Artea»Pintura
Europako pinturaren bilakaera XIX.. endean
XIX. mendeko pinturaren ezaugarri nagusia joera eta higikunde aniztasuna da. XIX.. endearen lehen erdialdean, erromantizismoarekin batera, bi joera sortu ziren: nazaretarra eta purista. 1848. urte inguruan prerrafaelisten taldea jaio zen Ingalaterran.
Erromantizismoaren subjektibotasunaren kontrako erantzun gisa, berriz, errealismoa sortu zen; orduan hasi ziren artistak egunoroko bizitzako gaiak margotzen. XIX. mendeko higikunde nagusietako bat inpresionismoa izan zen; iraultza estetikoa ekarri zuen inpresionismoak, eta eragin handia izan zuen geroko margolariengan.
Inpresionismoaren ondoren, postinpresionismoa, neoinpresionismoa, sinbolismoa eta modernismoa sortu ziren.
Alemanian, XIX. mendearen hasieran, nazaretarrak esan zitzaien margolari talde bat elkartu zen. Nazaretarrek Erromako San Isidoro monasterioan hartu zuten bizilekua 1809an, eta bertan egiten zuten bizimodu aszetikoagatik eman zitzaien izen hori. Batetik, Erdi Aroko alemaniar pinturan eta A. Dürer margolarian oinarritu ziren nazaretarrak, eta bestetik, Quattrocentoko italiar pinturan. Peter Overbeck eta Peter Cornelius izan ziren talde hartako kide nagusiak. Nazaretarren bide beretik, puristak izeneko taldea osatu zen Italian.
Erdi Aroko pinturaren balioa indartzea zen haien asmoa. Tommaso Minardi eta Antonio Bianchini izan ziren talde hartako kide nagusiak.
Ingalaterran, XIX. mendearen erdialdean, prerrafaelismo arte joera sortu zen. Prerrafaelismoak nazaretarrak hartu zituen eredutzat eta John Ruskin arte kritikariaren lanak gidatzat. 1848an osatu zen taldea Pre-Raphaelite Brotherhood (Anaidi prerrafaelista) izenarekin, eta PRB laburduraz izenpetzen zituzten lanak.
Rafaelen aurreko pintura italiarraren xalotasuna berpiztu nahi zuten prerrafaelistek. Taldeko kide nagusiak D.G. Rossetti, W.
Hunt, J.E. Millais eta C. Burne- Jones izan ziren. Xehetasun handiko lanak egin zituzten, eta Bibliatik, ingeles poesiatik eta Arturo erregearen elezaharretatik hartu zituzten beren lanetarako gaiak.
XIX. mendearen bigarren erdialdean, erromantizismoaren ondoren, errealismo higikundea sortu zen. Higikunde berri horrek irudimenaren idealizazioa eta erromantikoek izadiaz zuten ikuspegia baztertzen zituen.
Errealisten iritziz izadia ez da edertu behar, kopiatu egin behar da huts-hutsik. Gaiei dagokienez, erromantizismoan nagusi ziren antzinako heroi eta jainkoakbaztertu egin zituzten pintore errealistek, eta egunoroko bizitzaren gertaerak erakutsi zituzten.
Paisajegile errealistek Barbizongo Eskolan dute sorburua.
Barbizon Fontainebleauko basoetatik hurbil dagoen herrixka bat da, eta hara erretiratu zen artista gazte talde bat izaditik bertatik paisajeak pintatzeko helburuarekin.
Aurrerapen handiak egin zituzten, orobat, eguratsaren eta argiaren ikerketetan. Gustave Courbet (1819-1877) izan zen errealismoaren aitzindaria. Courbeten ustez zentzumenen bidez atzematen dena margotu behar dute margolariek: inguruan dauzkaten pertsonak, lekuak eta gauzak.
Camille Corot (1796-1875) eta Honoré Daumier (1808-1879) izan ziren errealisten taldeko beste kide aipagarriak.
Claude Monetek 1874an Cézanne, Renoir, Degas eta beste artista batzuekin batera erakusketa bat antolatu zuen, eta bertan Impression, soleil levant lana erakutsizuen. Lan horrek eman zion izena
hain zuzen ere inpresionismo
higikundeari. Inpresionistek
lantegitik kanpora, aire librean,
egindako lanen alde egin zuten.
Bestalde, inpresionisten ardura
nagusia argiaren unez uneko aldaketak
irudikatzea zen. Horretarako
bolumena eta forma kolorearen
mende jarri zituzten. Inpresionisten
koadroetan ez dago ez
islarik ez marrarik, eta gauzen eta
horien inguruaren arteko muga
lausoa da. Koloreak nahasi gabe
erabili ohi zituzten; kolore desberdinak
elkarren ondoan jartzen
zituzten eta koadroari urrunetik
begiratzen zitzaionean kolore
horiek bat egiten zuten begian;
hurbiletik begiratuz gero nahaste
itxurarik gabea zenak, urrunduz
gero irudiak eratzen eta argi
jokoak sortzen zituen. Bestalde,
inpresionisten lanetan eragin handia
izan zuten argazkigintzak eta
baita garai hartan arrakasta handia
zuten japoniar ohol tindatuek
ere.Éduard Manet (1832-1883) hartu
ohi da inpresionismoaren aitzindaritzat
eta Monet, Pissarro,
Sisley, Renoir eta Degas izan ziren
inpresionisten taldeko kide
nagusiak. Manetek inpresionisten
erakusketetan parte hartzen ez
bazuen ere, zenbait bileratara eta
aire librean pintatzeko egin ziren
zenbait irtenalditara ere joan zen.
Claude Monetek (1840-1926) argiaren
eta eguratsaren aldaketek
objektuak nola eraldatzen zituzten
agertzeko, ikuspegi beraren
zenbait bertsio egin zituen ordu
eta urtaro desberdinetan (Rouengo
katedralaren saila, 1892-94;
Saint-Lazare geltokiarena, 1876-
1878). Pierre-Auguste Renoirrek
(1841-1919) maisutasunez erabili
zituen teknika inpresionistak
1883 arteko lanetan, baina urte
hartatik aurrera inpresionismoaren
ereduetatik aldendu eta
estilo linealago bati ekin zion.
XIX. mende bukaeran sortu
zen postinpresionismo izeneko
margolaritza joera. Postinpresionismo
hitza lehen aldiz Roger
Fry arte kritikariak erabili zuen
1910ean, Cézanne, Gauguin eta
Van Goghek egin zuten erakusketa
baten kritikan. Postinpresionistek
inpresionismoa gainditueta adierazpide berriak aurkitu
nahi zituzten. Artearen kontzeptu
formalago batera itzultzea eta
gaiaren garrantzia azpimarratzea
ziren postinpresionisten xede
nagusiak. Paul Cézannek (1839-
1906) lan inpresionistak egin
ondoren estilo berezia sortu
zuen, zurrun eta trinkoagoa.
Kubismoaren aitzindaritzat hartzen
da haren lana. Paul Gauguin
(1848-1903), berriz, kolorearen
ikusmoldeari dagokionez, fauvismoaren
aurrekari izan zen. Vincent
Van Goghen (1853-1890)
lanak ere, hasiera batean inpresionistentekniken arabera eginak
daude, baina gero formak soildu
eta koloreen arteko kontrastea
nabarmentzen hasi zen. Henri
de Toulouse-Lautrec (1864-1901)
margolaria ere postinpresionistatzat
hartzen da. Kabaretak, music-hallak,
dantzariak eta zirkoko
gaiak irudikatu zituen batez ere.
XIX. mende bukaeran, kolorea
modu berri batez erabiltzeko asmoz,
neoinpresionismoa sortu
zen. Puntilismo eta dibisionismo
izenaz ere ezagutu zen joera
hau. Neoinpresionisten teknikaren
ezaugarri nagusia puntu edo
pintzelkada bananduen erabilera
da, eta irudien antolamendua
ikusleak egin behar du. G. Seurat
eta P. Signac izan ziren maisunagusiak. Higikunde honek ez
zuen luze iraun, baina eragin
handia izan zuen ondorengo
margolariengan, esate baterako
H.E. Cross, H. Van der Velde eta
Regoyosengan.
Postinpresionismo eta neoinpresionismoarekin
batera,
hainbat pintura joera zabaldu ziren.
Frantzian, esate baterako,sinbolismoa sortu zen. Literatura
higikundea izan zen hasieran,
eta Charles Baudelaire idazlea
izan zuen aitzindari nagusia.
Margolari sinbolista nagusiak
Gustave Moreau, Odilon Redon
eta Puvis de Chavannes izan ziren.
Gai esoterikoez, heriotzaz
adibidez, arduratzen ziren gehienbat
sinbolistak. G. Moreauk
(1826-1898) literaturatik, literatura
klasikotik edo Bibliatik hartzen
zituen bere lanetarako gaiak, eta
erotismoaren bidez adierazten
horiek.
Akademizismoaren eta eklektizismoaren
kontra XIX. mendearen
bukaeran modernismoa
sortu zen. Modernismoa arkitekturan
eta barne dekorazioan nabarmendu
zen batez ere. Pintore
modernista nagusiak F. Khnopff,
Aubrey Beardsley, J. Toorop,
F. Hodler, G. Klimt eta E. Munchizan ziren. Orokorrean antzinako
estilo guztiak baztertzen zituen
modernismoak, eta izadiko formak
hartzen zituen inspirazio iturritzat.
Joera honen ezaugarri
nagusia landare formako lerro
makur asimetrikoak erabiltzea
da; errealismoari aurka eginez
estilizazioa bilatzen zuten margolari
modernistek.
