Artea»Historiaurrea
Goi Paleolitoa aroa Europan
Goi Paleolitosko artea esatean,Aurignac alditik aurrerakoa adierazten da. Chatelperron deritzan aldiko zenbait grabatu edo marra soil ere agertu da han edo hemen, baina ikusten zuena irudikatzen Aurignac aldian, duela 33.000 urte inguru, hasi zen gizakia (Homo sapiens sapiens). Oro har oso xumeak dira garai horretako irudiak ere : esku eta hatz arrastoak, zaldi buruak, emakume irudiak, etab. Arte honek 20.000 mila urte inguru iraun zuen, gutxi gorabehera, eta bat-batean eta segidarik utzi gabe desagertu zen.
Aurkikuntzak eta datatzeko erak
Aurkikuntza eta datazio kontuan, 1860tik
aurrera hasi ziren gauzak pixka bat argitzen
. Urte hori baino lehen ere aurkitu zen
Paleolitos aroko arte adierazpenik, baina,
Bibliak zioena gezurtatu gabe nolabait historian
sartu beharrez-edo, zeltek egindakotzat
jo izan ziren, harik eta 1860ko hamarraldian,
E. Lartet, H. Christy eta F. Garrigou
azterketa berriak egiten eta aurkitzen zutena
sailkatzen hasi ziren arte. Garai horretan
aurkituak dira, besteak beste, Laugerie-Basse-eko
eta La Madeleine-eko aztarnategiak,
Bruniquel-ekoak, Isturitzekoak eta Masd'Azil-ekoak
. Haietan egindako azterketen
ondoren hasi zen pentsatzen ezagutzen ez
zuten garai batekoak ziratekeela marrazki
haiek, izan ere, gizonaren hezur fosilekin
batera, tresnak, bizilekuak, hilobiak eta aspaldian
desagerturik zeuden animalia batzuen
hezurrak eta irudiak ere (mamutarenak,
bisontearenak, elur-oreinarenak) aurkitu
baitziren. Eta, zein alditakoak ziren ezin
zehaztu zuten arren, garai horri Ehtr-oreinaren
aldia deitu zioten, aztarnategietan
elur-oreinaren hezur asko agertzen baita.
Gorago aipatu diren jakintsu horiei eta historiaurre
gaiean aitzindari izan zen Edouard
Piette-ri esker, gero eta errazago onartu zen
aurkikutza horiek ez zirela ordu arte ziur
uste izandako jatorrikoak, eta antzinako
ehiztari basati hura, bere tresnak apaintzeko
eta irudi eta eskultura txikiak egiteko
ere gai zela. Kobazulo, horma irudi eta bestelako
aztarna berri asko aurkitu zen
1895etik aurrera : Chabot (Ardeche) kobazuloko
mamutak ; Marsoulas (Haut-Garonne)
kobazuloko bisonteak eta zaldiak, eta
Combarelles eta Font-de-Gaume kobazuloak,
besteak beste. Azkeneko bi hauek
Denis Perony-k aurkitu zituen, Perigord aldean
beste batzuk aztertzen zebilela. Historiaurreari buruzko iritzi aldaketan zeresan
handia izan zuen aditu horrek, zeren,
hainbat aztarnategi geruzaz geruza arakatzeaz
aparte, aztarnak kronologiaren arabera
sailkatu ahal izateko bideak ere eman baititzuen
. 1940an Lascaux aurkitzeak berriro
biztu zuen arkeologiarako zaletasuna, eta
ezagutzen ez zen kobazulo asko aurkitu
da geroztik, Asturias aldetik hasita Marseillara
bitarteko lerroan batez ere, baina baita
lerro horretatik iparralderako eta hegoalderako
lurraldeetan eta horietatik kanpora
ere.
