Departamento de Cultura y Política Lingüística

Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura

XVIII. mendea

 

Bi pertsonaia nagusi: Sarako Etxeberri eta Larramendi

XVIII. mendeko euskararen egoera guztiz kaskarra zen mugaren bi aldeetan. Iparraldean euskaraz argitaratzen ziren obrek literatur maila apala erakusten zuten eta Hegoaldean ez zegoen ezer euskaraz idatzirik.

Garai larri hartan bi pertsonaia garrantzitsu nabarmendu ziren euskal letretan.

Bata Iparraldeko Saran sortua, Hegoaldean bizi eta hil bazen ere, Joannes Etxeberri; bestea Hegoaldekoa, Andoaingoa, Manuel Larramendi.

Etxeberri medikua, jabeturik euskararen egoeraz, euskara irakaskuntzan sartzen saiatu zen. Haren iritziz euskarak etorkizunean bizirik iraun zezan ezinbestekoa zuen eskolara zabaltzea: ?Etcheberri fue uno de los pocos que advirtió la necesidad de cimentar la vida y el futuro del euskera en la escuela y en los libros, como lo advirtió también Bidegaray en el siglo anterior? (Sarasola 1982, 52. or.). Garai hartako gizon baten burutapenak izanik, ez dirudite gaur egungo ikuspegitik urrunegi. Lapurdiko Biltzarrak, aldiz, atzera bota zuen saratarraren egitasmoa: ?El Biltzar, que sin duda traía entre manos asuntos mucho más importantes a que atender, le negó la ayuda que solicitaba para publicar sus obras. No parece siquiera que hiciese falta un largo debate para llegar a esta decisión? (Mitxelena 1960, 91. or.).

Euskaldunek latina euskararen bidez ikas zezaten ere ahalegindu zen, ?jakina da garai horretan, eta baita gero ere, ezinbesteko tresna zela latina mundu honetakoen eta bestekoen berri jakingo bazen? (Mitxelena 1981, 265. or.). Tamalez mende honen hasiera arte ez da ezagutzera eman Escualherriari eta escualdun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco obra.

Etxeberrik, bestalde, laudorioak eskaini zizkion euskarari bere Eskuararen hatsapenakidazkian. Euskararen aldeko apologista agertu zitzaigun, baina beste euskal apologista batzuen aldean saratarrak euskaraz eman zituen bere teoriak. Eta euskalkien egoera kontuan hartuz euskara literario batu baten alde azaldu zen, Axularren euskara proposatzen zuela eredu gisa. Haren iritziz Axularren hizkuntza eta berea berbera ziren.

?Ba al du, ordea, Etxeberrik batere probarik euskara aldatu ez dela eta antzineko garbitasunean dirauela baieztatzeko? Bere ustez bai eta oso sendoa. Hara zein. Materreren, Ziburuko Etxeberriren eta Axularren obra oso ongi ezagutzen du, Axularrena batez ere, eta berak eta bere herrikoek darabilten egunoroko hizkera haienarekin erkatuz agueri da ?diosku? ehun eta berrogoi eta hamar urtheren inguruan escuarac gambiaduraric eztuela hartu eta bere içaite garbian mantenatcen dela? (Altuna 1987, 241. or.). Patxi Altunarentzat, ordea, Etxeberriren euskarak beste lapurtar batenaren antz handiagoa du: ?Hauxe bakarrik esango dut hemen: Sarako Etxeberrik bai eta Axularrek ez darabiltzala esan dizuedan hitz, adizki, aditzondo, juntagailu eta horien formarik eta erabilerarik gehienak beste idazle lapurtar honengan agertzen dira.

Beste idazle lapurtar hori Ziburuko Etxeberri da. Hau da ene ustea eta hipotesia? (Altuna 1987, 247. or.).

Sarako Etxeberriren obrak Julio de Urquijok aurkitu zituen Zarauzko komentuan eta 1907an argitara eman zituen Parisen Obras vascongadas del doctor labortano Joannes d?Etxeberri izenburupean. (ik. Etxeberri, Joannes d?).

XVIII. mendean bestalde, 1728an hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak eta Gipuzkoak sinatu zuten hitzarmenaren ondorioz ?Compañía Guipuzcoana de Navegación de Caracas? izeneko elkarte anonimoa sortu zen. 1776. urtera arte irabazi handiak jaso zituen eta Gipuzkoaren egoera ekonomikoak hobera egin zuen nabarmen. Une hartan hasi zen Hegoaldean euskal literatura lehen urratsak ematen, Larramendiren eskutik.

Larramendiren eragina euskal literaturaren historian ez da haren ondorengo jarraitzaileengan soilik antzematen, XX. mendehasierako hainbat euskaltzaleren artean ere suma baitaiteke andoaindarraren itzala, Larramendik euskal letretan utzi zuen hatza eta oinatza ez da berehalakoan galduko zioen Mitxelenak.

Hizkuntza bikain menderatzen zuen arren ezer gutxi idatzi zuen Larramendik euskaraz. ?Nos hubiera hecho a todos otro favor mayor y nos hubiera enseñado prácticamente a hablar, escribir, etc.? aitortzen zuen Kardaberazek ?Patxi Altunak eta Joseba Andoni Lakarrak Manuel Larramendi.

Euskal Testuak obra argitaratu dute (Donostia, 1990)?. Hala ere Gipuzkoako hainbat idazlerentzat euskaraz idazteko behar zuten sustatzaile suertatu zen, gipuzkera literarioari hasiera emanez eta tradizio idatzi baten aitzindari gertatuz. Ibon Sarasolaren hitzetan, ?Larramendiren lanaren azken xedea ?eta nabarmenago ikusten da hori Lakarraren artikuluaren ondoren? euskaldunen hizkuntz kontzientzia biztea, eta euskara euskaldunen kultur hizkuntza bihurtzeko azpiegitura ?gramatika eta hiztegia? ezartzea izan zen? (1986, 209. or.).

Gramatika eta hiztegi baten egile izan zen Larramendi, eta predikuetan eta izkribuz erabiltzen zen euskara garbitu eta aberastu nahi izan zuen: ?Hegoaldean, bederen, 1750-1900 bitartean kultur maila gutxienekoa ?hots, bertsolari eskolatu gabeena edo kristau ikasbide marjinalena? gainditu duten euskal idazlan gehienen atzean Larramendiren eragina ?zuzena nahiz zeharkakoa? nabari daiteke. Eta maila jakin batetik gora aritu behar zenean nahi ta ez jo behar zen haren hiztegira. Ez zegoen euskararen alorrean beste hautabiderik? (Sarasola 1986, 211. or.).

Kanpotarrek euskarari egiten zizkioten erasoei aurre egiteko asmatu zituen hitzek, ordea, haren sona estali egin zuten neurri batean, eta haren jarraitzaileek berek ere ez zituzten hainbatetan Larramendiren neologismoak erabili euren lanetan. Nolanahi ere, ondorengo hiztegigileek hortxe zuten erreferentzia nagusia: ?Urte eta Harriet oraingoz alde batera utziz, gainerako hiztegigileak Larramendiren Hiztegi Hirukoitz-aren inguruan bil ditzakegu, haren moldaketa (Aizpitarte, Aizkibel), eraskin (Arakistain,Goitiandia) edo ?gutxienez? zordun (Añibarro, Sbarbi-Urquijo) bait dira guztiak, are atzerrian: cf. Aquesolo (1967) Bullet-en euskal hiztegiaren egituraz? (Lakarra 1992, 282.. r.). Esan daiteke hizkuntzaren alderdi teorikoa, kanpotarrei begira batez ere, landu zuela Larramendik, Sarako Etxeberrik bertakoentzat, euskaraz idatziz alegia, egin zuen bezala. Huts hau ez litzateke Larramendirena soilik izango Blanca Urgellen iritziz: ?Si hubiere alguna culpa en ello, cosa que no creemos, es de Fuenteovejuna, todos a una: la primera gramática publicada en euskara (sólo en euskara) y el primer diccionario euskara-euskara no tendrán hoy más de quince (¿veinte?) años? (1996, 288. or.).

Larramendiren itzalpean Kardaberaz, Mendiburu, Basterretxea, Ubillos, Agirre? agertu ziren. Gipuzkoan abiatu zen, bada, Hegoaldeko mugimendu literarioa, baina laster zabaldu zen Bizkaian eta Nafarroan barrena. Ondorengo mendeetan euskal literaturak ez du etenik erakutsi; ?Larramendiren eraginaren goiengo punta XIX. mendearen azken aldera lortzen da, hark sorturiko erregistro jasoaren beharrean aurkitzen direnean idazleak, erlijiozko gaiak utzi eta literaturan aszetismotik urrun dauden gaiak sartzen hasten direnean? (Kortazar 1997, 104. or.). Eta euskalki literarioen tradizio idatziak jarraipena izan du gaur egun arte.