Euskal pintura modernoaren jatorria
XIX. mendearen erdialdea arte, euskal pintura
Espainian orduan modan zeuden joeren
araberakoa izan zen. Garai hartan erabateko
garrantzia zuen Madrilgo San Fernando Akademiak,
eta han ikasi zuten euskal artista gehienek ?baita
Iparraldekoe zenbaitek ere, Bonnatek adibidez?;
hantxe jaso zuten Urrezko Mendeko espainiar
pinturaren eragina. XIX. mendearen erdialdean sortu
ziren, dena dela, euskal pinturaren lehen adierazpen
aipagarriak. Une hartan Espainian nagusi zen joera
historiko berari jarraitu zioten euskal pintoreek.
Foruak kendu zirelarik, ordea, Euskal Herriko gaiak
?historia, mitologia, ohiturak? bihurtu ziren euskal
pintoreen pintagai.Francisco Bringasek (Mexiko,
1827) bizkaitarrak zituen
gurasoak, eta hamaika hilabete
zituela Bilbora etorri zen familia.
Hamazazpi urterekin hasi zen
pintura ikasten Pablo Bausac arabar
margolariarekin. Madrilgo
San Fernando Akademiara joan
zen gero (1848-1850). 1853an Bilbora
itzuli eta margolaritzan aritu
zen buru-belarri. Paisajeak, karikaturak,
kartelak, euskal ohiturak
eta biztanleak, etab. pintatu
zituen; gaiaren arabera hautatzen
zituen teknikak: olioa, luma, kolore
urtuak, etab. Aldi batez Parisen
bizi izan zen; garai horretan
akuarela sail bat marraztu
zuen. Bere margolanen artean
aipagarria da Iparragirreren erretratua.
Antonio Maria Lekuona (Tolosa,
1831), C. Duñabeitiarekin
hasi zen margolaritza ikasten Iruñean.
Handik Madrila joan zen
San Fernandoko Akademian
ikastera. 1850ean Madrilgo Natur
Zientzien Museoko marrazkilari
lanpostua lortu zuen, eta hogei
urtez izan zen hango irakasle.
Garrantzi handiko erakusketaasko egin ondoren (Madril, 1856,
1860, 1864, 1871; Baiona, 1864),
1872an Bilbon hartu zuen bizilekua.
1873an Karlos VII.aren
margolari izendatu zuten. 1860ko
Arte Ederretako Nazio Erakusketan
Ohorezko Aipamena eman
zioten Costumbres vascongadas
lanarengatik. Juramento de D.
Carlos de Borbón bajo el árbol de
Guernica koadroa pintatu zuen
1875ean; 1876an erre zuten Isabel
erreginaren jarraitzaileek
Gernika hartu zutenean. Lekuonak
euskal giroko paisajeak pintatu
ohi zituen batetik, baina aldi
berean garai hartako erretratugile
nagusietako izan zen. Lan askoegin zituen; aipagarriak ditu, besteren
artean: La limosna, Coloquio
entre dos bebedores, Una
niña haciendo calceta, Limosna
en un caserío de Vizcaya, Fiesta
campestre en las inmediaciones
de Bilbao, San Ignacio herido en
la heroica defensa del castillo de
Pamplona.
Léon Bonnat baionesa zen
(1833). Hark ere lehen pintura
ikasketak Madrilen egin zituen,
Pradoko Museoan lehenbizi eta
San Fernandoko Akademian
gero, F. Madrazorekin. Gero,
Baionako Udalak ordainduta,
Parisa joan zen (1854); han egin
zituen lehen erakusketak, nahiko
harrera ona izan zutenak. 1858-
1961 urteak Erroman pasa zituen,
berriz ere Baionako Udalaren
diru laguntzaz. Bonnaten margolanetan
espainol maisu klasikoen
eragina antzematen da, erlijiosoetan
batez ere. Izan ere, erlijio irudi
bikainak egin zituen, sarritan
tenebristen lanak gogorarazten
dituztenak (Andre Mariaren Jasokundea,
Kristo Gurutzean,
Job). Erretratugintzan ere nabarmendu
zen; 1861etik aurrera, iaerretratua besterik ez zuen egin
(Victor Hugo, Pasteur, Carnot,
Madame Mélida, Pubis de Chavannes).
Adolphe Thiersi egin
zionak arrakasta izugarria izan
zuen 1877ko Parisko Erakusketan,
eta karrera ofizialaren bidea
zabaldu zion.
Bonnatek, bestalde, oso paper
garrantzitsua jokatu zuen Baionako
arte giroan, eta Iparraldekoan
oro har; bera izan zen gero,
mende hasieran, «Baionako Eskola»
deituko zen taldearen burua.
Talde hori Baionako Udal Marrazkigintza
Eskolaren inguruan
sortu zen. Eskola horretako
irakasle eta zuzendari izan zen
Bonnat: berarekin ikasi zuten
gerora famatuak izango ziren
ikasle askok, Iparraldekoak nahiz
Hegoaldekoak. Hala, adibidez,
Achille Zo, espainiar pinturaren
mireslea; hura ere Baionako
Marrazki Eskolako irakasle
izan zen gero, eta bere eskoletan
ibili ziren, besteak beste,
Pedro Gassís pasaitarra ?ikasle
izateaz gainera, Zoren adiskide
mina ere izan zen?, eta, urte batzuk
geroago, José Echenagusía.Zamacois ere ibili zen Zorekin;
baditu Miarritzeko eta Iparraldeko
kostaldeko ikuspegiak jasotzen
dituzten akuarelak, Zoren
aldamenean eginak. Marie Garay
lapurtarra izan zen Bonnaten
beste ikasle aipagarri bat
(Hiriburu, 1861). Berak egin zuen
Baionako Eskolako kideak bilduta
azaltzen dituen oihal handia
(1912): hantxe ageri da Léon
Bonnat maisua bere ikasleez inguratua,
Marie bera, Achille Zo
eta Achilleren anaia Henri horien
artean. Garay euskal folklorearen
eta ohituren margolari handia
izan zen (Procession de la Fête-
Dieu à Bidarray).
Bonnatek, azkenik, Baionan
museo bat eraikitzea lortu zuen,
mundu guztiko arte motak bilduko
zituena (Bonnat museoa).
Museo hori, berez, 1885ean sortu
zen, Baionako Udalak etxe bat
eraikiarazi zuenean bere pintura
bildumak gordetzeko. 1891n,
Bonnatek ?1880-1900 urteetan
antzinako objektu, pintura, eskultura
eta marrazkia ugari bildu
zituen?, museo horri bere bildumak
ematea erabaki zuen, Udalari
Parisa eta Erromara joateko
eman zizkion laguntzak eskertzeko.Juan Barroeta (Bilbo, 1835)
ere. San Fernandoko Eskolara
joan zen pintura ikastera. 1856an
hirugarren saria jaso zuen Espainiako
Arte Ederretako Lehen
Erakusketan, La Resurrección de
Lázaro lanari esker. Paisaje eta
gai historikoez gainera, aldizkari
askotan parte hartu zuen, eta
opera kartelak ere egin zituen.
Beste lan aipagarri batzuk: La
despedida de Cayo Graco (1859);
Chindasvinto y Leovigildo, Espainiako
erregeei buruzko sail baterako
prestatua (1873); Karlistaldiari
buruzko lanak (1874); Alfontso
XII.aren erretratua (1875);
Fidel de Sagarminagaren erretratua
(1896); Vista del Abra de Bilbao
desde Algorta.
Eduardo Zamacoisek (Bilbo,
1841) J. Balaca margolari errealista
izan zuen lehen irakaslea,
Bilbon. Madrila joanda, San Fernandoko
Eskolan, R. Madrazo eta
C.L. Ribera izan zituen ikaskide.
Margolaritza sakondu nahian,
Parisa joan zen, Bizkaiko Jaurerriaren
diru laguntzarekin. Parisen,
Meissonier margolari errealista
izan zuen irakasle, eta haren
gidaritzapean jeneroko pinturari
ekin zion. Bestalde, Marià
Fortuny katalandar margolaria
ezagutu zuen, eta adiskide minakizan ziren; hura Erroman bizi
zenez, askotan joan zen hara
bere adiskidearengana. Askotan
bidali zituen lanak Madrilgo Nazio
Erakusketara, eta hirugarren
mailako domina eman zioten
hiru aldiz. Bestalde, 1870ean
Parisko Salon erakusketetan
Urrezko domina eman zion.
1872an, Ch. Dickens eleberrigile
ingelesak El guarda campestre
koadroa erosi zion bere bildumarako,
eta 1874an Ohorezko Lejioko
dominaz saritu zuen Frantziako
gobernuak. Zamacoisek
ohitura margolanak egin zituen
batez ere; xehetasun handiko lanak
ziren, eta ezaugarri horrek
egin zuen ospetsu hain zuzen
ere. Gazterik hil bazen ere, margolan
asko egin zituen, eta Boston,
Chicago, Filadelfia, New
York eta Washingtongo museoetan
daude bere lanak erakusgai.
Anselmo Guinea Abandon
jaio zen 1854an. 1874an Madrila
joan zen beka bati esker; han
San Fernandoko Pintura eta
Grabatu Eskola Berezian eta F.
Madrazoren lantegian ikasi
zuen. 1876an, Bilbon, Arte eta
Lanbide Eskolako irakasle lanpostua
eskuratu zuen. 1884-
1888 urteetan Erroman bizi izan
zen; orduko lanetan nabarmenadu italiar errealisten eragina.
Errealisten antzera, lan asko
pintatu zituen kanpoan, baina
haiek ez bezala, bere pinturari
nolabaiteko mezu sozio-politikoa
ematen saiatzen zen. Garai
horretako lanak ohiturazko
margolan errealistak ditu. Horren
adibide dira: En el campo,
Bajo la parra, El sufragio (Salvamento).
1888. urte horretan
berorretan Parisa joan zen; bidaia
horretan piztu zitzaion
inpresionistenganako interesa.
1898an Bizkiako Aldundiko Jauregiko
aretoak apaindu zituen.
