Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Antzin Aroa

Mesopotamia

Sumertar estatua txikia (29,5 cm), K.a. 2700-2334 bitartekoa. Metropolitan Museum, New York.<br><br>

Niloko haranean aginpidea lehenengo dinastiako faraoien eskuetan bateratzen ari zelarik, Mesopotamian beste zibilizazio bat sortu zenTigris eta Eufrates ibaien babesean.

Egiptokoak ez bezalakoak ziren Mesopotamiako geografia ezaugarriak : lur emankorrak ez ziren, Nilon bezala, zerrenda estu bat basamortuez inguratua soilik, askoz erennt handiagoa baizik, eta urez ongi hornitua gainera. Horrek, noski, ez zuen aginpide zentralizatu bakarra sortzen lagundu, oso zaila baitzen hain lurralde zabala kontrolpean hartzen, eta, horregatik, Mesopotamiako historia politikoa tokian tokiko liskarrengatik eta herri nomanden inbasioengatik ezagutu zen.

Berezitasun historiko hori dela eta, Mesopotamiako arteaz hitz egin ordez sumertar eta akkadiar arteaz, asiriarraz eta babiloniarraz hitz egin behar da. Zibilizazio horietako artea, dena den, erlijio sinismen komunen eraginpean zegoen eta, aniztasun politikoa gorabehera, batasun kulturala eta estetikoa ekarri zuen horrek. Mesopotamiako artea aginpindearen mende zegoen. Horrek bi ondorio nagusi izan zituen : banakako lanik edo lan pribaturik ez izatea eta egile guztiak anonimoak izatea. Lanak, bestalde, kanon formal eta ideologiko jakin batzuen mende zeuden, eta hori zela-eta uko egiten zitzaion norbanakoaren berezko adierazpenari. Hala ere, Mesopotamiako artistek talentu handia erakutsi zuten inguruneak jartzen zizkien eragozpenak -harri eta zur urritasuna, adibidez- gainditzen.

 

Sumertarrak (K.a. 3000-2300)

Argitu gabe dago oraindik sumertarren jatorria. Ez cla ezagutzen haien hizkuntzaren ahaiderik antzinako gainerako hizkuntzen artean. Sortaldetik iritsita, Pertsia aldetik segur aski, sartu ziren Mesopotamian, K.a. 4000, urtea baino lehen. Hurrengo mila urtean estatu hiriak fundatu zituzten eta idazkera kuneiformea asmatu zuten.

Estatu hiri bakoitzak bere errege jainkoa zuen, eta apaiz leinu bat hari zerbitzatzen . Gobernu teokratiko horrek alor teorikoa ez ezik, bizitzaren alor guztiak ere hartzen zituen. Jainkoa zen biztanleen jabea, biztanleen lanarena eta lanaren emaitzarena. Sozralrsnto teokratikoa esan zaio erlijioa, politika eta ekonomia antolatzeko modu horri. Tenpluan zegoen administrazio gune nagusia, han erabakitzen zen alorretako auzolanaren plangintza, handik zuzentzen ziren eraikuntza lanak (dikeak, sailak ureztatzeko erretenak), eta han banatzen zen uztaren parte handi bat. Ekonomiari eta administrazioari buruzko datu guztiak buztinezko oholtxoetan jasotzen ziren, eta horri esker gorde dira gaur egun arte.

Hala ere, sumertar zibilizazioak ez du arrasto askorik utzi, egiptoar zibilizazioarenekin alderatuz gero. Mesopotamian ez baitzegoen harririk, sumertarrek pezoz eta zurez egin zituzten beren eraikuntzak, eta eraikuntza horien zimentarriak baizilc ez dira gorde.

 

Arkitektura

Tenplua zen sumertarren hirietan ekonomiaren eta erlijioaren erdigunea ; gainerako etxeak tenpluaren inguruan kokatzen ziren. Eraikuntza multzo bat zen, santutegiak, kaperak, biltegiak, lantegiak eta eskribauentzat bulegoak zituena. Eraikuntza multzoaren erdian, plataforma baten gainean, hiriko jainkoaren tenplua zegoen.

Hasieran, plataforma horiek ez ziren oso handiak, baina gero eta handiagoak egin zituzten, adreiluzko egitura erraldoi karratuak bihurtu arte : zigtn •atak.

