Artea»Antzin Aroa
Mesopotamia
Niloko haranean aginpidea lehenengo dinastiako faraoien eskuetan bateratzen ari zelarik,
Mesopotamian beste zibilizazio bat sortu zenTigris eta Eufrates ibaien babesean.
Egiptokoak ez bezalakoak ziren Mesopotamiako geografia ezaugarriak : lur emankorrak
ez ziren, Nilon bezala, zerrenda estu bat basamortuez inguratua soilik, askoz erennt
handiagoa baizik, eta urez ongi hornitua gainera. Horrek, noski, ez zuen aginpide zentralizatu
bakarra sortzen lagundu, oso zaila baitzen hain lurralde zabala kontrolpean
hartzen, eta, horregatik, Mesopotamiako historia politikoa tokian tokiko liskarrengatik
eta herri nomanden inbasioengatik ezagutu zen.
Berezitasun historiko hori dela eta, Mesopotamiako arteaz hitz egin ordez sumertar
eta akkadiar arteaz, asiriarraz eta babiloniarraz hitz egin behar da. Zibilizazio horietako
artea, dena den, erlijio sinismen komunen eraginpean zegoen eta, aniztasun politikoa
gorabehera, batasun kulturala eta estetikoa ekarri zuen horrek. Mesopotamiako
artea aginpindearen mende zegoen. Horrek bi ondorio nagusi izan zituen : banakako
lanik edo lan pribaturik ez izatea eta egile guztiak anonimoak izatea. Lanak, bestalde,
kanon formal eta ideologiko jakin batzuen mende zeuden, eta hori zela-eta uko egiten
zitzaion norbanakoaren berezko adierazpenari. Hala ere, Mesopotamiako artistek talentu
handia erakutsi zuten inguruneak jartzen zizkien eragozpenak -harri eta zur urritasuna,
adibidez- gainditzen.
Sumertarrak (K.a. 3000-2300)
Argitu gabe dago oraindik sumertarren
jatorria. Ez cla ezagutzen haien hizkuntzaren
ahaiderik antzinako gainerako hizkuntzen
artean. Sortaldetik iritsita, Pertsia aldetik
segur aski, sartu ziren Mesopotamian,
K.a. 4000, urtea baino lehen. Hurrengo mila
urtean estatu hiriak fundatu zituzten eta
idazkera kuneiformea asmatu zuten.
Estatu hiri bakoitzak bere errege
jainkoa zuen, eta apaiz leinu bat hari zerbitzatzen
. Gobernu teokratiko horrek alor
teorikoa ez ezik, bizitzaren alor guztiak
ere hartzen zituen. Jainkoa zen biztanleen
jabea, biztanleen lanarena eta lanaren
emaitzarena. Sozralrsnto teokratikoa
esan zaio erlijioa, politika eta ekonomia
antolatzeko modu horri. Tenpluan zegoen
administrazio gune nagusia, han
erabakitzen zen alorretako auzolanaren
plangintza, handik zuzentzen ziren
eraikuntza lanak (dikeak, sailak ureztatzeko
erretenak), eta han banatzen zen
uztaren parte handi bat. Ekonomiari eta
administrazioari buruzko datu guztiak
buztinezko oholtxoetan jasotzen ziren,
eta horri esker gorde dira gaur egun arte.
Hala ere, sumertar zibilizazioak ez du
arrasto askorik utzi, egiptoar zibilizazioarenekin
alderatuz gero. Mesopotamian ez
baitzegoen harririk, sumertarrek pezoz eta
zurez egin zituzten beren eraikuntzak, eta
eraikuntza horien zimentarriak baizilc ez
dira gorde.
Arkitektura
Tenplua zen sumertarren hirietan ekonomiaren eta erlijioaren erdigunea ; gainerako etxeak tenpluaren inguruan kokatzen ziren. Eraikuntza multzo bat zen, santutegiak, kaperak, biltegiak, lantegiak eta eskribauentzat bulegoak zituena. Eraikuntza multzoaren erdian, plataforma baten gainean, hiriko jainkoaren tenplua zegoen.
Hasieran, plataforma horiek ez ziren oso handiak, baina gero eta handiagoak egin zituzten, adreiluzko egitura erraldoi karratuak bihurtu arte : zigtn •atak.
