Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Pintura

Europako pinturaren bilakaera XIX.. endean

?Autoerretratua?, Edgar Degasena (1834-1917).<br><br>

XIX. mendeko pinturaren ezaugarri nagusia joera eta higikunde aniztasuna da. XIX.. endearen lehen erdialdean, erromantizismoarekin batera, bi joera sortu ziren: nazaretarra eta purista. 1848. urte inguruan prerrafaelisten taldea jaio zen Ingalaterran.

Erromantizismoaren subjektibotasunaren kontrako erantzun gisa, berriz, errealismoa sortu zen; orduan hasi ziren artistak egunoroko bizitzako gaiak margotzen. XIX. mendeko higikunde nagusietako bat inpresionismoa izan zen; iraultza estetikoa ekarri zuen inpresionismoak, eta eragin handia izan zuen geroko margolariengan.

Inpresionismoaren ondoren, postinpresionismoa, neoinpresionismoa, sinbolismoa eta modernismoa sortu ziren.

Alemanian, XIX. mendearen hasieran, nazaretarrak esan zitzaien margolari talde bat elkartu zen. Nazaretarrek Erromako San Isidoro monasterioan hartu zuten bizilekua 1809an, eta bertan egiten zuten bizimodu aszetikoagatik eman zitzaien izen hori. Batetik, Erdi Aroko alemaniar pinturan eta A. Dürer margolarian oinarritu ziren nazaretarrak, eta bestetik, Quattrocentoko italiar pinturan. Peter Overbeck eta Peter Cornelius izan ziren talde hartako kide nagusiak. Nazaretarren bide beretik, puristak izeneko taldea osatu zen Italian.

Erdi Aroko pinturaren balioa indartzea zen haien asmoa. Tommaso Minardi eta Antonio Bianchini izan ziren talde hartako kide nagusiak.

Ingalaterran, XIX. mendearen erdialdean, prerrafaelismo arte joera sortu zen. Prerrafaelismoak nazaretarrak hartu zituen eredutzat eta John Ruskin arte kritikariaren lanak gidatzat. 1848an osatu zen taldea Pre-Raphaelite Brotherhood (Anaidi prerrafaelista) izenarekin, eta PRB laburduraz izenpetzen zituzten lanak.

Rafaelen aurreko pintura italiarraren xalotasuna berpiztu nahi zuten prerrafaelistek. Taldeko kide nagusiak D.G. Rossetti, W.

Hunt, J.E. Millais eta C. Burne- Jones izan ziren. Xehetasun handiko lanak egin zituzten, eta Bibliatik, ingeles poesiatik eta Arturo erregearen elezaharretatik hartu zituzten beren lanetarako gaiak.

XIX. mendearen bigarren erdialdean, erromantizismoaren ondoren, errealismo higikundea sortu zen. Higikunde berri horrek irudimenaren idealizazioa eta erromantikoek izadiaz zuten ikuspegia baztertzen zituen.

Errealisten iritziz izadia ez da edertu behar, kopiatu egin behar da huts-hutsik. Gaiei dagokienez, erromantizismoan nagusi ziren antzinako heroi eta jainkoakbaztertu egin zituzten pintore errealistek, eta egunoroko bizitzaren gertaerak erakutsi zituzten.

Paisajegile errealistek Barbizongo Eskolan dute sorburua.

Barbizon Fontainebleauko basoetatik hurbil dagoen herrixka bat da, eta hara erretiratu zen artista gazte talde bat izaditik bertatik paisajeak pintatzeko helburuarekin.

Aurrerapen handiak egin zituzten, orobat, eguratsaren eta argiaren ikerketetan. Gustave Courbet (1819-1877) izan zen errealismoaren aitzindaria. Courbeten ustez zentzumenen bidez atzematen dena margotu behar dute margolariek: inguruan dauzkaten pertsonak, lekuak eta gauzak.

Camille Corot (1796-1875) eta Honoré Daumier (1808-1879) izan ziren errealisten taldeko beste kide aipagarriak.

Claude Monetek 1874an Cézanne, Renoir, Degas eta beste artista batzuekin batera erakusketa bat antolatu zuen, eta bertan Impression, soleil levant lana erakutsizuen. Lan horrek eman zion izena hain zuzen ere inpresionismo higikundeari. Inpresionistek lantegitik kanpora, aire librean, egindako lanen alde egin zuten.

Bestalde, inpresionisten ardura nagusia argiaren unez uneko aldaketak irudikatzea zen. Horretarako bolumena eta forma kolorearen mende jarri zituzten. Inpresionisten koadroetan ez dago ez islarik ez marrarik, eta gauzen eta horien inguruaren arteko muga lausoa da. Koloreak nahasi gabe erabili ohi zituzten; kolore desberdinak elkarren ondoan jartzen zituzten eta koadroari urrunetik begiratzen zitzaionean kolore horiek bat egiten zuten begian; hurbiletik begiratuz gero nahaste itxurarik gabea zenak, urrunduz gero irudiak eratzen eta argi jokoak sortzen zituen. Bestalde, inpresionisten lanetan eragin handia izan zuten argazkigintzak eta baita garai hartan arrakasta handia zuten japoniar ohol tindatuek ere.Éduard Manet (1832-1883) hartu ohi da inpresionismoaren aitzindaritzat eta Monet, Pissarro, Sisley, Renoir eta Degas izan ziren inpresionisten taldeko kide nagusiak. Manetek inpresionisten erakusketetan parte hartzen ez bazuen ere, zenbait bileratara eta aire librean pintatzeko egin ziren zenbait irtenalditara ere joan zen.

Claude Monetek (1840-1926) argiaren eta eguratsaren aldaketek objektuak nola eraldatzen zituzten agertzeko, ikuspegi beraren zenbait bertsio egin zituen ordu eta urtaro desberdinetan (Rouengo katedralaren saila, 1892-94; Saint-Lazare geltokiarena, 1876- 1878). Pierre-Auguste Renoirrek (1841-1919) maisutasunez erabili zituen teknika inpresionistak 1883 arteko lanetan, baina urte hartatik aurrera inpresionismoaren ereduetatik aldendu eta estilo linealago bati ekin zion.

XIX. mende bukaeran sortu zen postinpresionismo izeneko margolaritza joera. Postinpresionismo hitza lehen aldiz Roger Fry arte kritikariak erabili zuen 1910ean, Cézanne, Gauguin eta Van Goghek egin zuten erakusketa baten kritikan. Postinpresionistek inpresionismoa gainditueta adierazpide berriak aurkitu nahi zituzten. Artearen kontzeptu formalago batera itzultzea eta gaiaren garrantzia azpimarratzea ziren postinpresionisten xede nagusiak. Paul Cézannek (1839- 1906) lan inpresionistak egin ondoren estilo berezia sortu zuen, zurrun eta trinkoagoa.

Kubismoaren aitzindaritzat hartzen da haren lana. Paul Gauguin (1848-1903), berriz, kolorearen ikusmoldeari dagokionez, fauvismoaren aurrekari izan zen. Vincent Van Goghen (1853-1890) lanak ere, hasiera batean inpresionistentekniken arabera eginak daude, baina gero formak soildu eta koloreen arteko kontrastea nabarmentzen hasi zen. Henri de Toulouse-Lautrec (1864-1901) margolaria ere postinpresionistatzat hartzen da. Kabaretak, music-hallak, dantzariak eta zirkoko gaiak irudikatu zituen batez ere.

XIX. mende bukaeran, kolorea modu berri batez erabiltzeko asmoz, neoinpresionismoa sortu zen. Puntilismo eta dibisionismo izenaz ere ezagutu zen joera hau. Neoinpresionisten teknikaren ezaugarri nagusia puntu edo pintzelkada bananduen erabilera da, eta irudien antolamendua ikusleak egin behar du. G. Seurat eta P. Signac izan ziren maisunagusiak. Higikunde honek ez zuen luze iraun, baina eragin handia izan zuen ondorengo margolariengan, esate baterako H.E. Cross, H. Van der Velde eta Regoyosengan.

Postinpresionismo eta neoinpresionismoarekin batera, hainbat pintura joera zabaldu ziren.

Frantzian, esate baterako,sinbolismoa sortu zen. Literatura higikundea izan zen hasieran, eta Charles Baudelaire idazlea izan zuen aitzindari nagusia.

Margolari sinbolista nagusiak Gustave Moreau, Odilon Redon eta Puvis de Chavannes izan ziren.

Gai esoterikoez, heriotzaz adibidez, arduratzen ziren gehienbat sinbolistak. G. Moreauk (1826-1898) literaturatik, literatura klasikotik edo Bibliatik hartzen zituen bere lanetarako gaiak, eta erotismoaren bidez adierazten horiek.

Akademizismoaren eta eklektizismoaren kontra XIX. mendearen bukaeran modernismoa sortu zen. Modernismoa arkitekturan eta barne dekorazioan nabarmendu zen batez ere. Pintore modernista nagusiak F. Khnopff, Aubrey Beardsley, J. Toorop, F. Hodler, G. Klimt eta E. Munchizan ziren. Orokorrean antzinako estilo guztiak baztertzen zituen modernismoak, eta izadiko formak hartzen zituen inspirazio iturritzat.

Joera honen ezaugarri nagusia landare formako lerro makur asimetrikoak erabiltzea da; errealismoari aurka eginez estilizazioa bilatzen zuten margolari modernistek.

 

Euskal pintura modernoaren jatorria

XIX. mendearen erdialdea arte, euskal pintura Espainian orduan modan zeuden joeren araberakoa izan zen. Garai hartan erabateko garrantzia zuen Madrilgo San Fernando Akademiak, eta han ikasi zuten euskal artista gehienek ?baita Iparraldekoe zenbaitek ere, Bonnatek adibidez?; hantxe jaso zuten Urrezko Mendeko espainiar pinturaren eragina. XIX. mendearen erdialdean sortu ziren, dena dela, euskal pinturaren lehen adierazpen aipagarriak. Une hartan Espainian nagusi zen joera historiko berari jarraitu zioten euskal pintoreek.

Foruak kendu zirelarik, ordea, Euskal Herriko gaiak ?historia, mitologia, ohiturak? bihurtu ziren euskal pintoreen pintagai.Francisco Bringasek (Mexiko, 1827) bizkaitarrak zituen gurasoak, eta hamaika hilabete zituela Bilbora etorri zen familia.

Hamazazpi urterekin hasi zen pintura ikasten Pablo Bausac arabar margolariarekin. Madrilgo San Fernando Akademiara joan zen gero (1848-1850). 1853an Bilbora itzuli eta margolaritzan aritu zen buru-belarri. Paisajeak, karikaturak, kartelak, euskal ohiturak eta biztanleak, etab. pintatu zituen; gaiaren arabera hautatzen zituen teknikak: olioa, luma, kolore urtuak, etab. Aldi batez Parisen bizi izan zen; garai horretan akuarela sail bat marraztu zuen. Bere margolanen artean aipagarria da Iparragirreren erretratua.

Antonio Maria Lekuona (Tolosa, 1831), C. Duñabeitiarekin hasi zen margolaritza ikasten Iruñean.

Handik Madrila joan zen San Fernandoko Akademian ikastera. 1850ean Madrilgo Natur Zientzien Museoko marrazkilari lanpostua lortu zuen, eta hogei urtez izan zen hango irakasle.

Garrantzi handiko erakusketaasko egin ondoren (Madril, 1856, 1860, 1864, 1871; Baiona, 1864), 1872an Bilbon hartu zuen bizilekua.

1873an Karlos VII.aren margolari izendatu zuten. 1860ko Arte Ederretako Nazio Erakusketan Ohorezko Aipamena eman zioten Costumbres vascongadas lanarengatik. Juramento de D.

Carlos de Borbón bajo el árbol de Guernica koadroa pintatu zuen 1875ean; 1876an erre zuten Isabel erreginaren jarraitzaileek Gernika hartu zutenean. Lekuonak euskal giroko paisajeak pintatu ohi zituen batetik, baina aldi berean garai hartako erretratugile nagusietako izan zen. Lan askoegin zituen; aipagarriak ditu, besteren artean: La limosna, Coloquio entre dos bebedores, Una niña haciendo calceta, Limosna en un caserío de Vizcaya, Fiesta campestre en las inmediaciones de Bilbao, San Ignacio herido en la heroica defensa del castillo de Pamplona.

Léon Bonnat baionesa zen (1833). Hark ere lehen pintura ikasketak Madrilen egin zituen, Pradoko Museoan lehenbizi eta San Fernandoko Akademian gero, F. Madrazorekin. Gero, Baionako Udalak ordainduta, Parisa joan zen (1854); han egin zituen lehen erakusketak, nahiko harrera ona izan zutenak. 1858- 1961 urteak Erroman pasa zituen, berriz ere Baionako Udalaren diru laguntzaz. Bonnaten margolanetan espainol maisu klasikoen eragina antzematen da, erlijiosoetan batez ere. Izan ere, erlijio irudi bikainak egin zituen, sarritan tenebristen lanak gogorarazten dituztenak (Andre Mariaren Jasokundea, Kristo Gurutzean, Job). Erretratugintzan ere nabarmendu zen; 1861etik aurrera, iaerretratua besterik ez zuen egin (Victor Hugo, Pasteur, Carnot, Madame Mélida, Pubis de Chavannes).

Adolphe Thiersi egin zionak arrakasta izugarria izan zuen 1877ko Parisko Erakusketan, eta karrera ofizialaren bidea zabaldu zion.

Bonnatek, bestalde, oso paper garrantzitsua jokatu zuen Baionako arte giroan, eta Iparraldekoan oro har; bera izan zen gero, mende hasieran, «Baionako Eskola» deituko zen taldearen burua.

Talde hori Baionako Udal Marrazkigintza Eskolaren inguruan sortu zen. Eskola horretako irakasle eta zuzendari izan zen Bonnat: berarekin ikasi zuten gerora famatuak izango ziren ikasle askok, Iparraldekoak nahiz Hegoaldekoak. Hala, adibidez, Achille Zo, espainiar pinturaren mireslea; hura ere Baionako Marrazki Eskolako irakasle izan zen gero, eta bere eskoletan ibili ziren, besteak beste, Pedro Gassís pasaitarra ?ikasle izateaz gainera, Zoren adiskide mina ere izan zen?, eta, urte batzuk geroago, José Echenagusía.Zamacois ere ibili zen Zorekin; baditu Miarritzeko eta Iparraldeko kostaldeko ikuspegiak jasotzen dituzten akuarelak, Zoren aldamenean eginak. Marie Garay lapurtarra izan zen Bonnaten beste ikasle aipagarri bat (Hiriburu, 1861). Berak egin zuen Baionako Eskolako kideak bilduta azaltzen dituen oihal handia (1912): hantxe ageri da Léon Bonnat maisua bere ikasleez inguratua, Marie bera, Achille Zo eta Achilleren anaia Henri horien artean. Garay euskal folklorearen eta ohituren margolari handia izan zen (Procession de la Fête- Dieu à Bidarray).

Bonnatek, azkenik, Baionan museo bat eraikitzea lortu zuen, mundu guztiko arte motak bilduko zituena (Bonnat museoa).

Museo hori, berez, 1885ean sortu zen, Baionako Udalak etxe bat eraikiarazi zuenean bere pintura bildumak gordetzeko. 1891n, Bonnatek ?1880-1900 urteetan antzinako objektu, pintura, eskultura eta marrazkia ugari bildu zituen?, museo horri bere bildumak ematea erabaki zuen, Udalari Parisa eta Erromara joateko eman zizkion laguntzak eskertzeko.Juan Barroeta (Bilbo, 1835) ere. San Fernandoko Eskolara joan zen pintura ikastera. 1856an hirugarren saria jaso zuen Espainiako Arte Ederretako Lehen Erakusketan, La Resurrección de Lázaro lanari esker. Paisaje eta gai historikoez gainera, aldizkari askotan parte hartu zuen, eta opera kartelak ere egin zituen.

Beste lan aipagarri batzuk: La despedida de Cayo Graco (1859); Chindasvinto y Leovigildo, Espainiako erregeei buruzko sail baterako prestatua (1873); Karlistaldiari buruzko lanak (1874); Alfontso XII.aren erretratua (1875); Fidel de Sagarminagaren erretratua (1896); Vista del Abra de Bilbao desde Algorta.

Eduardo Zamacoisek (Bilbo, 1841) J. Balaca margolari errealista izan zuen lehen irakaslea, Bilbon. Madrila joanda, San Fernandoko Eskolan, R. Madrazo eta C.L. Ribera izan zituen ikaskide.

Margolaritza sakondu nahian, Parisa joan zen, Bizkaiko Jaurerriaren diru laguntzarekin. Parisen, Meissonier margolari errealista izan zuen irakasle, eta haren gidaritzapean jeneroko pinturari ekin zion. Bestalde, Marià Fortuny katalandar margolaria ezagutu zuen, eta adiskide minakizan ziren; hura Erroman bizi zenez, askotan joan zen hara bere adiskidearengana. Askotan bidali zituen lanak Madrilgo Nazio Erakusketara, eta hirugarren mailako domina eman zioten hiru aldiz. Bestalde, 1870ean Parisko Salon erakusketetan Urrezko domina eman zion.

1872an, Ch. Dickens eleberrigile ingelesak El guarda campestre koadroa erosi zion bere bildumarako, eta 1874an Ohorezko Lejioko dominaz saritu zuen Frantziako gobernuak. Zamacoisek ohitura margolanak egin zituen batez ere; xehetasun handiko lanak ziren, eta ezaugarri horrek egin zuen ospetsu hain zuzen ere. Gazterik hil bazen ere, margolan asko egin zituen, eta Boston, Chicago, Filadelfia, New York eta Washingtongo museoetan daude bere lanak erakusgai.

Anselmo Guinea Abandon jaio zen 1854an. 1874an Madrila joan zen beka bati esker; han San Fernandoko Pintura eta Grabatu Eskola Berezian eta F.

Madrazoren lantegian ikasi zuen. 1876an, Bilbon, Arte eta Lanbide Eskolako irakasle lanpostua eskuratu zuen. 1884- 1888 urteetan Erroman bizi izan zen; orduko lanetan nabarmenadu italiar errealisten eragina.

Errealisten antzera, lan asko pintatu zituen kanpoan, baina haiek ez bezala, bere pinturari nolabaiteko mezu sozio-politikoa ematen saiatzen zen. Garai horretako lanak ohiturazko margolan errealistak ditu. Horren adibide dira: En el campo, Bajo la parra, El sufragio (Salvamento).

1888. urte horretan berorretan Parisa joan zen; bidaia horretan piztu zitzaion inpresionistenganako interesa.

1898an Bizkiako Aldundiko Jauregiko aretoak apaindu zituen.

Azken urteetako lanetan sinbolisten eragina ikus daiteke Guinearen lanetan; Retrato lanean, esate baterako, emakumearen begitartean nabaria da eragin hori, baina atzealdeko paisajea inpresionista da erabat. Guinearen beste lan aipagarriak dira: Juan Zuría jurando defender la independencia de Vizcaya (Urrezko domina BizkaikoErakusketa Probintzialean, 1882); Recuerdo de Capri (Hirugarren mailako domina Madrilgo Nazio Erakusketan, 1884); Coro (Bigarren domina Bartzelonako Erakusketan, 1898); Responso (Hirugarren domina Bartzelonako Erakusketan, 1890).

 

Lehen inpresionistak

Euskal Herrian hainbat margolari izan dira inpresionismoaren jarraitzaile eta interpretariak. Darío de Regoyos da, sortzez asturiarra, famatuenetako bat; baina ezin da aipatu gabe utzi, adibidez, Adolfo Guiard bat, lan handia egin baitzuen, ez bakarrik margolari gisa, baita ideia berriak zabaltzen eta bultzatzen ere. Badira adituak ez bata ez bestea betebetean inpresionistak ez direla diotenak; hala, adibidez, zenbaitek neoinpresionistatzat hartzen du Regoyos. Nolanahi ere, sailkapen guztiz zehatzak egitea oso zaila baita, badago esatea margolariok funtsean inpresionismoaren maisu handiek ondutako teoriekin bat egin zutela.

 

Adolfo Guiard

Adolfo Guiard da (Bilbo, 1860- 1916) euskal margolari inpresionista hoberenetako bat. Aita frantsesa zuen, baina bera bilbotarra zen. Antonio Maria Lekuona izan zuen lehen maisua; hemezortzi urte zituela Parisa joan zen bizitzera. Han ezagutu zuen Degas, gero adiskide handia izango zuena. Londresa jo zuen ondoren, eta han ere bolada luzeak egin zituen. Oso gizon alaia omen zen, Bilboko parte zaharrean oso ezaguna, era guztietako adiskideak egiteko gauza baitzen. Aldi berean, jakituria handiko gizona zen. Unamunok hau idatzi zuen Guiardi buruz: ?Huraxe izan zen Goncourtarrak, Huysmans eta Baudelaire ezagutarazi zizkidana; haren liburuetan irakurri nituen.? Eta beste leku batean: ?Adolfo Guiard eta Larrauri, atxuriarra, hau da, bilbotar-bilbotarra, baina frantses kumea, Bilbon erori zen, bere jaioterrian, Paristik bueltan. Erori, horixe da hitza. Eta erori zen berekin eroraraziz frantses inpresionismoaren margolaritza teknika eta literatura teknika osoa.

(?) Baina beretua dena, eta orijinaltasun tonu nabarmenez?? Guiarden lan bikainena, eta ezagunena, La niña del clavel edo Suburbio izenekoa da, Manet eta Degasen bidetik, koloreen erabilera guztiz delikatuan zuen maisutasunaren erakusgarri: gama monokromatiko urdina da nagusi koadroan, nexkak ahoan duen krabelin gorriak hausten duena. Izan ere, koloreen fintasuna eta aberastasuna nabarmentzen da beti Guiarden pinturan. Nolanahi ere, Guiardek, bere paristar lankideek bezala, artea zuen beti gogoan, ez akademia edo sariak. Hala, koadro asko ez zituen bukatu, eta, oro har, ez zituen koadrohandiak egiten. Bestalde, dekorazioko pintura ere landu zuen; hark eginak dira Gernikako juntetxeko beirateetako diseinuak.

 

Darío de Regoyos

Asturiasen jaio zen, Ribadesellan (1857). Baina bidaian ibiltzen zen etengabe: oso ondo ezagutzen zituen Paris eta Brusela, eta Ingalaterran eta Alemanian ere ibili zen. Espainian barrena ere asko mugitu zen. Euskal Herrian denboraldi luzeak egin zituen, Donostian batez ere; horregatik, zenbaiten iritziz, Euskal Herrian bertan jaiotako margolari askok baino hobeto jakin izan zuen interpretatzen euskal lurren giroa, eta orobat ere giro morala eta intelektuala.

Adiskide euskaldun handiak izan zituen, idazle eta margolariak asko. Horietako bat izan zen Pío Baroja; honela zioen Regoyosi buruz: ?Berari (Regoyosi) gauza zentzugabea iruditzen zitzaion Hegoaldeko margolariek ziotena, alegia, Euskal Herrian eta beste leku hezeetan ezin zela margotu, eta horregatik ez zirela sortu margolari handiak?.

Orobat ere, Regoyosi buruz ?eta garai hartako arte giroaz? utzi dizkigu idatziak beste margolari ?euskaldundu? batek, Daniel Vázquez Díazek: ?Urte hartan (1908) gure margolanen erakusketa bat egin genuen biok, ?El Pueblo Vasco?ko aretoan, Donostian, oso suertekaxkarrarekin; gure pinturak ez zuen interesik sortzen garai hartako jendearen artean. Margolari frantses bat edo beste bakarrik, udan Donostiatik igarotzen zirenetakoa, egoten zen gurekin, gogoz egon ere, erakusketa zabalik zegoen orduetan. Ikusleek barre egiten zuten, eta Regoyosi naturala iruditzen zitzaion jendearen ulertezintasun hura?.

Donostian ezagutu zuen Regoyosek Sorolla, valentziar margolari inpresionista handia; ez zuten nonbait elkar ulertzen, zeren, dudarik gabe, kolorearen kontzeptua guztiz desberdina baitzuten; aldi berean ordea, biek bilatzen zuten, beren margolaritzaren oinarri gisa, argitasuna eta aberastasun kromatikoa, margolaritza hastapen guztiz desberdinetatik abiatu arren. Bilbon ere ibili zen Regoyos; han, tertulietan parte hartu ohi zuen, bereziki Lyon d?Or kafetegian, besteak beste, Aurelio Arteta, Juan de Echevarría, Alberto Arrue, Adolfo Guiard margolariekin.

Parisa sarritan joaten zen; han, Isaac Albénizen etxean egon ohi zen bizitzen; kontatzen dutenez, Regoyos gaixotzen hasi zenean, margotzen zuen bitartean, Albénizek pianoaz laguntzen omen zion. Parisen ere adiskide asko egin zituen Regoyosek; handienetako bat Toulouse-Lautrec izan zen, Montmartreko margolari ospetsua. Donostiara ere ekarri zuen Regoyosek, hiria ezagut zezan; zoritxarrez ordea, kalean foruen inguruko liskarrak zirela eta, poliziak ?itxura xelebreagatik? atxilotu nahi izan zuen Toulouse-Lautrec. Hark, giroa ikusita, segituan alde egin zuen Donostiatik, etengabe esanez Regoyosi: ?Je m?en fiche de votre España Negra?. Izan ere, Regoyosek argitaratu berri zuen liburu bat (1899an), La EspañaNegra izenekoa, flandriar poeta Emile Verhaerenekin batera ?Belgikan ere egonaldi luzeak egin zituen, eta han ezagutu zuen inpresionismoa?, Espainiako ohituren kontaera iluna egiten zuena. Liburu horretan Regoyosek Verhaerenen ideiak interpretatu eta ilustratu egin zituen: España patetiko bat agertzen du, 98ko belaunaldiaren ikusmoldearekin bat datorrena.

Dudarik gabe, aurreratu egin zitzaion bere garaiari, ez bakarrik margolaritzan, baita iritzi orokorragoetan ere. Liburuan dena da beltza eta trajedia; erlijioaren dramatismoa sarritan ageri da,eta euskal dantzak berak ere, bai poetak bai artistak, goibeltasunez agertzen dituzte. 27 marrazki ditu, zuri-beltzekoak, eta zurezko bi grabatu. Marrazkiek interes handia dute eta graziaz eginak dira, Regoyosek batez ere kolorea menderatzen zuen arren. Nolanahi ere, eta, esan dugunez, bere garaian ez baitzuen arrakastarik izan, ale bakar batzuk besterik ez ziren saldu. Hala ere, Pío Barojari proposatu zion antzeko zerbait egitea El Mayorazgo de Labraz liburuarekin, baina Barojak, ikusirik ez zutela argitalpenerako dirurik eta gero ere ez zutela ezer aterako, atzera eragin zion.

Regoyosen arteak ez zuen ezagutzarik lortu bere bizitzako azken urteak arte, jadanik oso gaixorik zegoela. 1910ean, Delclaux aretoan, arrakasta izugarria izan zuen. Hiru urte geroago hil zen, 1913an, Bartzelonan. Pobre hil zen, bizi izan zen bezalaxe.

Baina, jendea oro har gauza izanez bazen ere Regoyosen lana ulertzeko, garai hartako intelektual nagusiek oso aintzat hartu zuten: Baroja, Váquez Díaz, Zuloaga, Losada, Uranga, Verhaeren, Toulouse-Lautrec, Pisarro, Signac, Albéniz, Rusiñol, Unamuno eta abarrek ondo ezagutu eta goretsi zuten Regoyosen margolaritza.

Ororen gainetik kolorea nabarmentzen da Regoyosen obran.

Haren pinturaren aldi oparoenaren ezaugarriak kolore urdinxkak dira, eta argiaren interpretazio berezia, euskal gaietako lanetan oso nabarmena. Irudiekiko paisajeek bestalde badute halako bakuntasun bat, hala ere gaurko ?naïf?etik oso urrun dagoena.

Oso-osorik inpresionista ote den eztabaidatu egiten da. Nolanahi dela, oso garbia du frantses maisu inpresionisten eragina. Barojak dioenez, asko interesatzen zitzaion ?margolaritza inpresionista, eta biziki arduratzen zuten Van- Gogh, Picasso, Gauguin eta Cézannek?.

 

Bitarteko belaunaldia (I)

 

José Echenagusía

José Ignacio Luis Echenagusía Errazquin 1844an jaio zen, Hondarribian.

Hamalau urte zituela Bergarako Errege Mintegian hasi zen ikasten; margotzen hasia zen ordurako, eta oliozko lehen koadroak orduan egin zituen.

Hemezortzi urte zituela Burgosa joan zen, baina, giroa gustukoa ez zuela-eta, Bilbora aldatu zen; Bilbon Tuterako Burdinbide Konpainian hasi zen lanean. Lan hori egiteaz batera, marrazki eta margolaritzako eskoletara ere joaten zen; aldi berean, bilbotar pintoreekin harremanetan jarri zen.

Urte haietan ordea lehertu zen Bigarren Karlistaldia (1872-1876), eta, denbora batez, Bilboko hiriaren defentsan parte hartu behar izan zuen Echenagusíak; 1873an, pintura ikasten jarraitu nahi baitzuen, Baionara joan zen. Garai hartan marrizkigintzaren arazoak landu zituen batez ere; horrekin batera, paisaje batzuk ere egiten zituen.

1875ean, Donostian, izeba bat hil zitzaion gerran zaurituta; iloba utzi zuen oinordeko, eta, era horretan, Echenagusíak bere betiko ametsa bete ahal izan zuen, alegia, Italiara joatea. 1876an Erroman hartu zuen egoitza. Han ereikasten jarraitu zuen, hainbat eskolatan; leku askotako margolariak ezagutzeko aukera izan zuen gainera. Gehien interesatu zitzaiona kolonia ingelesa, prerrafaelistena, izan zen; haien buru zenDante Gabriel Rossettiren adiskide mina izatera heldu zen. Garai hartan, kanpotarrek ezin zutela izena ikasi-eta, ?Echena? deitura berria jarri zioten, eta hala izenpetu zituen berak ere handik aurrera bere lanak. Laster hasi ziren Echenaren koadroak ondo saltzen erromatar merkatuan.

Madrilgo denda batean erakusketa bat eginda (1881), lan guztiak saldu zituen. Euskal Herrian egonaldi laburrak eginik, Hondarribian umetan kopiatzen zituen lan erlijiosoak gogoratu zitzaizkion, eta orduan hasi zen beretzen Alemaniako nazaretarren ideiak. Hala, 1882an, Hondarribiko Santa Maria elizan horma pintura bat egiten hasi zen, Pasioaren eszena bat ageri duena.

Erromara itzulita, Jesusen Pasio eta Heriotzaren gaiak behineta berriz lantzen hasi zen, beti ere Jesukristoren irudia nola adierazi asmatu nahian; Erromako auzo judura joan ohi zen, aurpegien ereduak hartzeko. Horren fruitu gisa, Municheko Errege Akademian Llegada al Calvario koadroa erakutsi zuen 1883an; Madrilgo Nazio Erakusketara joan behar zuen koadroak, baina hori baino lehenago Erroman jarri zuen erakusgai, eta harrera ezin honbea izan zuen nazioarteko prentsan.

Madrilgo erakusketan, 2. klaseko domina besterik lortu ez zuen arren, oso kritika onak izan zituen.

Gorabehera askoren ondoren, koadroa Parisa joan zen, eta han Goupil galeristak erosi zuen; hark Ingalaterrara eta Eskoziaraeraman zuen, eta arrakasta izugarria izan zuen.

Aldi berean, Bilbon ziharduen Echenak lanean, Bizkaiko Diputazioaren eskaeraz Probintzia Jauregi berriko sabaiak apaintzeko marrazkiak egiten. Batez ere gai erlijiosoko lanak egiten zituen ordea: Sansón y Dalila (1887), La mujer adúltera (1888), hoberenetako bat. 1890ean, Erroman, beste lan handi bat egin zuen, Gipuzkoako Foru Jauregiko beirateetarako, Gaztelako Alfontso VIII.a gipuzkoar foruak zin egiten agertzen duena; marrazkiak Municheko Mayer Etxe ospetsura bidali ziren, eta lana 1900ean bukatu zen.

1892an, Donostiako Lore Jokoetan, bi akuarela aurkeztu zituen Echenak, Irrintzi eta Leokide y Oninza. Lehenak batez ere ?gizon bat irrintzi egiten? arrakasta handia izan zuen, eta, Erromaraitzulita, beste bertsio bat egin zuen, olioz. Margolari lanaz gainera, irakasle ere jardun zen urteotan, Erromako Chigi Akademian: ikasle izan zituen besteren artean Alejandrino Irureta, Ignacio Zuloaga eta Alberto Arrue.

Lana utzi gabe, izen handia zuela Europan, 1911n hil zen; bizirik zegoela, nazioarteko kotizazio handiena lortu zuen euskal artista izan zen Echena.

Prerrafaelista ingelesengandik baino gertuago egon zen Echena nazaretar alemanen lan moralizatzaile eta sinbolikoetatik; baina ingelesek hain maite zituzten koloreen distira eta argitasuna ere, beirate gotikoen antzekoa, asko interesatu zitzaion. Bestalde, xehetasunen ardurak errealismo fotografikora hurbildu zuen. Honela esan ohi zuen: ?Artea bidea besterik ez da, inoiz ez helmuga?.

 

Pedro Gassís Minondo

Pedro Gassís Minondoren margolaritzak Martín Rico madrildarren pinturaren eragin handia du. Paisaje modernoaren espainiar aitzindarietako bat izan zen Rico, Barbizongo frantses paisajegileen eskolaren ildotik; hala, Gassísek, Ricok bezala, Veneziako argitasun berezia beretu zuen.

Pasai Donibanen jaio zen Gassís, 1850. urtean. Familiak ontziolak zituen, baina 1860an enpresak kiebra jo zuen, eta Gassístarrak Hazparnera joan ziren bizitzera.

Hazparnen bukatu zituen Pedro Gassísek lehen ikasketak, eta Baionara joan zen gero batxilerra ikastera. Marrazkigintzaeta margolaritza ere lantzen hasi zen han; Echenagusía bezala, Achille Zo izan zuen irakasle.

Zoren eta Léon J.F. Bonnaten aholkuz, margolaritza ikasketak Espainian osa zitzala erabaki zuen Pedroren aitak. Hala, Madrila joan zen eta San Fernandoko Akademian hasi zen ikasten, Federico Madrazo, garai hartan Pradoko Museoaren zuzendari zena, zuela irakasle.

1868an, Isabel II.a erregina tronutik egotzi zuten. Hori zela eta, Espainiako giro politikoa oso nahasia baitzen, Baionan geratu zen urte hartan bizitzen Gassís; Achille Zoren adiskide mina egin zen orduan. Lehen garai haietan, paisajeak eta itsaso gaiak lantzen hasi zen Gassís, gehienetan koadro aski txikietan. Frantsesprusiar gerra hasi zenean, Martín Rico Paristik Madrila joan zen; orduan jarri zen harremanetan Gassís harekin. Maisu eta ikasle ziren, eta orobat ere adiskide handiak. Barbizongo eskolakoek bezala, izaditik zuzenean lan egiten zuten biek; paisajeak egiten zituzten, kolorea ardura handiz zainduz. Fortuny katalan handiaren estiloari ere jarraitzen zioten bestalde, ugaritasun harmonikoan, eta zeruetako hodeien ñabardura finetan.

Hogeita bi urte zituela, aitak ?Espainiako kontsulorde zen Hendaian? karrera militarra egitera behartu zuen, anaiak bezala.

Hala, margolaritza karreran zituen itxaropen guztiak suntsituak ikusi zituen Gassísek. Ikasketa militarrak amaituta, Burgosa bidali zuten, eta han, denborarekin, Artileriako Komandante titulua lortzera iritsi zen, margotzeari inoiz utzi ez zion arren.

1881etik aurrera, Italiara joaten hasi zen udako oporretan. Venezian bere maisu Martín Ricorekin elkartu zen. Lan asko egin zituen han, veneziar gaikoak; metodoa asko hobetu zuen, bere kode estetiko propioa aurkitu zuen arte. 1892an, Espainiako Arte Ederretako Nazio Erakusketan, 3. klaseko domina eman zioten, bere Venecia, 1891 lanagatik.

Baina, interes handia baitzuenbere pintura errealistan balio atmosferikoak jasotzeko, itsas gaiak lantzen jardun zen Euskal Herrian, veneziar gaiak lantzerakoan erabili zuen metodo berberaz. Bestalde, garaitsu hartan, espeleologia eta izadiaren ikerketa oso maite baitzituen, Aizpitarteko kobazuloetako planoak egin zituen, Landarbason.

1896an, Pintura eta Eskulturako Lehen Erakusketan parte hartu zuen Donostiako Arte Ederretako Jauregian, obra hauekin: Venecia, 1891, Marina, 1890, Bahía de Pasajes, eta Marina de Venecia, 1891.

Bere burua hil zuen, Burgosen, berrogeita sei urte zituela, garbi utzirik horrela bere bokazio artistikoa etenda geratu zela karrera militarra egitera behartu zutenean.

 

Bitarteko belaunaldia (II)

 

Francisco Antonio Irureta Artola

Izengoitiz «Alejandrino», 1854an jaio zen Tolosan, eta 1912an hil zen Donostian.

Iruretak berak erabili zuen Alejandrino izengoitia bere obrak izenpetzerakoan, eta horrela azaltzen da beti arteari buruz argitaratu diren liburu eta aldizkarietan.

Tolosan jaiotako artista honek musikarako joera agertzen zuen haurretan; gerora, hala ere, gaztetan, marrazkigintzarako zaletasuna sortu zitzaion, eta Tolosan bertan bizi zen Laureano Gordón argazkilari asturiarra hasi zitzaion lehenengo eskolak ematen.

Ondoren, hogeita hiru urte zituela, 1877an alegia, Madrila joan zen eta hango ?Escuela Especialde Pintura, Escultura y Grabado? eskolan ekin zion bere ikasketak sakontzeari. Horretaz gainera, eta marrazkigintzaren teknika hobetzeko asmoz, Federico Madrazo pintorearen estudiora joaten zen.

Madrazo Frantziako erretratugileen eta Ingresen miresle zen, eta eragin bera jaso zuen Iruretak ere bere maisuaren bitartez.

1880. urterako ikastaldia burutua zuen, eta bere gaitasun artistikoa onartuz Gipuzkoako Aldundiak pentsio txiki bat esleitu zion ikasketak sakon zitzan. Espainiako gobernuak, bestalde, diru laguntza bat eskaintzen zuen artistek euren gaitasun teknikoa Erroman hobe zezaten, eta Alejandrinok bere lana aurkeztu zuenhautatze frogara, ordurako eskuratua zuen pentsio xumea osatzeko asmoz. Ez zioten, baina, saririk eman, ordurako Gipuzkoako Aldundiaren pentsio bat bazuela adieraziz, nahiz eta onartu haren lana bikaina zela.

Hala ere, hilabete batzuk geroago, Espainiako gobernuak Un mendigo izeneko lana, estiloz errealista, erosi zion. Geroxeago, 1881. urtean, Ondina margolanarekin, hirugarren mailako domina lortu zuen; lan hori negozio gizon austriar batek erosi zion berehala.Erromara joan zen, azkenik, eta han José Villegasekin, Martín Ricorekin eta José Echenagusía hondarribitarrarekin elkartu zen.

Hirurekin zituen harreman onak, baina Iruretaren ildo artistikoa askoz hurbilago zegoen Echenagusíak zuen ikusmoldetik, beste biek zutenetik baino. Artean gogaide izateaz gainera, atsegina zitzaien biei ere elkarrekin euskaraz aritzeak eta, horren ondorioz, adiskide min bihurtu ziren laster. Alejandrinok bi urte igaro zituen Erroman, tarteka bai jaioterrira, bai Parisa, joaten bazen ere. Epe horretan koadro asko pintatu zituen: Veneziako zubi eta kanalak, gondolariak eta jauretxeak; Erroman, aldiz, kaleko umeak interesatzen zaizkio, eta horietako asko jaso zituen bere koadroetan, bereziki neskatila ijito bat, behin baino gehiagotan margotu zuena.

Berriro Gipuzkoara itzulita, 1884. urtetik aurrera eskolak ematen jardungo du Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan. Aldundiaren Jauregiko sabaia ere margolan bikain batez edertuko du, lehenago jaso zuen laguntza dela eta bere eskerrona azaldu nahirik.

Bitartean umotuz eta sakonduz doaz bere teknika eta pintura ikusmoldea: paisajeari garrantzia ematen badio ere, hor azaltzen diren giza irudiek dute lehentasuna.

Errealismoa maite du, eta argiaren kolore eta ñabardura guztiek kezkatzen dute. Ardura horiek nabari daitezke, esate baterako, 1890. urtean Madrilgo Erakusketara igorritako Mañana de abril en las orillas del Urumea izeneko oihalean. Bi urte geroago, 1892an, berriro ere bere lanak bidaltzen ditu Madrila: Zelayan horien artean.

1894. urtean lantegi bat jarri zuen Donostiako Idiakez kalean, eta, lanean jarraitzeaz gainera, hantxe hartuko ditu hainbat artista ospetsu: Palmaroli, Benlliure, Sorolla, Echenagusía, Pradilla, etab. Bere espezialitate bihurtu den erretratua landuko du izen handiko pertsonak pintatuz, Pablo Sarasate biolinjole nafarra adibidez.

1910. urtean Arte eta Lanbide Eskolako Zuzendariorde izendatu zuten.

1912. urteko otsailean, bere adiskide mina zen Echenagusíaren heriotza gertatu zen Erroman; albiste triste horrek ikaragarrizko zirrara eragin zion Iruretari. Hildako lagunaren alde omenaldi bat eratzeari ekin zion eta abuztuaren 26an erakusketa bat zabaldu zuen haren alde. Biharamunean, hala ere, Iruretak bere buruaz beste egin zuen.

 

Ignazio Ugarte Bereziartu

Donostian jaio zen 1862. ur teko uztailaren 19an. Lehenengo ikasketak bere jaioterrian egin zituen; aldi berean, Eugenio Arrutik marrazkigintza eta margolaritza eskolak ematen zizkion.

Ondoren, Madrila joan zen Zuzenbide ikasketak egitera eta, karrera aurreratua zuenean, ?Conservatorio de Artes y Oficios?-era joaten hasi zen; hango irakasle Alejandro Ferranten ikaslerik kutunena izatera iritsi zen.

Bere irakaslearen aholkuari jarraikiz, Erromara joan zen Ugarte 1884. urtean, eta han Antonino Arambururekin eta José Salísekin elkartu zen. Academia Chigin egon ziren hirurak ikasketak sakontzen. Akademiatik hurbil zuen bere estudioa Echenagusía pintore hondarribitarrak ere, eta sarritan han elkartzen ziren laurak.

Urte horretan bertan Madrilgo Arte Ederretako Erakusketara igorri zuen, lehenengo aldiz, Estudio izeneko lana; ondorengo urteetan ere, 1908. urtea arte, hainbat lan aurkeztu zituen Erakusketa horretan bertan.

Erromatik itzuli eta, urte batzuetan, abokatu lanetan jardun zuen Madrilen, nolanahi ere, aldi berean margolari zereginekin segituz.

Hainbat erretratu egin bazituen ere, gehien maite zituen gaiak arrantzaleak, baserritarrak dira eta, oro har, jende arruntaren bizimodua, normalean neurri handiko koadroetan jasotzen zituenak.1888. urtean egin zuen, lehen aldiz, tankera horretako lana (3 m x 4 m): ¡Una perra al agua!...¡Ya la sacaré con la boca!, garai hartan Donostiako udaldietan portuan arrunta zen eszena bat agertzen zuena.

1892. urtean Nazioarteko Erakusketa egin zen Madrilen, eta Ugarteren Sardineras donostiarras oihal handiari (14 metro koadro baino gehiago zituen), bigarren mailako domina eman zioten. Hiru urte geroago Amaiketako en Ondarroa lanarekin lehenengo mailako domina lortu zuen.

Ugarteren lehen aroko pinturan lur koloreak agertzen dira nabarmen, baina, beti ere, argiaren ñabardurak trebezia bereziz erabiltzen ditu, bere maisu izandako Ferranten eragina agertzen duela. Gerora aipatutako kolorearen iluntasun hori argituz joango da, agian Sorolla pintore ospetsuaren aholkuak jarraitzen hasi zelako, izan ere, biak adiskide handiak izan baitziren.

1894. urtean Limpiando las redes koadroa aurkeztu zuen Madrilgo erakusketa batean.

Hurrengo urtean La Casa de la Misericordia pintatu zuen, eta lan horrengatik bigarren mailako domina lortu zuen. 1896. urtean Pinturaren eta Eskulturaren Lehenengo Erakusketa egin zen Donostian, eta han eskegi zituen Ugartek, arrakasta handiz, berakegindako hainbat lan. Hurrengo urtean, Donibane-Lohizuneko Euskal Jaiak zirela eta, Ugartek bere bi koadro igorri zituen bertara.

1898. urtean Santa Cecilia, musikarien zaindaria, pintatu zuen, ondoren San Bizente parrokiako aldare nagusian jarri zutena. Urte horretan Madrila itzuli zen, eta han pintatu zituen Espainiako ohiturak jasotzen dituzten hainbat koadro: Muchachas con trajes regionales, Lagarteranas, etab.

1899. urtean hasita, hurrengo lau urteetan San Fernandoko ArteEderretako Errege Akademian irakasle lanetan jardun zuen; ondoren, Donostiara etorri zen behin betirako. Urte hartan bertan Arte Ederretako Erakusketan hartu zuen parte, sei lan hauekin: En la Concha de San Sebastián - Marina, La playa de Fuenterrabía, Un funeral en Ondárroa, Mañana de noviembre en la costa de Asturias, Nela eta Entre helechos. Domina bat eman zioten.Donostian, Hernani kaleko bere estudioan, bizi izan zituen ondorengo hamabi urteetan lan oparoa egin zuen Ugartek. Ordurako ospetsua zen, eta bere garaiko beste artistekin ere harreman sendoak izan zituen: José Salís, Antonino Aramburu, Rogelio Gordón, Sorolla, José Benlliure, José Villegas eta beste, sarritan elkartu ziren Ugarterekin aipatu estudio horretan.

