Artea»Antzin Aroa
Egipto : Inperio Berria.
Eskultura eta pintura
Errege estatuagintza
Inperio Berriaren garaian nabarmen
ugaldu ziren tenpluetako errege estatuak.
Ohikoa izaten zen tenpluaren sarreran faraoia
irudikatzen zuten estatua eseri erraldoiak
jartzea. Esfingeak eta Osirisen irudiko
zutabeak prozesio bideen alde banatan ere
jartzen ziren, bide horietatik igarotzen baitziren
jainkoa eta bere segizioa ospakizun
handietan. Aipatutako estatuak ez ezik, faraoia
irudikatzen zuten zeremonia estatuak
ere egin zituzten. Deir el Bahariko tenplutik
aldendu gabe, Hatshepsut erregina irudikatzen
duten 28 estatuen hondakinak,
Osirisen irudiko beste 40renak, eta 100 esfinge
baino gehiago aurkitu dira, esfinge
horietatik sei, lau metro baino luzeagoak
eta 7,5 tona pisatzen dituztenak. Hatshepsuten
estatua guztiek faraoi gizonezko bat
bezala antzezten dute erregina, baina hazpegi
leunagoekin. Hatshepsuten lloba eta
oinordeko izan zen Tutmosis III.aren estatuek
badute erreginaren antza aurpegian,
baina faraoiaren hazpegiak gizaseme batenak
dira, zalantzarik gabe, eta gorputza gihartsuagoa. Tutmosis III.aren aurpegierak
eragin handia izan zuen ondorengo faraoien
erretratuetan, hartaraino, non Inperio Berriko
hiru dinastietako errege gehienek-eta
baita geroagokoek ere-hura izan baitzuten
eredu.
Arnenhotep Ill.aren erregealdiak markatu
zuen XVIII. dinastiako arte ekoizpenaren
puntu gorena. Garai honetakoak dira
lehoi eme burua zuen Sekhmet jainkosaren
600 irudi eseri, dioritan zizelatuak. Memnongo
erraldoiak deitzen zaien eskultura eskergak
ere Arnenhotep III.aren irudiak dira,
eta jarri zirenean, haren hileta tenpluaren
alde banatan zeuden.
Akhenaton faraoiaren erlijio iraultza etorri
zenean, eskultoreek ahalegin handia egin
behar izan zuten segur aski faraoiak berak
definitutako arte eredu berrietara egokitzeko
. Arnarnako estilorako joera Arnenhotep
III.aren erregealdiaren azkenaldirako ere nabaritzen
hasita zegoen. Arnarnaren aldiko
estatua garrantzizkoenak Karnakeko
tenpluaren ekialdean aurkitutako faraoiaren
estatua erraldoiak dira. Estatua batzuek ia
ukigabe iraun dute, baina gehienetatik zati
batzuk besterik ez dira geratzen. Hona estatua
horien ezaugarri nagusiak : faraoiaren
aurpegia ohi baino luzeagoa da, ezpain lodiak
ditu, begiak eslaian eta kokots luze eta
zorrotza. Gorputzak, berriz, emakumezkoen
ezaugarriak gogorarazten ditu : bularralde
nabarmena eta aldaka biribilduak. Espezialista
batzuen ustez jaiotzatiko eritasunen
zuen faraoiak. Beste batzuk faraoia gizonez
jantzitako emakume bat zela esateraino
iritsi dira, Segur aski, irudi horien asmoa
artasuna eta emetasuna faraoiaren irudian
batzea zen, hala Aton jainkoa bera irudikatzeko
. Aipatu diren estatua erraldoi
horiek ez ezik, Arnarnaren garaiko eskultura
gailena, zalantzarik gabe, Nefertiti erreginaren
busto margotua da, zeina, Tutmes
eskultorearen lantegiko hondakinen artean
aurkitu baitzen, gaur egun, Berlingo Egiptoko
Museoan baldin badago ere. Kararrizkoa
da, igeltsuzko eranskin batzuekin, eta
segur aski, Amarnaren garaiaren azkenaldekoa
. Begi bat amaiturik du -kolorezko
orez begi zuloa bete eta harrizko kristalez
estalia, zeinak guztiz itxura errealista ematen
baitio- ; beste begi zuloa, aldiz, hutsik
dago, osatzen bukatu gabe utzita, segur aski.Erreginaren aurpegia arrosa kolorekoa da
eta ezpainak gorri ilunez pintatuak ditu.
