Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Antzin Aroa

Egipto : Inperio Berria.

Eskultura eta pintura

Ramses II.aren estatua (Xl. dinastia), Luxorko

 

Errege estatuagintza

Inperio Berriaren garaian nabarmen ugaldu ziren tenpluetako errege estatuak.

Ohikoa izaten zen tenpluaren sarreran faraoia irudikatzen zuten estatua eseri erraldoiak jartzea. Esfingeak eta Osirisen irudiko zutabeak prozesio bideen alde banatan ere jartzen ziren, bide horietatik igarotzen baitziren jainkoa eta bere segizioa ospakizun handietan. Aipatutako estatuak ez ezik, faraoia irudikatzen zuten zeremonia estatuak ere egin zituzten. Deir el Bahariko tenplutik aldendu gabe, Hatshepsut erregina irudikatzen duten 28 estatuen hondakinak, Osirisen irudiko beste 40renak, eta 100 esfinge baino gehiago aurkitu dira, esfinge horietatik sei, lau metro baino luzeagoak eta 7,5 tona pisatzen dituztenak. Hatshepsuten estatua guztiek faraoi gizonezko bat bezala antzezten dute erregina, baina hazpegi leunagoekin. Hatshepsuten lloba eta oinordeko izan zen Tutmosis III.aren estatuek badute erreginaren antza aurpegian, baina faraoiaren hazpegiak gizaseme batenak dira, zalantzarik gabe, eta gorputza gihartsuagoa. Tutmosis III.aren aurpegierak eragin handia izan zuen ondorengo faraoien erretratuetan, hartaraino, non Inperio Berriko hiru dinastietako errege gehienek-eta baita geroagokoek ere-hura izan baitzuten eredu.

Arnenhotep Ill.aren erregealdiak markatu zuen XVIII. dinastiako arte ekoizpenaren puntu gorena. Garai honetakoak dira lehoi eme burua zuen Sekhmet jainkosaren 600 irudi eseri, dioritan zizelatuak. Memnongo erraldoiak deitzen zaien eskultura eskergak ere Arnenhotep III.aren irudiak dira, eta jarri zirenean, haren hileta tenpluaren alde banatan zeuden.

Akhenaton faraoiaren erlijio iraultza etorri zenean, eskultoreek ahalegin handia egin behar izan zuten segur aski faraoiak berak definitutako arte eredu berrietara egokitzeko . Arnarnako estilorako joera Arnenhotep III.aren erregealdiaren azkenaldirako ere nabaritzen hasita zegoen. Arnarnaren aldiko estatua garrantzizkoenak Karnakeko tenpluaren ekialdean aurkitutako faraoiaren estatua erraldoiak dira. Estatua batzuek ia ukigabe iraun dute, baina gehienetatik zati batzuk besterik ez dira geratzen. Hona estatua horien ezaugarri nagusiak : faraoiaren aurpegia ohi baino luzeagoa da, ezpain lodiak ditu, begiak eslaian eta kokots luze eta zorrotza. Gorputzak, berriz, emakumezkoen ezaugarriak gogorarazten ditu : bularralde nabarmena eta aldaka biribilduak. Espezialista batzuen ustez jaiotzatiko eritasunen zuen faraoiak. Beste batzuk faraoia gizonez jantzitako emakume bat zela esateraino iritsi dira, Segur aski, irudi horien asmoa artasuna eta emetasuna faraoiaren irudian batzea zen, hala Aton jainkoa bera irudikatzeko . Aipatu diren estatua erraldoi horiek ez ezik, Arnarnaren garaiko eskultura gailena, zalantzarik gabe, Nefertiti erreginaren busto margotua da, zeina, Tutmes eskultorearen lantegiko hondakinen artean aurkitu baitzen, gaur egun, Berlingo Egiptoko Museoan baldin badago ere. Kararrizkoa da, igeltsuzko eranskin batzuekin, eta segur aski, Amarnaren garaiaren azkenaldekoa . Begi bat amaiturik du -kolorezko orez begi zuloa bete eta harrizko kristalez estalia, zeinak guztiz itxura errealista ematen baitio- ; beste begi zuloa, aldiz, hutsik dago, osatzen bukatu gabe utzita, segur aski.Erreginaren aurpegia arrosa kolorekoa da eta ezpainak gorri ilunez pintatuak ditu.

