Departamento de Cultura y Política Lingüística

Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura

I. Perpausa

 

Zer da perpausa?

Perpausaren definizio zehatza ematea ez da gauza erraza. Gramatika guztietan ageri den kontzeptua dugu baina gramatikariak berak ez dira maiz ados jartzen definizioa ematerakoan.

Perpausa zerbait bada, gramatikazko kontzeptu bat da, gramatikaridagokion eraikuntza teoriko bat. Gramatikatik kanpo ez dago per - pausik. Gramatikariek asmatu dute kontzeptu hori, errealitatean diren zenbait gertakari esplikatzeko asmoz sortu ere, hain zuzen. Zer da, baina, errealitatean duguna? Hizketa. Hizketa hori, gainera, giza gaitasun berezi baten, hizkuntzaren, islada dela esan genezake.

Hitzegitea, hizketa, eguneroko zerbait dugu. Hitzeginez elkar ulertzen dugu. Baina hitzeginez, elkar ulertu ezezik engainatu ere egin daiteke solaskidea edo entzulea, okerreko bidera eramanaz, adibidez.Errealitatean ikusten duguna da hiztunak hots segida bat sortzen duela. Hots segida horri nolabaiteko esanahia dagokiola eta entzuleak, hiztunaren hots kate hori entzuten duenean, prozesatu egiten duela eta esanahi bat egozten diola entzundakoari. Hiztunak eta solaskideak jakintza bat, gaitasun bat, erdibanatzen dute, hizkuntza, alegia. Gaitasun horri esker, bai batak bai besteak hots segida baten eta hots segida horri dagokion esanahiaren arteko erlazio egokia ezar dezakete.

Hizketaren fruitu esaldia dugu. Esaldia hizkuntz jokabideari dagokion zerbait da. Hitzegiten dugunean esaldiak osatzen ditugu. Perpausa, gramatikariek esaldia behar bezala atzemateko asmatu duten kontzeptu teorikoa da. Gramatikak, aipatu dugun hizkuntza gaitasun horren berri eman nahi du, eta berriemate horren ondorioz sortu da perpaus kontzeptua. Beste kontzeptu asko ere asmatu dituzte hizkuntzalariek.

Perpausa gramatikaren oinarri-oinarriko kontzeptua dugula esango dugu. Azken batean, hizkuntza gizakiak duen jakite bat izango litzateke.

Eta hiztunak hizkuntza dakienean zer dakien galdetuz gero, erantzun beharko genuke, hiztunak perpausak osatzen dakiela.

Horrenbestez, gai da hiztuna bere hizkuntzako perpausak direnak eta bere hizkuntzakoak ez direnak bereizteko. Perpaus zuzenak eta zuzenak ez direnak bereizteko, etab.

Esan dugu hitzegiten dugunean hotsak emititzen ditugula eta hots horiek esanahi jakin bat izan ohi dutela. Gramatikaren eginkizuna hotsen eta esanahien arteko erlazio horren berri ematea da. Baina nola gertatzen da bien arteko lotura?Hotsak ez dira nolanahi elkartzen. Hitzak ere -hitza zer den ezin hasi hemen eztabaidatzen- ez dira nolanahi elkartzen. Hitz segida batzuk zilegi dira, beste batzuk ez. Baina hitz segida bera modu batera edo bestera interpreta daiteke. Seinale, itxuraz berdinak diren hitz segida horiek era desberdinean egituratuak daudela.Behin puntu honetara iritsiz gero, egitura kontzeptuaz ere zerbait esan behar da. Hain zuzen, hots horiek nolabait egituratuak daudela pentsatzen da. Alegia, ez daudela nolanahi bata besteari itsatsiak.