Erakusketa askotan hartu zuen parte, eta anitzak dira egin zituen lanak: La Zurriola, Marina, El rompeolas, Txalupa mutillak,gutxi batzuk besterik ez aipatzearren.

Lan horien artean bada bat benetan aipagarria: 1912. urtean Victoria Eugenia Antzokiko sabaiko gangan egin zuen pintura.

Haurrak, inudeak, etab., Kontxako badiaren ondoan eserita, agertzen dira lan horretan, kolore ñabardura zehatzez islaturik.

Bi urte geroago, 1914. urteko uztailaren 14an, zendu zen.

 

Bitarteko belaunaldia (III)

 

Fernando de Amárica

Euskal Herriko margolaritza Amáricak hiru amodio handi izan modernoaren aitzindarietako zituela bizitzan: bere ama, bere bat da Fernando de Amárica, margolanak, eta bere hiria, Gas- euskal margolaritzaren XIX eta teiz.

XX. mendeen arteko kate maila Lehen ikasketak Gasteizen egin nagusietako bat. Gasteizen jaio zituen, eta Zuzenbidea ikasi zuen zen, 1866ko ekainaren 1ean, eta gero, Valladoliden; hogeita bat 1956ko azaroaren 6an, 90 urte urte zituela eskuratu zuen aboka- zituela, hil zen, sortu zen etxe tu titulua. Baina, eta bide horreta- berean. Amáricaren bizitza oso tik etorkizuna ziurtatua bazuen baketsua izan zen, monotonoa ia, ere ?Ramón Ortiz de Zárate idaz- bere garaiko artista askoren bizile eta politikaria osaba zuen?, modu bohemio zalapartatsua ez nahiago izan zuen bizibide hori bezalakoa. Familia aberatsean jaio utzi eta bete-betean bere bene- zen, seme bakarra zen, eta ez zen tako bokazioan, margolaritzan, ezkondu; ia bizitza osoa amaren jardun. Osabaren ustekabeko ondoan egin zuen. Esan izan da heriotzak eta adiskide mina zuenIgnacio Díaz de Olano margolariaren ereduak bultzatu zuten neurri handi batean erabaki hori hartzera. Fernando Amáricak, beraz, ez zuen margolaritzako ikasketa handirik egin. Bere kasa eta beste margolari batzuengandik ?Ignacio Zuloagarengandik, esate baterako? ikasi zuen gehiena.

Nolanahi ere, berak hiru «maisu» izan zituela aitortzen du: Soubrier, Díaz de Olano eta Sorolla.

Emilio Soubrier gasteiztar margolariarekin egin zituen lehen marrazketa ikasketak, eta Díaz de Olanorengandik ere asko ikasi zuen; izan ere, sarritan joaten zen Olanorekin pintatzera Gasteizko ingurumarietara. Hala ere, Joaquín Sorolla izan zen Amáricaren lanean arrasto nabariena utzi zuena.

Margolaritzan buru-belarri murgildu zen lehen garai hartako lanen artean Viejos sauces a orillas del Zadorra (1894-1895) izeneko obra du lanik aipagarrienetako bat. Ikuspegi bera margotu zuen gero, 1955ean, eta koadrobien erkaketak asko laguntzen du pintorearen estiloaren bilakaera ?hemeretzigarren mendeko margolaritzaren eragipenko arte molde akademikotik margokera ausart eta berritzaileenera bitarteko bidea? ulertzen.

1895eko abenduan Erromara joan zen, eta hiruzpalau hilabeteko egonaldia egin zuen Italian, Erroman batez ere, baina baita Florentzia, Venezia, Milan eta Napolin ere. Garai hartako lanik aipagarriena bere «Autorretrato» bikaina da (1896).

1898an Madrila joan zen ikastera.

Han, Sorollaren lantegia bisitatzeko aukera izan zuen, eta txunditurik gelditu zen maisuaren azkeneko lanak ?Cosiendo la vela eta Comiendo en la barca? ikustean. J.M. Alvarez Emparanzak dioenez, honela kontatzen zuen Amáricak zer iruditu zitzaizkion koadro haiek: «Egileak koadroak estaltzen zituen damaskozko kortina jaso zuenean, kolpetik sartu zen argitasuna estudioan, sartu zen eguzkia? Liluratua geratu nintzen. Ez nuen zalantzarik egin. Hemen geratuko naiz ?esan nuen nire artean?, gizonerretina honen aldamenean, baita ezer ikasten ez badut ere».

Hurrengo urtean lehenengo aldiz parte hartu zuen erakusketa batean, Madrilgo Nazio Erakusketan; Zadorra y Badaya desde Trespuentes (1897) lana aurkeztu zuen erakusketara.

1900ean Parisa joan zen lehenbiziko aldiz. Bidaia hark Erromara egindakoak baino askoz arrasto nabariagoa utzi zuen Amáricarengan, asko ikasi baitzuen inpresionismoaren jarraitzaileen lanak ikusiz. Paristik inpresionismoz blai itzuli zen Gasteiza; Sisley eta Monet gustatu zitzaizkion gehien. Van Goghen obra ere ezagutu zuen, eta haren arabeskoa eta pintzelkadaren dirdir magikoa mirestu zituen. Paristik Holandara joan zen, Amsterdam, Haga eta Harlema, eta Rembrandten obren kopiak egin zituen. Handik hara ?Moneten eraginez, agian? sarritan egin zituen gai bati buruzko ikuspegi desberdinak, egoera (ordu, giro, sasoi) desberdinen arabera. Horren adibiderik aipagarriena Gasteizko plaza bateko biikuspegiak dira, bata eguzkitan (1905, La ciudad con sol), eta euritan bestea (1906, La ciudad con lluvia).

1923an bakarkako erakusketa egin zuen Madrilen, eta arrakasta handia izan zuen. Espainiako paisajegile nagusitzat jo zuen hainbat arte kritikarik. Espainiako gobernuak bi koadro erosi zizkion Madrilgo Arte Modernoko Museorako: Tarde de Septiembre a orillas del Zadorra eta La Vegadel Quel en Abril. Eta margolari gisa sekulako ospea lortzeko zorian egon bazen ere, ez zen horrelakorik gertatu. Nahikoa izango zuen aldian behin erakusketa bat egitea Madrilen, baina ez zuen nahi izan; taldekako erakusketa batzuetara baino ez zen aurkeztu, eta haren izena ahaztu egin zen. Izan ere, Amáricak erakusketa gutxitan parte hartu zuen; lagunei ere nekez saldu zizkien koadroak: seme-alabak balitu bezala zaindu zituen, eta hoberenak bere hiriari uzteko gorde zituen: behin bakarrik aurkeztu zen Nazio Erakusketara (1899), eta hiru aldiz Parisko Erakusketa Aretora (1903, 1905, 1908); zahartzaroan jadanik, laurogei urte baino gehiagorekin, bidali zituen bere koadroak Madrilgo Udazkeneko Erakusketa Aretora (1948, 1949, 1950, 1952, 1955), eta harriturik utzi zituen Madrilgo kritikariak bere modernotasunak.

Beste erakusketa hauetan ere parte hartu zuen: Marseillako Arte Ederretako Erakusketa (1908), Gernikako Kongresuaren Erakusketa (Bilbo, 1922), Espainiako 1828-1928 bitarteko Artearen Erakusketa (Belgika eta Holanda, 1928-1929),Paisajezaleen Elkartearen Erakusketa (Madril, 1929) eta Gasteizko Margolarien Erakusketa (Madril, 1952). Bakarkako beste bi erakusketa egin zituen, Gasteizen (1924) eta Bartzelonan (1935).

1928. urtetik aurrera margolaritza ez ezik, literatura ere landu zuen, bere memoriak eta gaztetako oroitzapenak kontatuz. Hitz lauz eta neurtuz idatzi zuen, eta zenbait lan argitaratu zuen, hala nola Cómo murió el general Urbiztondo (1949), Cosas de Zuloaga (1950) eta De mi molino (1951).

Zahartzaroan, ikusmena galdurik, buruz jarraitu zuen pintatzen.

Hiltzean, berrehun koadro baino gehiago utzi zizkion Gasteizko hiriari, bere izeneko fundazioan.

Amáricaren beste zenbait margolan Bilboko Arte Modernoko Museoan eta Donostiako San Telmo Museoan daude ikusgai.

Euskal margolaritzako paisajegile hoberenetako bat izan da Amárica. Bere margolanetarako gaiak ia denak euskaldunak erabili zituen: Gasteiz, Arabako Lautada, Zadorra eta Ebro ibaiak, Anboto, Udala eta Gorbea mendiak, Euskal Herriko kostako eta Errioxako ikuspegiak? Sorollaren bidetik beti, argiaz eta koloreaz arduratu zen batez ere: «Koloreak izugarri erakartzen nau; argiak liluratzen nau. Marraren arabesko adierazkorra biziki interesatzen zait» zioen bere margokerari buruz.

Laurehun margolan inguru egin zituen Fernando de Amáricak.

Horien artean aipatzekoak dira, lehenez gainera, El bosque en Noviembre (1912); Las puertas de Vizcaya triptikoa (1916-1919); Amboto plateado (Mañaria), 1916, errealismoaren eta abstrakzioaren arteko iraganaldiaren erakusgarria; La «goba» de Ilárduya (1919, konposizio harrigarrikoa); El puente de Viguera (1927); Espejo gris en el Ebro (1930); 1940an zenbait ukituz berritua.

 

Bitarteko belaunaldia (IV)

 

Díaz de Olano, García Asarta, Uranga, Bicandi

Ignacio Díaz de Olano Araban jaio zen 1860an. Hamalau urterekin hasi zen marrazkigintza ikasten, Gasteizko Marrazki Akademian.

Hurrengo urtean, Gasteizko Udalaren diru laguntza lortuta, Bartzelonara joan zen ikasketak osatzera; han Gustavo Bacarisas eta Martín Alsina izan zituen maisu, eta Santiago Rusiñol ikaskide.

Bartzelonan 1876tik 1880 arte egon zen; Gasteiza itzulita, beste diru laguntza bat eskatu zuen,Parisa joan ahal izateko. Laguntza ukatu egin zioten, baina joan egin zen halere; operako eszenografo lanak egiten zituen noizean behin. Estilo errealista interesatzen zitzaion, eta Emile- Auguste Carolus-Duránen estudiora joaten zen; Carolus-Durán erretratugile famatua zen, espainiar eskolatik oso gertu zegoena, Velázquezen mireslea.

1884an San Francisco margolana bidali zuen Paristik Gasteizko Arte Ederretako eta IndustriakoArabar Erakusketara. Espainiar eskola klasikoan betebetean sartzen zen lan hura, eta, beraz, oso urrun zegoen Parisen garai hartan nagusi zen estilotik.

Dirudienez, bisitatu zuen Díaz Olanok Parisen zortzigarren Erakusketa Inpresionista, eta baita Edouard Maneti eskaini zitzaion omenaldia ere; nolanahi ere, espainiar tradizio errealista eta Fernán Caballeroren ohiturazko eleberriak zituen lanaren eragingarri garrantzitsuenak.

1855ean sorterrira itzuli zen, eta, besteak beste, joko karten diseinua egiten hasi zen. Literaturan orduan nagusi zen Galdósen errealismo bera sumatzen zen Díaz Olanoren garai hartako lanetan: La vuelta al trabajo, Los segadores eta Pelando la pava.

1895ean Erromara joan zen, eta Echenagusíaren taldearekin elkartu zen han. Aski ondo bizi zen, eta modeloak hartu ahal izan zituen. Aldi horretako obra esanguratsuenetako bat Las planchadoras da, modan zegoen gai sozialeko lana. Paisajeetan berriz, Paisaje de la campiña romana (1895) da aipagarriena, Regoyosen oihartzuna duena.

Gasteiza itzulita ?lehenago Venezian izan zen, eta han paisajeak egin zituen?, berriz ere gai sozialetan interesaturik, ohiturazko eszenak margotzeari ekin zion; horietako bat da Díaz Olanoren ederrena, Rezo del ángelus en el campo (1899) da.

Irakasle lanetan ere aritu zen, Gasteizko Arte eta Lanbide eskolan,eta baita etxean ere: gasteiztar pintore asko izan zituen ikasle.

1912an egin zuen bere obra bikainenetako bat, Autorretrato; urte berekoa da El tocador, bere emazte gazte ederrari egindako omenaldia, eta orobat ere La siesta.

Halako paisajismo urbano bat izan zen Díaz de Olanoren azken garaiko ezaugarrietako bat; bestalde, azpimarratu behar da horma pintore eta dekoratzaile gisa egin zuen lan handia ere, bereziki 1890. urtearen eta XX. mendearen hasiera bitartean.

1937. urtean hil zen. Irakaskuntzan egin zuen lanak zerbait ilundu egin zion artista alderdia.

Baina irakasle maitatua eta miretsia izan zen, ikasleek eta ikasle ohiek egin zizkioten omenaldiek adierazten dutenez; bestalde, titulu eta ohore asko eskaini zizkioten, horien artean, ?Errepublikako Ordenako Ofiziale? titulua, 1934an eman ziotena.

Inocencio García Asarta 1862ko abenduaren 28an jaio zen Lanaibarko Gastiainen, Nafarroan, eta 1921eko ekainaren 6an hil zen, Bilbon. Lehen ikasketak Gasteizen egin zituen.

Hogei urte zituela Erromara joan zen, arte ikasketak osatzera. Italiar maisu handienen margolanen kopiak ?Michelangelo eta Caravaggiorenak, besteak beste? egin izan zituen bizimodua ateratzeko.

1883an Erromako Espainiar Artisten Koloniak harentzat pentsioa eskatu zion Nafarroako Foru Aldundiari. 1890ean Parisa joan zen, Julien akademian ikastera; Jules Lefévre, Boujereau eta Robert Fleury izan zituen maisu.

Egonaldi luzea egin zuen Parisen,1896. urtea arte. 1893an La vuelta del trabajo margolana egin zuen, geroago Nafarroako Foru Aldundiari opari eman ziona.

1895ean erakusketa bat, lehenengoa, egin zuen Sylverberg arte galerian. 1896an Madrila joan zen, eta Pradoko Museoan aritu zen lanean eta ikasten, urte betez.

Madrilen Velázquezen obrak eta bere garaiko espainiar pintura ezagutu zituen. Madrilgo Arte Ederretako Nazio Erakusketan parte hartu zuen 1897, 1899, 1904 eta 1906 urteetan. 1917an, Bilbon, Euskal Artisten Erakusketara aurkeztu zituen zenbait lan.

1897ko Arte Ederretako Nazio Erakusketan, Madrilen, ohorezko aipamena jaso zuen. 1900ean Bilbon zabaldu zuen langela edo estudioa, eta bere bizitzaren azken urteetan Bilboko erretratuzale ofizial gisa jardun zuen.

Izan ere, gehienbat erretratugile gisa nabarmendu zen García Asarta. Besteak beste, Evaristo Churruca, Sabino Arana eta Estanislao de Aranzadiren erretratuak egin zituen. Bestela, aipagarriak ditu Sardineras vascongadas, Paisaje de Estella, La hora de la siesta en la sierra de Urbasa,Mar Cantábrico, Un rincón en la sierra de Urbasa, Los llanos de Estella, Una aldeana de las Amescoas, Interior de una fábrica de pescados (Bilboko Arte Modernoko Museoa). García Asartaren obra ikusgai dago Iruñeko udaletxean, Nafarroako Foru Aldundian eta Iruñeko, Gasteizko eta Bilboko arte modernoko museoetan.

Gasteiztarra zen Pablo de Uranga (1869-1934), Ignacio Zuloagaren belaunaldi kide eta adiskidea. Urangaren estiloaren ezaugarrietako bat pintzelkadaren mugimendua da; inpresionismoa ere antzematen zaio argi-ilunen jokoan, naturaletik zuzenean margotzeko joeran, hala adibidez Prueba de bueyes lanean, nahiz eta estilo historizistako lan asko egin zuen.

Umezurtza zen Uranga, eta aitonak hazi zuen. Eskolako lehen urteetan jada nabarmendu zen marrazkigintzan; laster konturatu zen Gasteizen ezin zuela gauza handirik ikasi, eta Madrila joan zen pinturaren maisu handien lanak aztertzera. Adiskide zuen Francisco Durrio eskultoreakdeituta, Parisa joan zen gero; Ignacio Zuloaga eta Santiago Rusiñol pintoreekin bizi izan zen han. Parisen ordea bizimodua ateratzea oso zaila gertatu zitzaion, eta era guztietako lanak egin behar izan zituen; hala, besteak beste, garbitzaile izan zen Parisen orduan bazen zezen plaza batean (La Pergolesse). Hala ere, lan asko egin zuen, eta lehen erakusketa han egin zuen, Parisen, 1897an, Le Barc de Bouteville arte merkatariaren galerian.

Laurogeita hamaika margolan ziren, eta kritikak oso ondo hartu zituen, baina Uranga, herriminez, Euskal Herrira itzuli zen eta Elgetan hartu zuen bizilekua, bizi osorako ia. Handik aurrera, paisajea eta gai historikoak jorratu zituen batez ere. Bestalde, erretratuak ere egin zituen 1930- 1933 urteetan, Karl Marxena besteak beste.

Euskal Herrira itzuli zenean Ignacio Zuloaga adiskidearekin asko ibili zen Uranga: Estatu Batuetara eta Kubara lagundu zion bere bidaietan (1924-1925), eta Urangak ere eraman eta erakutsi zituen bere pinturak.

1894an Bermeoko Kasinoko horma pinturak egin zituen, Zuloagarekin batera.

Urangaren koadroek bukatu gabeak dirudite sarritan; baina, aldi berean, marrazkian eta kolorean zuen maisutasuna ageri dute. Kolore beroak nagusi direla, halako kromatismo harmoniko batek biltzen ditu bere obrak.

José Benito Bicandi margolaria eta zeramikagilea Ondarroan jaio zen, 1896an, eta Buenos Airesen hil zen, 1958an. Ikasketak Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen. 1921ean Bizkaiko Foru Aldundiak diru laguntza eman zion Madrilen, Parisen etaErroman ikasketak osatzeko.

1924an Parisko Udazkeneko Erakusketa Aretoan parte hartu zuen, eta Independenteen Erakustaretoko epaimahaikide hautatu zuten. 1925ean Argentinara joan zen, eta argentinar nazionalitatea hartu zuen. Han egin zuen bere margo eta zeramika lan gehiena. Argentinan bizi izan zen 22 urteetan hara erbesteratutako euskaldunei lagundu zien, eta, Flores Kaperotxipik bezala, euskal artisten erakusketa handiak antolatu zituen. José Bicandik garrantzizko karguak izan zituen Argentinan. 1935ean Buenos Airesko Arte Ederretako Udal Museoko zaintzaile eta Divino Rostro eskolako zeramika lantegietako zuzendari izendatu zuten.

1958an, berriz, Buenos Airesko Arte Ederretako Goi Eskolako zeramika lantegiko irakasle buru izendatu zuten. Erakusketa asko egin zituen ?Madril, Bartzelona, Bilbo, Paris, Buenos Aires, Rosario eta Mar del Platan, besteak beste?, baita sari ugari jaso ere ?Argentinako Kultura Batzordearen Lehenengo Saria (1936, zeramika); Argentinako Arte Ederretako Nazio Batzordeko Zeramika Saria (1937); Urrezko Domina Parisko Nazioarteko Erakusketan (1937), beste askoren artean?. Zenbait margolan ditu ikusgai Bilboko Arte Modernoko Museoan: Trozo de baile vasco, Estudio para pintura mural, Estudio para un baile, Casa de pescadores, Puente de Ondárroa, La sorca, Paisaje de Bermeo, Clima de pescadores eta Paisaje de Ondarroa. Zeramika lana alde batera utzita, aipatzekoak ditu, beste margolan askoren artean, Encierro de los toros en Pamplona, Barco pesquero, Mascarada suletina, Caserío eta Cristo de Lezo.

 

XX. mende hasierako margolaritza joera berriak

Mende batetik besterako jauziak eraginda bezala, XX. mendearen lehenengo hamarraldian garrantzi handiko hiru arte higikunde sortu ziren Europan: fauvismoa (1905-1907), espresionismoa (1905-1930) eta kubismoa (1907), arte plastikoen mundua azpikoz gora irauli zutenak. Fauvistek, Henri Matisse talde buru zutela ?eta Van Gogh, Gauguin eta Cézanne eredu?, koloreari eman zioten lehentasun osoa. Espresionismoak, Edvard Munch eta James Ensor aitzindari zituela, errealitatearen emoziozko eta espirituzko esperientzia azaltzea zuen helburua, eta kolorearen adierazkortasuna eta lerroaren indarra nabarmendu zuen horretarako.

Higikunderik garrantzitsuena, baina, handik aurrera izan zuen eraginagatik, kubismoa izan zen, Pablo Picassok eta Georges Braquek sortua. Fauvismoa1905ean sortu zen fauvismoa, Frantzian, XX. mende hasierako margolaritza joera berrien aitzindari, eta 1907an sakabanatu zen, beste margolaritza higikunde bat indar handiz sartu zenean: kubismoa. Fauvismoak kolore bizi garbien eta forma soilen erabilera izan zuen ezaugarri nagusia.

Kolorea artistaren senaren isla zen.

1905. urtean, Parisen, erakusketa ofizialen alternatiba gisa, abangoardiako artea ezagutarazteko antolatzen hasiak ziren erakusketetako batean, kolore bizi-biziak erabiltzen zituzten pintore batzuen koadroak jarri ziren erakusgai.

Aretoan, koadro haiekin batera, klasizismoaren eredura egindako eskultura bat omen zegoen, eta ikuskizun hark Donatello piztien artean («Donatello chez les fauves») iradoki ziola idatzi zuen arte kritikari batek. Hortik fauve izena. Harrezkero termino hori erabili zen higikunde horretako margolariak izendatzeko. HenriMatisse, Maurice de Vlaminck eta André Derain izan ziren higikundeko buruak, eta Albert Marquet, Émile-Othon Friesz, Raoul Dufy, Georges Braque eta Kees Van Dongen kide aipagarrienak.

Artistaren nortasuna adieraztea zen fauvisten helburu nagusia.

Arteak ez zuen ikusmenaren bidez jasotako zirrarak irudikatzera mugatu behar; berdin azaldu behar zituen artistaren sentimenduak ere. Eta sentimenduak adierazteko, koloreari eman zioten lehentasun osoa. Koadroaren gainerako osagaiak kolorearen mende zeuden, indar handiko kromatismo bizi eta are bortitzarenmende. Fauvismoak, bestalde, margolaritza tradizionalaren printzipio gehienak ?perspektiba, argi-ilunak, xehetasunak?? baztertu zituen.

Henri Matisse (1869-1954) izan zen fauvisten taldeburu.

Hasieran ohiturei buruzko lanak egin zituen, eta inpresionistak ondoren. Azkenik, fauvismoaren bidea hartu zuen, eta higikunde horren barruan egin zituen lan nagusiak. Marrazkilari trebea zen; kolore elkarketa berriak erabili zituen, forma biribiletan gehienbat.

Formak lerrozko erritmo bihurtu, eta erabat soildu zituen pintura baliabideak, adierazkortasunaren aldera. Matisseren irudiek oreka, baretasuna eta lasaitasuna adierazten dute. Lan nagusiak: Luxua, baretasuna eta lizuna (1905), Marinel kapeluduna (1907), Dantza (1931), Bi lagunak (1941).

Kubismoa1907 inguruan plastikaren mundua erabat aldatu zuen arte higikunde berri bat sortu zen Parisen: kubismoa, gauzakiak kuboeneta antzeko irudi bakunen bidez, eta ikusgune askotatik behatuz, irudikatzea helburu zuena. Pablo Picasso eta Georges Braque izan ziren higikundeko buruak, eta Albert Gleizes, Jean Metzinger, Marcel Duchamp eta, batez ere, Juan Gris eta Fernand Léger kide aipagarrienak.

XX. mendearen hasierako urteetan aldatu egin zen errealitatearen perzepzioa. Arte primitiboaren adierazkortasunaren aurkikuntzak eta bolumenaren inguruan Cézannek egin zituen ikerketek sormenaren prozesuaz hausnartzera bultzatu zituzten artistak.

Errealitatea begiak antzematen duen bezala irudikatu ordez, adimenak antzematen duen bezala irudikatzea zen helburua: objektua, zatikaturik eta ikusgune desberdinetatik aldi berean azalduz, oso-osorik irudikatzea.

Ez da irudia ukatzen, baina ez dira zehatz irudikatzen gauzak edo pertsonaiak. Kubismoaren barruan bi ildo nagusi bereizten dira: kubismo analitikoa (1907- 1912) eta kubismo sintetikoa (1913-1920). Kubismo analitikoak erabat zatikaturik agertzen du irudia, koloreak histen eta bigarren mailara baztertzen ditu, eta pintzelkada txikiak erabiltzen ditu.

Kubismo sintetikoak, berriz, argiago azaltzen du irudia, eta pintzelkada batua eta kolore biziagoak erabiltzen ditu.

Picassok (1881-1973) eragin handia izan du XX. mendeko artean.

1907an Avignongo neskatxak lana egin zuen, kubismoaren hasiera markatzen duena. Koadro horretan, ikusgune desberdinetatik hartuak eta gorputz zati anitzez osatuak baleude bezala agertuzituen irudiak. Koadroan, bestalde, agerian dago antzinako artearen eragina: ezkerreko emakumeak egiptoar irudien jarrera du, erdiko biek iberiar arte primitiboa oroitarazten dute, eta eskuinekoek, berriz, Afrikako maskaren imintzioa dute.

Georges Braquek (1882-1963) hasieran inpresionismoa, eta, gero, fauvismoa landu zituen, harik eta Picassoren Avignongo neskatxak ezagutu ondoren (1909), obra horrek txunditurik, Picassorekin batera kubismoariforma ematen jardun zuen arte.

Bera izan zen collagearen sortzailea (1912), koadroan hainbat ekai (harea, kola, egunkari zatiak, etab.) itsatsiz.

Juan Grisek (1887-1947) 1910ean ezagutu zuen Picasso Parisen, eta bizi osorako lotu zitzaion kubismoari. Hasieran kubismo analitikoa landu zuen (kolorebakarra eta zorrotza), baina, gero, kolore biziak ere erabili zituen.

Aditu askoren ustez Gris da kubismoaren benetako sortzailea.

Fernand Légerrek (1881- 1955) aurrekoetatik jaso zuen zatikaketarako interesa, baina berak estilo berezi bat erabili zuen: materia leuna, kolore lau biziak, mekanikan oinarrituriko gaiak.

Hodiek osatutako automatak dirudite bere giza irudiek.

EspresionismoaXX. mende hasieran, inpresionismoaren eta naturalismoaren kontrako higikunde gisa, arte joera berri bat sortu zen Alemanian: espresionismoa. 1905 inguruan hasi hedatzen, eta Europa guztira zabaldu zen I. Mundu gerraren ondoren, harik eta 1930 inguruan sakabanatu zen arte. Espresionismoak Alemaniako tentsio sozial ezkutua islatu zuen, eta Mediterraneoko oreka eta argitasunari germaniar introspekzioa kontrajarri zien, erreferentzia gisa arte gotikoa harturik. Espresionismoaren aitzindari nagusiak Edvard Munch norvegiarra eta James Ensor belgiarra izan ziren, baina alemaniar artista taldeek ?DieBrücke eta Der Blaue Reiter, besteak beste? ezarri zituzten estetika espresionistaren oinarriak.

Edvard Munch (1863-1944) izan zen espresionismoaren aitzindari nagusietako bat. Irudi eskematikoak eta indar handiko koloreak erabili zituen, eta irudien inguruak marra lodi batez nabarmendu. Heriotza, eritasuna eta grina gaiztoak dira Munchen koadroetako gai nagusiak. Lan ezagunenak: Langileak lanetik itzultzen (1914), Haur gaixoa (1906-1907), Oihua (1893).Ensorrek (1860-1949) egoera itogarriak sortzen dituzten pertsonaia irrigarriak zituen gogoko.

Lan ezagunenak: Maskara eskandalagarriak, Ostra jaleak, Kristo Bruselan sartzen.

Die Brücke taldea 1905. urtean sortu zuten, Dresdenen, Ernst Ludwig Kirchner ?taldeko burua?, Fritz Bleyl, Erich Heckel eta Karl Smidt-Rottluffek. Horiek eta taldera geroago sartu ziren beste kideek pintzelkada arinez, kolore bizi-bizi eta lauez, eta perspektibarik gabeko forma erztun gogorrez, agerian utzi zituzten gizartearen grina gaizto eta tentsioak. Die Brücke taldearen margolaritzak zor handia du fauvismoarekin.

Der Blau Reiter taldea Munichen sortu zen, Wassily Kandinsky eta Franz Marc talde buru zirela.

Besteak beste August Macke, Alexei von Jawlensky eta Paul Klee izan zituen taldekide.

Der Blaue Reiter taldeko kideek artearen espiritutasuna aldarrikatu zuten.

 

Euskal fauvismoa

 

Francisco Iturrino

Francisco Iturrino González 1864. urtean jaio zen Santanderren, euskal jatorriko familia baten altzoan, eta 1924ko ekainaren 20an hil zen, Frantzian. Gazte zelarik, 1878. urtean, familia osoarekin Bilbora joan zen, eta han hasi zituen marrazketa ikasketak, osaba Elviro Gonzálezek bultzatuta. Erdi mailako ikasketak bukatzean, ingeniaritza ikastera joan zen Bruselara. Han agertu zitzaion pinturarako grina, eta ikasten hastea erabaki zuen. Pintura maisuari entzungor egin, eta Iturrinok bereahala jo zuen margotzera, lehenbizi marrazketa landu behar zelako arau aldaezinari muzin eginez. Handik gutxira, Bruselatik Parisa joan zen, ingeniaritza ikasketak bertan behera utzita. Berehala nabarmendu zen Iturrinoren antzea eta izaera indartsua Parisen, eta 1901ean, Vollard Galeria ospetsuan erakutsi zuen bere lana, artean ezezaguna zen Pablo Ruiz Picasso gaztearekin batera. Euskal Herrira itzuli zen gero, eta Espainian zehar ibili zen bidaian. Salamancan egonaldi luze bat egin ondoren, Andaluzian izan zen, eta Sevillan jarri zuen bere lantegia.

Harrezkero Andaluzia-Euskal Herria-Frantzia (Sevilla-Bilbo-Paris, zehatzagoak izateko) izan zuen bere bizitzaren ardatz. Izugarri erakarri zuen Andaluziako giroak, argiak eta paisajeak, ondo adosten zelako bere helburu nagusietako batekin, kolorearen garbitasuna eta bizitasuna azaldu nahiarekin. Hala, Iturrinok Gaztelako eta Andaluziako ibilerak islatu zituen gehienbat bere koadroetan: paisajeak, zezenak, toreatzaileak, feriak, erromeriak? eta batez ere emakumeak, emakumea dantzan eta festan, arropa koloretsuz jantzia edo biluzik. Argiaren aurkikuntzak estilo aldaketa nabarmena eragin zuen haren obran, eta hasierako koadroetako belztasuna alde batera utzita, askoz koadro argi, alai eta atseginagoak egin zituen aurrerantzean, kolorea ?gero eta zuri gehiago? ausarki erabiliz.

1911n Tangerra joan zen, Matisserekin, lagunak ziren Iturrino eta Matisse; elkarrekin bizi ziren, eta elkarrekin margotu zuten. 1922an zenbait ebakuntza egin zioten, eta zango bat moztu behar izan zioten.

Aurrerantzean akuafortea landu zuen batez ere. Diru premia larrian zegoenez, haren lagunek ?Picasso, Bonnard, Matisse?? diru bilketa bat bultzatu zuten, etxea erosi eta pintatzenjarrai zezan. Hala, Cagnes-sur-Mer hirira joan zen bizitzera. Iturrinoren obra museo askotan (Bilbokoan esate baterako) eta bilduma partikularretan banatua dago. Ambroise Vollard arte merkatari ospetsua izan zuen Iturrinok erosle nagusia.

Iturrino nortasun handiko margolaria da, jenioz bizia. Kolorea da gehien maite duena; kolorea bizi du, eta kolorean jartzen du arreta osoa. Marrazkian, berriz, gorabeherak ditu. Zabarra da batzuentzat, eta gaizki marrazten duela ere esan izan du zenbaitek.

Beste batzuentzat, berriz,«zoragarri gaizki» marrazten zuen.

Kontua da Iturrinok, bere garaian sortu zen fauvismoari jarraituz, koloreari eman ziola lehentasuna; izan ere, fauvismoaren sorrerak konfiantza handia eman zion Iturrinori berak gogoko zuen margolaritza mota egiteko, kolore garbi biziak erabiliz kontraste nabarmenak eragiteko. Iturrino ez zen ?itxuraz, behintzat-marrazkiazgehiegi kezkatu, nahiz eta badituen marrazki fin zehatzeko lan aipagarriak ere. Gainera, lehen ukituan margotzen zuen, pintzelkada zabal bizkorrez, oso azkar, «bat-batean» ia esateko, margoa ahalik eta gardenen eta garbien zabalduz oihalean.

Iturrinok, beraz, postinpresionismoaren eta fauvismoaren eragina izan zuela esan daiteke, bere-berea duen estiloa landu zuela kontuan harturik, betiere.

Inpresionista da pintura higikunde horren ekarpenen oinordeko den neurrian, eta bere koadroen argitasunagatik eta pigmentuen garbitasunagatik, eta fauvista, berriz, kolorearen bizitasunari eman zion garrantziagatik.

Obra nagusiak: Bañistas, Mujeres a caballo, La torada, Carbón, Mujeres, Retrato de Manuel Losada, La merienda?

 

Juan Echevarría Zuricalday

B ilbon jaio zen 1875eko apirilaren 14an, eta Madrilen hil, 1931ko uztailaren 8an. 1887an batxilergoko ikasketak hasi zituen Anguleman. Gero, 1892an, Ingalaterrara joan zen, Etongo eskola ospetsura, ikasketak sakontzera, eta, azkenik, ingeniaritza ikasi zuen Saxonian. 1897. urtean amaitu zituen ikasketak. Industria ingeniari titulua eskuratu ondoren, Europan ibili zen bidaian, siderometalurgiari buruzko teknika berriak ikasten. Hurrengo urteetan familiaren industrian zuzendari lanetan jardun zuen, baina ama hiltzean (1902), enpresa negozioak eta industria zuzendaritza bertan behera uztea eta bere benetako bokaziora dedikatzea erabaki zuen, pinturara alegia. Bilbon bertan hasi zituen margolaritza ikasketak (1903), Manuel Losada bizkaitar margolariaren zuzendaritzapean. Handik gutxira Parisa joan zen, Paul Cézanneren eta Paul Gauguinen jarraitzaileen postinpresionismogaraian. Francisco Iturrinorekin joan zen, eta beste euskal artista batzuen ezagutzak egin zituen han: Zuloaga, Durrio, Uranga, Arteta, eta abar. Parisen pintura ikastera joan zen Julien akademia ezagunera, pintore estudio bat prestatu zuen etxean, eta modelatzen ere ikasi zuen, Francisco Durrio bizkaitar eskultore eta zeramikagile handiaren zuzendaritzapean.

1905ean Euskal Herrira itzuli, eta Europan zehar bidaiatzera abiatu zen. Hiriburuz hiriburu ibili zen Holanda, Alemania eta Errusian, besteak beste, bere kultura zabala are gehiago aberasten.

Juan Echevarríak ez zuen sekula Nazio Erakusketetan parte hartu, nahiz eta garai hartan era horretako erakusketak izan pintore batek bere burua ezagutarazteko zeukan ia bide bakarra.

1911n Parisko IX. Udazkeneko Aretoan aurkeztu zituen bere koadroak, eta Guillaume Apollinaire, joera berrien alde (fauvismo, kubismo, arte beltz, arte näif) egin zuen idazle eta arte kritikariaren arreta erakarri zuten.

1914an egonaldi bat egin zuen Granadan, eta handik aurrera asko argitu zen Echevarríaren margotzeko modua, Andaluziako argitasuna bereganatu balu bezala.

Izan ere, Echevarríaren obran hiru etapa bereizi ohi dira: iluna, Pariskoa; argia, Granadatik aurrerakoa; eta literarioa, Madrila joan (1915), bertan estudioa prestatu, eta Madrilgo intelektualekin harremanetan izan zenekoa. 1916an Madrilgo Ateneoan aurkeztu zuen bere koadroen bilduma, eta 1923an, berriz, Madrilgo «Sociedad de Amigos del Arte» elkartean, adiskide zuen Valle-Inclán galiziar idazlearen eskutik.

Juan Echevarríaren artelana fauvismoarekin lotu ohi da, kolorearen erabileragatik, baina arte higikunde horrekin zerikusirik badu ere ?kolorea erabiltzeko askatasunean, besteak beste?, Echevarríaren margokera fauvistena baino leunagoa eta harmonikoagoa da, eta marrazkia zehatzagoa.

Echevarríaren koadroetan ez da bere jatorriaren islarik. Esango litzateke, bizibidez aldatu zenean, are aldaketa sakonagoaizan zela bere baitan, ezagutzen zuen gizartetik ?Bilboko burgesia? aldendu nahi bat edo. Izan ere, haren lanetan azaltzen diren gaiek ez dute zerikusirik ez Euskal Herriarekin ez burgesiarekin.

Ijitoak (Errusiakoak eta Andaluziakoak), Gaztelako paisajeak, izadi hilak eta batez ere loreak zituen pintatzeko gai kutunenak.

Bestalde, erretratugile bikaina zen. Bere garaiko intelektualak ezagutu zituen, eta haiei egindako erretratuak ditu lanik aipagarrienetako batzuk: Pío Baroja, Salaverría, Valle-Inclán (behin baino gehiagotan), Juan Ramón Jiménez, Azorín, Ramiro de Maeztu, Luis Bello, García Bilbao, eta abar. Bilboko Arte Modernoko Museoan bere koadro ederrenetako batzuk ikus daitezke, hala nola Un paria segoviano eta Un serrano. Horiez gainera, aipagarriak dira ere, beste askoren artean, Gitana, Gitana con una niña, Gitana con dos niñas, Gitanas rusas, Flores, Naraja y limones, La merienda, Una muchacha granadina, Guethary, Aldeano Vasco, Gitanos en el Albaicín, Naturaleza muerta, La mujer del pescador...

 

Ignacio Zuloaga

Gipuzkoar pintorea, Eibarren jaioa (1870-7-26), baina hamazazpi urte zituenetik gehienbat Madrilen, Parisen, Sevillan, Segovian eta Zumaian bizia, eta Madrilen hila (1945-10-31).

Arma fabrika edo arma apainketako lantegi baten jabea zuen aita, Plácido Zuloaga, forjaria eta zilargina, gainera; erdi artista edo Segovian zeramikagile zegoen, berriz, aitaren anaietako bat, Daniel, eta horrenbestez, txiki-txikitatik marrazki eta diseinuen artean hazi zen, Ignacio bera ere. III. Karlistaldia hastean, Donibane-Lohizunera joan zen familia eta han bizi izan zen bukatu arte. Eibarra itzulirik, lehen ikasketak egiten hasi zen Ignacio, Bergarako Seminarioan.

Ordea, horietan baino arreta handiagoa jartzen zuen aitaren tailerreko marrazkietan, eta oso gazterik agertu zuen pintore izateko gogoa. Noski, ez zen hori gurasoek semearengan jarrita zeukaten asmoa, aitak ingeniarieta amak arkitekto nahi baitzuten ikusi.

Asmoak asmo, eta horren gainean aita-semeen artean zituzten tirabirak gorabehera, hamazazpi urterako koadroak erakusketetara bidaltzen hasia zen Ignacio (1887an Madrilgo Erakusketa Nazionalera, lehenengoa). 1888an, aita bere negozioetarako Madrirentzat.la joan zen batean, Pradoko Museoa ikustera joan zen, eta hango klasikoekin, Goyarekin eta gainerakoekin liluratua geratu ezezik, Velázquezen nanoak eta El Grecoren zaldunetako bat kopiatzen aritu zen.

Pinturarako zaletasuna handiagotu baino ez zion egin bidaia horrek, eta Arrateko itsua eta Eibarko iturria koadroak margotu zituen urte horretan berorretan.

Handik hara, hurrengo urtean Erromara joatea erabaki zuen eta, ez aitak kontra egin gabe baina, han eman zituen 6- 8 hilabete, probetxu handirik gabe, dirudienez. Zernahi ere, Parisa aldatu, Montmartren bizitzen jarri eta hango giroan sartzen hasia zen 1890ean.

Parisko artisten artean, inpresionismorako joera zen nagusi, zenbait pintore gazte joera berrien bila hasia bazen ere jadanik.

Zernahi ere, Parisen eman zituen bi urte horiek (1892-1895) erabakiorrak izan ziren ZuloagaezaupideaPuvis de Chavannes, Gervaux eta Carrière pintore ospetsuek La Palette akademian ematen zituzten klaseetara joanez eta Montmartreko bere estudioan gogor lan eginez, gero lagun min izango zituen Pablo Uranga arabar pintorearen, Paco Durrio eskultorearen, Rusiñol eta Kataluniako beste zenbait artistarenegin zuen, batetik, eta joera berriak nondik nora zebiltzan jakin zuen, bestetik. Orduan ezagutu zituen Gauguin, Van Gogh eta Toulouse-Lautrec ere.

Hogeita bat-bi urterekin, horiek inguruan zituela, eta, egin zuen bezala, horietako pintore handi batzuen ondoan Le Barc de Bouteville arte merkatari famatuaren dendan bere koadroak erakutsi izanik (1891), gauza zaila zen inpresionismoak ukitu gabe geratzea. Batez ere Degasen tonu grisek liluratu zuten Zuloaga, ez inpresionisten margo lauso eta horien koadroetako sentiberatasunak.

Bi urteren buruan, Parisko joeretatik komeni zitzaiona hartu, egindako ezaupideekin harremanak loturik utzi, eta bidenabar Ingalaterrara eta Italiara bisita bana eginik, giroz aldatzea erabaki zuen, izan ere hango joerek bere barruan leku asko hartzen ari zitzaizkiola eta bere bidea izakien ageriko itxura ez baina barruko arnasa adieraztea zela iruditzen baitzitzaion.

Halabeharrez edo, 1892an Sevillara joan-etorri bat egiteko aukera izan zuen, Eibarren oporretan zegoela, eta hango argiak eta giroak liluratu zuen. 1893a ere Parisen eman zuen, baina ahal zuen azkarren Sevillara aldatu zen ?gogoz ere?, eta hango giroa hobekiago beretu eta pintatzearren, ijito argotaren hiztegi bat erosita hori ikasten eta Manuel Cardona El Panaderoren zezenketa eskolara joaten hasi zen; zezenketa batean parte ere hartu zuen. Ordutik 1898 arteko koadro gehienetan, Andaluziako argia, giroa eta pertsonaiak(toreatzaileak, ijitoak, nekazariak) pintatu izan zuen.

1895eko Boutevilleren dendako erakusketan oso harrera ona izan zuten, besteak beste, El reir de la gitana, Elegancia eta Pelando la pava koadroek, bai kritikoen eta baita bildu ziren artisten aldetik ere, eta berdin Bartzelonako 1896ko eta 1898ko erakusketetan, Las dos amigas eta Víspera de la corrida koadroek. Batekin lehenengo onenaren domina eta bigarrenarekin onenaren domina eman zioten erakusketa horietan. Garai horretakoak ditu, halaber, Mi padre en su taller, Mujer de Alcalá Guadaira eta Estudio de grises obrak ere.

Errealismo zehatzean eta irudiak margo huts bihurtzeko joeran erori gabe, elementubakoitzari barrutik zerion indarra agertzen saiatu zen garai horretan.

Eta koloreak ere, argiak (gehienetan, horiak, kremak, urdinak eta grisak) nahiz kontrasteko ilunak (marroiak eta beltzak) oso zuzen taxutu izan zituen elkarrekin. Nabari da koadro baten habe diren elementuak, marrazkia, margoen erabilera eta espazioen antolaketa eskuaren nahiera jarri samarrak zituela jadanik, baina ez kanpoko eta barruko bazter guztiak arakatuak, eta ezta gauzen barruko muina atzeman beharra ere asea; izan ere 1898an Segoviara osabari bisita egitera joan eta, urte batzuk lehenago Sevillak bezala, erabat gogoa berendu baitzioten Segoviako paisajeek eta hango jendearen izateko nahiz bizitzeko era gogor zorrotzak. Tipikotasunaren alde berri bat-edo ikusi zuen han, eta Sevillatik Segoviara aldatu zen urte berean.

Jende bitxia edo traketsa (nanoak, baserritarrak), paisaje lehorrak eta kolore ilunak aukeratu eta erabili izan zituen laztasun hura adierazteko. Dramatismoa, inoiz Goya eta Velázquez gogorarazten dizkiguna, da nagusi orduko koadroetan eta handik aurrera egin zituen askotan. Besteak beste, Mis primas, Mi tío y mis primas, El alcalde de Torquemada y sus adjuntos, Tipo segoviano koadroak dira garai horretakoen lekuko.

1899an, berriz ere Parisa (Salon de la Société Nationale-ra) jo zuen aurkikuntza horren arabera egindako obrekin. Aurreko guztietan ez bezalako arrakasta izan zuen, Mi tío y mis primas izeneko obrarekin, batik bat.

