Artea»Antzin Aroa
Egeoko artea : Zikladak eta Minos
Egeo itsasoa Mediterraneo itsasoaren beso bat da, Grezia,Asia Txikia eta Kretaren artean
dagoena. 214.000 krn 2-ko eremua hartzen du (570 km luze eta 280 ktn zabal) eta
uhartez josia dago : Kreta, Eubea, Esporada uharteak, Ziklada uharteak, etab. Ipar-ekialdean
Dardanelo itsasarteak Marmara itsasoarekin lotzen du, eta handik Bosforo itsasarteak
Itsaso Beltzarekin. Mendez mende sartaldeko kultura moldatu eta egituratu duten
teoria artistiko, politiko, sozial eta filosofiko askoren sorgunea izan zen Egeo itsasoa,
Europa, Afrikako iparraldea eta Asiaren arteko hartu-emanen bidegurutze nagusietako
bat izan baitzen antzinatean.
Kristo aurreko hirugarren eta bigarren milurtekoetan, greziar zibilizazioa baino lehen,
hiru zibilizazio sortu ziren Egoeo aldean, elkarren senide eta aldi berean elkarren
desberdin : Kretakoa, Kretako errege Minosen omenez Minosko zibilizazioa edo nzrnoikoa
deitua ; Zildada uharteetakoa edo Zrkladetakoa ; eta Greziako kontinentekoa,
hiri nagusia Mizenas izanik Mizenaskoa edo mrzenrkoa deitua.
Ez da Egeoko historia eta erlijioari buruzko datu askorik ezagutzen ; gorde diren
testu gehienak administrazio dokumentuak eta jauregietako inbentarioak baitira. Oinarrizko
datu asko falta dira, beraz, Egeoko artea ulertu ahal izateko. Egeoko artea harremanetan
dago Egipto eta Sortalde Hurbilekoarekin, alde batetik, eta baita geroago
Grezian egin zenarekin ere, bestetik, baina ez dago haatik bi mundu horien arteko trantsizio
soiltzat hartzerik : ez batari ez besteari ez dagokion berezkotasun eta edertasun
berezi bat baitario.
Zikladetako artea
Zildada uharteetan K. a. 2600-1100 bitartean bizi izan zen jendeak ez zuen aztarna askorik utzi. Aipagarriak dira haien harriz ko hilobi zumeetan aurkitu diren idoloak. Marmolezkoak dira eta emakumeak irudikatzen dituzte, biluziak eta zutik, besoak bular parean antxumaturik dituztela. Amatasunaren eta emankortasunaren ikur dira, eta eskultura primitiboaren ezaugarriak diruzten arren, askoz lerdenagoak eta lirainagoak dira Paleolitos Aroko Venus mardulak baino, eskulturaren errito eginkizuna aldatu egin zelako beharbada. Gorputza laua eta ziri itsurakoa dute, lepoa sendoa, sudura makotua eta aurpegia obala, adierazkortasunik gabea. Ezaugarri horietan berdin samarrak badira ere, desberdinak dira tamainan (batzuk dira zentimetro gutxikoak, beste batzuk, berriz, pertsonen tamaina ber tsukoak), eta baita itxuran ere.
Minosko artea
Kretako arte moldea da askogatik
Egeoko zibilizazioetako aberatsena eta exotikoena
. Badu ezaugarri berezi bat Egipto
eta Sortalde Hurbilekotik ez ezik, Grezia klasikokotik
ere bereizten duena : jarraitasunik
eza.
Minosko artearen erakusgarri nagusiak
aztertzean ez da haien artean bilakaera prozesurik
izan zenik esateko arrazoirik aurkitzen
; hain agertzen eta desagertzen dira
erakusgarriok bat-batean ezen uste izatekoa
baita kanpoko indar ezezagunen mende
egon zela haien patua. Bat-bateko aldaketa
bortitzak gertatu ziren (sumendi erupzioek
eta arrotzen erasoek eraginak beharbada),
eta uharte osoari eragin zioten nonbait.