Har dezagun adibidez, honako perpaus hau:(1) Atzo aipatu nizun etxeko andrea etorri da.Hau bi modutara interpreta daiteke:(2) a. Atzo etxe bat aipatu nizun. Etxe horretako andrea etorri da.. . Atzo etxeko andre bat aipatu nizun. Etxeko andre hori etorri da.Edo hona hemen egunkariko titular batean jasotako testua:(3) Erreformak blokeatutako lan eta gizarte erakundeak abian jarriko dituela iragarri du Jauregik.Esaldi hau modu batera baino gehiagotara uler daiteke, erreformak osagaia blokeatu-ren subjektutzat hartuz edo jarri-ren subjektutzat hartuz.Hortaz, hotsen eta esanahien arteko lotura hori aski konplexua izan daiteke. Horren berri emango digu gramatikak. Hain zuzen, kontsidera daiteke perpaus multzo infinitoa dela hizkuntza bat eta gramatikak perpaus multzo hori sortarazteko bidea eskaini behar digula. Edo beste modu batera esanda, gramatikak perpausak sortzen ditu. Perpaus ez direnak ez ditu sortu behar. Beraz, gramatikak esango digu zein hots segida den perpausa eta zein ez. Eta honezaz gainera, perpaus bakoitzari dagokion egituraren berri ere eman behar du.Hortaz, eztabaida luzeegia ez egiteko, esango dugu perpausa esanahi osoa duen hots segida bat dela, gramatikaren arabera egituratua.

Izan ere, gerta daiteke hots segida batek nola halako esanahia izatea, baina okerra izatea gramatikaren arauren bat urratzen duelako.

Adibidez:(4) *Guek oso nekatutak gauden.Hori ez da izango perpausa, nahiz eta, behar bada, beste honako honi ematen diogun esanahi berbera izateko asmotan sortua izan:(5) Gu oso nekatuta geunden.Perpausa da gramatikaren banako nagusia. Esan nahi da, gramatikarentzat ez dela perpausa baino goragoko banakorik, nagusiago izango litzatekeen bestelako unitaterik. Alegia, nolabait esateko, hotsek hitzak osatzen dituzte, hitzek sintagmak eta sintagmek beste sintagma nagusiago batzuk, eta azkenik, perpausa deitzen duguna.

Baina perpausetik gora, gramatikak ez du ezer aurkitzen. Izan ere, perpausak elkartuz, edo beste perpaus konplexuagoak osatzen ditugu –perpausak, beraz– edo, bestela, perpaus segidak. Egia da testua deitzen dugun hori ere hor dugula, baina testura iristeko ezin dugu perpausera iristeko erabiltzen dugun metodo bera erabili.

Gramatikarentzat, perpausetik gora ez dago perpaus ez den beste ezer. Testu antolaketa eta abar, gramatikatik kanpo gelditzen dira. Edo, nahiago bada, gramatika gainditu egiten dute. Gu ere, hortaz, gramatikaren lehen-gai den perpaus horretaraino iritsiko gara. Azken batean, gramatikak hizkuntza bateko perpausak nola osatzen diren esaten digu.

 

Perpausaren osagaiak

Gramatikak esaten badigu zer den perpaus eta zer ez, gramatikak esango digu halaber, zein diren perpausa osatzen duten atalak.

Atal horiek, gainera, egituratuak egon behar dute. Horregatik, delako hots segidan atalen bat falta bada edo sobera bada, edo behar ez bezala egituratua badago, ez dugu perpausa deituko, hiztunak ere horrelakoak zerbait arrotz direla pentsatzen baitu. Horrenbestez, xehetasun guztietan sartzerik ez badago ere, gramatikak esan behar digu zein diren perpausaren osagaiak eta nola antolatuak dauden.

 

Aditza eta inguratzaileak

Perpaus bat aditz baten inguruan antolatuko da, batez ere. Aditz bakoitzak bere eskakizunak ditu. Erori aditzak, esaterako, aski du inguratzaile bakarrarekin, gehiago ere izan ditzakeen arren. NOR sintagma deitzen dena eskatuko du bereziki. Erosi aditzak, berriz, NOR sintagmaz gainera NORK sintagma ere eskatuko du. Eta horrela, aditz guztiak.Esan ohi da aditz bakoitzak bere argumentu-egitura duela, aditz horren inguruan zer nolako osagaiak joan behar duten esaten diguna.