Azken urteetako lanetan sinbolisten
eragina ikus daiteke Guinearen
lanetan; Retrato lanean,
esate baterako, emakumearen
begitartean nabaria da eragin
hori, baina atzealdeko paisajea
inpresionista da erabat. Guinearen
beste lan aipagarriak dira:
Juan Zuría jurando defender la
independencia de Vizcaya
(Urrezko domina BizkaikoErakusketa Probintzialean,
1882); Recuerdo de Capri (Hirugarren
mailako domina Madrilgo
Nazio Erakusketan, 1884);
Coro (Bigarren domina Bartzelonako
Erakusketan, 1898); Responso
(Hirugarren domina Bartzelonako
Erakusketan, 1890).
Lehen inpresionistak
Euskal Herrian hainbat margolari izan dira inpresionismoaren jarraitzaile eta interpretariak. Darío de Regoyos da, sortzez asturiarra, famatuenetako bat; baina ezin da aipatu gabe utzi, adibidez, Adolfo Guiard bat, lan handia egin baitzuen, ez bakarrik margolari gisa, baita ideia berriak zabaltzen eta bultzatzen ere. Badira adituak ez bata ez bestea betebetean inpresionistak ez direla diotenak; hala, adibidez, zenbaitek neoinpresionistatzat hartzen du Regoyos. Nolanahi ere, sailkapen guztiz zehatzak egitea oso zaila baita, badago esatea margolariok funtsean inpresionismoaren maisu handiek ondutako teoriekin bat egin zutela.
Adolfo Guiard
Adolfo Guiard da (Bilbo, 1860-
1916) euskal margolari inpresionista
hoberenetako bat. Aita
frantsesa zuen, baina bera bilbotarra
zen. Antonio Maria Lekuona
izan zuen lehen maisua; hemezortzi
urte zituela Parisa joan zen
bizitzera. Han ezagutu zuen Degas,
gero adiskide handia izango
zuena. Londresa jo zuen ondoren,
eta han ere bolada luzeak
egin zituen. Oso gizon alaia omen
zen, Bilboko parte zaharrean oso
ezaguna, era guztietako adiskideak egiteko gauza baitzen. Aldi berean, jakituria handiko gizona zen. Unamunok hau idatzi zuen Guiardi buruz: ?Huraxe izan zen Goncourtarrak, Huysmans eta Baudelaire ezagutarazi zizkidana; haren liburuetan irakurri nituen.? Eta beste leku batean: ?Adolfo Guiard eta Larrauri, atxuriarra, hau da, bilbotar-bilbotarra, baina frantses kumea, Bilbon erori zen, bere jaioterrian, Paristik bueltan. Erori, horixe da hitza. Eta erori zen berekin eroraraziz frantses inpresionismoaren margolaritza teknika
eta literatura teknika osoa.
(?) Baina beretua dena, eta orijinaltasun
tonu nabarmenez??
Guiarden lan bikainena, eta
ezagunena, La niña del clavel
edo Suburbio izenekoa da, Manet
eta Degasen bidetik, koloreen
erabilera guztiz delikatuan
zuen maisutasunaren erakusgarri:
gama monokromatiko urdina
da nagusi koadroan, nexkak
ahoan duen krabelin gorriak
hausten duena. Izan ere, koloreen
fintasuna eta aberastasuna
nabarmentzen da beti Guiarden
pinturan. Nolanahi ere, Guiardek,
bere paristar lankideek bezala,
artea zuen beti gogoan, ez
akademia edo sariak. Hala,
koadro asko ez zituen bukatu,
eta, oro har, ez zituen koadrohandiak egiten. Bestalde, dekorazioko pintura ere landu zuen; hark eginak dira Gernikako juntetxeko beirateetako diseinuak.
Darío de Regoyos
Asturiasen jaio zen, Ribadesellan
(1857). Baina bidaian
ibiltzen zen etengabe: oso ondo
ezagutzen zituen Paris eta Brusela,
eta Ingalaterran eta Alemanian
ere ibili zen. Espainian barrena
ere asko mugitu zen. Euskal
Herrian denboraldi luzeak
egin zituen, Donostian batez
ere; horregatik, zenbaiten iritziz,
Euskal Herrian bertan jaiotako
margolari askok baino hobeto
jakin izan zuen interpretatzen
euskal lurren giroa, eta orobat
ere giro morala eta intelektuala.
Adiskide euskaldun handiak
izan zituen, idazle eta margolariak
asko. Horietako bat izan
zen Pío Baroja; honela zioen
Regoyosi buruz: ?Berari (Regoyosi)
gauza zentzugabea iruditzen
zitzaion Hegoaldeko margolariek
ziotena, alegia, Euskal
Herrian eta beste leku hezeetan
ezin zela margotu, eta horregatik
ez zirela sortu margolari handiak?.
Orobat ere, Regoyosi
buruz ?eta garai hartako arte giroaz?
utzi dizkigu idatziak beste
margolari ?euskaldundu? batek,
Daniel Vázquez Díazek:
?Urte hartan (1908) gure margolanen
erakusketa bat egin genuen
biok, ?El Pueblo Vasco?ko
aretoan, Donostian, oso suertekaxkarrarekin; gure pinturak ez
zuen interesik sortzen garai hartako
jendearen artean. Margolari
frantses bat edo beste bakarrik,
udan Donostiatik igarotzen
zirenetakoa, egoten zen gurekin,
gogoz egon ere, erakusketa zabalik
zegoen orduetan. Ikusleek
barre egiten zuten, eta Regoyosi
naturala iruditzen zitzaion jendearen
ulertezintasun hura?.
Donostian ezagutu zuen Regoyosek
Sorolla, valentziar margolari
inpresionista handia; ez zuten
nonbait elkar ulertzen, zeren,
dudarik gabe, kolorearen
kontzeptua guztiz desberdina
baitzuten; aldi berean ordea,
biek bilatzen zuten, beren margolaritzaren
oinarri gisa, argitasuna
eta aberastasun kromatikoa,
margolaritza hastapen
guztiz desberdinetatik abiatu
arren. Bilbon ere ibili zen Regoyos;
han, tertulietan parte hartu
ohi zuen, bereziki Lyon d?Or
kafetegian, besteak beste, Aurelio
Arteta, Juan de Echevarría,
Alberto Arrue, Adolfo Guiard
margolariekin.
Parisa sarritan joaten zen; han,
Isaac Albénizen etxean egon ohi
zen bizitzen; kontatzen dutenez,
Regoyos gaixotzen hasi zenean,
margotzen zuen bitartean, Albénizek pianoaz laguntzen omen
zion. Parisen ere adiskide asko
egin zituen Regoyosek; handienetako
bat Toulouse-Lautrec izan
zen, Montmartreko margolari
ospetsua. Donostiara ere ekarri
zuen Regoyosek, hiria ezagut zezan;
zoritxarrez ordea, kalean
foruen inguruko liskarrak zirela
eta, poliziak ?itxura xelebreagatik?
atxilotu nahi izan zuen
Toulouse-Lautrec. Hark, giroa
ikusita, segituan alde egin zuen
Donostiatik, etengabe esanez
Regoyosi: ?Je m?en fiche de votre
España Negra?. Izan ere, Regoyosek
argitaratu berri zuen liburu
bat (1899an), La EspañaNegra izenekoa, flandriar poeta
Emile Verhaerenekin batera
?Belgikan ere egonaldi luzeak
egin zituen, eta han ezagutu
zuen inpresionismoa?, Espainiako
ohituren kontaera iluna
egiten zuena. Liburu horretan
Regoyosek Verhaerenen ideiak
interpretatu eta ilustratu egin zituen:
España patetiko bat agertzen
du, 98ko belaunaldiaren
ikusmoldearekin bat datorrena.
Dudarik gabe, aurreratu egin zitzaion
bere garaiari, ez bakarrik
margolaritzan, baita iritzi orokorragoetan
ere. Liburuan dena da
beltza eta trajedia; erlijioaren
dramatismoa sarritan ageri da,eta euskal dantzak berak ere, bai
poetak bai artistak, goibeltasunez
agertzen dituzte. 27
marrazki ditu, zuri-beltzekoak,
eta zurezko bi grabatu. Marrazkiek
interes handia dute eta graziaz
eginak dira, Regoyosek batez
ere kolorea menderatzen
zuen arren. Nolanahi ere, eta,
esan dugunez, bere garaian ez
baitzuen arrakastarik izan, ale
bakar batzuk besterik ez ziren
saldu. Hala ere, Pío Barojari proposatu
zion antzeko zerbait egitea
El Mayorazgo de Labraz liburuarekin,
baina Barojak, ikusirik
ez zutela argitalpenerako
dirurik eta gero ere ez zutela
ezer aterako, atzera eragin zion.
Regoyosen arteak ez zuen ezagutzarik
lortu bere bizitzako
azken urteak arte, jadanik oso
gaixorik zegoela. 1910ean, Delclaux
aretoan, arrakasta izugarria
izan zuen. Hiru urte geroago hil
zen, 1913an, Bartzelonan. Pobre
hil zen, bizi izan zen bezalaxe.
Baina, jendea oro har gauza izanez bazen ere Regoyosen lana ulertzeko,
garai hartako intelektual
nagusiek oso aintzat hartu zuten:
Baroja, Váquez Díaz, Zuloaga,
Losada, Uranga, Verhaeren,
Toulouse-Lautrec, Pisarro, Signac,
Albéniz, Rusiñol, Unamuno eta
abarrek ondo ezagutu eta goretsi
zuten Regoyosen margolaritza.
Ororen gainetik kolorea nabarmentzen
da Regoyosen obran.