Nolanahi ere, gertatuak gertatu, Kretako
arteak ez du hondamena iragar zezakeen
aztarnarik utzi, guztiz arte alaia baita, eta
are jostalaria ere, erritmoz eta dinamismoz
betea.
Arkitektura
Lehenengo aldaketa K.a. 2000 urte inguruan
gertatu zen. Ordu arte, Minosko zibilizazio
aldiaren lehenengo zortzi mendeetan
zehar, kretarrek ez zuten Neolitos Aroko
bizibidetik harago egin. Nolanahi ere, itsas
merkataritzari esker Egiptorekin harremanetan
izan bide ziren. K.a. 2000. urte inguruan,
bada, kretarrek idazteko sistema bat
eta hirien zibilizazio bat sortu eta antolatu
zuten, hiru jauregiren inguman : Knossos,
Festo eta Malia. Hirurak aldi berean suntsitu
ziren, K.a. 1700 inguruan, eta ia ez da
horien aztarnarik geratu. Ehun bat urte geroago
jauregi berri eta handiagoak eraiki
ziren leku haietan herran, haina 1450 inguruan
guztiz suntsiturik gertatu ziren ostera.
Lehenengo jauregiak suntsitu zituen hondamendiaren
ondoren eta mende beteko
zuzperraldi mantso bat eta gero, sormenairen eztanda ikaragarria gertatu zen. Denbora
bitarte labur horretan sortu zen Minosko
arkitekturaz, eskulturaz eta pinturaz
gorde den guztia eta, horregatik, jauregi
horien aztarnak dira garai hartako gure
informazio iturri nagusia.
Kretako jauregi handiena Knossoskoa
izan zen (K.a. 1900 inguru). Han aurkitu
ziren Kretako gizarteari eta ekonomiari
buruzko lehenengo datuak, buztinezko
oholoetan idatziak. Greziako elezahar klasikoetan
Minos erregearen jauregia zen
Knossos. Arkeologia lanei esker jakin denez,
oso handia zen, eta kanpoaldetik ez
oso dotorea, Asiriako eta Pertsiako jauregiekin
konparatuta behinik behin ; ez dago
behintzat halako batasun eta handitasun
efektua bilatu nahian egina. Barrualdetik,
herriz, aretoak eta gelak ez ziren oso handiak,
sabai apalekoak baitziren. Nolanahi
ere, zutabezko galeriek, eskailerek eta haizeztatze
patioek zabaltasun eta irekitasun
kutsu atsegina emango zioten. Hormetako
batzuk, margo bikainez apainduak, halako
dotoretasun barrenkoia gorde dute gaur
egun arte. Igeltserotza lana ere bikaina da
jauregi minoikoetan. Ez dago ziurtasun
osoz esaterik zer ziren jauregiok eraikiarazi
zituzten gobernariak, printze gerrariak
ote ziren, Egipto eta Mesopotamiakoak bezalako
errege sainduak edota merkatariak,
baina arkeologia lanetan azaleratu diren
aztarnak aztertuta ezer izatekotan nlerlcatariak
izango zirela esateko arrazoiak daudela
ematen du, han azaldu diren biltegi,
lantegi eta langelek jauregia ez zela errege
egoitza soila erakutsi baitute, administrazio
eta merkataritza jardueretarako gune
handi bat baizik.
Eskultura
Minosko zibilizazioan ez da erlijio aztarna askorik aurkitu, ez tenplurik ez tamaina handiko estatuarik gurtzeko, eta bestelakorikere gutxi. Aurkitu direntxoek, gainera, ez dute oso esanahi garbia. Kobazuloetan-eta egingo zituzten beren erlijio ospakizunak . Adimen ustez, jainkosa bat (edo batzuk, akaso) gurtzen zuten, heste leku batzuetan eta lehenago aurkitutako amatasunaren eta emankortasunaren jainkosen antzekoren bat-edo. Aipagarria da terrakotazko estatua txiki bat (Knossos, K.a. 1600 ingurlr), hiru suge luze kiribilkaturik dituela besoen, gorputzaren eta buruaren jiran, eta bularrak agerian. Batzuen ustez irudi horrek esanahi garbia izan dezake, antzinako erlijio askotan sugea lurreko jainkoen eta gizonezkoen emankortasunaren irudikapena baita eta bularra, berriz, emakumezkoen emankortasunarena.