Argumentu edo inguratzaile horiek, perpausean, sintagma gisa gauzatuko dira. Eta sintagma bakoitzak berari dagokion errola beteko du: bata egilea izango da, bestea objektua, bestea instrumentala, bestea lekua, etab. Adibidez, honako hitz segida hau:(6) Aitak amari zazpi jostunek jositako gona gorria ekarri dio Donostiatik.edozein euskal hiztunentzat perpaus bat da. Gramatikariak esango du zein osagaiz osatua dagoen. Orain arte esandakoaren arabera, badugu aditz nagusi bat: EKARRI DIO. Eta aditz nagusi honen inguruan hainbeste inguratzaile. Batak, ekartzeko ekintza hori nork gauzatu duen esaten digu, nor izan den ekarlea: AITAK. Beste batek, berriz, ekintza horren hartzailea zein den esango digu. Hori datiboan doan sintagma dugu: AMARI. Bada ekarritako objektua zein den adierazten diguna ere. Hau absolutiboan doala esan ohi dugu. Gure kasuan oso atal luzea eta konplexua da: ZAZPI JOSTU- NEK JOSITAKO GONA GORRIA. Eta azkenik, ekarri dio aditzaren inguruan doazenen artean badugu beste atal bat, ekartze hori nondik egin den esaten diguna: DONOSTIATIK.Hiztunak hau dena badaki. Eta badaki, halaber, ZAZPI JOSTUNEK JOSITAKO GONA GORRIA hori oso-osorik dela ekarri dio aditzaren objektua. Baina, bestalde, sintagma hori ere egituratua dagoela, modu berezi batean egituratua, hain zuzen. Hor ere bada adizki bat, JOSITAKO, eta honen inguruan ere badabiltzala sintagma batzuk.

Sintagma horietako bat ZAZPI JOSTUNEK dugu. Honek JOSI aditzaren egile errola betetzen du, NORK josi duen esaten digu.

GONA hitza ere hor dugu. Hau, berez, gorago ikusi dugun EKARRI aditzaren objektua dela esan dugu eta hala da. Baina, gure kasuan, JOSI aditzak ere objektu horixe du. Hain zuzen, JOSI aditzak bi inguratzaile, bi argumentu behar ditu: NORK josi eta ZER josi esango digutenak. Kasu honetan, perpaus erlatibo mota baten aurrean gaudela esango du gramatikak eta, JOSI aditzaren objektu izango litzatekeen argumentua beste perpauseko aditzaren argumentua bera denez gero, isilpean gelditzen dela, nahiz eta, perpausa interpretatuko bada, isilpean geratu den inguratzaile hori ere nonbait badela pentsatu behar den.Baina aditza eta inguratzaile hauek ere ez daude nolanahi elkartuak.

