Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura
I. Perpausa
Zer da perpausa?
Perpausaren definizio zehatza ematea ez da gauza erraza. Gramatika
guztietan ageri den kontzeptua dugu baina gramatikariak berak
ez dira maiz ados jartzen definizioa ematerakoan.
Perpausa zerbait bada, gramatikazko kontzeptu bat da, gramatikaridagokion eraikuntza teoriko bat. Gramatikatik kanpo ez dago per -
pausik. Gramatikariek asmatu dute kontzeptu hori, errealitatean diren
zenbait gertakari esplikatzeko asmoz sortu ere, hain zuzen. Zer da,
baina, errealitatean duguna? Hizketa. Hizketa hori, gainera, giza
gaitasun berezi baten, hizkuntzaren, islada dela esan genezake.
Hitzegitea, hizketa, eguneroko zerbait dugu. Hitzeginez elkar ulertzen
dugu. Baina hitzeginez, elkar ulertu ezezik engainatu ere egin
daiteke solaskidea edo entzulea, okerreko bidera eramanaz, adibidez.Errealitatean ikusten duguna da hiztunak hots segida bat sortzen
duela. Hots segida horri nolabaiteko esanahia dagokiola eta entzuleak,
hiztunaren hots kate hori entzuten duenean, prozesatu egiten
duela eta esanahi bat egozten diola entzundakoari. Hiztunak eta
solaskideak jakintza bat, gaitasun bat, erdibanatzen dute, hizkuntza,
alegia. Gaitasun horri esker, bai batak bai besteak hots segida
baten eta hots segida horri dagokion esanahiaren arteko erlazio
egokia ezar dezakete.
Hizketaren fruitu esaldia dugu. Esaldia hizkuntz jokabideari dagokion
zerbait da. Hitzegiten dugunean esaldiak osatzen ditugu. Perpausa,
gramatikariek esaldia behar bezala atzemateko asmatu duten
kontzeptu teorikoa da. Gramatikak, aipatu dugun hizkuntza
gaitasun horren berri eman nahi du, eta berriemate horren ondorioz
sortu da perpaus kontzeptua. Beste kontzeptu asko ere asmatu
dituzte hizkuntzalariek.
Perpausa gramatikaren oinarri-oinarriko kontzeptua dugula esango
dugu. Azken batean, hizkuntza gizakiak duen jakite bat izango litzateke.
Eta hiztunak hizkuntza dakienean zer dakien galdetuz gero,
erantzun beharko genuke, hiztunak perpausak osatzen dakiela.
Horrenbestez, gai da hiztuna bere hizkuntzako perpausak direnak
eta bere hizkuntzakoak ez direnak bereizteko. Perpaus zuzenak
eta zuzenak ez direnak bereizteko, etab.
Esan dugu hitzegiten dugunean hotsak emititzen ditugula eta hots
horiek esanahi jakin bat izan ohi dutela. Gramatikaren eginkizuna
hotsen eta esanahien arteko erlazio horren berri ematea da. Baina
nola gertatzen da bien arteko lotura?Hotsak ez dira nolanahi elkartzen. Hitzak ere -hitza zer den ezin
hasi hemen eztabaidatzen- ez dira nolanahi elkartzen. Hitz segida
batzuk zilegi dira, beste batzuk ez. Baina hitz segida bera modu
batera edo bestera interpreta daiteke. Seinale, itxuraz berdinak diren
hitz segida horiek era desberdinean egituratuak daudela.Behin puntu honetara iritsiz gero, egitura kontzeptuaz ere zerbait
esan behar da. Hain zuzen, hots horiek nolabait egituratuak daudela
pentsatzen da. Alegia, ez daudela nolanahi bata besteari itsatsiak.