Esan daiteke, honenbestez, bi ekarri garrantzitsu izan dituela Larramendiren lanak: batetik euskarari bere duintasun arautua ematea, eta bestetik euskararen aldeko lanetara hainbat autore erakartzea. (ik. Larramendi, Manuel).

 

Itzulpenak eta egokitzapenak Iparraldean

XVII. mendean euskal literaturak, eta lapurterak bereziki, loraldi bat ezagutu bazuen Iparraldean, Sarako Eskolaren bitartez batez ere, hurrengo gizaldian argitaratu ziren lanek ez zuten aurrekoen maila literariora iristerik lortu. Mitxelenak dioen bezala ?Mendi-hegietan barrena bezala dabiltza, gailurrak bazterrean utziaz? (1983-1988, 59.. r.).

Lafitteren ustetan 1713an sinatu zen Utrecht-eko itunak ondorio latzak ekarri zituen Lapurdira. Luis XIV.ak zenbait lurralde galdu zuen, besteak beste Ternuako eta Mundu Berriko batzuk, eta honek kalte ekonomiko handia eragin zuen itsasotik bizi ziren lapurtarren artean: ?Esta pérdida perjudicó considerablemente a la economía de Labort, que se basaba en el comercio con América? (Sarasola 1982, 51. or.).Bestalde, 1789an Iraultza lehertu zen Frantzian, eta Iparraldeko euskaldunek euren foruak galdu zituzten. Egoera berri hark sortu zuen egonezina mugaz bestaldekoen artean areagotzen joan zen urtetik urtera eta 1794an jo zuen gaina. Sara, Ainhoa, Azkaine eta mugako beste hainbat herritan txikizioak gertatu ziren. Ez zen frantsesa baino hitz egiten uzten eta departamendu berri bat sortu zen Iparraldeko biztanleentzat, ?Pyrenea Aphaletako Departamendua? deitua. Hau guztia euskal literaturarentzat kaltegarria izateaz gain atzerapauso nabarmena izan zen, Ibon Sarasolak adierazten duen bezala: ?Este retroceso de la literatura vasca septentrional, sea cual fuere su causa, es evidente: en todo el siglo XVIII no hay más autor de interés que Joannes Etcheberri de Sara? (1982, 51. or.).

Egoera hartan, argitaratu ziren liburuak itzulpenak eta egokitzapenak izan ziren gehienbat: ?Berrikuntzak Gipuzkoan aurki daitezke eta Gipuzkoatik Bizkaira eta, indarra galduz, baita Nafarroara ere zabaltzen dira? (Mitxelena 1983-1988, 59. or.). Lehenengoen artean euskal literaturan behin eta berriro itzulia izan den liburua agertu zen euskaraz emana: Kempis. Azkaineko Chouriok 1720an, Bordelen, ordura arte egindako itzulpenik egokiena eta osatuena kaleratu zuen: Jesus-Christoren Imitacionea.

(ik. Chourio edo Xurio, Michel). Argitalpen ugari ezagutu zuen obra honek ondorengo urteetan. Zubereraz ere plazaratu zen Kempisa.

Pauen 1757an, egilearen izenik gabe, Jesu-Kristen Imitacionia liburuak argia ikusi zuen, askoren ustetan Martin Maister izan zelarik autorea. (ik. Maister, Martin).

Hiztegigintzaren alorrean Pierre d?Urteren Dictionarium Latino-Cantabricum obra amaitu gabea agertu zen, duela gutxi Patri Urkizuk helarazi diguna. Urterena da era berean Grammaire Cantabrique basque,gramatika liburua, 1900. urtean ezagutzera eman zena, ?gramática vasca con ejercicios, compuesta algo antes que la de Larramendi y mucho más rica que la de éste, aunque los materiales están presentados en un desorden caótico? (Mitxelena 1960, 89. or.). (ik.

Urte, Pierre d?).

Gramatika eta hiztegia, biak obra berean, landu zituen Martin Harrietek euskaldunek frantsesa ikasteko 1741ean argitaratu zuen Gramatica escuaraz eta francesez, composatua francez hitzcunça ikhasi nahi dutenen faboretan izeneko liburuan. (ik.

Harriet, Martin).

Nolanahi ere, oro har katiximak, imitazioneak, testamentak? eta antzerako erlijio gaiak izan ziren XVIII. mendeko Iparraldeko autoreek eskuarki erabili zituztenak.

Besteak beste, Haranederrek Gudu izpirituala edo Jesu-Christo gure Iaunaren Testament Berria izeneko lanak kaleratu zituen.

(ik. Haraneder, Joannes). Larreguyk Testamen çaharreco eta berrico Historioa argitaratu zuen. (ik. Larreguy, Bernard). Baratciartek ?Meditazione ttipiak? ezizenez ezagutzen den obra plazaratu zuen. (ik. Baratciart, Andrés). Mihurak Andredena Mariaren Imitacionea, Jesus-Christoren Imitacionearen gañean moldatua liburua eman zuen argitara? (ik. Mihura, Alexandre de). ?Jakina da erlijio liburuak ditugula batez ere ugari. Eta horrek bere arrazoia badu. Liburuak gehienbat behar edo premiaren bati erantzuteko agertzen dira eta irakurlerik izango ez duen libururik ez du inork ere egin nahi izaten. Hemen zerbaiten beharra baldin bazegoen, horrena zegoen eta Eliza katolikoa mila eta seirehun ingurutik aurrera behintzat dotrina eta gainerako erlijio gauzak irakasteaz arduratzen da, eta arduratzen denez gero, badaki neurri handi batean bertako hizkuntzan irakatsi behar dituela gauza horiek, euskaraz alegia? (Mitxelena 1981, 272. or.).

 

XVIII. mendeko autoreak

 

Frantzisko Eleizalde

(Muskitz, Imotz, 1646 - ?) Apaiz eta idazlea izan zen. Karlos II.a Espainiako erregearen emaztea zen Neuburgeko Marianaren aitor entzulea izan zen.

Dotrina bat idatzi zuen euskaraz: Apezendako dotrina christiana uscaras (Iruñea, 1735). ?Este catecismo es uno de los pocos testigos del alto-navarro meridional? (Villasante 1979, 122. or.).

 

Pierre d?Urte

(Donibane Lohizune, 1664 - Londres, 1725 ing.).Apaiz eta fraide katoliko izan zen, baina kalbinista egin eta erbesteraturik joan behar izan zuen Londresa. Han, John Chamberlayne eta David Wilkins hizkuntzalariekin harremanak izan zituen. Hiru liburu idatzi zituen, baina ez zuen, bizi zela, argitaratzerik izan. 1894an, Dodgsonek antolatuta, argitaratu zen lehena, The Earliest Translation of the Old Testament into the Basque Language (Biblia Saindua. Testament Çaharra eta Berria) izenburupean. Bibliaren Genesia (Ethorquia) eta Exodoaren (Ilkhitcea) zati bat bakarrik itzuli zituen. 1900ean,Websterrek Grammaire Cantabrique Basque argitaratu zion. 1989an, Patri Urkizuk Dictionarium Latino-Cantabricum euskara-latina hiztegi amaitu gabea argitaratu zuen, ?quizá por el mismo excesivo detalle con que lo concibió y quiso realizarlo, no comprende más que las tres primeras letras? (Mitxelena 1960, 90. or.). Euskal hiztegigintzaren alorrean asko izan dira, Urte bezala, lan egin dutenak: Landuchio, Oyanguren, Silvain Pouvreau, Bidegaray, Sarako Etxeberri, Larramendi, Duvoisin, Añibarro, Van Eys, Lhande, Azkue?

 

Michel Chourio edo Xurio

(Azkaine, ? - Donibane Lohizune, 1718).Apaiz izan zen 1702. urtetik aurrera.

Lapurterara itzuli zuen Kempisa, Jesu-Christoren Imitacionea (1720) izenburupean, ?aunque no es la primera traducción del Kempis (pues antes había sido traducida esta obra por Arambillaga y Silvain Pouvreau), ésta era mucho más perfecta y respondía mejor a las exigencias del público euskaldun.

Chourio es uno de los más egregios representantes del labortano clásico por la dignidad, nobleza y majestad de su lengua? (Villasante 1979, 110. or.). XVIII. mendean lau argitalpen izan zituen eta beste batzuk hurrengoan. Kempisaren itzulpena, esan bezala, behin baino gehiagotan ageri daMichel Chourioren Jesu-Christoren Imitacionea-ren lehenbiziko argitaraldiaren azala (Bordele, 1720) (KOLDO MITXELENA Kulturunea).<br><br>mendeetan zehar idazle euskaldunen lanetan.