Ezagutzen den zigurat zaharrenetako bat Uruk hirikoa da, K.a. 3000. urte ingurukoa. Adreiluzko horma makurtuak dituen tontor txiki moduko bat cla, 12 metro garai. Tenplua plataforinaren gainean zegoen eta bertara iristeko eskailerak eta aldapak zituen. Santutegiko hormak oso sendoak ziren, karez zurituak eta uniformeki banatutako sakonunez eta irtenunez apainduak.

Cella zen tenpluko gune nagusia, tenpluaren luzera osoa hartzen zuen areto estu bat. Hego-mendebaleko aldean zuen sarrera, halako moduan non sinestunek angelu guztiak inguratu behar zituzten bertara iristeko (ardatz hautsiko sarbidea).Iparralderago, Dijalako eskualdean, Khafadjeko tenplua dago, tenplu obala ere deitua, Urulcekoa ez bezalako eredu baten arabera egina baita. K.a. 2700. urte aldera eraiki zen. 103 metroko luzera eta 74 metroko zabalera zuen, hiru mailatan mailakatutako plataforma garai baten gainean eraikia zen, eta inguru osoan zuen harresi obal bikoitz batez hiritik bereizia. Beste tenplu batzuek bezala, biltegiak, sukaldeak eta eskribauentzako langelak zituen barruan.

Hilobi arkitekturan, aipagarriak dira Ur hirikoak. Partikularren hilobiak hobi lauki-zuzen soilak ziren ; han honcloan uzten zen hilaren gorpua, harenak izandako zenbait gauzarekin. Errege hobiak, berriz, konplexuagoak izaten ziren. Lau hobi mota bereiz daitezke : lau ganbara eta malda dituena ; ganbara bakarra eta adreiluzko ganga dituena ; lubakia duena eta ganbararik ez ; eta ganbara bakarra eta barnean patioa duena. Guztiak elira harriz edo adreiluz eginak .

 

Eskultura

Sumertarren eskulturaren oinarrizko fortea zilindroa eta konoa ziren. Egiptoarrena, berriz, kuboa izan zen. Mesopotamiako eskulturak oinarrizko forma horri eutsi zion beti, are forma konplexuagoak hartu zituenean ere.

Dinastien aurreko arotik egosi gabeko buztinez eta terrakotaz egindako buru batzuk besterik ez dira gorde, pintura hondakinak dituztenak. Guztietan aipagarriena Uruk hirian aurkitutako emakume burua da, gurtzeko eskultura batena, segur aski.

Osorik gorde diren eskultura zaharrenak Tell Asmarlcoak elira. Handienak 75 cm ditu eta landarediaren jainkoa irudikatzen du, Abu. Gainerakoek, handienetik hasita, ama jainko bat, apaizak eta izaki jainkotiarrak irudikatzen dituzte. Estatuaren tamainarekin alderatuz, oso begi handiak dituzte denek, eta jainko-jainkosek besteek baino begi nini handiagoak gainera . Hala gorputzak nola aurpegiak eskematikoak dira, begiek beregana dezaten arreta osoa.

 

Metalgintza eta bitxigintza

Metalak lantzeko antzean biontzea beste material batzuekin konbinatzen zen, zur, urrezko xafla eta lapislazuliarekin. Lanik aipagarrienetako bat Urko akerra da, Urko hilobietan aurkitua (K.a. 2600 urte inguru) ; metro erdiko goratasuna du, eta euskarri gisa erabiliko zen segur aski : aker bat da eta zutik dago, zuhaixka loratu batean bermaturik.

Aipagarriak dira, baita ere, tarazea lanak, hau da, zurean txertatutako maskor eta harri puskez egindako mosaiko modukoak, hala nola Urko mosaikoa (Brithis Museum, Londres), 20 x 48 cm-ko egurrezko kutxa baten apaingarria, non gerrako eta bakealdiko eszenak eta gai mitologikoak irudikatzen baitira.