Koroa urdin bat du buruan, tncterrs zati bat falta bazaio ere. Nahiz eta bustoak inolako idazkunik ez duen, erraz ezagutzen da nor den erliebeetako beste irudi batzuekin duen antzagatik.

Amarnako iraultza aldia amaitu ondoren, Tutankhamon erlijio ortodoxiara itzuli zen berriro. Garai honetako errege eskulturagintza ongi ezagutzen da, esandako faraoiaren hilobia eta hileta horniak ia ukigabe aurkitu baitziren. Faraoia eta Egiptoko jainkoak irudikatzen dituzten irudi asko daude. Zur pintatuzko edo urreztatuzko estatua horiez gainera, badira zenbait estatua multzo erregea Amon jainkoarekin irudikatzen dutenak, erlijio ortodoxiara itzultzea nabarmendu nahirik bezala. Estatua hauen ezaugarri nagusia jainkoaren eta faraoiaren arteko antz handia da, Egiptoko erregearen eta jainko horren gurtzaren arteko lotura estua azpimarratzeko.

Eskultura gutxi dago XIX. dinastiaren hasierakoa, baina Rarnses II.aren erregealdi luzea (K.a. 1279-1213) izan zen denetan emankorrena faraoi irudien kopuruari dagokionez . Gainera, kontuan izan behar da, Rarnses II.ak XVIII. dinastiako eta Erdiko Inperioko erregeen estatua asko erabilarazi zituela bereak egiteko. Ramses Ilaren estatuagintza era askotakoa da, nahiz eta faraoiaren irudi erraldoiak diren nagusi, batez ere, Menfiseko errege estatua ikaragarria.

Giza tamainan egindako faraoiaren estatuek Tutmosis III.aren estiloa berreskuratzen dute, eta argi ikusten da XVIII. dinastiaren hasierako arte tradiziora itzultzen ahalegindu zirela. Estatuetan ez ezik, Rameseumeko eta Abu Simbeleko tenpluko Osirisen irudiko zutabeetan ere irudikaturik dago Ramses ILa.

Geratzen diren XX. dinastiako errege estatua urriek erakusten dute aurreko bi dinastietakoak baino eskasagoak zirela kalitatez .

 

Estatuagintza pribatua

XVIII, dinastiaren hasierako estatuagintza pribatuak Erdiko Inperioko tradizioari eusten dio. Tenpluetan jartzeko edota hilobietan hildakoa irudikatzeko elementuak ziren estatuak. Asia aldeko konkisten ondoren Egiptoko goi klaseak asko aberastu zirenez, estatua pribatuen kalitatea ere nabarmen hobetu zen. Ugariak dira, Erdiko Inperioan bezala, kubo tankerako estatuak, baina beste batzuetan zutik edo eserita ere irudikatzen zen hildakoa, magalean papiro bilkari bat zuela. Handiki garrantzizkoenen estatuak kalitate handikoak dira.

Amarnaren garaian asko urritu zen estatuagintza pribatua, baina tradiziozko gurtza berrezartzearekin batera, berriro hildakoen estatuak jarri zituzten Sakarako hilobi aberatsetan. Han aurkitu dira Egiptoko estatuagintza pribatuko adibiderik ederrenak, hala nola Maia eta Aleriten estatua eseriak edota Horemebena. Asko dira, orobat, Ramsesen garaiko estatua pribatuak, mota askotakoak eta kalitate handikoak gehienak.