Zeramika eta pintura
Lehenengo jauregien garaian (K.a.
2000-1700 inguruan) zeramika mota berezi
bat egin zen Kretan, telcnilcaren bikaintasunarengatik
eta apaindura zurrunbilotu dinamikoagatik
ezaguna. Apaindurazko pintura
horretan, ordea, ez da 1600-1450 bitarteko
loraldi arestian aipatu horretan hain
pintura lan bikainak egingo zirenik aurreikusten
. Izan ere, hondamendiaren ondoren,
horma irudi
Horma irudi haietan Izaditik ateratako
pasarteak irudikatzen dira gehienetan : animaliak,
hegaztiak, landareak, itsasoko izakiak
. Aditu batzuen ustez, Egiptoko pintura
moldea gogorarazten dute eta animaliek
eta landareek ere arte nilotikoaren eragina
nakari (tute heren egikeran, baina haietan
dagoen iraunkortasuna eta egonkortasunaren
ordez, kulunkazko mugimendua eta
erritmoa darie hauei eta irudiek berek ere
pisurik gabe airean zintzilik ematen dute.Arv •a irren eta izrn , deen freskoa da
(Knossosko jauregia) horma irudirik ederrenetako
bat, zeinetan kretarren artearen
gai kutunena azaltzen baita : itsasoa eta
itsasoko izakiak. Itsasoko gauzekiko zaletasun
hori hain zen handia, non itsasoarekin
zerikusirik ez zuten gaietan ere nola
edo hala islatzen baitzen, Zezerzlarren freskoa
deritzon margolan bikainaren irudien
mugimenduan (ur gainean jauzi egiten
duten izurdeak bailiran), esate baterako.
Hori da, hain zuzen, Minosko artearen
beste maisulan aipagarrienetako bat, aurkitu
den handiena eta dinamikoena. Margolanak
zezenaren gainetik jauzi egitearen
erritoa erakusten du (zezen handi bat erdian
eta hiru giza irudi inguruan : aurrean,
zezenaren gainetik jauzian eta atzean).
Zezena animalia sakratua zen kretarrentzat
eta haren gainetik jauzi egiteak esanahi
garrantzitsua izango zuen erlijio bizitzan.
Aditu batzuen ustez hiru irudi horiek ekintza
bat beraren hiru aldi erakusten dute,
haina heste batzuen ustez, berriz, artista
hura jauziaren mugimenduak zehaztasunez
erakusten ez baizik eta mugimendu horren
jariakortasuna eta naturaltasuna adierazten
saiatu zen.
Minosko pintura lana fantasiaren sorkari
ezin aberats eta orijinalagoa izan zen,
eta sekulako eragina izan zuen Kretako
artean. Zeramika margotuan ere marrazki
abstraktuen ordez landareak eta animaliak
irudikatzen hasi ziren handik aurrera : arrainak,
maskorrak, olagarroak...
Minosko zibilizazioaren zeramika eta
pintura lanen artean aipagarriak dira, halaber,
Pitxer mokoduna (K.a. 1800, Faistos),
Olagarroaren ontzia (K.a. 1500, Palaikastro),
Basabtnztzjarrzilariarerz ontzia
(K.a. 1500, Kato Zakroko jauregia), Segalarien
ontzia (K.a. 1550, Hagia Triada),
Boxectlarrer7 freskoa (K.a. 1300, Tera),
Arrantzaleren freskoa (K.a. 1500, Tera).