Hain ere hala, non, 1895az gero erdi andregai zuen Valentine Dethomasen gurasoek ere (bankagizon diruduna zen aita) alabari Zuloagarekin ezkontzen utzi baitzioten orain. Handik aurrera, ordu arteko bizimodu alderraia utzi eta udazkena Segovian,negua Parisen eta gainerakoa Madrilen ematen hasi zen. Bestalde, bere obra Europako erakusketa handi guztietan aurkeztera animatu zuen arrakasta horrek: besteak beste, Dresdenen, Venezian eta Düsseldorfen aurkeztu zuen hurrengo urteetan. Baina, bere buruanak,gan konfiantza handiagoa ere hartu zuen aldi berean.

1906tik Lehen Mundu gerra bitartekoa izan bide da Zuloagaren heldutasuneko aldia. Parisen eta Segovian etxe berri bana hartu eta lanari ekin zion. Espainiarekin zerikusirik zuten gaiak margotu zituen batik bat: neotremendista kutsuko El Cristo de la sangre, estilo beretsuko Gregorio de Sepúlveda, Gregorio el botero eta beste. Baina ez horrelakoak bakarrik, zeren hartu zuen ospearekin jende handi dirudun asko hasi baitzitzaion erretratuak egiteko eskatzen, andre estatubatuar dirudunak, gero Ameriketan ezagutaraziko zuteaurkeztubesteak beste. Aldi horretakoak ditu Noaillesko kondesaren erretratua, Maurice Barresena eta 1909an eta 1924an bere koadroak New Yorka eramango zituen Lydig andrearena. New Yorken ez ezik Estatu Batuetako zenbait hiri nagusitan eta Habana, Mexiko eta Buenos Airesenzen bere lana. Bigarren aldian, Zuloaga bera eraman nahi izan zuen Lydig andreak, eta Pablo Uranga lagun zuela joan zen.

Handia izan zen bigarren horretan New Yorken izan zuen arrakasta, 75.000 ikusle igaro baitzen 5. hiribideko Reinhardt Galeriatik.

Estatu Batuetatik itzultzean, Zumaian bizitzen jarririk, enkarguzko lanak alde batera-edo utzi eta gogokoago zituenak egiteari lotu zitzaion: aspaldidanik lagun zituen toreatzaileen (Belmonte, Ortega) eta 98ko belaunaldiko lagunen erretratuak (Unamuno, Beobide eskultorea, Falla, Azorín) eta Aragoiko, Nafarroako eta beste zenbait lekutako paisajeak.

Konposizio handiak alde batera utzi eta koadro intimistagoak egin zituen aurrerantzean. Zuloagaren obran ez da, noski, garai bertsuko Picasso eta Mirórenetan bezalako berrizaletasunik nabari, baina bai halako barrutik zetorkion indar eta zintasun berezi bat. Arrazoiren bat bada, zernahi dela ere, geroko hainbat euskal pintorerengan izan duen adinako eragina izateko.

 

98ko belaunaldia

 

Losada, Barrueta, Ortiz de Echagüe, Maeztu

Manuel Losada Pérez de Nenin 1865. urteko urriaren 16an jaio zen Bilbon, eta Bilbon hil zen 1949ko urriaren 9an. Lekuona, Bougereau eta Carriére maisuekin egin zituen pintura ikasketak. 1887an Bizkaiko Aldundiak diru laguntza eman zion Parisa ikastera joateko. Ikastaldia ondo aprobetxatu zuela eta, beste diru laguntza bat eman zitzaion, Manuel María de Gortázar jaunaren kontura. Manuel Losadak pintore, horma margolari, kartelgile, eszenografo eta liburu marrazkilari gisa lan egin zuen, besteak beste. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako urgazlea (1909), Bilbon sortu berri zen Arte Ederretako Museoko zuzendaria (1913) eta Bilboko Artisten Elkarteko ohorezko lehendakari izendatu zuten. Erakusketa asko egin zuen Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo, Madrilen izan ezik: Silberberg et Cía Galeria (Paris, 1902), Independenteen Aretoa (Paris, 1903), Pere Labarc Galeria (Paris, 1954), Udazkeneko Aretoa (Paris, 1923),Canegie Instituteko Bi Urtekoa (Pittsburgh, 1924), Veneziako Nazioarteko Erakusketa (1906), Bilbo (1914, 1915, 1920, 1922, 1936, 1936, 1944). Pastelez egindako lanetan nabarmendu zen batez ere.

Kolore alai argiak erabili zituen gehienbat, inpresionismoaren mugimenduaz ezarriak. Bere jaioterria, Bilbo, zuen gairik kutunena: festak, txokoak, ohiturak.

1911n Azkueren Itsasora libururako marrazkiak egin zituen. Bere obra arte bildumatzaileen, arte merkatarien eta atzerriko museoen artean sakabanatua dago.

Lan nagusiak: Gitanas con vascos, Retrato de Adolfo Guiard, Les dames au balcon, Paysans basques.

Benito Barrueta Asteinza 1873. urteko martxoaren 21ean jaio zen Bermeon, eta Bermeon hil zen 1953ko abenduaren 5ean.

Antonio Maria Lekuonarekin hasi zen margolaritza ikasten. Bermeoko udalak, ikusirik pintore handia zetorrela, diru laguntza eman zion pintura ikasketak egiteko: 1.500 pezeta urte beterako.

Handik zenbait urtetara, pintoregisa aintzat hartua zelarik, La bendición de la lancha koadroa eman zion Barruetak opari udaletxeari, bere esker ona adierazi nahiz. 1893an Madrila joan zen soldaduska egitera, eta aisialdietan Pradoko Museoan egoten zen maisu handien koadroak kopiatzen.

Batez ere Velázquezen obra aztertu zuen, zirrara handia egin baitzion. Barruetaren obra guztian, beraz, nabaria da Velázquezen eragina. Madrilen, aldi berean, Arte eta Lanbide Eskolara joaten zen ikastera. XX. mendearen hasieran Parisa joan zen, eta hamaika urte igaro zituen han.

Picasso eta Van Dongen izan zituen bizikide, eta beste artista asko ere ezagutu zuen: Juan Gris, Francisco Durrio eta Juan Echevarría, besteak beste. Parisen zela, bi urtetan aurkeztu zituen lanakUdazkeneko Aretoan (1907 eta 1910). 1914an, Lehen mundu gerra zela eta, Bermeora itzuli behar izan zuen. Han, bere jaioterrian, Itsas Eskolako eta Arte eta Lanbide Eskolako irakasle izendatu zuten. Bestalde, Euskal Artisten Elkarteko kide izan zen.

Lehen aipatutakoez gainera Euskal Artisten Bilboko Erakusketa (1913, 1921 eta 1934) eta Brusekaezinalako Estetika Libre (1917) ditu erakusketa nagusiak. Oso pintore fina da Barrueta, delikatua guztiz, inpresionismoa gogorarazten duen pintzelkada askekoa.

Paisajeetan maisutasun handiz erabiltzen du argien eta ilunen arteko kontrastea. Paisajeak, erretratuak, ohiturazko koadroak eta etxe barneak egin zituen gehienbat.

Lan nagusiak: Marcelina de Basáñez, Naturaleza muerta, Rue Ravignan eta Rincón de Paris.

Antonio Ortiz Echagüe 1883.. rtean jaio zen, Guadalajaran, eta Buenos Airesen hil, 1942an. Euskal Herrian XX. mendearen hasieran sortu zen ohitura pintore taldeko ?Zuloaga, Zubiaurre anaiak, Salaberria? kide izan zen.

Baina Ortiz Echagüe haiek baino kosmopolitagoa zen. Ibiltari neizan zen; Italian, Frantzian, Holandan, Espainian, Marokon, Estatu Batuetan eta Argentinan bizi izan zen, tokian tokiko ohiturak, ezaugarriak eta pertsonak oihalera eramanez. Marrazki zehatzeko, pintzelkada zabal indartsuko, eta kolore biziko koadroak dira Oritz Echagüerenak.

Besteak beste Madrilgo Arte Ederretako Erakusketan (1904,1910, 1924), Euskal Artisten Bilboko Erakusketan (1915), Frantses Artisten Parisko Erakusketan (1921, 1923) eta Municheko Nazioarteko Erakusketan (1909) parte hartu zuen, eta bakarkako erakusketak egin zituen Paris, Amsterdam, Buenos Aires, Venezia, Rabat, Madril eta Pittsburghen (Pennsylvania). Sari ugari jaso zuen erakusketa horietan.

Ignacio Díaz Olano arabar margolari handiarekin eman zituen lehenengo urratsak margolaritzan.

Geroago, hamalau urte zituela, Parisa joan zen, eta Arte Ederretako Akademian ikasi zuen, Léon Bonnat lapurtar margolari bikainaren zuzendaritzapean.

Parisen zehaztu ziren bere estiloaren ezaugarri nagusiak: naturalarekiko leialtasuna eta giza irudiarekiko zaletasuna. 1904an Erromako Saria irabazi zuen, eta horrek Erroman lau urtez ikasteko aukera eman zion. Erromako egonaldian bere margotzeko estiloaren ezaugarriak (kolorezbeteriko pintzelkada zabal indartsua, eta marrazki lodia) heldu eta aberastu egin ziren. 1909an Holandara joan zen, eta herriz herri ibili zen kostaldean zehar, itsasgizonen eta bertako jantziez jantzitako emakumeen erretratuak eginez. 1913an, Donostian, harresiak eraitsi zituzteneko berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko erakusketan parte hartu zuen, eta Estatu Batuetara eta Argentinara ere joan zen. Lehen Mundu gerra amaitzean, holandar batekin ezkondu berritan, Andaluziara joan zen. Urtebete eman zuen Granadan, pertsonen erretratuak eginez eta Alhambrako patioen eta jardinen ikuspegiak margotuz inpresionisten argitasun eta margotasun dardaragarriaz.

1920-1925 bitartean Holandan eta Parisen bizi izan zen. Garai hartan, askoz kolore biziagoak erabiltzen hasi zen, baina, erretratuetan, hazpegien bizitasuna moteldu gabe halere.

1926-1930 bitartean Madrilen biziizan zen. Madrilgo aristokrazia guztia eta erregea bera ere igaro ziren haren estudiotik. Madrilgo Margolari eta Eskultoreen Elkarteko lehendakari, Pintura, Eskultura eta Grabatu Eskolako irakasle, eta Alfontso XII.aren ordenako zaldun izendatu zuten, besteak beste. Frantziako gobernuak, bestalde, Ohorezko Lejioaren titulua eman zion. Kolorearekiko eta gai exotikoekiko interesa zela eta, 1930ean Marokora joan zen. Arabiar munduak guztiz liluratu zuen, eta Fez hirian jarri zen bizitzen.

Arabiar xekeak, zokoko saltzaileak, Atlasko emakume urdinak? betikotu zituen oihalean. Garai horretako koadroak ditu hoberenak, bere obra bikainaren gailurra.

Handik Ameriketara joan zen berriro, eta bertan gelditu behar izan zuen, Espainian gerra zibila piztu zela eta. Ortiz Echagüeren lan aipagarrienak Donostia, Madril, Sevilla, Jaen, Paris, Trieste, Indianapolis eta Buenos Airesko museo nagusietan daude ikusgai.

Lan nagusiak: La misa de Narvaja, Las planchadoras, Fiesta de la cofradía de Atzara, La Sra. Jansen y sus amigas, Jacob Van Amstel en mi casa, Tipos sardos, Modelo sentada? Gustavo de Maeztu Whitney 1887an jaio zen Gasteizen, eta 1947an hil, Lizarran. Ramiro de Maeztu idazlearen eta María de Maeztu pedagogoaren anaia zen.

Bilbon hazi zen, eta gazterik hasi zen pintura lantzen, Antonio Lekuonaren tailerrean lehenbizi, eta Manuel Losadarekin gero, batxilergoko ikasketak bertan behera utzita. 1904an Parisa joan zen, pintura ikasketak sakontzera, etahandik Bilbora itzultzean (1908) «El Coitao» aldizkari satirikoa sortu zuen, beste artista eta intelektual batzuekin batera. Izan ere, Gustavo de Maeztuk, margolaritzaz gainera literatura ere landu zuen, besteak beste. Hala, 1911n El Imperio del Gato azul liburua argitaratu zuen. Asko ibili zen Espainian zehar, eta egonaldi luzeak egin zituen Parisen eta Londresen.

1936an anaia Ramiro hil zioten, fusilaturik. Harrezkero Lizarran bizi izan zen. Hil zenean, hiriak seme kutun izendatu zuen, eta handik urte batzuetara, 1955ean, haren obrari eskainitako museoa zabaldu zuen; Maezturen familiak 190 koadro eman zituen museorako. Gustavo de Maeztuk Madrilgo Arte Ederretako Erakusketan (1912, 1915, 1924, 1926 eta 1936) eta Euskal Artisten Bilboko Erakusketan (1921 eta 1923) parte hartu zuen, eta bakarkako erakusketak ere egin zituen Bartzelonan, Donostian, Madrilen, Bilbon, Zaragozan, Granadan, Parisen eta Londresen.

Batetik, ohiturazko koadroak egin zituen ?hala Euskal Herriari buruzkoak, nola Gaztelari eta Andaluziari buruzkoak?, paisajeak eta erretratuak. Bestetik, joera modernisten barruan, ikusgarritasuna eta handitasuna bilatu zituen gorputz bikainak landuz.

Horma irudietan nabarmendu zen. Haren lan aipagarrienak: El ciego de Calatañazor, Lírica y Religión triptikoa, Mujeres del Mar, El Orden y la Fuerza, Tierra ibérica, Ofrenda de Levante a la tierra española, Los novios de Vozmediano?

 

Daniel Vázquez Díaz

Huelvako probintzian jaio zen, 1882. urtean, eta 1969an hil, Madrilen. Sevillan egin zituen lehen ikasketak eta ondoren Parisen eta Madrilen bizi izan zen. Dena dela, harreman handia izan zuen beti Euskal Herriarekin (Hondarribia izan zuen udako egoitza, eta Hondarribiko seme izendatu zuten 1927. urtean), eta hori dela eta euskal pintoretzat hartua da gaur egun, nahiz eta jaiotzaz ez izan euskalduna. Izan ere, Vázquez Díazek inork baino hobekiago jakin zuen Euskal Herriko paisajeak, Bidasoaldekoak bereziki, interpretatzen eta islatzen. Haren lanek, gainera, eragin handia izan zuten Bidasoaldeko pintore gazteen artean, Gaspar Montes Iturriozengan besteak beste, eta, Bidasoako pintoreen eskola bat izan zela esatea gehiegi bada ere, izan zen ezaugarri jakin batzuei jarraitzen zien estilo berezi bat.

Esan bezala, Vázquez Díazek bikain adierazi zituen euskal paisajeak, batez ere argia eta koloreak, postcézannismoaren ildotik.

Bere lanek bi ezaugarri nagusi dituzte: egiturekiko eta oinarrizko bolumenekiko ardura eta antolamendu arkitektoniko eta eskultural bikaina, batetik, eta koloreen aberastasun fina bestetik.

Vázquezen koloreen aberastasuna aipatzen denean, dena den, ez da esan nahi kolore sail zabala erabili zuenik, baizik eta kolore jakin batzuk bakarrik erabiliz (berdea, arrosa, urdina, grisa), ñabardura eta matiz aberastasun handia erakutsi zuela.

Sevillan bizi izan zen garaian Zurbaránen lana eta El Grecorena ezagutzeko aukera izan zuen, eta Madrilen, berriz, Goyarena ezagutu zuen; Parisen izan zen garaian, berriz, artista ospetsuak (Modigliani, Picasso, Renoir, Bourdelle, etab.) eta higikunde modernoak ezagutu zituen, bere lanean eragin handia izan zutenak, nahiz eta ez zuen bete-betean haiekin bat egin. Besteak beste, kubismoaren eragina da aipagarria bere lanetan, irudien zorroztasun poliedrikoan ikus daitekeenez, batez ere. Baina Picassok, Juan Grisek eta beste pintore kubistek ez bezala, Vázquez Díazek sekula ez zuen izadia alde batera utzi, aitzitik, kanpokoedertasunaren behatzaile nekaezin gisa azaltzen zuen bere burua. Inpresionismoaren eta postinpresionismoaren kutsua ere nabari zaio koloreen matiz aberastasunean eta kromatismoaren perzepzio finean.

Landu zituen jeneroei eta gaiei dagokienez, paisajeez gainera erretratuak, zezenketariak, bodegoiak eta biluziak margotu zituen, aipagarriak horiek ere, baina berrehun paisajetik gora egin zituen Bidasoaldean oinarriturik eta horiek dira, hain zuzen, artistaren lan bikainenak, La Rábidan Ameriketako aurkikuntzari buruz egin zituen freskoak ahaztugabe. Teknikak, berriz, ugari erabili zituen, akuafortea, akuarela, olio pintura, marrazkia etab.

Vázquez Díazen lanak hainbat museotan daude ikusgai, eta erakusketa aipagarriak egin zituen hiri askotan, 156 erakusketa orotara; beste askoren artean azpimarratzekoa da Euskal Artisten Elkarteak 1920an Bilbon eratu zuen erakusketa monografikoa, eta orobat, hil ondoko omenaldi gisa 1970. urtean Granadan haren lanekin egin zena.

Sariei dagokienez, kontuan hartzekoa da Bi Urteko Hispanoamerikarrean 1954. urtean lortu zuen Sari Handia.

 

Eloy Garay

Bastidan jaio zen 1879. urtean, baina Bilbon bizi izan zen zazpi urte bete zituenetik hil zen arte, 1974. urtea arte, alegia.

Pinturako lehen irakaslea Arturo Delmonte izan zuen, eta ondoren Madrila joan zen, paisaje dekorazioan espezializazioa egitera; Amalio Fernándezen lantegian jardun zuen eta Martínez Garírekin ere lan egin zuen.

Ikasketa haiek amaitu eta Bilbora itzuli ondoren, hango Sociedad Coral elkartearekin harremanetan jarri zen. Aurrerantzean oso harreman estua izango zuen elkarte horrekin: hala, XX. mendearen hasieran talde hark aurkeztu zituen euskal antzerki lirikoetarako muntaiak eta dekoratuak prestatu zituen, eta elkarte haren eskariz eta hari esker bidaia bat egin ahal izan zuen Parisa, 1909. urtean. Parisen egin zuen egonaldi hartan dekoratuen eta eszenografiaren alorretako joera eta esperientzia berrienakezagutu zituen, Garayk gerora bere lanean erabili ahal izango zituenak. Bere lehen dekoratuak Paristik Bilbora itzuli ondoren estreinatu zituen, Sociedad Coral elkartearen eskutik. Aipagarriak ditu, besteak beste, Usandizagaren «Mendi Mendiyan» (Aurelio Artetaren laguntzarekin), Guridiren «Mirentxu» (hori ere Artetarekin) eta «Amaya», eta Eduardo Marquinaren «La ermita, la fuente, el río» obren antzezpenetarako egin zituenak.

Antzerki lanetarako eta musika emanaldietarako dekoratuak eta eszenografiak egin zituen batez ere hasieran, eta eszenografo bikaintzat hartua da, baina eszenografia eta dekoratuez gainera, aipagarriak ditu izadian oinarriturik egindako koadroak ere, Euskal Herriko paisajeak islatzen dituztenak gehienak. Horrela, eszenografo aipagarria izateaz gainera paisajegile bikaina ere izan zela esan daiteke. Garayk baserri ingurua, udaberriko ikuspegiak, Bastidako paisajeak pintatu zituen, sentiberatasun eta armoniaz beteriko koadroetan, berak paisaje bat begiratzen zuenean sentitzen zuen zirrara bera adierazten ahalegintzen baitzen beti. Oso margolan hunkigarriak eta alaiak dira, eta irudi garbiak,intimismo eta lirikotasun handikoak, agertzen dituzte. Bere koadroek sentimenduak komunikatu nahi dituzte, komunikazio freskoa bideratzen dute, aberastasun izpirituala eman nahi diote ikusleari, haren ulermen misteriotsua sustatu nahi dute, baikortasuna eta bizi poza. Gauza ororen baitan den poesia bilatu zuen Garayk, harmonia eta zentzuzkotasuna zabaldu nahi zituen, olerki on batek irakurleari egiten dion zirrara bera eragin nahi zuen bere koadroak ikusten zituenarengan.

Olio pintura, akuarela eta gouachea landu zituen eta, oro har, pintore kontserbadorea, tradiziozalea izan zela esan daiteke, ez zuen abangoardiako arte plastikoen eragin handirik jaso.

Dena dela, harreman handia izan zuen bere garaiko antzezleekin, idazleekin eta, batez ere, Euskal Eskolako pintoreekin, Aurelio Artetarekin, Darío de Regoyosekin, Gustavo de Maezturekin, Arruetarrekin etab.

Bere bizitza luzeari esker esan daitekebera izan zela antzinako euskal pinturaren eta euskal pintura berriaren arteko zubia, hark uztartu baitzituen bere garaiko Euskal Herriko margolari klasikoak hurrengo belaunaldiekin.

Eszenografiarako lanez eta paisajeez gainera, beste lan batzuk ere egin zituen Garayk. Harenak dira, halaber, Durangoko Udaletxeko kanpoaldeko horma pinturak, Bilboko Ayala antzokiko atariko pinturak etab. Bestalde, bi zarzuelatarako libretoa ere idatzi zuen: «Katalin» (Echevarrietarekin batera idatzia) eta «Mari Eli» (Carlos Arnichesekin lankidetzan idatzia eta Guridik musikatua). Azken urteetan arteko eskolak ematen jardun zuen Bilboko Erruki Etxe Santuan.

 

Nazionalismoa pinturan

Valentín Zubiaurre Aguirrezábal Madrilen jaio zen 1879an eta 1963an hil zen Madrilen.

Aita Errege Jauregiko musika irakaslea eta organo jolea zuen. Valentín, bere anaia Ramón bezala, gormutua zen jaiotzaz. 1894an, Madrilgo San Fernando Arte Ederretako eskolan pintura ikasketak hasi zituen anaiarekin batera; Haes, Moreno Carbonero, Muñoz Degrain eta Ferrant pintoreak izan zituen irakasle. Madrilgo eskolan ikasketak amaitu zituenean, Europa guztian zehar ibili zen eta Herbehereetako, Frantziako eta Italiako museorik ospetsuenetan izan zen. 1899an Arte Ederretako Erakusketan Garai herriko hiru paisaje aurkeztu zituen. 1901ean berriz ere Arte Ederretako Erakusketan parte hartu zuen; hamar lan eraman zituen eta bere bizitzako lehen saria lortu zuen.

1908an bi sari garrantzitsu irabazi zituen, Arte Ederretako Erakusketan bata eta Valentziako Nazioarteko Lehiaketan bestea. Europa eta Ameriketako hiri garrantzitsuenetan jarri zituen bere koadroak ikusgai, hala nola Paris, Madril, Buenos Aires, Bartzelona,Bilbo, Donostia, Txileko Santiago, New York, Pittsburgh, Texas eta Tokion. Nazioarteko hainbat erakusketatan lehen saria irabazi zuen: 1909an Munichen, 1910ean Buenos Airesen, 1911n Bartzelonan, 1915ean Kaliforniako San Franciscon, 1916an San Diegon eta Panaman. 1912an Gipuzkoako Aldundiak pentsio bat eman zion Parisen ikasteko.

1917an Lehen mailako domina eman zioten Nazio Erakusketan Versolaris lanagatik. 1944an San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademiako elkarte kide izendatu zuten. Arte Ederretako Nazio Erakusketen Mendeurrenean (1957) ohorezko domina eman zioten Autoridades del pueblo lanagatik. Valentín Zubiaurrek Euskal Herriko paisajeak eta ohiturak islatu zituen batez ere bere obretan. Kolore soilak erabiltzen zituen, kolore biziak ere maisutasunez tartekatzen zituela. Lan nagusiak: Paisaje vasco, Regatas, Segovianos, Paisajes de Garay, Paisaje de Mañaria, Altos Hornos, Cabo Machichaco, Un caserío de Vizcaya, Marina de Bermeo, Un mosquetero, Apuntes de Vizcaya,A las doce, Amarretako, Euli y Pandeiros, Iruguisalde, Por las víctimas del mar, Versolaris, Euskotarrak, Viejas leyes y nueva flor, La fiesta de la Virgen, Día de fiesta eta Procesión de Segovia.

Erretratugile gisa ere ezagun egin zen: Retrato de mi padre, Retrato de mi madre, Autorretrato, Tío Pachique, Retrato de don M.A. eta Retrato.

Ramón Zubiaurre Aguirrezábal, Valentínen anaia, Garain jaio zen 1882an eta Madrilen hil zen 1976an. Anaia bezala gormutua zen jaiotzaz. Madrilgo San Fernando Arte Ederretako eskolan egin zituen pinturako lehen ikasketak anaiarekin batera.

Haes, Muñoz Degrein eta Alejandro Ferrant izan zituen Madrilen irakasle. 1899an aurkeztu zituen lehen aldiz bere lanak Arte Ederretako Nazio Erakusketan; Durangaldeko hiru paisaje erakutsi zituen urte horretan. 1901ean sei margolan bidali zituen erakusketa berera. 1902an Bizkaiko Aldundiakdiru laguntza eskaini zion Parisen ikasteko, eta han bizi izan zen denboraldi luze batez, ondoren. 1904an eta 1906an Arte Ederretako Nazio Erakusketan ohorezko aipamena izan zuen. 1910ean Pío Barojaren Las inquietudes de Shandi Andia liburuko marrazkiak egin zituen, eta 1924an Arte Ederretako lehen domina eman zioten El marino vasco Shanti Andia el Temerario lanagatik. Hainbat bidaia egin zituen Gaztelara bertako paisajeak erakarrita. HegoAmeriketako eta Ipar Ameriketako hainbat hiritan egin zituen erakusketak, esate baterako Buenos Aires, Txileko Santiago, Valparaiso, Montevideo, Caracas, New York eta San Franciscon.

Europan ere erakusketa ugaritan parte hartu zuen: Paris, Oslo, Brusela, Berlin, Erroma. Hainbat sari irabazi zituen mundu osoko erakusketetan, Munich (1909), Buenos Aires (1910), Txileko Santiago (1910), Bartzelona (1911), Madril (1915), Kaliforniako San Francisco (1915), Zaragoza (1919) eta Madrilen (1924), besteak beste. Euskal giroko eta ohiturazko koadroak pintatu zituen batez ere, eta orobat ere Holandako paisajeak eta hainbat erretratu. Lan nagusiak: Amor y juventud (ohorezko aipamena Arte Ederretako Nazio Erakusketan), Los remeros vencedoren de Ondárroa (Bigarren mailako domina Nazio Erakusketan), Apoteosis de la pelota vasca, El santo del tío Ramón, Caridad, Mary, Las autoridades de mi aldea, Viejos ondarreses, El requiebro, Bodas de oro, El primer hijo al regreso del pescador, Pícaros y mendigos, Los intelectuales de mi aldea, La partida, Esperando la barca, El mercado, Danza vasca, Puesta del sol en Garay, Paisaje de Mañaria, El cabo Ogoño de Bermeo, Un caserío en Mañaria, Desde Ondárroa, Peña de Saturrarán, Autorretrato, La partida eta J. Mayeas eta J. Gerrikabeitiari eginiko erretratuak.Elias Salaberria Intxaurrandieta Lezon jaio zen 1883an.

Lezon igaro zuen haurtzaroa, eta txikitan hasi zen aurrean zuen guztia marrazten. Eusebio de Pildain Lezoko erretoreak eta Regino Guezala alkateak Eliasen marrazteko trebetasuna ikusita Cubaseko markesarekin hitz egin zuten Elias Donostiako Arte eta Lanbide eskolan matrikulatzeko.

Markesak Doloretako Andre Maria baten litografia eman zion kopiatzeko, eta emaitza gustatu zitzaionez laguntza eman zion Donostiako Arte eta Lanbide eskolan ikasteko. Eskolan Juan Martínez izan zuen irakasle. Ondoren markesaren alargunak diru laguntza eman zion Madrilgo San Fernandoko Eskolan aritzeko.

Madrilen Alejandro Ferrant eta Moreno Carbonero izan ziren Eliasen irakasle. Ondoren Parisa joan zen, eta han Lucien Simón eta Henry Martín pintoreen lanak aztertu zituen batez ere. 1906an Nazio Erakusketako Hirugarren mailako domina eman zioten Tú primero lanagatik. Timidez eta Un geógrafo lanak ere urte horretako erakusketara bidali zituen.

Handik bi urtera berriz ere hirugarren domina lortu zuen Layadores lanagatik; urte horretan bertan Lolo, Atardecer eta José María Salaberriaren erretratua aurkeztu zituen. 1909an Parisen egon zen denboraldi batez.

1912an Arte Ederretako lehen domina eman zioten La procesión del Corpus en Lezo lanagatik (gaur egun Arabako Foru Aldundian, Gasteizen). Urte horretan bertan, Arte eta Lanbide Eskolakozuzendari zen Rogelio Gordónek erakusketa bat antolatu zuen Donostian, eta hainbat euskal pintore ezagunek erakutsi zituen bere lanak hartan. Horien artean aipagarriak izan ziren, besteak beste, Elias Salaberria bera (Nere aita), Ramón Zubiaurre (Pescadores de Ondárroa), Ignacio Ugarte (Dos borrachos) eta Valentín Zubiaurre (Matrimonio holandés). Oso garrantzitsua eta arrakastatsua izan zen erakusketa hura. 1912an Lezoko Udalak Gipuzkoako Aldundiari pentsio bat eskatu zion Eliasentzat atzerrian bere ikasketak jarraitzeko.

1913an Arte Ederretako Erakusketan aurreko urtean lehendomina jaso zuen lan bera Municheko Erakusketara bidali zuen, eta urrezko domina eman zioten. Erakusketa haren ondorioz alemaniar kritikariek Eliasen lanak goretsi zituzten. 1920. urte inguruan margolan sail berezi bat egin zuen Eliasek, tamaina handiko eta kalitate oneko lanek osatua: Gu, La ofrenda de Elcano, San Ignacio de Loyola, Los mineros, La Virgen de Aránzazu, etab. Garai horretan Espainian hainbat enkargu jaso zituen erretratuak egiteko; ospetsuak izan ziren Alfontso XIII.a erregearen eta Maria Kristina erreginaren erretratuak. Joan Sebastian Elkanoren munduaren biraren mendeurrena zela eta, Gipuzkoako Aldundiak gai horren inguruan margolan bat eskatu zion. Eliasek mendeurren hurazela-eta egin zuten lanagatik Getariko udalak semetzakoa izendatu zuen. 1948an Ameriketan erakusketak egitea erabaki zuen, eta Buenos Airesen hogeita hamaika lan erakutsi zituen.

Harrera ezin hobea izan zuen, eta kritikariek Eliasen margolanak miretsi zituzten. Madrilgo San Francisco el Grande elizako kupula pintatzen ari zela hil zen 1952an. Eliasen lan nagusietako bat San Ignacio margolana da; 1916an pintatu zuen Gipuzkoako Aldundiak eskatuta. Eliasen beste lan aipagarriak: Duelo (Eliasek berak errea); Aizkolari; El ama; De arribada; Caperucita roja; Don Juan; Don Ramiro; El cantor de Nuestra Señora (bere aitaren erretratua), Agur, Euskalerria; San Francisco Javier; El hermano Gárate, etab.

 

Arruetarrak

Alberto Arrue, lau anaia artisten artean zaharrena, 1878.. rtean jaio zen, Abandon (Bilbon).

Batxilergoa amaitu zuenean Lekuona maisuaren eskutik hartu zituen marrazki eta pintura eskolak. Ondoren Guinea eta Aramburu izan zituen irakasle Arte eta Lanbide Eskolan. Hasierako ikasketa horiek ontzeko xedean, Madrila jo zuen 1894; urtean, San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan onartu zuten, eta Moreno Carbonero eta Muñoz Degrain pintore adituak izan zituen irakasle, besteak beste.

Margolaritzan trebatzeko zuen irrikiari jarraiki, Erromara joan zen eta estudio bat zabaldu zuen han.

Erroman eman zituen hiru urteetan, oso margolan garrantzitsuak egin zituen bere estudioan, «Associazione Artistica Internazionale» elkarteak sorturiko akademian lan egiten zuela aldi berean. Parisen bolada luze bat egin ondoren, Caridad margolana aurkeztu zuen Madrilgo Erakusketa Bi Urtekoan (1901), eta hiru urte geroago Lola izenburuko koadroa aurkeztu zuen hiri berean egin zen Arte Ederretako Nazio Erakusketan; koadro hori, ordea, «sala del crimen» deituriko aretoan egokitu zioten eta, sumindurik erabat, erakusketara horretara gehiago ez aurkezteko erabakia hartu zuen. 1905ean La vuelta de la romería margolana aurkeztu zuen Bilboko Arte Modernoko IV.

Erakusketan; Bizkaiko Aldundiak erosi egin zion koadroa.

Frantzian eta Italian barrena ibili zen hurrengo urteetan, eta Juan de la Encinari ?Ricardo Gutiérrez Abascal kritikariari? egin zion erretratuak (1910) izan zuen arrakasta ikusirik, beka bat eskatu zion Arruerentzat bilbotar talde intelektual batek Bizkaiko Aldundiari; Aldundiak onartu egin zuen eskaria. Ondoko urteetan erakusketa askotan parte hartu zuen (Bilbo, 1919; Londres, 1920; Bordele, 1920; Buenos Aires, 1922) eta 1923an, Bilbon, Fray Juan de Zumárraga margolana egin zuen, Gernikako Juntetxean jartzeko Bizkaiko Aldundiak eskatua. 1928. urtean berriz,Buenos Airesko arte galeria batean jarri zituen erakusgai bere lanak, Ramiro eta José anaiek eginiko arte lanekin batera. Bizirik zegoela 1943. urtean eskegi ziren azkeneko aldiz bere margolanak, Bilboko Delclaux arte galerian hain zuzen ere, hurrengo urtean hil baitzen Alberto Arrue.

Alberto Arrue gure herriko margolari fin eta itzaltsuenetako bat izan da kritikaren arabera.

Maisutasun handiz islatu zituen ohiturazko eszenak, eta nekazariek eta arrantzaleek erakarrita, landa eta itsaso giroko gaiak margotu zituen batez ere: Pescadores vizcaínos, Aldeanos de Arratia, Pescadora, Tipos Vascos, La galerna, Muchachas del puerto.

Euskal neska ijitoa ere behin baino gehiagotan da protagonista bere margolanetan, eta erretratu bikainak margotu zituen:Tomás de Meabe, Quintín de la Torre, autoerretratua. Haren margolanetan guztia da leuna, zuzena eta estilizatua: marrazkia, argia, kolorea eta konposizioen harmonia. Alferrekoa da obra horietan nabarmenkeriarik edo gehiegikeriarik bilatzea; aitzitik, bikaintasuna lortzeko saio etengabea igartzen zaio obra guztiari.

Margolari petoa izan zen, osoa, eta ezinhobe menderatu zuen bere estiloa. Ez zuen beste inor hartu eredutzat, ez zuen sekula ere etsi eta bereari eutsi zion ikusleen gustuei, kritikaren esanei edo edozein eskolak ezarririko arauei jaramonik egin gabe.

José Arrue aurrekoaren anaia da, semeetan bigarrena, eta 1885ean jaio zen Abandon. Antonio Lekuonak Bilbon zuen estudioan eman zituen lehen urratsak margolaritzaren munduan, eta Arte eta Lanbide Eskolara joaten zen aldi berean, han Guinea, Aramburu eta Sáenz izan zituela irakasle. 1897tik aurrera Frantzian eta Italian barrena bidaiatu zen izeba batek lagundurik, eta 1902an pintura eskolakjaso zituen Bartzelonako «Círculo Artístico» akademian; han ezagutu zituen Santiago Rusiñol pintore eta idazle kataluniarra eta Suzanne Valadon pintore frantsesa.

1905ean Parisa joan zen, eta bere anaia Albertorekin jarri zen bizitzen; haren eskutik izan zuen «La Grand Chaumière» akademia librean sartzeko aukera. Bi urtez Milanen Florencio Constantino tenor italiarrarekin bizi ondoren, 1908an itzuli zen Bilbora. Bilboko Arte eta Lanbide eskolan irudimarrazkiko klaseak eman zituen eta urte berean, El Coitao aldizkaria sortu zuen beste euskal artista eta idazleekin batera, Maeztu eta Meabe tartean.

Bestalde, bazen José ospetsu bihurtuko zuen beste alderdi bat; 1909. urtean, Miuraren azienda bisitatu ondoren, Indautxuko zezen plazara azaldu zen toreatzaile, eta ez omen zuen batere gaizki egin, beste zazpi korridatan parte hartu baitzuen. Harrezkero hainbat aldiz taxutu zuen Bilboko zezenketa feriarako kartela.

1911n Bilboko Delclaux arte galerian jarri zituen erakusgai bere margolanak, eta urte berean sortu zuen, beste lagun batzuekin batera, Euskal Artisten Elkartea.

Arrakasta handia izan zuen lau urte geroago arte galeria berean egin zuen erakusketak, eta Lux Etxeak kartel batzuk eta posta txarteletarako ilustrazio batzuk eskatu zizkion. 1920an anaia Ricardorekin batera, erakusketa interesgarri batean parte hartu zuen Bartzelonan Euskal Artisten Elkartearen eskutik. 1925. urtean bigarren klaseko domina eman zioten Parisen egin zen Arte Dekoratzaile Erakusketan. 1928an anaia Ramirorekin joan zen Ameriketara eta Montevideo, Buenos Aires eta Córdobako arte galeria garrantzitsuenetan jarri zituzten erakusgai beren artelanak. Espainiako gerra zibilaren ondorioz Laudion hartu zuen etxebizitza, eta hurrengo urteetan erakusketa gutxi batzuk eginik, hantxe hil zen 99 urte zituenean.

José Arruek batez ere gai eta erromeria herrikoiak margotu zituen, eta umore handiz deskribatu zituen euskal jaiak. Marrazkilari bikaina eta zehatza izan zen, eta bere margolanei, askotan pertsonaiez beteak izan arren, aldezaurretik egileak ondo aztertu eta erabaki duen ordena igartzen zaie, jarrera eta objektu guztiek beren agertzeko arrazoia eta izaera baitute.

Ramiro Arrue ere, anaia gazteena, Abandon jaio zen, 1892an.

Oso gazte zela bere izeba batek Donibane Lohizunen zuen etxe batean jarri zen bizitzen. 1911n Parisa joan zen eta Montparnasseko akademia libreetan marrazkia eta pintura eskolak jaso zituen.

Parisen Mogrobejo eskultore handia ezagutu zuen, eta hark erraztu zion «La Grand Chaumière» akademiarako sarrera.Francisco Durrio eskultorearen lantegia bisitatu zuen, eta Gauguinen margolaritza sakon aztertzeko aholkua eman zion bizkaitarrari.

Halaber, Bourdelle eskultorearen lantegiko obrak miresteko aukera izan zuen. Parisko Udazkeneko Jauregian bere margolanak birritan eskegi ondoren, Bilbora itzuli zen eta 1924an hiri horretako Arte ModernokoMuseoak Jugadores de cartas margolan ospetsua erosi zion; euskal kutsu nabarmeneko margolana da, baina bistakoa du Cézanneren eragina. Hurrengo urtean, Parisen, urrezko domina eskuratu zuen Arte Dekoratzaile Erakusketan La danza en el País Vasco izenburuko margolanari esker. Bestalde ilustrazio lan bikainak egin zituen bi liburu ospetsuetarako, Francis Jammesen La boda vasca eta Pierre Lotiren Ramuntxo obretarako hain zuzen ere. 1928an anaia Josérekin joan zen Ameriketara, eta erakusketa arrakastatsuak egin zituzten Montevideon eta Córdoban. 1934an Parisko Opera Antzokiak Perkain drama lirikoan parte hartzen zuten artisten jantzien diseinuak eta dekorazioak egin zitzala eskatu zion Ramirori, eta ezin kritika hobeagoak jaso zituen Parisko prentsan.

1938. urtean Donibane Lohizunen zen berriro ere, eta Espainiako gerra zibiletik ihesi zihoaeuskal artista asko jaso zituen bere etxean. Hamar urte geroago Pierre Lotiren Ramuntxo obra ospetsua taularatzeko dekorazioak zuzendu zituen Baionako Antzoki Nagusian, eta Erensoinka eta Etorki taldeentzako jantziak eta dekoratuak ere taxutu zituen.

1954. urtean Joseph Peyreren Juan el vasco liburua apaindu zuen, eta Euskal Paisajearen lehenengo saria eskuratu zuen Donostiako lehiaketara aurkeztu ziren 70 koadroen artean. Donibane Lohizunen hil zen 1971n.

Ricardo Arrue ere Abandon jaio zen, 1890ean, eta beraz, anaietan hirugarrena zen. Anaiek bezalaxe, Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen lehen ikasketak, akademia libreetara joaten zela aldi berean. Bere anaia Alberto izan zuen irakasle bolada luze batean, eta Parisko Louvre eta Cluny museoetan, eta Arte Dekoratzaile Akademian ondu zituen ondoren ikasketak. Madrilgo Pradoko Museoan erakusgai zeuden artelanak aztertu ondoren, Bilbora itzuli zen eta han hartu zuen egoitza. Pixkanaka zeramikak eta esmalteak lantzen hasizen, eta trebetasun handia lortu zuen. 1924. urtean Madrilen egin zen Arte Dekoratzailearen Nazio Lehiaketan sari garrantzitsu bat eskuratu zuen, bertara aurkeztu zituen esmalte landu eta ederrei esker.

1938. urtean Venezuelara joan zen, eta Caracasko Arte Ederretako Lizeoko esmalte eta zeramikako irakasle izendatu zuten; han jardun zuen irakaskuntza lanetan 1978. urtean hil zen arte.

Venezuelan sari ugari jaso zituen, eta Zaragozako Arte Ederretako San Luis Errege Akademiako urgazle ere izendatu zuten. Bestalde, Metalen gaineko Esmaltea lantegia sortu zuen Caracasen, eta esmalteak lantzeko «Grupo Arrue» taldea ere osatu zuen bere inguruan (1940).

Esmalte zoragarriak landu zituen, Bilboko Euskal Artisten Elkarteak duen egoitzako beirateetan dauden bi lanek erakusten dutenez, eta ate berriak zabaldu zizkion Euskal Herriko zeramikagintzari.

Bikain lantzen zituen bere esmalteak, eta dekorazio motibo ikusgarriak egin zituen.

 

Pintura soziala

Mende honen lehenengo urteetako artea aztertzerakoan esan beharra dago nazionalistek eta sozialistek betetzen zituzten alor politikoak ezberdinak izanik, talde bakoitzaren helmugak ere ez zuela batak bestearekin zerikusi handiegirik izaten. Ildo horretatik jarraituz artisten artean ere, joera politiko batekoak zein bestekoak ziren, jakina. Hala ere zaila da arte sozialista hutsa edota arte nazionalista soila sortu zenik esatea.

Izan ere, artistak, artista den aldetik, sortze askatasunari ematen baitio lehentasuna, gehienetan, eta izan ditzakeen ideia politikoak gainditurik geratzen dira askatasun horren kariaz. Izan da, haatik, langilearen bizimodu latza, errealismo handiz, bere pintura lanetan jaso duen artistarik, euren lanetan sozialismoaren eragina erakutsiz. Horrela gertatzen da, hain zuzen ere, Arteta eta Tellaeche pintoreen lanetan.

Aurelio Arteta Bilbon jaio zen 1879. urteko abenduaren 2an.

Hamalau urte zituela Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen marrazkigintza lantzen. Hurrengo urtean, aita trenbideetako enplegatua zela-eta, familiak Valladolidera joan beharra izan zuen. Han ere, bere zaletasunari jarraituz, Arte eta Lanbide Eskolan jardun zuen Artetak; horrez gainera, Luciano Sánchez Santarék emaniko eskola partikularrak ere hartzen zituen.

Familiak ahalbide ekonomiko handirik ez zuelako, Artetak ikastearekin batera enpresa bateko morroi lanak ere egin behar izaten zituen. Laster, 1897. urtean, Madrila joatea erabaki zuen hangoSan Fernandoko Arte Ederretako Eskolan ikasteko asmoz.

Hori egin ahal izateko zenbait lanbide xumetan jardun behar izan zuen. San Fernandoko Eskola horretan gerora pintore ospetsu bihurtuko ziren hainbat ikaskide izan zituen, hala nola López Mezquita eta Elias Salaberria, besteren artean.

Nolanahi ere, 1902. urtean Artetaren egoerak hobera egin zuen, nabarmen, Bizkaiko Aldundiak beka bat eman ziolako.

Hori eskuratzeko lehiaketa batean parte hartu zuen; norgehiagoka horretara Angel Larroque pintorea ere aurkeztu zen, eta landu beharreko gaia ?Laneko istripu bat? zuten. Antzeko arte maila erakutsi zutela-eta biek, beka bana lortu zuten. Beraz, udazkenerako jadanik Parisen zen Arteta, Quintín de Torre eskultorearekin batera. Frantziako hiriburuko Montmartre auzoan hartu zuen bizilekua, giro artistiko bete-betean; hango artisten artean Puvis de Chavannes izan zen Artetarengan eraginik handiena izan zuena. Bestalde, Belgikara egindako bidaietan pintore flandriarren errealismo sozialarekin egin zuen topo; haien ikusmoldearekin bat etorri zen Arteta. Hiru urte geroago, 1905.. rtean, beraz, Italiako hainbat hiri eta museo bisitatuko ditu: Erroma, Florentzia, Milan.

1906. urtean Bilbora itzuli zen, eta bere lehenengo erakusketa antolatu Delclaux arte galerian.