Koroa urdin bat du buruan, tncterrs zati bat
falta bazaio ere. Nahiz eta bustoak inolako
idazkunik ez duen, erraz ezagutzen da nor
den erliebeetako beste irudi batzuekin duen
antzagatik.
Amarnako iraultza aldia amaitu ondoren,
Tutankhamon erlijio ortodoxiara itzuli
zen berriro. Garai honetako errege eskulturagintza
ongi ezagutzen da, esandako faraoiaren
hilobia eta hileta horniak ia ukigabe
aurkitu baitziren. Faraoia eta Egiptoko
jainkoak irudikatzen dituzten irudi asko
daude. Zur pintatuzko edo urreztatuzko
estatua horiez gainera, badira zenbait estatua
multzo erregea Amon jainkoarekin irudikatzen
dutenak, erlijio ortodoxiara itzultzea
nabarmendu nahirik bezala. Estatua
hauen ezaugarri nagusia jainkoaren eta faraoiaren
arteko antz handia da, Egiptoko
erregearen eta jainko horren gurtzaren arteko
lotura estua azpimarratzeko.
Eskultura gutxi dago XIX. dinastiaren
hasierakoa, baina Rarnses II.aren erregealdi
luzea (K.a. 1279-1213) izan zen denetan
emankorrena faraoi irudien kopuruari dagokionez
. Gainera, kontuan izan behar da,
Rarnses II.ak XVIII. dinastiako eta Erdiko
Inperioko erregeen estatua asko erabilarazi
zituela bereak egiteko. Ramses Ilaren estatuagintza
era askotakoa da, nahiz eta faraoiaren
irudi erraldoiak diren nagusi, batez
ere, Menfiseko errege estatua ikaragarria.
Giza tamainan egindako faraoiaren estatuek
Tutmosis III.aren estiloa berreskuratzen
dute, eta argi ikusten da XVIII. dinastiaren
hasierako arte tradiziora itzultzen ahalegindu
zirela. Estatuetan ez ezik, Rameseumeko
eta Abu Simbeleko tenpluko Osirisen
irudiko zutabeetan ere irudikaturik dago
Ramses ILa.
Geratzen diren XX. dinastiako errege
estatua urriek erakusten dute aurreko bi
dinastietakoak baino eskasagoak zirela kalitatez
.
Estatuagintza pribatua
XVIII, dinastiaren hasierako estatuagintza
pribatuak Erdiko Inperioko tradizioari
eusten dio. Tenpluetan jartzeko edota hilobietan
hildakoa irudikatzeko elementuak
ziren estatuak. Asia aldeko konkisten ondoren
Egiptoko goi klaseak asko aberastu
zirenez, estatua pribatuen kalitatea ere nabarmen
hobetu zen. Ugariak dira, Erdiko
Inperioan bezala, kubo tankerako estatuak,
baina beste batzuetan zutik edo eserita ere
irudikatzen zen hildakoa, magalean papiro
bilkari bat zuela. Handiki garrantzizkoenen
estatuak kalitate handikoak dira.
Amarnaren garaian asko urritu zen estatuagintza
pribatua, baina tradiziozko gurtza
berrezartzearekin batera, berriro hildakoen estatuak jarri zituzten Sakarako hilobi
aberatsetan. Han aurkitu dira Egiptoko
estatuagintza pribatuko adibiderik ederrenak,
hala nola Maia eta Aleriten estatua eseriak
edota Horemebena. Asko dira, orobat,
Ramsesen garaiko estatua pribatuak, mota
askotakoak eta kalitate handikoak gehienak.