Silvain Pouvreauk XVII. mendean idatzitakoa Parisko Bibliotèque Nationalen aurkitzen zen eta Hordago argitaletxeak kaleratu zuen 1979an. Arambillagak 1684an argitaratu zuen lehen aldiz Kempisaren itzulpena Jesu Christoren Imitationea D?Arambillaga apeçac escaraz emana (Baiona) izenburupean. Ez da, hala ere, i- tzulpen osoa, III eta IV liburuak bakarrik baitira bertan agertzen direnak. Chouriorenaren ondotik Martin Maister izan zen lehen aldiz itzuli zuena Kempisa zubererara; 1757an kaleratu zen Pauen, egilearen izenik gabe, Jesu-Kristen Imitacionia izenburupean.

1896an Duvoisinek lapurterazko bertsioari ekin zion eta Haristoyk amaitu zuen,Jesu Kristoren Imitazionea (Paue) tituluarekin, argitaratu zenerako Duvoisin hilik zegoelarik.

1829an plazaratu zen Tolosan Kempisaren gipuzkerazko lehen bertsioa.

Egilea, José Cruz de Echeverria izan zen eta izenburu hau ezarri zion: Jesusen imitacioco

 

Joannes d?Etxeberri

(Sara, 1668 - Azkoitia, 1749) Idazlea eta sendagilea. Paueko Jesusen Lagundiaren eskolan egin zituen medikuntzako ikasketak (doktoregoa) eta ondoren bere jaioterrian aritu zen osagile. 1716-1723 bitartean Beran jardun zuen osagile gisa.

1723-1725 bitarteko urteetan Hondarribian aritu zen, bertako udalak mediku ospetsutzat zeukalarik kontratatuta, eta 1725-1749 urteetan, hil zen arte guztian alegia, Azkoitian egon zen sendagile. Euskara irakaskuntzako hizkuntza izateko ekimenak egin zituen aurrenetakoa izan zen. Lau obra idatzi zituen lapurteraz: Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna (1718), Lapurdiko Biledo berari jarraitcen eracusten duen libruba.

Gipuzkeraz ere kaleratu zuen Gregorio Arruek beste itzulpen bat Tolosan 1887an. XX. mendean bertan izan dira Kempisa itzuli dutenak, hala nola, Luis Eleizalde, Arriandiaga, Olabide, Etxebarria, etab.tzarrari bidalitako gutuna hiztegi bat argitaratzeko laguntza eske (Biltzarrak atzera bota zuen eskaria). Obratxo labur honetan, bere irakaskuntzazko liburuak argitaratzeko laguntza eskatuz batera, herriek zeinek bere hizkuntza zaindu behar dutela aldarrikatzen du, eta bere hizkuntza zaintzeko kemenik ez dutela itsusten die euskaldunei.

Herri bakoitzeko irakaskuntza bertako hizkuntzan behar dela eman, esaten du, eta horregatik idatzi dituela berak bere obrak: Escuararen Hatsapenac. Euskararen apologia bat da, euskararen tasun guztien goraipamena, lapurtera xahu dotorez idatzia. Xehetasun handiz aztertzen ditu euskararen araztasuna, noblezia, malgutasuna eta batasuna, kanpotiko hizkutnzen eraginakgorabehera aldatu gabea. L. Villasantek bere Historia de la Literatura Vasca-n dioenez, «Observa que el vascuence no ha cambiado desde hace ciento cincuenta años y lo prueba por el hecho de que las obras de Materre, Etcheberri de Ciboure y Axular hablan una lengua idéntica entre sí e idéntica con la del tiempo en que él escribe; y teniendo en cuenta que esos autores escribieron en la lengua aprendida de niños, nos remontamos a una distancia de ciento cincuenta años» (Villasante 1979, 105 or.). Etxeberri Sarakoa da, alde honetatik, euskararen apologistetan euskararen apologia edo goraipamen horiek, Garibaik eta Etxabek ez bezala, euskaraz egiten dituen lehena.

Escualherriari eta escualdun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco, latina ikasteko gramatika. Gramatika honetan ageri diren euskarazko aipamen ugariak ordura arteko euskal idazle ezagunenen obretatik hartuak dira guztiak (Axular, A. Oihenart, S. Pouvreau, txeberri Ziburukoa?); Diccionario Cuatrilingüe (euskara, latina, frantsesa eta gaztelania), Larramendik erabili zuen arren ez da guregana heldu. Alde horretatik Etxeberri Sarakoa euskararen hiztegigile zerrenda luzearen aitzindarien artean kokatzekoa da, Landuchioren Dictionarium Linguae Cantabricae hiztegiaren, Oyangurenen Diccionario trilingüe Tagalo-Castellano- Cántabro galduaren, Silvain Pouvreaurenaren eta Bidegarayren euskara-frantses-latin hiztegi argitaratu gabearen eta Pierre d?Urteren Dictionarium Latino-Cantabricum hiztegien ondoren egin baitzuen berea, argitaratzeko laguntza gabez XX. mendera arte argitaratu gabe geratua. Sarako Etxeberrik lau haizetara zabaldu zituen euskararen balioa eta garbitasuna eta, aldi berean, literatur hizkuntza batuaren beharra aldarrikatu zuen. Axularren eredua proposatu zuen horretarako. Mitxelenak dioen bezala Sarako Etxeberri gizon berezia izan zen mende hartan: «Etcheberri es a todas luces, entre los suyos y en su tiempo, una figura excepcional. Frente a tantos vascos de entonces, celosamente enamorados de su lengua, que esperaban por lo visto que ésta produjera frutos depurados sin el menor cultivo, Etcheberri, vox clamantis in deserto, se nos presenta como la imagen del más estricto sentido común. Su preocupación por la enseñanza parece también más propia de tiempos más cercanos a nosotros.

El autor se ajusta en la práctica a las doctrinas que expone: su lenguaje y estilo se acercan en lo posible a los de Axular. Es un buen expositor y un razonador claro, si no un artista del lenguaje; abundantes citas muestran su familiaridad con los autores sagrados y profanos» (1960, 92 or.). Joannes d?Etxeberriren jatorrizko obrak Julio deUrquijok aurkitu zituen Zarauzko komentuan eta Parisen eman zituen argitara 1907.

 

Joannes Haraneder

(Donibane Lohizune, 1669 - Donibane Lohizune, 1752)Apaiz eta itzultzailea izan zen, Itun Berriaren lehen itzultzaile katolikoa. Lau Ebanjelioak, Apostoluen Eginak, Gutunak eta Apokalipsia jasotzen zituen itzulpenaren eskuizkribua 1740. urtekoa bazen ere, ez zen 1855. urtea arte argitara eman, Dassance eta Harriet apaiz eta argitaldariek egokitu zuten arte, alegia, Jesu-Christo gure Iaunaren Testament Berria izenburuarekin.

Lau Ebanjelioak baino ez zituen jasotzen ordea. Mitxelenaren ustez Haranederrek laguntzaileak izan zituen: ?La versión es un modelo de lenguaje puro, claro, elegante y ligeramente arcaizante, pero no está del todo claro, en tanto no sea más conocido el original, si el mérito corresponde a Haraneder o a quienes le retocaron? (1960, 88. or.). Lan osoak argia ikusi du gure egunetan Patxiurtean Obras vascongadas del doctor labortano Joannes d´Etxeberri izenburupean.Joannes Haranederren Philotea, edo devocioneraco bide erakusçaillea-ren lehenbiziko edizioaren azala (Tolosa, 1749) (KOLDO MITXELENA Kulturunea).<br><br>Altunaren eskutik. Philotea, edo devocioneraco bide erakusçaillea Haranederren bigarren itzulpena 1749. urtean argitaratu zen Okzitaniako Tolosan, Silvain Pouvreauk 1664rako euskaratua bazuen ere. Handik urte betera Aita Lorenzo Scupoliren Combattimento espirituale liburuaren itzulpen lana argitaratu zuen Gudu izpirituala izenburuarekin.

 

Martin Arzadun

(Durango, 1675 - Durango, 1741) Apaiz eta idazlea izan zen. 1731. urtean, Doctrina christinaubaren explicacionea eusqueras izeneko obra argitaratu zuen Gasteizen. Euskal Herrian garai hartatik aurrera hainbeste zabaldu ziren dotrinen artean, argitalpen ugari izan zuen Arzadunen liburuak.

 

Jacques de Maitia edo Maytie

(XVIII. m.) Zuberoako bikario nagusia izan zen.

Joseph de Revol Oloroeko apezpikuak katixima bat idatzi zuen, frantsesez, bere elizbarrutirako.

Euskaldunak eta biarnesak ere bazirelako, bere dotrinaren itzulpenak haientzat ere egin zitezen agindu zuen. Euskarazkoa Jacques de Maytiek egin zuen, eta 1709an eman zuen argitara Catechima Oloroeco Diocezaren cerbutchuco izenburupean.

