Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Antzin Aroa

Antzinako pertsiar artea

Persepoliseko bi ikuspegi. Ezkerrean, Darioren entzutegiko eskailerako erliebea. Eskuinean, kapitel zizelatuekiko zutabeak.<br><br>

 

Akemenestar artea

Asiriar iturriei kasu egitera, badirudi K.a.

900 alderako bazirela egungo Iran inguruan jatorri eta hizkuntza askotako pertsona taldeak . Behi, ahuntz eta, batez ere, zaldi zaintza zuten bizibide eta, nor bere lurraldean finkatu ahala, baliabideak ugalduz eta hobetuz joan ziren. Nolanahi ere, mediarrak, lehenik, eta pertsiarrak, gero, gailenduko ziren beste guztien gainetik.

Ziro II.a Handia izan zen pertsiar inperioko lehen erregea, K.a. 550an garaitu baitzuen Astiages, mediar inperioko azken erregea . Ordutik aurrera bat egin zuten mediarrek eta pertsiarrek akemenestarren gidaritzapean, dinastia horretakoa baitzen, hain zuzen ere, Ziro II.a. Gero Anatolia osoa okupatu zuen, eta sortalderantz Indoraino hurbildu zen. K.a. 539an, ia borrokatu beharrik gabe, Babilonian sartu zen. Dirudienez, ohiz kanpoko gizona eta buruzagia izan zen. Oso pertsonaia gutxik bildu dute gizacliaren historian hark bezainbateko estimua, hala elezaharretan nola historian. Ezin liteke halabehar hutsa izan Herodotok eta Xenofonek Zirori buruzko hain iritzi ona izatea . Guduan hil zen, eta haren ospe ona biribildu baizik ez zen egin : buruzagi noble, ausart, lasai eta bakegile gisa geratu zen gizakien oroimenean.

Haren seme Kanbisesek Egipto hartu zuen mendean K.a. 525ean, eta hura atzerrian zen bitartean Gaumata aztiak beretu zuen Pertsiako tronoa. Kanbises bidean hil zen, bere inperioa berreskuratzera zetorrela.

Dariok bota zuen usurpatzailea agintetik eta haren bidez eseri ziren berriro akenienestarrak errege aulkian. K.a. 519an, eszitei eraso zien hego Errusian ; gero Egipto segurtatu zuen, eta India okupatu zuen, baina K.a. 490ean porrot egin zuen Greziaren aurka egindako espedizioak. Darioren ondorengo pertsiar erregeek, nahiz eta arranditsuak izan, ez zuten gauza handirik lortu, eta haietako batzuk, hala nola Xerxes La (486-465 K.a.), ezagunak dira greziarren aurka fruiturik gabe izandako gerra luzeengatik . Dario III.a izan zen akemenestarren dinastiako azken erregea, K.a. 33-ian Mazedoniako Alexandro Handia Asian sartu eta pertsiarren inperioaz jabetu baitzen, Dario erregea K.a. 331n hil ondoren.

 

Arkitektura

Pertsiar arkitektura, ordu artekoa bezala jainkoei eskainitako tenpluetan gauzatuordez, erregetzaren inguruko artea dela esan liteke, errege jauregietan aurkitzen baitira garai hartako arkitekturaren adibide bikainenak . Nahiko argiak dira atzerritar eraginak akemenestarren garaiko arkitekturan.

Errege jauregietan, esate baterako, mesopotamiar jatorriko ezaugarriak antzematen dira : arkitektura obrak terraza artifizialen gainean eraikitzea, harrizko edo beira-adreiluzko erliebez apaindutako pezozko murruak, eta sarreran zezen babesgarrien irudiak ezartzea. Atalburuetan eta zutabeetan, aldiz, egiptoarren eta greziarren eragina antzematen da. Eta, azkenik, pertsiar jatorrikoak dira kapitelak -ezezagunak pertsiar eremutik kanpora-, zutabeen goratasuna eta kopurua, eta pilareetako erliebeak.