 

Akkadiar aldia (K.a. 2340-2223)

Sumertarren errejimen teokratikoa monarkia bihurtu zen azkenerako. Sumerko hiri berriek Mesopotamia iparraldeko emigranteak, semitak, erakarri zituzten eta azkenean semitak sumertarrei nagusitu zitzaizkien kopuruan . Biztanle berriek, sumertar kultura bereganaturik, aginpidea ere bereganatu zuten K.a. 2340. urtean, eta monarkia bakarraren azpian bateratu zituzten hiri guztiak, harik eta leinu nomada batek erasota akkadiar aginpidea osotara suntsituta geratu zen (K.a. 2154).

 

Eskultura eta erliebea

Akkadiar aldiko lan gutxi gorde da.

Akkadiar eskultoreak erregeen zerbitzura zeuden eta lanean sumertar tradizioari jarraitu bazioten ere, haiek baino errealismo handiagoaz irudikatu zituzten erregeen eszenak eta erretratuak.

Akkadiar lehen errege Sargonen (K.a.

2334-2279) garaitik alabastrozko buru txiki bat gorde da (Louvre). Niniven brontzeko buru bat aurkitu zen (30 cm), akkadiar errege ezezagun batena, Naramsin (Irakeko museoa, Bagdad). Lan horrek argi erakusten du aldcadiarren maisutasuna zizelatze eta moldatze lanetan.

Akkadiar erliebeek erregeen gerra egitandi gogoangarriak goresteko helburua zuten. Erliebeetan ospetsuena Nararrzsizzere estela da. Susan aurkitu zen, hara eramandagerra harrapakin gisa. Estelan, bi metroko harlosa zut batean, erregea ikusten da, bere gudarostearen buru, etsaiak zanpatzen . Aurreko errege batzuen estelak ere badira, baina zatiak baizik ez dira gorde.

 

Gliptika

Akkadiarrek trebetasun handia erakutsi zuten buztinazko oholtxotarako zigilu zilindrikoak egiten. Harri mota desberdinak erabili zituzten horretarako : harri kristala, lapislazulia eta jaspea edo harnabarra. Mitologia gaiak irudikatzen zituzten gehienbat, giza itxurako jainkoak-eta, baina baita eguneroko bizitzako eszenak ere.

 

Sumer aldi berria (K.a. 2200-2004)

Kutu nomaden agintaldia bitartean Sumerko hiri batzuek (Ur1rk, Lagash, Umma eta Ur) burujabetasuna lortu zuten. Hiri horietan gauzatu zen Sumer kulturaren azkenaldia ; garrantzi handiko artelanak egin ziren . 2004. urtean, baina, semitek mendean hartu zituzten sumertarrak, eta hartan bukatu zen haien kultura.

 

Arkitektura

Aldi honetan dorre mailakatu baten itxura hartu zuen azkenik ziguratak. Pezoz egindako gune trinko bat zuen adreiluz estalia, eta paretak ezponda batean bezala makurtuak . Gune horren gainean mailadiak eraiki ziren, mailadi kopuru bakoitia beti, gero eta txikiagoak eremuan eta altueran, eta adreiluz egindako aldapen edo mailadien bidez elkarrekin lotuak.

Sumer aldi herriko ziguratak harresiz inguratu zituzten tenpluetatik bereizteko.

Tenpluak, beraz, eraikuntza guztiz autonomoak ziren, baina, nolanahi ere, sumertarren erlijio tradizioaren jarraipen ziren, lehenengo ziguraten terraza zaharren gainean eraiki baitziren. Zigurat inportanteena Ur hirikoa da (21,33 metro) eta Ilargi jainkoari (Nannar) eskainia dago. Hiru terraza zituen, dorrearen gorputzetik urruti samar hasten zen eskailera baten bidez lotuak hirurak.

 

Eskultura

Lagash hiri estatuko jaun Gudearen hogeita hamarretik gora estatua gorde dira, gehienak diorita harrian eginak, lantzeko oso zaila den gaia. Gudea longainez jantzia irudikatua dago eskultura guztietan, besagaina eta ezkerreko besoa agerian dituela. Artile kizkurtuez egindako kapelu zilindriko bat darama buruan. Oinutsik ageri da beti, eskuak bularraldean elkartuak dituela, jainkozale baten gisa. Estatua gehienek idazkunak dituzte jainkoei eskainiak. Estatua horietatik ezagunena Gudea eseria da (45cm), osorik gorde den bakarra, gainera.

Gorde diren buruen artean, berriz, Louvren dagoena da hoberena (24 cm), Gudearen buru turbanteduna.