Har dezagun adibidez, honako perpaus hau:(1) Atzo aipatu nizun etxeko andrea etorri da.Hau bi modutara interpreta daiteke:(2) a. Atzo etxe bat aipatu nizun. Etxe horretako andrea etorri da.. . Atzo etxeko andre bat aipatu nizun. Etxeko andre hori etorri da.Edo hona hemen egunkariko titular batean jasotako testua:(3) Erreformak blokeatutako lan eta gizarte erakundeak abian jarriko
dituela iragarri du Jauregik.Esaldi hau modu batera baino gehiagotara uler daiteke, erreformak
osagaia blokeatu-ren subjektutzat hartuz edo jarri-ren subjektutzat
hartuz.Hortaz, hotsen eta esanahien arteko lotura hori aski konplexua
izan daiteke. Horren berri emango digu gramatikak. Hain zuzen,
kontsidera daiteke perpaus multzo infinitoa dela hizkuntza bat eta
gramatikak perpaus multzo hori sortarazteko bidea eskaini behar
digula. Edo beste modu batera esanda, gramatikak perpausak sortzen
ditu. Perpaus ez direnak ez ditu sortu behar. Beraz, gramatikak
esango digu zein hots segida den perpausa eta zein ez. Eta
honezaz gainera, perpaus bakoitzari dagokion egituraren berri ere
eman behar du.Hortaz, eztabaida luzeegia ez egiteko, esango dugu perpausa esanahi
osoa duen hots segida bat dela, gramatikaren arabera egituratua.
Izan ere, gerta daiteke hots segida batek nola halako esanahia
izatea, baina okerra izatea gramatikaren arauren bat urratzen duelako.
Adibidez:(4) *Guek oso nekatutak gauden.Hori ez da izango perpausa, nahiz eta, behar bada, beste honako
honi ematen diogun esanahi berbera izateko asmotan sortua izan:(5) Gu oso nekatuta geunden.Perpausa da gramatikaren banako nagusia. Esan nahi da, gramatikarentzat
ez dela perpausa baino goragoko banakorik, nagusiago
izango litzatekeen bestelako unitaterik. Alegia, nolabait esateko,
hotsek hitzak osatzen dituzte, hitzek sintagmak eta sintagmek beste
sintagma nagusiago batzuk, eta azkenik, perpausa deitzen duguna.
Baina perpausetik gora, gramatikak ez du ezer aurkitzen. Izan
ere, perpausak elkartuz, edo beste perpaus konplexuagoak osatzen
ditugu –perpausak, beraz– edo, bestela, perpaus segidak. Egia da
testua deitzen dugun hori ere hor dugula, baina testura iristeko
ezin dugu perpausera iristeko erabiltzen dugun metodo bera erabili.
Gramatikarentzat, perpausetik gora ez dago perpaus ez den beste
ezer. Testu antolaketa eta abar, gramatikatik kanpo gelditzen
dira. Edo, nahiago bada, gramatika gainditu egiten dute. Gu ere,
hortaz, gramatikaren lehen-gai den perpaus horretaraino iritsiko
gara. Azken batean, gramatikak hizkuntza bateko perpausak nola
osatzen diren esaten digu.
Perpausaren osagaiak
Gramatikak esaten badigu zer den perpaus eta zer ez, gramatikak
esango digu halaber, zein diren perpausa osatzen duten atalak.
Atal horiek, gainera, egituratuak egon behar dute. Horregatik, delako
hots segidan atalen bat falta bada edo sobera bada, edo behar
ez bezala egituratua badago, ez dugu perpausa deituko, hiztunak
ere horrelakoak zerbait arrotz direla pentsatzen baitu. Horrenbestez,
xehetasun guztietan sartzerik ez badago ere, gramatikak esan
behar digu zein diren perpausaren osagaiak eta nola antolatuak
dauden.
Aditza eta inguratzaileak
Perpaus bat aditz baten inguruan antolatuko da, batez ere. Aditz
bakoitzak bere eskakizunak ditu. Erori aditzak, esaterako, aski du
inguratzaile bakarrarekin, gehiago ere izan ditzakeen arren. NOR
sintagma deitzen dena eskatuko du bereziki. Erosi aditzak, berriz,
NOR sintagmaz gainera NORK sintagma ere eskatuko du. Eta horrela,
aditz guztiak.Esan ohi da aditz bakoitzak bere argumentu-egitura duela, aditz
horren inguruan zer nolako osagaiak joan behar duten esaten diguna.
