Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Antzin Aroa

Egeoko artea : Zikladak eta Minos

Ezkerrean, Kretako Minos jauregiko horma zutabedun batek jatorriz zuen itxura erakusten duen irudia. Eskuinean, Minosko jauregiaren hondakinak, Kretan.<br><br>

Egeo itsasoa Mediterraneo itsasoaren beso bat da, Grezia,Asia Txikia eta Kretaren artean dagoena. 214.000 krn 2-ko eremua hartzen du (570 km luze eta 280 ktn zabal) eta uhartez josia dago : Kreta, Eubea, Esporada uharteak, Ziklada uharteak, etab. Ipar-ekialdean Dardanelo itsasarteak Marmara itsasoarekin lotzen du, eta handik Bosforo itsasarteak Itsaso Beltzarekin. Mendez mende sartaldeko kultura moldatu eta egituratu duten teoria artistiko, politiko, sozial eta filosofiko askoren sorgunea izan zen Egeo itsasoa, Europa, Afrikako iparraldea eta Asiaren arteko hartu-emanen bidegurutze nagusietako bat izan baitzen antzinatean.

Kristo aurreko hirugarren eta bigarren milurtekoetan, greziar zibilizazioa baino lehen, hiru zibilizazio sortu ziren Egoeo aldean, elkarren senide eta aldi berean elkarren desberdin : Kretakoa, Kretako errege Minosen omenez Minosko zibilizazioa edo nzrnoikoa deitua ; Zildada uharteetakoa edo Zrkladetakoa ; eta Greziako kontinentekoa, hiri nagusia Mizenas izanik Mizenaskoa edo mrzenrkoa deitua.

Ez da Egeoko historia eta erlijioari buruzko datu askorik ezagutzen ; gorde diren testu gehienak administrazio dokumentuak eta jauregietako inbentarioak baitira. Oinarrizko datu asko falta dira, beraz, Egeoko artea ulertu ahal izateko. Egeoko artea harremanetan dago Egipto eta Sortalde Hurbilekoarekin, alde batetik, eta baita geroago Grezian egin zenarekin ere, bestetik, baina ez dago haatik bi mundu horien arteko trantsizio soiltzat hartzerik : ez batari ez besteari ez dagokion berezkotasun eta edertasun berezi bat baitario.

 

Zikladetako artea

Zildada uharteetan K. a. 2600-1100 bitartean bizi izan zen jendeak ez zuen aztarna askorik utzi. Aipagarriak dira haien harriz ko hilobi zumeetan aurkitu diren idoloak. Marmolezkoak dira eta emakumeak irudikatzen dituzte, biluziak eta zutik, besoak bular parean antxumaturik dituztela. Amatasunaren eta emankortasunaren ikur dira, eta eskultura primitiboaren ezaugarriak diruzten arren, askoz lerdenagoak eta lirainagoak dira Paleolitos Aroko Venus mardulak baino, eskulturaren errito eginkizuna aldatu egin zelako beharbada. Gorputza laua eta ziri itsurakoa dute, lepoa sendoa, sudura makotua eta aurpegia obala, adierazkortasunik gabea. Ezaugarri horietan berdin samarrak badira ere, desberdinak dira tamainan (batzuk dira zentimetro gutxikoak, beste batzuk, berriz, pertsonen tamaina ber tsukoak), eta baita itxuran ere.

 

Minosko artea

Kretako arte moldea da askogatik Egeoko zibilizazioetako aberatsena eta exotikoena . Badu ezaugarri berezi bat Egipto eta Sortalde Hurbilekotik ez ezik, Grezia klasikokotik ere bereizten duena : jarraitasunik eza.