 

Asiriar artea (K.a. 2150-612)

Sumer berriko hiriak herri nomaden mende erori ondoren (K.a. 2004), Mesopotamiako hiriak elkarrekin borrokan hasi ziren aginpidea zeinek hartuko, bi mende luzez. Denbora horretan asiriarrak, sumertarren eta akkadiarren uztarripean egonak lehenago, herri ahaltsua eta indartsua bilakatu ziren. Pixkana-pixkana iparraldera eta mendebalera zabaldu zuten beren inperioa, Mesopotamiako bazterrez harago, eta Palestina osoa eta Egiptoko zati bat ere hartu zuten beren mendean.

Asiriako arteak K.a. 1000. urtetik aurrera iritsi zuen gorena, Asiriaren inperialismoa zabaldu zenarekin batera. Asiriarrek sumertar artea bereganatu zuten, beren idiosinkrasiara egokituta. Tenpluak eta ziguratak ez dira sumertar ereduen bilakaera baizik, baina jauregiak izugarri handitu ziren proportzioetan, eta aberastu apaingarrietan.

 

Arkitektura

Asiriar artearen ezaugarri bereziak ikus daitezkeen lehenengo jauregia Assurnasirpal II.a erregeak (K.a. 883-859) eraikiarazi zuen bere hiriburu berrian, Kalkhun (Ninulid). Eraikuntza hartatik oso aztarna gutxi geratu da, baina, oroitarri bati esker, eraikitze lanei buruzko datuak gorde dira. Jauregiak 200 x 120 metro hartzen zituen : funtsean bi patio handi ziren elkarrekin lotuak.

Patioen inguruan gelak zeuden, eta zezen androzefaloak zeuden ateen alda banatan.

Jauregian zeuden, baita ere, administrazioaren bulegoak, oholtxoak gordetzen ziren artliboak, eta eskribauen eta funtzionarioen etxebizitzak. Errege aretoa (50 x 10 m) erliebe bikainez zegoen apaindua ; handik zuzenean erregearen geletara iristen zen.

Sargon II.a erregeak (K.a. 721-705) jauregi bat eraikiarazi zuen Dur Sharrukin (Khorsabad) hirian, bere handitasunaren eta asiriar inperioarenaren erakusgarri. Hirigunea, 1.750 x 1.685 metroko lauki zuzen bat, pezozko harresi batez inguratua eta dorrez gotortua zegoen. Zazpi ate zituen, zezen hegodunen eta jeinu babesleen estatua handiz apainduak. Hiri harresiztatuaren iparmendebalean gotorleku bat eraikiarazi zuen Sargonek, bi mailatan : goiko aldean, 18 metrotan, jauregi bikain bat eginarazi zuen, harresiz inguratua hau ere, 10 hektareako eremua hartzen zuena. Hego-ekialdeko fatxadaren kontra jarritako aldapa baten bidez sartzen zen jauregira, hiriaren erdialdetik bertatik ; fatxada alde horrek ate hirukoitza zuen, estatuez apainduak atezangoak.

Ataria igarota, jauregiaren barruan, patio handi bat zegoen (103 x 91 m). Iparraldean errege aretoa (45 x 10 m), estatua handiez apaindua bere ate hirukoitza, eta gela ofizialak zeuden. Patioak eta gela ofizialek erregearen konkista ekinaldien erliebeak zituzten apaingarri. Hiriaren mendebaldean erlijio eraikuntzak zeuden, zigurata, adibidez, oin karratua eta 6 metro altuko bosna terrazekin.

Dur Sharrukingo jauregiaren handitasuna gorabehera, Sargon II.aren ondorengoek Ninibera aldatu zuten hiriburua eta egoitza, eta han jarraitu zuten inperioa desegin zen arte, K.a. 612. urtean. Ninibeko hondakinak ez dira osorik arakatu eta, beraz, ez da zehaztasunez ezagutzen asiriar erregeek han eginarazitako eraikuntzen garrantzia .

 

Eskultura

Eskultura erregeen zerbitzura zegoen erabat, eta beren egintandiak goraipatzeko eta mendekoak ikaratzeko erabiltzen zuten.

Erregeen hazpegiak ez baina haien kemena eta ahalmena azalarazten saiatzen ziren eskultoreak.