Argumentu edo inguratzaile horiek, perpausean, sintagma gisa
gauzatuko dira. Eta sintagma bakoitzak berari dagokion errola beteko
du: bata egilea izango da, bestea objektua, bestea instrumentala,
bestea lekua, etab. Adibidez, honako hitz segida hau:(6) Aitak amari zazpi jostunek jositako gona gorria ekarri dio Donostiatik.edozein euskal hiztunentzat perpaus bat da. Gramatikariak esango
du zein osagaiz osatua dagoen. Orain arte esandakoaren arabera,
badugu aditz nagusi bat: EKARRI DIO. Eta aditz nagusi honen inguruan
hainbeste inguratzaile. Batak, ekartzeko ekintza hori nork
gauzatu duen esaten digu, nor izan den ekarlea: AITAK. Beste batek,
berriz, ekintza horren hartzailea zein den esango digu. Hori
datiboan doan sintagma dugu: AMARI. Bada ekarritako objektua
zein den adierazten diguna ere. Hau absolutiboan doala esan ohi
dugu. Gure kasuan oso atal luzea eta konplexua da: ZAZPI JOSTU-
NEK JOSITAKO GONA GORRIA. Eta azkenik, ekarri dio aditzaren
inguruan doazenen artean badugu beste atal bat, ekartze hori nondik
egin den esaten diguna: DONOSTIATIK.Hiztunak hau dena badaki. Eta badaki, halaber, ZAZPI JOSTUNEK
JOSITAKO GONA GORRIA hori oso-osorik dela ekarri dio aditzaren
objektua. Baina, bestalde, sintagma hori ere egituratua dagoela,
modu berezi batean egituratua, hain zuzen. Hor ere bada adizki
bat, JOSITAKO, eta honen inguruan ere badabiltzala sintagma batzuk.
Sintagma horietako bat ZAZPI JOSTUNEK dugu. Honek JOSI
aditzaren egile errola betetzen du, NORK josi duen esaten digu.
GONA hitza ere hor dugu. Hau, berez, gorago ikusi dugun EKARRI
aditzaren objektua dela esan dugu eta hala da. Baina, gure kasuan,
JOSI aditzak ere objektu horixe du. Hain zuzen, JOSI aditzak bi
inguratzaile, bi argumentu behar ditu: NORK josi eta ZER josi esango
digutenak. Kasu honetan, perpaus erlatibo mota baten aurrean
gaudela esango du gramatikak eta, JOSI aditzaren objektu izango
litzatekeen argumentua beste perpauseko aditzaren argumentua bera
denez gero, isilpean gelditzen dela, nahiz eta, perpausa interpretatuko
bada, isilpean geratu den inguratzaile hori ere nonbait badela
pentsatu behar den.Baina aditza eta inguratzaile hauek ere ez daude nolanahi elkartuak.
Hemen ere hierarkia bada eta, horrenbestez, perpauseko osagai
horien artean mota desberdinetako loturak eta erlazioak gertatzen
dira. Adibidez, esan ohi da aditzaren inguratzaile horien artean badela
bat besteen gainetik nabarmentzen dena, subjektu deitzen dena,
hain zuzen. Horrenbestez, perpausa ez da, besterik gabe, [aditza +
inguratzaileak] tankerako eraikuntza bat, baizik beste honen antzeko
zerbait: [Izen sintagma + aditz sintagma]. Eta gero, bai izen sintagma
bera, bai aditz sintagma bakoitza bere aldetik modu jakin
batean egituratua egongo da. Adibidez, Aditz Sintagma hori [aditza
+ inguratzaileak] izango da.Baina perpausaren osagai nagusien artean bada beste bat, askoz
abstraktuagoa: Inflexioa deituko duguna. Berez, inflexio hau aditzarekin
loturiko zerbait dugu, baina gaurko teorien arabera, hori
baino zerbait gehiago da. Hain zuzen, perpausaren ardatza bera
dela onartzen da. Izen sintagma izenaren gainean eraikitako zerbait
izango litzateke, bere barne hierarkia duelarik. Aditz sintagma
ere, bere aldetik, aditzaren gainean eraikitako zerbait genuke. Honek
ere bere barne egitura izango du. Eta perpausa, zeren gainean