 

Pasargada

Pasargadakoa da pertsiar errege jauregietan antzinakoena. Ziroren aginduz eraiki zen, eta lorategien erdian altxatako hiru eraikin multzo zituen. Lehen multzoan, ate handi bat eta 26 x 22ko hipostilo areto bat zeuden. Hipostiloak asiriar estiloko harrizko zezenak zituen sarrera nagusietan, eta jeinu hegodunak besteetan. Ipar-mendebaldeko multzoan entzutegi aretoa zegoen : eraikin angelu-zuzen bat, inguru guztian atari handiak eta erdian areto zabal bat zituena, launa zutabeko bi ilararekin. Azkenik, iparraldean, jauregi nagusia : oso atari handia zuen, hogeina zutabeko bi ilara zituena, erdian gisa bereko areto bat, eta pezoz eraikitako beste gela batzuk. Hau izan bide zen enperadorearen bizitokia, baina ez clenbora luzez, sasoi betean zegoela hil baitzen Ziro Hanclia.

 

Susa

Dariok eraikiarazitako Susako jauregia da antzinako pertsiar arkitekturaren beste adibide bat. Hasteko, 13 ha zabal eta 15 ni garai zen plataforma handi bat eraiki zuten, bertatik lautada guztia menderatzen zena.

Sarbide bakarra 1972an aurkitutako monumentuzko atetik zuen. Garaipen arku nnoduko bat zen, barruan areto bat zuena. Xerxesen agintaldian amaitu zen, eta errege haren ia 3 metro altuko bi estatua handi ezarri zituzten bertan. Hegoaldeko patioak beira adreiluzko erliebeez apainduak zeuclen, lehoiak, zezen hegodunak eta grifoak irudikatzen zituztela. Iparraldean, entzutegi areto edo npndnraa eskerga zegoen, ipar, ekialde eta mendebaldetik atariak zituena ; aretoaren sabaiari 20 metro altuko 36 zutabe ildaskatuk eusten zioten, bizkarretik batutako bi zezen irudikatzen zituzten 5,52 m altuko kapitel ikaragarriekin. Harmailadietako bat arkularien friso ospetsuarekin apaindu zen.

 

Persepolis

Bai Pasargada eta bai Susa pertsiar espirituaren eta handitasunaren erakusgarri bikainak diren arren, Persepolisen gauzatu ziren hobekien akemenestar artearen bertute eta ontasun guztiak.

K.a. 518an hasi ziren eraikuntza lanak Dario Laren aginduz, baina Xerxes eta Artaxerxesen erregealdietan ere ez ziren obrak eten. Manwdasteko ordoki handia aurrean zuela, alde bat Kuh-i Ramat mendiko harkaitzean bermaturik, 15 metro inguruko goratasuna eta 450 x 270 metroko luze-zabalera zituen plataforma eskerga eraiki zuten lehenik, lehorrean (morterorik gabe) doitutako harrizko bloke handiz. Beheko ordokitik begiratuta, ezkerretara, lau atsedentoki zituen harmailadi handia zegoen, Xerxesen atean amaitzen zena, gizaki buruko zezen hegodunez apainclua.

Sarbidea mendebaldeko harmailadi handitik zuen. Harmailak oso zabalak eta goratasun gutxikoak ziren, segur aski, zaldiz igotzeko aukera emateagatik. Behin plataformara igo eta gero, Dariok hasi eta Xerxesek amaitutako Herrialdeen Atetik sartu beharra zegoen. Eraikinaren mendebaldeko eta ekialdeko ateen alde banatan, bi zezen handiren irudiak zeuden kanpora begira, eta gizaki burua zuten beste bi zezen, barruko aldera begira. Hegoko atetik apadanako patiora ateratzen zen. Bere plataforma propioaren gainean zegoen apadana edo entzutegi aretoa. Hiru atari zituen, seina zutabeko bi ilarakoak, eta erdian 60 metroko aldeko areto karratu handi bat, 36 zutabekoa . Zutabeak (batzuk oraindik zutik daude) ildaxkatuak ziren, 19 metro garaiak, eta kapiteltzat bizkarretik batutako bi zezenen irudiak zituzten.