Ezagutzen den zigurat zaharrenetako bat Uruk hirikoa da, K.a. 3000. urte ingurukoa. Adreiluzko horma makurtuak dituen tontor txiki moduko bat cla, 12 metro garai. Tenplua plataforinaren gainean zegoen eta bertara iristeko eskailerak eta aldapak zituen. Santutegiko hormak oso sendoak ziren, karez zurituak eta uniformeki banatutako sakonunez eta irtenunez apainduak.
Cella zen tenpluko gune nagusia, tenpluaren luzera osoa hartzen zuen areto estu bat. Hego-mendebaleko aldean zuen sarrera, halako moduan non sinestunek angelu guztiak inguratu behar zituzten bertara iristeko (ardatz hautsiko sarbidea).Iparralderago, Dijalako eskualdean,
Khafadjeko tenplua dago, tenplu obala
ere deitua, Urulcekoa ez bezalako eredu
baten arabera egina baita. K.a. 2700. urte
aldera eraiki zen. 103 metroko luzera eta
74 metroko zabalera zuen, hiru mailatan
mailakatutako plataforma garai baten gainean
eraikia zen, eta inguru osoan zuen
harresi obal bikoitz batez hiritik bereizia. Beste tenplu batzuek bezala, biltegiak,
sukaldeak eta eskribauentzako langelak
zituen barruan.
Hilobi arkitekturan, aipagarriak dira Ur
hirikoak. Partikularren hilobiak hobi lauki-zuzen
soilak ziren ; han honcloan uzten
zen hilaren gorpua, harenak izandako zenbait
gauzarekin. Errege hobiak, berriz,
konplexuagoak izaten ziren. Lau hobi mota
bereiz daitezke : lau ganbara eta malda dituena
; ganbara bakarra eta adreiluzko ganga
dituena ; lubakia duena eta ganbararik
ez ; eta ganbara bakarra eta barnean patioa
duena. Guztiak elira harriz edo adreiluz eginak
.
Eskultura
Sumertarren eskulturaren oinarrizko
fortea zilindroa eta konoa ziren. Egiptoarrena,
berriz, kuboa izan zen. Mesopotamiako
eskulturak oinarrizko forma horri eutsi zion
beti, are forma konplexuagoak hartu zituenean
ere.
Dinastien aurreko arotik egosi gabeko
buztinez eta terrakotaz egindako buru batzuk
besterik ez dira gorde, pintura hondakinak
dituztenak. Guztietan aipagarriena
Uruk hirian aurkitutako emakume burua
da, gurtzeko eskultura batena, segur aski.
Osorik gorde diren eskultura zaharrenak
Tell Asmarlcoak elira. Handienak 75
cm ditu eta landarediaren jainkoa irudikatzen du, Abu. Gainerakoek, handienetik
hasita, ama jainko bat, apaizak eta izaki
jainkotiarrak irudikatzen dituzte. Estatuaren
tamainarekin alderatuz, oso begi handiak
dituzte denek, eta jainko-jainkosek
besteek baino begi nini handiagoak gainera
. Hala gorputzak nola aurpegiak eskematikoak
dira, begiek beregana dezaten
arreta osoa.
Metalgintza eta bitxigintza
Metalak lantzeko antzean biontzea beste
material batzuekin konbinatzen zen, zur,
urrezko xafla eta lapislazuliarekin. Lanik
aipagarrienetako bat Urko akerra da, Urko
hilobietan aurkitua (K.a. 2600 urte inguru)
; metro erdiko goratasuna du, eta euskarri
gisa erabiliko zen segur aski : aker bat
da eta zutik dago, zuhaixka loratu batean
bermaturik.
Aipagarriak dira, baita ere, tarazea lanak,
hau da, zurean txertatutako maskor
eta harri puskez egindako mosaiko modukoak,
hala nola Urko mosaikoa (Brithis
Museum, Londres), 20 x 48 cm-ko egurrezko
kutxa baten apaingarria, non gerrako
eta bakealdiko eszenak eta gai mitologikoak
irudikatzen baitira.
Akkadiar aldia (K.a. 2340-2223)
Sumertarren errejimen teokratikoa monarkia bihurtu zen azkenerako. Sumerko hiri berriek Mesopotamia iparraldeko emigranteak, semitak, erakarri zituzten eta azkenean semitak sumertarrei nagusitu zitzaizkien kopuruan . Biztanle berriek, sumertar kultura bereganaturik, aginpidea ere bereganatu zuten K.a. 2340. urtean, eta monarkia bakarraren azpian bateratu zituzten hiri guztiak, harik eta leinu nomada batek erasota akkadiar aginpidea osotara suntsituta geratu zen (K.a. 2154).
