germaniarrak konbinatzen
dituelako, hain zuzen.
Eskuizkribu horien ezugarrietako bat tapiz-orrialdeak
deitzen zaienak dira, berengeometrismo errepikakorrez orrialde guztia
hartzen baitute. Hasierako hizkiak eta kanonen
orrialdeak ere apaintzen zituzten. Hiru
elementu nagusitan antolatzen dira apaindura
konbinazio guztiak : ehundurak, espiralak
eta animaliak, eta bereziki gustukoak
zituzten ebanjelarien sinboloak. Kolore nagusiak
horia, laranja-gorrizta, beltza, zuria
eta berdea ziren. Animalien eta forma geometrikoen
trataerek, batez ere, metalezko
apaingarrietatik zuzenean atereak dirudite.
Hiberno-saxoniar estiloko eskuizkriburik
ezagunena Lindrsfariieko ebarnjelrarroa
da. Erabat apaindutako bere bost orrialdeekin,
hasierako hizki dotoreekin eta lau ebanjelarien
irudiekin, VII. mendearen azkenetako
kaligrafiaren eta apaintze moduen
laburpen bikaina eskaintzen du. Tapiz-orrialdeentzat
aurrez esandakoak balio baldin
badu ere, ebanjelarien irudiek, aldiz, berrikuntza
garrantzizkoak eskaintzen dituzte,
hiberno-saxoniarren artean ordu arte
ezagutzen ez zen naturalismoz irudikatu
baitzituzten. Eserita agertzen da ebanjelari
bakoitza, erdi aldamenka, buru gainean
dagokion sinboloa duela. Argi koroaz horniturik
daude, eta izur geometriko ugariz
irudikatzen diren tunikaz jantzirik. Uste da
Mediterraneoko antzinate beranduko ereduak
erabili zituztela jarraibidetzat.
Gorago aipatu den bezala, bereziki gogokoak
zituzten ebanjelarien sinboloak, eta,
hala, aipatzekoa da Ecbterrzacheko Ebanzjeliarioko
San Markosen lehoia. Harrigarria da
animaliaren formaren eta azpiko diseinu
geometrikoaren arteko oreka bikaina.
Eskandinavia
Iparraldeko herriak
Europako iparraldeko herriek, bakartuak
zeudelako, alde batetik, eta bestetik, zutenklima gogorra zela eta, beren garapen berezia
izan zuten bizitzako arlo guztietan eta,
jakina, baita artean ere.
Biztanle dentsitatea oso irregularra zen
eskualde batetik bestera eta, hala, Suedian,
esate baterako, Malar aintziraren inguruan
eta Gotland eta Oland uharteetan biltzen
ziren biztanle gehienak. VII. mendearen
azken aldetik hasita, eta, neurri handi batean,
bere kokaleku estrategikoari esker,
egungo Stockholmetik hurbil zegoen Birkak
indar berezia hartu zuen merkataritza
gune gisa, eta gainerako eskandinaviar
herriekin ez ezik, frankoen erresumarekin
ere izan zituen itsas merkataritza harremanak
.
Norvegian ere desberdintasun handiak
zeuden eskualde batetik bestera, baina, oro
lrar, hego-mendebaldean eta Osloko fiordoaren
inguruan bizi zen jende gehiena.
Eskandinaviar artea
V. mendetik VIII.era bitarteko eskandinaviar artea, batik bat, errege edo handiki aberatsen hilobietan aurkitutako gauzakiei esker ezagutzen da. Oso estilo berezikoak dira, baina, germaniar jatorriko gainerako herrialdeetako arte produktuetan bezala, animalien irudiak eta eskema geometrikoak dira nagusi. Hala ere, beranduko erromatar inperioarekin izandako merkataritza harremanei esker, heldu zitzaizkien tradizio klasikoarekin zerikusia zuten gauzakiak ere.
Urregintza
Goian aipatutako estilo zoornorfoak,
oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik,
oso bilakaera lasterra izan zuen eskandinaviar
lurraldeetan, eta, denbora gutxiren
buruan, naturalismotik ia erabateko abstrakziora
pasa zen.Esandako hilobietan aurkitutako gauzakien
artean ugarienak bracteada deituak
dira, alde bakar batetik landutako domina
itxurako urrezko xafla mehe biribilak. Zintzilik
eramateko ziren, dirudienez, soka edo
lokarriren bat pasatzeko tokia baitzuten,
dominek izaten duten bezalatsu. Erliebe gisa
izan ohi duten marrazkiak -giza buru edo
animaliaren baten irudia, eskuarki- zirkuluaren
erdialdea hartzen du, eta friso bat
izan ohi dute erdiko irudiaren inguru guztian
. Apaingarri gisa erabiltzen zirela uste
da, baina baliteke erlijioarekin ere zerikusia
izatea.
Ehundaka bracteada aurkitu dira eskandinaviar
herrialdeetan. V. mende ingurukoak
dira zallarrenak eta badirudi erromatar inperioko
txanponen imitazioz egin zituztela
lehenengoak. Hasierakoetan imitazioa nahikoa
nabarmena da -Suediako Rarndalakoan,
esate baterako-, baina gerora ia erabat
galdu zuten hasierako itxura. Gorago
aipatu den bezala, linealismorako eta abstrakziorako
joera garbia hartu zuen eskandinaviar
arteak, eta VI. mendearen hondarrerako
bazterrera utziak zituzten figuratibismo
asmo guztiak.
Eskandinaviar eskulangileak, hala ere,
ez ziren bracteadak egitera mugatu. V.. endearen azkenetako Norvegiako Nordheirneko
fibula, esate baterako, lehen estilokoa
da : goian plaka angeluzuzen bat,
behean, erronbo erako plaka luzanga bat,
eta zirkulu erdi bat bi plaken lotura egiteko
. Irudi geometrikoen eta animalia itxurakoen
arteko konbinazioak dira estilo
horren ezaugarriak. Geroago, VII. mendetik
aurrera, elementuk zorrotzago antolatuko
ziren. Bigarren estilo honetakoak dira
Upplanden aurkitutako kasko eta arma
apainduak.