Minosko artearen erakusgarri nagusiak aztertzean ez da haien artean bilakaera prozesurik izan zenik esateko arrazoirik aurkitzen ; hain agertzen eta desagertzen dira erakusgarriok bat-batean ezen uste izatekoa baita kanpoko indar ezezagunen mende egon zela haien patua. Bat-bateko aldaketa bortitzak gertatu ziren (sumendi erupzioek eta arrotzen erasoek eraginak beharbada), eta uharte osoari eragin zioten nonbait.

Nolanahi ere, gertatuak gertatu, Kretako arteak ez du hondamena iragar zezakeen aztarnarik utzi, guztiz arte alaia baita, eta are jostalaria ere, erritmoz eta dinamismoz betea.

 

Arkitektura

Lehenengo aldaketa K.a. 2000 urte inguruan gertatu zen. Ordu arte, Minosko zibilizazio aldiaren lehenengo zortzi mendeetan zehar, kretarrek ez zuten Neolitos Aroko bizibidetik harago egin. Nolanahi ere, itsas merkataritzari esker Egiptorekin harremanetan izan bide ziren. K.a. 2000. urte inguruan, bada, kretarrek idazteko sistema bat eta hirien zibilizazio bat sortu eta antolatu zuten, hiru jauregiren inguman : Knossos, Festo eta Malia. Hirurak aldi berean suntsitu ziren, K.a. 1700 inguruan, eta ia ez da horien aztarnarik geratu. Ehun bat urte geroago jauregi berri eta handiagoak eraiki ziren leku haietan herran, haina 1450 inguruan guztiz suntsiturik gertatu ziren ostera.

Lehenengo jauregiak suntsitu zituen hondamendiaren ondoren eta mende beteko zuzperraldi mantso bat eta gero, sormenairen eztanda ikaragarria gertatu zen. Denbora bitarte labur horretan sortu zen Minosko arkitekturaz, eskulturaz eta pinturaz gorde den guztia eta, horregatik, jauregi horien aztarnak dira garai hartako gure informazio iturri nagusia.

Kretako jauregi handiena Knossoskoa izan zen (K.a. 1900 inguru). Han aurkitu ziren Kretako gizarteari eta ekonomiari buruzko lehenengo datuak, buztinezko oholoetan idatziak. Greziako elezahar klasikoetan Minos erregearen jauregia zen Knossos. Arkeologia lanei esker jakin denez, oso handia zen, eta kanpoaldetik ez oso dotorea, Asiriako eta Pertsiako jauregiekin konparatuta behinik behin ; ez dago behintzat halako batasun eta handitasun efektua bilatu nahian egina. Barrualdetik, herriz, aretoak eta gelak ez ziren oso handiak, sabai apalekoak baitziren. Nolanahi ere, zutabezko galeriek, eskailerek eta haizeztatze patioek zabaltasun eta irekitasun kutsu atsegina emango zioten. Hormetako batzuk, margo bikainez apainduak, halako dotoretasun barrenkoia gorde dute gaur egun arte. Igeltserotza lana ere bikaina da jauregi minoikoetan. Ez dago ziurtasun osoz esaterik zer ziren jauregiok eraikiarazi zituzten gobernariak, printze gerrariak ote ziren, Egipto eta Mesopotamiakoak bezalako errege sainduak edota merkatariak, baina arkeologia lanetan azaleratu diren aztarnak aztertuta ezer izatekotan nlerlcatariak izango zirela esateko arrazoiak daudela ematen du, han azaldu diren biltegi, lantegi eta langelek jauregia ez zela errege egoitza soila erakutsi baitute, administrazio eta merkataritza jardueretarako gune handi bat baizik.