Edonola ere, Artetak ez zituen koadro asko pintatzen, bere lanei buruzko kritiko zorrotzenaArteta bera baitzen; behin eta berriro ezabatzen zituen, hurrengoa lehengoa baino kalite hobekoa lortzen zuen arte. Horren ondorioz, bizi izateko kartelak eta antzekoak egin behar izaten zituen: estropada edo pastoraletakoak, futbol partiduetakoak eta beste ekitaldi askotakoak Artetarenak izaten ziren. 1908. urtean mural eder bat egin zuen Zabalatarren jauretxean. 1911. urtean Euskal Artisten Elkartea sortu zutenean Arteta zegoen kide sortzaileen artean. Elkarte horretako sarrera eta aretoak edertzeko lau oihal handi egitea erabaki zen, eta horietako bat Artetaren esku utzi zuten; hartarako Eva arratiana izeneko lan ederra egin zuen. 1919. urtean Parisko Erakusketarabi obra bidali zituen: La despedida de las lanchas eta María; biek ere laudorio ezin beroagoak jaso zituzten kritikoen aldetik. Hurrengo urtean Londresko Erakusketan Marineros torpedeados obrak ere arrakasta ederra izan zuen, kritikoek ez ezik garai hartako intelektual ospetsuek ere biziki goretsi baitzuten.

?Lan bikaina, benetan hunkigarria, koadroaren barne marrek bata bestearekin elkartuz osotasun trinkoa erakusten dute?, zioen Salvador de Madariagak.

1921. urtean Bilboko Bankuak Madrilen duen sukurtsalerako sarrerako pintura egitea eskatu zion; lan hari esker Artetaren dohainak Espainiako hiriburuan ere ezagunago egin ziren.Ondorengo urteetan Artetak lan asko egingo ditu: adibidez, Logroñoko Apaizgaitegian, 1925.. rtean. Baina langilearen egoera ere gai kutuna du artistak, eta, hala, urte horietan pintatzen ditu Barrio obrero, Paisaje urbano con figuras, Campesino con una vaca y una ternera eta beste.

1930. urtean pinturako lehen sari nazionala lortu zuen Bañistaslanarekin. Bi urte geroago, 1932an alegia, Arte Ederretako Erakusketan lehenengo domina eskuratu zuen.

Espainiako gerra zibilaren garaian Madrildik Valentziara joan zen, eta ondoren Miarritzera.

Gerra zibilak Euskal Herrian sorturiko egoerari buruzko koadro asko pintatu zituen. 1940. urtean Mexikora joan zen, eta han hil zen, azaroaren 10ean, tranbia istripu baten ondorioz.

Kritiko guztiak bat etorri ziren Artetari buruzko iritzia ematerakoan: goi mailako artista bikaina izan zen.

Julián de Tellaeche Bergaran jaio zen 1884. urteko azaroaren 30ean. Gaztetan, hala ere, Lekeitiora joan zen bizitzera, eta han itsas ikasketak egiten hasi zen, aldi berean marinel bezala lanean jarduten zuela. Laster, baina, pintore izateko gogoa piztu zitzaion, eta asmo horri jarraituz Madrila joan zen, 1900. urtean, margolaritza ikasi eta lantzera. Espainiako hiriburuan bi urte egin zituen Eduardo Chicharro maisuaren gidaritzapean. Ondoren, 1902.. rtean alegia, Parisa joan zen ikasketaksakondu asmoz. Frantziako hiriburuan Julienen eta Colarosiren akademietan jardun zuen beste bolada batean. Hortik aurrera bere bizibidea pintura izango da, bai pintore bezala, bai pinturako kritiko gisa egunkarietan idatzitako artikuluen bidez, edota, biziaren azkenaldian, Peruko Altxor Artistikoaren Kontserbatzaile postua betez. Koadro askopintatu zituen eta erakusketa anitzetan parte hartu. Azpimarratzekoa da, Tellaechek aukeratzen zituen gaiei dagokionez, Lekeitioko bere bizialdiak eta itsasoarekin izan zuen harremanak bizi guztirako eragina izan zuela bere ibilbide artistikoan; izan ere, egin zituen ia koadro guztiek erlazio zuzena dute itsasoarekin: itsasontziak, kaiak, arrantzaleak, etab.

Zaila gertatzen da Tellaecheren lanetan joera artistiko zehatz bat aurkitzea; izan ere, nortasun handiko gizona izanik, koadroa osatzerakoan oso ñabardura pertsonalak eransten dizkio sortzearen urrats bakoitzari. Joera fauvista xume bat nabari bazaio ere, Moneten, Cézanneren edota Van Goghen ukitua ere agertzen da haren pintzelkada indartsuan.

Lehenengo erakusketak Bilbon egin zituen: 1910. urtean ?Sociedad Filarmónica?-k eratutako batean Lekeitio gaitzat duen olio lana aurkeztu zuen. Bi urte geroago erakunde horrek antolaturiko erakusketan hartzen du parte, berriro ere. 1913. urtean Tolosako Euskal Jaietan hiru koadro eskegi zituen. Bilbon egin zituenhurrengo hiru urteetan beste erakusketak. 1916. urtean Bartzelonara joan zen lehenik eta gero Madrila; Madrilen 18 oihal aurkeztu zituen. 1920. urtean, Donostian egindako erakusketa batean, 32 margolan aurkeztu zituen; haietako bat, Pescador vasco olio lana, hain zuzen ere, hiri horretako San Telmoko Museoak erosi zion.Geroago, bere ospea zabaldu ahala, atzerriko hainbat tokitan egin zituen erakusketak. Horietako garrantzitsuenak aipatzearren, jarraian esango diren hiriburuetan egindakoak azpimarratu beharko lirateke: Bruselan, 1921. urtean, Parisen, 1922. urtean eta Stockholmen, 1923. urtean.

1928. urtean, Euskal Artisten Erakusketan hartu zuen parte Donostian eta San Telmoko Museoak, berriro ere, koadro bat erosi zion, Puerto de Orio izenekoa alegia.

Esan bezala, Tellaecheren sorketa lana oparoa izan zen, eta egindako koadro guztien zerrenda agertzea ezina bada ere, ezagunenak, eta ospetsuenak, izendatuko dira hemen: El grumete blanco, Viejo pescador, Mujeres en la costa edo Canal de Brujas, besteak beste.

Julián de Tellaeche Perun hil zen, 1957. urteko abenduaren 24an.

 

R. Baroja Nessi, A. Larroque Echevarría eta A. Martiarena Lascurain

Ricardo Baroja Nessi pintore, grabatzaile eta idazlea zen.

Minas de Riotinton jaio zen, Huelvako probintzian, 1871n, eta Beran hil, Nafarroan, 1953an.

Serafínen semea eta Píoren anaia zen. Aitaren lanbide ibiltariak, Estatuaren zerbitzuko meatzetako ingeniaria baitzen, Ricardo Espainiako hegoaldean sortu izana esplikatzen du. Izan ere, Serafínek familia berarekin eramateko ohitura zuen lantokiz aldatzen zenetan. Urtebete zuela, gurasoen sorterrian, Donostian, zegoen Ricardo; zortzi urte zituela Madrila aldatu ziren, eta Iruñera bi urte geroago. Nafarroako hiriburuan beste bi urte igarota, Madrila joan zen ingeniaritza ikasketak egitera. Gaixotasunak jota, ikasketak eten behar izan zituen. Garai hartan pintura eskolak hartu zituen Eugenio Vivó pintore valentziarrarekin. Gero,ingeniaritza ikasketak alde batera utzi, eta Archivos, Bibliotecas y Museos izeneko karrerari ekin zion, museoren batean lan egiteko ametsarekin. Ikasketak amaiturik, alabaina, artxibozain gisa jardun behar izan zuen Espainiako hainbat hiritan ?Cáceres, Bilbo, Teruel, Segovia? 1804tik 1902ra. Lanbide hartaz asperturik, familiak Madrilen zuen okindegiaren ardura hartu zuen Pío anaiarekin batera.

Lehenengo koadroekin batera, Píoren obretarako irudiak moldatu zituen. Akuafortea interesatzen zitzaion, eta grabatuaren alorra lantzeari ekin zion. Mendea abiatu eta hamabi urteren epean, laurogeita hamar akuafortez gora ondu zituen; horietan erretratuak eta garai hartako Madrilgo eszenak nabarmentzen dira. Hona haietariko zenbait: Asfaltadores en la Puerta del Sol (1900), Losnovios (1906), Almazán, Procesión, El Piropo (1907), El Café, Jardín de cisnes (1907), Autorretrato, Suburbio, Salto de pértiga.

1900. urtetik aurrera, Bilbon antolaturiko Arte Modernoko Erakusketetan esku hartzen du, baita hainbat aldiz Madrilgo Arte Ederretako Erakusketan ere. 1906ko Nazio Erakusketan bigarren domina lortzen du grabatuaren sailean, eta lehena 1908an.

Orobat, bere garaiko artista gazteekin harremanetan zeuden bi anaiak, eta biak azaldu ohi ziren Café de Levanteko tertuliara; gerora oso ezaguna gertatu den jendea biltzen zen han, bai pintoreak (Romero de Torres, E.

Nieto, Picasso, Penagos, Arteta, Zuloaga, Rusiñol?), baita idazleak ere (Azorín, Valle-Inclán, Rubén Darío, Antonio eta Manuel Machado?).

1912an Ricardo eta Pío Baroja anaiek Itzea etxea erosi zuten Beran. Horrek Ricardoren Euskal Herriarekiko lotura eraberritu zuen. 1918an Carmen Monné pintore ipar amerikarrarekin ezkondu zen.

1927an Madrilgo Artes Gráficas Eskolako irakasle izendatu zuten,eta berriro grabatuarekiko interesa piztu zitzaion. Litografia alorreko saioak egin zituen orduan; halaber, emultsio fotografikoen bidez erreprodukzio era errazagoak bilatzen zituen. Garai hartan bestalde politikan esku hartu zuen, errepublikaren alde.

Garai hartako zenbait akuaforte dira La rusa, El ahorcado, La checa, El peregrino. Halaber, Bilboko Museoan diren olio pintura txikiak ere egin zituen orduan.

Garai hartako zenbait heliograbatu ere gordetzen dira, hala nola Nido de cigüeñas izenekoa. Obra askotan, bestalde, itsas gaia ukitu zuen. Pinturari buruzko idazkietan, margolari ?argizaleen? aurkari erabakia agertu zen, kolore efektu nabarmenak higuin baitzituen.

1931. urtean begi bat galdu zuen istripu batean, eta grabatua alde batera utzi zuen betiko; pintura ere alboratu zuen denbora batez. Egoera berri hark literatura jarduera areagotzera eraman zuen. Aurretik ere hainbat obra ondurik zeuzkan, besteak beste: El Cometa (1915) eta Olimpia de Toledo dramak; El Pedigree (1924-1926) antzerki lana; Fernanda (1920), Los tres retratos (1930) eleberriak. 1935ean Cervantes saria eman zioten La nao capitana eleberriagatik.

Espainiako gerra zibilaren ondorioz Ricardoren obra asko galdu ziren, Madrilgo etxea deseginik gertatu baitzen. Ekonomia hondamendiak jota, pintore profesional gisa aritu behar izan zuen azken hamabi edo hamalau urtez, askotan buruz, oroimenez, margotzen zuela. Donostian, Bilbon eta Madrilen egindako erakusketetan arrakasta bildu zuen. Beti ere, idazten jarraitu zuen: La tribu del halcón (1940); Bienandanzas y fortunas, Pasan y se van (1941); Los dos hermanos piratas, Gente del 98 (1944), etab.Ricardo Baroja ez dago inongo eskolatan sailkatzerik; bere pintura guztiz antiakademikoa da. Akuafortean artista handia da, eta olio pinturan abangoardiakoa eta berritzailea izan zen.

Angel Larroque Echevarría Bilbon jaio zen,1874an, eta 1961ean hil zen. Artista familian jaioa zen, Bernardo aitona, eta Leon Bernardo aita pintoreak baitziren. Bederatzi urte zituela Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen ikasten; Anselmo Guinearen dizipulu kuttunena izan zen. 1894an Bizkaiko Diputazioaren beka bat jaso zuen Parisen pintura ikasketak sakontzeko.

Urte hartan bertan, Sttutgart hirira aldatu zen Nemesio Mogrobejo eskultorearekin ikasteko.

1899an, bere prestakuntza jarraituz, nazioarteko maisuen kopiak egiten hasi zen Madrilgo El Prado Museoan. 1902an Erroma eta Florentziara joan zen Bizkaiko Diputazioak emandako bigarren laguntzarekin. 1907an erretratugile gisa jardun zuen Munichen eta Austriako hainbat hiritan. 1911n, Mexikon, Ohorezko Diploma lortu zuen Independentziaren Mendeurrenaren kariaz egin lehiaketan. 1912an Madrilgo Arte Ederretako Nazio Erakusketako lehiaketan esku hartu zuen lehen aldiz, Retrato de la señora y la niña de J.T. eta En la fuente obrekin; 1917an, hirugarren domina lortu zuen lehiaketa berean, Recolección de manzanas olio pinturarekin; 1920. urtekoan Autorretratos eta La fortuna koadroak aurkeztu zituen. Parisko lehiaketetan ere parte hartu zuen: Société Nationale des Beaux Arts, 1913 eta 1914an. Gero, 1921ean, Bilboko Arte eta Lanbide Eskolako irakasle postua bereganatu zuen oposizio bidez. Heldutasunera iritsita, erakusketa pertsonalak egin zituen: Bilbo (1945), Madril (1945), Bilbo (1947). Goian aipaturikoez gain, hona Larroqueren beste zenbait koadro ohargarri: Adán y Eva, Charros en el campo, La joven del sofá, El ciego de los romances, Los paisanos vascos, El txistu en la romería, Retrato de Ramón de la Sota, Las hilanderas, La chica del gato.

Larroquerengan, oro har, italiar pinturaren eragina nabarmentzen da, nahiz eta euskal pintura tradizionalaren kromatismoaren barne integraturik ageri den. Teknikarennagusitasuna, dotoretasuna eta ñabarduretarako jaidura dira Larroqueren ezaugarriak.

Ascensio Martiarena Lascurain gipuzkoar pintorea da (Donostia, 1884 - 1966). Martiarenarengan, berak onduriko obrez gainera, artista askoren prestakuntzan izan duen zeregina hartu beharra dago kontuan.

Hasitako ingeniaritza ikasketak alde batera utzi eta Parisa joan zen 1902. urtean pintura landu beharrez. Han bi urte eman zuen Jean Paul Laurene irakaslearekin, eta gero sorterrian finkatu zen.

1912an Donostiako Arte eta Lanbide Eskolako marrazkigintzako irakasle postua eskuratu zuen oposizio bidez. Hantxe jarraitu zuen, harik eta 1936an erbesteratu behar izan zuen arte. Plaza galdurik, itzulitakoan, 1941ean, bere akademia ireki zuen.

Madrilgo Arte Ederretako Nazio Erakusketako lehiaketan esku hartu zuen hainbat aldiz: 1904an (ohorezko aipamena, Mercader moro koadroagatik); 1912an; 1915ean (hirugarren domina, Retrato eta A la misa mayor koadroengatik) eta 1917an. Bestalde, hainbat erakusketa egin zuen: Kanadan (1916); Parisen (1921, 1924, 1925, 1936); Donostian (1910, 1928, 1950, 1960); Bilbon (1921). Halaber, 1951ko «I Bienal Hispanoamericana de Arte» delakoan esku hartu zuen. Hona Martiarenak lorturiko beste zenbait sari: hirugarren saria Panamako Arte Erakusketan (1916); ohorezko saria Donostiako Eguberrietako Lehiaketan (1950).

Martiarenaren beste obra ohargarri batzuk dira: Rita, El Rosario, Madre vasca, Retrato de señora, Cacharrera castellana, Desnudo, Puente del Sena, Retrato de mi padre, Retrato de don Miguel de Unamuno, Playa Bretona.Parisko garaiko estetikak eragin handia izan zuen Martiarenarengan.

Paisajeetan inpresionismorako joera garrantzi handikoa bada ere, joera hori pintorearen nortasunaren mende agertzen da.

Kolorearen erabilera ausarta, aberastasun kromatikoa eta marrazkiaren indarra dira Martiarenaren paisajeen ezaugarri batzuk.

Erretratuen artean, Parisen egindakoak nabarmentzen dira: puntilismoaren hurbileko teknikaz eta hiru arkatzez ?sangina, beltza eta zuria? eginak dira, eta Martiarenak marrazkia nola menderatzenzuen erakusten dute.

Geroagoko erretratuetan ?herriko jendea? profila guztiz markatua eta marrazkia guztiz nabarmena ageri da, argi indartsu batek adierazpen indarra azpimarratzen duela.

Goian azaldu den bezala, Martiarena irakaslearen jarduera guztiz ohartzekoa da. Aldi desberdinetan, hainbat dizipulu izan zituen, hala nola Antonio Valverde, Jesus Olasagasti, Marta Cárdenas, Carlos Bizcarrondo, Laura Esteve, Mikel Forkada, Ana Mª Parra, Carlos Sanz?

 

Frustrazioaren belaunaldia

belaunaldia?, ?27ko belaunaldia? edo ?Hirugarren ?36koa? ere esaten zaio frustrazioaren belaunaldiari. Belaunaldi horretako kideak XIX.. ende bukaeran edo XX. mende hasieran jaioak dira. Espainiako gerra zibilak haien bizitzak eta jarduerak eten zituen, eta gertaera hori da hain zuzen ere belaunaldi honen ezaugarria. Gehienek beren jaioterriaren inguruan hasi zituzten pintura ikasketak; hala ere, ezin izan zioten uko egin Madrila joateko aukerari, garai hartan oraindik ere Madrilgo eskolek erakarpen handia baitzuen euskal pintoreengan. Belaunaldi honetako kide nagusiak, jaiotza urtearen arabera, Jenaro Urrutia, Juan de Aranoa eta Gaspar Montes Iturrioz dira, besteak beste; lehenengo biak bizkaitarrak dira, eta gipuzkoarra hirugarrena.

 

Jenaro Urrutia Olaran

P lentzian jaio zen 1893an eta 1965ean hil zen Bilbon. Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zituen margolaritza ikasketak; 1918an Bizkaiko Aldundiak beka bat eman zion Parisen bere ikasketak sakontzeko, eta bi urtez bizi izan zen Parisen.

1921ean erakusketa bat egin zuen Bilboko Euskal Artisten Elkartean. Bizkaiko Aldundiak berriz ere beka bat eman zion, Italiara joateko oraingoan, eta 1923an Erromara joan zen. Hurrengo urtean beste erakusketa bat egin zuen Artisten Elkartean.

Erakusketa hartako bi lan Bilboko Arte Modernoko Museorako aukeratu zituzten: Bañistas eta Naturaleza muerta. 1926an Euskal Artisten Elkarteko lehendakari izendatu zuten, eta Donostiako 1928ko Euskal Aste Nagusian erakusketa bat egin zuen Euskal Artisten Elkartean.

Espainiako gerra zibila amaitu ondoren, hainbat erakusketa egin zuen Bilbon 1960. urteaarte. Garai hartan horma pinturarekiko ardura sortu zitzaion eta mota horretako lan ugari egin zituen, hala nola Barakaldoko San Jose parrokian, Lutxanako Artzain Onaren elizan, Bilboko San Joan Bataiatzailearen elizan eta Bilboko Santa Marinako Antituberkulosoan.

Urrutia Erroman bizi izan zenean Berpizkundeko pintoreek, Rafaelek batez ere, erakarri zuten, eta Rafael izan zen hain zuzen ere Urrutiaren lehenengo mugarria. Euskal ohiturak bere erara interpretatzen ditu, eta bere lanetan idealizazioa nagusitzen zaio errealismoari. Bestalde, bere lanak ondo eraikiak daude; indar eta espiritualtasun handikoak dira. Arte kritikariek hasiera-hasieratik harrera ona egin zioten bere lanari. Urrutiaren lanek kolorearen fintasuna dute ezaugarri berezkoena. Esan ohi da euskal pinturaren ezaugarri nagusia gris, urdin eta berdeen gamen leuntasuna dela;Urrutiak hori jasotzeaz gainera sentiberatasuna eta kolore aberastasuna gehitu zizkien bere lanei. Bestalde, soiltasunarenbidez irudiak handitu eta leundu egiten ditu, eta gainera sakontasun handia ematen dio lanari.

 

Juan de Aranoa

Bilbon jaio zen 1901ean. Hogeita hiru urte zituela Bizkaiko Aldundiaren beka bati esker Parisa joan zen margolaritza ikasketak sakontzera. 1929an Algortako eta Zaldibarko ermitetako horma irudiak egin zituen, eta lan haiei esker horma irudigile gisa ezaguna egin zen Aranoa. 1911n Bilboko Euskal Artisten Elkartean erakusketa bat egin zuen, eta arrakasta handia eta kritika onak jaso zituen; 1927-1930 bitartean beste hainbat erakusketa egin zituen elkarte horretan bertan, eta gerra aurreko pintore nagusietako bat bihurtu zen. 1934an Urrutiarekin eta Martínez Ortiz-ekin batera Bilboko Luziano jatetxea apaindu zuen. 1937an Argentinara erbesteratu zen, eta han hainbat erakusketatan parte hartu zuen.

Arrakasta handia izan zuen, Calvario lanak batez ere, eta Ameriketako beste hainbat herrialdetan erakutsi zituen bere lanak.

1945ean Mar del Platako Kasinoan Denak Bat erakundeak Euskal Pinturaren Erakusketa antolatu zuen eta Aranoaren zenbait lan egon ziren erakusgai. Hamabi urtez erbestean egon ondoren,1949an Bilbora itzuli zen. 1952an Donostiako Euskal Aste Nagusiko Euskal Pintoreen erakusketan parte hartu zuen beste pintore eta eskultore ezagun batzuekin, besteren artean, I. Zuloaga, R. Zubiaurre, J. Olasagasti, I. Etxandi, R. Baroja eta V. Zubiaurrerekin.

1958an Bizkaiko Aldundiko horma irudiak egin zituen.

Aranoak maisutasunez erabiltzen du kolore grisa; bere irudiak soilak baina indar handikoak dira. Aranoaren lanen ezaugarri den goibeltasuna arrantzaleen margolanetan nabarmentzen da. Lancha Mutil, Marinero Vasco, Andre Maria de Bermeo eta La siesta lanak Bilboko Arte Modernoko museoan daude erakusgai; Susana saliendo del baño, Ansiedad, Moisés sacando agua de la roca eta Calvario, Hego Ameriketako, Estatu Batuetako eta Europako museoetan; Maternidad E. Momeñeren bilduman, Bilbon. Bestalde, Aranoaren horma irudien artean aipagarriak dira Landatxueta elkartekoa, Algorta eta Zaldibarko elizetakoak eta A.

Zubizarretaren mausoleoa.

 

Gaspar Montes Iturrioz

Irunen jaio zen 1901. urtean.

Echeandía eskultorearekin eta J. Salís Camino pintorearekin hasi zituen ikasketak. Salís Camino eta N. Camiok pentsio bat lortu zioten, eta Madrila joan zen pintura ikastera. Han, J. M. López Mezquita eta F. Alvarez de Sotomayor-ekin aritu zen ikasten eta lanean. 1924an Gipuzkoako Aldundiak antolatutako Artista Berrien Erakusketan sari bat lortu zuen, sariaren diruarekin Parisa joan zen, eta Colarossi akademian aritu zen ikasten. 1926an Madrilgo Ateneoko Erakusketaaretoan erakutsi zituen zenbait lan, Bernardino Bienabe Artía gipuzkoar pintorearekin batera.

Handik urtebetera Baionako Euskal Museoan egin zuen erakusketa bat Bienabe Artía eta Jesus Olasagastirekin. Arte Ederretako Erakusketa Nazionalera Roncesvalles eta Paisaje en Irún lanak bidali zituen 1927an, eta El embarcadero eta Fuente de Narciso 1930ean. 1938an Irungo Udal Akademian Marrazki eskolak ematen hasi zen. 1970ean ?Siete Maestros Españoles del Dibujo? erakusketan parte hartu zuen Vázquez Díaz, Casas, MartínezOrtiz, Arteta Colmeiro, eta abarrekin batera. Handik urtebetera ?Guipúzcoa vista por sus pintores? erakusketa ibiltarian Montes Iturriozen hainbat lan egon ziren ikusgai. Erakusketak egin ditu Madrilen, Donostian, Bilbon, Pauen, Baionan, etab., eta sari ugari irabazi ditu, besteak beste, Pintoreen Lehiaketako lehen saria, Gipuzkoako Aldundiak antolatua (1928); Donostiako Eguberriko Lehiaketako lehen saria (1951); Donostiako Udaleko bigarren saria; Donostiako Eguberriko Lehiaketako Darío Regoyossaria. Gipuzkoa, Valentzia eta Asturiasko hainbat elizatako horma irudiak egin ditu. Nafarroako eta Aragoiko hotel batzuk apaindu ditu, eta beirateak ere egin izan ditu. Hainbat museotan ditu bere lanak erakusgai, esate baterako, Donostiako San Telmon, Bilboko Udal museoan, Mar del Platan (Argentina), Gipuzkoako Aldundian. Paisajeak pintatu ditu batez ere, beti ere bere jaioterriaren ingurukoak. Bere lanetako koloreak sutsuak dira, baina argiak; xehetasunak harmoniaz biltzen ditu; pintzelkada bizkorra eta soila du.

 

J. Olasagasti, N. Martínez Ortiz de Zárate, P. Olaortúa eta C. Landi Sorondo

Jesus Olasagasti Irigoien Donostian jaio zen 1907an eta 1955ean hil zen hiri horretan berorretan. Ascensio Martiarena, Julián Tellaeche eta Daniel Vázquez Díazen ikasle izan zen.

1922, 1923 eta 1925ean Donostiako Artista Berrien Lehiaketan parte hartu zuen; bitan lehen saria irabazi zuen. 1926an Italiara joan zen Juan Cabanas eta Mauricio Flores Kaperotxikirekin batera. Han izan zen bitartean Quattrocentoko artistak ikertu zituen batez ere. 1926. urtean bertan Bilboko Euskal Artisten Elkartean erakusketa bat prestatu zuen, eta bi margolan bidali zituen Arte Ederretako Nazio Erakusketara (Bodegón eta Retrato de las señoras de Olasagasti).

1928. urteko Donostiako Euskal Astean Guitarristas eta Las Hermanas lanak aurkeztu zituen.

1930ean Retrato de Díaz Caneja lana erakutsi zuen Donostiako Arte Modernoko Erakusketan.

1936an Olasagastik, Garrido eta Ribera pintoreekin batera, Donostiako Amara auzoko jaiak zirelaeta erretratu lantegi moduko bat antolatu zuen, hurbiltzen zirenei hantxe bertan erretratua egiteko asmoarekin. Lantegira Zuloaga joan zen eta Olasagastik erretratu bat egin zion olio pinturaz. 1939az geroztik eta hil arte erretratu ugari egin zituen, emakumeenak batez ere. Garai hartan pintore askok hartzen zuten erretratuaren bidea dirua irabazi ahal izateko; Olasagasti oso erretratugile ospetsu bihurtu zen, eta Madril, Bilbo eta Donostiatik jasotzen zituen erretratuak egiteko enkarguak. Garai hartako erretratuen artean aipatzekoak dira: Retrato de la Sra.

Gastaminza, José Manuel Aizpúrua arkitektoarena, Labayen arkitektoarena, Mi sobrino Vicente Ameztoy, Retrato de Alendro de la Sota, Retrato de su mujer María Pena Sagasti, Mis tías, etab. Olasagastik ezagunen baten edo senide baten erretratua egiten zuenean trebezia handiz biltzen zituen margolanean pertsonaiaren psikologia eta ingurunea.

Zenbait aldizkaritan partehartu zuen, Vértice eta Escorial aldizkarietan, besteak beste.

1951. urtean Latinameriketako Arteko Lehen Bi Urtekoan bi erretratu izan zituen ikusgai.

Nicolás Martínez Ortiz de Zárate Bilbon jaio zen 1907an eta Madrilen hil zen 1991. urtean.

Hamar urte zituela hasi zen pintura ikasten Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan; Federico Sáez Venturini, Higinio Basterra, Vicente Larrea eta Angel Larroque izan zituen han irakasle. 1924an Bilboko udalak diru laguntza eman zion Parisa joateko; hanGrande Chaumière akademian aritu zen ikasten. Horrez gainera, akademiako hainbat kartel lehiaketa irabazi zituen. 1930ean Bilbora itzuli zen. Garai horretan kartelak, horma irudiak eta liburuetarako marrazkiak egiten zituen batez ere. Lehen Aberri Egunako (1932) kartela eta Estatutuaren aldekoa (1932) egin zituen besteak beste. Euskal Herriko Itzulia, zezen feriak, eta era horretako hainbat ikuskizunetarako iragarkiak ere egin zituen.

Espainiako gerra zibilaren garaian Eusko Jaurlaritzak egin zituen diru paperak Martínezek diseinatu zituen. Bilbo oste frankistek hartu zutenean Cábanas Erausquin pintoreak gobernu frankistaren Prentsa eta Propaganda departamenduan jarri zuen lanean; baina, Eusko Jaurlaritzaren diru paperen egile izan zela jakin zutenean, atxilotu eginlazuten.

Horma irudi ugari egin zituen, besteak beste: Bilboko Luciano jatetxean, Bizkaiko Labe Garaietan, Bilboko Carlton Hoteleko grill-ean, Madrilgo La Polar Seguru Etxean. Euskal Artisten Elkarteko idazkari izan zen, eta Elkarteak 1930eko hamarraldian antolatutako hainbat erakusketatan parte hartu zuen. 19501969 urteetan ez zuen erakusketarik egin, bere lantegian lan eta lan aritzea erabaki baitzuen.

1969an bere bakarraldia utzi eta erakusketa ugari antolatu zituen berriz ere. Martínezek euskal pintura izeneko eskolaren eta garai hartako abangoardia joeren ezaugarriak elkartzen zituen bere lanetanPescadores eta Astilleros de Ondárroa dira Martínezen lan adierazgarrienak.

Pelayo Olaortúa Unceta Gernikan jaio zen 1910ean eta Bilbon hil zen 1984an. Antonio Torcalekin hasi zituen Bilbon pintura ikasketak (1927); ondoren Madrila joan eta Cecilio Plaren lantegian aritu zen ikasten.1933an San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan sartu zen, eta urte horretan bertan Eskola horretako Kolore eta Konposizioko lehen saria irabazi zuen. San Fernandoko Eskolan ikaslagun izan zituen, besteak beste, P. Bueno, Zabaleta, Conejo, Martínez Díaz, Morales eta E. Vicente pintoreak, eta Avalos eta Otero eskultoreak.

1936an Kordobako paisaje eskolan aritzeko diru laguntza lortu zuen, baina gerraz ibila zela eta ezin izan zuen joan. 1943an Bilboko Alonso aretoan egin zuen lehen erakusketa. Lehen erakusketa haren ondoren Bartzelonan(1944 eta 1945) eta Zaragozan (1947) erakutsi zituen bere lanak.

1948ko Madrilgo Arte Ederretako Nazio Erakusketan Paisaje fabril lana aurkeztu zuen eta 1950eko Erakusketan Nota bilbaína.

1952an diru laguntza eman zioten Erroman eta Parisen ikasteko, eta geroztik denboraldi luzeak igaro zituen bai Parisen bai Erroman. Erakusketa ugari egin zituen Parisko hainbat aretotan.

Euskal Herriko eta Parisko paisajeak pintatu zituen gehienbat, baina Gaztelako, Baleareetako eta Errioxako ikuspegiak pintatzera ere zalea zen. Erakusketa asko egin zituen, taldean nahiz bakarka: Bilbon (1949, 1953, 1976, 1978), Bartzelonan (1945), Mallorcan (1948, Yugo pintorearekin batera), Madrilgo Lehen Bi Urtekoan (1951), Burgosen(1953), Zaragozan (1953), eta beste hainbatetan. Lan nagusiak: Estampa antigua de Bilbao, Ondárroa, Viejo restaurante en el barrio latino, Rompientes, Calle de Mundaca, La Ría, Contraluz en Pancorbo, La ría de Luchana, Ocaso en la costa, Bodegón sobre Bilbao.

Carlos Landi Sorondo Tolosan jaio zen 1896an eta Donostian hil zen 1971n. 1915ean Madrila joan zen, eta Cecilio Plaren tailerrean aritu zen ikasten. Ondoren Parisko Grande Chaumière akademia librean osatu zituen ikasketak. 1920, 1921 eta 1922anGipuzkoako Aldundiak antolatu zuen Artista Berrien Lehiaketak irabazi zituen. Ganteko (Belgika) Pintura eta Arte Ederretako Errege Akademian grabatu eta akuaforte ikasketak egin zituen.

Erakusketa ugari egin zituen, Euskal Herrian gehienak. Paisajeak, kartelak eta liburuetarako marrazkiak egin zituen batez ere; Juan Garmendia Larrañaga tolosar etnografoaren tesiaren marrazkiak, esaterako, Landik egin zituen. Kalitate handiko lanak egin zituen; koloreetan grisak nabarmentzen zituen. Landiren akuaforteek itxura erromantikoa dute; kartelak, berriz, berritzaileak dira. Lan nagusiak: Viejo Bayona, De merienda en la sidrería, Casa de pescadores de Pasajes, 1929ko Donostiako Aste Nagusiko kartela, etab.

 

F. Echevarría, J. Lorenzo-Solís, Menchu Gal, L. García-Ochoa

Federico Echevarría Uribe Bilbon jaio zen 1911ko uztailaren 28an. Juan Echevarría Zuricalday pintorearen iloba da, eta osabarekin ikasi zituen pinturaren oinarriak. Hasieran oso lan akademikoak egin zituen, gero inpresionistak, pintore frantsesen eragin handiarekin, eta 1960az geroztik pintura abstraktua landu du. Erakusketa asko egin ditu, bai bakarka bai beste artista batzuekin, Euskal Herrian ez ezik, Europako, Ameriketako eta Asiako hiriburu nagusietan ere.

Bere obren artean aipatzekoak dira, besteak beste: Teresita, Laniña del chaleco, Plaza de la Bastilla, Naturaleza muerta, Cabaret, Campamento gitano eta Pío Baroja.

José Lorenzo-Solís Goiri bilbotarra zen, margolaria eta eszenografoa (1916-1979). Zuzenbide eta Arte Ederretako ikasketak egin zituen. Margolaritzaren oinarriak Sáenz Venturini, Antonio Torcal eta Chicarro maisuengandik ikasi zituen. 1944an Urrezko domina irabazi zuen Nazio Erakusketan, eta 1945ean bigarren saria irabazi zuen Bilboko Arte Ederren Erakusketa Probintzialean. 1948. urtean egin zuen bakarkako lehen erakusketa, Bilbon. Erretratugile gisa nabarmendu da, baina aipagarriak ditu izadi hilak ere, paisajeak eta gela barneak, besteak beste. Eszenografo gisa Jean Cocteau, Calderón de la Barca eta Bernard Shaw antzerki idazleen obren antzezpenetarako dekorazioak egin zituen, besteak beste. Bestalde, Uruguaiko itsasontzi konpainiabaterako lan egin zuen, itsasontziak dekoratuz. Artista gazteei erakusten jardun zuen urte askotan.

1970 inguruan abstraktura jo zuen. Lorenzo-Solísen lanak Euskal Herriko eta kanpoko bilduma partikularretan banatuta daude; Bilboko Arte Ederretako Museoan ere bada zenbait. Lan nagusiak: Bodegón (1930), Retrato de la señorita Jones, Interior(1969, Bilboko Arte Ederretako Museoa), Retrato de Conchita Zuazagoitia, Retrato de Esteban Calle Iturrino, Caracola y flores (1970).

Menchu Gal Orendain Irunen jaio zen, 1919an. Eskolan lehenbizi, eta Gaspar Montes Iturriozekin gero, hasi zituen margolaritza ikasketak. 1932an Parisa joan zen ikastera, eta Ozenfant margolari puristaren akademian aritu zen, baina gogo txarrez, oso gogorra eta estua iritzi baitzion puristek zerabilten metodoari.

Hala, Iruna itzuli, eta Madrila joan zen ikastera, San Fernandoko Arte Ederretako Akademiara (1935). Han Aurelio Arteta bizkaitar margolaria izan zuen maisu, denbora gutxian baina, gerra zibilia hasi baitzen.

Gerra denboran Atharratzera erbesteratu zen, familiarekin. Beraz, eskoletan baino gehiago, pintoreengandik ?Benjamín Balenciarengandikgehienbat? eta erakusketetan eta museoetan margolanak ikusiz ikasi zuen Menchu Galek. Dena den, ikasketa akademikoak baliagarriak izan zitzaizkion marrazten ikasteko.

Izan ere, berak, kolorearenganako grinagatik, uzkur egiten baitzion marrazkiari. 1947az gero Madrilen bizi da. 1951n «Madrilgo Eskola» taldeko artistekin harremanetan hasi zen. Nazioarteko zenbait pintura erakusketatan (Habana, Bartzelona, Brusela, Paris, New York) eta «Madrilgo Eskola» taldeko artisten eta euskal artisten erakusketa askotan parte hartu du; bakarkako erakusketak ere egina da Madril, Zaragoza, Bilbo, Donostia, Bartzelona, Xixon, Valladolid, Salamanca, Santander, Hondarribia, Iruñea eta Alacanten. Bi erakusketa antologiko egin ditu, Donostian (1986 eta 1992). Bestalde, sariketa askotan parte hartu du,eta jaso dituen sari askoren artean aipatzekoak dira Donostiako Udaletxearena (1950), Gipuzkoako Diputazioarena (1955, 1966) eta Espainiako Pintura Sari Nazionala (1959). 1971n Uranzuren Bidasoako Kondairak libururako ilustrazio batzuk egin zituen.

Menchu Gal paisajegile eta erretratugile gisa nabarmendu da bereziki, eta haren obraren berezitasun nagusia kolorea da, kolorearen indar eta bizitasun erabatekoa. Harrigarria da nola menderatzen duen kolorea: hiru tonu bakarrik erabiliz ere, haren obrak ez du kromatismo urritasunik azaltzen, alderantziz baizik, aberastasun ikaragarria. Erretratuetan izan ezik, erabat nagusitzen zaio kolorea marrazkiari haren margolanetan. 1950. urte ingurua arte paisaje inpresionistak egin zituen, Europako erdialdeko errealismo magikoaren ukituarekin betiere. Nabaria du postkubismoareneta Cézanneren konstruktibismoaren eragina garai hartako margolan kolore-murritzetan.

Geroago, 1950 ondoko urteetan, espresionismorako joera azaleratu zitzaion, eta aurreko aldiko kolore soiltasunetik aldendu ahala fauvismorantz egin zuen.1970 inguruan hasi zen Menchuren pinturaren heldutasun aroa.

Paisajeak ?aurrerantzean ez du ia besterik margotuko? esentziara laburtzen ditu, kolorez biziago eta hizkeraz sinpleago. Gero eta gehiago, Menchu Galen margokera kolorezko festa are biziagoa bilakatzen da, pintzelkada barroko arabeskoz betearekin.

Menchu Galen obran aipatzekoak dira, beste margolan askoren artean, Pasajes, Paisaje, Vendimia, Estación de Irun, Paisaje castellano, Muchacha, Señor con capa, Marina, Bodegón, La torre blanca, Monte de San Marcial, Pescador, Alrededores de Irún, Zumaia, Mata de moras, Retrato de Pío Baroja, Retrato de mi madre, Caserío del Baztán, Retrato del pintor Zabaleta, Puerto refugio de Fuenterrabía, Balcón con glicinas, El bosque eta Toledo.

Luis García-Ochoa Ibáñez Donostian jaio zen, 1920ko martxoaren 18an. 1928an, zortzi urte zituela, Madrila eraman zuten, eta han bizi da harrezkero. Gerra zibilaren ondoren, arte ikasketak hasi zituen Madrilen, Arkitektura Goi Eskolan eta San Fernandoko Arte Ederretako Akademian, baina ikasketak bertanbehera utzi, eta bere betiko bokazioa, margolaritza, hartu zuen ogibidetzat. 1948an egin zuen bakarkako lehenengo erakusketa, Madrilen. 1949an Frantziako gobernuak beka bat eman zion Parisen ikasteko, eta 1952an Espainiako Kanpo Arazoetarako Ministerioak beste bat Italian ikasteko. Akuarelan eta olio pinturan nabarmendu da batez ere. Grabatzaile gisa ereoso aintzat hartua da García- Ochoa. Erakusketa ugari egina eta sari asko irabazia da. García- Ochoaren obra Euskal Herriko eta atzerriko bilduma partikularretan banatuta dago. Haren lanen artean aipatzekoak dira: Figuras, La pareja, Bodegón, Puerto, Impresión, Ciudad, Medina de las Torres, Jardín Botánico, Calles y jardines, Tejados, Sierra de Guadarrama eta La murmuración.

 

Gerra ondoko belaunaldia

Gerra bukatu zen momentuan giroa oso nahasia zen gizartean oro har, baita arte munduan ere.

Frankistek ziotenez, euskaldunek gerra garaian eginiko gehiegikerien artean, ba omen zen bat arteari zegokiona, epe horretan eta euren probetxurako, arte lan asko ebatsiak zituztela Bilboko Arte Ederretako Museotik. Egia besterik zen, ordea; Eusko Jaurlaritzak Frantziarekin itun bat sinatu zuen, hango gobernuak bere lurraldean artelanak babes zitzan. Gerra ostean jabe bakoitzak berea jaso zuen.

Gerra irabazi zuten agintari berriek berehala ekin zioten euren norabideak finkatzeari. Egia esan, ezin baiezta daiteke benetako ideologia frankista bat egon zenik. Euren kezka nagusia debekuan zetzan.

Pentsatzen bazuten artelan bat euren aldeko izan zitekeela, ona zen. Txarra, aldiz, beste guztia.

Egoera hori, gutxi gorabehera, berdintsua izan zen 1975. urtea arte. Nolanahi ere, lehenengo hamarraldia, 1950. urte artekoa alegia, izan zen gogorrena.

 

Gerratik 1950. urtea arte

Inperioaren aipamen zintzoa egitea zen frankismoaren asmo nagusia eta, noski baino noskiago, Euskal Herrian egin zitekeen artea, besterik gabe, berez zen susmagarria, edonon ikusten baitziren abertzaletasunaren mamu gaiztoak. Arte modernoak, bestalde, ez zuen inolako tokirik agintaritzak ezarritako norabide horietan. Politika horrekin benetan lortu zutena kultura itotzea izan zen. Horren adierazgarri, eta bitxikeria gisa bada ere, bi gertaera aipa daitezke: falangista izanik ere, hemengo bi futuristek, Cábanas Erausquinek eta Carlos Riberak, euren lana utzi behar izan zuten inguruan zuten giro itogarriari aurre ezin emanez. Bigarren gertaera ere, are tristeagoa oraindik, egoera horren adierazgarri da; izan ere, argi erakusten du debekua ez zela norabide artistikoen maila soilean geratzen, baizik eta behar zenean ekintzetan eremamitzen zela: José Arrue pintoreari, 1948. urtean, ehun koadro baino gehiago txikitu zizkioten, behar zen ildotik desbideratu zirelako edo.

Artistek bitartean, eta inguru ukakor horri nolabait aurre egiteko nahiaz, elkartzeari eman zioten eta, honela, 1944. urtean jadanik lehenengo talde bat osatu zuten, ?Suizo?-arena, alegia, horrela bataiatu zutena izen bereko Bilboko kafetegian zenbait artista elkartzen zirelako, Quintana, Zubigaray, Arostegi eta beste.

Taldeak artistaren lanari babes profesionala eskaini nahi zion, eta horretarako Donostian eta Gasteizen ere antzeko elkarteak sortu eta guztien artean aldizkari bat argitaratzeari ekin zioten. Diru baliabide gutxirekin, artistak ezin baitziren bere lanbidetik bizi,egiten zen aldizkari hark ixteko agindua jaso zuen lau urte geroago.

Nolanahi ere, noiz behinka elkarrekin egotea lortzen zuten eta, beste ezer gehiago egiten uzten ez bazieten ere, gutxienez bilkurak berak onuragarriak gertatzen ziren.

Bestalde, Errepublika garaian Ruiz Blanco pintoreak «Unión Arte» izeneko elkartea sortu zuen, eta 1940ko hamarraldian hura berpizten saiatu zen, arrakasta gutxirekin dena dela. Kasu horretan elkartzearen ondorioz ?Cuatro pintores Vascos? izeneko taldea eratzea izan zen lorpen bakarra.

Taldea Alvarez Ajuria, Largacha, Pelayo Olaortúa eta Rodet Villa pintoreek osatzen zuten.

Bestalde, esan behar da Bilboko Arte eta Lanbide Eskola ere itxi egin zutela eta, hainbat istilu eta gorabehera makur jasan ondoren, ez zela berriro 1969. urtea arte irekiko.

Garai honetako pinturaren joera orokorra aztertuz gero, nolabaiteko postmodernismoa ikus daitekeela esan behar da; nolabaitekoa zela esaterakoan ez da aipatzen kalitatearen maila, gaien aukerak, besterik ezinean, murriztuak egon beharra baizik. Arteakaurrera egingo badu, artistak behar beharrezkoa du askatasuna, Euskal Herrian inondik inora ez zegoen zerbait, alegia. Sortzaileak eragozpenez beteriko bidea aurkitu nahi ez bazuen, beharturik zegoen baserriak, itsasoko olatuak edo basoko zuhaitzak, soilki, agertzera; horrela jokatzeko arrazoiak begirale arruntak ezagutzen ez baditu, begien aurrean ipuinetako mundu baten isla xamur eta goxoa besterik ez du ikusiko.

Garai horretako kubismoa, joera abstraktuak eta beste ez dira, oro har, inon azalduko esandako arrazoiak direla medio.

Nolanahi ere, aipatutako taldeetan pintore askok jardun zuen lanean bolada honetan, eta horien artean ondorengo hiru hauek aipatu beharrekoak dira: Pedro Muñoz, Ciriaco Párraga eta Jesus Olasagasti.