Asiriar erregeen estatuen anatomian eta jantzietan zenbait ezaugarri berdinak dira.

Hazpegiek ez dute ezer adierazten, eslnrltura hieratikoak dira, zurrunak, asiriar monazkiaren printzipio politikoekin adostuak.

Bizar luze kizkurrak dituzte eta sorbaldetarainoko ilea. Jantziak ere luzeak dira, lurreraino . Badira tiara daramatenak, erregearen agintearen adierazgarri, eta badira buruhutsik daudenak ere.

Gorde diren errege estatuen artean aipagarria (la Assurnasirpal II.arena (British Museum). Estatua kare-harri ilunean egina dago, eta Kalkhu hirian aurkitu zuten, osoosorik . Erregea buru-hutsik dago, esku batean zetroa du eta bestean igitai itxurako ezpata bat; ezpata sagarrak hegazti baten burua antzeratzen du. Bularraldean erregearen genealogia dago idatzita. Salmanasar III.aren estatua ere (Irakeko Museoa) ongi gorde da ; eskuak bularraldean elkartuak dituela eta tiararik gabe irudikatua dago.

Lehoi eta zezen androzefaloen eskulturak bestelakoak dira. Ez daude harri bloketik guztiz bereiziak, baina ez dira, ezta ere, erliebeak, eta arkitekturaren mende daude, jauregien eta tenpluen atezangoetan. Eskultura handi hauek bi ikuspuntu dituzte ; hari da, bi aldetatik hegira daitezke, aurretik eta albotik alegia, bost hanka baitituzte. Ezaugarri berezi hori ezin da eskulturak aurrealbotik begiratuta baizik atzeman.

Hauek dira eskultura horietan aipagarrienak : Nunurtako tenpluko lehoi androzefaloak (5 metro luze eta 3,50 altu) ; Ishtarko santutegllco lehoiak ; Kalkhuko jauregiko zezen hegodunak : zezen gorputza dute, giza burua tiaraz jantzia, arrano hegoak eta arrain ezkatak sabelean. Niniben, Senaquerib-eko jauregian ere zezen hegodun hancliak zeuden.

 

Erliebea

Asiriar artistek nrrisutasun handia erakutsi zuten erliebeak zizelatzen jauregi eta tenpluetako gelak dekoratzeko. Eniegeek gerra eclo ehiza espedizioetan irudikarazten zuten beren burua, testuekin batera.

Testuak friso luze batean bezala apailatzen ziren erliebeen gainean, eta erliebeak zerrenda horizontaletan antolatzen zirenean zerrenda tarteetan jartzen ziren testuak. Asiriako gudarostearen ekinaldiak kontatzen dituzten erliebeek, Assurbanipalen jauregikoek (Ninibe) adibidez, aski argibide eman dute asiriarren taktika, jantzi eta tresneria militarra ezagutzeko. Guda ekinaldien erliebeetan hainbeste xehetasun dago ezen ez cla ehiza ekinaldien erliebeetan bezain nabarmen geratzen erregearen banakotasuna eta aintza. Egiptoko faraonen ehizaldietako irudiekin alderatuta, irudi horiek ez dira hain lirainak eta estilizatuak, baina errealismo eta dramatisnro handiagoa darie, Ninibeko lehoia hiltzorran irudiak (British Museum) erakusten duen bezala ; Ramses III.aren ehizaldiko zezenen errealismoarekin baizik ezin cla parekatu irudi hori.

Ninibekoak dira ehiza erliebe hoberenak (K.a. 650). Ez dira arrasto sakoneko erliebeak, baina, giharrak xehetasun haneliz adierazteko egindako ildoen bidez, bolumena hartzen dute gorputzek.

 

Babiloniako artea (K.a. 1894-539)

Etengabe elkarrekin borrokan aritu ziren erreinu txikietan zatitu zen Mesopotamia K.a. XIX. mendearen bukaeran. Nagusi zein aterako, borrokan aritu ziren hiri haietatik guztietatik Babilonia nabarmendu zen, batez ere errege legegile Hanunurabiren garaian (K.a. 1792-K.a. 1750). Gero, Hanr murabiren ondorengoek ez zuten estatu txikiaren burujabetasunari eusten asmatu, eta hititen mende erori zen, kasiten mende gero, eta asiriarren mende azkenik. Asiriako inperioa desegin ondoren, Babiloniako Inperio Berria eratu zen. Ez zuen luzaro iraun, pertsiarrak hartu baitzuten 539an, baina hori izan zuen garairik oparoena.