Erliebea
Inperio Berriaren garaian, tenplu eta
hilobietako hormak apaintzeko erabili zen
erliebea, batik bat, baina gainalde txikiagoetan
ere zizelatu zituzten, sarkofagoetan
eta hilarrietan, esate baterako. Ia gauza ziurra
da erliebe guztiak pintaturik zeudela jatorrian,
baina gehienek, gaur egun, galduta
dute kolorea, edota oso toki babestuetan
zeudenek baizik ez dute gorde.
Lehenengo erliebeak Deir el Bahariko
Hatshepsuten tenplukoak dira. Arkitekturaren
arloan monumentu hara betrilntntza hanclia
izan zen bezala, erliebeak ere iraultzaileak
izan ziren apaingarrien alorrean. Espezialista
batzuek diotenez, apaingarriek baldintzatu
bide zuten monumentuaren egitura.
Beheko eta erdiko zutabedietalco lau horma
luzeetatik hirutan, erreginak erabat gai berriak
zizelarazi zituen, Hatshepsutek Karnaken
agindutako lanak kontatzen eta laudatzen
baitira. Hegoaldeko atarian, erreginak
Punt herrira (Somalian?) bidalitako espedizioaren
herri eman zen erlieeeeen bidez
. Xehetasun osoz irudikatu ziren erliebeetan
salerosgaiak, animalia exotikoak eta
itsasoko animaliak. Erdiko zutabediko erliebeetan
Hatshepsuten jainkozko sorkuntza
dago irudikaturik, eta berorietan, erregina
faraoi kategoriara iritsi izana justifikatzen cla,
Amon-Re jainkoaren izendapen zuzenez,
hain zuzen ere. Erliebe guztiak ltararri finean
landuta daude, irudiak erliebean, eta atzeko
planoa hustuta. Denak margoturik zeuden,
baina batez ere pigmentu gorria eta horia
gorde dira. Tutmosis III.aren garaian Karnalteko
VIIL pilonoaren kanpoko aldea handik
aurrera Inperio Berrian askotan errepikatuko
zen gai batekin apaindu zen : faraoiak adatsetik
oratzen ditu Egiptoren etsaiak eta borra
edo aizkora batez mehatxatzen ditu, bertan
akabatzera balihoa bezala. Tenpluen
kanpoko murruetan Asiako gudu arrakastatsuak
inuliltaRr zituzten.
Luxorreko tenpluko Amenhotep IILaren
erliebeetan, aurrez Hatshepsutek erabilitako
faraoiaren jainkozko sorkuntzaren gaia errepikatzen
da. Ikonografia eta testuak erreginarenetik
kopiatuta daude, eta faraoiaren
izena baizik ez da aldatzen.
Artearen gainerako arloetan bezalatsu,
Amarnako estiloa deitu zaiona nabarmentzen
hasita zegoen erliebeetan ere, Amenhotep
III.aren erregealdiaren azkenalderako.
Hurrengo faraoiak (Amenhotep IV. edo
Akhenaton) Atoni kapera bat eraikitzekoagindu zuen Karnakeko tenpluan, gero,
Horemeben garaian, suntsitu bazuten ere.
Azken faraoi honek eraitsitako kapera hartako
materialak bere 'piloaioa eraikitzeko
erabili zituen betegarritzat, eta horregatik
berreskuratu ahal izan da kaperaren parte
handiena. Hareharrizko 35.000 bloketxok
osatzen zuten. Talatato deitzen zaie bloketxo
horiei eta erliebeak dituzte zizelaturik.
850 talatatotan sed festa irudikatzen da, zeina
erregealdiko laugarren eta bostgarren
urtean ospatzen baitzen, eta baita Atonen
omenezko ospakizun bat ere. Pasarte laburrak
dira eta faraoiaren irudiak talatatoaren
ia garaiera guztia hartzen du. Talatatoak ez
ezik, Arnarnalto beste hilarri batzuk ere aurkitu
ziren, eta berorietan, errege familiaren
pasarteak irudikatzen dira, Atonen zainclaritzapean
. Hilarri horietako gauzarik deigarriena
Aton eguzki jainkoaren irudia da ; izan
ere, ordu arte bezala disko baten gisa irudikatu
ordez, esfera bat zizelatu baitzuten
hutsarte biribil batean. Faraoiaren familiaren
gaia ere ordu arte ez bezala tratatu zen,
lehenengo aldiz, familia pasarte arrunt bat
bezala irudikatu baitzuten : errege-erreginak
seme-alabez inguratuak ikusten dira, hauei
musu ematen edota belaunetan dituztela.