Haren pinturaren aldi oparoenaren
ezaugarriak kolore urdinxkak
dira, eta argiaren interpretazio
berezia, euskal gaietako lanetan
oso nabarmena. Irudiekiko paisajeek
bestalde badute halako
bakuntasun bat, hala ere gaurko
?naïf?etik oso urrun dagoena.
Oso-osorik inpresionista ote den
eztabaidatu egiten da. Nolanahi
dela, oso garbia du frantses maisu
inpresionisten eragina. Barojak
dioenez, asko interesatzen
zitzaion ?margolaritza inpresionista,
eta biziki arduratzen zuten Van-
Gogh, Picasso, Gauguin eta Cézannek?.
Bitarteko belaunaldia (I)
José Echenagusía
José Ignacio Luis Echenagusía
Errazquin 1844an jaio zen, Hondarribian.
Hamalau urte zituela
Bergarako Errege Mintegian hasi
zen ikasten; margotzen hasia zen
ordurako, eta oliozko lehen
koadroak orduan egin zituen.
Hemezortzi urte zituela Burgosa
joan zen, baina, giroa gustukoa
ez zuela-eta, Bilbora aldatu zen;
Bilbon Tuterako Burdinbide
Konpainian hasi zen lanean. Lan
hori egiteaz batera, marrazki eta
margolaritzako eskoletara ere joaten
zen; aldi berean, bilbotar pintoreekin
harremanetan jarri zen.
Urte haietan ordea lehertu zen
Bigarren Karlistaldia (1872-1876),
eta, denbora batez, Bilboko hiriaren
defentsan parte hartu behar
izan zuen Echenagusíak; 1873an,
pintura ikasten jarraitu nahi baitzuen,
Baionara joan zen. Garai
hartan marrizkigintzaren arazoak
landu zituen batez ere; horrekin
batera, paisaje batzuk ere egiten
zituen.
1875ean, Donostian, izeba bat
hil zitzaion gerran zaurituta; iloba
utzi zuen oinordeko, eta, era
horretan, Echenagusíak bere betiko
ametsa bete ahal izan zuen,
alegia, Italiara joatea. 1876an Erroman
hartu zuen egoitza. Han ereikasten jarraitu zuen, hainbat eskolatan;
leku askotako margolariak
ezagutzeko aukera izan zuen
gainera. Gehien interesatu zitzaiona
kolonia ingelesa, prerrafaelistena,
izan zen; haien buru zenDante Gabriel Rossettiren adiskide
mina izatera heldu zen. Garai
hartan, kanpotarrek ezin zutela
izena ikasi-eta, ?Echena? deitura
berria jarri zioten, eta hala izenpetu
zituen berak ere handik
aurrera bere lanak. Laster hasi
ziren Echenaren koadroak ondo
saltzen erromatar merkatuan.
Madrilgo denda batean erakusketa
bat eginda (1881), lan guztiak
saldu zituen. Euskal Herrian
egonaldi laburrak eginik, Hondarribian
umetan kopiatzen zituen
lan erlijiosoak gogoratu zitzaizkion,
eta orduan hasi zen beretzen
Alemaniako nazaretarren
ideiak. Hala, 1882an, Hondarribiko
Santa Maria elizan horma
pintura bat egiten hasi zen, Pasioaren
eszena bat ageri duena.
Erromara itzulita, Jesusen Pasio
eta Heriotzaren gaiak behineta berriz lantzen hasi zen, beti
ere Jesukristoren irudia nola adierazi
asmatu nahian; Erromako
auzo judura joan ohi zen, aurpegien
ereduak hartzeko. Horren
fruitu gisa, Municheko Errege
Akademian Llegada al Calvario
koadroa erakutsi zuen 1883an;
Madrilgo Nazio Erakusketara joan
behar zuen koadroak, baina hori
baino lehenago Erroman jarri zuen
erakusgai, eta harrera ezin honbea
izan zuen nazioarteko prentsan.
Madrilgo erakusketan, 2. klaseko
domina besterik lortu ez zuen
arren, oso kritika onak izan zituen.
Gorabehera askoren ondoren,
koadroa Parisa joan zen, eta
han Goupil galeristak erosi zuen;
hark Ingalaterrara eta Eskoziaraeraman zuen, eta arrakasta izugarria
izan zuen.
Aldi berean, Bilbon ziharduen
Echenak lanean, Bizkaiko Diputazioaren
eskaeraz Probintzia Jauregi
berriko sabaiak apaintzeko
marrazkiak egiten. Batez ere gai
erlijiosoko lanak egiten zituen
ordea: Sansón y Dalila (1887), La
mujer adúltera (1888), hoberenetako
bat. 1890ean, Erroman, beste
lan handi bat egin zuen, Gipuzkoako
Foru Jauregiko beirateetarako,
Gaztelako Alfontso
VIII.a gipuzkoar foruak zin egiten
agertzen duena; marrazkiak
Municheko Mayer Etxe ospetsura
bidali ziren, eta lana 1900ean
bukatu zen.
1892an, Donostiako Lore Jokoetan,
bi akuarela aurkeztu zituen
Echenak, Irrintzi eta Leokide
y Oninza. Lehenak batez ere
?gizon bat irrintzi egiten? arrakasta
handia izan zuen, eta, Erromaraitzulita, beste bertsio bat egin
zuen, olioz. Margolari lanaz gainera,
irakasle ere jardun zen urteotan,
Erromako Chigi Akademian:
ikasle izan zituen besteren
artean Alejandrino Irureta, Ignacio
Zuloaga eta Alberto Arrue.
Lana utzi gabe, izen handia zuela
Europan, 1911n hil zen; bizirik
zegoela, nazioarteko kotizazio
handiena lortu zuen euskal artista
izan zen Echena.
Prerrafaelista ingelesengandik
baino gertuago egon zen Echena
nazaretar alemanen lan moralizatzaile
eta sinbolikoetatik; baina
ingelesek hain maite zituzten
koloreen distira eta argitasuna ere,
beirate gotikoen antzekoa, asko
interesatu zitzaion. Bestalde, xehetasunen
ardurak errealismo
fotografikora hurbildu zuen. Honela
esan ohi zuen: ?Artea bidea
besterik ez da, inoiz ez helmuga?.
Pedro Gassís Minondo
Pedro Gassís Minondoren margolaritzak
Martín Rico madrildarren
pinturaren eragin handia
du. Paisaje modernoaren espainiar
aitzindarietako bat izan zen
Rico, Barbizongo frantses paisajegileen
eskolaren ildotik; hala,
Gassísek, Ricok bezala, Veneziako
argitasun berezia beretu
zuen.
Pasai Donibanen jaio zen Gassís,
1850. urtean. Familiak ontziolak
zituen, baina 1860an enpresak
kiebra jo zuen, eta Gassístarrak
Hazparnera joan ziren bizitzera.
Hazparnen bukatu zituen
Pedro Gassísek lehen ikasketak,
eta Baionara joan zen gero batxilerra
ikastera. Marrazkigintzaeta margolaritza ere lantzen hasi
zen han; Echenagusía bezala,
Achille Zo izan zuen irakasle.
Zoren eta Léon J.F. Bonnaten
aholkuz, margolaritza ikasketak
Espainian osa zitzala erabaki
zuen Pedroren aitak. Hala, Madrila
joan zen eta San Fernandoko
Akademian hasi zen ikasten,
Federico Madrazo, garai hartan
Pradoko Museoaren zuzendari
zena, zuela irakasle.
1868an, Isabel II.a erregina tronutik
egotzi zuten. Hori zela eta,
Espainiako giro politikoa oso
nahasia baitzen, Baionan geratu
zen urte hartan bizitzen Gassís;
Achille Zoren adiskide mina egin
zen orduan. Lehen garai haietan,
paisajeak eta itsaso gaiak lantzen
hasi zen Gassís, gehienetan
koadro aski txikietan. Frantsesprusiar
gerra hasi zenean, Martín
Rico Paristik Madrila joan zen;
orduan jarri zen harremanetan
Gassís harekin. Maisu eta ikasle
ziren, eta orobat ere adiskide
handiak. Barbizongo eskolakoek
bezala, izaditik zuzenean lan
egiten zuten biek; paisajeak egiten
zituzten, kolorea ardura handiz
zainduz. Fortuny katalan handiaren
estiloari ere jarraitzen zioten
bestalde, ugaritasun harmonikoan,
eta zeruetako hodeien
ñabardura finetan.
Hogeita bi urte zituela, aitak
?Espainiako kontsulorde zen
Hendaian? karrera militarra egitera
behartu zuen, anaiak bezala.
Hala, margolaritza karreran zituen
itxaropen guztiak suntsituak
ikusi zituen Gassísek. Ikasketa
militarrak amaituta, Burgosa bidali
zuten, eta han, denborarekin,
Artileriako Komandante titulua
lortzera iritsi zen, margotzeari
inoiz utzi ez zion arren.
1881etik aurrera, Italiara joaten
hasi zen udako oporretan. Venezian bere maisu Martín Ricorekin
elkartu zen. Lan asko egin
zituen han, veneziar gaikoak;
metodoa asko hobetu zuen, bere
kode estetiko propioa aurkitu
zuen arte. 1892an, Espainiako
Arte Ederretako Nazio Erakusketan,
3. klaseko domina eman zioten,
bere Venecia, 1891 lanagatik.
Baina, interes handia baitzuenbere pintura errealistan
balio atmosferikoak jasotzeko,
itsas gaiak lantzen jardun zen
Euskal Herrian, veneziar gaiak
lantzerakoan erabili zuen metodo
berberaz. Bestalde, garaitsu
hartan, espeleologia eta izadiaren
ikerketa oso maite baitzituen,
Aizpitarteko kobazuloetako planoak
egin zituen, Landarbason.
1896an, Pintura eta Eskulturako
Lehen Erakusketan parte
hartu zuen Donostiako Arte Ederretako
Jauregian, obra hauekin:
Venecia, 1891, Marina, 1890,
Bahía de Pasajes, eta Marina de
Venecia, 1891.