Hamarraldi honi dagokiona amaitzeko esan behar da agintariek emaniko manuak batzuetan poliziaren bitartez bideratzen zirela, inoiz pistola eskuetan eta, beraz, edozein jarduera artistikori abiada emateko artista euskaldunek, behin eta berriro, zailtasun ia gainditu ezinekin egiten zutela topo.

 

1950. urtetik aurrera

Bazirudien Hegoaldeko arte munduak ez zuela bururik altxatuko, batetik zegoen egoera kontuan hartuz eta, bestetik gerra aurreko artistekin behar zutenlotura etena zegoelako, batzuk ordurako hilak baitziren eta beste batzuk erbestean, baina zuzperraldiaren zantzuak, pixkanaka bada ere, agertzen hasiak ziren.Gauzak honela, Ibarrolak, zenbait babesleren laguntzarekin, Madrila joatea lortu zuen, han Vázquez Díazen estudioan urtebete ikasten jarduteko. Madrilen, besteak beste, gerra aurreko joerak ezagutzeko parada izan zuen eta, oro har, Madrilgo maisuaren eragin onuragarria jaso zuen. Berriro Bilbora itzuli zenean lehen aipatu diren taldeetako kideekin, horien artean Fidalgo, Barceló, Muga eta beste, jarri zen harremanetan.

Garai horietan, bestalde, erbestean zegoen Oteiza ere Bilbora itzuli ondoren, talde bat eratu zen Ibarrola eta gainontzeko artistekin batera. Oteizak, gerra aurreko gizona izanik, belaunaldien arteko etena lotzen zuen berriro, batetik; eta ospea eta atzerrian jasotako modernotasuna zekarren, bestetik. Hori dela eta, artista gazteak Oteizaren gidaritzapean jarri ziren eta ondoren, Arte eta Lanbide Eskolan hutsik zirengelak erabiltzeko baimena lortu ostean, berehala hasi ziren lanean.

Taldeak, berez, Udalari eskatu ziona Eskola bera irekitzea izan zen, baina ikusirik uko biribila baino ez zuela jasotzen, gutxienez hango gelak lantegi moduan erabili ahal izatea lortu zuten, besterik ezean. Hor egindako lanekin, 1951. urtean eta Bizkaiko hiriburuko Galería Estudion, hamar artista gaztek euren lanez osaturiko erakusketa antolatu zuten ?Bilboko Pintura Gaztea?izenpean; Oteizak taldea aurkeztu ondoren, bere berea duen bizitasunarekin, talde horrek ?Artista Euskaldunen Hirugarren Belaunaldia? osatzen zuela azaldu zuen. Oteizak, bidenabar, Bilboko prentsan arte euskaldunaren berpizte indartsua obratu zela adierazi zuen, ahal zen neurri sendoenekin lagundu behar zitzaiola erantsiz. Jarduera apal horietatik hasi zen sortzen gerora ?Euskal Eskola? izenaz ezagutzera emango zena.Geroago Oteizak berak, beste artista batzuekin batera, parada ezin hobea izan zuen Arantzazuko Santutegian egiteko ziren berritze lanetan bere ikuspegi artistikoak plazaratzeko. Gorabehera asko eta egoera korapilatsua sortu zen zenbait agintariren arbuioarekin, baina azkenik arte modernoaren ildo berriak Arantzazun geratu ziren, behin betirako, ikuspegi horien agergarri gisa.

1959. urtean ETA talde armatua jaio ondoren, frankisten jazarpenaareagotu egin zen, berriro ere, eta arte munduan modernotasuna ito beharrezko zerbait bihurtu zen agintarientzat. Egoera horri erantzuteko artistek, euren aldetik, abangoardiako lanak egitea antifrankista izatearen ikurtzat hartu zuten. Horren ondorioz, norbaitek lan figuratiboren bat egiten bazuen atzerakoitzat jotzen zuten, besterik gabe.

Egoera nahasi horretan, nolanahi ere, artista berri asko sortu ziren, Balerdi, Basterretxea, Chillida, lehen aipatutako Ibarrola, Sistiaga, Zumeta, eta beste asko eta asko. Talde berri asko sortu zen, eta arteari buruzko hitzaldiak, mintegiak, bilkurak, erakusketak anitzak ziren; orobat ere, anitzak ziren agintariekiko tirabirak eta artisten arteko ikuspegi ezberdinak, bai artistikoak nola politikoak.

Nolanahi ere, Franco hil ondoren artista ez da, jadanik, inor gutxik nahi duen lana egiten duen bazterturiko pertsona arraroa.

Gizarteak onartu egiten du, eta gaur egungo euskaldunek oro har artista goi mailako sortzaile bezala ikusten dute.

 

Euskal pintura 1950etik aurrera

Jorge Oteiza artista gipuzkoarra 1948an Hego Ameriketatik itzuli zenean, halako berpizte bat gertatu zen euskal arte adierazpen desberdinetan, eta artista berriak sortu ziren han eta hemen: Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Agustín Ibarrola, Rafael Ruiz Balerdi, José Antonio Sistiaga, Jose Luis Zumeta eta Amable Arias, besteak beste.

Horiek eta beste batzuek euskal artisten laugarren belaunaldia osatu zuten, adierazpenen arteko erlazio abstraktua zuten komunean, eta euskal tradizio herrikoia eta historikoa hartu zuten eredutzat erlazio abstraktu horren sustraiak aurkitzeko xedean. Ahalegin hori denena izanagatik ere, bi joera nagusi bereizi ziren, eta alde handiak ziren bi joeren artean, garai hartan Europan gertatzen ari zen bezalatsu.Batzuek beren ahaide artista hurbilenengana ?1936. urte aurreko arte errazionalista eta figuratibora? hurbiltzeko saioa egin zuten, eta besteek ezaguera kolektiboaren iturrietara jotzeko ahalegina egin zuten: etnologia, antropologia, filosofia eta erlijiora.

Bigarren bide horren aukera egin zutenei gutxi ardura zitzaien iragana; ezagutu eta gero ahantzi egiten den zerbait da iragana, ez du etorkizunari begira balio, dagoeneko ezagunak diren moldeen bitartekaritzarik gabe iritsi behar baita etorkizunera.

Egoera nahasi honetan halako koherentzia bat aurkitzeko, euskal margolaritzaren azken bilakaera argitzen duten gertakari batzuen lekukotzak ekarriko ditugu orriotara.

 

Arantzazuko auzia

1950. urte hasieran Arantzazuko basilika berritzeko lanak esleitu zitzaizkien Luis de Laorga eta Javier Sáenz de Oiza arkitektoei, eta urte horren amaieran Jorge Oteizak irabazi zuen eskulturen dekorazio lanak egiteko lehiaketa.

1952an, basilikaren egoitza berriko lanak amaitzear zirenean, margolanezko dekorazioak prestatzeko lehiaketarako deialdia zabaldu zen. Nestor Basterretxeak eta Carlos Pascual de Larak irabazi zuten lehiaketa, baina azken hori hil egin zen handik gutxira, eta Basterretxea geratu zen horma pintura guztien arduradun.

Beste bi artistak beren proiektuak aurkeztu zituzten basilika dekoratzeko lehiaketara: Javier M.. e Eulate frantziskotarra, beirateak egin zituena, eta Agustín Ibarrola. Azken horri ataurreko horma dekorazioa egiteko eskatu zitzaion. Ibarrolak Loiolan prestatu zituen zirriborroak, baina ez zuen Arantzazun margotzeko aukerarik izan, eta Atxuriko Arte eta Lanbide Eskolan egin beharizan zituen horma pintura horiek; ez ziren sekula Arantzazura iritsiko.

Bestalde, basilika berria dekoratzeko hautatu ziren zirriborroak erakusketa ibiltari batean jarri ziren ikusgai, eta sutan jarri ziren gipuzkoar talde kontserbadoreenak.

Nolanahi ere, erreakzio horiek aurrez aurre izan zuten obraren sustatzailea izan zen Aita Leteren jarrera sendo eta irmoa.

Baina 1954an hil egin zen Lete, eta kontserbadore haien protestek zuzeneko ondorioa izan zuten erlijio erakunde gorenetan; Basterretxeak margoturikoa ezabatzeko agindua eman zuten, eta Oteizak eginiko apostoluak jaitsi izan behar izan zituzten kanpoaldeko frisotik; apostoluak lurrean egon ziren orduz geroztik 1968.. rtea arte. Eta 1968. urtean Oteizaren apostoluak frisoan jartzea o- nartu bazen ere ?Oteizak bere aldetik hasierako proiektua soildu egin zuen?, ez zen halakorik gertatu Basterretxea eta Ibarrolaren lanekin.

 

Taldeak eta elkarteak

Garai honetan, gutxi gorabehera ideologia bertsua zuten artistak taldetan bildu ziren, talde horiek ordea ez zuten askorik iraun.

Gauzak horrela, «Estampa Popular Vizcaína» taldea sortu zen 1962an, Alderdi Komunistaren planteamenduetatik oso gertu zegoena. Agustín Ibarrola, eta, besteak beste, Jiménez de Pericás kritikaria, taldearen ideologiaren bozeramalea, biltzen zituen talde horrek. Gizarte lekukotzaren eta salaketaren hizkuntza estetikoa sustatu nahi zuten benetako munduko ikurrak eta irudiak erabiliz. Izen bereko taldeekin harremanetan jarri bazen ere?"Estampa Popular de Madrid" taldearekin batez ere?, talde bizkaitarrak berehala utzi zituen agerian bere berezitasunak, eta bereari eutsi zion.

Talde honek Donostian, Udaletxepeko aretoan, egin zuen jendaurreko ekitaldirik sonatuena, Gipuzkoako Artisten Elkartearen laguntzaz; Vidal de Nicolásek eta Gabriel Arestik olerki batzuk irakurri zituzten eta Jiménez de Pericásek hitzaldi bat eman zuen.

Erakusketa hark, taldearen lehen eta azkenekoak, areagotu egin zuen taldearen aurkako jazarpen poliziala; Ibarrola eta beste artista batzuk egotzi egin zituzten Bizkaiko Artisten Elkartetik jarduera politikoetan parte hartzeagatik, eta Ibarrola atxilo hartu eta espetxeratu egin zuten.

Aipagarri da, halaber, Bizkaian 1964an sortu zen beste artista talde bat, «Arte Actual» izenpean bildu zena; José Barceló, Carmelo García Barrena, Luis Soriano, Javier Urquijo eta Ignacio Urrutia margolariak bildu ziren talde horretan. Azken biak ordea margolari abangoardisten belaunaldi berrian kokatu behar dira, ia abstrakziora heltzen den estetikaren gaineko ikerketa baitzuten helburu.

1966. urte aldera «Bilbao taldea» sortu zen, Santafé Largacha, Acebal Idígoras eta Barreiro Bengoa artistek osatua. Politika edo estetika mailako ideologietatik ihes egiten duen artelana helburu izanik, profesional eran jarduteko ahaleginak egin zituzten; hala, erakusketa batzuk egin zituzten elkarrekin Donostian, Iruñean, Bartzelonan eta Coruñan.

Bizkaiko artisten nagusitasuna 1965. urtea arte agerikoa izan bazen ere, urte horretan «Ur» taldea sortu zen Donostian. Hasiera batean Javier Arocena, Carlos Bizcarrondo, José Gracenea eta Alejandro Tapia artistek osatu zuten talde hau, eta elkarrekin egin zituzten erakusketa ugarietan Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, José Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta margolari gazteenlanak ere ikusi ahal izan ziren tarteka. Margolan atseginak ziren, eguneroko gaiak islatzen zituzten koadro horietan, aldi berean balio estetikoak eta euskal berezitasunak elkartzeko ahalegina ageri dutela.

Araban, bestalde, «Pajarita» izeneko taldeak ziharduen 1956. urtetik aurrera; talde honek pintore arabarrak are bazterrerago gera zitezen ekarri zuen, probintzianismo batera eramanez eta Arabako gizartean gorpuzten ez zen modernotasunik ezaren isla garbia gertatuz.

Talde independente edo pribatu horiez gainera, aipatzekoa da Bilbon, Donostian eta Gasteizen egoitza zuten Euskal Artisten Elkarteen jarduera. Legez eraturiko elkarteak zirenez eta beraz, gobernuaren agintaritzaren zuzeneko kontrolpean zeudez, legezkotasunaren eta onarpenaren artean ibili ziren beti. Poliziak gertutik eta estuki aztertzen eta behatzen zituen elkarte hauek egiten zituzten ekitaldiak, erakusketak nahiz ekarpenak; hala ere, edo agian horrexegatik, gero eta eragin handiagoa lortu zuten euskal gizartea eta, era horretan, gertuago zuten arte eta kultura adierazpen mota guztiak jasoko zituen giroa sortzeko helburu nagusia, horrek berehalako eragina izango baitzuen euskal artisten sormen estetikoan.1966. urtean jarduera plan bat taxutu zen, eta Euskal Eskolako lau taldeak sortu ziren: «Gaur» Gipuzkoan, «Emen» Bizkaian, «Orain» Araban eta «Danok» Nafarroan.

Euskal Eskolak ez zuen batasun estetikoa helburu, joera guztietako artistak fronte kultural bakar batera biltzea baizik.

Amable Arias, José Antonio Sistiaga, Rafael Ruiz Balerdi, Jose Luis Zumeta eta Nestor Basterretxea (eskultorea ere bazena) margolariek eta Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Remigio Mendiburu eskultoreek osatzen zuten «Gaur» taldea. Abstrakzioaren aldeko joerak ziren nagusi artista horien lanetan.

«Emen» taldera ordu arte «Estampa Popular Vizcaína» eta «Arte Actual» taldeetan ibilitakoak bildu ziren, eta «Gaur» taldean ez bezala oso irizpide desberdineko artistak bildu zituen: errealismoaren ordezkari ziren Ibarrola, Blanco eta Dapena; paisajegileak eta herriaren sutraiak bilatu zaleak Guezala, Cañada, GarcíaBarrena, Iñurria eta García Erguin; ideologia politiko orotatik at geratzen ziren Moreno, Merino de la Cruz, Muñoz, Pelayo Olaortúa, Ramil, Rodet eta Lorenzo-Solís; eta abangoardian kokatzen ziren Andreu, Carrera, Larrea eta Urquijo Arana gazteak.

Araban berriz, Fraile, Mieg eta Ortiz de Elguea margolariek, Echevarría eskultoreak eta Schommer argazkilariak osatu zuten «Orain» taldea. Nazioarteko artean txertatzeko moduko artea egitea zen talde honen kide izateko baldintza nagusia. «Orain» taldearen arabera, joera aurrerakoienen moldeak hartu behar ziren eredutzat euskal pintura moldea sortuko bazen.

Bestalde garrantzi handikoak izan ziren euskal artistek Iruñean 1972. urtean antolatu zituzten topaketak, baina Oteizak, hara joan gabe, idatzi baten bidez euskal artisten arteko batasunaren alde egin zuen arren, areagotu baino ez zen egin irizpide zatiketa.

 

Azken inpresionistak

B ay-Salak Juan Bayón Salado zuen ponteko izena, baina Bay-Sala izenordeaz sinatzen ditu koadroak. Logroñon jaio zen, 1912ko ekainaren 23an, baina Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen ikasketak eta pintatu ere, Euskal Herriko paisajeak, gizon-emakumeak eta ohiturak pintatu zituen batik bat.

Federico Sáenzekin ikasi zuen marrazkigintzako teknika, eta Angel Larroquerekin koloreak erabiltzekoa. Gero Parisa aldatu zen. Han ezagutu zituen frantses inpresionisten obra ospetsuak, gero bere obretan bide aurreko gisa-edo ibiliko zituenak. Bi bider hartu zuen parte Madrilgo Arte Ederretako Nazio Erakusketan eta Zaragozako Círculo Mercantil erakundearen erakusketetan, 1943an eta 1945ean. Bainaez ditu horiek egindako erakusketa bakarrak, 1941az gero, besteak beste, Bilbon, Donostian, Bartzelonan, Sabadellen, Parisen eta Buenos Airesen ere erakutsi ahal izan baititu bere obrak. Paisajeei dagokienez, Urduña eta Orozko aldekoak pintatu zituen batik bat. Bay-Salaren koadro guztien izenak ematerik ez dago, noski, baina hona batzuk: Casa solar de Apellàniz, Porte de la Villette, La cité, Montmartre, Moulin Rouge, Place de Tertre.

Carmelo García Barrena Bilbon jaio zen, 1926ko uztailaren 1ean. Hogei urte zituela (1946), Bizkaiko Artisten Elkartearen Akademian trebatu zen pintura lanetan. Zenbait urtez, Pelayo de Olaortúa, Matías Alvarez Ajuria eta Antonio Santafé Largacha izan zituen irakasle. Erbesteanasko ibilitako pintorea da, Frantzian, Belgikan eta Holandan batik bat. 1951n, Parisen, Bruselan eta Anberesen izan zen. Urte horretatik aurrera, sarritan joan izan zen Belgikara, anaia bat baitzuen han bizitzen; han igaro zituen 1952-1955 urteak. Egonaldi hori Anberesko Arte Ederretako Akademian marrazkigintza eta pintura ikasteko aprobetxatu zuen, Van der Berghe irakaslearekin, besteak beste. García Barrenaren helburua bere barruari zegokion estilo bat aurkitzea eta bere egitea zen. Beretzat bidaia aberasgarriak izan ziren Parisa, Belgikara eta Holandara egin zituen horiek, zeren, urte haietan ospe handia zuten artisten obrak ezagutzeaz gainera, Euskal Herrian ezin aurki zitzakeen paisajeak eta horiek girotzen dituen argi berezi bat ere aurkitu baitzuen herrialde horietan. Gaien aukera egiteko garaian, GarcíaBarrena ez da, askotan behintzat, paisaje soiletan geratu, koadroa hurbilagoko eta inoren eskuragoko bihurtzen duten gauzak, izadi hiletako objektuak baino areago oroitzapen jakin batzuen adierazle direnak, ere erabiltzen baititu. Eta horrela, Euskal Herriko eta beste herrialdeetako ingurunea jasoz, ikusten zuena eta barrutik zeriona orekan uztartuz, margotzeko era propio bat eratzen joan zen.

García Barrenaren estiloa inpresionista da, oro har, baina garrantzi berezia eman izan die argiari eta forma geometrikoei. Luzea litzateke egin dituen erakusketa guztiak eta ondu dituen obren zerrenda agertzea, zeren Euskal Herriko hirburuetan ez ezik, besteak beste, Madrilen, Tarragonan, Zaragozan, Murtzian, Bordelen, Parisen, Londresen, Mexikon eta Teheranen ere egin baititu erakusketak. Obren artean, berriz, Volendan (zubi urdina), Laguardia eta Flores izenekoak aipa daitezke.

José Gracenea Irunen jaio zen, 1927ko otsailaren 9an. Ramón de Faraldoren eskutik eman zituen pinturan lehen urratsak.

Aldi batez, Gaspar Montes Iturrioz ere izan zuen zuzentzaile edo gidari, baina arte ikasketak Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan egin zituen. 1954an, Aune Viistie finlandiar andrea ezagutu zuen, Irunen. 1957an, Finlandiara joan zen eta, Viistie andrearen ezagutzako Asla jaun-andreen etxean, pintatzen eman zuen hilabete t?erdi. Hurrengo urtea (1958), Parisen eta Orléansen igaro zuen. Orléansko egonaldi hori Arte Ederretako Akademiara joanez pinturarako gaitasunak hobetzeko aprobetxatu zuen.

1959ko urte bukaeran etorrita, Irunen denboraldi bat eman ondoren, Parisen egun batzuetarako geratu eta Finlandiara itzuli zen berriro; bide batez, Suedia ere bisitatu zuen bidaia horretan.

1963ko urtearen parterik handiena, berriz, Londresen pasa zuen.

Han ezagutu zuen Tàpies, eta orduan sortu zitzaion Turner pintoreaganako zaletasuna ere. Ingalaterratik itzultzean aldi berri bati ekin zion. Hartan ikasi zuen marea behera denean ilargi beteak eta eguzkiak hondarretan sortarazten dituzten urre eta zilar distirak ikusten, esan izan du berak. Zernahi ere, pintatzeko modu figuratiboari uko egin gabe, abstrakziorako joerak eragin handia izan du Gracenearengan, eta horrekin batera Ur taldearen sortzaile izan ziren Javier Arozena, Carlos Bizcarrondo eta Alejandro Tapiak ere. Gracenea akuarelaz moldatzen da hobekien; akuarela ongi menderatzeak, adibidez, asko lagundu zion Fábrica de Pasajes obran eta antzeko besteetan nabari zaizkion molde geometrikoetatik irteteko.

Akuarelaz egindakoetan badu izadiaren, itsasoaren eta Bidasoa ibaiaren irudizko goratzarre ederrik. Estiloari dagokionez, Gracenearen obran hiru aldi bereiz daitezke oro har: gauzak forma geometrikoz irudikatzen zituena, izadian ikusten zuena gandu artean bezala irudikatzen zuena eta abstrakzioari leku egin zionekoa. Aukeratzen dituen gaiei bagagozkio, berriz, itsasoaeta hondartzak ditu gogoko, baina aisetasun berdintsuz margotu izan ditu hirietako bazterrak eta paraje menditsuak ere, Guadalupe en otoño koadroan eta beste hainbatetan ikus daitekeenez.

Asko dira bakarrik edo beste pintoreekin egin dituen erakusketak, eta asko irabazitako sariak ere.

Erakusketak, Euskal Herriko hiriburu eta beste herri handietatik aparte, Madrilen, Tarragonan, Lleidan, Valladoliden, Burgosen, Pauen, Wiesbadenen, Parisen, Londresen, Finlandian eta Suedian egin ditu. Irabazi dituen sarien artean, berriz, aipagarriak dira Donostian 1959ko Izadi Hilen Lehiaketan irabazitakoa (2.saria); hiri berean, 1961ko IV.

Akuarela Lehiaketakoa (2. saria); 1965ean, Euskal Pinturaren Lehen Lehiaketa Handian irabazitakoa, besteak beste.

Bilbon, 1934ko uztailaren 23an jaio zen Ignacio García Ergüin.

Dirudienez, arkatza eskuan zuela-edo jaio zen. Eskolako koadernoetan etxeak marraztuz egin bide zituen lehen hurratsak.

1946an Apaizgaitegian sartu zen,eta han latineko ikasketak egin zituen. Urte horietan hasi zen pintura (olio, tenpera eta abar) lantzen ere. 1951n utzi zuen Apaizgaitegia, eta ordutik 1958 arte Sindikatuaren Eskolan marrazkigintza eta pintura ikasten aritu zen, Solís eta Salinas irakasle zituela. 1958an, Eloy Garay eta Nieto Ulíbarri pintoreekin eta Pedro Zorrilla eskultorearekin estudio bat hartu zuen María Muñozkalean. Urte berean, Irakaskuntzako Ministerioak antolatu zuen pintura lehiaketan lehen saria irabazi zuen, eta handik hara pintatzera kanpora irteten hasi zen. Orduan ezagutu zuen Toledo hiria, gero bizitzan zehar hainbat bider margotuko duena.

1960an Iberdueroko Offset Inprimategian jardun zen lanean; bere gogoko lana, ordea, Iberdueroko ateetatik kanpora egiten zuena zen. 1960an egin zuen bakarkako lehenengo erakusketa Bilboko Arthogar Galerian, baina ez zen urte horretako bakarra izan, Kordobako Pintura Española Contemporánea erakusketan ere han baitzen, Picassok ere parte hartu zuela. Hurrengo urtea Municheko Pintura Akademian eman zuen, Iberduerok beka ordainduta joanik; bide batez, Europan zehar itzuli bat egiteko aprobetxatu zuen urte hori. 1961etik aurrera hasiko da soilik pinturatik eta pinturarako bizitzen. Estiloari dagokionez, nahiko garbi nabari da inpresionismoaren zantzua, izan ere, ikusten duenak lehen begiratuan uzten dion irudi hura pintatzen baitu; pintatzeko trebeziak, ordea, hori molde propioz taxutzera eramaten du, perspektiba eta espazioa, hurbiltasuna eta urruntasuna bere erara moldatzera alegia. Egindako koadroen artean aipagarriak dira, besteak beste, Sacromonte, Toros, Criptana, Toledo eta Paisaje roto, sariren bat irabaziak denak.

 

Geometrismo paisajistikoa

 

Largacha, I. Fidalgo, C. Bizcarrondo, S. Uranga eta A. Ormaolea

Antonio Santafé Largacha Bilbon jaio zen 1911. urtean.

Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen arte ederretako ikasketak; Aurelio Arteta, Federico Sáenz eta Isidoro Guinea izan zituen irakasle. Ondoren diru laguntza bat eman zioten Madrila joateko, eta han ikasketak jarraitu zituen. Bidaia bat eginzuen Marokora bertako paisajeak pintatzeko asmoz. Handik itzuleran Euskal Artisten Elkarteko lehiaketetara zenbait lan aurkeztu zituen (1932an eta 1934an).

1935ean Néstor Goicoechea kazetariak Euskal Itzuliaren kartelaegiteko enkargua eman zion Largachari.

1940an Madrilen Nazio Erakusketa batean aurkeztu zituen lan batzuk, eta lehen saria eman zioten. Saria Italiara joateko diru laguntza zen, baina ezin izan zuen joan amerikar gudarostearen inbasioa zela eta. Bidaia horren ordez Marokora itzuli zen berriro. 1943. urtean Arte EderretakoErakusketa Probintzialean zilarrezko domina eman zioten.

1945ean Bilboko Arte Ederretako lehen erakusketa probintzialean parte hartu zuen; Xauen bajo la lluvia, Retrato de niño eta Mar gris lanak eraman zituen hara.Bilboko udalaren (1946) eta Madrilgoaren (1947) urrezko dominak jaso zituen. Bilbon 1948an osatu zen ?Cuatro Pintores Vizcaínos? taldeko kide izan zen; gainerako hiru kideak Alvarez Ajuria, Olaortúa eta Rodet Villa ziren. Latinameriketako Artearen Lehen Bi Urtekoan (Madril, 1951), Bigarren Biurtekoan (Habana, 1954) eta Hirugarren Bi Urtekoan (Bartzelona, 1955) parte hartu zuen. 1957an Arte Ederretako Nazio Erakusketan Gipuzkoako Diputazioaren saria irabazi zuen, eta 1960ko Erakusketan Cadizko Diputazioaren saria. 1962an ?La carretera en el Arte? talde erakusketan parte hartu zuen Madrilen, Pauen eta Baionan. 1965ean Baionako Nazioarteko Pintura Erakusketan ?Grand Prix? saria irabazi zuen. 1967an Bilbao taldea sortu zuten Acebal Idígoras, Barreiro Bengoak eta Largachak berak. Talde horrekin hainbat erakusketa antolatu zituen Madril, Bilbo, Donostia eta Bartzelonan, besteak beste. 1972an Arte Ederretako Zuzendaritza Orokorrak Ramo seco izadi hila erosi zion, eta Arte Modernoko Museoak Bodegón rojo margolana.

1976az geroztik hainbat ontziolatan lan egin zuen: Brasilgo Nabigazioko Nazio Konpainiarakohogeita bat itsasontzi apaindu zituen; Ruiz de Velasko ontzi konpainiarako zortzi bat itsasontzi apaindu zituen. 1983an hogeita zortzi olio margo eta hiru akuarela aurkeztu zituen Bilboko Bay-Sala galerian. 1987ko apirilaren hamahiruan hil zen Bilbon.

Hil ondoren hogeita hamazazpi margolan jarri zituzten ikusgai Bay-Sala galerian.

Ismael Fidalgo Blanco Garapen jaio zen 1928an. 1946an bizkaitar artisten Akademia Librean hasi zituen pintura ikasketak.

1949. urtean Bilboko Studio Galeriako sari nagusia irabazi zuen.

?Bilbaínos Jóvenes? taldeko erakusketan parte hartu zuen 1950ean, eta handik urtebetera ?Grupo Joven Pintura Bilbaína? erakusketan egon zen Ariño de Garay, Barceló, Ibarrola, Irigoyen, Murga, Pérez, Sota, Toja eta Zalayarekin batera. Elizondoko parrokiarako horma irudi bat egin zuen, han soldadutza egiten ari zela. 1952an Baztan inguruko paisaje ugari margotu zituen.

1954an Madrila joan zen Arte Ederretako Zirkuluan pintura ikasketak jarraitzeko; Ohorezko Saria eman zioten. Madrilgo Wellington Hotela apaindu zuen, María Dans eta Agustín Ibarrolarekin batera. Arte y Hogar aldizkariak marrazki saria eman zion 1955ean. 1969-1975 bitartean izan ziren Arte Bi Urtekoetan lehen sariak irabazi zituen, Barcas en el río olio margoarengatik horietako bat.

1989az gero ?Marrazkia? taldeko kide izan zen. Hainbat erakusketa egin ditu taldean: erakusketa ibiltaria María Francisca Dapena eta Agustín Ibarrolarekin (1956); Euskal Pinturari buruzkoa Windsor Galerian, Bilbon (1973); Baztango paisajeen erakusketa Elizondon (1976); Bi pintore meategietan, Marcelino Bañalesekin batera, Madrilen (1978); Izadia Euskal Pinturan, Kandinsky Galerian, Madrilen (1978); Urtuellako Kultur Etxearen inaugurazioa (1982); Gaur egungo Euskal Pintura, Getxon (1982); Baztango artistak, Iruñean (1983); Ezkerraldeko Pintoreak, Zazpi tabernan, Barakaldon (1984), etab. Askoren ustez Artetaren eta Ibarrolaren arteko lotura izan da Fidalgo.

Urtuella, Gallarta, Sopuerta, Sestao, Barakaldo eta abarretako meatze eta lantegiak marraztu ditu batez ere. Lantegiak, lantegietako keak, eta gisakoak dira bere margolanetako protagonistak,gizakiak horien mende uzten dituela.

Carlos Bizcarrondo Jiménez 1935ean jaio zen Madrilen. Mari Paz Jiménez margolariaren semea da eta ?Bilintx? bertsolariaren biloba.

Umetan Buenos Airesen bizi izan zen. 1945ean Donostiara itzuli zen eta han egin zituen ikasketak 1956an Parisa joan zen arte.

Urte horretan bertan erakusketa bat egin zuen Parisko Librairie Cairel-en. 1965ean Ur taldea sortu zen, Bizcarrondo sortzaileetako bat zelarik. 1965az geroztik hainbat erakusketa egin zituen Ur taldearekin: 1967an, Madril, Iruñea, Donostia eta Zumaian; 1968an, Tarragona, Lleida, Kordoba eta Irunen; 1969an, Iruñea, Valladolid eta Donostian; 1970ean, Leon, Huesca, Reus (Tarragona), Gasteiz eta Burgosen; 1971n, Bilbo, Durango, Donostia eta Lleidan; 1972an Iruñean; 1974an Donostian; 1975ean Gasteiz eta Tarragonan, etab. Bakarka ere hainbat eta hainbat erakusketa antolatu ditu Donostia, Bilbo, Lleida, Iruñea, Huesca, Tarragona, Castello, Gasteiz, Zaragoza, Zarautz, Ondarroa, eta beste hainbat lekutan. Bizcarrondokpaisajeak pintatu ditu batez ere.

1960ko hamarraldian kolore grisak erabiltzen zituen gehienbat, baina ondorengo lanetan berdea, urdina, marroia eta morea ere ikus daitezke. Zerua eta lurra bi plano desberdinetan jarri ohi ditu; gaiaren oinarrizko xehetasunak besterik ez ditu jasotzen (fabrikak, ateak, teilatuak, hormak). Bere pintura motaren adibide garbia da Loiolako auzoa olioa.

Santiago Uranga Ruiz de Azura Balmasedan jaio zen 1913an eta Madrilen hil zen 1979an. 1930ean Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen pintura ikasten. Eskolan hiru lehen sari lortu zituen ?Figura Marrazkia?, ?Igeltsuzko Marrazki Kopia? eta ?Marrazkiak Izaditik? alorretan.

Amado Eguía eta Federico Sáenz izan zituen irakasle eskola horretan.

Ondoren Bartzelonara joan zen Marrazkia eta Pintura ikastera, eta han aritu zen 1945. urtea arte. Urangaren lehen erakusketa Bilbon izan zen 1946. urtean.

Urte horretan bertan Bilboko Portuko delineante lanpostua lortu zuen. 1947an ?Cinco Plásticos? taldearekin Bilboko Studio Aretoan erakusketa bat egin zuen. 1948an eta 1949an ere talde horrekin berorrekin beste bi erakusketatan parte hartu zuen. 1952an Bilboko Udalaren saria eta 1954an Donostiako Udalarena irabazi zituen. Cadizko Diputazioaren Saria irabazi zuen 1957an Arte Ederretako Nazio Erakusketan; 1957ko Nazio Erakusketan hirugarren dominaeman zioten. Madrilgo Biosca galeriako pintore taldeko kide izan zen. Erretratuak eta paisajeak egin ditu batez ere. Lan nagusiak: Cinco Plásticos, Alacena, Paisaje español, Paisaje segoviano, Pescador, Retrato del escultor Oteiza, Toledo, Avila, Bodegón, Calvario, Costa Vasca, Maluenda, Albarracín, Sepúlveda, Ventana, Lerma, Girasoles, etab.

José Antonio Ormaolea Gandiaga Elantxoben jaio zen 1912. urtean eta Bilbon hil zen 1985ean. Gaztetan herriko antzerkietan bera izaten zen dekoratzaile, eta antzezleak ere berak apaintzen zituen. Pinturan hasi aurretik arrantzale izan zen.

1934-1945 bitartean Ginean bizi izan zen, eta bidaia ugari egin zituen Afrikako beste zenbait herrialdetara. 1945ean Bilbora itzuli zen. 1971. urtean hasi zen pintatzen. Bartzelonan ere bizi izan zen denboraldi batez.

Erakusketa ugaritan parte hartu zuen: Bartzelonan, Españolas aretoetan (1972); Madrilen Cisne eta Zero galerietan (1973); Xixonen (1974); Las Palmasen (1973); Lekeition, Tenis Clubean (1983).

Geometrian eta kolorean oinarritutako paisajeak pintatu zituen.

Margolan askotan erakutsi zituen bere jaioterriko portua, etxeak eta kaleak. Lan nagusiak: Bilbao, Elantxobe, Motrico, Otxagabia, Abaurrea, Tejados y muelles de Elantxobe. 1985ean erakusketa bat antolatu zen Bilboko Arteta galerian Ormaolearen heriotzaren urteurrena zela eta.

 

Flores Kaperotxipi, Zumalabe, Guezala, Iribarren

Mauricio Flores Kaperotxipi 1901eko maiatzaren 10ean jaio zen, Zarautzen. Goyenecheko dukesa eta Guayaquilgo kondea anai-arreba ongileen diruaz pintura ikasketak egin zituen Madrilen, zortzi urtez, Jose María López Mezquita maisu zuela. Gero, bere kabuz ibili zen Frantzian, Italian, Belgikan eta Holandan, museoz museo, maisu handienen lanak ikusiz eta ikasiz. Baina beti itzultzen zen Madrila, Pradoko Museoak erakarrita, hura baitzuen guztietan kutunena. Soldadutza ere Madrilen egitea aukeratu zuen, arrazoi beragatik, besteak beste. Handik urte batzuetara, Paristik bueltan, erakusketa bat egin zuen Zarauzko udaletxean (1925), eta Ignacio Zuloaga gipuzkoar margolari handiak koadro bat erosi zion: «Cabeza de seminarista». 1930ean, adiskidezuen Francisco Grandmontagne ?Buenos Airesko La Prensa egunkariaren Espainiako ordezkaria? idazlearen bitartez, erakusketa bat egin zuen Buenos Airesen.

Arrakasta handia izan zuen, batez ere amerikar euskaldunen artean; oso kritikia onak egin zizkioten, eta koadro asko saldu zituen. Arrakasta hura zela eta, koadro gehiago egin ?Zarautzen eta Elgetan?, eta Mexiko, Txile, Uruguai, Kuba eta Estatu Batuetara eraman zituen. Argentinaraere beste bi aldiz joan zen, 1932an bigarrenez, eta hirugarrenez 1938an, Espainiako gerra zibiletik ihesi. Argentinan erbesteraturik, Mar del Platan bizi izan da urte askotan. Han, galeria bat zabaldu zuen, argentinar, espainiar eta batez ere euskal pintoreen lanak ikusgai jartzeko. Baina margolari gisa ez ezik, Flores Kaperotxipik idazle eta kazetarigisa ere lan egin du, eta besteak beste Pintores vascos y no vascos (1947), euskal margolari guztien lehenengo bilduma, eta Arte vasco (1954), euskal artearen lehenengo antologia, idatzi ditu, hala nola Pablo Uranga arabar margolariaren biografia bat (1963). Argentinan bizi izan zen urteetan La Razón egunkarirako idazten zuen.

Mauricio Flores Kaperotxipi erretratugile gisa nabarmendu dabatez ere. Balizko Euskal Herri orbangabe eta zoriontsu bateko baserritarrak margotzen ditu gehienbat: bakarka, bikoteka (senar-emazteak, aita-semeak, aiton-ilobak), eta hirukoteka (familia bateko hiru belaunaldiak), hala nola familiartean edo lagunartean (jokoan, kontu kontari, jan-edanean), irribarretsu sarritan, paisaje bat ?mendi-baserriak, itsasoa? dutela atzean. Argentinako lehen egonaldiazgero, esango litzateke ametsezko herri liluragarri eta xarmagarri baten oroitzapena eta mina duten bezeroentzat margotu duela Flores Kaperotxipik. Nolanahi ere, baditu beste koadro ilun eta gordinago batzuk, non alegiazko Euskal Herri hura egiazko Euskal Herri bilakatu baiten. Horien artean aipatzekoak dira bere lan ikusgarrienetako bat den Aldeana de Pasajes (Donostiako San Telmo Museoan ikusgai), Muerte de San Francisco, eta Entierro de Cristo en un pueblo de pescadores, besteak beste. Badira, bestalde, koadroetan hornigai gisa erabiltzen dituen zenbait elementu, haren lan baten aurrean gaudela salatzen dutenak: sagarrak, ogia, gazta, intxaurrak,ardo basoak eta botilak, pitxerrak? Izadi hilak ere elementu horiez osatzen ditu, Merienda al aire libre oihalean adibidez. Flores Kaperotxipiren lanek oreka eta indarrez beteriko baretasuna transmititzen dute. Marrazkia tinkotasun eta zehaztasun handikoa du, eta margokeran, berriz, argitasuna eta araztasuna ?zurien gama osoa? dira nagusi, koadroei darien baikortasun eta alaitasun barearekin ondo adosten direla.

Flores Kaperotxipik erakusketak egin ditu Zarautz, Buenos Aires, Bahia Blanca, Tandil, Habana, Mar del Plata, Mendoza, Santa Fe, Parana, Madril, Iruñea eta Bilbon, besteak beste. Ehundaka koadro margotu ditu. Harenak dira, adibidez, Hombres de mar, Primavera, Carta de América, Amaiketako, Carta del hijo, Felicidad, Pastor vasco, Marinos, Noticias de América, El cuento de la abuelita, El vasito de vino, Los primeros higos, Carta del novio, Ordago a los pares, Abuelo y nieto, Matrimonio feliz, Hombre feliz, Tarde de domingo.José Miguel Zumalabe Mendiburu donostiar margolaria da (1906-1992). Zientza zehatzak ikasi zituen, eta matematika irakasle izan zen ogibidez. Donostiako Santo Tomas Lizeoaren sortzaileetako bat izan zen (1967). 1976an euskaltzain urgazle izendatu zuten. Paisajeak, hornigai gutxiko izadi hilak eta erretratuak egin zituen batez ere.Bere margokerari darion xumetasuna eta samurtasuna lortzeko grisak, eta gris eta berde zilarkarak erabili zituen gehienbat. Argi eta itzalezko planoen arabera egituratu zituen koadroak, matematika zaletasunaren eraginez beharbada. Haren lanak dira, besteak beste, El taller (1931), Retrato de la Tía Filomena (1936) eta El arquitecto Astiazarán (1933).

Anselmo de Guezala y Guinea 1920an jaio zen, Bilbon. Aita, osaba eta aitona ere ?Antonio de Guezala ospetsua? pintoreak zituen.

Ezkondu ondoren (1950) Ameriketara joan zen, eta Venezuelan eta Brasilen bizi izan zen, harik eta 1961ean behin betiko Euskal Herrira itzuli zen arte.

1968. urteko uztailaren 6an hil zen, Bilbon. Margolaritzaz gainera zeramika ere landu zuen, Zuloagatarrekin.

Haren obra bilduma partikularretan banatuta dago.

Jesús Montes Iribarren, gipuzkoar margolaria, 1940ko ekainaren 27an jaio zen, Irunen.

Gaspar Montes Iturrioz paisajegile ospetsuaren semea da, eta harengandik jaso ditu pinturarenoinarriak. Madrilen, Parisen eta Bruselan egin ditu ikasketak.

Besteak beste Oslo, Irun, Donostia, Madril, Bartzelona, Zaragoza, Iruñea, Lizarra, Tutera, Zangoza, Ubeda, Jaen, Marbella, Paris eta Zigan egin ditu erakusketak.

Batez ere erretratugile eta paisajegile gisa nabarmentzen da; Jaéngo eta Baztango paisajeak ditu aipagarrienak. Gauza eta izaki xumeenez hornitzen ditu koadroak; Andaluziako margolanetan, adibidez, pegarrak, arasak, potinak, loreak, olibondoak irudikatzen ditu. Ikusgarriak ditu, bestalde, Baztango zaldien margolanak, hala nola oilar eta oiloenak, marra eta kolore joko zoragarrietan moldatuak. Paisajeez eta erretratuez gainera, aipagarriak ditu izadi hilak ere.

Donostiako San Telmo Museoan eta Bilboko Arte Modernokoan zenbait koadro ditu. Harenak dira, beste lan askoren artean, El gallo negro, Palometa, Ziga, Caballos, Gitanos en la fuente de Donamaría, Iglesia de Zubieta, Erasun, Pastando, La Noche y los caballos, Retrato de M. Sánchez Marco, Ventana, Agustín Boyer?

 

José María Ucelay Uriarte

1903ko azaroaren 1ean jaio zen, Bermeon. Oinarrizko ikasketak eta batxilergoa Bilbon egin zituen, baina ume-umetatik amaren familiaren sortetxera eraman zuten ?Busturiako Txirapozu jauretxera?, eta harrezkero herri eta etxe hura bilakatu ziren Ucelayren egonlekurik kutunenak. Etxe hura bizitoki eta atsedenleku ez ezik, arte eskola eta lantoki ere izan ziren artistarentzat. Busturian eta Txirapozun daude Ucelayren eta Ucelayk margotu zuen munduaren sustraiak.

Batxilergoa bukatu zuenean, uko egin zion ikasketak segitzeari.

Bere benetako bokazioa pintura zela aitortu, eta, azkenik, Parisa joateko baimena eta laguntza lortu zuen aitarengandik.1922ko azaroan abiatu zen Parisa.

Ordurako hasia zen artistekin harremanetan ?1911n sortua zen Euskal Artisten Elkarteko kideekin?, eta eginak zituen bi erakusketa: bakarkakoa bat, Elkartearen egoitzan (1921), eta taldean bestea, Gernikan (1922ko iraila).

Erakusketa horietan egin zizkioten kritika onak erabakigarriak izan ziren aitarengandik Parisa joateko laguntza lortzeko. Garai hartako koadroen artean aipagarria du lehenengo erretratua, 1921. urtean egina (1978an berregina), «Retrato de Sole Usparicha».Ucelay gaztearen artearen nondik norakoak ezagutzeko, baina, atzerago jo behar da, Bilboko Nazioarteko Erakusketara (1919), erakusketa horrek eragin handia izan baitzuen Ucelayren prestakuntzan.

Besteak beste Echevarría, Regoyos, Zuloaga, Cézanne, Bonnard, Mary Cassatt, Van Gogh, Matisse, Gauguin eta Picassoren lanak egon ziren han ikusgai. Ucelay gaztearen bilakaeran garrantzi handia izan zuen beste erakusketa bat ?are gehiago, haren obraren lehenengo etaparen muga markatu zuena?, Iberiar Artisten Lehenengo Erakusketa izan zen (Madril, 1925), Madrilen joera modernoen lehenengo erakusketa izan zena.

Erakusketa hari esker Ucelayrenpintura zabaltzen hasi zen ?aldizkarietan eta?, eta «27ko belaunaldia» izango zen taldeko kideak ezagutu zituen.

Ucelay Parisen egon zen urteetan ez zen Euskal Herritik deserrotu.

Alderantziz, maiz joaten zen Bilbora ?Bilbon egin zuen, 1926an, bakarkako bigarren erakusketa?, eta buru-belarri aritu zen Euskal Artisten Elkartean.

Parisen, bien bitartean, denetarik ikasten jardun zuen, eta artista askoren ezagutza egiteko aukera izan zuen: Pancho Cossío kantabriarra, Bilbon bizi zen Claudio de la Torre kanariarra?Argi zeuden ordurako Ucelayren margokeraren ezaugarri nagusiak: alegia, itsasoarekiko zaletasuna, lerro makotua, eta «matissetar» eta «japoniar» ukitua. Ez zen alferrik Enrico Cernuschiren Museoa ?Sortaldetik ekarritako objektuen bilduma?, Parisen gehien bisitatzen zuen museoetako bat, japoniar artearekiko zaletasuna, Txirapozutik bazekarrena bestalde, areagotu ziona.

Hogeita hiru urte besterik ez zuen, baina jadanik Ucelayren dotoretasuna eta fintasuna, sentiberatasuna eta asmamena, eta ororen gainetik ?Matisseren eta japoniar artearen eraginak eragin? haren nortasuna goraipatzen zuten arte kritikariek. Parisen, joera berri ugariren eraginpean, oso estilo berezia eta orijinala ondu zuen Ucelayk, formari dagokionez guztiz dotorea.

