Artea»Antzin Aroa
Antzinako pertsiar artea
Akemenestar artea
Asiriar iturriei kasu egitera, badirudi K.a.
900 alderako bazirela egungo Iran inguruan
jatorri eta hizkuntza askotako pertsona taldeak
. Behi, ahuntz eta, batez ere, zaldi zaintza
zuten bizibide eta, nor bere lurraldean
finkatu ahala, baliabideak ugalduz eta hobetuz
joan ziren. Nolanahi ere, mediarrak, lehenik,
eta pertsiarrak, gero, gailenduko ziren
beste guztien gainetik.
Ziro II.a Handia izan zen pertsiar inperioko
lehen erregea, K.a. 550an garaitu baitzuen
Astiages, mediar inperioko azken erregea
. Ordutik aurrera bat egin zuten mediarrek
eta pertsiarrek akemenestarren gidaritzapean,
dinastia horretakoa baitzen, hain
zuzen ere, Ziro II.a. Gero Anatolia osoa
okupatu zuen, eta sortalderantz Indoraino
hurbildu zen. K.a. 539an, ia borrokatu beharrik
gabe, Babilonian sartu zen. Dirudienez,
ohiz kanpoko gizona eta buruzagia izan
zen. Oso pertsonaia gutxik bildu dute gizacliaren
historian hark bezainbateko estimua,
hala elezaharretan nola historian. Ezin liteke
halabehar hutsa izan Herodotok eta Xenofonek
Zirori buruzko hain iritzi ona izatea
. Guduan hil zen, eta haren ospe ona
biribildu baizik ez zen egin : buruzagi noble,
ausart, lasai eta bakegile gisa geratu zen
gizakien oroimenean.
Haren seme Kanbisesek Egipto hartu
zuen mendean K.a. 525ean, eta hura atzerrian
zen bitartean Gaumata aztiak beretu
zuen Pertsiako tronoa. Kanbises bidean hil
zen, bere inperioa berreskuratzera zetorrela.
Dariok bota zuen usurpatzailea agintetik
eta haren bidez eseri ziren berriro akenienestarrak
errege aulkian. K.a. 519an, eszitei
eraso zien hego Errusian ; gero Egipto
segurtatu zuen, eta India okupatu zuen,
baina K.a. 490ean porrot egin zuen Greziaren
aurka egindako espedizioak. Darioren
ondorengo pertsiar erregeek, nahiz eta
arranditsuak izan, ez zuten gauza handirik
lortu, eta haietako batzuk, hala nola Xerxes
La (486-465 K.a.), ezagunak dira greziarren
aurka fruiturik gabe izandako gerra luzeengatik
. Dario III.a izan zen akemenestarren
dinastiako azken erregea, K.a. 33-ian Mazedoniako
Alexandro Handia Asian sartu eta
pertsiarren inperioaz jabetu baitzen, Dario
erregea K.a. 331n hil ondoren.
Arkitektura
Pertsiar arkitektura, ordu artekoa bezala
jainkoei eskainitako tenpluetan gauzatuordez, erregetzaren inguruko artea dela esan
liteke, errege jauregietan aurkitzen baitira
garai hartako arkitekturaren adibide bikainenak
. Nahiko argiak dira atzerritar eraginak
akemenestarren garaiko arkitekturan.
Errege jauregietan, esate baterako, mesopotamiar
jatorriko ezaugarriak antzematen
dira : arkitektura obrak terraza artifizialen
gainean eraikitzea, harrizko edo beira-adreiluzko
erliebez apaindutako pezozko murruak,
eta sarreran zezen babesgarrien irudiak
ezartzea. Atalburuetan eta zutabeetan,
aldiz, egiptoarren eta greziarren eragina
antzematen da. Eta, azkenik, pertsiar jatorrikoak
dira kapitelak -ezezagunak pertsiar
eremutik kanpora-, zutabeen goratasuna eta
kopurua, eta pilareetako erliebeak.