Hemen ere hierarkia bada eta, horrenbestez, perpauseko osagai horien artean mota desberdinetako loturak eta erlazioak gertatzen dira. Adibidez, esan ohi da aditzaren inguratzaile horien artean badela bat besteen gainetik nabarmentzen dena, subjektu deitzen dena, hain zuzen. Horrenbestez, perpausa ez da, besterik gabe, [aditza + inguratzaileak] tankerako eraikuntza bat, baizik beste honen antzeko zerbait: [Izen sintagma + aditz sintagma]. Eta gero, bai izen sintagma bera, bai aditz sintagma bakoitza bere aldetik modu jakin batean egituratua egongo da. Adibidez, Aditz Sintagma hori [aditza + inguratzaileak] izango da.Baina perpausaren osagai nagusien artean bada beste bat, askoz abstraktuagoa: Inflexioa deituko duguna. Berez, inflexio hau aditzarekin loturiko zerbait dugu, baina gaurko teorien arabera, hori baino zerbait gehiago da. Hain zuzen, perpausaren ardatza bera dela onartzen da. Izen sintagma izenaren gainean eraikitako zerbait izango litzateke, bere barne hierarkia duelarik. Aditz sintagma ere, bere aldetik, aditzaren gainean eraikitako zerbait genuke. Honek ere bere barne egitura izango du. Eta perpausa, zeren gainean eraikia ote dago? Inflexioaren gainean. Hots: perpausa inflexioaren islapena izango da.Izan ere, sintagma oro ardatz baten inguruan biltzen den egitura bat dugu: izen sintagma deitzen duguna ardatz gisa izena duen egitura dugu. Izenak bere inguratzaileekin batera izen sintagma deitzen duguna osatuko du. Aditz sintagma ere aditza ardatz duen egitura izango dugu. Eta perpausa, berez, inflexio sintagma izango litzateke, hots: inflexioa ardatz duen egitura bat:Beste hitz batzuekin esanda, sintagmak ardatzaren islapen nagusiak dira. Hortaz, perpausaren kasuan, perpausa izango da inflexio deitzen dugun horren islapen nagusia. Inflexioa, berriz, ardatza.Baina, dena esateko, bada islapen nagusiaren eta ardatzaren artean «bitarteko» osagai bat ere. Bitarteko osagai hau ere ardatzaren islapena izango da, baina ez islapen nagusia. Bitarteko islapen honi, inflexioaren kasuan Infl’ (=Inflexio barra batekoa). Gainerako kasuetan ere, I’ (=Izen barra batekoa), A’ (= Aditz barra batekoa), etab. Horrenbestez, goiko arbolen ordez, beste hauek izango ditugu:Osagai bakoitzaren bi aldeetan jarri badira ere puntutxoak, berez alde batean bakarrik joan litezke, arbola horietako adabegi bakoitzetik gehienez ere bi adar besterik ezin baita zintzilikatu.Hortaz, perpausaren kasuan, tankera hau izango du egitura irudikatzen duen arbolak:Horrenbestez, goiko adibidea berriro hartuz, aipatu ditugun aditzaren inguratzaile guztiak honela egituratuak daudela esan genezake:Eskaini dugun arbolan A’ bitarteko adabegia behin baino gehiagotan errepikatu dugula ohar gaitezen. Hori gertatzen da ardatz batek osagarri bat baino gehiago dituenean.

 

Perpausen sailkapen bat

Perpausak modu askotara sailka daitezke, zein irizpide hartzen den.

Perpausek duten formari begira egin daiteke sailkapen bat. Eta perpausen esanahiari begira ere bai.

 

Formaren araberako sailkapena

 

a. Perpaus lokabeak eta mendeko perpausak

Perpaus bat ez badago beste baten mende, bere buruaren jabe bada, nolabait, perpaus hori perpaus lokabea izango da. Adibidez, honako hauek perpaus lokabeak ditugu:(10) a. Herri honetan taberna gehiegi dago.. . Gure herri hau harrizko herri bat dela esan zuen norbaitek.Biak perpaus lokabeak, beregainak, ditugu. Ez daude beste bati itsatsiak, ez dira mendekoak.

Hurrengo adibideetan azpimarraturik daudenak, ordea, beste baten mende daude, nagusiago den perpaus batean txertaturik ikusten ditugu:(11) a. Herri honetan taberna gehiegi dagoela uste dugu.. . Gure herri hau harrizko herri bat dela esan zuen norbaitek.Beraz, [herri honetan taberna gehiegi dagoela ] eta [Gure herri hau harrizko herri bat dela] mendeko perpausak direla esango dugu.

 

b. Perpaus bakunak eta perpaus elkartuak

Perpaus bakuna deitzen diogu bere barnean, osagai gisa, beste perpausik ez duenari. Horrelako perpausik baden ala ez ikusteko, perpausean zenbat adizki ditugun begiratu behar da:(12) a. Bi eta bi lau dira.. . Nork esan du astakeria hori?perpaus bakunak ditugu: aditz bakarra dugu eta, horrenbestez, ez dugu perpaus bat bestearen barnean kokaturik.(13)-an. ordea, gauzak bestela dira. Perpaus bat baino gehiagoz osatuak ditugu. Horrenbestez, perpaus elkartuak direla esaten ahal dugu.(13) a. [ [ Bi eta bi lau direla ] esan zuen irakasleak].. . [ Ikus dezagun [nork esan duen astakeria hori] ].. . [ [Jonek baloia hartu zuen ] eta [ parkera abiatu ginen denok] ].