 

Pedro Ignazio Barrutia Basagoitia

(Aramaio, 1682 - Arrasate, 1759) Arrasaten eskribau izan zen 1711tik 1752ra. Hego Euskal Herrian, Barrutia da lehen antzerkigile ezaguna. Haren lanaren aipamenik ez zela, Juan Carlos Guerra historialariak Acto para la Noche Buena izenburuko eskuizkribua aurkitu zuen, eta Azkueri bidali zion. Honek Euskalzale aldizkarian argitaratu zuen 1897. urtean, garai bateko hizkuntzaren lekuko soiltzat harturik.

Gabonetako Ikuskizunaren literatura balioa ez zen kontuan hartu harik eta Gabriel Aresti hartaz ohartu zen arte. Bertan erabiltzen den euskara izan da eragozpenik larriena Villasantek dioen bezala: ?Pero es claro que el valor literario o estético de una obra es independiente de la forma de escribir o escuela a que pertenezca el autor, de que emplee tales o cuales voces, etc. Y, efectivamente, la obra de Barrutia, examinada desapasionadamente y sin estos prejuicios puristas, reviste altos valores literarios? (1979, 125. or.). Lan honek bizitasun eta mugimendu handiz Jesukristoren jaiotzaren misterioa oroitarazten du trajedia eta umorea batera emanez. Izan ere, erlijiozko teatro erromanikoaren tradizioaren barne kokatu beharrekoa da; antzerki labur honetan herriko pertsonaiak ?barregarria, Mari Gabon, Tomas Tabernaria, Txato morroi alferra, etab.?, Ama Birjina, San Jose, deabru, aingeru eta abarrekin nahasian ageri dira.

Ekintza bikoitza da, Belenen eta Arrasaten kokatua, iraganean eta orainean, erlijioaz eta munduzalekeriaz, bizitasun eta mugimendu handiz landua: ?No está muy lejos de ser una de las mejores piezas del teatro vasco, y sin duda lo es en su género? (Mitxelena 1960, 112. or.). Barne egiturari dagokionez, Barrutiaren metrikaz Juan Mari Lekuonak hauxe dio: ?Barrutiaren literaturgintza, beste alorretan ezezik, metrikarenean ere eredugarri dela esan behar. Eredugarri, eta lekuko fierra ere bai, XVIII. mendean,euskal literaturaren bidagurutze jakin horretan.

Barrutia eredugarri dugu aberatsa delako, azkarra eta bizia delako; bertsolaritzaren molde luzeagoen monotoniak kutsatu gabea; iragotzen ez den neurkera betikoaz baliatzen delarik?. Hainbat argitalpen izan ditu: Euskera (1960), Auspoa (1965), ASJU (1981), Arabako Aldundia (1983). 1982an antzeztu zuten Arrasaten.

 

Joseph Ochoa de Arin

(Ordizia, XVIII. m.) Donostian, 1713. urtean, Doctrina Christianaren Explicacioa Villa Franca Guipuzcoaco onetan euscaraz itz eguiten dan moduan katixima eman zuen argitara. Hitzaurrea gazteleraz dator eta liburuaren zenbait zati latinez. Villasanteren ustez erdal lexikoarenmende agertzen da, baina baditu, aldiz, beste balore batzuk: ?Ochoa de Arín, al exponer la doctrina, echa constantemente mano de voces y vocablos castellanos hasta límites inverosímiles, y ésta es la única razón del veredicto condenatorio que hemos transcrito. (?) Pero una vez reconocido esto, también debemos decir que este libro, como en general todos los antiguos, tienen mucho que enseñarnos como maestros de lengua, sobre todo en el dominio de la gramática, conjugación, etc. El que para exponer el catecismo echen mano del argot o léxico románico usual en los libros castellanos, no obsta para que por otro lado manifiesten a cada momento el dominio y posesión perfecta que tenían de la lengua vasca, en que vivían inmersos sus autores? (1979, 121. or.). Edward Spencer Dodgson euskalari ingelesak argitaratu zuen berriro Ochoa de Arinen obra 1910. urtean.

 

Melchor de Santa Inés Oyanguren

(Leintz-Gatzaga, 1688 - Mexiko, 1747) Misiolari frantziskotarra eta filologoa izan zen. Valladoliden egin zen frantziskotar eta Filipinetarantz abiatu zen, misiolari, 1715.. rtean. Bi urte geroago Manilara iritsi zen eta Kotxintxinako misioetara bidali zuten.

Gaixorik, Mexikora igorri zuten osa zedin, eta 1724an Manilara itzuli zen. Misio lanetan jardun zuen, begietako eritasun batek jota 1732. urtean Mexikora itzuli behar izan zuen arte. Sendatu ondoren San Agustin de las Cuevasko komentuan geratu zen hil zen arte. Hizkuntzalaritzaren inguruan egin zuen lanengatik egin zen ezagun ordea. Latina, grekoa, hebreera, tagaloa, txinera, japoniera, aramera eta malaysiera hizkuntzen berri bazuen. Japoniera eta tagaloa, Filipinetako mintzaira, ikasteko bi gramatika idatzi eta publikatu zituen: Arte de la lengua Japona dividida en cuatro libros según el arte de Nebrija (1738) eta Tagalismo elucidado (1742). Argitaratu gabe, euskarari buruz Arte de la lengua vascongada eta Cantabrismo elucidado idatzi zituen. Euskal hiztegigintzaren alorrean Diccionario trilingüe Tagalo-Castellano-Cántabro idatzi zuen. Villasantek Oyangurenen eta Larramendiren obren tituluen antza azpimarratzen du: ?No deja de ser interesante observar la coincidencia entre las obras del P. Oyanguren y las del P.

Larramendi, incluso en los títulos. ¿Pudo el P. Larramendi conocer los trabajos inéditos del P. Oyanguren? No parece probable, pero desde luego hay que confesar que no tenemos datos suficientes para esclarecer este extremo? (1979, 97. or.).

 

Manuel Larramendi

(Manuel Garagorri Larramendi benetako izena) (Andoain, 1690 - Azpeitia, 1766) Hiru urte zituela ama hil zitzaion, eta aita bigarren aldiz ezkondu zen; beharbada, horregatik hartu zuen amaren abizena, eta horrela ezagutua izan zen txikitan Hernanira eskolara joan zenean eta baita, hamazazpi urterekin, Jesusen Lagundian sartu zenean ere. Lagundian, lehen ikasketak Villagarcía de Camposen egin zituen. Medina del Campon filosofia ikasi zuen. Ondoren, urtebete pasa zuen gramatika irakasten, eta 1715etik 1720ra Salamancan izan zen. Han zegoela, Margarita erreginaren hileta sermoia eman zuen (1716). 1720an hasita, lau urtez, Medina del Campon ibili zen filosofia irakasten; eta, atzera, berriz, Salamancara joan zen 1730. urtea arte, ikasleen maisu. Garai hartan hil-otoitz, hitzaldi eta oratoriazko piezak agindu zitzaizkion, Luis I.aren hil-otoitza besteak beste (1724).

1730ean Valladolidera joan zen, San Ambrosio ikastetxera, teologia morala irakastera eta predikari gisa. Hor bukatu zen Larramendiren irakasle lana, Mariana de Neoburgo Karlos II.a erregearen alargunaren aitorle izendatu baitzuten. Zurrumurru gaiztoak sortu ziren erreginaren eta Larramendiren beraren kontra, eta Larramendi, erreginaren eta bere izen ona babestearren, Felipe V.a erregearengana joan zen Sevillara, eta arazoak erabat garbitu baziren ere, Loiolara erretiratzeko erabakia hartu zuen. 1734. urteaz gero hango paperetan aipatzen da Larramendi operarius et concionator. Han gelditu zen hogeita hamar bat urtez, hil zen arte, eta urte haiek, euskarari buruzko lanetan ez ezik, udaletxe batzuetako arazoetan bitartekari lanak egiten ere eman zituen.

Lehen lanak De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España (1728); El Imposible vencido; Arte de la Lengua Bascongada (1729), lehen euskal gramatika argitara emana; Discurso histórico sobre la famosa Cantabria (1736) izan ziren. Lehen liburu horietan garai hartan euskarari egiten zitzaizkion irainez eta mespretxuez arduratu zen, eta kanpoko irainzaleen kontra jardun eta bertakoen estimua piztu nahi izan zuen. Euskaldunen kantabrismoaren alde agertu zen. Loiolan zegoela, 1745ean, Diccionario Trilingüe, Castellano, Bascuence y Latín (bi liburuki) argitaratu zuen. Euskal Herrian zehar egindako bidaietan bildutako hitzez osatu zuen. Euskara gaztelaniarekin alderatzeko gauza zela erakutsi nahian asmatu zituen neologismoak gorabehera, Larramendiren lan hura itzela izan zen, eta ondoren egin ziren hiztegi guztien oinarri.