 

Eskultura

Minosko zibilizazioan ez da erlijio aztarna askorik aurkitu, ez tenplurik ez tamaina handiko estatuarik gurtzeko, eta bestelakorikere gutxi. Aurkitu direntxoek, gainera, ez dute oso esanahi garbia. Kobazuloetan-eta egingo zituzten beren erlijio ospakizunak . Adimen ustez, jainkosa bat (edo batzuk, akaso) gurtzen zuten, heste leku batzuetan eta lehenago aurkitutako amatasunaren eta emankortasunaren jainkosen antzekoren bat-edo. Aipagarria da terrakotazko estatua txiki bat (Knossos, K.a. 1600 ingurlr), hiru suge luze kiribilkaturik dituela besoen, gorputzaren eta buruaren jiran, eta bularrak agerian. Batzuen ustez irudi horrek esanahi garbia izan dezake, antzinako erlijio askotan sugea lurreko jainkoen eta gizonezkoen emankortasunaren irudikapena baita eta bularra, berriz, emakumezkoen emankortasunarena.

 

Zeramika eta pintura

Lehenengo jauregien garaian (K.a.

2000-1700 inguruan) zeramika mota berezi bat egin zen Kretan, telcnilcaren bikaintasunarengatik eta apaindura zurrunbilotu dinamikoagatik ezaguna. Apaindurazko pintura horretan, ordea, ez da 1600-1450 bitarteko loraldi arestian aipatu horretan hain pintura lan bikainak egingo zirenik aurreikusten . Izan ere, hondamendiaren ondoren, horma irudi
Horma irudi haietan Izaditik ateratako pasarteak irudikatzen dira gehienetan : animaliak, hegaztiak, landareak, itsasoko izakiak . Aditu batzuen ustez, Egiptoko pintura moldea gogorarazten dute eta animaliek eta landareek ere arte nilotikoaren eragina nakari (tute heren egikeran, baina haietan dagoen iraunkortasuna eta egonkortasunaren ordez, kulunkazko mugimendua eta erritmoa darie hauei eta irudiek berek ere pisurik gabe airean zintzilik ematen dute.Arv •a irren eta izrn , deen freskoa da (Knossosko jauregia) horma irudirik ederrenetako bat, zeinetan kretarren artearen gai kutunena azaltzen baita : itsasoa eta itsasoko izakiak. Itsasoko gauzekiko zaletasun hori hain zen handia, non itsasoarekin zerikusirik ez zuten gaietan ere nola edo hala islatzen baitzen, Zezerzlarren freskoa deritzon margolan bikainaren irudien mugimenduan (ur gainean jauzi egiten duten izurdeak bailiran), esate baterako.

Hori da, hain zuzen, Minosko artearen beste maisulan aipagarrienetako bat, aurkitu den handiena eta dinamikoena. Margolanak zezenaren gainetik jauzi egitearen erritoa erakusten du (zezen handi bat erdian eta hiru giza irudi inguruan : aurrean, zezenaren gainetik jauzian eta atzean).

Zezena animalia sakratua zen kretarrentzat eta haren gainetik jauzi egiteak esanahi garrantzitsua izango zuen erlijio bizitzan.

Aditu batzuen ustez hiru irudi horiek ekintza bat beraren hiru aldi erakusten dute, haina heste batzuen ustez, berriz, artista hura jauziaren mugimenduak zehaztasunez erakusten ez baizik eta mugimendu horren jariakortasuna eta naturaltasuna adierazten saiatu zen.

Minosko pintura lana fantasiaren sorkari ezin aberats eta orijinalagoa izan zen, eta sekulako eragina izan zuen Kretako artean. Zeramika margotuan ere marrazki abstraktuen ordez landareak eta animaliak irudikatzen hasi ziren handik aurrera : arrainak, maskorrak, olagarroak...

Minosko zibilizazioaren zeramika eta pintura lanen artean aipagarriak dira, halaber, Pitxer mokoduna (K.a. 1800, Faistos), Olagarroaren ontzia (K.a. 1500, Palaikastro), Basabtnztzjarrzilariarerz ontzia (K.a. 1500, Kato Zakroko jauregia), Segalarien ontzia (K.a. 1550, Hagia Triada), Boxectlarrer7 freskoa (K.a. 1300, Tera), Arrantzaleren freskoa (K.a. 1500, Tera).