 

Erliebea

Inperio Berriaren garaian, tenplu eta hilobietako hormak apaintzeko erabili zen erliebea, batik bat, baina gainalde txikiagoetan ere zizelatu zituzten, sarkofagoetan eta hilarrietan, esate baterako. Ia gauza ziurra da erliebe guztiak pintaturik zeudela jatorrian, baina gehienek, gaur egun, galduta dute kolorea, edota oso toki babestuetan zeudenek baizik ez dute gorde.

Lehenengo erliebeak Deir el Bahariko Hatshepsuten tenplukoak dira. Arkitekturaren arloan monumentu hara betrilntntza hanclia izan zen bezala, erliebeak ere iraultzaileak izan ziren apaingarrien alorrean. Espezialista batzuek diotenez, apaingarriek baldintzatu bide zuten monumentuaren egitura.

Beheko eta erdiko zutabedietalco lau horma luzeetatik hirutan, erreginak erabat gai berriak zizelarazi zituen, Hatshepsutek Karnaken agindutako lanak kontatzen eta laudatzen baitira. Hegoaldeko atarian, erreginak Punt herrira (Somalian?) bidalitako espedizioaren herri eman zen erlieeeeen bidez . Xehetasun osoz irudikatu ziren erliebeetan salerosgaiak, animalia exotikoak eta itsasoko animaliak. Erdiko zutabediko erliebeetan Hatshepsuten jainkozko sorkuntza dago irudikaturik, eta berorietan, erregina faraoi kategoriara iritsi izana justifikatzen cla, Amon-Re jainkoaren izendapen zuzenez, hain zuzen ere. Erliebe guztiak ltararri finean landuta daude, irudiak erliebean, eta atzeko planoa hustuta. Denak margoturik zeuden, baina batez ere pigmentu gorria eta horia gorde dira. Tutmosis III.aren garaian Karnalteko VIIL pilonoaren kanpoko aldea handik aurrera Inperio Berrian askotan errepikatuko zen gai batekin apaindu zen : faraoiak adatsetik oratzen ditu Egiptoren etsaiak eta borra edo aizkora batez mehatxatzen ditu, bertan akabatzera balihoa bezala. Tenpluen kanpoko murruetan Asiako gudu arrakastatsuak inuliltaRr zituzten.

Luxorreko tenpluko Amenhotep IILaren erliebeetan, aurrez Hatshepsutek erabilitako faraoiaren jainkozko sorkuntzaren gaia errepikatzen da. Ikonografia eta testuak erreginarenetik kopiatuta daude, eta faraoiaren izena baizik ez da aldatzen.

Artearen gainerako arloetan bezalatsu, Amarnako estiloa deitu zaiona nabarmentzen hasita zegoen erliebeetan ere, Amenhotep III.aren erregealdiaren azkenalderako.

Hurrengo faraoiak (Amenhotep IV. edo Akhenaton) Atoni kapera bat eraikitzekoagindu zuen Karnakeko tenpluan, gero, Horemeben garaian, suntsitu bazuten ere.

Azken faraoi honek eraitsitako kapera hartako materialak bere 'piloaioa eraikitzeko erabili zituen betegarritzat, eta horregatik berreskuratu ahal izan da kaperaren parte handiena. Hareharrizko 35.000 bloketxok osatzen zuten. Talatato deitzen zaie bloketxo horiei eta erliebeak dituzte zizelaturik.

850 talatatotan sed festa irudikatzen da, zeina erregealdiko laugarren eta bostgarren urtean ospatzen baitzen, eta baita Atonen omenezko ospakizun bat ere. Pasarte laburrak dira eta faraoiaren irudiak talatatoaren ia garaiera guztia hartzen du. Talatatoak ez ezik, Arnarnalto beste hilarri batzuk ere aurkitu ziren, eta berorietan, errege familiaren pasarteak irudikatzen dira, Atonen zainclaritzapean . Hilarri horietako gauzarik deigarriena Aton eguzki jainkoaren irudia da ; izan ere, ordu arte bezala disko baten gisa irudikatu ordez, esfera bat zizelatu baitzuten hutsarte biribil batean. Faraoiaren familiaren gaia ere ordu arte ez bezala tratatu zen, lehenengo aldiz, familia pasarte arrunt bat bezala irudikatu baitzuten : errege-erreginak seme-alabez inguratuak ikusten dira, hauei musu ematen edota belaunetan dituztela.