?Este fervoroso apologista de la lengua, aunque no le faltaron contradictores, fue escuchado por muchos ?y no todos sus fieles fueron vascos? como un oráculo y seguido como el maestro más seguro en materia de gramática y lexicografía vasca. Luego, casi en nuestros días, su prestigio decayó y ha llegado a perder hasta el aprecio de sus paisanos que durante tanto tiempo fueron por lo común admiradores incondicionales de su persona y de su obra. Hoy, al enfriar - se las viejas pasiones o lo que viene a ser lo mismo, al ser sustituidas por otras nuevas, puede verse con mayor claridad lo que hayde fundado y de injusto en la fama pasada y en el olvido actual? (Mitxelena 1960, 96. or.). Nolanahi ere Larramendiren aurretik izan ziren beste hiztegigile batzuk. Horien artean Landuchio izan zen lehena, 1562an idatzi baitzuen Dictionarium Linguae Cantabricae obra. Oyangurenen Diccionario trilingüe Tagalo-Castellano-Cántabro ez da ezagutzen. Silvain Pouvreauren euskara-frantsesa hiztegia, XVII. mendekoa, ez zen argitaratu eta argazkitan jasoa dago Donostiako Julio de Urquijo Mintegian.

1675erako burutua zuen Bidegarayk euskara-frantsesa-latina hiztegi bat, argirik inoiz ikusi ez zuena. Pierre d?Urteren Dictionarium Latino-Cantabricum amaitu gabea, ostera, berriki argitaratu du Patri Urkizuk.

Hurrengo mendean Sarako Etxeberrik euskara-latina-frantsesa-gaztelera hiztegia egin zuen, baina ez da haren aztarnarik aurkitu.

Larramendirenaren ondoren argitaratu gabe geratu zen 1774 inguruan Azpitartek gauzatu zuen hiztegia ere. Léclusek prestaturiko hiztegia eta Hiribarrenena ez ziren plazaratu, azken honen eskuizkribua jasoa badago ere. Harrietek egin zuen hiztegia ez zen, bere aginduz, argitaratua izan, horretarako eskaintza bat baino gehiago jaso arren. Duvoisinek burututakoak ere ez zuen argirik ikusi.

Fabrek, 1870ean, euskara-frantsesa hiztegi bat plazaratu zuen, Bonapartek gaitzetsi zuena. Egilea aspaldi hil ondoren, 1963an agertu zen Añibarroren Voces Bascongadas Diferenciales de Bizcaya, Guipúzcoa y Navarra, hitz bakoitza zein euskalkitan erabiltzen den adieraziz. Novia de Salcedoren Diccionario Etimológico del Idioma Bascongado (1887) eta Aizkibelen Diccionario Basco-Español titulado Euskeratik Erderara biurtzeko Itztegia (1885) Larramendirenaren bidetik abiatu zirenez, haren alde oneta txarrez josita daude. Azken mende honetan ugari izan dira euskal hiztegigileak, hala nola, Van Eys, Lhande, Azkue? Manuel Larramendi hil eta hurrengo urtean Jesusen Lagundia Espainiatik kanporatu egin zuten. Horregatik ahaztuta egon zen hainbat urtez. Aita Fitak atera zuen ahanztura hartatik eta andoaindarraren Coreografía de Guipuzcoa argitaratu zuen 1882an. Larramendirenak dira, halaber: Nueva demostración del derecho de Vergara sobre la patria y apellido secular de San Martín de la Ascensión y Aguirre (1745); Conferencias curiosas políticas, legales y morales sobre los Fueros de la M. N. y M. L. Provincia de Guipúzcoa eta autobiografia bat. Hauek, duela gutxi arte argitaratu gabe egon dira, harik eta, I. Telletxea Idigorasen eskutik, denak argitaratu diren arte. Gutxi idatzi zuen euskaraz, baina dagoena ?Mendibururen liburuari egindako hitzaurrea, sermoi batzuk eta katixima baten itzulpena? 1990ean P. Altunak eta Joseba Lakarrak argitaratu dute, Larramendiren euskal testuak izenburuarekin.

Politikoki, Foruen aldezle suhar izan zela eta, abertzaletasunaren aitzindaritzat hartua izan da Larramendi. Hala ere, ez da horretara mugatzen haren garrantzia, izan ere gramatikalari gisa eta hiztegigintza arloan ezabagaitza den arrastoa utzi baitu. Bestalde, bere asmo nagusia euskara kultura hizkuntza bihurtzea izan zen. Horregatik, euskal idazleen bultzatzaile handia izan zen, haren babesean hasi baitziren lanean Mendiburu, Kardaberaz eta gipuzkera maila literariora jaso zuten hainbat idazle, eta ordura arte hegoaldeko euskara idatziak inondik ere erakusten ez zuen duintasuna hasi zen agertzen: ?A Axular y a Larramendi se les considera padres de los dos movimientos literarios que caracterizan a las dos Vasconias, la francesa y la española. Es curioso que ambos autores estén relacionados con la Universidad de Salamanca, de la que el primero fue alumno, y profesor el segundo.

Pero mientras Axular es autor de un libro maravilloso escrito en lengua vasca, Larramendi ha convertido el vascuence en objeto de controversia y asunto de honor. Larramendi escribe sus obras en castellano y las encamina a vindicar a la lengua vasca de supuestas ofensas irrogadas a la misma por hombres ajenos al país? (Villasante 1979, 144. or.).

 

Joan Baptista Gamiz Ruiz de Oteo

(Sabando, 1696 - Bolonia, 1773) Jesuita legoa izan zen. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zuen (sei lan euskaraz). Iruñean egon zen, 1767an jesuitak Espainiatikatzerrira bidali zituzten arte. Araban garai hartan hitz egiten zen euskararen lekuko ia bakartzat jo daiteke Gamizen lana. Haren euskarazko olerkien izenburuak: Euscaraz gaiztoetan, Oñecochoa; Dabilcenchoac; Veste bat arendaco; Veste bat ere bai aren daco; Veste tunucho berribat. Jon Goikoetxea Maizak bildu zituen haren olerki guztiak (Juan Bautista Gámiz Ruiz de Oteo.

Poeta bilingüe alavés del siglo XVIII, Gasteiz 1984).

 

Agustin de Basterretxea

(Lekeitio, 1700 - 1761) Apaiza zen, eta irakaskuntzan eta misiolari lanetan aritu zen. Haren bertsoek, Pasioari buruzkoek batez ere, argitalpen ugari izan zuten (Galdós aitak 20 zenbatu zituen). Lanak: Guisonaren acabuco lau gausak, Anima penitente baten negarrac eta Jesuchristo gure Jaunaren Pasioa eusca-

 

Agustin Kardaberaz

(Hernani, 1703 - Bolonia, 1770)Iruñean eta Valladoliden filosofia eta lege ikasketak egin ondoren, Jesusen Lagundian sartu zen 1721ean. 26 urte zituela apaiz egin zen. Bilboko Jesusen Lagundiaren eskolako gramatika irakasle izendatu zuten, eta garai hartan hasi zen hizlari gisa ospe handia hartzen. 1736an Loiolan jarri zen bizitzen eta bertatik Gipuzkoako eta Bizkaiko herrietara abiatzen zen predikari.Agustin Kardaberaz estanpa zahar batean.<br><br>Kardaberazen santu fama Euskal Herri guztira zabaldu zen. 1767. urtean Karlos III.ak jesuitak Espainiatik bota zituenean Italiara jo zuen beste jesuitekin batera eta han hil zen hirurogeita zazpi urte zituela. Gipuzkeraz batez ere, eta bizkaieraz zertxobait, idazle gisa Manuel Larramendiren eskolakoen artean sartua izan da Kardaberaz. ?También en labortano se publicó un arreglo o adaptación de una obra de Cardaberaz, hecho por Duvoisin. Se titula Liburu Ederra, Aita Cardaberaz jesuistac eguina, Lapurdico escarara itzulia? (Villasante 1979, 148. or.).