Pasargada
Pasargadakoa da pertsiar errege jauregietan antzinakoena. Ziroren aginduz eraiki zen, eta lorategien erdian altxatako hiru eraikin multzo zituen. Lehen multzoan, ate handi bat eta 26 x 22ko hipostilo areto bat zeuden. Hipostiloak asiriar estiloko harrizko zezenak zituen sarrera nagusietan, eta jeinu hegodunak besteetan. Ipar-mendebaldeko multzoan entzutegi aretoa zegoen : eraikin angelu-zuzen bat, inguru guztian atari handiak eta erdian areto zabal bat zituena, launa zutabeko bi ilararekin. Azkenik, iparraldean, jauregi nagusia : oso atari handia zuen, hogeina zutabeko bi ilara zituena, erdian gisa bereko areto bat, eta pezoz eraikitako beste gela batzuk. Hau izan bide zen enperadorearen bizitokia, baina ez clenbora luzez, sasoi betean zegoela hil baitzen Ziro Hanclia.
Susa
Dariok eraikiarazitako Susako jauregia
da antzinako pertsiar arkitekturaren beste
adibide bat. Hasteko, 13 ha zabal eta 15 ni
garai zen plataforma handi bat eraiki zuten,
bertatik lautada guztia menderatzen zena.
Sarbide bakarra 1972an aurkitutako monumentuzko
atetik zuen. Garaipen arku nnoduko
bat zen, barruan areto bat zuena. Xerxesen
agintaldian amaitu zen, eta errege
haren ia 3 metro altuko bi estatua handi
ezarri zituzten bertan. Hegoaldeko patioak
beira adreiluzko erliebeez apainduak zeuclen,
lehoiak, zezen hegodunak eta grifoak
irudikatzen zituztela. Iparraldean, entzutegi
areto edo npndnraa eskerga zegoen, ipar,
ekialde eta mendebaldetik atariak zituena ;
aretoaren sabaiari 20 metro altuko 36 zutabe ildaskatuk eusten zioten, bizkarretik batutako
bi zezen irudikatzen zituzten 5,52 m
altuko kapitel ikaragarriekin. Harmailadietako
bat arkularien friso ospetsuarekin
apaindu zen.
Persepolis
Bai Pasargada eta bai Susa pertsiar espirituaren
eta handitasunaren erakusgarri
bikainak diren arren, Persepolisen gauzatu
ziren hobekien akemenestar artearen bertute
eta ontasun guztiak.
K.a. 518an hasi ziren eraikuntza lanak
Dario Laren aginduz, baina Xerxes eta Artaxerxesen
erregealdietan ere ez ziren obrak
eten. Manwdasteko ordoki handia aurrean
zuela, alde bat Kuh-i Ramat mendiko harkaitzean
bermaturik, 15 metro inguruko
goratasuna eta 450 x 270 metroko luze-zabalera
zituen plataforma eskerga eraiki zuten
lehenik, lehorrean (morterorik gabe)
doitutako harrizko bloke handiz. Beheko
ordokitik begiratuta, ezkerretara, lau atsedentoki
zituen harmailadi handia zegoen,
Xerxesen atean amaitzen zena, gizaki
buruko zezen hegodunez apainclua.
Sarbidea mendebaldeko harmailadi handitik
zuen. Harmailak oso zabalak eta goratasun
gutxikoak ziren, segur aski, zaldiz igotzeko
aukera emateagatik. Behin plataformara
igo eta gero, Dariok hasi eta Xerxesek
amaitutako Herrialdeen Atetik sartu beharra
zegoen. Eraikinaren mendebaldeko eta
ekialdeko ateen alde banatan, bi zezen handiren
irudiak zeuden kanpora begira, eta
gizaki burua zuten beste bi zezen, barruko
aldera begira. Hegoko atetik apadanako
patiora ateratzen zen. Bere plataforma propioaren
gainean zegoen apadana edo entzutegi
aretoa. Hiru atari zituen, seina zutabeko
bi ilarakoak, eta erdian 60 metroko
aldeko areto karratu handi bat, 36 zutabekoa
. Zutabeak (batzuk oraindik zutik daude)
ildaxkatuak ziren, 19 metro garaiak, eta
kapiteltzat bizkarretik batutako bi zezenen
irudiak zituzten.