 

Hileta arkitektura

Hileta eraikin antzinakoena Ziroren hilobia da. Landa librean eraikitako sei harmailako plataforma baten gainean, bi isuriko kapera moduko bat dago, harrizkoa, luze-zabalean 3,17 x 2,11 ni dena eta hegomendebaldetik atea duena. Plataforma harmailaduna, berriz, 13,35 x 12,30 da oinarrian, eta 5,5 metroko goratasuna du.

Gainerako akemenestar erregeen hilobiak, ordea, guztiz bestelakoak dira. Dario Lak eta haren ondorengo errege guztiek harkaitzean zularazi zituzten beren hilobiak.

Persepolisetik bost kilometro ingurura dago Nakx-i-Rustam izeneko haran ezkutu bat, harkaitzezko amildegi ia bertikalez itxia.

Elamdarren garairako ere leku sakratua zen eta huraxe aukeratu zuen Dariok bere hilobia zulatzeko. Harkaitzaren goratasun jakin batean, 22,5 m altuko fatxada bat marraztu zuten arkitektoek, gurutze formakoa. Gorenean, Ahura Mazcla jainkoa eta, tranpal baten gainean zizelaturik, erregea, ezker eskuan arku bat duela, hari otoitz egiten.

Tranpalari eusten, idazkunean aipatzen diren 28 nazioak daude bi ilaratan. Alboetan, erregearen segizioko pertsonaiak ageri dira hiru ilaratan. Guztiari eusten bezala, atxikitako lau zutabe daude, Persepolisen antzeko protomo-kapitelak dituztela. Harkaitzaren barman zizelaturik, bi isuriko sabaia eta zenbait sarkofago dago. Ondorengo errege hilobi guztiak eskema beretsuaren arabera egin zituzten.

 

Erliebea eta eskultura

Ziroren garaikoak dira lehen erliebeak.

Hasieran, lauak eta bakunak ziren, Pasargadako jeinu hegodunetan ikusten den bezala, baina gauzak asko aldatu ziren gero, hartaraino, non, Persepoliseko erliebeak hartzen baitira akemenestar eskulturaren gailurtzat. Agi danez, joniar eskultoreen eragina funtsezkoa izan zen. Erliebeari bolumen biribildu eta leuna emanez, gizaki eta animalien benetako irudikapen plastikoak egiten saiatu ziren. Lehenik zizelatze lana egiten zuten, xehetasun guztiak barne zirela, baina osotasunari lehentasuna emanez.

Gero leundu egiten zuten, eta azkenik margotu . Mediarrak eta egiptoarrak ziren margolari espezialistak.

Inrdikatutako pertsonaien zurruntasunari dagokionez -norbaitek esan du izoztuak diruditela-, baliteke elamdar tradizioaren eragina izatea, baina izan daiteke maiestatea adierazteko modu bat ere.

Eskulturaren alorrean, aipatzekoak dira Persepoliseko kapiteletako lehoi adardun, grifo eta zezen irudi bikainak. Aintzat hartzekoak dira, orobat, Herrialdeen Ateko giza burudun zezen eskergak -5,5 m garai dira, antzinateko handienetalcoalc-, ore urdinezko printze buru ospetsua, eta lapislazulizko eskaintzailearen soin enborra.

Nolanahi ere, erliebea cla akemenestar eskulturako arte nagusia, eta Persepoliseniristen du gailurra. Apadanaren harmailadiak askotariko gaiez apaindu ziren. Erdiko panelean zortzi zaindari daude (lau alde banatan) erdian idazkun bat dutela, eta panelaren bi aldeetan lehoi bana zezen bana menderatzen. Trrprlon izeneko eraikinaren ateetan, batean Dario irudikatu zuten, oinez, bi zerbitzari atzetik zimela ; eta bestean, Dario eserita eta Xerxes zutik. Darioren eta Xerxesen jauregiak, 100 zutabeko aretoa eta eraikin gehiago ere erliebez apainduak zeuden . Oro llar, oso kalitate oneko lanak dira, eta zehaztasun handiz islatzen dituzten gizaki, animalia, eta jantziak.