Aita Asteteren Catecismo obraren itzulpena eman zuen argitara 1760an. Handik hamalauurtera (hil ondoren) Aita Jeronimo Dutariren Vida Christiana (1710), bitartean itzulia, argitaratu zen Cristauaren Vicitza edo orretarako Vide erreza bere amabi Pausoaquin izenburupean. Loiolako Inaziori buruzko hiru obra plazaratu zituen 1761ean: Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean Afectoac bere Egemplo, ta Doctrinaquin: edo Egercicioen IIen partea, Aita San Ignacioren Egercicioen III garren Partea eta Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean, orien lau asteetako Meditacio laburrac, edo Egercicioen laugarren partea. Urte buruan euskarari buruzko lehen obra eman zuen argitara: Eusqueraren Berri Onac, eta ondo escribitceco, ondo iracurtceco, ta ondo itzeguiteco Erreglac. Azken obra hau bederatzi ataletan banatua da eta euskara goraipatzeaz gainera erlijiorako zein hizkuntza egokia den azaltzen zuen. 1762an eman zuen argitara Ondo iltcen icasteco ta ondo iltcen laguntceco egercicioak: era bidez eriai ondo itzeguiteco modua: azquenic gure Necazariac ondo bici ta ondo iltceco bidea, bearren diren Doctrina ta Egemploetan. Egercicioen irugarren partea obra. Hurrengo urtean Jesus, Maria ta Joseren devociñoco Libruchoric atararico devociño Batzuc obra plazaratu zuen bizkaieraz. Loiolatik irten aurretik Justuen Ispillu Arguia (1764) eta Senar emazte santuak (1766) obrak eman zituen argitara. Kardaberaz hil ondoren (1770) bereobra asko berrargitaratu zituzten eta argitara gabeak plazaratu: Mezaco Sacrificio ta Comunio Sagraduaren Gañeco doctrina (1782), Escu liburua, ceinetan arquitcen dira cristau onaren eguneroco egercicioak (1826), Amorezco eta dolorezco Jesu-Christo-ren pausuac (1858), Ama Veneragarri josefa sacramentu guciz santuaren ceritzanaren Vicitza eta vertuteac (1882) eta Azpeitico erri chitez noblearen gloria paregabeac edo Aita San Ignacioren bicitza laburra (1901). Mitxelenaren esanetan ?Cardaberaz no es un escritor brillante ni atildado, aunque sí animado y abundante, y ha contado siempre con muchos lectores? (1960, 105. or.).

 

Domingo Patricio Meagher

(Donostia, 1703 - Florentzia, 1772) Irlandar etorkinen semea zen. Hamalau urte zituela Jesusen Lagundian sartu zen.

1736an apaiz egin zen. Filosofia katedradun izan zen Santiago de Compostelan eta teologiakoa Valladolideko eta Salamancako unibertsitateetan. Olerkiak idatzi zituen euskaraz eta gaztelaniaz. Euskaraz idatzi zituenetatik ospe handikoak dira Ardoari eta Matsaren ura izenekoak, gipuzkeraz eginak: ?Han conservado su popularidad hasta nuestros días? (Mitxelena 1960, 123. or.). Florentzian hil zen erbesteraturik.

 

Juan Antonio Ubillos

(Billabona, 1707 - Arantzazu, 1789) 1722an frantziskotar egin zen, Arantzazun.

Ondoren, Alcalako unibertsitatera bidali zuten teologia eta filosofiako goi ikasketak egitera. Tolosako eta Arantzazuko komentuetan eman zuen bere bizitza osoa,irakasle lanetan. Filosofia eskotistari buruzko hiru liburuki mardul argitaratu zituen latinez: Philosophia Rationalis (1755), Philosophia transnaturalis (1759) eta Philosophia Naturalis (1762). 1785. urtean, berriz, Fleury abatearen Catéchisme Historique (1679) obra euskaratu zuen Christau doctriñ berriecarlea, Christauari degozcan Eguia sinisbeharren berria dacarrena. Jaun Claudio Fleuri Abadeac arguitara atera zuanetic izenburupean. Gipuzkeraz idatzia, Villasantek zera dio: ?El libro del P. Ubillos delata en seguida la preocupación por emplear unXabier Larizen Cristau Dotrina elebidunaren azala (Madril, 1757). (KOLDO MITXELENA Kulturunea).<br><br>

 

Juan de Irazusta

(XVIII. m.) Gipuzkoako Hernialdeko erretore izan zen. Asteteren dotrinaren itzulpena argitaratu zuen 1742an Iruñean, Doctrina Cristiana Aita Gaspar Astete Jesuitac erderaz compondua ipiñi zuan Eusqueraz D. Juan de Irazusta Erretore Hernialdecoac? izenburuarekin.

 

Xabier Lariz

(XVIII. m.) Gipuzkoan jaio zen. 1757an, Cristau Dotrinaren esplicacioa aur-entzat ta andientzat? Explicación de la doctrina cristiana para niños y adultos izeneko liburua argitaratu zuen, Madrilen. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dago; euskarazko zatia, gipuzkeraz.

Vinsonek dioenez, Donostia ingurukoa omen zen Lariz.

 

Martin Maister

(XVIII. m.) Zuberotarra zen. Ligiko erretore izan zen. Kempisaren itzulpena zubereraz, Jesu- Kristen imitacionia, argitaratu zuen 1757an, Pauen, M.M. izenpetuta. Emmanuel Inchauspek argitu zuen lan haren egilea Maister zela.

Kempisaren itzulpena behin baino gehiagotan ageri da mendeetan zehar idazle euskaldunen lanetan. Aipagarriak dira Silvain Pouvreauk XVII. mendean idatzitakoa; Arambillagak 1684an lehen aldiz argitaratu zuena Jesu Christoren Imitationea D?Arambillaga apeçac escaraz emana izenburupean (III eta IV liburuak bakarrik agertzendituen arren); Chouriorena, 1720koa, ordura arteko egokiena eta osatuena; Duvoisinek eta Haristoyk itzulia, etab.

 

Sebastian Mendiburu

(Oiartzun, 1708 - Bolonia, 1782)1725ean sartu zen Jesusen Lagundian.

Nafarroako herri euskaldunetan ibili zen predikari eta misioak ematen. Hizlari fama handia lortu zuenez gero, Euskal Zizeron ezizena jarri zioten. Iruñeko gotzainaren eskariz, filosofia eta teologia katedradun izan zen. 1767. urtean Karlos III.ak jesuitak Espainiatik bota zituenean, Italiara jo zuen beste jesuitekin batera, eta han hil zen. Idazle gisa, Manuel Larramendiren eskolakoen artean sartua izan da Mendiburu,Sebastian Mendibururen erretratu bat.<br><br>nahiz eta bien artean eztabaida gogorren bat izan zuten, dantzen alde batak (Larramendik) eta kontra besteak (Mendiburuk).

1747an Jesusen Bihotzaren Devocioa obra, Aita Croisseten liburuaren moldapena, eman zuen argitara. Argitalpen asko izan ditu liburuak, Gregorio Arruek gipuzkerara itzulita egindakoa (1883) besteren artean.

?Como correspondía al lugar de su nacimiento y al campo principal de su actividad misionera, Mendiburu no escribió en guipuzcoano, sino en altonavarro, dialecto por lo demás muy próximo al primero? (Mitxelena 1960, 106. or.). Mendibururen beste liburu batzuk: Jesusen AmoreNequeei dagozten cembait otoitz-gai (1759- 1760); Euscaldun onaren viciera, mezaren entzun-vide labur erreza, errosarioco amarrecoen asiera, eta cembait bederatziurrun edo novena (1762). Patxi Altunak 1982an Mendibururen ordura arte argitaratu gabeko lanak plazaratu zituen bi liburukitan, Aita Sebastian Mendibururen idazlan argitaragabeak izenburupean. Han ageri diren obrak dira, besteak beste: Kristau dotrina, Igandeetako irakurraldiak, Igande eta fest-egunetaco iracur-aldiak eta San Francisco Xabierren bederatzi-urrena.

Kardaberaz eta Mendiburu Larramendiren jarraitzaileak izan zirenez, Villasantek honela erkatzen ditu: ?Comparando al P.

Mendiburu con el P. Cardaberaz, aun por el mero título de las obras se echa de ver que el de Oyarzun tiene un lenguaje más depurado y cuidadosamente seleccionado.

El P. Mendiburu tiene manifiesta preocupación purista. Y ésta es la razón por la que el P. Mendiburu se ha salvado de la desestima general en que nuestra época ha envuelto a los escritores vascos antiguos.

El P. Mendiburu no emplea, salvo rara vez, los neologismos larramendianos, pero tampoco esas otras voces castellanas o latinas, de la que dice el P. Larramendi que solían estar llenos los sermones de los predicadores de entonces, y que el público vasco no usaba ni entendía. El sabe escoger las voces genuinamente vascas y castizas, y desenvolverse con ellas.

Su misma sintaxis y construcción es extraordinariamente correcta? (1979, 152. or.).

 

Jeanne-Philippe de Bela

(Maule, 1709 - Paue, 1796) Zuberoako zalduna izan zen, gainbehera etorritako etxe oneko semea. Abentura egarriak hartu zuen gaztetan eta 18 urte zituela Frantziako armadan sartu zen. Buruzagi militarren agindu eta errietak gaizki eramaten zituen gizona izaki, kapitain bati eraso egin zion eta preso hartu zuten Frantzian.