Karbono 14ak eman zuen Paleolitos
aroko aztarnak zehatz datatzeko bidea. Karbono
14a 1937an aurkitu zen, baina 1946
arte ez zen jakin ezen, gorputz organikoek
fotosintesiaren bidez asimilatu eta, hiltzean
pixkana-pixkana galtzen zutenez, aztarna
organikoetan geratzen zena neurtuz gero,
hilik zenbat denbora zeramaten jakin ere
jakin ahal zitekeela. Aztarnak datatzeak,
beraz, ez zezakeen aurrerantzean sekreturik
izan, eta hala uste izan zen, harik eta
historiaren arabera ongi datatuak zeuden
Faraoien garaiko aztarna batzuk Karbono
l4aren arabera beste garai batekoak zirela
agertu zen arte. Gero jakin da zenbait gai
organikok (artoak etab.) beste batzuek baino
Karbono 14 gehiago hartzen duela, eta
eguratsean bertan garai batzuetan besteetan
baino gehiago izaten dela. Geroztik, dendrokronologiari
eta espektrometriari esker,
zenbait aztarnatan gerta daitekeen okerra
zuzendu ere egin da, neurri batean. Bestalde,
1990az gero, miligramo bat baino gutxiagoko
pintura hautsa ere data daiteke
erradiokarbonoz. Dena den, ez dago oraindik
gai organikoak eta oso antzinako aztarnak
zuzen datatzeko erarik. Aztarnak zuzenean
aztertzeko, bada, aipatu diren mugekin,
Karbono 14aren metodoa da gehien
erabiltzen dena, eta, funtsean, horren bidez
lortutako datazioa hartzen da gainerako
konparaketarako neurri.
Paleolitos aroko artearen bilakaera
Aurignac, Gravette eta Solutre aldiak
Aztarna gehienak oraindik zehatz aztertu
gahe dauden arren, nahiko ondo ezagutzen
da gaur egun Goi Paleolitos aroko artearen
bilakaera. XX. mendearen erdialdeaz
gero, lau aldi eta estilo nagusi berezi ohi
dira Goi Paleolitos aroko artean : Aurignac,
Gravette, Solutre eta Madalen aldiak. Horrek
ez du esan nahi estilo eta aldi horien
arteko mugak zehatzak direnik, edo berdin
egoki daitezkeenik leku guztietara. Areago,
bada aldi eta estilo kontuan ikuspegia doitzea
eskatzen duen aurkikuntza herririk
(1994an Frantziako Ardeche departamenduko
Combe d'Arc edo Cauvet kobazuloan
aurkituak etab.). Labur esateko, aldian aurreratu
ahala konplexutasun handiagoa nabari
da irudietan. Hori argi ikusten da Aurignac
aldiko irudiak eta pinturak Goi Solutre
edo Madalen aldikoekin konparatzean.
Aurignac aldiko artearen sorlekutzat, Les
Eyzies (Perigord, Frantzia) eta Baden-Wiirttemberg
eskualdeak (Alemania hegoaldean)
hartu izan dira orain arte, zenbaitek gaur
Iberiar Penintsulako artea (Nalon ibaiaren
iharreko La Vina harpekoak etab.) Perigordkoa
baino lehenagokoa dela badio ere. Danubio
aldeko artean, animalien (behi, zezen,
zaldi, mamut, errinozero eta haragijaleen)
eta gizakiaren irudiak agertu dira batik
bat. Oinarri gisa, boli eta hezur puskak
erabili ziren. Hezur edo boli puska bakoitzean
irudi bakarra egiten zuten, baina nahiko
zehatz irudikatua. Atal nagusiez aparte,
ile itxurako zenbait marra ere nabari
daitezke animalia batzuetan. Voglherd eta
La Croze-ko kobazuloetako zaldi irudietan
ikus daitekeenez, zenbait animalia oso antzera
egiten zituzten, Danubio eta Perigord
aldean : buru-luze, sabel-handi eta hankamehe,
hankak aurrera eta atzera luzanrta.