Amarnako neltropoliseko hilobiak erliebe
pintatuz apainduak daude, baina kolorea
galcluta dute. Erliebeetako gai nagusia errege
familia da, Amarnako eguneroko bizitzako
pasarteak ikusten direla.
Tutankhamonen garaiko eta XIX. clinastiaren
hasierako erliebeak perfekzio han-
Bikoak dira, eta gorde dute Amarnako estiloaren
eragin pixka bat ere, Saltarako Horemeben
hilobian edota Abidoseko tenpluan
antzematen den bezala.
Ramsesen aldiko erliebeetan XVIII. clinastiaren
hasierako gaiak errepikatu ziren :
faraoia bere gerra zalgurdian, eta Asiako
hirien konkistak eta guduak. Bereziki esanguratsuak
dira Rarneseumeko erliebeak eta
Abu Simbeleko tenplukoak, zeinetan Ramses
II.aren gerra kanpainak islatzen baitira.
Pintura
Margolanak, batik bat, hilobi eta jauretxeetako apaingarritzat erabili ziren, baina tenpluetako horma eta zutabeetan erliebeak baizik ez ziren erabili. Papiro eta ostraketan ere egin zituzten pinturak.
XVIII. dinastiako lehen pinturak Erregeen Haraneko faraoien hilobietakoak dira.
Geroago, errege hipogeoetako hormak apaintzen zituzten irudiak erliebean zizelatu eta margotu egin zituzten, baina hilobibatzuk margolan soilez apaindu ziren gero
ere. Era berean, kolore dirdaitsuetan margotutako
pasarteez apainclu zituzten hilobi
pribatuak. Marrazkilarien lanak garrantzi
handia zuen erliebeak egiteko ere, zizelatzen
hasi aurretik irudia marraztu behar izaten haitzen. Errege hilobietako gaiak erlijiozkoak
dira, eta erlijio testuak berriz hieroglifoak,
eta jainkoen eta faraoiaren irudiak
tartekatzen dira. Hilobi pribatuetako
margolanetan, aldiz, eguneroko bizitzako
pasarte alaiak eta erlijio edo magia kutsuko
beste batzuk islatzen dira, txandaka. Ramsesen
garaiko margolan pribatuen artean
aipatzekoak dira, cluten kolore bizitasunagatik
eta egoera onagatik, Deir el Medineko
nekropolisean aurkitutako Snediemen
hilobikoak, XIX. ciinastiakoalc, eta baita Xii.. inastiako Inherkhauren hilobikoak ere.
Urregintza eta dekorazio arteak
Gordetzen diren Inperio Berriko pieza
gehienak Tutankhamonen hilobian aurkitutakoak
dira. Urre, esmalte eta harri bitxizko
bularreko, eskumuturreko, belarritako,
eraztun eta kuttunez josia zegoen faraoi
gaztearen momia. Piezarik harrigarriena faraoiaren
aurpegiera duen hileta mozorro bat
da, urrezko xafla lodi batez egina eta esmaltez
koloreztatua. Momia zeukan sarkofagoa
ere -azkenekoa- urre Inrtsezkoa da,
eta aurreko biak zurezkoak, urre xafla fin
batez estalita.
Ramsesen garaitik gordetzen diren bitxi
bakanek eraltusten dute kalitateari bere
hartan eutsi zitzaiola XIX. dinastiaren azkena
arte.
Dekorazio arteen barruan sartzen dira
egoera onean dauden eta hileta horniak
osatzen zituzten gauzaki guztiak. Adibide
gehienak Tutankhamonen hileta hornian
aurkitutakoak dira, hau da, kutxak, aulkiak,flaskoak,
oheak, eta faraoiak bizi zela
erabilitako beste gauzaki batzuk, hala nola
armak, oinetakoak eta baita jantziren bat
ere.