Presondegitik ihes egin eta hainbat gorabeheraren ondoren Suediako armadan sartuzen. 1733. urtean Poloniako Erregetzarako gerran hartu zuen parte Estanislao Lesczinskiren alde, Suediako eta Frantziako gudarosteekin batera. Arrisku handian ibili ondoren, Frantziara itzuli zen eta, 36 urte zituela, Luis XV.ak kantabriarrek osaturiko gudaroste bat sortzeko agindu zion. Horrela jaio zen 1799ra arte jardun zuen Royal Cantabre errejimendua, Bela koronel zutela.

1748an Exercices et évolutions à l?usage du Régiment Royal-Cantabre lana eman zuen argitara eta handik urtebetera utzi zuenarmada, auzi luze baten ondorioz. Gizon jakintsua, Agosti Xahok (Ariel, 1846) eta Ducerék (1896) argitara eman zuten Memoires Militaires lana idatzi, eta 30 urtetan luzatu zen Histoire des Basques depuis leurs origines jusqu?à 1748 lan handiaren prestaerari ekin zion. Euskal Herriko herrialde guztien historia jasotzen zuen, ordura arte idatzi zen euskarazko hiztegirik handienarekin batera. Hiztegi honek euskalkietako hitzak jasotzen zituen, hebreera, greko, zeltiar, bretoiera, arabiera, latin, gotiko, espainiera eta italierazko adierekin batera. Zoritxarrez, ezin izan zuen argitaratu lan hori eta Dom Sanadon apezpikuak Bela iturri zuela Pauen kaleraturiko Essai sur la noblesse des Basques baizik ez da orain arte ezagutzen. Horrez gainera, euskarara itzuli zituen laborantza eta ekonomiari buruzko lan batzuk, argitaratu ezinean geratu zirenak.

Maulera joan zen bizitzera eta oihal lantegi bat sortu zuen; han handikien artekotzat onartu zuten eta Zuberoako Gorteetan aukeratu zuten abokatu, aitoren semeen ordezkari. Aberats, jaun eta lurjabe handi zelarik, klase apalen aurkako neurriak hartu zituen eta Iraultza nagusitu ondoren, lur asko galdu zituen.

 

Jose Antonio Mikelestorena Endara

(Lesaka, 1710 - Lesaka, 1785)1734an apaiz egin zen. Aurrena Irunen egon zen eta gero Lesakako erretore eta San Agustin komentuko mojen kapilau izan zen.

1749an Cerura nai duenac ar dezaquean vide erraza argitaratu zuen Iruñean.

 

Martin Harriet

(Lapurdi, 1714) Larresoroko errege notaria izan zen.

Frantsesa ikasteko metodo bat idatzi zuen (Gramatica escuaraz eta francesez, composatua frances hitzcunça ikhasi nahi dutenen faboretan, 1741). ?Según su propósito expreso, lo publicado no es más que la primera parte de una obra en cuatro volúmenes iguales. Al aparecer el primer tomo, el segundo estaba ya escrito, el tercero casi acabado e incluso llevaba ya muy adelantada la redacción del cuarto. No se halla rastro de ellos, como tampoco de la gramática vasco-castellana y de la traducción de los Usos y Costumbres de Labort que también anunció? (Mitxelena 1960, 93. or.).

Gramatikaren esparrua idazle askok izan dute aztergai. Hor daude Silvain Pouvreau, Sarako Etxeberri, Pierre d?Urte, Larramendi, Van Eys, Campión, Zabala, Arana, Azkue, Zamarripa, Lertxundi? Martin Harriet, Maurice Harriet euskal idazlearen aitona zen.

 

Bernardo Recio

(Alaejos, Valladolid, 1714 - Erroma, 1791) 1728an Jesusen Lagundian sartu zen.

Handik urte batzuetara Oñatira etorri eta euskara ikasi zuen, Larramendiren gramatikari jarraituz, aitortzeko eta hitzaldiak egiteko lain. Kardaberazen irakaskide izan zen. Felipe V.aren hiletetarako olerki bat idatzi zuen euskaraz (1746), ?uno de los más genuinos disparates en verso que se hayan escrito en cualquier lengua digno hermano de la elegía del padre Alesón a la muerte de Felipe IV.

El padre Recio, hagámoslo constar en su favor, habiendo nacido en 1714 en Alaejos (Valladolid), aprendió en tres meses la lengua vasca gracias al Arte de Larramendi y fue un activo predicador en vascuence como más tarde en quechua por tierras de América? (Mitxelena 1960, 123. or.). Kolonbian ibili zen misiolari, eta hango berri eman zuen Compendiosa relación de la Cristiandad en Quito (1749) izeneko liburuan.

 

Francisco Xavier Munibe Idiaquez (Peñafloridako kondea deitua)

(Azkoitia, 1729 - Bergara, 1785) Kultura gizon, musikari eta idazlea izan zen. Felipe IV.a erregeak 1635ean sortutako Peñaflorida etxeko zortzigarren kondea izan zen. Azkoitiko jesuitekin egin zituen lehen ikasketak; 1742tik aurrera, Okzitaniako Tolosan zientzia ikasketak egin zituen, beti ere

 

MG

(XVIII. m.) Bi hizki hauez sinatzen zuen idazlearen izen osoa ez da ezagutzen, baina bi hizki horiek agertzen dira frantsesetik itzulitako Jesusen Bihotz Sacratuaren aldareco devocionea obran (1759). Liburuaren lehen orrian Baionan inprimatua izan zela jartzen badu ere, azken orrian «Imprimatua Tolosan» idatzita dago.

 

Alexandre de Mihura

(Donibane Lohizune, 1725 - ?) 1748an apaiz egin zen. Hérouvilleren Imitatión de la sainte Vierge sur le modèle de l?Imitatión de Jésus-Christ erlijiozko obra euskaratu zuen, Andredena Mariaren Imitacionea, Jesus-Christoren Imitacionearen gañean moldatua izenburu zuela, 1778.. rtean. Liburuak «M» bat eta bost puntu izartxo batekin dakartza egilearen arrasto bakartzat.

J.B. Daranatzek argitu zuen nor zen «M» haren atzean zegoen idazlea.«Laurac-bat», Peñafloridako Kondeari izen bereko kalean, Donostian, ezarritako oroigarriaren xehetasun bat.Frantziako entziklopediazaleen haritik.<br><br>1747an aita hil zitzaion, eta Azkoitira itzuli zen. Hurrengo urtean, Areizagako baroiaren alaba Maria Josefa Areizagarekin ezkondu zen. Aitarengandik jaso zituen tituluak eta maiorazkoak: Apraiz etxekoa, Insausti-tarrena eta Munibetarrena, besteak beste.

Ezkonberriak Insausti jauregian bizi izan ziren 1767. urtera arte. Peñafloridako kondea oso ezaguna izan zen eta kargu politikoak izan zituen: Azkoitiko alkate, esaterako, izan zen 1747-1748. urteetan, eta berriz 1755ean eta 1765ean; Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izan zen 1746, 1750, 1754, 1758Francisco Xavier Munibe Idiaquez, Peñafloridako Kondea, grabatu zahar batean.<br><br>

 

Luisa de la Misericordia

(XVIII. m.) Gipuzkeraz, Gavon-sariac izeneko artzain opereta bat, hitz neurtuz ondua, eman zuen argitara, 1762an, Eguberriz kantatua izateko Azkoitiko elizan. ?Son poesías de género culto, al menos por las alusiones, imágenes, etc.? (Villasante 1979, 124. or.).

Azkoitiko Miserikordia etxean inprimatu zen. Asko idatzi da Luisa de la Misericordiaren nortasunari buruz. Jose Manterolaren iritziz ?Tellechea Idígorasek frogak ere agertu ditu? Luisa de la Misericordia hori ez da Xavier de Munibe Peñafloridako kondearen ezizen bat besterik. Nolanahi ere, bera da, Barrutiarekin batera, hegoaldeko euskal antzerkilari zaharrena.

 

Lopez

(Jutsi, XVIII. m.) Ibarreko erretorea izan zen. Alphonsa Rodriguez Jesusen Konpañaco aitaren Guiristiño perfetzioniaren praticaren parte bat heuscarala itzulia. Heuscara bezic eztakienendaco (1782) izeneko itzulpenaren egileada (Práctica de la perfección Cristiana).

Alfonso Rodríguez XVI. mendeko jesuita espainiar bat zen. Itzulpena egin beharrean egokipena da Lopezek egin zuena, jatorrizko testutik zenbait gauza kendu eta beste batzuk erantsita baititu. Liburuaren garrantzia hizkuntzan berean datza, izan ere, Amikuzeko azpieuskalkian idatzita baitago.