Hileta arkitektura
Hileta eraikin antzinakoena Ziroren hilobia
da. Landa librean eraikitako sei harmailako
plataforma baten gainean, bi isuriko
kapera moduko bat dago, harrizkoa,
luze-zabalean 3,17 x 2,11 ni dena eta hegomendebaldetik
atea duena. Plataforma harmailaduna,
berriz, 13,35 x 12,30 da oinarrian,
eta 5,5 metroko goratasuna du.
Gainerako akemenestar erregeen hilobiak,
ordea, guztiz bestelakoak dira. Dario
Lak eta haren ondorengo errege guztiek
harkaitzean zularazi zituzten beren hilobiak.
Persepolisetik bost kilometro ingurura dago
Nakx-i-Rustam izeneko haran ezkutu bat,
harkaitzezko amildegi ia bertikalez itxia.
Elamdarren garairako ere leku sakratua zen
eta huraxe aukeratu zuen Dariok bere hilobia zulatzeko. Harkaitzaren goratasun jakin
batean, 22,5 m altuko fatxada bat marraztu
zuten arkitektoek, gurutze formakoa. Gorenean,
Ahura Mazcla jainkoa eta, tranpal
baten gainean zizelaturik, erregea, ezker
eskuan arku bat duela, hari otoitz egiten.
Tranpalari eusten, idazkunean aipatzen diren
28 nazioak daude bi ilaratan. Alboetan,
erregearen segizioko pertsonaiak ageri dira
hiru ilaratan. Guztiari eusten bezala, atxikitako
lau zutabe daude, Persepolisen antzeko
protomo-kapitelak dituztela. Harkaitzaren
barman zizelaturik, bi isuriko sabaia eta
zenbait sarkofago dago. Ondorengo errege
hilobi guztiak eskema beretsuaren arabera
egin zituzten.
Erliebea eta eskultura
Ziroren garaikoak dira lehen erliebeak.
Hasieran, lauak eta bakunak ziren, Pasargadako
jeinu hegodunetan ikusten den bezala,
baina gauzak asko aldatu ziren gero,
hartaraino, non, Persepoliseko erliebeak
hartzen baitira akemenestar eskulturaren
gailurtzat. Agi danez, joniar eskultoreen eragina
funtsezkoa izan zen. Erliebeari bolumen
biribildu eta leuna emanez, gizaki eta
animalien benetako irudikapen plastikoak
egiten saiatu ziren. Lehenik zizelatze lana
egiten zuten, xehetasun guztiak barne zirela,
baina osotasunari lehentasuna emanez.
Gero leundu egiten zuten, eta azkenik margotu
. Mediarrak eta egiptoarrak ziren margolari
espezialistak.
Inrdikatutako pertsonaien zurruntasunari
dagokionez -norbaitek esan du izoztuak
diruditela-, baliteke elamdar tradizioaren
eragina izatea, baina izan daiteke maiestatea
adierazteko modu bat ere.
Eskulturaren alorrean, aipatzekoak dira
Persepoliseko kapiteletako lehoi adardun,
grifo eta zezen irudi bikainak. Aintzat hartzekoak
dira, orobat, Herrialdeen Ateko giza
burudun zezen eskergak -5,5 m garai dira,
antzinateko handienetalcoalc-, ore urdinezko
printze buru ospetsua, eta lapislazulizko
eskaintzailearen soin enborra.
Nolanahi ere, erliebea cla akemenestar
eskulturako arte nagusia, eta Persepoliseniristen du gailurra. Apadanaren harmailadiak
askotariko gaiez apaindu ziren. Erdiko panelean
zortzi zaindari daude (lau alde banatan)
erdian idazkun bat dutela, eta panelaren
bi aldeetan lehoi bana zezen bana
menderatzen. Trrprlon izeneko eraikinaren
ateetan, batean Dario irudikatu zuten, oinez,
bi zerbitzari atzetik zimela ; eta bestean,
Dario eserita eta Xerxes zutik. Darioren eta
Xerxesen jauregiak, 100 zutabeko aretoa eta
eraikin gehiago ere erliebez apainduak zeuden
. Oro llar, oso kalitate oneko lanak dira,
eta zehaztasun handiz islatzen dituzten gizaki,
animalia, eta jantziak.