Bere burua hil zuen, Burgosen,
berrogeita sei urte zituela, garbi
utzirik horrela bere bokazio artistikoa
etenda geratu zela karrera
militarra egitera behartu zutenean.
Bitarteko belaunaldia (II)
Francisco Antonio Irureta Artola
Izengoitiz «Alejandrino», 1854an
jaio zen Tolosan, eta 1912an hil
zen Donostian.
Iruretak berak erabili zuen Alejandrino
izengoitia bere obrak
izenpetzerakoan, eta horrela azaltzen
da beti arteari buruz argitaratu
diren liburu eta aldizkarietan.
Tolosan jaiotako artista honek
musikarako joera agertzen zuen
haurretan; gerora, hala ere, gaztetan,
marrazkigintzarako zaletasuna
sortu zitzaion, eta Tolosan
bertan bizi zen Laureano Gordón
argazkilari asturiarra hasi zitzaion
lehenengo eskolak ematen.
Ondoren, hogeita hiru urte zituela,
1877an alegia, Madrila joan
zen eta hango ?Escuela Especialde Pintura, Escultura y Grabado?
eskolan ekin zion bere ikasketak
sakontzeari. Horretaz gainera, eta
marrazkigintzaren teknika hobetzeko
asmoz, Federico Madrazo
pintorearen estudiora joaten zen.
Madrazo Frantziako erretratugileen
eta Ingresen miresle zen, eta
eragin bera jaso zuen Iruretak ere
bere maisuaren bitartez.
1880. urterako ikastaldia burutua
zuen, eta bere gaitasun artistikoa
onartuz Gipuzkoako Aldundiak
pentsio txiki bat esleitu zion
ikasketak sakon zitzan. Espainiako
gobernuak, bestalde, diru
laguntza bat eskaintzen zuen artistek
euren gaitasun teknikoa
Erroman hobe zezaten, eta Alejandrinok
bere lana aurkeztu zuenhautatze frogara, ordurako eskuratua
zuen pentsio xumea osatzeko
asmoz. Ez zioten, baina,
saririk eman, ordurako Gipuzkoako
Aldundiaren pentsio bat
bazuela adieraziz, nahiz eta onartu
haren lana bikaina zela.
Hala ere, hilabete batzuk geroago,
Espainiako gobernuak Un
mendigo izeneko lana, estiloz
errealista, erosi zion. Geroxeago,
1881. urtean, Ondina margolanarekin,
hirugarren mailako domina
lortu zuen; lan hori negozio
gizon austriar batek erosi zion
berehala.Erromara joan zen, azkenik, eta
han José Villegasekin, Martín Ricorekin
eta José Echenagusía
hondarribitarrarekin elkartu zen.
Hirurekin zituen harreman onak,
baina Iruretaren ildo artistikoa
askoz hurbilago zegoen Echenagusíak
zuen ikusmoldetik, beste
biek zutenetik baino. Artean gogaide
izateaz gainera, atsegina
zitzaien biei ere elkarrekin euskaraz
aritzeak eta, horren ondorioz,
adiskide min bihurtu ziren
laster. Alejandrinok bi urte igaro
zituen Erroman, tarteka bai jaioterrira,
bai Parisa, joaten bazen
ere. Epe horretan koadro asko
pintatu zituen: Veneziako zubi eta
kanalak, gondolariak eta jauretxeak;
Erroman, aldiz, kaleko
umeak interesatzen zaizkio, eta
horietako asko jaso zituen bere
koadroetan, bereziki neskatila ijito
bat, behin baino gehiagotan
margotu zuena.
Berriro Gipuzkoara itzulita,
1884. urtetik aurrera eskolak
ematen jardungo du Donostiako
Arte eta Lanbide Eskolan. Aldundiaren Jauregiko sabaia ere
margolan bikain batez edertuko
du, lehenago jaso zuen laguntza
dela eta bere eskerrona azaldu
nahirik.
Bitartean umotuz eta sakonduz
doaz bere teknika eta pintura ikusmoldea:
paisajeari garrantzia
ematen badio ere, hor azaltzen
diren giza irudiek dute lehentasuna.
Errealismoa maite du, eta
argiaren kolore eta ñabardura
guztiek kezkatzen dute. Ardura
horiek nabari daitezke, esate baterako,
1890. urtean Madrilgo
Erakusketara igorritako Mañana
de abril en las orillas del Urumea
izeneko oihalean. Bi urte geroago,
1892an, berriro ere bere lanak
bidaltzen ditu Madrila: Zelayan
horien artean.
1894. urtean lantegi bat jarri
zuen Donostiako Idiakez kalean,
eta, lanean jarraitzeaz gainera,
hantxe hartuko ditu hainbat artista
ospetsu: Palmaroli, Benlliure,
Sorolla, Echenagusía, Pradilla,
etab. Bere espezialitate bihurtu
den erretratua landuko du izen
handiko pertsonak pintatuz, Pablo
Sarasate biolinjole nafarra
adibidez.
1910. urtean Arte eta Lanbide
Eskolako Zuzendariorde izendatu
zuten.
1912. urteko otsailean, bere
adiskide mina zen Echenagusíaren
heriotza gertatu zen Erroman;
albiste triste horrek ikaragarrizko
zirrara eragin zion Iruretari. Hildako
lagunaren alde omenaldi bat
eratzeari ekin zion eta abuztuaren
26an erakusketa bat zabaldu
zuen haren alde. Biharamunean,
hala ere, Iruretak bere buruaz
beste egin zuen.
Ignazio Ugarte Bereziartu
Donostian jaio zen 1862. ur
teko uztailaren 19an. Lehenengo
ikasketak bere jaioterrian
egin zituen; aldi berean, Eugenio
Arrutik marrazkigintza eta
margolaritza eskolak ematen zizkion.
Ondoren, Madrila joan zen
Zuzenbide ikasketak egitera eta,
karrera aurreratua zuenean,
?Conservatorio de Artes y Oficios?-era
joaten hasi zen; hango
irakasle Alejandro Ferranten ikaslerik
kutunena izatera iritsi zen.
Bere irakaslearen aholkuari
jarraikiz, Erromara joan zen Ugarte
1884. urtean, eta han Antonino
Arambururekin eta José Salísekin
elkartu zen. Academia Chigin
egon ziren hirurak ikasketak
sakontzen. Akademiatik hurbil
zuen bere estudioa Echenagusía
pintore hondarribitarrak ere, eta
sarritan han elkartzen ziren laurak.
Urte horretan bertan Madrilgo
Arte Ederretako Erakusketara
igorri zuen, lehenengo aldiz, Estudio
izeneko lana; ondorengo
urteetan ere, 1908. urtea arte,
hainbat lan aurkeztu zituen Erakusketa
horretan bertan.
Erromatik itzuli eta, urte batzuetan,
abokatu lanetan jardun
zuen Madrilen, nolanahi ere, aldi
berean margolari zereginekin
segituz.
Hainbat erretratu egin bazituen
ere, gehien maite zituen gaiak
arrantzaleak, baserritarrak dira
eta, oro har, jende arruntaren
bizimodua, normalean neurri
handiko koadroetan jasotzen zituenak.1888. urtean egin zuen,
lehen aldiz, tankera horretako
lana (3 m x 4 m): ¡Una perra al
agua!...¡Ya la sacaré con la
boca!, garai hartan Donostiako
udaldietan portuan arrunta zen
eszena bat agertzen zuena.
1892. urtean Nazioarteko
Erakusketa egin zen Madrilen,
eta Ugarteren Sardineras donostiarras
oihal handiari (14 metro
koadro baino gehiago zituen),
bigarren mailako domina eman
zioten. Hiru urte geroago
Amaiketako en Ondarroa lanarekin
lehenengo mailako domina
lortu zuen.
Ugarteren lehen aroko pinturan
lur koloreak agertzen dira
nabarmen, baina, beti ere, argiaren
ñabardurak trebezia bereziz
erabiltzen ditu, bere maisu
izandako Ferranten eragina
agertzen duela. Gerora aipatutako
kolorearen iluntasun hori
argituz joango da, agian Sorolla
pintore ospetsuaren aholkuak
jarraitzen hasi zelako, izan ere,
biak adiskide handiak izan baitziren.
1894. urtean Limpiando las
redes koadroa aurkeztu zuen
Madrilgo erakusketa batean.
Hurrengo urtean La Casa de la
Misericordia pintatu zuen, eta lan
horrengatik bigarren mailako
domina lortu zuen. 1896. urtean
Pinturaren eta Eskulturaren Lehenengo
Erakusketa egin zen Donostian,
eta han eskegi zituen
Ugartek, arrakasta handiz, berakegindako hainbat lan. Hurrengo
urtean, Donibane-Lohizuneko
Euskal Jaiak zirela eta, Ugartek
bere bi koadro igorri zituen bertara.
1898. urtean Santa Cecilia,
musikarien zaindaria, pintatu
zuen, ondoren San Bizente parrokiako
aldare nagusian jarri
zutena. Urte horretan Madrila
itzuli zen, eta han pintatu zituen
Espainiako ohiturak jasotzen dituzten
hainbat koadro: Muchachas
con trajes regionales, Lagarteranas,
etab.
1899. urtean hasita, hurrengo
lau urteetan San Fernandoko ArteEderretako Errege Akademian
irakasle lanetan jardun zuen;
ondoren, Donostiara etorri zen
behin betirako. Urte hartan bertan
Arte Ederretako Erakusketan
hartu zuen parte, sei lan hauekin:
En la Concha de San Sebastián
- Marina, La playa de Fuenterrabía,
Un funeral en Ondárroa,
Mañana de noviembre en
la costa de Asturias, Nela eta
Entre helechos. Domina bat eman
zioten.Donostian, Hernani kaleko
bere estudioan, bizi izan zituen
ondorengo hamabi urteetan lan
oparoa egin zuen Ugartek. Ordurako
ospetsua zen, eta bere
garaiko beste artistekin ere harreman
sendoak izan zituen:
José Salís, Antonino Aramburu,
Rogelio Gordón, Sorolla, José
Benlliure, José Villegas eta beste,
sarritan elkartu ziren Ugarterekin
aipatu estudio horretan.