Eskultura eta erliebea
Akkadiar aldiko lan gutxi gorde da.
Akkadiar eskultoreak erregeen zerbitzura
zeuden eta lanean sumertar tradizioari jarraitu
bazioten ere, haiek baino errealismo
handiagoaz irudikatu zituzten erregeen eszenak
eta erretratuak.
Akkadiar lehen errege Sargonen (K.a.
2334-2279) garaitik alabastrozko buru txiki
bat gorde da (Louvre). Niniven brontzeko
buru bat aurkitu zen (30 cm), akkadiar errege
ezezagun batena, Naramsin (Irakeko
museoa, Bagdad). Lan horrek argi erakusten
du aldcadiarren maisutasuna zizelatze
eta moldatze lanetan.
Akkadiar erliebeek erregeen gerra egitandi
gogoangarriak goresteko helburua
zuten. Erliebeetan ospetsuena Nararrzsizzere
estela da. Susan aurkitu zen, hara eramandagerra harrapakin gisa. Estelan, bi metroko
harlosa zut batean, erregea ikusten
da, bere gudarostearen buru, etsaiak zanpatzen
. Aurreko errege batzuen estelak ere
badira, baina zatiak baizik ez dira gorde.
Gliptika
Akkadiarrek trebetasun handia erakutsi zuten buztinazko oholtxotarako zigilu zilindrikoak egiten. Harri mota desberdinak erabili zituzten horretarako : harri kristala, lapislazulia eta jaspea edo harnabarra. Mitologia gaiak irudikatzen zituzten gehienbat, giza itxurako jainkoak-eta, baina baita eguneroko bizitzako eszenak ere.
Sumer aldi berria (K.a. 2200-2004)
Kutu nomaden agintaldia bitartean Sumerko hiri batzuek (Ur1rk, Lagash, Umma eta Ur) burujabetasuna lortu zuten. Hiri horietan gauzatu zen Sumer kulturaren azkenaldia ; garrantzi handiko artelanak egin ziren . 2004. urtean, baina, semitek mendean hartu zituzten sumertarrak, eta hartan bukatu zen haien kultura.
Arkitektura
Aldi honetan dorre mailakatu baten itxura
hartu zuen azkenik ziguratak. Pezoz egindako
gune trinko bat zuen adreiluz estalia,
eta paretak ezponda batean bezala makurtuak
. Gune horren gainean mailadiak eraiki
ziren, mailadi kopuru bakoitia beti, gero
eta txikiagoak eremuan eta altueran, eta
adreiluz egindako aldapen edo mailadien
bidez elkarrekin lotuak.
Sumer aldi herriko ziguratak harresiz
inguratu zituzten tenpluetatik bereizteko.
Tenpluak, beraz, eraikuntza guztiz autonomoak
ziren, baina, nolanahi ere, sumertarren
erlijio tradizioaren jarraipen ziren, lehenengo
ziguraten terraza zaharren gainean
eraiki baitziren. Zigurat inportanteena Ur
hirikoa da (21,33 metro) eta Ilargi jainkoari
(Nannar) eskainia dago. Hiru terraza zituen,
dorrearen gorputzetik urruti samar hasten
zen eskailera baten bidez lotuak hirurak.
Eskultura
Lagash hiri estatuko jaun Gudearen hogeita
hamarretik gora estatua gorde dira,
gehienak diorita harrian eginak, lantzeko
oso zaila den gaia. Gudea longainez jantzia
irudikatua dago eskultura guztietan, besagaina
eta ezkerreko besoa agerian dituela. Artile
kizkurtuez egindako kapelu zilindriko
bat darama buruan. Oinutsik ageri da beti,
eskuak bularraldean elkartuak dituela,
jainkozale baten gisa. Estatua gehienek idazkunak
dituzte jainkoei eskainiak. Estatua
horietatik ezagunena Gudea eseria da (45cm), osorik gorde den bakarra, gainera.
Gorde diren buruen artean, berriz, Louvren
dagoena da hoberena (24 cm), Gudearen
buru turbanteduna.