eraikia ote dago? Inflexioaren gainean. Hots: perpausa inflexioaren
islapena izango da.Izan ere, sintagma oro ardatz baten inguruan biltzen den egitura
bat dugu: izen sintagma deitzen duguna ardatz gisa izena duen
egitura dugu. Izenak bere inguratzaileekin batera izen sintagma
deitzen duguna osatuko du. Aditz sintagma ere aditza ardatz duen
egitura izango dugu. Eta perpausa, berez, inflexio sintagma izango
litzateke, hots: inflexioa ardatz duen egitura bat:Beste hitz batzuekin esanda, sintagmak ardatzaren islapen nagusiak
dira. Hortaz, perpausaren kasuan, perpausa izango da inflexio
deitzen dugun horren islapen nagusia. Inflexioa, berriz, ardatza.Baina, dena esateko, bada islapen nagusiaren eta ardatzaren artean
«bitarteko» osagai bat ere. Bitarteko osagai hau ere ardatzaren islapena
izango da, baina ez islapen nagusia. Bitarteko islapen honi,
inflexioaren kasuan Infl’ (=Inflexio barra batekoa). Gainerako kasuetan
ere, I’ (=Izen barra batekoa), A’ (= Aditz barra batekoa),
etab. Horrenbestez, goiko arbolen ordez, beste hauek izango ditugu:Osagai bakoitzaren bi aldeetan jarri badira ere puntutxoak, berez
alde batean bakarrik joan litezke, arbola horietako adabegi bakoitzetik
gehienez ere bi adar besterik ezin baita zintzilikatu.Hortaz, perpausaren kasuan, tankera hau izango du egitura irudikatzen
duen arbolak:Horrenbestez, goiko adibidea berriro hartuz, aipatu ditugun aditzaren
inguratzaile guztiak honela egituratuak daudela esan genezake:Eskaini dugun arbolan A’ bitarteko adabegia behin baino gehiagotan errepikatu dugula ohar gaitezen. Hori gertatzen da ardatz
batek osagarri bat baino gehiago dituenean.
Perpausen sailkapen bat
Perpausak modu askotara sailka daitezke, zein irizpide hartzen den.
Perpausek duten formari begira egin daiteke sailkapen bat. Eta
perpausen esanahiari begira ere bai.
Formaren araberako sailkapena
a. Perpaus lokabeak eta mendeko perpausak
Perpaus bat ez badago beste baten mende, bere buruaren jabe
bada, nolabait, perpaus hori perpaus lokabea izango da. Adibidez,
honako hauek perpaus lokabeak ditugu:(10) a. Herri honetan taberna gehiegi dago.. . Gure herri hau harrizko herri bat dela esan zuen norbaitek.Biak perpaus lokabeak, beregainak, ditugu. Ez daude beste bati
itsatsiak, ez dira mendekoak.
Hurrengo adibideetan azpimarraturik daudenak, ordea, beste baten
mende daude, nagusiago den perpaus batean txertaturik ikusten
ditugu:(11) a. Herri honetan taberna gehiegi dagoela uste dugu.. . Gure herri hau harrizko herri bat dela esan zuen norbaitek.Beraz, [herri honetan taberna gehiegi dagoela ] eta [Gure herri hau
harrizko herri bat dela] mendeko perpausak direla esango dugu.
b. Perpaus bakunak eta perpaus elkartuak
Perpaus bakuna deitzen diogu bere barnean, osagai gisa, beste perpausik ez duenari. Horrelako perpausik baden ala ez ikusteko, perpausean zenbat adizki ditugun begiratu behar da:(12) a. Bi eta bi lau dira.. . Nork esan du astakeria hori?perpaus bakunak ditugu: aditz bakarra dugu eta, horrenbestez, ez dugu perpaus bat bestearen barnean kokaturik.(13)-an. ordea, gauzak bestela dira. Perpaus bat baino gehiagoz osatuak ditugu. Horrenbestez, perpaus elkartuak direla esaten ahal dugu.(13) a. [ [ Bi eta bi lau direla ] esan zuen irakasleak].. . [ Ikus dezagun [nork esan duen astakeria hori] ].. . [ [Jonek baloia hartu zuen ] eta [ parkera abiatu ginen denok] ].