1928 inguruan, baina, geldialdi bat egin, eta klasizismora bihurtu zen, marrazketari margokerari baino garrantzi handiagoa emanez. 1928ko lanak lumaz eginak dira, japoniar paperean eta txinatar tintaz (urdina, berde iluna, granatea, marroia), gai jakin baten inguruan: XIX. mendearen erdialdeko porturen bateko ikuspegiak, 1854. urteko modara jantzitako gizon-emakumeekin.

1930. urte ondoko hamarraldiko margolanak estilo eta koloreariketak dira, geometriaren alorraren barrukoak. Besteak beste, erromerien koadroak egin zituen, kolore berdearen inguruan (Bilboko Museoko bionboa); itsasoari buruzko koadroak, urdinaren inguruan; eta gela barrenak, Txirapozuko objektuez antolatutako izadi hilak, grisaren inguruan. Lehenengo aldian erabili zituen margo garbien ordez, margo molde lausoago eta gozoagora jo zuen, giroa eta argia are gehiago lantzeko, eta zabaldu egin zuen perspektiba. Sakontze garai horretako obra nagusia, eta bere obra handienetako bat (16 metro luzea), Bermeoko batzokirako egin zuen ohol gaineko horma irudia da (1931-1934); Bermeoko herriaren gaur egungo bizimoldea sintetizatu zuen margolan handi horretan. Garai hartakoak ditu mendiko eta itsasoko ikuspegi bitxi batzuk ere, elementu bakanez osatuak, surrealismoz kutsatuak: aingura bat hondarrean; itsasontzi bat, itsasoa, eta haitz handi bat hondarrean? 1936ko otsailean garrantzi handiko erakusketa batean parte hartu zuen: Espainiako arte modernoari buruzko erakusketa Parisen. Espainiako gerra zibila hasi zenean, Busturian zen Ucelay.

Eusko Jaurlaritzak Arte Ederretako zuzendari izendatu zuen,eta artelanak bildu eta gordetzeaz arduratu zen. Eusko Jaurlaritza erbesteratu zenean, Ucelayk eta Manuel Sota idazleak euskal abestiak eta dantzak Europan zehar erakusteko ikuskizun bat sortzea erabaki zuten Eresoinka.

1938ko abuztuan Ingalaterrara erbesteratu zen, Londresa lehenbizi, eta Marlborough uhartera gero. Londresen bi jatetxerendekorazioa enkargatu zioten, baina lanik inportanteena «Caronia» transatlantikoaren Smoking Room gelarako irudiak egitea izan zuen (1946ko apirila). Lan handi hori (3,15 x 3,60 m-ko lau irudi) itsasoaren historiaren laburpena da, itsasoari eskainitako omenaldia, itsasoarekin zerikusia duten pertsonei, gertaerei eta gauzei buruzuko marrazkiezbete-betea. Itsasontzia, 1960az gero «Caribia» deitua, 1974ko abuztuan hondoratu zen Guamen, Ozeano Barean.

Erbestetik Euskal Herrira itzuli zenean (1949), Txirapozun jarri zen bizitzen. Hurrengo urteetan izadi hilak eta erretratuak egin zituen batez ere, hala nola euskal probintzien mapen marrazkiak, guztiz orijinalak, Pío Barojak idatzi zuen Euskal Herriko gidarako. Baina garaitsu hartan hasi ziren lehenengo porrotak ere, atzera bota edo gauzatu gabe gelditu ziren lanak: Arantzazurako dekorazioa, Aireko Ministeriorako marrazkiak, AitaDonostiaren ?oso laguna zuen? liburu baterako marrazkiak? Aldi horretako lanik aipagarriena, bai konposizioagatik bai margokeragatik, «Dantza suletina» izenekoa da, Zuberoako dantzei buruzko lan etnografiko osoosoa: aurrean zuberotar dantzariak atsedeten, musika eta dantza tresnen artean; atzean beste dantzari batzuk godalet dantzan, eta pertsona batzuk haiei begira; eta hondoan Zuberoako ikuspegiak.

Handik aurrerako urteak zailak izan ziren Ucelayrentzat: enkargatutako hainbat lan bukatu gabe utzi behar izan zituen ?xehetasun guztiak behar bezala egiteko behar beste diru ordaintzen ez ziotelako?, eta nekez aurkitzen zuen bere lana erosiko zionik. Garai horretako enkargurik handiena «Bilbao» petroliontziko ?Espainiako petroliontzirik handiena orduan? ofizialen egongelarako irudia (530 x 134 cm) izan zuen.

1969. urtean, etsiturik, amaren sortetxera erretiratu zen, lasai, presarik eta estuasunik gabe margotzera. Ucelayren etsipena agertu zen bere koadroetan:inoiz baino ugariago azaltzen da marra eta marrazkia; koadroak, bete-beteak, oroitzapenen nahastura bihurtzen dira, barrokismoz mukuru. Gernikan, 1975ean, eta Bilbon, 1978an, egin zituen bakarkako azken erakusketak.

1979ko azaroan gaixotu, eta abenduaren 25ean hil zen, Bilbon.

Hasi berria zuen bere azkeneko lana, euskal akelarreari buruzko koadro handi bat (270 x 179 cm).

Ucelayren pintura ez da pintura modernoa ez akademikoa, gaur egungo pinturaren eta pintura tradizionalaren arteko zubia baizik. Ucelayk ?irudia inguratzen duen espazioaren, airearen eta giroaren zentzu berezia izanik? indar misteriotsu batez janzten ditu koadroak, eta misterio hori dela eta, surrealisten artean sailkatu izan da haren obra ?edo obraren parte bat?, baina surrealistena ez bezala, Ucelayren misterioa gozo-gozo barreiatzen da obran zehar.

Arestian aipatu bezala, Ucelayren obraren ezaugarri nabarietako bat Sortaldeko artearen eragina da, eta alderdi askotan azaltzen da eragin hori: margokeraren leuntasunean, marraren txairotasunean, erretratatzen dituen pertsonen fintasunean, zenbait gauzatan, laka ontzi, haizemaile, pitxerretan, baina batez ere pertsonen hazpegi txinatartuetan eta zuhaitzen diseinu bitxi bezain ikusgarrian.

Bere koadroetan azaltzen dituen gaien artean bada bat guztien gainetik nagusitzen dena: itsasoa, eta itsasoarekin zerikusia duen guztia. Enkargatu zizkioten lan nagusiak, eta tamainaz handienak, lehen aipaturiko Bermeoko batzokiko eta «Caronia» transatlantikoko irudiak, itsas pinturak ditu. Elementu asko daude, bestalde, Ucelayren koadroetan errepikatzen direnak: Busturiako portzelanak, Gernikako itsasadarreko mendiak ?San Migel mendia, adibidez?, padurak, hegaztiak ?ahateak, beltxargak, kaioak?, hodeiak ?zerrendetan urratuak, bihurrituak?, hala nola Txirapozuko jauretxeko bertako gauzak ?leihoak, aulkiak, zamauak, loreak (begoniak, sarritan)?; horiek denek Ucelayren koadro baten aurrean gaudela salatzen dute.

 

1960-70eko hamarraldiko abangoardia pintura

1960-1970 bitarteko belaunaldiak pintura joera desberdinak landu zituen; izan ziren, adibidez, surrealismoaren jarraitzaileak, Vicente Ameztoy esate baterako; espresionismo klasikoarenak, Zumeta adibidez; espresionismo abstraktuarenak, Ortiz de Elguea eta Barceló; pop joeraren aldekoak, Osés eta Resano; teknologia ikonografiko berrien jarraitzaileak, De Vargas eta Sistiaga. Artista gehienek garai hartako arte joera bat baino gehiago ukitu zuten: abstrakzioarekin hasi eta pop joera eta espresionismora iritsi arte, edo lan kontzeptual batetik lan narratiboago batera; hala egin zuten, esaterako, Zumetak eta Ortiz de Elgueak. Belaunaldi horretako pintoreak ez ziren saiatu Newman, Noland edo Palazuelo pintoreen antzera eskultoreen lana errepikatzen; salbuespen bakarra Ibarrola izan zen, ?Equipo 57? taldeko kide zela. Euskal eskulturaren inguruan egitasmo bateratzaile bat antolatu bazen ere, pinturan ez zen halakorik gertatu; euskal pintura nazioarteko joera berrietan murgildurik zegoen.

Espresionismoa eta espresionismoaren inguruko joera guztiak ?pintore bezainbat? izan ziren euskal abangoardiako pinturaren bizkarrezurra. Garai hartako zenbait artistak, Carlos Añibarroren antzera, joera berri bati ekin zioten, espresionismo historikoa eta espresionismoaren ondorengo abangoardiak lotzen zituen joerari hain zuzen ere.

 

Higikundeak eta taldeak: Gaur, Emen, Orain, Danok

1960ko hamarraldian artista talde batek Euskal Eskola bultzatu zuen. Haien iritziz Euskal Eskolak higikunde estetiko eta etiko handia behar zuen izan, euskal artea sustatzeaz gainera Euskal Herriaren berrikuntzarako oinarrizko osagai izango zena.

Bizkaian eta Gipuzkoan sortu ziren Euskal Eskolako lehen artista taldeak. Agustín Ibarrola eta ?Estampa Porpular? taldeko kideak, Ramón Carrera, Dionisio Blanco, María Dapena eta Ismael Fidalgo artistak, Gabriel Aresti eta Vidal Nicolás poetak, eta Antonio de Pericás kritikoa, aspalditik ari ziren Bizkaian mezu politikoaketa sozialak zabaltzen grabatu eta idazkien bitartez. 1962.. rteaz geroztik ?Estampa Popular? taldea arte erakusketa ibiltariak antolatzen hasi zen, erakunde ofizialen aretoak kontuan hartu gabe.

Garai horretan bertan, beste talde bat antolatu zen Gipuzkoan, joera estetiko desberdineko artistek osatua: Eduardo Chillida, Rafael Balerdi, Jose Luis Zumeta, Amable Arias, Remigio Mendiburu, José Antonio Sistiaga, eta Jose Antonio Arze. Gipuzkoar talde honek egin zituen ekimenak ez ziren ?Estampa Popular? taldearenak bezain ondo antolatuak; baina oso eraginkorrak izan ziren. 1964an, esate baterako, Gipuzkoako Artista Elkarteari Udaleko diru laguntza kendu eta Gastronomia Anaidiari eman zitzaion. Erabaki horren kontra ikuskizun berezi bat eman zuen taldeak: behi sahieski handi bat jan zuten taldeko artistek prentsaurreko batean. Bizkaitar eta gipuzkoar artistek, Oteiza, Ibarrola eta Basterretxeak batez ere, beren ekimenak bateratzea egoki litzatekeela pentsatu zuten, ?Euskal Eskola? ofizialki onartua izan zedin. Bi talde horien arteko harremanetatik sortu ziren ?Euskal Eskolako taldeak?: Gaur, Emen, Orain eta Danok. Gaur taldea Gipuzkoan sortu zen, Emen Bizkaian, Orain Araban eta Danok Nafarroan. Ipar Euskal Herrian Baita taldea antolatzeko saioa egin zen, baina hutsean gelditu zen.

Euskal Eskolako taldeen artetik, Gaur izan zen sortu zen lehena.

Amable Arias, Nestor Basterretxea, José Antonio Sistiaga, Rafael Ruiz Balerdi eta Jose LuisZumeta margolariek, eta Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Remigio Mendiburu eskultoreek osatu zuten. Donostiako Barandiaran galerian egin zuten lehen erakusketa, eta beren manifestua aurkeztu zuten han. Manifestu horren bidez joera guztietako euskal artisten parte hartzea eskatu zuten. Kide guztien arteko batasun estilistikoagatik izan zuen batez ere garrantzia taldeak; nabarmena zen, bestalde, Oteizak eta nazioarteko abangoardia joera nagusiek taldean zuten eragina.

Dena dela, biltzar izaera alde batera utzi eta klub elitista bihurtu zen poliki-poliki Gaur taldea.

Emen talde bizkaitarrak ere joera desberdinetako artistak biltzeko helburua izan zuen hasieran.

Irizpide horri esker kide asko bildu ziren taldearen inguruan; horrek, ordea, abantaila bezainbat kalte sortu zituen. Bilbon egin zen lehen erakusketan aurkeztu zuen taldeak bere manifestua; talde irekia eta joera desberdineko artistek osatua behar zuela adierazi zen hartan.

Garai hartako joera artistikoak, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko taldeen sorreran nabarmendu ziren irizpide desberdintasunak, Arabako Orain taldearen sorreran areagotu egin ziren. Ortiz de Elguea, Mieg eta Fraile pintoreek, Echeverría eskultoreak eta Schommer argazkilariak osatu zuten taldea. Hasieran, garai hartako arte joerak ezagutzen zituzten artistek bakarrik hartu zuten parte taldean. Jarrera horrek, beraz, ez zuen zerikusirik Euskal Eskolaren filosofiarekin.

Orain taldearen lehen erakusketaren izenburua Gaur EgungoArtearen Euskal Eskola izan zen.

Talde hark aukeratu zuen joeratik kanpo ziren artista gipuzkoarrek eta bizkaitarrek ez zuten lehen erakusketa hartan parte hartzerik izan. Ibarrolak eta Oteizak arabar taldearen kontra egin zuten.

Artista nafarrak Danok taldean bildu ziren; Pedro Manterolak, Isabel Baquedanok eta beste artista batzuek bultzatu zuten taldea.

Euskal Eskolak 1966. urterako antolatuta zuen erakusketarako Danok taldeak eratuta egon behar zuen, baina Gasteizko erakusketan izan ziren gorabeherek talde nafarraren proiektua bere horretan geratzea eragin zuten.

Mari Paz Jiménez Escudero Valladoliden jaio zen 1909an eta Donostian hil zen 1975ean. Sei urte zituela Donostiara joan zen bizitzera. 1933an Alfredo Bizcarrondo ingeniariarekin ezkondu eta Madrila joan zen. Jiménezek txikitan ikusten zuen guztia pintatzeko ohitura zuen; hogeita bost urterekin buru-belarri pinturan aritzea erabaki zuen. 1938- 1945 urteetan Buenos Airesen bizi izan zen, eta hango eskola libreetan aritu zen pintura ikasten.

1943an bakarkako lehen erakusketa egin zuen Buenos Airesko Udal Aretoetan; argentinararte kritiko batek Jiménezen estiloari surrealismo zuria esan zion. 1945ean Donostiara itzuli zen, eta harrezkero aldaketa handiak izan zituen bere pinturak: gero eta kolore ahulagoak erabiltzen zituen; neurri handiagoko lanak egiten zituen, eta marrazkiek gero eta garrantzi handiagoa zuten. 1948an Parisa joan zen lehen aldiz, eta handik itzuli zenean Jiménezen aldi espresionista hasi zen. Aldi horretako lanetan nabarmena da Picassoren eragina. 1956an hainbat bidaia egin zituen Madrila, Bartzelonara eta Parisa, eta harrezkero pintura abstraktuan murgildu zen.

1963-1965 bitartean sorkuntza krisi bat zela eta, margolan gutxi egin zituen. 1966az gero olioak pintatu zituen batez ere, eta kolore bakarreko margolanak egiten hasi zen. Erakusketa ugari egin zituen, bai bakarka baita taldean ere: Buenos Aires (1943), Donostia (1949, 1952, 1960, 1969, 1974), Bilbo (1949, 1950, 1961, 1974), Madril (1950, 1954, 1962, 1968, 1971), Baiona (1953), Habana (1954), La Paz (1956), Miarritze (1960), Paris (1961), Barakaldo (1971, 1972), Iruñea (1972). Hainbat sari irabazi zituen: Buenos Airesko bigarren saria (1942), Gipuzkoako Ateneoaren saria (1954), DonostiakoEguberriko Lehiaketako Ohorezko saria (1955), La Pazeko Espainiako Enbaxadaren Marrazki saria, etab. Lan nagusiak: El trío, Siesta, Figura, Botijo y peces, Masa táctil, Masas espaciales Punto límite, Composición, La jarra, Bodegón.

Gonzalo Chillida, Eduardo eskultorearen anaia, Donostian jaio zen 1926an. Madrilgo Arte Ederretako Akademian egin zituen pintura ikasketak. 1951-1953 urteetan Parisen bizi izan zen, eta Louvreko Museoko zenbait ikastarotan parte hartu zuen. Parisen bizi ondoren Donostiara itzuli zen. Hainbat talde erakusketatan parte hartu du Paris, Erroma, Madril, Sevilla, Bilbo, Donostia, eta abarretan. Bakarka ere erakusketa asko egin ditu Donostian, Bilbon, Madrilen, Colegio de Spoleton(Italia), etab. Chillidak oso gustukoa du argazkigintza; argazki zuri-beltzak egin ohi ditu, eta horietako asko eredutzat hartzen ditu. Olioez gainera litografia batzuk ere egin ditu. Chillida errealitatea zehatz irudikatzen saiatzen da; bere margolanetan objektu konkretuak marrazten ditu (hondartza zati bat, lurra, lainoa), bitxikeriarik gabe.

Carlos Añibarro Donostian jaio zen 1924. urtean, eta Parisen eta Madrilen egin zituen pintura ikasketak. 1976an erakusketa bat antolatu zuen Donostiako B galerian. 1976-1979 bitartean hainbat erakusketa egin zituen Madril, Donostia, Gasteiz eta Hondarribian. 1979an Donostiako udalak bere lanak aukeratu zituen Wiesbadengo Erakusketara eramateko.

 

Rafael Ruiz Balerdi

Rafael Ruiz Balerdi Donostian jaio zen 1934an, eta Madrilen hil 1992an. Txikitatik izan zuen margolaritzarako zaletasuna, eta Arte eta Lanbide eskolan pintura ikasketak egiten hasi zen. Aitaren alkimia lantegian sartu zenean hasi zen margolaritzarekin loturiko lanak egiten, irudi urreztatuez, arabeskoez, loreez eta dragoi irudiez hornitzen baitzituen haren lanak; lan haren bidez ikasi zuen Ruiz Balerdik gerora bere obretan erakutsi zuen errepikapenerako joera.

1953az gero Donostiako TEU antzerki taldeko kidea izan zen, eta talde haren antzezpenetarako dekoratu batzuk egin zituen; publizitateko zenbait lan ere egin zituen. Urte hartan bertan Artista Gazteen lehiaketan parte hartu zuen lehen aldiz.

Lehiaketa hura har daiteke Ruiz Balerdiren karreraren hasieratzat, baina haren bizitzaren eta, bereziki, lanaren kronologia ez da osatzen erraza. Izan ere, ez zuen beti sinadura bera erabili, ez zuen estilo bakarra erabili garai bakoitzean, eta estilo jakin bat baztertua zuela zirudienean berriro berreskuratzen zuen geroagoko beste koadro batzuetan.

Nahasmen hori areagotzen du Ruiz Balerdiren errepikapenerako eta lanak beti amaitu gabe bezala uzteko joerak.

Balerdi XX. mende hasierako margolariek liluratu zuten hasieran.

Gustukoak zituen Sert (haren eragina nabarmentzen da Balerdiren kolosalismoan), Zubiaurre, Zuloaga, Arteta, etab. Haien koadroak imitatu zituen hasieran, eta berehala beste joera batzuekiko arreta ernatu bazitzaion ere, margolari haiek izan ziren Balerdiri pinturarako grina areagotu ziotenak.

Gaztetan lorontzien margolanak eta senide eta lagunen erretratuak (Mª Angeles Trespaderne bizilagunarena, besteak beste) egin zituen, garai hartan Euskal Herrian nagusi zen joera errealistari jarraituz. Lan haietan, dena den, antzeman daitezke Ruiz Balerdiren geroagoko lanetan agertzen diren zenbait ezaugarri:marrazki bikainak, egitura trinkoak, formen sintesia, aurpegiaren espresioa, planoen deskribapena, bolumena, pintzelkada indartsu baina, aldi berean, sentiberak, koloreen erabilera berezia etab.

1955ean Eduardo Chillida eskultorea ezagutu zuen, eta bere pinturaren bilakaeran garrantzi handia izan zuen harreman bat sortu zen bi artisten artean. Izan ere, garai hartan, frankismoaren eraginez, joera berriekiko itxita bezala zeuden Euskal Herriko artistak, eta Ruiz Balerdik Chillidari esker ezagutu ahal izan zuen Europan artearen alorrean zer ari zen eztabaidatzen, espazioaren, formaren eta abstrakzioaren arazoen inguruko jarrera berriak, eta errealismoaren konbentzionalismoa gainditzeko bidea eman zion horrek. Chillida ezagutu zuen urte hartan bertan Artista Gazteen lehiaketan parte hartu zuen berriro, eta sari nagusietakobat irabazi zuen (Niña en azul, Mi hermana, Bodegón eta Bodegón en azul lanekin), eta eskultoreari esker beka bat lortu zuen Madrilgo San Fernandoko Arte Akademian ikasketak egiteko.

Akademiako giroa, ordea, estuegia iruditu zitzaion Balerdiri, eta eskola hura utzi eta Círculo de Bellas Artesen sartu zen handik gutxira.

Madrilgo ikasketa garaian marrazki eta collage ugari egin zituen.

Aipagarria du, besteak beste, aulkien marrazki saila. Forma geometrikoak, lerro sekuentziak,eta kubismo analitikoan oinarrituriko ariketak egin zituen batez ere. Baina Kleeren geometria magikoaren eragina da bereziki aipagarria, eta baita Braqueren kubismo sintetikoarena eta tenebrismoarena ere (Goyarena besteak beste). Dena dela, kubismoaren eta abstrakzioaren inguruko ikerketak errealitatearen esperientziatik eta gauzen eta pertsonen irudietatik abiaturik egin zituen Ruiz Balerdik (Mihermana Pilar sentada, Mi padre?).

Madrilgo egonaldiaren ondoren, 1956an, lehenengo bidaia egin zuen Parisa, eta handik gutxira hasi zen atzerrian erakusketak egiten ere (Pittsburg, 1958).

Estiloari dagokionez, Parisko bidaien eraginez abstrakziorako bidea hartu zuen Ruiz Balerdik.

Dena dela, koadro abstraktuek bezala erretratu errealistek (bai olio pinturek eta bai marrazkiek) eragin handia izan zuten bere bizitza guztian zehar; horrela, erretratuei dagokienez garai honetan ere ez zuen naturalismoaren eragina galdu, ez zuen abstrakzioaren eta kubismoaren inguruan egiten zituen ikerketen eragin handirik islatu, eta modeloaren identitatea errespetatzeko ahalegina egin zuen beti. Garai honetako lan aipagarrien artean azpimarratzekoa da 1956an Tarragonako Unibertsitate Laboralean egin zuena. Horma irudi sailbat da, irudi handiez osatua; Picassoren eragina ageri du, eta kolore planoak, irudi geometrikoak erabili zituen. Obra hotza da, oso trinkoa.

1957an Artista Gazteen saria irabazi zuen, Mi padre, Mi hermana Pilar sentada, El alrededor silencioso, Nudos eta En torno a la soledad lanekin. Urte haietan finkatu zen Ruiz Balerdiren lehen estilo pertsonala, lehen estilo heldu eta iraunkorra dei daitekeena, abstrakzio lirikoaren baitan.

Estilo horren ezaugarri dira, besteak beste, kolore ilunak, irudi geometrikoak gune zehazgabeetan galdurik agertzea, forma bigunak eta materialtasun mistikoa.

Aipagarriak ditu garai honetakoen artean: Denso, Tierra vital, Alborada etab. Urte haietan, bestalde, errealismo sozialaren ildotik zenbait lan egin zituen.

1960 inguruan beste pauso bat eman zuen klasizismotik aldentzeko, eta informalismoan murgildu zen buru-belarri; bera izan zen informalismoaren aitzindaria Euskal Herrian (Ninfeas, Maraña?).

Aurreko garaian irudi sasigeometrikoak hondoekin nahasten ziren, elementu formalak argian eta materian urturiko guneetan galtzen ziren. Oraingoetan, aldiz, harantzago iritsi zen: irudien lerroak bolumenetik askatu, eta kontrastea bilatu zuen hondo ia homogeneoen eta lerro askeen artean, kolorea berreskuratu zuen bat-batean eta keinuaren informalismo erradikala landu zuen. Horrela, informalismoari jarraituz, molde geometrikoak baztertu eta kolorearen nagusitasuna azpimarratzen hasi zen; pintura eitegabe edo egitura jakinik gabeak dira, automatismoan oinarrituak, artistaren gorputzaren edo eskuaren mugimendu espontaneoak oihalean islatzen dituena, surrealismoaren eraginpean. Hala, Balerdiren lanak erabat aldendu ziren klasizismoaren iluntasunetik eta bere koadroetako formaren deskribapen fina argitasunez bete zen.

Egileak berak bere pinturaren bilakaerari buruz zioenez, errealismoaren ildotik aritu zen San Fernandon, ondoren abstrakzio lirikora jo zuen, 1956-1960. urteetan, kolore aberastasunera, baina aberastasun horretan koloreengaineko kontrola galdu zuen azkenean. Hori dela eta, bitarteko aldi bat izan zuen 1956-1960 urteetako koadro abstraktuen eta 1963az gerokoen artean: Ruiz Balerdi bere baitara bildu zen 1960-1962 bitarteko urteetan, ordu arteko esperimentazioek eta arriskuek zeharo lur jota utzi balute bezala. Tarte horretan izadi hilak egin zituen batez ere, oso zurrunak eta hermetikoak (Bodegón del florero y los vasos, Bodegón de los claveles blancos).1962tik aurrera, ordea, ?bere onera? itzuli zen Ruiz Balerdi, bere pintura berpiztu egin zen.

Madrila joan zen bizitzera, bere mezenas izan zen Juan Huarteren babespean. Madrilen zela, 1964-1973 bitartean, obra ugari egin zituen eta ideia berriak azaldu zituen. Oro har, koadro informalistak ziren, eta pixkanakapixkanaka abstrakzioaren eta surrealismoaren arteko bidea hartu zuen. Betidanik izan zituen zenbait ezaugarri are nabarmenago agertu ziren orduko lanetan, esate baterako eskema espazialaren antolaketa, errepikapena, obrak bukatutzat ez ematea? 1966an, «Gaur» taldearen sorreran parte hartu zuen, Arias, Mendiburu, Oteiza eta beste zenbait artistarekin batera.

1973an Donostiara itzuli zen.

Hainbat talde eta gizarte mugimendutan jardun zuen 1978 inguru arte, eta zenbait esperientzia eraman zituen aurrera eskola publikoetan, Andoain, Lasarte eta Herreran esaterako, haurrengan izpiritu aske eta sortzailea garatzeko helburuarekin. Olio pintura ia erabat baztertu zuen,1985. urtea arte gutxi gorabehera, eta paper gainean pastel kolorezko klarionak eta argizari margoak egiten hasi zen. Izan ere, kolore distiratsuak eta eskua nahierara, arin, erabiltzeko aukera ematen zioten pastelek eta argizari margoek. Bere garai emankorrenetako bat izan zen, eta erakusketa ugari egin zituen, bai Euskal Herrian (Bilbo, Donostia, Zarautz?) eta bai Europako beste hiri batzuetan ere (Stuttgart, Biberach, Madril etab.).

1985ean olio pintura lantzen hasi zen berriro (Así pinta? etab.), klarionak alde batera utzi gabe. Harrezkero etengabe jardun zuen lanean eta 583 olio pintura eta milaka marrazki egin zituen zazpi urtean. Lan horien ezaugarri nagusiak askatasuna, bat-batekotasuna, pintzelkada arinak, forma eta koloreen jarioa dira, eta inpresionismoaren eta fauvismoaren eragina dute; irudizko paisajeak, bere bidaietan oinarrituak, eta abstrakzio espresionista izan zituen oinarri. Dena den zaila da bai bere olio pinturen estiloak zehaztea eta mugatzea, eta berdintsu edo zailagoa da bere marrazkien nondik norakoak finkatzea. Azken urteetan erakusketak egin zituen Bilbon, Donostian, Iruñean eta Madrilen.

 

Amable Arias

Bembibre del Bierzon (Leon) jaio zen, 1927. urtean, familia txiro batean. Bederatzi urte zituenean tren batek harrapatu zuen, eta ordutik aurrera makuluak erabiliko zituen ibiltzeko.

1941ean Donostian jarri ziren bizitzen bera eta bere familia, eta bere kabuz hasi zen idazten eta pintatzen. Ascensio Martiarena izan zuen lehen pintura irakaslea, eta marrazkia eta kolorea landu zituen harekin, lapitzaz eta akuarelaz betiere. 1953an pintatu zituen lehen koadroak, paisajeak gehienak, eta bost urte geroago egin zuen lehen erakusketa, Donostiako Aranaz-Darras arte galerian. Ondoko urteetanDonostiako Udaletxeko Aretoetan, San Telmo Museoan eta Barandiaran, Ikuska eta El Pez arte galerietan jarri zituen erakusgai bere lanak. 1960. urtean Parisko Maegth arte galerian eskegi zituen bere koadroak eta ondoren, Ortiz, Sistiaga, Balerdi, Mari Paz Jiménez, Gonzalo Chillida, Bizcarrondo, Villagarcía, Miguel A.

Alvarez eta Basterretxea artista gipuzkoarrekin elkartu eta Donostian antolatu zuten «Hamarren » erakusketan parte hartu zuen. Pintore gipuzkoarrek sakondu egin zituzten elkarren arteko harremanak, eta pintura molde zaharrak hausteko oinarriak jarri zituzten. Urte horretan bertan Ohorezko Saria eskuratu zuen Eguberriko Lehiaketan. Gipuzkoako Artisten Elkarteko lehendakari izendatu zuten, eta gogor ekin zion garai hartan nagusi zen molde klasizista zaharraren aurka, ihes egin nahi baitzuen arau nahiz ildo hertsi eta jakinetatik, eta abangoardiaren molde aurreratuagoak planteatu nahi zituen. 1962. urtean Parisa jo zuen, eta handik Veneziara joan zen; Italiako Berpizkundeko artea eta garai modernoko mugimenduak eta pentsakera aztertzeko aukera izan zuen han.Bere paisajeak gero eta subjektiboago bilakatu ziren, eta 1965ean amaiera eman zion paisajeak pintatzeko aldiari. Urtebete geroago Gaur taldea sortu zuen beste pintore gipuzkoar batzuekin batera (Mendiburu, Basterretxea, Zumeta, Ruiz Balerdi, Oteiza, Sistiaga eta Chillida), eta Donostiako Barandiaran arte galerian erakusketa bat egin zuten elkarrekin.

Urte berean Euskal Eskola deitua osatu zuten Gaur (Gipuzkoa), Emen (Bizkaia), Orain (Araba) eta Danok (Nafarroa) taldeetara bilduriko euskal artistek. EuskalEskola honek kaleraturiko manifestuan «gure herriari zor zaizkion eskubideak, lekua eta arreta» eskatzeaz gainera, «jasaten ari garen makaladi kultural eta materialari amaiera emateko proposamenak» ezagutarazi zituen.

1966an Parisen, Pragan eta Espainiako hiri nagusietako erakusketetan jarri zituen erakusgai bere paisajeak eta tinta beltzean egin zituen marrazkiak. Garai hartan, atomista greziarren hausnarketetatik abiatuz, «de la gota» delako estilo berezia lantzen hasi zen; koadro abstraktuak dira, handiak,monokromatikoak, Donostiako Zaragoza Plazan zuen estudioan pintatuak. Pintura tantak ehunean eskaintzen dituen aukera mugagabeak sakon aztertu zituen, eta Ohorezko aipamena jaso zuen Euskal Pinturaren Sari Nagusian aurkezturiko lanei esker.

Bestalde, ikasten jarraitu zuen, poesia, antropologia, filosofia, artearen teoria eta, batez ere, marxismoa, eta bere bizitzako alderdi garrantzitsua osatzen zuten liburuak, marrazki, zirriborro, iruzkin, bozeto eta karikaturen biltegi bihurtu ziren. Orobat ere, idazten jarraitu zuen, olerkiak eta ipuinak batez ere (Carnaval, Poemas a Crucita I eta II, Poemas a Elena, No moverse, Can, Poemas a Lourdes).

1970. urtean aldi berri bati ekin zion pinturan, eta olioa ehunean lantzen hasi zen Donostiako Parte Zaharrean ezarri zuen estudioan.

Hamar urte eman zituen estudio hartan, eta material ugari erabili zuen bere artelanak egiteko: zura, urrea, beira, grabatuak, collageak eta, batez ere, olioa. Bere olio lanetan araurikgabeko kalkulua eta kolorea ikertu eta garatu zituen, eta pertsonaiak bere kabuz doazelako itxura zuen mundu bat sortu zuen horretarako. Pragara eginiko bidaia baten ondoren emakumeen biluziak pintatzen hasi zen pastel margoez, paper zurian nahiz koloredunean, eta hainbat urte emango zituen teknika hori lantzen, artistak emakumearenganako erakusten zuen sentsibilitatearen erakusgarri. Urte horietan erakusketa asko egin zituen, taldean nahiz bakarka, sari asko jaso zituen; bestalde, «La persiana» izeneko taldeak Amable Ariasen pintura gaitzat zuen «Un cuadro amarillo» pelikula filmatu zuen. 1979. urtearen amaieran, osasun arazoak tarteko, utzi egin behar izan zion Parte Zaharrean zuen estudiora joateari eta, hala, ezin izan zuen olioak eskaintzen dituen aukerak sakontzen jarraitu.

Nolanahi ere, sorkuntza eta lan aldi oparoa zabaldu zitzaion garai hartan, eta pintura eta marrazki ugariez gainera, idatzi asko argitaratu zituen, olerkiak eta ipuinak batez ere (Miseria del arte en el mundo contemporáneo, Poemas de la verdad, Retorno de exiliados, Encantamiento y desencantamiento, Poemas de la madreselva en flor, Cuentos, El niño judío sin patitas, Scherezades).

1983. urtean berriro ere heldu zion ehun gaineko olioaren teknikari, baina urte horretan pintatu zituen koadroak (Enfrentamiento izenburuko saila) azkenekoak izan ziren, hurrengo urtean hil baitzen. Hil ondoren Amable Ariasen lanak ezagutarazteko erakusketa antologiko guztiz interesgarria antolatu zen Donostiako San Telmo Museoan (1927-1984); bestalde, «Vanguardia en Vanguardia» deituriko erakusketa kolektiboan eta Vanguardia arte galerian egon dira erakusgai artista honen lanak.

Amable Arias abangoardiako pintorea izan zen. Bere lanetan etengabeko bilakaera ageri da, espresionismo sakonaren araberako hasierako paisajeetatik, antipintura eta, Jackson Pollock eredutzat harturik, amerikar kutsuko pintura itsusizaletaraino.Pinturaren munduko arau hertsietatik ihes egiten saiatu zen eta forma berriak aztertu zituen.

Hasierako lan figuratiboen artean aipagarri dira Retrato de Mon, Casas blancas, Viña roja, Mina, Paisaje de Montearenas eta Árbol amarillo obrak. Kolore hotzen aberastasuna nabarmendu behar da lan horietan, zeru latzak, paisaje bihurriak, pintzelkada urduriak eta nahasiak. Bigarren aldian, berriz, lan abstraktuak sakondu zituen, kolore apalak eta gozoak erabili zituen, eta «de la gota» delako estiloan nabarmendu zen. Grises y Malvas, El más y el menos eta Cinco objetos en la acera dira garai honetakotitulu aipagarrienak. Abstrakzioaren alderdirik lirikoenean koka genezake bere pintura moldea. Unibertso berri baten bila abiatu zen, eta bi dimentsioko espazioan aurkezten zituen izaki itxuragabe eta berezien bidez islatzen zuen unibertso horretan bere burua.

Arias samurtasunetik lainotasunera, galdutako haurtzarora, doan margolaria da. Batetik errealitatera hurbiltzen diren marrazkiak ditu, emakumeen hazpegiak edo gorputzak, lerro soil bat baino ez batzuetan, ukitu koloredunez dekoratuak besteetan.

Bestetik, bere haurtzaroa atzeman daiteke marrazki berariaz traketsetan, eta horien bidez galdutako iraganaren irudiak berriz osatzen dituela ematen du.

Batzuek zein besteek, adierazpendesberdinak izanik ere, itxurazko bat-batekotasuna dute; ikusi edo gogoratzen dituen gauzen alderdirik samurrena eta ametsezkoena islatzen saiatu zen Arias.

Errealitatea eztitu egiten du, fantasia eta ametsa eransten dizkio eta laztasunik gabeko mundu paralelo bat sortzen du. Horrexegatik bere margolanetan irudia ez da garrantzizkoena, itxura batean jolasean eginiko lerroen bidez adierazten duen intimitatea baizik.

Badirudi Amable Ariasek gairen bat margotzen ari zenean beste gai misteriotsuago eta mingotsago bat zuela gogoan. Marrazkiak azkar burutzen zituen eta hortik bere koadroei darien itxurazko bat-batekotasunaren arrazoia; nolanahi ere, mezu intelektual sakona iradokitzen dute Ariasen margolanek.

 

Jose Luis Zumeta

Zentzumenak erne direnean eta, hargatik edo honengatik, horiek jasoa nahi bezala hitzez adierazi ezin denean, sarritan pintzelak edo zizelak hartzen omen dute mihiaren zein lumaren lekua, eta horietako pintzel nahiz zizel asko ?Zumetarena lekuko? oparo mintzatu izan da gero, kode ezkutuxeagoz edo agerikoxeagoz.

Eta kodeak, Zumetarenean, aldiak hainbat aurki daitezke, 1960ko hamarraldian kolore zerrendaz egindako koadroetatik hasita alla prima izeneko berriagoetara bitartean. Aldian aldiko kode horiek eta bere garaian ?Gaur? taldean, geroago ?Ez dok hamairun? eta Aste kulturaletan, orainago ?Homenaje a las víctimas del franquismo? omenaldian eta azkenik ?Nueva Etiopía? liburu-diskoan parte hartu izanak, bestalde, gizartetik zetozkion zantzuen adi egon izan dela adierazten du.

Baina betor orpoa orpotik. Espainiako gerra zibila bukatu eta Bigarren Mundu gerra hasi zen urtekoa da Zumeta, gerra ondorengo pintorea, beraz. Fraideen kolejioan egin zituen lehen ikasketak eta han erakutsi ere marrazkigintzarako zuen trebetasuna.

Orduan beste asko bezala, lanean hasi behar izan zuen hamalau urterekin. Fraideen eskutik ?Gráficas Valverde? tailerrean hasi zen marrazkilari (1953-1958), eta tailer horretan, Donostiako Arte eta Lanbide eskolan eta Gipuzkoako Artisten Elkartean eman zituen marrazkigintzako eta pinturako lehen urratsak.

1958an, nazio mailako urrezko domina lortu zuen Madrilen, Pintura joven lehiaketan. Baina, garai haietan Espainian zen giroak etorkizun estua eskaini ziezaiokeen hemeretzi urteko gazte bati, eta are estuagoa pintura landu nahi zuenari. Lehenbailehen soldadutza egin (boluntario) eta erbestera joatea erabakirik, 1959aren azkenaldean Parisa aldatu zen, beraz. Parisen ezagutu zituen bertaragotik Mantegna, Rembrandt eta beste zenbait klasikoren obrak eta, aldiz eta estiloz bere nahietatik hurbilagokoiruditu zitzaizkion Cézanne baten edo Paul Klee, Picasso, Tàpies eta abarrenak eta ?Cobra mugimenduko edo ez? Van Velde, Gorky, Pollock, Jorn, Appel, eta gainerako espresionistenak eta, oro har, abangoardisten aitzindarienak ere.

Lehenengo erakusketak Paristik itzulita Hondarribian Mendibururekin lanean ari zela egin zituen (1961), Donostiako Udaletxearen Arteko Aretoetan Mendiburu, Balerdi eta Bonifacio Alonsorekin egin zuena, lehenengoa, eta eta Karlos V.aren Hondarribiko Gazteluan bakarka egin zuena, bigarrena.

Hurrengo bi urteak erbestean igaro zituen berriz ere, Stockholmen 1962a eta Londresen 1963a.

1964an Euskal Herrira itzuli zenerako barrundatua zuen gero gidari ibili izan duen ideia, artista batek formak eta koloreak erabili behar ditu bideaurreko dioena, eta bat baino gehiago tenkarazi ere zuten Zumetaren urte horietako koadro abangoardista, zeharkako zerrenda gorri, zuri, hori, beltz eta urdinez taxutuek.

1966an euskal artista abangoardiazale batzuek, Oteiza buru zutela, ?Gaur? taldea sortzea erabakizutenerako, utziak zituen, bada, galtza motzak eta gertu zegoen talde hori sortzeko ezezik, erakusketen eta gainerako ekintzen bidez, joera berriak ezagutarazteko.

Gaur taldearekin Donostian (Barandiaran galerian), Bilbon (Arte Ederretako Museoan) eta Gasteizen (Fernando Amárica Museoan)egin zituen erakusketak. Aurrerantzean ere, 1960ko hamarraldia bitartean bederen, bat batean eta barruaren eraginera pintatu izan zuen; kolore biziekin batean ñabardura zehatzak eta ohiko ez diren kontrasteak eratuz, eta airean zintzilik diruditen formak taxutuz.

1967 ingurutik aurrera, ordea ?Homenaje al Guernica de Pablo Picasso koadroagatik Euskal Pinturako lehenengo premioa irabazi zuen urtea?, eztabaidak zer esana bezala, koloreen eta formen arteko borrokak molde berriak sortarazi zizkion sormenezko askatasun egarri hartan.

Pintura eta eskultura uztartu beharrez edo, ordu arteko euskal pintura formalistan inoiz erabili ez ziren materialez eta kolore konbinaketaz eratuak dira aldi horretako obrak: zerrenda gorri, berde, zuri eta horiz margotutako egur erliebedunak, besteak beste.

Izatez, indar eta adierazgarritasun handiko obrak ziren, baina ez nonbait, eta tamalez, garai hartako jende arruntak artelantzat hartzeko modukoak, 1968an Bilboko Grises Galerian egin zuen erakusketa handian koadro bakarra eta hura 8.000 pezetatan saldu izana da horren lekuko.Joera horri eta berak esandako ?aurrean dudan espazioa hustuz edo hari ingurua janez pintatzen dut? esaldian nabari den eskultoreari hesirik jarri izan ez balie, agian ate berri bat zabalduko zuen euskal eskulturan ere, izan ere, ez baitira aipatu diren horiek hiru dimentsiotan egin zituen lan bakarrak. Ezagunagoak eta bikainagoak dira, besteak beste, Usurbilgo frontoi atzean (145 m 2 ) eta Pasaiako portuan 1973-1976 bitartean egin zituen zeramikazko erliebe handiak, ibiliago ziren bideak jarraituz onduak. Gauza edo irudi izatera iristeko puntuan pintzelaren eta bat-bateko kolore kontrastearen magiaz geldiarazitako forma kiribilez edo zurrunbilo puskaz osatua dirudi garai horretako zenbait koadrok.

Hainbat erakusketa eta aste kulturaletan parte hartu ere egin zuen aldi berean (1970-1975).

Mexikon, New Yorken, Madrilgo Ateneoan eta Durán galerian, Bilboko Mikeldi galerian eta Gasteizko Eder arte galerian egindako erakusketak dira aipagarrienak, eta aste kulturaletan parte hartu, berriz, 1971tik 1973a bitartean.

Baina ez da aurkikuntza berriren bat egin eta lotaratzea batereZumetarena. Goraxeago aipatu diren molde horiek landu eta 1979-1980ko urteetara iristean ere (Abuelos y nietos en la costa), bada, aldi horrek ere eman zuela ematekoa iruditu zitzaion nonbait eta bidegurutze larri baten aurrean aurkitu zen. Ez zen kultura berrikuntza informalismoarekiko leialtasunean oinarritu zuen batentzat barruak eskatzen zionera aldatzea urradurarik gabe gertatzekoa.

Hainbeste urte irudien eta forma hutsen arteko muga estuan ibili ondorengo nekeak, ordea, eta gizarteko egoera zertxobait aldatu izanak ere bai agian, mintzaera argiagoz-edo espresatzea eskatzen zioten nonbait, aurreko guztiari uko egin gabe baina esan zezakeena herrietako plazetan ulertzeko moduan esatea, alegia.

1984-1985 urteetan, ahalik bizkorrena margotzearren tenperaz eta enbalatzeko kartoietan egiten zituen papiroak saileko koadroak, eta leku eskasiaz, batzuk besteekin konparatu gabe biltzen, egin ondoren. Bertso paperetako ziztadaren edo jende ahaldun samarren aurrean igarotzean egin litekeen irri txikiaren kutsua dute.

Ez zion joera horrek luze iraun, baina aurkitu zuen horretan udaletxekobalkoira igota, begiak itxirik istorioak kontatzeko ere balio zezakeela pinturak. Orduarteko eta ondorengo koadroek ez bezala, titulua ere badute obra horiek, han edo hemen entzundako zerbaiten zantzua dutenak, gainera: Paseo cotidiano del hombre con paraguas, Nació con el pan bajo el brazo etab.

Carlos Martínez de Gorriáranen iritzian, XX. mendean euskal pinturan egin den gauzarik ederrenetakoak dira papiro horiek.

Molde berri horietara jotzean aurreko kolore gorri, beltz, urdin eta hori bizi haiei betiko uko egin ote zien bildurrak ez zuen zorionez eta gero ikusiko zen bezala zentzurik, zeren, inon adierazi gabe baina, bere buruarekin izan zuen borroka latz hori ere alde oneko aurkikuntza gertatu zela jabeturik, barrua gertu baitzuen zurrunbilo berrietan murgiltzeko.