Amarnako neltropoliseko hilobiak erliebe pintatuz apainduak daude, baina kolorea galcluta dute. Erliebeetako gai nagusia errege familia da, Amarnako eguneroko bizitzako pasarteak ikusten direla.

Tutankhamonen garaiko eta XIX. clinastiaren hasierako erliebeak perfekzio han- Bikoak dira, eta gorde dute Amarnako estiloaren eragin pixka bat ere, Saltarako Horemeben hilobian edota Abidoseko tenpluan antzematen den bezala.

Ramsesen aldiko erliebeetan XVIII. clinastiaren hasierako gaiak errepikatu ziren : faraoia bere gerra zalgurdian, eta Asiako hirien konkistak eta guduak. Bereziki esanguratsuak dira Rarneseumeko erliebeak eta Abu Simbeleko tenplukoak, zeinetan Ramses II.aren gerra kanpainak islatzen baitira.

 

Pintura

Margolanak, batik bat, hilobi eta jauretxeetako apaingarritzat erabili ziren, baina tenpluetako horma eta zutabeetan erliebeak baizik ez ziren erabili. Papiro eta ostraketan ere egin zituzten pinturak.

XVIII. dinastiako lehen pinturak Erregeen Haraneko faraoien hilobietakoak dira.

Geroago, errege hipogeoetako hormak apaintzen zituzten irudiak erliebean zizelatu eta margotu egin zituzten, baina hilobibatzuk margolan soilez apaindu ziren gero ere. Era berean, kolore dirdaitsuetan margotutako pasarteez apainclu zituzten hilobi pribatuak. Marrazkilarien lanak garrantzi handia zuen erliebeak egiteko ere, zizelatzen hasi aurretik irudia marraztu behar izaten haitzen. Errege hilobietako gaiak erlijiozkoak dira, eta erlijio testuak berriz hieroglifoak, eta jainkoen eta faraoiaren irudiak tartekatzen dira. Hilobi pribatuetako margolanetan, aldiz, eguneroko bizitzako pasarte alaiak eta erlijio edo magia kutsuko beste batzuk islatzen dira, txandaka. Ramsesen garaiko margolan pribatuen artean aipatzekoak dira, cluten kolore bizitasunagatik eta egoera onagatik, Deir el Medineko nekropolisean aurkitutako Snediemen hilobikoak, XIX. ciinastiakoalc, eta baita Xii.. inastiako Inherkhauren hilobikoak ere.

 

Urregintza eta dekorazio arteak

Gordetzen diren Inperio Berriko pieza gehienak Tutankhamonen hilobian aurkitutakoak dira. Urre, esmalte eta harri bitxizko bularreko, eskumuturreko, belarritako, eraztun eta kuttunez josia zegoen faraoi gaztearen momia. Piezarik harrigarriena faraoiaren aurpegiera duen hileta mozorro bat da, urrezko xafla lodi batez egina eta esmaltez koloreztatua. Momia zeukan sarkofagoa ere -azkenekoa- urre Inrtsezkoa da, eta aurreko biak zurezkoak, urre xafla fin batez estalita.

Ramsesen garaitik gordetzen diren bitxi bakanek eraltusten dute kalitateari bere hartan eutsi zitzaiola XIX. dinastiaren azkena arte.

Dekorazio arteen barruan sartzen dira egoera onean dauden eta hileta horniak osatzen zituzten gauzaki guztiak. Adibide gehienak Tutankhamonen hileta hornian aurkitutakoak dira, hau da, kutxak, aulkiak,flaskoak, oheak, eta faraoiak bizi zela erabilitako beste gauzaki batzuk, hala nola armak, oinetakoak eta baita jantziren bat ere.