Erakusketa askotan hartu zuen
parte, eta anitzak dira egin zituen
lanak: La Zurriola, Marina, El
rompeolas, Txalupa mutillak,gutxi batzuk besterik ez aipatzearren.
Lan horien artean bada bat
benetan aipagarria: 1912. urtean
Victoria Eugenia Antzokiko sabaiko
gangan egin zuen pintura.
Haurrak, inudeak, etab., Kontxako
badiaren ondoan eserita,
agertzen dira lan horretan, kolore
ñabardura zehatzez islaturik.
Bi urte geroago, 1914. urteko
uztailaren 14an, zendu zen.
Bitarteko belaunaldia (III)
Fernando de Amárica
Euskal Herriko margolaritza Amáricak hiru amodio handi izan
modernoaren aitzindarietako zituela bizitzan: bere ama, bere
bat da Fernando de Amárica, margolanak, eta bere hiria, Gas-
euskal margolaritzaren XIX eta teiz.
XX. mendeen arteko kate maila Lehen ikasketak Gasteizen egin
nagusietako bat. Gasteizen jaio zituen, eta Zuzenbidea ikasi zuen
zen, 1866ko ekainaren 1ean, eta gero, Valladoliden; hogeita bat
1956ko azaroaren 6an, 90 urte urte zituela eskuratu zuen aboka-
zituela, hil zen, sortu zen etxe tu titulua. Baina, eta bide horreta-
berean. Amáricaren bizitza oso tik etorkizuna ziurtatua bazuen
baketsua izan zen, monotonoa ia, ere ?Ramón Ortiz de Zárate idaz-
bere garaiko artista askoren bizile eta politikaria osaba zuen?,
modu bohemio zalapartatsua ez nahiago izan zuen bizibide hori
bezalakoa. Familia aberatsean jaio utzi eta bete-betean bere bene-
zen, seme bakarra zen, eta ez zen tako bokazioan, margolaritzan,
ezkondu; ia bizitza osoa amaren jardun. Osabaren ustekabeko
ondoan egin zuen. Esan izan da heriotzak eta adiskide mina zuenIgnacio Díaz de Olano margolariaren
ereduak bultzatu zuten
neurri handi batean erabaki hori
hartzera. Fernando Amáricak,
beraz, ez zuen margolaritzako
ikasketa handirik egin. Bere kasa
eta beste margolari batzuengandik
?Ignacio Zuloagarengandik,
esate baterako? ikasi zuen gehiena.
Nolanahi ere, berak hiru «maisu»
izan zituela aitortzen du:
Soubrier, Díaz de Olano eta Sorolla.
Emilio Soubrier gasteiztar margolariarekin
egin zituen lehen marrazketa
ikasketak, eta Díaz de
Olanorengandik ere asko ikasi
zuen; izan ere, sarritan joaten zen
Olanorekin pintatzera Gasteizko
ingurumarietara. Hala ere, Joaquín
Sorolla izan zen Amáricaren lanean
arrasto nabariena utzi zuena.
Margolaritzan buru-belarri
murgildu zen lehen garai hartako
lanen artean Viejos sauces a orillas
del Zadorra (1894-1895) izeneko
obra du lanik aipagarrienetako
bat. Ikuspegi bera margotu
zuen gero, 1955ean, eta koadrobien erkaketak asko laguntzen du
pintorearen estiloaren bilakaera
?hemeretzigarren mendeko margolaritzaren
eragipenko arte molde
akademikotik margokera ausart
eta berritzaileenera bitarteko
bidea? ulertzen.
1895eko abenduan Erromara
joan zen, eta hiruzpalau hilabeteko
egonaldia egin zuen Italian,
Erroman batez ere, baina baita
Florentzia, Venezia, Milan eta
Napolin ere. Garai hartako lanik
aipagarriena bere «Autorretrato»
bikaina da (1896).
1898an Madrila joan zen ikastera.
Han, Sorollaren lantegia bisitatzeko
aukera izan zuen, eta
txunditurik gelditu zen maisuaren
azkeneko lanak ?Cosiendo la
vela eta Comiendo en la barca?
ikustean. J.M. Alvarez Emparanzak
dioenez, honela kontatzen
zuen Amáricak zer iruditu zitzaizkion
koadro haiek: «Egileak
koadroak estaltzen zituen damaskozko
kortina jaso zuenean, kolpetik
sartu zen argitasuna estudioan, sartu zen eguzkia? Liluratua geratu nintzen. Ez nuen zalantzarik egin. Hemen geratuko naiz ?esan nuen nire artean?, gizonerretina honen aldamenean, baita ezer ikasten ez badut ere».
Hurrengo urtean lehenengo aldiz parte hartu zuen erakusketa batean, Madrilgo Nazio Erakusketan; Zadorra y Badaya desde Trespuentes (1897) lana aurkeztu zuen erakusketara.
1900ean Parisa joan zen lehenbiziko aldiz. Bidaia hark Erromara egindakoak baino askoz arrasto nabariagoa utzi zuen Amáricarengan, asko ikasi baitzuen inpresionismoaren jarraitzaileen lanak ikusiz. Paristik inpresionismoz blai itzuli zen Gasteiza; Sisley eta Monet gustatu zitzaizkion gehien. Van Goghen obra ere ezagutu zuen, eta haren arabeskoa eta pintzelkadaren dirdir magikoa mirestu zituen. Paristik Holandara joan zen, Amsterdam, Haga eta Harlema, eta Rembrandten obren kopiak egin zituen. Handik hara ?Moneten eraginez, agian? sarritan egin zituen gai bati buruzko ikuspegi desberdinak, egoera (ordu, giro, sasoi) desberdinen arabera. Horren adibiderik aipagarriena Gasteizko plaza bateko biikuspegiak dira, bata eguzkitan
(1905, La ciudad con sol), eta
euritan bestea (1906, La ciudad
con lluvia).
1923an bakarkako erakusketa
egin zuen Madrilen, eta arrakasta
handia izan zuen. Espainiako
paisajegile nagusitzat jo zuen
hainbat arte kritikarik. Espainiako
gobernuak bi koadro erosi zizkion
Madrilgo Arte Modernoko
Museorako: Tarde de Septiembre
a orillas del Zadorra eta La Vegadel Quel en Abril. Eta margolari
gisa sekulako ospea lortzeko zorian
egon bazen ere, ez zen horrelakorik
gertatu. Nahikoa izango
zuen aldian behin erakusketa
bat egitea Madrilen, baina ez
zuen nahi izan; taldekako erakusketa
batzuetara baino ez zen aurkeztu,
eta haren izena ahaztu
egin zen. Izan ere, Amáricak
erakusketa gutxitan parte hartu
zuen; lagunei ere nekez saldu
zizkien koadroak: seme-alabak
balitu bezala zaindu zituen, eta
hoberenak bere hiriari uzteko
gorde zituen: behin bakarrik aurkeztu
zen Nazio Erakusketara
(1899), eta hiru aldiz Parisko
Erakusketa Aretora (1903, 1905,
1908); zahartzaroan jadanik, laurogei
urte baino gehiagorekin,
bidali zituen bere koadroak Madrilgo
Udazkeneko Erakusketa
Aretora (1948, 1949, 1950, 1952,
1955), eta harriturik utzi zituen
Madrilgo kritikariak bere modernotasunak.
Beste erakusketa
hauetan ere parte hartu zuen:
Marseillako Arte Ederretako
Erakusketa (1908), Gernikako
Kongresuaren Erakusketa (Bilbo,
1922), Espainiako 1828-1928 bitarteko
Artearen Erakusketa (Belgika
eta Holanda, 1928-1929),Paisajezaleen Elkartearen Erakusketa (Madril, 1929) eta Gasteizko Margolarien Erakusketa (Madril, 1952). Bakarkako beste bi erakusketa egin zituen, Gasteizen (1924) eta Bartzelonan (1935).
1928. urtetik aurrera margolaritza ez ezik, literatura ere landu zuen, bere memoriak eta gaztetako oroitzapenak kontatuz. Hitz lauz eta neurtuz idatzi zuen, eta zenbait lan argitaratu zuen, hala nola Cómo murió el general Urbiztondo (1949), Cosas de Zuloaga
(1950) eta De mi molino (1951).
Zahartzaroan, ikusmena galdurik,
buruz jarraitu zuen pintatzen.
Hiltzean, berrehun koadro baino
gehiago utzi zizkion Gasteizko
hiriari, bere izeneko fundazioan.
Amáricaren beste zenbait margolan
Bilboko Arte Modernoko
Museoan eta Donostiako San
Telmo Museoan daude ikusgai.
Euskal margolaritzako paisajegile
hoberenetako bat izan da
Amárica. Bere margolanetarako
gaiak ia denak euskaldunak erabili
zituen: Gasteiz, Arabako Lautada,
Zadorra eta Ebro ibaiak,
Anboto, Udala eta Gorbea mendiak,
Euskal Herriko kostako eta
Errioxako ikuspegiak? Sorollaren
bidetik beti, argiaz eta koloreaz arduratu zen batez ere: «Koloreak izugarri erakartzen nau; argiak liluratzen nau. Marraren arabesko adierazkorra biziki interesatzen zait» zioen bere margokerari buruz.
Laurehun margolan inguru egin zituen Fernando de Amáricak.