Susako jauregian, ordea, pertsiarren artean
tradiziorik ez zuen beste apaingarri
mota bat erabili zuten : beira-adreiluz eraikitako
erliebeak. Babiloniarrak izan zituzten
maisu langintza honetan, nahiz eta gaiak
erabat akemenestarrak ziren. Harmailadietako
frisoetan zerbitzariak irudikatu zituzten
gauzakiak eramaten eta apadanan ezarri
zuten gaur hain ospetsua den arkularien
frisoa.
Partiar artea
Partiar inperioa, batik bat, erromatarren
aurka izandako borroka luzeengatik izan da
ezaguna mendebaldeko historian. Nolanahi
ere, esandako borrokak partiar inperioaren
mendebaldeko mugetan gertatu ziren,
eta erromatarrek ez zuten inoiz ezagutu inperioaren
bihotza. K.a. 247tik K.o. 225 aldera
arte iraun zuen inperioak, bost mende
inguru, heraz. Iranclar eta akemenestar muncluaren
oinordeko sentitzen ziren partiarrak,
eta horren erakusgarri da antzinako inperioko
tituluak berreskuratu izana : Errege
Handi eta Erregeen Errege.
Bi espazio bereizten clira partiar artearen
barnean : Mesopotamia, alde batetik, eta
Iran/Erdiko Asia, bestetik. Bi eskualdeetan,
greziar, mesopotamiar edo irandar eraginak
jasoz egin zuen bere bidea partiar arteak.
Partiar artearen ezaugarri bat izan zen, akemenestar
eta sasandar arteak ez bezala, "herrikoia"
izatea, hau da, printze eta handikientzako
obrekin batera, herritar xehearentzako zeramika, urregintza, armagintza edo
ehungintza lanak ere egiten zirela. Arkitekturaren
alorrean, ekarpen funtsezko bat egin
zuten partiarrek : eroan izeneko areto handi
bat, gehienetan alde batetik irekia eta ganga
handi batez estalia. Imanak arrakasta
handia izango zuen sasandar inperioan, eta
erabili zuten geroagoko islamdar meskitetarako
ere. Partiar eskulturaren eta erliehearen
ezaugarri nagusia irudien "frontaltasuna"
da, hau da, aurretik ikusteko eginak zeuden
. Batez ere, kararria, marmola, buztin
egosia eta armatua, eta brontzea erabili zituzten
beren eskulturak eta erliebeak egiteko
.
Sasandar artea
Sasandar dinastiaren inperioak 224tik
651 bitartean iraun zuen. Partiar erregearen
aurka altxa ziren eta beren burua izendatu
zuten akemenestar inperioaren oinordeko
eta jarraitzaile. Sapor II.aren garaian (309-
379) izan zuen sasandar inperioak hedadura
handiena. Garrantzi handiko heste errege
bat Khusrau I.a izan zen (531-579), haren
garaian iritsi baitzuten gailurra arte guztiek
. Khusrau, gainera, bere arerio Justiniano
(Bizantzioko erregea) ez hezala, tolerantea
izen zen, eta Atenasko Akademiako filosofo
asko Bizantziotik ihes egin eta Erregeen
Erregearen altzora bildu ziren.
Sasandarren garaiko arkitektura ezaguni
nahi bada nahitaezkoa gertatzen da Ktesifonteko
jauregia aipatzea. Sapor Laren garaian
eraiki zela uste da, nahiz eta behin
baino gehiagotan eraberritu eta berreraiki
zen. Adreiluz egina dago, eta proportzio
ikaragarri handiak ditu. Oraindik zutik daude
iwanaren ia hogeita hamar metro altuko
ganga eliptikoa, eta eraikinaren fatxada.
Estatuak oso gutxi gorde dira, baina
harkaitzean landutako erliebeak, aldiz,
sasandar artearen ekarpen harrigarrien eta
ezagunenak dira. Lau dira, batez ere, sasandar
erliebeetan islatutako gaiak : koroatzeak,
garaipenak, zaldun arteko borrokak eta
ehiza pasarteak, eta benetako maisu lanak
egin zituzten.