1985etik aurrera, teknika eta modu berrien bila abiatu zen, beraz. Tenperak eskaintzen zion aisetasun hura olioak eskaini ote ziezaiokeen probatu nahi zuen orain, horrekin barruko zirrarak bat-batean adieraz ote zitzakeen, alegia. ?Olioz pintatzeko, denbora geldiarazi behar izan dut, modu berrietara moldatu, mantsoagoeta bizi arnasa gutxiagoz ari. Barruak, ordea, borondateak eta ahaleginak parterik izan gabe, bat-batean eta denboratik at, gauzak ager daitezela eskatzen dit. Horretara ahalik gehiena hurbildu nahirik eta mirari hori nola gauzatuko nabil? zioen Maya Aguiriano 1990ean egin zion elkarrizketa batean.

Orain, 1997ko gainetik begiratuta, mirari hori hein handi batean gauzatua duela esan daiteke, 1990etik 1992ra bitarteko alla prima edo hasialdi batean egindako koadroak eta ondorengo asko ikusita. Dirudienez, ez zen lan horiek egin aurretik Rodinen Pentsalariaren jarreran denbora luzean egon, sormena luzaro landu izanak pizten duen lehertu beharrari eman bide zion lana, eta pintzela eta koloreak, nahi zuen kolore eta ñabarduretan leher zedin, 1990-1992ko hainbat koadrotan ikus daitekeenez. Zernahi dela ere, Zumetaren obrak bere-berea du pintzel ukitu bakoitza hitz ozen bihurtu beharra, modu akademikoz espresionismoa esaten den hori, bai hasi berritako kolore zerrendaz egindakoak, bai 1960ko erliebeetakoak, eta halaber papiro edo kartoietakoak eta 1985az geroko koadroetakoak ere.

 

Sistiaga, Alonso, Abadalejo, Vargas

José Antonio Sistiaga Mosso Donostian jaio zen 1932an.

Hogeita bi urte zituela Parisa joan zen arte ikasketak egitera, eta han egon zen 1961 arte. Urte horretan erakusketa bat egin zuen Donostian, Balerdi, Bonifacio eta Ortizekin batera. Sistiagaren pintura informalista da, frantsesek ?abstrakzio liriko? izendatu dutenetik hurbil dagoena.

1964an bakarkako erakusketa bat egin zuen Madrilgo Edurne galerian.

Halaber, ?ekintzak? izenarekin bataiatu zituen arte agerpenen protagonista izan zen, haietako asko ZAJ taldekoekin burutuak. 1964an Funcor kooperatibak babesturiko hezkuntza proiektu interesgarri batean esku hartu zuen; iraupen laburreko jarduera hartan, estetikak hezkuntzan lehentasunezko eginbidea izan behar duelako Oteizaren ideia hura, Celestin Freinet pedagogoaren metodoarekin loturik agertzen zen.

Aldi berean, Donostian, haur eskola antolatu zuen ostegunetan.

1965ean, haurrek egindako materialekin erakusketa bat egin zuen Barandiaran galerian. Urte berean, Zumeta eta Ruiz Balerdirekin batera, Donostiako Udalaren aurkako hitzaldi-protesta batean esku hartu zuen. Hona ekitaldiaren arrazoia: udalak Gipuzkoako Arte Elkarteari diru laguntza ukatu zion, laguntza gastronomia elkarte bati agintzen zion bitartean. ?Ekintza? hartan, Sistiagak ordu erdi batez txuleta janari ekin zion ikuslego harrituaren aurrean. 1966an, ?Gaur? taldea sortu zen, ?Escuela Vasca? deituaren barne: Sistiaga haren sortzaileetarikoa izan zen. 1967an Donostiako San Telmo Museoan, Relieve de acción pública izeneko lana aurkeztu zuen: bere deituraren lehen letren eskultura.

Ondoko urtean, Seiquer galerian, linoleo gaineko grabatu sail bat erakutsi zuen bere deituraren letra guztiekin; horrekin, berak zioenez, informalismoa ixten zuen. 1970ean, Las cuatro estaciones horma pintura erraldoia (17,5 x 1,8 m) egin zuen; mihisearen gaineko olio pintura zen, eta Juan Huarterentzat egin zuen Torres Blancasen, Madrilen.1971-1974 aldian neurri handiko olio pinturak eta tintak egin zituen; haien tituluetan paisaje erreferentziak agertzen dira. Geroago egindako obran, marrazki erotikoak nabarmendu behar dira, pastel urdinez eginak. Halaber, ohargarriak dira 1988an Jose Migel Barandiaranen Mitología vasca obrarako egindako tintak.

Film esperimentala, orobat, Sistiaga sortzailearen beste alderdi garrantzitsu bat da. Huarte industrialaren laguntzarekin, zeluloide gainean zuzenean pintaturiko filme bat egin zuen 1968-1970 aldian: Ere erera baleibu izik subua aruaren? edo De la Luna a Euskadi. 35 mm-ko film mutua da, 75 minutuko iraupena duena, eta, marrazki biziak kenduta, film luze margotu bakarra da munduan, 424.000 irudiz osatua. Kritika espezializatuak oso harrera ona egin zion film honi, nahiz eta polemikarako bide ere eman zuen, narzisismo estetikoz salatu baitzuten artearen eginkizuna herri borroka laguntzea zela erizten ziotenek. Geroago ere beste zenbait esperientzia egin ditu alor horretan. 1970ean, artistaren aurpegia zenbait plano-sekuentziatan jasotzen duen Ana film laburra (16 mm, 7 minutu) ondu zuen.

Gero, aurrenekoaren ildotik, beste zenbait film margotu egin ditu: Impresiones en la alta atmósfera (1988-1989, ahostuna, 70 mm, 7 minutu); Paisaje inquietante-nocturno eta En un jardín imaginado (1991, ahostuna, 35 mm, 14 minutu); An (sobre el sol) (1992- 1996, ahostuna, 70 mm, 7 minutu).

Bonifacio Alonso, pintorea eta grabatzailea, Donostian jaio zen 1933an. Hasieran autodidakta izan zen, eta hainbat lanbide izan ditu artearen eremutik kanpo: arrantzalea 14 urterekin, bateria jolea musika talde batean, etab. Julio García Sanzen dizipulua izan zen, eta Arte Ederretako ikasketak hasi zituen. Bonifacio Alonsoren jarduera hasieratik beretik informalismora bideratu zen; oso kasu berezia da joera horretako euskal pinturaren barne.

1958an aurkeztu zuen bere obra lehen aldiz Donostiako Ateneoan, eta 1962an egin zuenbere lehen bakarkako erakusketa hiri horretako Aranaz-Darras galerian. 1965ean Arte Grafikoetako enpresa batean lan egin zuen Bilbon. Fernando Zobel pintoreak 1967an arte modernoaren gunea zen Cuenca hirira gonbidatu zuen; han grabatua ikasi zuen Antonio Lorenzo eta Bernard Childekin eta, han finkaturik ?Cuenca izan zen arte abstraktuari museo bat eskaini zion Espainiako lehen hiria?, lehen grabatuak moldatu zituen. 1973.. rtean hilabete eman zuen Gustavo Giliren lantegian, Bartzelonan.

1978an, halaber, egonaldi bat egin zuen Parisen, Clot Bramsam-en lantegian. Bonifacio Alonsoren grabatuetan bi alderdi nabarmentzen dira; alde batetik, intsektuen behaketaren xehetasuna (intsektuen saila), eta bestetik, alderdi informala, hala nola Norberto el Pata y el Pitín izenburuko komiki grabatuan. Bestalde, nabarmentzekoak dira Ruperto de Nolaren 1520ko Guisos y salsas liburuaren argitalpen berrirako egindako akuaforteak.

Litografia ere landu du. Alonsok mundu osoan aurkeztu du bere obra grafikoa: Espainia, Danimarka, Norvegia, Frantzia, Alemania, Suitza, EEBB, Mexiko, Afrikako Hegoaldea, Ingalaterra; halaber, hainbat herrialdetako museoekerakusten dute haren obra, bai Euskal Herrian (Bilbo, Gasteiz) edo Espainian (Madril, Cuenca, Villafames), eta bai Europan ere (Frantzia, Ingalaterra, Norvegia, Danimarka). Bonifacio Alonso, era intuitiboz, bere inguruan ikusten duena edo kezkatzen duena irudikatzen saiatzen da; abstrakzioa ulertzeko moduagatik Cobra taldetik hurbil azaltzen zaigu.

José Barceló Albadalejo Cartagenan jaio zen, Murtzian, 1923an. Espainiako gerra zibila amaiturik, Bilbora aldatu zen familiarekin.

Ikasketa eta prestakuntza urteetan (1941-1945) Granada, Madrid, Paris eta Holanda ezagutu zituen. Bilbon finkaturik, margolaritzari ekin zion. 1950. urte inguruan, adiskide handia zuen Blas de Otero olerkariaren eraginez, pintura errealista eta soziala lantzen hasi zen. Bilboko zenbait erakusketatan koadroak agertarazi ondoren, bere koadro bat ?En la calle izenburukoa? Madrilen aurkeztu zuen lehen aldiz 1951n, «Primera Bienal Hispanoamericana de Arte» delakoan. Ondoko urteetan arte abstraktuaz interesatu zen, eta erretratua lantzeari ere ekin zion. Hainbat aldiz esku hartu du Arte Ederretako Nazio Erakusketaren lehiaketan: 1957anRetrato de perfil koadroarekin; 1960an ?2 paisajes?; 1962an ?Homenaje a Bela Bartok?.

1964an Arte Actual taldea sortu zuen Bilbon, Carmelo García Barrena, Luis Soriano, Javier Urquijo eta Ignacio Urrutia pintoreekin batera. 1969an, Espainiako Akuarelako Sari Nazionala eman zioten.

Euskal Herriko eta Espainiako hiri anitzetan egindako erakusketez gainera, munduko hainbat tokitan erakutsi du bere obra: Turin (Italia), Paue (Frantzia), Alexandria, San Diego (Kalifornia), San Louis (Missouri), Londres.

Ramón de Vargas y Lezama Leguizamón pintorea, eskultorea, grabatzailea eta filmegilea da (Getxo, 1934). Arkitektura ikasketak hasi zituen Kordoban 1952an.

Margolaritza prestakuntza bertanegin zuen Fernando Martosen zuzendaritzapean. 1956an hasi zen bere obra erakusten espainiar estatuan eta ondoko urteetan hainbat erakusketa burutu zuen Euskal Herrian, Espainian, Italian eta Portugalen. 1959an Parisen finkatu zen eta urte hartan berean Grand Prix d´Hiver lortu zuen. Bertan hainbat erakusketatan esku hartu zuen eta Frantziako gobernuak zein Parisko udalak koadroak erosi zizkioten. Espainiako Exposición Nacional de Bellas Artes lehiaketan esku hartu zuen: 1960an, Crucifixión obrarekin; 1962an, Superficie izeneko bi koadrorekin.

1965etik aurrera EEBBetara gonbidatu zuten: New Yorkeko Metropolitan Museum, Washingtongo Smithsonian Institute, Layton Museum?Vargasek nazioarteko hainbat sari bildu du eta haren obra pinakoteka askotan ikus daiteke: Vaticanoko Museoa, Kunstmuseum Winterthur, Madrilgo Arte Contemporáneo, Arabako Arte Garaikideko Museoa, Bilboko Arte Garaikideko Museoa, Rio de Janeiroko Museo Nacional, Beaux Arts Ville de Paris, EEBBetako Winona School? 1960. urteetako hasieratik, espresio informalistaren ildotik gauzatu du bere pinturaren garapena.

Keinu pinturaren oinarriaren gainean, errealitatearen elementuak eransten ditu beltza, zuria eta gorria erabiliz, berak ?atentatuak? deitzen dituenak (prentsa albisteak, pintadak edo testuak). Vargasen obra Cobra taldearen edo Carlos Sauraren pinturaren hurbil dago, espresionismoabstraktuaren eraginak ere biltzen dituela. Pinturaz gain, eskultura, grabatua, litografia eta zeramika landu ditu.

Orobat, 1960. hamarkadaren hasieratik, Ramón de Vargasek beste alderdi bat landu zuen: zine esperimentala. Vargasen lan hau ?Escuela Vasca? delakoaren barne kokatu eta Grupo Huartek X Films ekoiztetxearen bidez finantzatu esperientzietatik landara burutu zen. 1960an 16 mmko bi filme ondu zituen: irudi bertikalez osaturiko Les quatre saisons-en proiektorea 90° biratu beharra zegoen eta Le rebut, paraleloan muntaturiko kaleko irudi arruntez osatua. 1961ean Canción Agria izenburuko filma moldatu zuen; berak sortu musika elektronikoaz laguntzen zen 16 mm-ko filme horretan zeluloidearen gainean margotu zuen, koadroetan erabiltzen zituen teknika berberez baliatuz. Geroago pintura eta zinea nahasten zituzten beste zenbait obra egin ditu: Eva, Cuadros cambiantes (1972), El cantar de los cantares (1975), El espejo (1972, euskal artista batek egindako lehen bideoa).

1981eko La derrota de Samotracia bideo-instalazioan hainbat irudi proiektatzen zituen Samotraziako Garaipena eskultura klasikoaren kopia baten gainean.

Kritikoen esanetan, alor honetan Vargasek ondu obrarik interesgarriena Atentado a un film convencional (1962, 1980) izenburukoa da. Obra horretan, bere antzinako pelikula bati erasotzen dio, erabili egiten du, trukatu eta beste zerbait bihurtzen, modu horretara sortze eta suntsitze prozesuak azaltzen dituela.

 

Pintura 1970.. rteaz gero

 

Pop-art joera eta errealismo berriak

1970-1980 arteko urteetan artista multzo handia sortu zen Euskal Herrian. Artista horien artetik gehienek informalismoa edo espresionismo abstraktua, popart joera, surrealismoa eta errealismo modernoa edo errealismo berria higikundeen eremuetan jardun zuten. 1970eko hamarraldiko lehen urteetan pop-art higikundetik hurbil zegoen artista talde bat sortu zen Iruñean. Talde horretako kide ziren: Mariano Royo, Bartolozzi, Pedro Osés, Juan José Aquerreta, Joaquín Resano, Pello Azketa, Perico Salaberri, Javier Morrás, Luis Garrido eta Isabel Baquedano. Taldeko kide guztiek joera errealisten bidetik jo zuten. Pedro Osés etaJuan José Aquerreta dira Iruñeko taldeko pintore nagusiak.

1966an egin zuten lehen erakusketa elkarrekin; 1970ean, lan bilduma bat prestatu zuten elkarlanean, 1968ko Parisko maiatzeko gertakariak irudikatuz. Pop joerak modatik eta publizitatetik hartzen ditu bere prozedura grafikoak; prozedura horiez baliatuz egindako pinturak erakutsi zituzten Pedro Osések eta Juan José Aquerretak bilduma hartan. Iruñeko taldearen artea exotikoegia eta aurreratuegia gertatu zen garai eta inguru hartarako: urte haietan kontsumismo berria ez zen oraindik ezaguna Euskal Herrian. Eta horrexegatik gertatzen da harrigarri Iruñea zen bezalakohiri kontserbadore batean halako artista talde koherentea sortu izana uste izatekoa ez zen arte joera batean.

Inguruko kontserbadurismoak ez zien eragotzi Iruñeko taldeko zenbait kideri berrikuntza formalak egitea. Resano, esate baterako, garai hartan koloretako komikietan erabiltzen zen puntu lodiko tramaren antzeko teknika bat hasi zen erabiltzen. Resanok ez zekien, ordea, Lichtenstein estatubatuar margolaria ere teknika horren antzekoa ari zenik erabiltzen. Dena dela, talde nafar horretako kideek nork bere bidetik jo zuten. Osés, adibidez, pintura utzi eta komikigintzan aritu zen denbora luzean; Javier Morrásek, berriz, salaketa politikoko argazki montaje sail bat egin zuen; Salaberri, Pello Azketa eta Aquerretak zeinek bere errealismo modua landu zuten, eta Garridok, berriz, paisaje intimistak eta xehetasunez beteak landu zituen.

Euskal Herrian 1970eko hamarraldiaren erdialdean Iruñeko taldeko pintore horiek baizik ?Bizkaiko zenbait errealistekin batera? ez zuten pintura urbano eta modernorik egiten. Handik urte batzuetara Bizkaian Iruñeko taldearen estetika urbanoaren antzekoa lantzen zuen talde bat sortu zen. Iñaki Bilbao eta Alberto Rementería ziren, besteren artean, talde horretako kide. Halako argazki itxurako irudiak egiten zituzten; gizarte industriala eta gizarte horren hondakinak zituzten beren lanetako gai nagusiak.

Dena dela 1975. urteaz geroztik trataera fotografikoa agertzen zuten joerak nabarmendu ziren pop-art joeraren edo errealismo kritikoaren gainetik, urte horietan Euskal Herrian egiten zen pinturan. Nagusi bilakatu ziren joera horiek ia-ia hiperrerrealista izateraino iristen ziren askotan, baina hiperrerrealismoak ez bezala, pintura subjektibotasunaren mende jarriz. Clara Gangutiaren lana, esate baterako, mota horretakoa da. Surrealismoaren bidetik, bestalde errealismo fantastikoa joera nabarmendu zen; joera horretan aipagarria da Mari Puri Herreroren lana. Abangoardia historikoekin ?surrealismoa, espresionismoa, sinbolismoa? lotuta daudenerrealismo berrietan euskal artista ugari aritu dira. Mari Paz Jiménez eta Ur taldeko kideak errealismo horietan kokatzekoak dira.

Javier Arocena, Carlos Bizcarrondo, José Gracenea eta Alejandro Tapia izan ziren aipatu Ur taldeko kide nagusiak. Gonzalo Chillidaren lana ere, bestalde, ez da talde horren joeratik urruti, baina joera handiagoa du izadiaren halako ikuspegi metafisiko bat islatzeko.

Clara GangutiaClara Gangutia Donostian jaio zen 1952an, eta lau urte zituela Madrila joan zen bizitzera.

1968an hasi zen San Fernandoko Akademian ikasketak egiten.

Garai hartan Antonio López García pintoreak eragin handia zuen akademia horretan. Clara, beste ikasle asko bezala, Antonio Lópezen marrazki munduaren mende jarri zen. Dena dela, luze gabe konturatu zen bere irakaslearen ereduak ez zirela aski beretzat; Gangutiarentzat, izan ere, forma bezain garrantzitsua zen edukia.

Horregatik, bere unibertso propio bat eratzeko ahaleginetan aritu zen bi urtez. Urte horietako lanetan bere inguruan zituen lekuak pintatzen zituen: El sillón, Rinconera, Depósito I eta Depósito II dira joera horren erakusgarri.

Paisaje inacabado lana amaitu gabe utzi zuen, ohartu baitzen baliabide apalago bat, grafitozko arkatza alegia, eta bere oroimena aski zituela bere mundua marrazteko.Vesubio da aldaketa hori erakusten duen lehen lana. Alde batetik, xehetasun bitxi bat agertzen da: sumendiaren mazelean haur bat dago ehiztari batekin.

Xehetasun horrek halako kutsu surrealista bat ematen dio margolanari; orduz gerozko lanetan gero eta ugariago eta nabarmenago ditu era horretako xehetasunak.

Bestalde, arkatzezko marrazkia denez gero, olioetan baino zehaztasun handiagoz agertzen da irudia, eta haren mugak ere zehatzagoak dira. Dena dela, ezaugarri hori aurreko lanetan ere ikus daiteke, Sansustene lanean, esate baterako. 1972an Jaizkibel egin zuen, izadian zuzenean egina ez den lehen olioa, argazkietan eta oroimen soilean oinarritua.1973an Santillanan erakusketa bat antolatu zen: Jóvenes en torno a la figuración. Gangutiak bi lan aurkeztu zituen han, Valsain (arkatzez egina) eta Retrato de Elvira (olioa). Bigarren margolan hori garrantzitsua da, Madrilgo paisaje bat azaltzen duen lehen lana baitu; ordu arte Donostiako paisajeak baitzituen gehienak.

1972-1974 bitartean hogei bat marrazki egin zituen grafitozko arkatzaz. Marrazki horietan berebizitzan nolako edo halako garrantzia izandako lekuak, pertsonak eta objektuak agertzen dira.

Gipuzkoako hainbat paisaje ikus daitezke horietan, besteak beste, Beasain, Lezo, Eibar, Isla Santa Clara, Rentería, Ormaiztegui, Fuenterrabía, San Sebastián, Playa de Gros, Pasajes koadroetan.

Horietan guztietan argi ageri da zenbateraino erakartzen duen angelu fotografikoak; eta horrekin batera animalia eta osagai bitxiak jarri ohi ditu; kiwi bat edo tritoi bat Santa Klara uhartearen parean, adibidez.

Gangutiaren lan askotan Gipuzkoako paisajeak izan ohi dira abiapuntu; Madrilgo paisajeak ere askotan hartzen ditu oinarri gisa. Beste lan askotan, ordea, leku ezezagunak marrazten ditu, eta halakoetan pertsonaia baten inguruan antolatzen du irudia.

Horren adibide dira Interior con monja (1974) edo Jesús en un pasillo (1974). Gisa horretako lan gehienak grafito arkatzez eginak dira; zenbaitetan, ordea, kolorea ere erabiltzen du, adibidez, Pasajes en rojo lanean. 1974an Egam galerian egin zuen erakusketa Gangutiaren pinturaren aldi baten amaiera eta beste aldi baten hasiera izan zen. Aldi berri horretako lehen lana Casas deHernani izan zen. Lan horretan lau plano bereiz daitezke: lehena iluna da, misterioz betea; bigarrenean, etxe multzo bat dago; hirugarrenean, mendiak, eta laugarrenean, zerua. Lan horren ondoren Acuario lana egin zuen, kolore gorriz eta berdez. Garai horretako lanetan eta ondorengoetan Gangutiak ez du proiektu bat izaten margolan bat hasi aurretik; ideia soil batetik abiatu ohi da, leku batetik edoerakartzen duen pertsona batetik.

1974an diru laguntza bat jaso zuen Erroman ikasteko. Han Eduardo Arigitarekin akuafortea lantzen hasi zen. Hernani, Patio eta Tolosa, adibidez, akuaforteak dira. 1975ean Jesús Ibáñezekin batera neurri handiko margolanbat egin zuen: Cuadro a medias.

Lan horren ondoren Espía en la casa del amor margolana egin zuen: lehen planoan, lorategia eta pertsonaia bat, Jesús Ibáñez, ikusten da eta bigarren planoan etxe bat (Madrilgo Victoria hotela) erakusten du; etxe horretan beste pertsonaia bat dago, Gangutia bera, eta atzealdean Kontxako badia. Garai horretan errealismo berriaren inguruan egiten ziren erakusketetan parte hartu zuen; erakusketa horien artean aipagarria da ?Realismo Español Contemporáneo?, J. A.

Aguirrek antolatua.

1978an bakarkako bigarren erakusketa egin zuen. Han erakutsi zituen lanen artean aipagarriak dira Iglesia Corazón de María de Zaragoza eta Zurriola.

1983an garrantzi handiko lau lan egin zituen: El puente del Kursaal, La terraza de Carolina, Retrato de Javier, Las casas de Malvarrosa. Urte horretatik aurrera zenbait aldakuntza izan zituen Gangutiaren pinturak: pinturaren osagai surrealistak desagertu egiten dira; koloreak gero eta argiagoak dira, egunargia nagusitzen da, eta gaiak ez ditu iraganetik edo irudimenetik hartzen.

1984an egin zituen lan guztietan bere seme Juan Cruz da pertsonaia nagusia: Colegio de Juan Cruz, Juanito dormido con manta roja, Cuarto de Juan Cruz, Cuarto obscuro. 1985eko olioak hiru taldetan bana daitezke: Madrilgo paisajeak, Donostiako itsasoaren hiru paisaje eta Alicante-ko lan bat. Azken urteetan giza irudiari garrantzia ematen saiatu da, eta horretarako paisajean sartu du giza irudia erabat.

Horren adibide dira: La casa de Campo, Rosales, José Ramón en Bakaikoa, La casa de José Ramón eta Gran Vía.

 

Surrealismoa

Surrealismoa Lehen Mundu gerra amaituta Frantzian sortu zen arte higikundea da.

Surrealismoak ordu arteko arte moldeak eta kultura balioak irauli nahi zituen, eta eragin handia izan zuen XX. mendeko artean eta pentsakeran.

Higikunde hau André Breton idazlearen Lehen manifestu surrealista idatziaren inguruan itxuratu zen. Honela definitu zuen surrealismoa Bretonek berak: «automatismo psikikoa, pentsamenduaren benetako funtzionamendua hitzez, idatziz edo beste modu batez adierazten duena, adimenaren inongo kontrolik gabe eta edozein kezka estetiko edo moral baztertuz». Surrealistek ametsa, irudimena, grina, umore beltza eta erotismoa goraipatu zituzten, burgesiaren kulturaren eta indarrean zegoen ordenaren zapalkuntza era guztien aurka borrokatzeko.

Pintura estilo jakin bati erantzuten ez dionez, surrealismoak margolari espresionistak, abstraktuak, errealistak eta klasizistak bildu zituen. Bigarren mundu gerrak, berriz, sakabanatu egin zituen surrealistak, eta surrealismoak behera egin zuen.

Euskal Herriari dagokionez, pop eta errealismo molde desberdinetatik urrun, surrealisten talde berezia osatu zuten Vicente Ameztoy, Ramón Zurriarain, José Llanos, Rosa Valverde, Luis Otaegi, Carlos Zabala, Daniel Txopitea eta, geroago, Andrés Nagel eta Juan Luis Goenaga artistek.

 

Juan Luis Goenaga

Donostian jaio zen 1950ean.

Batxilergoko ikasketak amaitu zituenean hasi zen marrazten eta margotzen. 18 urte zituenean bikain erretratatu zuen bere aitona, eta hainbat koadro margotu zuen espresionismo abstraktuaren estiloari jarraiki. 1969an neurri txikiko eta ertaineko eskulturak lantzen hasi zen estilo errazionalistaren arabera, eta Madril, Paris, Erroma eta Bartzelonara jo zuen hango museoetan aurkitzen zuen guztia aztertzeko asmoz. Bartzelonan, Massana eskola librean, grabatuaren eta harrizko tailuaren teknikak ikasi zituen.1970. urtean, Donostiara itzuli eta Alkizako baserri batean hartu zuen egoitza. Zurezko eskulturak lantzen hasi zen, beltzez eta marroiz pintatuak, antzinako euskal landa izaerako munduaren eta naturaren sustraietara itzuli nahiz. Baina arte hizkuntza desberdinak ikertzen eta lantzen jarraitu zuen, eta argazkigintzaz ere baliatu zen horretarako. 1972an Hitzalak pintura saila aukeztu zuen, eta Euskal Pintoreen Sari Nagusia eskuratu zuen Zelatun izenburuko margolanarekin.

Bere borondatez ia guztiz bakarturik bizi eta lan egiten zuela Alkizako baserrian, Belarrak,Harimatazak eta Sustraiak, argazkiz hornituriko pintura sailak, aurkeztu zituen 1974an Bilbon eginiko erakusketa batean. Hurrengo urtean Sorgin kontuak pintura saila ezagutarazi zuen, eta hainbat ilustrazio lan egin zituen J.M. Zulaikaren «Adanen poema amaigabea» liburuan.

1975. urtetik aurrera, ordea, beste mundu batek, pop higikundeak, musikak eta kolore biziek, erakarrita agertzen zaigu Goenaga.

Bere irudiak bihurrikatu egiten dira, gai groteskoak, magikoak, errituak, eta begiratu ankerrak nahasten diren neofiguratibismo molde baten barruan.

1977an kritika eta ikuslegoa harri eta zur utzi zuen Encapuchados («Aurpegi estaliak») saila aurkeztu zuen. Kutsu politiko nabarmena zuten koadro haiek, eta garai hartako ETAren borroka eta egunkari eta panfleto politikoetako argazkietan oinarrituriko ikonografia islatu zituen Goenagak koadro haietan.

Irudizko eta egiazko paisajeetan kokaturiko pertsonaia batzuk margotu ondoren (Amona, Anixeto eta Joseba Zulaikaren erretratuak), Antropomorfoak eta Androginoak pertsonaiak pintatzen hasi zen; gauari eta basoko isiltasunari loturiko pertsonaia handiak, dira gizonak eta emakumeak eta izaki bitxiak.

Maiz joaten zen Bilbora, eta 1980an aurkeztu zuen Katastrofes pintura sailean hiriak, lantegiak, tunelak eta pertsonaia trajedunak islatu zituen. Alkizako baserria utzi eta Donostian hartu zuen egoitza garai hartan; hiriko paisajea erakusten duten hamabost irudi taxutu zituen neurri txiki eta ertainean. Hurrengo bi urteetan Personajes porno, Personajes caídos eta Parejas sailak aurkeztu zituen; pasta eta kolore anitzez eginiko obrak dira, eta indar berezia ematen die horietan lerroei bezala konposizioari berari ere.

1984an El segador, Arraunlari ohia eta Autorretratos margolanak pintatu zituen, eta hurrengo urtean bi lehiaketa garrantzitsu irabazi zituen, Donostiako Bi Urtekoaren pinturako lehen saria (Bodegón) eta Bilboko HirikoArte Plastikoen Nazioarteko lehen saria (Bodegón-composiciones).

1985etik aurrera maiz joan zen Bartzelona, Madril eta Parisa, eta bi erakusketa egin zituen Espainiako hiriburuan. 1987an Parisen izan zen urtebetez eta formato handiko sail bat pintatu zuen, Barnices-Paris; sareak, plastikoak, sintasola, esmalteak, erretxinak eta pintura industrialak tartekatu zituen bere margolanetan.

Abstrakziora eta informalismora lerratzen zen bere pintura baina beti agertzen ziren itsatsi edo erantsiriko elementuak. Halaber, garai hartan pintatu zituen Reciclajes eta Ruinas sailak.

1990eko hamarraldian, berriz, harri, lur, paisaje eta animaliei buruzko marrazki bikainak egin zituen, indar eta dramatismo handikoak, eta emakume biluziak, sentsualak eta asaldagarriak, pintatu zituen Bilutsik obran.

 

Vicente Ameztoy Olasagasti

Pintore surrealistetan garrantzitsuena izan da eta eraginkorrena.

Donostian jaio zen 1946an, eta Jesus Olasagasti margolariaren iloba da. Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Akademian ikasi zuen, eta hasiera hasieratik lotu zitzaion euskal abangoardia historikoari; hamalau urte besterik ez zituenean 1960ko «Hamarren Erakusketa» deituan parte hartu zuen; 1967.. rtean izan zuen bere lanen erakusketa bat antolatzeko aukera, Donostiako Barandiaran arte galerian hain zuzen ere. Ameztoyren margolan bikainek gure garaiko Euskadi industrializatua, urbanoa, eta kaosaren eta irudi mitologikoaren arteko sintesia islatzen dute; hiri eta industria ikuspegi batetik aztertzen du izadia:paisaje kezkagarriak dira, denborarik gabeak, organikoak, eta ezin zehaztu daitezkeen izakiak bizi dira bertan. Ameztoyren pinturak ?motelak, xeheak eta birtuosismoz beteak? aro industrialeko naturaren eta kulturaren arteko bateratzearen eta bereiztearen paradigma islatzen du: alderdi biek bizkar ematen diote elkarri, eta aurrez aurre egokitzen dira eguneroko bizitzan, baina artean elkartu egiten dira amets estetiko honi esker.

Magritte pintore belgikarraren lan ospetsuak zituen gogoan Ameztoyk bere lanak itxuratzeko orduan. Haren koadroetan bezala, anbiguotasuna eta paradoxa dira Ameztoyren margolaritzaren osagarri funtsezkoenak.

Bere lanak ez dira munduarenlekukotza, aitzitik, zalantzan jartzen du munduaren ordena eta mundu desberdin baten irudia islatzen saiatzen da, mundu ezinezkoa agian, baina artearen bidez ikusgai bihurtu duena. Gai naturalen pusketak eta irudi familiarrak ?landareak, harriak, animaliak, paisaje eta giza atalak? nahasten ditu, gai horien ordena naturala hautsiz, gai eta irudi sinesgaitzak, anbiguoak eta kezkagarriak sortzeko, atzematen dugun baino zehazten lortzen ez dugun zerbaiten sinbolo gisa.

Bestalde, arrunkeria kutsua dario Ameztoyren pinturari, guztiz oinarri egokia erabiltzen baitu irudi asaldagarri horiek indar handiagoz aurkezteko. Ameztoyren koadroetan aldi berean marko eta protagonista gisa aurkezten da izadi oparo eta fantasiazkoa, baina izadi horren baitan pertsonaia androginoak eta landare gizakiak azaltzen dira, Arcimboldo pintore italiarraren margolanetan bezalatsu.

Bere burua ere «haragizko eta klorofilazko» pertsonaia balitz bezala pintatu zuen hainbatetan, eta horixe bera izan zen 1990.. rtean egin zuen erakusketa antologikoaren leloa, fronte bi dituen bere kosmoseko izaera bikoitzaren erakusgarri.

Ameztoyren pinturarik garrantzitsuenak, bere izaera eta ideologia surrealista berezia ?belaunaldi oso batek bizi izan zuena, frankismoaren azken urteetan?,era askotan laburbiltzen duena, 1976 ondoko urteetan lortu zuen goren maila. Irudien arteko harremana, harridura pertsonala eta ideologikoa iradokitzen duen testuinguru batean, argi eta garbi ikus daiteke 1977an pintatu zuen Virginia y Blancanieves comen un bote de amanitas mientras el mundo se les viene encima izenburuko koadroan.

1979ko Sin título obra da garai hartako margolanik garrantzitsu eta esanguratsuenetakoa; bi androgino simetriko aurkezten ditu lan horretan, poxpolinaz jantzita daude aldatutako pinuak dituen soro batean, eta soroaren hondoan zehaztasun osoz marrazturiko birfindegi handi bat azaltzen da. Horra hor belaunaldi oso batek biziriko giza baldintza irudikatzen duen marrazkia: nortasun banandua, mundu zentzugabe batean aldatua, non mozorroturik baino ez daitekeen biziraun.

Egilearen beste margolan aipagarri batzuk dira 1990-1992 urteetan pintatu zuen Sin título (olioa ehunean, 81 x 100 cm) eta 1992-1993ko Sin título (olioa ehunean, 81 x 100 cm) lanak.

Bestalde, Zeruko Argia eta Euskadi Sioux aldizkarietarako azalak, marrazkiak eta diseinuak egin ditu, baita kultura ekitaldiak iragartzeko kartelak ere. Erakusketa askotan egon dira erakusgai Ameztoyren margolanak eta sari ugari eskuratu ditu.

 

Paisajea eta irudia

Irene LaffitteDonostiako Prim kalean jaio zen, 7 zenbakian, 1931ko abuztuaren 7an. Marrazkitarako zaletasun handia erakutsi zuen txiki-txikitandik. Hamahiru urterekin, Arte eta Lanbide Eskolan sartu eta marrazkigintza lantzeari benetan lotzean hasi zen bere bidea artea zela pentsatzen.

Berak bestela dioen arren, gutxi geratu bide zitzaion eskola horretan ikasitakotik. Handik kanpora ere saiatu zen, bata eta bestea irakasle harturik, pintatzeko gaitasuna lantzen, baina gehiena, Donostiako,Pasai Donibaneko eta beste hainbat herritako portuetan eta kaleetan ikusten zuena margotuz eta egindakoaahal zuenean han edo hemen erakutsiz ikasi zuen.

1936ko gerra ondoren hartan, ordea, Concurso de Noveles erakundeak antolatzen zituenaz aparte (1941etik aurrera, hori ere), urri ziren, Donostian bertan, publiko zabal samar bati artelanak erakusteko aukerak.

Erakunde horrek 1959an antolatu zuen erakusketan izan zuen lehenengo aukera, eta nahikoa harrera ona izan zuen bere obrak. Urte horretatik 1963an Parisa aldatu bitartekoetan (1961ean izan zen lehenengoz), 1961ean eta 1962an Madrilgo Abril Galerian, Bilboko Ilescas Galerian, Donostiako Club Guipúzcoa-n eta Gabonetako XII.

Lehiaketan aurkeztu zituen bere lanak.1963an Parisa aldatu zen, baina Entrada al puerto dePasajes, El Sena (1961ekoa) eta Barcas en la bahía obretako zenbait elementutan ikus daitekeenez, ordurako hartu samarra zuen bere estiloa eta batez ere hautatua zuen gaia, barrualdia, eta erabiliko zuen tresna, espatula.

Irene Laffitten obran hiru aldi bereiz daitezke 1963tik aurrera: Pariskoa, Ordizin bizi izan zenekoa eta 1986-1987tik aurrerakoa.

Parisa joanik, Donostian zen bitartean zuen ohiturari jarraitu zion han ere, pintatzeko tresnak hartu etaParisko kale estuak edo aldiriko ubideak, fabrikak eta etxe zaharrak margotzera irteten zen. Ikusten zuenak sortzen zizkion zirrarak margotzen zituen, eta espatula kolpe zabalez, bizi eta lodi, edo erliebean ari bailitzan, margotu ere. Garai horretako zenbait obrari darion indarrak eta konposizioak Vlaminck eta Staël pintoreak dakarzki gogora, Notre Dame, El Sena (1973koak), Toledo de día eta Toledo de noche izenekoek, batik bat.

1968an,Parisko Zuzenbideko eta Ekonomia Jakintzetako irakasle zegoen Hanafi El-Nadar egiptoarra ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen. Ordizin baserri bat (Areta) erosi eta Parisen eta Ordizin bizi izan zen aurrerantzean, harik eta Hanafi hilik (1974) beti Ordizin bizitzen hasi zen arte.

Garai horretan, buruz edo kanpoan hartutako bozetoen arabera, irudien eitea are gehiagolausotuz eta koadroak ?paisajeetako asko bederen? zeharkako ardatz baten inguruan hiruzpalau planotan antolaturik margoak eta tonuak orekan banatuz pintatzen zuen; Flores (1979), Amanecer en Txindoki, El Urumea (1984), Berriro (1987) etab., lekuko. Aldi horretakoak ditu, halaber, espatula kolpe bihurriz kolore borroka batean bezala taxuturiko hainbat oilar ere.

1986tik aurrera, José Ignacio Egusquiza ezagutu zuen eta maitasunaren argiaz ausardia handiagoa izan du kolore aukeraketan eta banaketan: kolore biziagoak eta soilagoak erabili izan ditu; hurbilagoko dirudite oraingo koadroetako argiak eta koloreek.

Espatula kolpe murritzagoz eta zehatzagoz pintatzen du orain eta margoen arteko ñabardurak eta jokoak garbiago nabari dira.

Amatxo, Alfeizar eta Ardiak izeneko koadroetan argi ikusten da hori.

Bienabe ArtíaIrunen jaio zen 1898an, baina Ipar Euskal Herrikoa zen jatorriz edo familiaz. Oso gazterik hasi zen bere parekoen artean gailentzen. 1923an hoberenaren domina irabazi zuen Concurso de Noveles erakundeak pintore gazteentzat antolatu ohi zuen erakusketan.

Urte berean, El Pueblo Vasco-ren erakusketan aurkeztu zuen bere obra eta hiru koadro erosi zizkion Bilboko Arte Ederretako Museoak.

1926an, La vuelta a la pesca izeneko koadroa presentatu zuenArte Ederretako Erakusketa Nazionalean eta Montes Iturriozekin erakustaldi bat egin zuen Madrilgo Ateneoan. Bestalde, Unamunoren erretratua eta Niños a orrillas del río eta Marino vasco olio obrekin joan zen Bilboko Arte Ederretako Museoak antolatu zuen erakusketara. Horiez aparte beste zenbaitetan ere hartu zuen parte 1937an erbestera joan behar izan zuen arte, Parisen, Bartzelonan etab. Euskal Herriko bazterrak eta pertsonak pintatu izan zituen batik bat. Pintzel ukitu bizi eta librez eratua da Bienaberen pintura, efektu deigarrien eta zehaztasunen bila ibiligabe, kolore beroak eta tonu berdeak konbinatuz osatua.

Julián UgarteZ arautzen jaio zen 1929an. Angel Cabanas Oteizarekin egin zituen lehenengo arte ikasketak.

1952-1956 bitartean Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan eta Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan jarraitu zituen ikasketak. Geroxeago Parisen zazpi urteko egonaldia egin zuen arte ikasketak sakontzen. Bere pintura ?irudiaren, kolorearen eta materiaren ikerketa, barne bulkadaren adierazpena? espresionismoaren sailean koka daiteke.1955az geroztik erakusketa asko egin ditu bakarrik, Euskal Herriko hiri eta herri askotan ez ezik, Euskal Herriaz kanpoko beste leku askotan ere: Zaragoza, Paris, Madril, Lourdes, Bordele, Valladolid. Taldean oraindik ere erakusketa gehiagotan hartu du parte, Euskal Herriko eta bestetako pintore askorekin, Euskal Herrian bertan eta beste herrialdeetan: Espainian, Frantzian, Italian, Ingalaterran, Argentinan, Estatu Batuetan. Orobat sari ugari irabazi du, Frantzian batez ere; horien artean bereziki aipatzekoa da ?Arte, Zientzia eta Letretako? zilarrezko domina, 1966an Parisen irabazia. Aipatzekoa da J. Ugarteren pedagogia lana ere, berak zuzentzen duen Donostiako Galería Estudioko erakusketen bitartez eta bere pintura eskolaren bitartez ahalegin handiak egin baititu euskal pintore berriak trebatzen eta ezagutarazten. José María Rezola 1927ko martxoaren 13an jaio zen, Donostian. 1942tik 1949bitartean, Arte eta Lanbide Eskolan aritu zen ikasten. 1947an, Vicente Cobrerosen estudiora joaten hasi zen. Bakarrik edo beste pintoreekin, erakusketa asko eta askotan hartu izan du parte, Euskal Herri barruan ia beti. Batez ere hirietako eta herrietako paisajeak egin izan ditu, baina baita bodegoiak eta erretratuak ere; Bienabe Artíaren, Chillidaren eta Basterretxearen erretratuak, besteak beste. Paisajeak egiterakoan, argiaren isuria atzematea eta koadra erritmoz eratzea izan du bere obsesioa. Vitxori Sanz Ramírez1925ean jaio zen, Tuteran. García Labacarekin eta Martiarenarekin pintatzen ikasten aritua izan arren, batez ere ariaren ariaz eta bere kabuz trebatutako margolaria da Vitxori; Gipuzkoako Artisten Elkartean lan asko egina, bestalde. 1970az gero erakusketa asko egin zituen Donostian eta Gipuzkoako herrietan, Aurrezki Kutxaren aretoan, 1977an; San Telmo Museoko aretoetan, 1980an, etab.

 

Informalismoa

1950eko hamarraldiaren hasieran, Europan, Ameriketan eta Japonian zabaldu zen arte joera berri bati ematen zaio informalismo izena. Ezaugarri zehatzez hornituriko arte mugimendu bat baino, II. Mundu gerraren ondoan giza eta arte balioei zegokienez hedatu zen mesfidantzak eragin zuen giroan onarritutako joera zabala da, halako batasunik gabea.

Arrazoiaren eta, horrenbestez, forma figuratibo nahiz abstraktu ororen aurkako sentimentu gisa gauzatu zena (horretatik informalismo izena, M. Tapié kritikari frantsesak erabili zuen informel hitzetik hartua). Pintore informalisten estetikaren arabera, materia bera, kolore orea bera, eta haren posibilitate guztiak (ordu arte pinturaz kanpo zeuden gai arrotzak ere barnean hartuz: collageak, zur, zaku eta metal puskak?) dira pinturaren gaia.

Informalisten joera berri honek baditu loturak inpresionismoarekin («inpresionismo abstraktua» ere deitu izan zaio pintura molde honi), dadaisten ekarriarekin (kulturaren ukazioa), surrealisten munduarekin (inkontzientearen garrantzia) eta mugimendu espresionistarekin (irudi bihurrikatuak barnearen adierazle). J. Fautrier, G. Mathieu eta J. Dubufet frantsesak, A. Tàpies kataluniarra eta A. Burri italiarra dira Europako pintore informalista nagusietako batzuk; Gutaj taldeko pintoreak dira aipagarriak Japonian, eta J.

Pollock, W. de Kooning eta F.

Kline Estatu Batuetako pintura informalistaren bultzatzaile nagusiak, action painting delakoaren bidez.

Carlos SanzCarlos Sanz Ramírez (Donostia, 1943-1987) gerra ondoko euskal pintore berezienetako bat da inondik ere. Bizi izan zen garaiko joera nagusiei uko egin gabe, estetika giro guztiz pertsonala erakutsi zuen bere oihaletan, bizitza osoan zehar markaturiko barne prozesu sakon bezainurrakor baten harian. Hemofiliak mugatu zizkion uneoro bere ibiliak eta hemofiliak bereziki jotako giroan mugitu zen beti: gaitz haren ondorioz hilak zituen bi anaia bera jaio baino lehen eta, kanpoko ukaldien larderiaz edo, txikitandik bildu behar izan zuen barnegiro oparo bezain latz hartatik zabaldu zuen bere nortasuna, bere obra. Honela adierazi zuen 1985ean: «Barneak aurkezten dituzte nire koadro gehienek, ez dakit zergatik, baina horrelakoa naizela uste dut, honetara ekarri nau bizitzak alegia. Hirikoa naiz oso, ez naiz mendi aldera joaten gogoak batere agintzen ez didalako, ez naiz hondartzara zale txikitan ere joan ez nintzelako; leku itxietan ematen dut bizitza, pub batean, liburutegian, edo zinean.

Hori da, agian, arrazoia».

Carlos Sanzen lanak espresionismoak, informalismoak eta surrealismoak eskainitako giroetan egokitu ziren. Haurretan hasi zen marrazten eta pintura bihurtu zitzaion ondoren grina nagusia.