Susako jauregian, ordea, pertsiarren artean tradiziorik ez zuen beste apaingarri mota bat erabili zuten : beira-adreiluz eraikitako erliebeak. Babiloniarrak izan zituzten maisu langintza honetan, nahiz eta gaiak erabat akemenestarrak ziren. Harmailadietako frisoetan zerbitzariak irudikatu zituzten gauzakiak eramaten eta apadanan ezarri zuten gaur hain ospetsua den arkularien frisoa.

 

Partiar artea

Partiar inperioa, batik bat, erromatarren aurka izandako borroka luzeengatik izan da ezaguna mendebaldeko historian. Nolanahi ere, esandako borrokak partiar inperioaren mendebaldeko mugetan gertatu ziren, eta erromatarrek ez zuten inoiz ezagutu inperioaren bihotza. K.a. 247tik K.o. 225 aldera arte iraun zuen inperioak, bost mende inguru, heraz. Iranclar eta akemenestar muncluaren oinordeko sentitzen ziren partiarrak, eta horren erakusgarri da antzinako inperioko tituluak berreskuratu izana : Errege Handi eta Erregeen Errege.

Bi espazio bereizten clira partiar artearen barnean : Mesopotamia, alde batetik, eta Iran/Erdiko Asia, bestetik. Bi eskualdeetan, greziar, mesopotamiar edo irandar eraginak jasoz egin zuen bere bidea partiar arteak.

Partiar artearen ezaugarri bat izan zen, akemenestar eta sasandar arteak ez bezala, "herrikoia" izatea, hau da, printze eta handikientzako obrekin batera, herritar xehearentzako zeramika, urregintza, armagintza edo ehungintza lanak ere egiten zirela. Arkitekturaren alorrean, ekarpen funtsezko bat egin zuten partiarrek : eroan izeneko areto handi bat, gehienetan alde batetik irekia eta ganga handi batez estalia. Imanak arrakasta handia izango zuen sasandar inperioan, eta erabili zuten geroagoko islamdar meskitetarako ere. Partiar eskulturaren eta erliehearen ezaugarri nagusia irudien "frontaltasuna" da, hau da, aurretik ikusteko eginak zeuden . Batez ere, kararria, marmola, buztin egosia eta armatua, eta brontzea erabili zituzten beren eskulturak eta erliebeak egiteko .

 

Sasandar artea

Sasandar dinastiaren inperioak 224tik 651 bitartean iraun zuen. Partiar erregearen aurka altxa ziren eta beren burua izendatu zuten akemenestar inperioaren oinordeko eta jarraitzaile. Sapor II.aren garaian (309- 379) izan zuen sasandar inperioak hedadura handiena. Garrantzi handiko heste errege bat Khusrau I.a izan zen (531-579), haren garaian iritsi baitzuten gailurra arte guztiek . Khusrau, gainera, bere arerio Justiniano (Bizantzioko erregea) ez hezala, tolerantea izen zen, eta Atenasko Akademiako filosofo asko Bizantziotik ihes egin eta Erregeen Erregearen altzora bildu ziren.

Sasandarren garaiko arkitektura ezaguni nahi bada nahitaezkoa gertatzen da Ktesifonteko jauregia aipatzea. Sapor Laren garaian eraiki zela uste da, nahiz eta behin baino gehiagotan eraberritu eta berreraiki zen. Adreiluz egina dago, eta proportzio ikaragarri handiak ditu. Oraindik zutik daude iwanaren ia hogeita hamar metro altuko ganga eliptikoa, eta eraikinaren fatxada.

Estatuak oso gutxi gorde dira, baina harkaitzean landutako erliebeak, aldiz, sasandar artearen ekarpen harrigarrien eta ezagunenak dira. Lau dira, batez ere, sasandar erliebeetan islatutako gaiak : koroatzeak, garaipenak, zaldun arteko borrokak eta ehiza pasarteak, eta benetako maisu lanak egin zituzten.