Asiriar artea (K.a. 2150-612)
Sumer berriko hiriak herri nomaden
mende erori ondoren (K.a. 2004), Mesopotamiako
hiriak elkarrekin borrokan hasi ziren
aginpidea zeinek hartuko, bi mende
luzez. Denbora horretan asiriarrak, sumertarren
eta akkadiarren uztarripean egonak
lehenago, herri ahaltsua eta indartsua bilakatu
ziren. Pixkana-pixkana iparraldera eta
mendebalera zabaldu zuten beren inperioa,
Mesopotamiako bazterrez harago, eta Palestina
osoa eta Egiptoko zati bat ere hartu
zuten beren mendean.
Asiriako arteak K.a. 1000. urtetik aurrera
iritsi zuen gorena, Asiriaren inperialismoa
zabaldu zenarekin batera. Asiriarrek sumertar
artea bereganatu zuten, beren idiosinkrasiara
egokituta. Tenpluak eta ziguratak ez
dira sumertar ereduen bilakaera baizik, baina
jauregiak izugarri handitu ziren proportzioetan,
eta aberastu apaingarrietan.
Arkitektura
Asiriar artearen ezaugarri bereziak ikus
daitezkeen lehenengo jauregia Assurnasirpal
II.a erregeak (K.a. 883-859) eraikiarazi
zuen bere hiriburu berrian, Kalkhun (Ninulid). Eraikuntza hartatik oso aztarna gutxi
geratu da, baina, oroitarri bati esker, eraikitze
lanei buruzko datuak gorde dira. Jauregiak
200 x 120 metro hartzen zituen : funtsean
bi patio handi ziren elkarrekin lotuak.
Patioen inguruan gelak zeuden, eta zezen
androzefaloak zeuden ateen alda banatan.
Jauregian zeuden, baita ere, administrazioaren
bulegoak, oholtxoak gordetzen ziren
artliboak, eta eskribauen eta funtzionarioen
etxebizitzak. Errege aretoa (50 x 10 m)
erliebe bikainez zegoen apaindua ; handik
zuzenean erregearen geletara iristen zen.
Sargon II.a erregeak (K.a. 721-705) jauregi
bat eraikiarazi zuen Dur Sharrukin
(Khorsabad) hirian, bere handitasunaren eta
asiriar inperioarenaren erakusgarri. Hirigunea,
1.750 x 1.685 metroko lauki zuzen bat,
pezozko harresi batez inguratua eta dorrez
gotortua zegoen. Zazpi ate zituen, zezen
hegodunen eta jeinu babesleen estatua handiz
apainduak. Hiri harresiztatuaren iparmendebalean
gotorleku bat eraikiarazi zuen
Sargonek, bi mailatan : goiko aldean, 18
metrotan, jauregi bikain bat eginarazi zuen,
harresiz inguratua hau ere, 10 hektareako
eremua hartzen zuena. Hego-ekialdeko fatxadaren
kontra jarritako aldapa baten bidez
sartzen zen jauregira, hiriaren erdialdetik
bertatik ; fatxada alde horrek ate hirukoitza
zuen, estatuez apainduak atezangoak.
Ataria igarota, jauregiaren barruan, patio
handi bat zegoen (103 x 91 m). Iparraldean
errege aretoa (45 x 10 m), estatua handiez
apaindua bere ate hirukoitza, eta gela ofizialak
zeuden. Patioak eta gela ofizialek
erregearen konkista ekinaldien erliebeak
zituzten apaingarri. Hiriaren mendebaldean
erlijio eraikuntzak zeuden, zigurata, adibidez,
oin karratua eta 6 metro altuko bosna
terrazekin.
Dur Sharrukingo jauregiaren handitasuna
gorabehera, Sargon II.aren ondorengoek
Ninibera aldatu zuten hiriburua eta
egoitza, eta han jarraitu zuten inperioa desegin
zen arte, K.a. 612. urtean. Ninibeko
hondakinak ez dira osorik arakatu eta, beraz,
ez da zehaztasunez ezagutzen asiriar
erregeek han eginarazitako eraikuntzen garrantzia
.
Eskultura
Eskultura erregeen zerbitzura zegoen
erabat, eta beren egintandiak goraipatzeko
eta mendekoak ikaratzeko erabiltzen zuten.
Erregeen hazpegiak ez baina haien kemena
eta ahalmena azalarazten saiatzen ziren
eskultoreak.
Asiriar erregeen estatuen anatomian eta
jantzietan zenbait ezaugarri berdinak dira.