1957an parte hartu zuen lehen arte lehiaketan eta 1960 ondotxoan interes berezia agertu zuen Espainiako «El Paso» taldeak eginiko lanen aldera eta informalisten bideetatik abiatu zen. 1964. urtetik aurrera nabaria da haren espresionismoa, Francis Bacon pintore irlandarraren angustia unibertso bihurrikatua gogora ekarriko duen estetika baten ildotik.

Bitartean, harremanak bazituen arren, ez zuen leku eroso-erosorik aurkitu euskal pintoreek euskal estetika berezi baterantz jotzekoeratu zituzten taldeetan, eta bere bideari ekin zion, konpromezu politikoa alde batera utzi gabe ordea. 1967an, zuzenbide karrera bukatu zuen urtean,Viet-nam, salaketa politikozko lan saila pintatu zuen. 1968an Carlos Sanzen garai oparoago bat hasi zen, lasaiagoa horrelakorik esan badaiteke, eta 1970ean aurkeztu zuen Llega la luz jugando, Sutin edo Baconen animalia larrutuen gordina gogorarazten diguten irudi zoomorfoen unibertso hitsa agerian jarriz. Oinazezko espresionismoaren euskal erakusgarri handiena izan zen Carlos Sanz batere zalantzarik gabe. Eta oinaze hark gogoa ez ezik gorputza ere zartatu zion, etengabe zartatu ere, bizitzan zehar. 1971. urtean, Madrilgo Ateneoan bere obra erakusten ari zelarik, bizi izan zuen inoizko larriunerik gogorrena eta azken momentuko odol transfusio bati esker iraun ahal izan zuen bizirik.

1972an eman zuen agian bereobra espresionista osoena, El cuerpo del delito, surrealismotik hartutako zenbait gai ere azalduko zituena.

1969an hasi zen Carlos Sanz bere pintura nortasuna zehazten.

Ordu arteko pinturan espazioa, abstraktua beti, euskarriak mugaturiko bi dimentsiotan zehazten zen; ordutik aurrera hondoa nabarmendu eta arkitektura espazio tridimentsional sendo bat sartu zuen bere estetikan. Barne espazio bat eratu zuen horrenbestez, leku pribatu bat, objektuak hurbil eta argia eskas, ilun. Arrautza itxurako irekiune edo zirrikitu batzuetara biltzen dira begiradak eta obraren egitura geometrikoa, baina ateak kanpo aldera zabalduko dituen leihoa edo idi begia baino barnerantz itzularaziko gaituen ispilua da sasi-argi hori; luzatu egiten du barne mundua, baina itxura baizik ez da hori, kanporik ez dago. Giro honetan egin zituen kutxa sailak, 1969tik1978ra bitartean batez ere, eta 1983tik aurrera prisma itxurako elementu batek beteko du, halaber, zirkulu edo ia zirkulu haien funtzioa. Marcel Duchamp pintore frantsesaren oihartzunak sumatu dituzte adituek obra hauetan, pintore donostiarrak sorturiko unibertso tridimentsionaleko irudien ikuspegiak sortarazten duen kezka giroagatik. Sanzek gogoko zuen Kafka eta beti izan zuen presente bere obran haren unibertso surrealista: La barricada (1983) eta Todavía están ahí (1981).

1987an hil zen Carlos Sanz, gazterik oraindik, jaiotzetik zuen gaitzak eramanda. Bizi zelarik adituek eta zaleek omendu ez duten arren, euskal abangoardiako pintore nagusietako bat izan zen. Eskulturan egin zituen saiotxo batzuez gainera, collage eta argazki muntaia bikainak egin zituen, eta ipuinak, poemak eta artikuluak ere idatzi zituen. Gabriel Ramos UrangaI nformalismoaren eraginez, beste arte ikuspegi batzuk zabaldu ziren han eta hemen abangoardiako pintoreen artean, pintura abstraktu hutsetik hasi eta espresionismo figuratiboan bukatu.

Beste hainbeste gertatu zen Euskal Herrian eta ordu arte beste pintura eta arte molde batzuetan ibilitako artistak eta belaunaldi berrietako pintore gazteak abiatu ziren informalismoak zabaldutako pintura moldeetan barrena.

Pintore haietako handienetako bat Gabriel Ramos Uranga (Bilbo,1939 - 1995) da, dudarik gabe, pinturaz gainera, beste arte alor batzuk ere maisutasun handiz landu zituena: grabatu kalkografikoak, marrazketa eta beiragintza.

Aparejadore ikasketak Bartzelonan bukatu ondoren, arkitektura karrera utzi zuen 1965ean, Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan hasteko. 1964an egina zuen lehen erakusketa Bilbon.

1969-1972 bitartean egin zituen kalkografia ikasketak Cuencan eta 1972an jarri zuen grabaketa tailer bat Armintzan. Grabaketa eta pintura biak batera landu zituen ordutik aurrera; horrexegatik berealdiko eragina izan zuen kalkografiaren teknikak bere pintura lanetan. 1975etik aurrera grabaketa modu berriak ikertu zituen eta 1980an koloreko akuaforteek erakarri zuten bereziki. 1985ean garrantzi handiko grabaketa eta pintura sariak jaso zituen eta euskal pinturaren enbaxadore nagusietakobat izan zen ordudanik, Euskal Herrian bertan eta kanpoan. 1986an sortu zuen Marrazarri litografia tailerra eta erakusketa ikusgarri batean (Donostia, 1986ko apirila) aurkeztu zuen burilez idorrean landuriko xaflen gainean inprimaturiko tinta marrazkiak. Beiratearen artea ere landu zuen ikusgarriro: Urkiolako eliza (1989), Euskaltzaindiaren egoitza (Bilbo, 1991) eta Osakidetzaren egoitza (Lekeitio, 1992). Garrantzi handiko horma pinturak egin zituen, halaber, Lekeition eta Zallan.

Ramos Urangak pintura figuratiboan egin zituen lehen urratsak.

«Emen» taldearen sorreran hartu zuen parte ondoren eta, handik aurrera, informalismoaren bidetik jo zuen. Testuinguru liriko koloretsu batean giroturiko «paisaje» fin bezain zehatzak eskaini zituen «inpresionismo abstraktuaren» zantzuak argiro islatzen dituztenlanetan. Ramos Urangaren pintura unibertsoan ezin konta ahala pilaturiko marra koloretsuek egituraturiko bilbe kromatikoek hartzen dute lekua eta, haren obrak maizetan oso handiak diren arren, kaligrafia artearen moduko zehaztasunez aurkezten dira xehetasun guztiak. Ez dago kontraesanik obren handitasunaren eta xehetasunen txikitasunaren artean.

«Gasteizko eskola»Araban gorpuztu zen behar bada euskal informalismoak eman duen talde homogeneoena, «Gasteizko eskola» deitua.

1975-1980 bitartean, «makro-paisaje abstraktua» landu zuten, euskal eskultura modernotik hartutako ezaugarri batzuez, eta euskal pintura estilo berri baten aldeko ahaleginak egin zituzten, kolore gris, hotz eta lurtsuetan giroturiko koadro sendo ongi egituratuen bidez. Carmelo Ortiz de Elguea, Juan Mieg, Santos Iñurrieta eta Alberto González izan ziren «Gasteizko Eskolako» pintore nagusiak.

1980tik aurrera, ordea, nork bere aldetik jo zuen eta bertan behera etorri zen pintura estilo berriaren aldeko nahikunde hura.

Ortiz de Elguea pintura figuratibo espresionistara itzuli zen; Juan Miegek, berriz, pintura koloretsu garden bat hautatu zuen, eta Santos Iñurrietaren bolumenak geometribismo argitsu baten bidetik abiatu ziren.

 

1980ko hamarraldiko pintura

Aro honetan arte joerak ugaldu eta iraupen gutxikoak izatea da arte postmodernoaren ezaugarri nabarmenena. Esan daiteke ez direla moda iragankor batzuk besterik, artearen marketing moduko batek bultzatuak, bizi laburra dutenak.

Artistek berek erabilitako hizkera berezian ?proposamen estetikoa? esapideaz baliatzen dira ziztu bizian aldatuz doazen joera eta zaletasun sarri berritu horiek adierazteko. Pentsatzekoa zatekeen joera anitz horiek, horrenbeste izanik, era eta estilo askotako lan ezberdinak sortzeko gai izango zirela. Besterik da, ordea, egiazki gertatzen dena, alegia behin eta berriro gauza bera errepikatzen duten itxura nahasiko lanak ote inpresioa jasotzen dela, alegia.

Horrexegatik gertatzen da, agian, 1980. urtetik aurrera egindako pinturak, bere osotasunean aztertuz gero, askoz ere aspergarriago izatea aro horretako eskultura baino. Azken honen erro sakonak, izan ere, ?Euskal Eskolaren? baitan finkatzen dira eta, iritziak iritzi, Eskola sortu zen garaian ezarritako norabideari jarraitzen dio. Beraz pintoreek, oro har, eskultoreek ez bezala, beste eragin batzuren pean egotea hobetsi zuten. 1983. urtea arte Euskal Herrian informalismoak miresle asko zituen pintore horien artean eta informalismo horrek eskaintzen zituen aukera anitzen alde jo zuten.

Geroago, arte munduan, neoespresionismo joerak nagusitu ziren, Estatu Batuetatik, Alemaniatik ?gazte basatiak? eta Italiatik ?transvanguardia? etorritako modak jasoz. Espainiako pintura ere nazio arteko eragin horien pean egon zen eta, beraz, Euskal Herriko pintore askok ildo horretatik jo zuen. Gainera, Kataluniako tradizio informalista ere, Tàpiesek eta bere ingurukoek segitzen zutena alegia, ezaguna zen euskal pintoreen artean. Hortaz, Manolo Quejido, Guillermo Pérez Villalta, Carlos Alcolea, Luis Gordillo, Chema Cobo, J.J. Aguirre, Alfonso Albacete, Miguel Angel Campano eta beste askoren lanak hemengo pintore gazteentzat ?inoiz hain gazte ez zirenentzat ere bai? abiapuntu eta ideia emaile izan ziren, dudarik gabe.

Esandako guztiaren arabera baiezta daiteke 80 ondoko belaueuskal pinturak txokokeria handiagoa erakutsi zuela, salbuespenak salbuespen, aurreko bi hamarraldietan egindako pinturak baino.

Toki gehienetan, gutxi gorabehera, gertatzen den bezala errealismoaren eta espresionismoaren berragertzea nagusitzen da Euskal Herrian ere. Aldi horretan espresionismo abstraktuak eta informalismoak atzera jotzen dute, ia desagertu arte. Kezka nagusia pintura alegorikoa eta narratzailea egitean datza eta sarritan pintoreen lana graffitiz eta inskripzioz ?kutsaturik? agertzen da.

Besterik da, jakina, inskripzio horiek ilunak edo argiak, egokiak ala desegokiak diren.

Marta Cárdenasek aro honetako pintoreen artean goi maila du, dudarik gabe, Donostian 1944an jaio zen eta marrazten ikasteko bere lehenengo urratsak, hamalau urte zituela, Donostian bertan egiten hasi zen Ascensio Martiarenaren gidaritzapean.

Geroago, 1963. urtean Madrileko San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan sartu eta han egon zen bost urtez behar bezalakoheziketa teknikoa jasotzen.

Ondoren, 1969. urtean, Frantziako gobernuak emaniko diru laguntza bati esker, Parisen egon zen epe labur batez ikasketak sakontzen.

Bakarka egindako lehenengo erakusketak Donostiako Huts galerian eta Bilboko Grisesen egin zituen 1970. urtean. Urte berean, bestalde, taldean eginiko erakusketa antolatu zuen Ameztoyrekin, Carlos Sanzekin eta Zuriarrainekin batera. Gainera, Euskal Pintura Lehiaketan bigarren saria irabazi zuen; lortua du, bestalde, Gipuzkoako Emakume Pintoreen artean egindako erakusketa bateko lehenengo saria ere. 1974tik 1977a arte Madrilen jardun zuen grabatua lantzen ?Grupo Quince? taldearekin batera. Esan beharra dago, nolanahi ere, Cárdenasen jarduera, bere zatirik garrantzitsuen eta luzeenean, Madrilgo galerietan egina dela, Soledad Lorenzorenean, batez ere.

Zernahi gisaz, 1979. urtetik aurrera egindako lanak duen kalitate handiari zor dio, hein handi batean, lortu duen ospeaeta goi maila. Izan ere aipatu data horretan ordura arte zeraman jokabidea baztertu eta izadian bertan begi aurrean zuen paisajea pintatzeari ekin zion, ohiko inpresionismoaren ildotik: Monetek bere azken aldian zuen joera bera jasoz eta Givernyk paisaje erraldoi erdi abstraktuak eginez erakutsi zuen antzeko teknikak erabiliz, alegia.

Hasieran aipatutako inpresionismoaren eta paisajearekiko errealismoaren arteko loturak ez du zeharreko erlazioa besterik erakusten. Izan ere, Marta Cárdenasek inpresionismoa abiapuntuko aitzakiatzat hartzen du, besterik gabe, eta inoiz ez jokamolde zehatz baten adierazle bezala edota helmuga jakin batera iristeko bide bakarra bailitzan.

Ikusmolde hori erabiliz lortzen duen pintura abstraktutasun lirikotik hurbil izanik ere, nahitaezkoa zaio gaia bertan azaldu beharra, paisajea alegia, eta hau aukeratzerakoan kontu handiz ibiliko da paisajearen hunkigarritasuna eta plastikotasuna zehatzmehatz aztertzen, ondoren bere erabakia egiteko.

Marta Cárdenasen pinturak, artistak berak 1982. urtean esandakoaren arabera, ez du bitarteko bat besterik izan nahi: ?Subkontzientetik eskuraino dudan tartea laburtzeko?. Pintura horrek, hain zuzen ere, berezkoa baitu artista beraren barnerantz begiratu beharra, honela jokatuz norberaren izaera askatu nahia azaltzen baitu, izadiaren eta denboraren arteko ikuspegia era iheskor batean jasoz. Nolanahi ere, estetika hori mamitzeko teknika erabat menderatu behar da, adierazpenaren ekonomia geroeta handiagoa erabiliz; horrela jokatuz azken emaitzak gero eta abstrakzio eta estilizazio handiagoz azaltzeaz gainera, azkenean pintatzearen jarduna bera bihurtzen da pinturaren helmuga. Ildo horretatik jarraituz esan behar da Cárdenasen artea ?chan? edo ?zen? tradizioko pintura budistara hurbiltzen dela, horrekiko lotura, hala ere, ondorio plastikoetan edo kaligrafiazko prozeduretan gertatzen delarik, soilki. Zentzu horretan, Marta Cárdenasen lanak, Luis de Pablosek esaten duen bezala, ?ez du mundua intuiziozko estasi baten bitartez ulertu nahi, aitzitik, oso mendebaleko moduan, mundua bere ikusmolde pertsonalaz beretu nahi du?.Marta Cárdenasek antolatzen dituen erakusketa askotan azaltzen dira, katalogo eta izkribu anitzen bidez, artistari buruzko xehetasunak. Argi ikusten da hor mendebaleko arteak zein artistak, ezin dutela bazter utzi alderdi subjektibo eta analitikoa.

Edertasun bikaineko eredu diren bere azken lanen artean ?Abedul en el bosque III? aipa daiteke. Lan horretan, marra soil eta tanta xume gutxi batzuez, basoko adarren arteko argi zirritua erakusten du artistak, arratseko momentu jakin batean jasotako egoera azalduz eta, ondoren, koadroan bertan ezarritako izkribu baten bidez zein ordu eta tokitan jasoa den erakusten du.Alejandro Garmendia pintorea Bilbon bizi da gaur egun.

Gorago aipatutakoekin batera, Garmendia ere, goi mailako artisten artean dago. Materiaren pintura trebetasun handiz erabilita, gainazalek duten ukituaren eta adierazkortasunaren berezitasunak aurkitzea izan du kezka nagusia eta, horrela jokatu ondoren, Irazabalek izan zuen norabide aldaketa berdina hartu du bizkaitar artista honek ere: artistak aipaturiko gainazalek duten itxura formal hori gainditu nahi izan du eta, honela jokatuz, adiera berri bat eskaini, alde batetik koadroa esanguratsuagoa izan dadin eta beste aldetik ikusleak adiera hori erakusten zaizkion irudien bitartez jaso dezan. Garmendiaren pinturak badu misteriozko ukitu bat eta ukitu hori lortzeko, oinarrizko irudia erakusten eta ezkutatzen jardungo du, ekai arre eta bikortsu baten bidez. Garmendiak, bestalde, errealismoaren ildotik ari diren beste zenbait artistek bezala, badu joera neoerromantiko bat: koadroak argazki sepia bihurtzearen joera, edo aipamen eruditu bilakatzearena ala ikuspegi piktorikoek erakusten duten geruzen azterketa agertu beharra.

Esandako hori guztia argi eta garbi ikus daiteke oso lan ezagun batean ?aipagarria bai gaiarengatik bai gai hori erabili duen moduarengatik ere?, alegia ?Le rapide de la Côte d?Azur, desservant les stations du litoral, franchit le viaduc de La Rague entre Théoule et la Napoul? (1990).

Neurriz kanpoko izen zehatz eta luze horrek, hemeretzigarren mendean bidaiariek egin ohi zituzten oharrak oroitarazten ditu.

 

Azken urteetako pintoreak

1980ko hamarraldia arte Oteiza eta Chillidaren eraginpean bizi izan den eskulturaren munduak ez bezala, euskal pinturak izaera anitz zabalagoa erakutsi du beti. Euskal abangoardiako pintore nagusien ?Balerdi, Zumeta, Ortiz de Elguea, Amable Arias, Ameztoy? emana ez da hain itxia izan, eta kanpoko higikundeekin lotuagoa egon da, belaunaldialdaketa mailaz mailako eta bizkorragoen bitartez. Euskal Herriko pinturak ?eta pintura soilaren ondoan har bitez egun arte eremu honek bere esparruan hartzen dituen bide guztiak?, egun aurkezten duen panorama oso aberatsa da, eta egungo munduari guztiz lotua gainera.

1970. urte aldera hasi zen egungo aniztasuneranzko bilakaera; 1980ko hamarraldiko lehen urteetan sendotu zen, arte irakaskuntza eta esperimentaziorako erakunde irekien bidez ?Gipuzkoako Foru Aldundiak babesturiko Arteleku erakundea adibidez?, azkenaldiko joeretako obra bilduma publikoen aldeko politikaren bitartez ?Arabako Arte Ederretako Museoa esaterako?,eta euskal artistei nazioarteko arte eszenatoki berriak bertatik ezagutzeko aukera eman dieten laguntza publiko eta pribatu gero eta ugariagoei esker. Prozesu horren ondorioz, antzekoak dira une honetan euskal artearen egoera eta beste edozein gizarte modernoak bizi duena, eta horretarako ez zaie bertako erreferentzia eta nortasun ezaugarrieiuko egin behar izan. Ez da gaurko egunean harrigarria euskal artistek New Yorken edo Europan lan egitea, eta ez dituzte horregatik sorterriarekiko loturak eten behar; orobat ere, ohiko gauza da atzerritar artistak Euskal Herrian finkatzea eta lan egitea.

Bilboko Guggenheim Museoa bezalako ekimenek ?nazioartekoak izatez eta egitez? jardunean jarri ondoren, indartu egingo dute, batere zalantzarik gabe, kulturaren txertatzearen aldeko ikuspegi hau. Euskal artearen egungo egoera, beraz, erabat normala da gizarte, hezkuntza eta erakundeen alderdiei dagokienez, eta orobat gertatzen da sorkuntza estetikoari dagokionez ere. Herrixka globalaren besteauzo bat gara, eta auzo ezaguna eta estimatua gainera.

Eklektizismoa eta mestizajea dira nagusi arte jardunean, eta gauza normala da artistak berak orain arte bereizirik egon diren alorretan batera barneratzea, eta eskultura, pintura, argazkia, bideoa edo dramatizazio bideak lantzea. Aldi labur samarretan, sortzaile berak saioak egingo ditu joera, «hizkuntza» eta ismo guztiz desberdinetan. Iraganekoak dira dogmatismoa eta bizitza osorako esperimentazio programak.

Gaurko egunean hiru dimentsioko pinturak aurkezten diren bezala ?Prudencio Irazabalen azkeneko lanak, esate baterako?, baditugu soilik bi dimentsioko eskulturak ?Cristina Iglesiasen erliebe batzuk, adibidez?, alde batera utzi gabe pintura edo eskultura alorretakoak diren zehatz ezin daitezkeen lan eramangarriak ?Juan Luis Morazaren obra asko ditugu horietakoak?. Prozesu, teknika eta jeneroen arteko mugak ezabatu dira ?eta horrekin zerikusi handia dute arte heziketaren hobekuntza izugarriak eta multimedia teknologien zabalkundeak?, eta arte adierazpenaren helburu bihurtu dira poetika eta teknika desberdinen artean mugitzea, eta batean edo bestean sartualdiak egitea. Kutsadura estetikoak ez du dagoeneko inor beldurtzen, erakartzen baizik. Biziari atxikiagoa da egungo artea, eta garai batean elkarren aurka ziharduten ismoak (espresionismoa, abstrakzioa, minimalismoa, surrealismoa, popa, eta abar) elkarren osagarri gertatzen dira egungo obra konplexu, nahasi, kezkagarrietan.

Arteen egungo egoera bizpahiru hitzetara bildu beharko bagenu, kezka, joera zabala eta mestizajea genituzke hitz horiek.1970. eta 1980. urteen artean multzo guztiz garrantzitsu bat agertu zen; haien artea pop-art delakoak, surrealismoak edo errealismo modernoek (hiperrerrealismo pseudofotografikoan hasi eta paisajismo berrian buka) eskaintzen zituen aukeretako batean gauzatzen zen. Iruñean errealismoa edo pop-artaren arteko artista multzo ugari batek egin zuen sarrera, Mariano Royo, Bartolozzi, Pedro Osés (Iruñea, 1943), Juan José Aquerreta (Iruñea, 1947), Joaquín Resano, Pello Azketa (Iruñea, 1948), Perico Salaberri, Javier Morrás, Luis Garrido eta Carmen Baquedano tarteko. Pedro Osés eta Juan José Aquerreta ziren, beharbada, talde horretako bi artista garrantzitsuenak, egun ere lanean burubelarri jarraitzen dutenak.

1970ean, Parisko Maiatzak 68ari buruzko irudi bilduma aparta aurkeztu zuten zuri-beltzean.

Ondoren, Osések denboraldi luzea eman zuen pintura konbentzionaletik kanpo, komikia lantzen ?Resanok ere lan ikusgarriak egin zituen alor horretan?, eta ohiko pinturara itzuli da azkenaldi honetan. Aquerreta, bere obretan ukitu mistikoak dituen paisajismo liriko bikaina eskaintzen duena, izen handiko artista da egun ere.

Pintore nafar hauek, «Estampa Popular» taldeko bizkaitarrak (Agustín Ibarrola, Dionisio Blanco, Mari Dapena) eta «industria pintura» deiturikoa ?Iñaki Bilbao eta Alberto Rementeria (Eibar, 1953)? izan ziren euskal pintore urbanoenak eta modernoenak errealismoaren mundu proteikoaren barnean.

1975. eta 1985. urteen bitartean gehien zabaldu ziren joera errealistek, ordea, ez zituzten lehen errealismo hark landu zituen gaisozialak eta haien ikuspegi gordin latzak hainbeste sakondu.

Argazki trataeraren bidetik jo zuten ia-ia, baina, oro har, egungo panoramak ezaugarri dituen kezka eta egonezina darizkio haien ikusmolde poetikari.

Poetika horixe islatzen dute Gonzalo Chillida, Clara Gangutia (Donostia, 1952) ?Antonio Lópezen ikaslea, Juan José Aquerreta bezala?, José Ibarrola (Bilbo, 1955), Jesús Mari Lazkano (Bergara, 1960), Adrián Ferreño eta Raúl Urrutikoetxea (Donostia, 1962) pintoreen lanek. Errealismo honek oinarri hartu ohi du gizakiak okupaturiko paisajearen gomuta idealizatua; gai gogokoenak hiri arkitekturan edo paisajean aurkitu ohi ditu, edo industria hondakinetan, Lazkanoren kasuan gertatzen den bezala.

Hiperrerrealismora eta haren argazki efektu distiratsuetara hurbiltzen dira batzuetan ?Gangutia, Lazkano eta Urrutikoetxea bezala?, eta abstrakziora besteetan ?Gonzalo Chillida, Aquerreta eta Marta Cárdenas?, baina sarrera eginez betiere irrealitate dosi beti asaldagarriei, amets ernearen errealismo bereziari.

Darío Urzay New Yorken bizi da gaur egun eta, pintura molde guztiz desberdin batean ari den arren, garai emankorra izan zuen poparen, abstrakzio lirikoaren eta surrealismoaren mugetan garatu zen errealismo molde honetan.

El pintor y la modelo o los ausentes koadroan, argazki kamera batageri da gela baten atzealdean, koadroaren ikusleari begira, hau da pintorea edo modeloa, edo biak batera, argazkia egingo zaien lekura begira. Poetika enigmatiko, ilunabarreko eta, itxuraz baizik ez, naturalista horren erakusgarri egokia dugu koadro hori.

Bitxia da errealismo mota honek irudiaren ilunabarreko arkeologia bihurtzeko duen joera.

Lazkanok eraikin fantasmagorikoek ?eraikin eta industriamultzo ikusgarriak dira askotan? okupaturiko, eta ametsetako argi apal horretan giroturiko paisaje hustuen aldera duen isuriak erakusten digu joera hori oso argi. Parametro bertsuetan mugitu da halaber Urrutikoetxea Donostiako irudien arkeologia xehea aurkezterakoan: giza irudirik ez, eta eraikin errazionalista eta industria multzo hutsen presentzia nabarmena.Gogoan eduki beharra dago, bestalde, artista hauek bizkor aldatzen dutela beren pinturaren nondik norakoa. Halatan, Darío Urzay, esaterako, New Yorken ari da orain ?hau dugu artearen meka kosmopolitan sorterria erabat utzi gabe lanean ari diren euskal artista askotako bat?, baina aurreko errealismoarekin zerikusirik ez duten obrak ari da lantzen; oraingo pintura molde horren arabera, berealdiko garrantzia hartu dute elkarren gaineko planoek, gardentasun eta sakontasun efektuek, tornasolatuek eta abarrek, eta pintura teknika sofistikatuak bideratu ditu horretarako, material sintetiko guztiz berrietatik abiatuta.

Surrealismotik hurbil, askorik asmatu gabe errealismo fantastiko (zer arte ez da fantastikoa?)izena eman genion joera baten barnean daude (Mari Puri Herreroren) (Bilbo, 1942) lan aipagarriak.

«Estampa Popular» taldearen inguruan hasi zen lanean ?grabatzaile bikaina da?, eta halako gizatasun misteriotsu bat duten eta, aldi berean, hurbilekoak diren pertsonaiez beteriko obra eskaini du azkenaldi honetan.

Beste pintore interesgarri batzuek landu dituzte, eta lantzen ari dira, surrealismo, espresionismo eta sinbolismoari loturiko errealismo figuratiboaren molde desberdinak.

Horien adibide ditugu, esate baterako, 1965ean Ur taldea sortu zuten pintoreak: Javier Arocena, Carlos Bizcarrondo, José Gracenea eta Alejandro Tapia.

Zubi bat luzatu zuten arte esperimental etentzailearen eta gaur egun, dogmatismoaren zamarik gabe, hobekiago neur dezakegun molde ulergarriago baten artean.

Talde surrealista bat izan zen, halaber, Vicente Ameztoy (Donostia, 1946), Ramón Zuriarrain, José Llanos, Pepa Ugarte, Rosa Valverde, Luis Otaegui, Daniel Txopitea eta, 1970eko hamarraldian, Andrés Nagel eta Juan Luis Goenagak osatua. Vicente Ameztoyk eutsi dio bereziki joera horri; Ramón Zuriarrainek berriz pintura materikoago batera jo du, narrazio moldeak utzirik eta informalismoaren bideetan barneraturik.

Ameztoyren pintura bikainaren arabera, sintesi perfektu batera biltzen dira hiri eta industriaren modernotasun kaotikoaren irudiak eta izadi eta mundu tradizionalaren irudi mitologikoak, ez halere modernotasun gutxiagokoak; denboratik kanpoko paisaje kezkagarria eta organikoa da sintesiaren emaitza, sexu misteriotsu baten jabe diren izakiek okupatua. Kulturak eta?El buen humor del maestro? (1993), neodadaismoa landu duen Eduardo Lópezen lana.<br><br>izadiak modernotasunean bizi duten integrazio/desintegrazio prozesuaren irudi paradigmatikoa da: kulturak eta izadiak elkarri bizkar emanez dihardutela dirudien honetan, arteak elkartzen eta adiskidetzen ditu. Bere buruaren erretratua egin du Ameztoyk hainbat alditan (Sin título, 1976 eta 1977-1978), «haragi eta klorofilazko» pertsonaia baten gisa; horixe izan zen 1990.. rtean egin zuen erakustaldi antologikoaren gaia, bere kosmos estetikoaren izaera bikoitzaren ikurra alegia.

Bada, jakina, beste pintura joera bat fantasiaren eta abangoardia historikoen tradizio errealistaren zaleagoa, hori bai, ozartasun, onirismo eta ironia postmodernoz egokiro hornitua.

Joera horren barruan aipiagarri dira Juana Cima, Iñaki Cerrajería, Alfonso Gortázar, Pedro Chillida Belzunce eta Eduardo Chillida Belzunceren obrak, ezagutzen errazak guztiak, oso poetika pertsonalak aurkezten baitituzte.

Pedro Chillidaren lanetan airean zintzilik ageri diren giza forma sendo finak oso urrun daude, esate baterako, Alfonso Gortázarrek eskaintzen dizkigun eszenabikainetatik, egunerokoan espero ez ditugun ikuspegi fantastiko eta harrigarriak aurkezten dituela ?Domingueros koadroan 1986, adibidez?; beste hainbeste esan genezake Iñaki Cerrajeríaren lanei buruz, Cena para tres (1984) obraz esate baterako.

Egungo artearen funtsezko erretorika gisa sendotu den poetika batean izan dute joera surrealista hauek jarraipena. Izan ere, zaila da benetan gaurko egunean ukitu surrealistako jokoak egin ez dituen artista gazterik aurkitzea, nahiz eta joko ironikoak edo inozoak izan, narzisistak edo intimistak, beti ere pop artearen, Fluxusaren edo dadaismoaren aipamen eta baliabideekin nahasiak agertu. Giro honetakoak ditugu Leticia Ortiz de Urbina, Xabier Bastarrika, Andoni Euba, Joseba Lacadena, Luis Candaudap, Itziar Okariz, Malús Arbide, Ana Isabel Román, Edu López, Nekane Zaldua, Txaro Fontalba, Ion Mikel Euba, Pedro Osakar, Javier Arribas, Juan Albin, Javier Alkain, Iñaki Imaz eta Roberto Bergado, adin eta esperientzia desberdineko artistak eta, halaz ere, oihartzun bertsuetako jokoetan abiatuak guztiak.Poetika surrealisten eta teknika materiko eta abstraktuaren arteko konbinazioak ikus daitezke Alejandro Garmendiaren obran (New Yorken ari da lanean gaur egun). Gaur egungo artista errealista zenbaiten antzera, koadroa argazki sepia bihurtzeko joera neoerromantikoan egin ditu urratsak azkenaldi honetan, jarrera erudito bati edo pinturaren ikuspegiaren estratuetan induskatu nahi berezi bati jarraiki. Betebetean agertzen zaigu joera hori Garmendiaren Le rapide de la Côte d?Azur, desservant les stations du litoral, franchit le viaduc de La Rague entre Théoule et la Napoule obra (1990) koadroa, XIX. mendeko bidaiarien ohar koadernoak gogora dakartzana.

Bidaiarena da egungo artearen metafora nagusietako bat, eta artista askoren helburua da landutako artelan horiek arte modernoko geltokitik geltokira mugituko diren benetako ibilgailuak izatea.

Bestalde, denboran zehar arte informalistatzat harturiko horretatik guztiz hurbil daude lan mota hauek, ezagutu ezin daitekeen erreferentziekiko irudiak, edo arte keinuaren nahiz materien pilatzearen ondoko irudiak diren neurrian. Berriro azpimarratu beharra dago egungo artearen ezaugarri bereziena dela, hain zuzen ere, ezaugarri finkorik eza.

Pintore askok jo dute informalismoaren molde desberdinetatik.

1970. urteen bukaeran, De Vargas ?sorkuntzako bideoaren aitzindaria?, Gabriel Ramos Uranga (Bilbo 1939-1996), Díez Alava, Gallo Bidegain eta Barcelónabarmentzen ziren Bilboko helduen artean, eta orduan agertu ziren gazte batzuk: Fernando eta Vicente Roscubas anaiak, Rosa Adrada, Txupi Sanz eta Iñaki de la Fuente; egungo artearen joera berria ia guztietan saiatu dira azken horiek, action-paiting-etik neoespresionismora, bideotik igaroz, Txupi Sanz adibidez, eta instalazioa eta eskultura ere (Roscubas anaiak) landuz. Argiro erakusten digu horrek denak garai honetako arte ibilbideak benetako labirintu bideak direla.

José Ramón Amondarain (Donostia, 1964), Manu Muniategiandikoetxea (Bergara, 1966) eta Javier Balda (Iruñea, 1958) pintoreen lanak, esate baterako, har daitezke, bai «geometria berria» deitu genezakeen (nahiko oker deitu, halere) joeraren barnekotzat, bai 1950eko hamarraldiko joera espresionista eutsi eta isilenaren baitakotzat. Aldiz, Ramón Elorza, Mariano Arsuaga, Susana Alonso, Rafael Satrústegui edo Cosme Churrucaren pinturak, informalismo klasikoaren araberako baliabide koloretsu, dinamiko eta espresiboekin lotzen dira. Nolanahi ere, ez du zentzurik obrak artxibo batean ari bagina bezala sailkatzea, «hari edo besteri egokitu» baino «harakoen edo honakoen zantzuak eta oihartzunak» igar edo suma dakizkiekeen objektuak edo pinturak baitira.

Gutxiago dira, ordea, gure artean informalismo abstraktu klasikoenak bizirik dituen adarrak.

Álvarez Plágaroren obra izan daiteke salbuespen horietako bat. «Gasteizko Eskolaren» inguruan hasi zen pintore honek koadro berdinen sail bitxi bezain dotoreak egiten ditu: jatorrizko irudiaren kopia guztiz zehatzak dira, eskuz eta xehe-xehe pintatuak.

Informalismoaren lehen zentzua itzulikatu du horrenbestez; hala, pintura bakoitza ekintza bakar baten erregistro errepikaezina izan beharrean, «Koadro Berdinak» keinu ustez bakar eta errepikaezin baten kopiak dira, eta izaera horretan datza haien garrantzia. Estetika postmodernoen ironiaren aldeko isuria eta ezkutuko adierazleak aurkitzeko grina agerian uzten dituen ikuspegia da.

Azkenaldi honetan arrakastatsu zabaldu da, han eta hemen, aurrekoak bezala, informalismo materiko tradizionalaren eta sinbolismo alegoriko postmodernoaren arteko zubia luzatu duen beste pintura molde bat: ofiziozko pintura bat da, leuna eta beroa, gama lurtsuetan eta grisetan oinarritua, zeinu eta grafo poetiko edo hermetiko batzuk erakutsi eta ezkutatzen dituena.

Pintura molde horren erakusgarri dira Jesús María Cormán, Kutxu Otamendi (1993an hila, karrera hasi berria zela) eta Alfonso Berridiren lanak. Pintura molde honek badu arazo bat; izan ere, xarma errazekoa bada ere, berehala ahitzen da ez bada beste emozio edo adimen osagai batzuez hornitzen. Berridik jakin du bereziki arrisku horretatik aldentzen, eta arazo horiek saihesteko aukera eskaintzen duen norabidean abiatu da, metalezko xafla margotuak maisuki landuz; halatan, sartualdi bat egin du eskulturaren eta instalazioaren alorretan, pinturaren oinarria eta izaera galdu gabe ordea.

Itxuraz soila denaren konplexutasunaren artea ?eta alderantziz?, maila gorenera igo da Prudencio Irazabalen (Puentelarra, Araba, 1954) pinturarekin. Aberastasun handia darie gaur egun New Yorken bizi den pintore honen lanei, forma aldetik guztiz urriak diren arren, sofistikazio teknikoari esker. Irazabalen obretan aurkezturiko ideia ugari trinkoak ez dira erraz atzematen: azaleko ikusteari ezarritako tranpa baizik ez da izaten askotan koadroaren akabera eta itxura leun distiratsua eta, horrenbestez,pinturaren berezko izaeraren aldeko hausnarketarako gonbita luzatzen du aldi berean. Irazabalek alegiazko esanguren aurrean agertu duen interesa guztiz koherentea da azkenaldi honetan berreaurkitu den joera barrokoarekin.

Halatan, 18.000 cm 2 izeneko sailak (1992) gizaki helduen epidermisaren batez-besteko gaianaldearen zuzeneko erreferentzia egiten du; sail honetako pinturek larruaren ukimen, kromatismoeta egitura ezaugarriak ikertu eta aurkezten dituzte hala naturalean nola ebaki mikroskopikoetan atzeman daitekeen bezala.

Bigarren interpretazio maila batean, epidermisaren inguruko pinturak tatuajearen eta behialako kulturetako pinturaren jatorria dakarkigu gogora; interpreteak itxura dezakeen hirugarren plano alegoriko batean, pintorearen beraren edo ikuslearen nortasunaren hipostasi gisa hardaiteke pintura, «larrutu» egiten baititu bata eta bestea. Azkeneko lanetan, muturreraino eraman ditu Irazabalek «koadro» konbentzionalaren aurreko paradoxen ikerketaren ondorioak: gainalde gardena eta pintura geruza trinkoak, erretina inpresioak eta egiturak ezkutuan.

 

Grabatzaileak

Xafla batean zuzenean eginiko arrastoak edo irudiak paperaren gainean inprimatzeko teknikari deritza grabatua. Ez da oso-oso ezaguna publiko zabalaren artean eta askotan marrazkitzat hartu ohi du jendeak. Mendeetan zehar, alabaina, fotografia asmatu artean, irudiak erreproduzitzeko eta hedatzeko era bakarra izan da grabatua. Geroztik, irudiak kopuru handitan zabaltzeko eginkizun hori alboraturik, zenbait artistak adierazpen molde berezi gisa erabili dute hainbat grabatu. Grabatze moldeakAntze grabatuaren alorrean, bi prozedura dira nagusiak: zur gaineko erliebea jasotzen duena (xilografia) eta metal gaineko hutsunea agertarazten duena (kalkografia). Bestalde, XVIII.. endearen azken urteetan erliebea apenas erabiltzen duen beste prozedura bat agertu zen, litografia izenekoa.

Xilografia da prozedura horietan zaharrena. Txinan VI. mendean hasi zen erabiltzen, eta XII.. endean Europan. Zurezko xafla batean irudia gubia baten bidez marrazten da; kenduriko zurak hutsunea uzten du eta xafla tintatuz gero, hutsunea tintarik gabe geratzen da. Papera xaflaren gainean ezarri eta prentsatik pasatzen da. Zuraren erresistentzia txikia dela eta, tiradenkopurua mugatua da ezinbestean.

Garai modernoetan linoleoa erabili da zuraren ordez. Europako artearen historian A. Dürer da xilografiagile nagusia.

Xilografian ez bezala, kalkografian, hots, metal gainean egindako grabatuan, hutsuneetan geraturiko tinta da papereratzen dena. Erabili ohi diren metalak moldaerrazak eta azidoak jan errazak dira: zinka, altzairua eta, batez ere, kobrea. Hala, xafla prestatu eta tintatu ondoren, gainaldea garbitu egiten da, ildoetan dagoen tinta bertan utziz. Papera xaflaren gainean jarri eta dena prentsaren bi arrabolen artetik pasarazten da. Prozedura honen bidez, xilografian baino marra meheagoak inprimatzen dira, eta askoz ere aberastasun handiagoa lortzen da tonuetan.

Ondoren, labur bada ere, kalkografiaren oinarrizko teknikak azaltzen dira.

Punta lehorreko grabatua, metal gainekoetan bakunena da: kobrezko xafla ongi leunduriko baten gainean zuzenean marrazten da punta gogor bat (altzairua, diamantea) erabiliz.

Buril grabatuan, xafla keztaturiko argizariz igurtzi eta gainean grabatu nahi den marrazkia daraman kalko papera ezartzen da.

Gero, burilaren bidez grabatzen da, ildoa punta lehorrekoa baino sakonagoa gertatzen dela.

Teknika honetan ere A. Dürer izan zen artista nagusia.

Molde beltza edo mezzo-tinto deituan xaflaren azalera tresna berezi batez pitzadura txikiz betea uzten da. Modu horretara tinta berdin banatzen da gainalde guztian, halako eran non, tinta beltza ezarriz, estanpatua beltza izango litzatekeen. Irudia osatzeko koskak hein batean edo erabat zapaldu eta lautu egiten dira, modu horretara ñabardura anitz lortzen direla.

Akuafortean, azidoaren eragina galarazten duen berniza ematenda xafla leundu baten gainean.

Punta gogor batez, berniza han-hemen altxatzen da irudia moldatu arte. Xafla azido batez estali eta bernizarik ez dagoen aldean azidoak eraso egiten dio metalari. Berniza kendu, xafla tintatu eta tinta metalezko xaflaren hutsuneetan geratzen da; tinta hori da paperera pasatuko dena. A. van Dyck, A. Carracci, Rembrandt? aurkitzen dira akuafortearen maisuen artean.

Ur tinta izeneko teknikan, xafla erretxina hautsez estaltzen da.

Gero berotu egiten da xafla, erretxina urtzen hasi eta itsatsita gera dadin arte. Azidoek erretxinapikorren artean gertatzen diren hutsuneei eragingo die; bestalde, zuri geratu behar den zatia bernizaz estaltzen da. Erretxinak ematen duen puntuzkako irudia da ur tintaren ezaugarria. Halaber, kolorezko grabatua lortzeko prozedura hauta da.

Litografia izeneko prozedura uraren eta koipearen aurkakotasun kimikoan oinarritzen da.Hasieran harrizkoa zen plantxa batean, kareharrizkoa gehienetan, artistak gai koipetsu batez egiten du marrazkia. Gero, koipea finkatzeko gai kimikoa ematen zaio marrazkiari, eta ura harriari. Ondoren tinta koipetsua jartzen da xaflan arrabol baten bidez, eta koipea ez den lekuan, hau da ura dagoen lekuan, tinta ez da itsasten. Paper orria xaflaren gainean jarri eta prentsa litografikotik igaroarazten da.Aloys Senefelder-ek 1796 inguruan asmatu teknika hau azkar zabaldu zen eta XIX. mendeko erabiliena izan zen liburu, aldizkari eta egunkarietan. H. Daumier eta G. Doré nabarmentzen dira egiteko horretan. Inprentako litografiatik offset prozedura eratorri zen. Hainbat artista nagusik erabili du litografia: Delacroix, Goya, Bonnard, Manet, Degas, Toulousse-Lautrec, Picasso? Grabatua Euskal HerrianX IX. mendeko euskal grabatuaz gutxi ezagutzen bada ere, bidaiari ingeles eta frantesek grabatu anitz egin zuten Euskal Herriko aurkientzekin: W. Wilkinson, E. de Mal, Hornbroock? Mende hasieran, bestalde, hemengo tailer grafikoek litografiaz egindako publizitate kartelak zabaldu bazituzten ere, arte grabatuaren alorreko saioak ez ziren ugari izan.

Aldi beretsuan, ordea, Bilbo aldean bereziki, halako giro berritzaile bat ezagutu zen kulturaren alorrean. Izan ere, artisten tertuliak antolatzen dira, Ramón de la Sota eta beste zenbait mezenas eta eragile agertzen dira, eta ?arte modernoaren? inguruko erakusketak ere ospatzen hasten dira (Losadak antolatuak) edo ?El Coitao? bezalako arte aldizkariak ere. Giro horretan, zenbait pintorek, erakundeek emandako laguntzei esker, Paris eta Europako beste hiri batzuetan burutzen dute beren prestakuntza eta joera berriekin ?grabatuarekiko interesa barne? kutsatzen dira. Grabatua landu zutenen artean Darío de Regoyos, Francisco de Iturrino, José Salís, Gustavo de Maeztu eta Ricardo Baroja nabarmendu ziren.

Espainiako gerra aurreko urteetan giro hori ahuldurik zegoen.

Arte adierazpen tradizionalak nagusi ziren, Europako abangoardiaren moldeak alde batera geratzen zirela. Bilbo ez zen jadanikarte gune bakarra eta nagusia; diru laguntzak desagertu ziren, eta, ondorioz, orobat Europako egonaldiak ere. Carlos Landi Sorondo, Julio Franco eta Antonio Valverde dira gerra aurreko zein ondoko urteetan aritu ziren grabatzaile nagusiak.

Geroagoko urteetan, Jorge Oteizaren iharduera erabakigarria gertatu zen irizpideak zabaldu eta arte giroari eragiterakoan.

1960 ondoko urteetan, grabatuak, ia guztiz alboraturik egon ondoren, berriro erakarri zuen artisten arreta. Garai honetan, grabatua landu dutenen artean honako hauek aurkitzen dira: Eduardo Chillida ?ezpeleko xilografia eta akuafortea?; Gabriel Ramos Uranga ?burila, akuafortea?; Bonifacio Alonso ?akuafortea?; Rafael Ruiz Balerdi ?akuafortea?; Agustín Ibarrola eta María Dapena ?xilografia?. Gazteagoak dira Mari Puri Herrero, Itxaro Goikoetxea, Carlos Sanz, Vicente Ameztoy, Andrés Nagel, Ramón Zuriarrain, Marta Cárdenas?