Les Eyzies aldean aurkitu diren irudietan ez
da animaliak eta gizon-emakumeak zehatzeratzeko ardura berezirik nabari ; irudi gehienetan,
atal soilak edo alde batzuk bakarrik
agertzen dira ; sexua, ordea (emakumezkoena,
gehienetan) aski zehatz irudikaturik
agertzen da. Izaki jakinen irudiez aparte,
margoz edo zizelez egindako zenbait
sakonune ere ikus daiteke alde honetako
aztarnategi batzuetan, baina ez zaie adierazpen
asmo jakinik sumatzen. Teknikari dagokionez,
marrazki soila eta grabatua dago
batez ere ; pintura ere bai inoiz, baina zizel
arrastoak eta irudien alde batzuk nabarmenarazteko,
gehienbat. Oinarri gisa, harri
soilak, handiak nahiz txikiak, eta kobazuloetako
hormak hartzen zituzten, besteak
beste. Aurignac aldiko artea Ural mendietatik
Asturias alderaino zabaldu zen orain
33.000-26.000 urte bitartean.
Leku batzuetan Aurignac aldiko arteak
irauten zuen bitartean, beste batzuetan sartuak
ziren jadanik Gravette edo Goi Perigord
aldiko kulturan (30.000-21.000). Europako
erdialdean eta, batez ere, Moravian,
oso garaiz sartu zen Gravette aldiko kultura,
eta oso berandu berriz Italian. Gravette
aldiko gauzakietan, Venus deritzan emakume
irudia da ezagunena. Emakume irudi bulartsuak,
sabel eta ipur-masail handikoak,
eta esku eta zango laburrekoak dira gehienak,
Lespugue-koa, Brassempouy-koa
(Frantzian) eta Willendorf-ekoa (Austrian),
besteak beste. Baina aurkitu da Madalen
aldiko zenbait irudi abstraktu gogorarazten
duten Venus estilizaturik ere, Frantzian,
Moravian eta beste lekuetan. Gravette aldiko
gainerako arte adierazpenak, animalia
irudiak etab., ez dira Venus horiek bezain
ezagunak, eta ez dute arteari dagokionez
horiek duten garrantzirik. Aipagarriak dira,
halere, Labattut-eko (Dordogne) zaldi irudiak,
harri soil batean grabatuak, Isturitzeko
aztigaiak, Dolni Vestonice-ko (Txekia)
animalia irudi txiki buztinezkoak, eta, batik
bat, Pair-non-pair kobazuloko (Gironde)
horma irudiak. Eskualdeei dagokienez, Europako
hego-mendebaldean gainerako eskualdeetan
baino horma irudi gehiago da ;
oso fin grabatutako dozenaka emakume irudi
dago Combarelles-en eta Vieux-Mareuilen
(Dordogne). Venusak, ordea, eskualde
horretan gutxiago dira gainerakoetan baino
. Dirudienez, Europako hego-mendebaldeko
arteak Les Eyzies aldekoa hartu zuen
eredu, eta Baden-Wurttemberg-ekoa, Europako
erdialdekoak.
Europako erdialdean eta iparraldean
Gravette aldiko kultura zabalduz zihoan bitartean,
hego-mendebaldean, Asturiasetik
Marseillara bitarteko lerroan, Perigord inguruan
eta Valentzia aldean, kultura berri
bat hasi zen indartzen, Solutre aldikoa, orain
21.000-17.000 urte bitarte iraun zuena. Nahiz
eta irudi berean polikromiarik oraindik
erabili ez, trebezia handia nabari da marrazki,
grabatu eta pinturetan, Cauvet, Coquer(Marseilla ondoan) eta beste kobazuloetan
ikus daitekeenez. Bada irudiak modu ordenatu
samarrean banatzeko eta perspektiban
bezala eratzeko saioa, eta baita horiek ahalik
eta modu naturalenean pintatzeko edo
grabatzekoa ere. Solutre aldiko irudi gehienak,
eta bitxienak, Cauvet kobazuloan
(Ardeche).agertu dira ; 300 pintura eta 300
bat grabatu, errinozero (50), hiena, hontza
eta panterenak, besteak beste.