Hazpegiek ez dute ezer adierazten, eslnrltura
hieratikoak dira, zurrunak, asiriar monazkiaren printzipio politikoekin adostuak.
Bizar luze kizkurrak dituzte eta sorbaldetarainoko
ilea. Jantziak ere luzeak dira, lurreraino
. Badira tiara daramatenak, erregearen
agintearen adierazgarri, eta badira buruhutsik
daudenak ere.
Gorde diren errege estatuen artean aipagarria
(la Assurnasirpal II.arena (British
Museum). Estatua kare-harri ilunean egina
dago, eta Kalkhu hirian aurkitu zuten, osoosorik
. Erregea buru-hutsik dago, esku batean
zetroa du eta bestean igitai itxurako
ezpata bat; ezpata sagarrak hegazti baten
burua antzeratzen du. Bularraldean erregearen
genealogia dago idatzita. Salmanasar
III.aren estatua ere (Irakeko Museoa) ongi
gorde da ; eskuak bularraldean elkartuak
dituela eta tiararik gabe irudikatua dago.
Lehoi eta zezen androzefaloen eskulturak
bestelakoak dira. Ez daude harri bloketik
guztiz bereiziak, baina ez dira, ezta ere,
erliebeak, eta arkitekturaren mende daude,
jauregien eta tenpluen atezangoetan. Eskultura
handi hauek bi ikuspuntu dituzte ; hari
da, bi aldetatik hegira daitezke, aurretik eta
albotik alegia, bost hanka baitituzte. Ezaugarri
berezi hori ezin da eskulturak aurrealbotik
begiratuta baizik atzeman.
Hauek dira eskultura horietan aipagarrienak
: Nunurtako tenpluko lehoi androzefaloak
(5 metro luze eta 3,50 altu) ; Ishtarko santutegllco
lehoiak ; Kalkhuko jauregiko zezen
hegodunak : zezen gorputza dute, giza burua
tiaraz jantzia, arrano hegoak eta arrain ezkatak sabelean. Niniben, Senaquerib-eko jauregian
ere zezen hegodun hancliak zeuden.
Erliebea
Asiriar artistek nrrisutasun handia
erakutsi zuten erliebeak zizelatzen jauregi
eta tenpluetako gelak dekoratzeko. Eniegeek
gerra eclo ehiza espedizioetan irudikarazten
zuten beren burua, testuekin batera.
Testuak friso luze batean bezala apailatzen
ziren erliebeen gainean, eta erliebeak zerrenda
horizontaletan antolatzen zirenean
zerrenda tarteetan jartzen ziren testuak. Asiriako
gudarostearen ekinaldiak kontatzen
dituzten erliebeek, Assurbanipalen jauregikoek
(Ninibe) adibidez, aski argibide eman
dute asiriarren taktika, jantzi eta tresneria
militarra ezagutzeko. Guda ekinaldien erliebeetan
hainbeste xehetasun dago ezen
ez cla ehiza ekinaldien erliebeetan bezain
nabarmen geratzen erregearen banakotasuna
eta aintza. Egiptoko faraonen ehizaldietako
irudiekin alderatuta, irudi horiek ez
dira hain lirainak eta estilizatuak, baina
errealismo eta dramatisnro handiagoa darie,
Ninibeko lehoia hiltzorran irudiak (British
Museum) erakusten duen bezala ; Ramses
III.aren ehizaldiko zezenen errealismoarekin
baizik ezin cla parekatu irudi hori.
Ninibekoak dira ehiza erliebe hoberenak
(K.a. 650). Ez dira arrasto sakoneko
erliebeak, baina, giharrak xehetasun haneliz
adierazteko egindako ildoen bidez, bolumena
hartzen dute gorputzek.
Babiloniako artea (K.a. 1894-539)
Etengabe elkarrekin borrokan aritu ziren erreinu txikietan zatitu zen Mesopotamia K.a. XIX. mendearen bukaeran. Nagusi zein aterako, borrokan aritu ziren hiri haietatik guztietatik Babilonia nabarmendu zen, batez ere errege legegile Hanunurabiren garaian (K.a. 1792-K.a. 1750). Gero, Hanr murabiren ondorengoek ez zuten estatu txikiaren burujabetasunari eusten asmatu, eta hititen mende erori zen, kasiten mende gero, eta asiriarren mende azkenik. Asiriako inperioa desegin ondoren, Babiloniako Inperio Berria eratu zen. Ez zuen luzaro iraun, pertsiarrak hartu baitzuten 539an, baina hori izan zuen garairik oparoena.