Horien artean aipatzekoak dira, lehenez gainera, El bosque en Noviembre (1912); Las puertas de Vizcaya triptikoa (1916-1919); Amboto plateado (Mañaria), 1916, errealismoaren eta abstrakzioaren arteko iraganaldiaren erakusgarria; La «goba» de Ilárduya (1919, konposizio harrigarrikoa); El puente de Viguera (1927); Espejo gris en el Ebro (1930); 1940an zenbait ukituz berritua.
Bitarteko belaunaldia (IV)
Díaz de Olano, García Asarta, Uranga, Bicandi
Ignacio Díaz de Olano Araban
jaio zen 1860an. Hamalau
urterekin hasi zen marrazkigintza
ikasten, Gasteizko Marrazki
Akademian.
Hurrengo urtean, Gasteizko
Udalaren diru laguntza lortuta,
Bartzelonara joan zen ikasketak
osatzera; han Gustavo Bacarisas
eta Martín Alsina izan zituen maisu,
eta Santiago Rusiñol ikaskide.
Bartzelonan 1876tik 1880 arte
egon zen; Gasteiza itzulita, beste
diru laguntza bat eskatu zuen,Parisa joan ahal izateko. Laguntza
ukatu egin zioten, baina joan
egin zen halere; operako eszenografo
lanak egiten zituen noizean
behin. Estilo errealista interesatzen
zitzaion, eta Emile-
Auguste Carolus-Duránen estudiora
joaten zen; Carolus-Durán
erretratugile famatua zen, espainiar
eskolatik oso gertu zegoena,
Velázquezen mireslea.
1884an San Francisco margolana
bidali zuen Paristik Gasteizko
Arte Ederretako eta IndustriakoArabar Erakusketara. Espainiar
eskola klasikoan betebetean
sartzen zen lan hura, eta,
beraz, oso urrun zegoen Parisen
garai hartan nagusi zen estilotik.
Dirudienez, bisitatu zuen Díaz
Olanok Parisen zortzigarren
Erakusketa Inpresionista, eta baita
Edouard Maneti eskaini zitzaion
omenaldia ere; nolanahi
ere, espainiar tradizio errealista
eta Fernán Caballeroren ohiturazko
eleberriak zituen lanaren eragingarri
garrantzitsuenak.
1855ean sorterrira itzuli zen,
eta, besteak beste, joko karten
diseinua egiten hasi zen. Literaturan
orduan nagusi zen Galdósen
errealismo bera sumatzen
zen Díaz Olanoren garai hartako
lanetan: La vuelta al trabajo, Los
segadores eta Pelando la pava.
1895ean Erromara joan zen, eta
Echenagusíaren taldearekin
elkartu zen han. Aski ondo bizi
zen, eta modeloak hartu ahal
izan zituen. Aldi horretako obra
esanguratsuenetako bat Las planchadoras
da, modan zegoen gai
sozialeko lana. Paisajeetan berriz,
Paisaje de la campiña romana
(1895) da aipagarriena, Regoyosen
oihartzuna duena.
Gasteiza itzulita ?lehenago
Venezian izan zen, eta han paisajeak
egin zituen?, berriz ere
gai sozialetan interesaturik, ohiturazko
eszenak margotzeari ekin
zion; horietako bat da Díaz Olanoren
ederrena, Rezo del ángelus
en el campo (1899) da.
Irakasle lanetan ere aritu zen,
Gasteizko Arte eta Lanbide eskolan,eta baita etxean ere: gasteiztar
pintore asko izan zituen ikasle.
1912an egin zuen bere obra
bikainenetako bat, Autorretrato;
urte berekoa da El tocador, bere
emazte gazte ederrari egindako
omenaldia, eta orobat ere La siesta.
Halako paisajismo urbano bat
izan zen Díaz de Olanoren azken
garaiko ezaugarrietako bat; bestalde,
azpimarratu behar da horma
pintore eta dekoratzaile gisa
egin zuen lan handia ere, bereziki
1890. urtearen eta XX. mendearen
hasiera bitartean.
1937. urtean hil zen. Irakaskuntzan
egin zuen lanak zerbait
ilundu egin zion artista alderdia.
Baina irakasle maitatua eta miretsia
izan zen, ikasleek eta ikasle
ohiek egin zizkioten omenaldiek
adierazten dutenez; bestalde, titulu
eta ohore asko eskaini zizkioten,
horien artean, ?Errepublikako
Ordenako Ofiziale? titulua,
1934an eman ziotena.
Inocencio García Asarta
1862ko abenduaren 28an jaio
zen Lanaibarko Gastiainen, Nafarroan,
eta 1921eko ekainaren
6an hil zen, Bilbon. Lehen ikasketak
Gasteizen egin zituen.
Hogei urte zituela Erromara joan
zen, arte ikasketak osatzera. Italiar
maisu handienen margolanen
kopiak ?Michelangelo eta Caravaggiorenak,
besteak beste? egin
izan zituen bizimodua ateratzeko.
1883an Erromako Espainiar
Artisten Koloniak harentzat pentsioa
eskatu zion Nafarroako
Foru Aldundiari. 1890ean Parisa
joan zen, Julien akademian ikastera;
Jules Lefévre, Boujereau eta
Robert Fleury izan zituen maisu.
Egonaldi luzea egin zuen Parisen,1896. urtea arte. 1893an La vuelta
del trabajo margolana egin
zuen, geroago Nafarroako Foru
Aldundiari opari eman ziona.
1895ean erakusketa bat, lehenengoa,
egin zuen Sylverberg arte
galerian. 1896an Madrila joan
zen, eta Pradoko Museoan aritu
zen lanean eta ikasten, urte betez.
Madrilen Velázquezen obrak
eta bere garaiko espainiar pintura
ezagutu zituen. Madrilgo Arte
Ederretako Nazio Erakusketan
parte hartu zuen 1897, 1899, 1904
eta 1906 urteetan. 1917an, Bilbon,
Euskal Artisten Erakusketara
aurkeztu zituen zenbait lan.
1897ko Arte Ederretako Nazio
Erakusketan, Madrilen, ohorezko
aipamena jaso zuen. 1900ean
Bilbon zabaldu zuen langela edo
estudioa, eta bere bizitzaren
azken urteetan Bilboko erretratuzale
ofizial gisa jardun zuen.
Izan ere, gehienbat erretratugile
gisa nabarmendu zen García
Asarta. Besteak beste, Evaristo
Churruca, Sabino Arana eta Estanislao
de Aranzadiren erretratuak
egin zituen. Bestela, aipagarriak
ditu Sardineras vascongadas,
Paisaje de Estella, La hora
de la siesta en la sierra de Urbasa,Mar Cantábrico, Un rincón
en la sierra de Urbasa, Los llanos
de Estella, Una aldeana de las
Amescoas, Interior de una fábrica
de pescados (Bilboko Arte
Modernoko Museoa). García
Asartaren obra ikusgai dago Iruñeko
udaletxean, Nafarroako
Foru Aldundian eta Iruñeko,
Gasteizko eta Bilboko arte modernoko
museoetan.
Gasteiztarra zen Pablo de
Uranga (1869-1934), Ignacio
Zuloagaren belaunaldi kide eta
adiskidea. Urangaren estiloaren
ezaugarrietako bat pintzelkadaren
mugimendua da; inpresionismoa
ere antzematen zaio argi-ilunen
jokoan, naturaletik zuzenean
margotzeko joeran, hala adibidez
Prueba de bueyes lanean, nahiz
eta estilo historizistako lan asko
egin zuen.
Umezurtza zen Uranga, eta aitonak
hazi zuen. Eskolako lehen
urteetan jada nabarmendu zen
marrazkigintzan; laster konturatu
zen Gasteizen ezin zuela gauza
handirik ikasi, eta Madrila joan
zen pinturaren maisu handien
lanak aztertzera. Adiskide zuen
Francisco Durrio eskultoreakdeituta, Parisa joan zen gero; Ignacio
Zuloaga eta Santiago Rusiñol
pintoreekin bizi izan zen
han. Parisen ordea bizimodua
ateratzea oso zaila gertatu zitzaion,
eta era guztietako lanak
egin behar izan zituen; hala, besteak
beste, garbitzaile izan zen
Parisen orduan bazen zezen plaza
batean (La Pergolesse). Hala
ere, lan asko egin zuen, eta lehen
erakusketa han egin zuen,
Parisen, 1897an, Le Barc de
Bouteville arte merkatariaren galerian.
Laurogeita hamaika margolan
ziren, eta kritikak oso ondo
hartu zituen, baina Uranga, herriminez,
Euskal Herrira itzuli zen
eta Elgetan hartu zuen bizilekua,
bizi osorako ia. Handik aurrera,
paisajea eta gai historikoak jorratu
zituen batez ere. Bestalde,
erretratuak ere egin zituen 1930-
1933 urteetan, Karl Marxena besteak
beste.
Euskal Herrira itzuli zenean
Ignacio Zuloaga adiskidearekin
asko ibili zen Uranga: Estatu
Batuetara eta Kubara lagundu
zion bere bidaietan (1924-1925),
eta Urangak ere eraman eta
erakutsi zituen bere pinturak.
1894an Bermeoko Kasinoko horma
pinturak egin zituen, Zuloagarekin
batera.
Urangaren koadroek bukatu
gabeak dirudite sarritan; baina,
aldi berean, marrazkian eta kolorean
zuen maisutasuna ageri
dute. Kolore beroak nagusi direla,
halako kromatismo harmoniko
batek biltzen ditu bere
obrak.
José Benito Bicandi margolaria
eta zeramikagilea Ondarroan
jaio zen, 1896an, eta Buenos Airesen
hil zen, 1958an. Ikasketak
Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan
egin zituen. 1921ean Bizkaiko
Foru Aldundiak diru laguntza
eman zion Madrilen, Parisen etaErroman ikasketak osatzeko.