 

c. Perpaus jokatuak eta jokatu gabeak

Perpausean aditza nahitaezko dugu. Aditz hori, ordea, jokaturik eman dezakegu edo jokatu gabe. Adizki jokatua duten perpausak perpaus jokatuak izango dira. Adizki jokatu gabea dutenak, perpaus jokatu gabeak.(14) a. Pozik argituko nizkioke zenbait gauza mutiko horri.. . Kanta dezagun denon artean zerbait.Bi perpaus hauetan adizki jokatua dugu, bere aspektu, pertsona, denbora, modu etab. markekin: argituko nizkioke eta kanta dezagun.

Hain zuzen, horiei deitzen diegu adizki jokatuak, denbora eta pertsona markak dituztenei.Honako hauek, ordea, perpaus jokatu gabeak izango dira:(15) a. Bizikletan ibiltzen ez du ikasi oraindik.. . Nik esan arte, zuek lanean jarraitu behar duzue.Esan arte eta ibiltzen adizki jokatu gabeak ditugu. Adizki horiek dituzten perpausak ere perpaus jokatu gabeak izango dira.

 

Esanahiaren araberako sailkapena

Esanahiaren aldetik ere zenbait bereizketa egin daiteke perpausen artean.

 

a. Adierazpen perpausak

Baieztapen edo ezeztapen soil diren perpausak ditugu adierazpen perpausak, hiztunaren barne-jarrera, edo gogoa islatu gabe, zerbait adierazi besterik egiten ez dutenak:(16) a. Gizon bat agurtu nuen kale ertzean.. . Ez diot inori kontatuko.

 

b. Galde perpausak

Galde perpausetan informazio eskari bat egiten da:(17) a. Nor agurtu zenuen kale ertzean? b. Inor agurtu al zenuen lehengoan jaialdian?

 

c. Aginte perpausak

Hauek aginduak emateko baliatzen ditugu:(18) a. Zabal ezazue liburua 25. orrialdean.. . Zoazte pikotara! c. Isildu, mesedez!

 

d. Harridura perpausak

Hiztunak duen harridura adierazteko erabiltzen direnak dira. Normalean aski ordena berezia izan ohi dute. Intonazioa ere halakoa izan ohi da.(19) a. Hura zen gizon puska, hura! b. Zenbat dakien aguretxo honek! c. Bai atseginak direla gure eskolako neskak!

 

e. Baiezko eta ezezko perpausak

Lehenaz gain, perpausak baiezkoak edo ezezkoak izan daitezke.

Beraz, galde perpausak, adierazpen perpausak eta aginte perpausak baiezka nahiz ezezka eman daitezke:(20) a. Inor ez da etorri guregana.. . Ez iezadazu adarrik jo, mesedez.. . Ez al da zure laguna agertu?(21) a. Norbait dabil ganbaran.. . Eska iezaiozu zigarro bat horko neska horri.. . Zure lagunak beti garaiz iristen al dira?

 

Predikatuaren araberako sailkapena

Aditz sintagman ageri den aditza nolakoa den eta, horrenbestez, predikatua nolakoa den ere kontuan hartuz sailka daitezke perpausak.

 

a. Atribuzio perpausak

Atribuzio aditza dutenak dira atribuzio perpausak. Aditz hauekin batera predikatu osagarria agertuko zaigu:(22) a. Joseba langilea da.. . Miren eskola ordezkari izendatu dute.. . Nekeak poz bihurtzen ditu horrek.

Langilea, eskola ordezkari eta poz, predikatu osagarriak direla esaten dugu. Perpauseko subjektuari (22a) edo objektuari (22b eta c) buruzko predikatuak dira.

 

b. Perpaus predikatiboak

Aditz atributiboa barik, aditz predikatiboa duten perpausak dira perpaus predikatiboak. Aditzik gehienak dira predikatiboak. Aditz hauek berek egiten dute oraingoan, predikazioa:(23) a. Josebak nobela berri bat idatzi du aurten.. . Gure amak fruta saldu ohi zuen merkatuan.