Babiloniako antzin aldia
Babiloniako garai hartatik ez da ia arrastorik
gelditu. Gorde den artelanik aipagarriena
eta ospetsuena Hanunurahi erregearen
oroitarria cla (2,25 metroko altuera, dioritan
egina). Hartan dago idatzia Hanmnrrabiren
kodea, ezagutzen den lehenengo
lege bilduma. Oroitarria Sippar-en zegoen
(gaur egungo Abu-Habba), haina K.a. XII.mendean Susara eraman zen gerra harrapakin
gisa, eta han aurkitu zuten K.o. 1902an.
Harriaren goiko aldeak balio artistiko handia
du ; behe erliebea da, zeinean justiziaren
jainkoa agertzen baita, Shamash, bere
jarlekuan eserita legeak diktatzen Hammurabiri,
haren aurrean zutik. Behe erliebearen
azpian, berriz, lege hilduma dago letra
kuneiformez idatzia.
Babiloniako tarteko aldia
Kasitarren garaian (1500-1150), asko erabili zen mugarri edo oroitarri gisako bat, kudrurrtr-a. Harrian zizelatutako benetako lege dokumentuak ziren kudurnrak, zeinetan erregeak nobleei lurrak eman izana jakinarazten baitzen. Kudurra soroan lurperatzen zen, lurjabeak eta haren ondorengoek soroa ustiatzeko zuten eskubidearen ziurtagiri gisa. Ez dira oso handiak (50-70 cm inguru). Hiru elementu agertzen dira guztietan : idazkuna, tenpluko artxiboan emaitza eginaren ziurtagiri gisa gordetzen zen oholtxoaren kopia zehatza ; sinbolo erlijiosoak ; eta, azkenik, emaitza egiten duen erregea, emaitzaren onuradunak eta, inoiz, jainkoren bat. Erliebeak balio artistiko handia izateaz gainera, balio handiko dokumentu historikoak elira kudurruak.
Babiloniako aldi berria
Aramearren eta asiriarren mende egondako
garaitik ia ez (la aztarnarik geratu. Hala
ere, independentzia eta pertsiarren agintaldia
bitarteko garaiko artelan bikainak gorde
dira, Babiloniaren azken aldi horren
oparotasunaren eta dotoretasunaren lekuko.
Zigurat handi bat zegoen Babilonian, eta
hura zen hiriko eraikuntza nagusia, Babe!go
Dorrea deitua Bibliako kontakizun batean
. Ziguratak Etenrertnnkr zuen benetako
izena (hau (la, zeruaren eta lurraren oinarri
etzea). Gaur egun zimentarriak eta lau aldeko
lubaki zabal bat baizik ez dira geratzen
. Garai hartako dokumentu batzuei esker
ziguratak 90 metroko altuera zuela badakigu,
ez ordea zenbat solairu zituen.
Tenpluko cella-ko paretak urre eta zilar xatlalodiez zeuden estaliak, eta lurra, berriz, lapislazuli
eta alabastrozko lauza txikiez.
Ishtarko atea zen hiriko ateetan ederrena
. Han hasten zen prozesioen bidea, eta
ziguratean amaitzen zen. Ateak altuera desberdineko
bi gorputz zituen, bakoitza bi
dorrerekin. Hala atea nola prozesioen bidea,
urdinez esmaltatutako adreiluz estaliak
zeuden biak.
Asiriarrek ez bezala babiloniarrek ez zuten
harrian landutako erliebea erabili dekorazioan
. Nabukodonosor Ilaren jauregia, Ishtarko
atea eta Prozesioen bidea animalien
erliebeez zegoen apaindua, baina erliebeak
forma jakina emandako adreilu beiraztatuez
eginak eta puzzle baten gisa jarrita zeuden.
Islitarko ateak zezenak eta dragoiak zituen.
Prozesio bideak, 16 metro zabal eta 200
metro luzea, 60 lehoi zituen alde bakoitzean.
Prozesioen bidearen clekorazioaren parte bat
Louvreko museoan dago (Paris), eta Ishtarko
atearen zati bat Vorderasiatisches museoan
(Berlin) berrerailei da.