Madalen aldia
Madalen aldia da Paleolitos aroko kulturarik
indartsuena eta bikainena. Azkeneko
Wiimi izotzaldiaren bukaera aldean hasi (orain
17.000 urte) eta izotzaldiarekin batean bukatu
zen (orain 10.000 urte). Madalen aldian bertan,
hiru garai bereiz daitezke : hasierakoa,
erdikoa eta bukaerakoa. Garai gorena orain
15.000-14.000 urte izan zuen. Wiirm izotzaldiaren
barruan epelaldi bat izan zen ; gizateria
gehitzen eta izotzik gabeko eskualdeetara
zabaltzen hasi zen, eta, pixkana-pixkana,
artea ere aniztu zen. Kultura bereziak sortu
ziren, besteak beste, Britania Handian (kontinenteari
lotua, orduan), Herbehereetan, Danimarkan,
Alemanian eta Polonian. Baina
Madalen aldiko kulturaren sorlekuak Akitania
eta Kantauri aldea izan ziren ; horietatik
zabaldu zen, Frantzian Pirinio eta Mediterraneo
aldera, eta Espainian erdiko Meseta eta
Andaluziako hego-ekialdera. Gero, Madalen
aldiak aurrera egin ahala, Ural mendietaraino
eta Europako iparraldetik Italiako eta Espainiako
hegoalderaino zabaldu zen. Aurreko
teknika berberak erabili ziren aldi honetan
ere : grabatua, erliebea, eskultura eta pintura,
baina askoz ere obra gehiago egin zen.
Bereziki pinturari dagokionez, ordea, esan
behar da Madalen aldian bereizi zela aurrenekoz
marrazkitik. Eskulturari dagokionez,
Paleolitos aroko gehienak edo lehengaietan
ziren konkorrez baliaturik edo erliebea landuz eginak dira. Bestalde, Solutre aldian eta,
batik bat, Madalen aldian, nabari da hirugarren
dimentsioa lortu nahi bat ere, nahiz eta
gehienetan erliebe hutsean geratu ziren. Besteak
beste, bikainak dira Angles-sur-1'Anglineko
(Charente) bisonte burua, Montesquieu-
Avantes-ko (Ariege) bi bisonteak eta Enlene-ko
(Ariege) bi basahuntzak. Pinturan,
berriz, Ekaingo zaldiak, Altamirako eta Fontde-Gaume-ko
(Dordogne) bisonteak, eta
Lascaux-ko zezenak eta zaldiak dira bikainenak
. Oro har, bai grabatuan (zeinu geometrikoak
etab.), bai eskulturan eta bai pinturan,
aurrekoek baino trebezia handiagoa
erakutsi zuten aldi honetako artistek, eta askatasun
handiagoa gaiak aukeratzeko orduan
. Baina abstrakziorako joera da agian
aldi honen bereizgarri nagusia. Puntu, marra,
lauki (saretu edo ez) eta beste ikur geometriko
asko dago aldi honetako kobazuloetan,
eta zerbait adierazteko eginak dirudite
batzuek.
Irudi horien esanahia interpretatzerakoan,
halere, arriskutsua da lau alditakoak zaku
berean sartzea. Paleolitos aroko ia aldi guztietan
irudikatu ziren eskuak, animaliak eta
emakumeak, baina inoiz ez landare, gerra
edo borrokarik. Bada horiez aparte ere lekuz
hurbil samarreko ziren edo garai beretsuan
egin ziren irudien artean antzekotasunik
; baina alde handiak daude berebat, Aurignac
eta Gravette aldietako eta Madalen
aldiko grabatuen, marrazkien eta pinturen
artean, esate baterako. Zeinu geometrikorik,
berriz, ez da Solutre aldiaren bukaera eta
Madalen aldiaren hasiera arte agertzen. Dena
den, animaliek garrantzi berezia zuten Paleolitos
Aroko gizonentzat, eta baita marrazki
eta zeinu geometrikoek ere, modu jakinean
antolaturik, Madalen aldiko artistentzat ;
argi dago unibertso zahar edo berriren bat
adierazi nahia, baina hori baino gehiago ez
dago oraingoz esaterik.