c. Perpaus jokatuak eta jokatu gabeak
Perpausean aditza nahitaezko dugu. Aditz hori, ordea, jokaturik
eman dezakegu edo jokatu gabe. Adizki jokatua duten perpausak
perpaus jokatuak izango dira. Adizki jokatu gabea dutenak, perpaus
jokatu gabeak.(14) a. Pozik argituko nizkioke zenbait gauza mutiko horri.. . Kanta dezagun denon artean zerbait.Bi perpaus hauetan adizki jokatua dugu, bere aspektu, pertsona,
denbora, modu etab. markekin: argituko nizkioke eta kanta dezagun.
Hain zuzen, horiei deitzen diegu adizki jokatuak, denbora
eta pertsona markak dituztenei.Honako hauek, ordea, perpaus jokatu gabeak izango dira:(15) a. Bizikletan ibiltzen ez du ikasi oraindik.. . Nik esan arte, zuek lanean jarraitu behar duzue.Esan arte eta ibiltzen adizki jokatu gabeak ditugu. Adizki horiek
dituzten perpausak ere perpaus jokatu gabeak izango dira.
Esanahiaren araberako sailkapena
Esanahiaren aldetik ere zenbait bereizketa egin daiteke perpausen artean.
a. Adierazpen perpausak
Baieztapen edo ezeztapen soil diren perpausak ditugu adierazpen perpausak, hiztunaren barne-jarrera, edo gogoa islatu gabe, zerbait adierazi besterik egiten ez dutenak:(16) a. Gizon bat agurtu nuen kale ertzean.. . Ez diot inori kontatuko.
b. Galde perpausak
Galde perpausetan informazio eskari bat egiten da:(17) a. Nor agurtu zenuen kale ertzean? b. Inor agurtu al zenuen lehengoan jaialdian?
c. Aginte perpausak
Hauek aginduak emateko baliatzen ditugu:(18) a. Zabal ezazue liburua 25. orrialdean.. . Zoazte pikotara! c. Isildu, mesedez!
d. Harridura perpausak
Hiztunak duen harridura adierazteko erabiltzen direnak dira. Normalean aski ordena berezia izan ohi dute. Intonazioa ere halakoa izan ohi da.(19) a. Hura zen gizon puska, hura! b. Zenbat dakien aguretxo honek! c. Bai atseginak direla gure eskolako neskak!
e. Baiezko eta ezezko perpausak
Lehenaz gain, perpausak baiezkoak edo ezezkoak izan daitezke.
Beraz, galde perpausak, adierazpen perpausak eta aginte perpausak
baiezka nahiz ezezka eman daitezke:(20) a. Inor ez da etorri guregana.. . Ez iezadazu adarrik jo, mesedez.. . Ez al da zure laguna agertu?(21) a. Norbait dabil ganbaran.. . Eska iezaiozu zigarro bat horko neska horri.. . Zure lagunak beti garaiz iristen al dira?
Predikatuaren araberako sailkapena
Aditz sintagman ageri den aditza nolakoa den eta, horrenbestez, predikatua nolakoa den ere kontuan hartuz sailka daitezke perpausak.
a. Atribuzio perpausak
Atribuzio aditza dutenak dira atribuzio perpausak. Aditz hauekin
batera predikatu osagarria agertuko zaigu:(22) a. Joseba langilea da.. . Miren eskola ordezkari izendatu dute.. . Nekeak poz bihurtzen ditu horrek.
Langilea, eskola ordezkari eta poz, predikatu osagarriak direla esaten
dugu. Perpauseko subjektuari (22a) edo objektuari (22b eta c)
buruzko predikatuak dira.
b. Perpaus predikatiboak
Aditz atributiboa barik, aditz predikatiboa duten perpausak dira perpaus predikatiboak. Aditzik gehienak dira predikatiboak. Aditz hauek berek egiten dute oraingoan, predikazioa:(23) a. Josebak nobela berri bat idatzi du aurten.. . Gure amak fruta saldu ohi zuen merkatuan.