 

Bernard Larreguy

(XVIII. m.) Uztaritzeko eta Basusarriko erretore izan zen. 1775ean, Testament Çaharreko eta Berrico Historioa argitaratu zuen, M.

Royaumonten obraren itzulpena, lapurteraz.

Itun Zahar eta Berriko kontakizunak dira bi liburukitan banatuak, eta azken liburukian zenbait santuren bizitza ere agertzen da. Bestalde, Parisko Liburutegi Nazionalean bada eskuizkribu bat Larreguyrena, D?Estaing Jaun Contearen Laudorioac izenburukoa. P. Lafitteren ustez, Larreguyrena izan daiteke Cantico izpiritualac (1763) izeneko beste liburuxka bat ere. Lan hauek eta besterik, honela aipatzen ditu Patri Urkizuk: ?Kantikez at idatzi zituen beste kantu eta bertso zenbait, hala nola Beltzuntzeren heriotzari buruzko azken bi bertsoak, eta D?Estaing jaun kontearen Laudorioak.

Lehena 1762. urtekoa eta bigarrena 1794koa? (1991, XXII. or.).

 

Dominique Joseph Garat Hiriarte

(Baiona, 1749 - Uztaritze, 1833) Dominique Garaten anaia zen. Anaiak bezala Bordelen egin zituen zuzenbideko ikasketak eta Parisa joan zen gero; irakasle, kazetari eta entziklopedia idazle izan zen.

Masoi sutsua zen, eta girondarra. 1789. urtean, Lapurdiko hirugarren estatuko ordezkari aukeratu zuten, Dominique anaiarekin batera, eta, hark bezala, Lapurdiko erakundeen aldeko borrokan jardun zuen, egiteko hartan anaia bezala nabarmendu ez zen arren. Dantonek Justizia ministro egin zuen 1792an eta Barne ministro ondoko urtean, baina kargua utzi zuen urte bereko abuztuan. Kartzelan eduki zuten bi hilabetez Izuaren aroan, baina ez zuten hil, Robespierrerekin zuen adiskidetasunari esker.

1794-1795. urteetan Frantziako Herri Irakaskuntzarako batzorde nagusiko kide izan zen eta 1798an Napolira bidali zuten enbaxadore.

Urte berean Zaharren Kontseiluko lehendakari aukeratu zuten eta konstituzio berria idazten hartu zuen parte ondoko urtean.

Bonaparteren lankide izan zen (senatore izendatu zuen hark), baina urte batzuen ondoren harengandik aldendu eta bere Uztaritzeko etxera erretiratu zen. Joseph Garatek Euskal Herriko herrialde guztiakDominique Joseph Garat Hiriarte grabatu zahar batean.<br><br>

 

Andrés Baratciart

(Duvanno (sic), 1738 - ?, 1826) Ez dakigu ziur Durango ala Durana (Araba) herrikoa zen. 1767an apeztu zen eta Larresoroko irakasle izan zen. 1785. urtean Baionako gotzainak, Villevieillek, bere idazkari izendatu zuen. 1784an liburu bat eman zuen argitara Baionan: Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea, ceinetan causitcen baidire egunaren guiristinoqui iragateco moldea, meça sainduco, hagoniaco eta communioneco othoitçac, igandeco bezperac, ilhabetearen egun gucietaco meditacioneac eta concientciaren examina. Dirudienez, eskuizkribu baten moldaketa bat da: ?? él mismo reconoce en el prólogo que no hizo sino arreglar un manuscrito anterior? (Mitxelena 1960, 89. or.). Argitalpen ugari izan zuen eta Meditazione ttipiak izenarekin ezagutzen zen: ?El pueblo ha dado a este libro el apelativo de Meditazione ttipiak, para distinguirlo del libro de Duhalde, publicado en 1809, que es conocido por Meditazione handiak? (Villasante 1979, 112. or.).

 

Jean Robin

(Donibane Lohizune, 1738 - Donibane Lohizune, 1821)Apaiza zen. Robinek kopiatua gordetzen da Uztaritzeko apaizgaitegian Haranederren Testament Berria. XVIII. mendearen bukaerako eskuizkribu bat ere gordetzen da Uztaritzen, Vinsonek aurkitu zuena, Birjinia edo donceil Christaba, lempizte siciliarra osotasunerat heldu nahi diren nescatcha gaztei moldetzat baliatcecotçat, aita Begirungarri Migel-Aingeru Marin chikien donepilaco fraideac egina eta Lapurdiko Eliza gizon batec berriro Escuararat itzulia, Miguel Angel Marínen obraren itzulpena (1752, Virginia, o la Virgen Cristiana, historia siciliana, para servir a las jóvenes que aspiran a la perfección). Lau liburuki ditu,nabarmen ageri da Larramendiren eragina.

?Particularidad notable de esta obra es la introducción masiva de neologismos, sea de origen larramendiano o sea de propia invención. Si ello se debe de hecho a influencia larramendiana, sería una prueba de las mutuas influencias entre las dos Vasconias, la española y la francesa, influencias que nunca han dejado de existir, a pesar del relativo aislamiento y desconocimiento mutuo en que ambas partes han vivido? (Villasante 1979, 116. or.). Vinsonen iritziz Robinena izan daiteke itzulpena, baina Lafitteren ustez, horrela balitz ere, Robinek kopiatzaile lana besterik ez zuen egin. Patri Urkizuren ustez Robinenak dira zenbait bertso lan: Altxa dezagun boza eta kanta gora, Non othe naiz ni aurkhitzen, Senperen egin dute besta bat handia, Setiatuak gabeaz, Zer egin zare koplari zaharra? Eta

 

Bartolome Olaetxea

(XVIII. m.) Laukarizko erretore eta Bilboko Erietxeko kapilau izan zen. Cristinauben doctrina idatzi zuen 1775ean. Bizkaieraz idatzitako kristau ikasbidea da ?en un vizcaíno enteramente popular? (Villasante 1979, 123. or.).

Argitaraldi ugari eta zabalkunde handia izan du.bertso hauei buruz zera dio: ?Hain bertso biziak dira Chaho liluratuta eta txundituta utzi zutela, honek Europako herri literaturetan zail zela horrelakorik aurkitzen esaten digularik, benetazko obra ederrak direla, maisu-lana, chef d?oeuvre bat direla azpimarratuz? (1991, XXIII. or.).

 

Salvat Monho Laborde

(Izturitze, 1749 - Bardoze, 1821) Frantziako Iraultza garaian Bardozeko erretore izan zen. ?1791.eko urrian utzi behar izan zuen bere plaza Mentaberri, apez zinegileari. Haserre biziaren suak harturik honen aurka idatziko ditu bere bertso iheskor gehienak, pièces fugitives, Lafittek deitzen dituen arabera? (Patri Urkizu 1991, XXIII. or.). Euskal Herrira itzuli zenean Ainhoako eta Irisarriko erretore izan zen. Olerki eta bertso ugari idatzi zituen, eliz girokoak eta satirikoak (?fértil versificador satírico?, Mitxelena 1960, 122. or.). Lapurtera klasikoa erabili zuen, behe-nafarrera tartekatuz. ?Apenas hay lirismo en ellos. Se trata de una poesía didáctica, clara, impersonal? (Villasante 1979, 118. or.). 1972an Piarres Lafittek bildu eta argitaratu zituen Poèmes basques de Salvat Monho (1749-1821) liburuan.

 

J. Antonio Aboitiz

(Lekeitio, 1751 - ?, 1824) Apaiza zen. Olerki alai eta farregarriak idatzi zituen, nahiz ez diren argitara eman.

 

Juan Antonio Zamacola

(Dima, 1758 - ?) Eskribaua eta historialaria zen, Simon Bernardoren anaia. Bizkaiko Liburutegi eta Argitaldarietarako Epaitegiko eskribau izan zen, herrialdekoa izateaz gainera. Madrilen bizi zen Napoleonen inbasioa gertatu zenean eta bere karguak betetzen jarraitu zuen Jose I.aren garaian. Frantsesek alde egin zutenean Frantziako Auchera erbesteratuzen. Llorenteri aurre egiten saiatu zen eta Historia de las Naciones Vascas de una y otra parte del Pirineo septentrional y costas del mar cantábrico obra argitaratu zuen 1818. urtean Auchen. Obra horretan euskal erakundeen antzinatasuna eta Bizkaiko Jaunek Gaztelako Erregeei buruz zuten independentzia azpimarratzen zuen. A. Oihenarten Notitia utriusque Vasconiaeren ondotik Euskal Herri osoaren historia idazten saiatu zen bigarren idazlea da.

 

Jusef Eguiategy

(XVIII. m.) Zuberotarra zen. 1785ean Lehen liburia obra argitaratu zuen zubereraz.