 

Babiloniako antzin aldia

Babiloniako garai hartatik ez da ia arrastorik gelditu. Gorde den artelanik aipagarriena eta ospetsuena Hanunurahi erregearen oroitarria cla (2,25 metroko altuera, dioritan egina). Hartan dago idatzia Hanmnrrabiren kodea, ezagutzen den lehenengo lege bilduma. Oroitarria Sippar-en zegoen (gaur egungo Abu-Habba), haina K.a. XII.mendean Susara eraman zen gerra harrapakin gisa, eta han aurkitu zuten K.o. 1902an.

Harriaren goiko aldeak balio artistiko handia du ; behe erliebea da, zeinean justiziaren jainkoa agertzen baita, Shamash, bere jarlekuan eserita legeak diktatzen Hammurabiri, haren aurrean zutik. Behe erliebearen azpian, berriz, lege hilduma dago letra kuneiformez idatzia.

 

Babiloniako tarteko aldia

Kasitarren garaian (1500-1150), asko erabili zen mugarri edo oroitarri gisako bat, kudrurrtr-a. Harrian zizelatutako benetako lege dokumentuak ziren kudurnrak, zeinetan erregeak nobleei lurrak eman izana jakinarazten baitzen. Kudurra soroan lurperatzen zen, lurjabeak eta haren ondorengoek soroa ustiatzeko zuten eskubidearen ziurtagiri gisa. Ez dira oso handiak (50-70 cm inguru). Hiru elementu agertzen dira guztietan : idazkuna, tenpluko artxiboan emaitza eginaren ziurtagiri gisa gordetzen zen oholtxoaren kopia zehatza ; sinbolo erlijiosoak ; eta, azkenik, emaitza egiten duen erregea, emaitzaren onuradunak eta, inoiz, jainkoren bat. Erliebeak balio artistiko handia izateaz gainera, balio handiko dokumentu historikoak elira kudurruak.

 

Babiloniako aldi berria

Aramearren eta asiriarren mende egondako garaitik ia ez (la aztarnarik geratu. Hala ere, independentzia eta pertsiarren agintaldia bitarteko garaiko artelan bikainak gorde dira, Babiloniaren azken aldi horren oparotasunaren eta dotoretasunaren lekuko.

Zigurat handi bat zegoen Babilonian, eta hura zen hiriko eraikuntza nagusia, Babe!go Dorrea deitua Bibliako kontakizun batean . Ziguratak Etenrertnnkr zuen benetako izena (hau (la, zeruaren eta lurraren oinarri etzea). Gaur egun zimentarriak eta lau aldeko lubaki zabal bat baizik ez dira geratzen . Garai hartako dokumentu batzuei esker ziguratak 90 metroko altuera zuela badakigu, ez ordea zenbat solairu zituen.

Tenpluko cella-ko paretak urre eta zilar xatlalodiez zeuden estaliak, eta lurra, berriz, lapislazuli eta alabastrozko lauza txikiez.

Ishtarko atea zen hiriko ateetan ederrena . Han hasten zen prozesioen bidea, eta ziguratean amaitzen zen. Ateak altuera desberdineko bi gorputz zituen, bakoitza bi dorrerekin. Hala atea nola prozesioen bidea, urdinez esmaltatutako adreiluz estaliak zeuden biak.

Asiriarrek ez bezala babiloniarrek ez zuten harrian landutako erliebea erabili dekorazioan . Nabukodonosor Ilaren jauregia, Ishtarko atea eta Prozesioen bidea animalien erliebeez zegoen apaindua, baina erliebeak forma jakina emandako adreilu beiraztatuez eginak eta puzzle baten gisa jarrita zeuden.

Islitarko ateak zezenak eta dragoiak zituen.

Prozesio bideak, 16 metro zabal eta 200 metro luzea, 60 lehoi zituen alde bakoitzean.

Prozesioen bidearen clekorazioaren parte bat Louvreko museoan dago (Paris), eta Ishtarko atearen zati bat Vorderasiatisches museoan (Berlin) berrerailei da.