1924an Parisko Udazkeneko
Erakusketa Aretoan parte hartu
zuen, eta Independenteen
Erakustaretoko epaimahaikide
hautatu zuten. 1925ean Argentinara
joan zen, eta argentinar nazionalitatea
hartu zuen. Han egin
zuen bere margo eta zeramika
lan gehiena. Argentinan bizi izan
zen 22 urteetan hara erbesteratutako
euskaldunei lagundu zien,
eta, Flores Kaperotxipik bezala,
euskal artisten erakusketa handiak
antolatu zituen. José Bicandik
garrantzizko karguak izan
zituen Argentinan. 1935ean Buenos
Airesko Arte Ederretako Udal
Museoko zaintzaile eta Divino
Rostro eskolako zeramika lantegietako
zuzendari izendatu zuten.
1958an, berriz, Buenos Airesko
Arte Ederretako Goi Eskolako
zeramika lantegiko irakasle
buru izendatu zuten. Erakusketa
asko egin zituen ?Madril, Bartzelona,
Bilbo, Paris, Buenos Aires,
Rosario eta Mar del Platan,
besteak beste?, baita sari ugari
jaso ere ?Argentinako Kultura
Batzordearen Lehenengo Saria
(1936, zeramika); Argentinako
Arte Ederretako Nazio Batzordeko
Zeramika Saria (1937);
Urrezko Domina Parisko Nazioarteko
Erakusketan (1937), beste
askoren artean?. Zenbait margolan
ditu ikusgai Bilboko Arte
Modernoko Museoan: Trozo de
baile vasco, Estudio para pintura
mural, Estudio para un baile,
Casa de pescadores, Puente de
Ondárroa, La sorca, Paisaje de
Bermeo, Clima de pescadores eta
Paisaje de Ondarroa. Zeramika
lana alde batera utzita, aipatzekoak
ditu, beste margolan askoren
artean, Encierro de los toros
en Pamplona, Barco pesquero,
Mascarada suletina, Caserío eta
Cristo de Lezo.
XX. mende hasierako margolaritza joera berriak
Mende batetik besterako jauziak eraginda bezala,
XX. mendearen lehenengo hamarraldian
garrantzi handiko hiru arte higikunde sortu ziren
Europan: fauvismoa (1905-1907), espresionismoa
(1905-1930) eta kubismoa (1907), arte plastikoen
mundua azpikoz gora irauli zutenak. Fauvistek, Henri
Matisse talde buru zutela ?eta Van Gogh, Gauguin
eta Cézanne eredu?, koloreari eman zioten
lehentasun osoa. Espresionismoak, Edvard Munch eta
James Ensor aitzindari zituela, errealitatearen
emoziozko eta espirituzko esperientzia azaltzea zuen
helburua, eta kolorearen adierazkortasuna eta
lerroaren indarra nabarmendu zuen horretarako.
Higikunderik garrantzitsuena, baina, handik aurrera
izan zuen eraginagatik, kubismoa izan zen, Pablo
Picassok eta Georges Braquek sortua.
Fauvismoa1905ean sortu zen fauvismoa,
Frantzian, XX. mende hasierako
margolaritza joera berrien
aitzindari, eta 1907an sakabanatu
zen, beste margolaritza higikunde
bat indar handiz sartu zenean:
kubismoa. Fauvismoak kolore bizi
garbien eta forma soilen erabilera
izan zuen ezaugarri nagusia.
Kolorea artistaren senaren isla
zen.
1905. urtean, Parisen, erakusketa
ofizialen alternatiba gisa,
abangoardiako artea ezagutarazteko
antolatzen hasiak ziren erakusketetako
batean, kolore bizi-biziak
erabiltzen zituzten pintore batzuen
koadroak jarri ziren erakusgai.
Aretoan, koadro haiekin batera,
klasizismoaren eredura egindako
eskultura bat omen zegoen,
eta ikuskizun hark Donatello piztien
artean («Donatello chez les
fauves») iradoki ziola idatzi zuen
arte kritikari batek. Hortik fauve
izena. Harrezkero termino hori
erabili zen higikunde horretako
margolariak izendatzeko. HenriMatisse, Maurice de Vlaminck eta
André Derain izan ziren higikundeko
buruak, eta Albert Marquet,
Émile-Othon Friesz, Raoul Dufy,
Georges Braque eta Kees Van
Dongen kide aipagarrienak.
Artistaren nortasuna adieraztea
zen fauvisten helburu nagusia.
Arteak ez zuen ikusmenaren bidez
jasotako zirrarak irudikatzera
mugatu behar; berdin azaldu behar
zituen artistaren sentimenduak
ere. Eta sentimenduak adierazteko,
koloreari eman zioten
lehentasun osoa. Koadroaren
gainerako osagaiak kolorearen
mende zeuden, indar handiko
kromatismo bizi eta are bortitzarenmende. Fauvismoak, bestalde,
margolaritza tradizionalaren
printzipio gehienak ?perspektiba,
argi-ilunak, xehetasunak??
baztertu zituen.
Henri Matisse (1869-1954)
izan zen fauvisten taldeburu.
Hasieran ohiturei buruzko lanak
egin zituen, eta inpresionistak
ondoren. Azkenik, fauvismoaren
bidea hartu zuen, eta higikunde
horren barruan egin zituen lan
nagusiak. Marrazkilari trebea zen;
kolore elkarketa berriak erabili
zituen, forma biribiletan gehienbat.
Formak lerrozko erritmo
bihurtu, eta erabat soildu zituen
pintura baliabideak, adierazkortasunaren
aldera. Matisseren irudiek
oreka, baretasuna eta lasaitasuna
adierazten dute. Lan nagusiak:
Luxua, baretasuna eta
lizuna (1905), Marinel kapeluduna
(1907), Dantza (1931), Bi lagunak
(1941).
Kubismoa1907 inguruan plastikaren mundua
erabat aldatu zuen arte higikunde
berri bat sortu zen Parisen:
kubismoa, gauzakiak kuboeneta antzeko irudi bakunen bidez,
eta ikusgune askotatik behatuz,
irudikatzea helburu zuena. Pablo
Picasso eta Georges Braque izan
ziren higikundeko buruak, eta
Albert Gleizes, Jean Metzinger,
Marcel Duchamp eta, batez ere,
Juan Gris eta Fernand Léger kide
aipagarrienak.
XX. mendearen hasierako urteetan
aldatu egin zen errealitatearen
perzepzioa. Arte primitiboaren
adierazkortasunaren aurkikuntzak
eta bolumenaren inguruan
Cézannek egin zituen ikerketek
sormenaren prozesuaz
hausnartzera bultzatu zituzten artistak.
Errealitatea begiak antzematen
duen bezala irudikatu ordez, adimenak antzematen duen
bezala irudikatzea zen helburua:
objektua, zatikaturik eta ikusgune
desberdinetatik aldi berean
azalduz, oso-osorik irudikatzea.
Ez da irudia ukatzen, baina ez
dira zehatz irudikatzen gauzak
edo pertsonaiak. Kubismoaren
barruan bi ildo nagusi bereizten
dira: kubismo analitikoa (1907-
1912) eta kubismo sintetikoa
(1913-1920). Kubismo analitikoak
erabat zatikaturik agertzen du irudia,
koloreak histen eta bigarren
mailara baztertzen ditu, eta pintzelkada
txikiak erabiltzen ditu.
Kubismo sintetikoak, berriz, argiago
azaltzen du irudia, eta pintzelkada
batua eta kolore biziagoak
erabiltzen ditu.
Picassok (1881-1973) eragin
handia izan du XX. mendeko artean.
1907an Avignongo neskatxak
lana egin zuen, kubismoaren
hasiera markatzen duena. Koadro
horretan, ikusgune desberdinetatik
hartuak eta gorputz zati anitzez
osatuak baleude bezala agertuzituen irudiak. Koadroan, bestalde,
agerian dago antzinako
artearen eragina: ezkerreko
emakumeak egiptoar irudien jarrera
du, erdiko biek iberiar arte
primitiboa oroitarazten dute, eta
eskuinekoek, berriz, Afrikako
maskaren imintzioa dute.
Georges Braquek (1882-1963)
hasieran inpresionismoa, eta,
gero, fauvismoa landu zituen,
harik eta Picassoren Avignongo
neskatxak ezagutu ondoren
(1909), obra horrek txunditurik,
Picassorekin batera kubismoariforma ematen jardun zuen arte.
Bera izan zen collagearen sortzailea
(1912), koadroan hainbat
ekai (harea, kola, egunkari zatiak,
etab.) itsatsiz.
Juan Grisek (1887-1947)
1910ean ezagutu zuen Picasso
Parisen, eta bizi osorako lotu zitzaion
kubismoari. Hasieran kubismo
analitikoa landu zuen (kolorebakarra
eta zorrotza), baina,
gero, kolore biziak ere erabili zituen.
Aditu askoren ustez Gris da
kubismoaren benetako sortzailea.
Fernand Légerrek (1881-
1955) aurrekoetatik jaso zuen
zatikaketarako interesa, baina
berak estilo berezi bat erabili zuen:
materia leuna, kolore lau biziak,
mekanikan oinarrituriko gaiak.
Hodiek osatutako automatak dirudite
bere giza irudiek.
EspresionismoaXX. mende hasieran, inpresionismoaren
eta naturalismoaren
kontrako higikunde gisa, arte
joera berri bat sortu zen Alemanian: espresionismoa. 1905 inguruan
hasi hedatzen, eta Europa
guztira zabaldu zen I. Mundu gerraren
ondoren, harik eta 1930 inguruan
sakabanatu zen arte. Espresionismoak
Alemaniako tentsio
sozial ezkutua islatu zuen, eta
Mediterraneoko oreka eta argitasunari
germaniar introspekzioa
kontrajarri zien, erreferentzia gisa
arte gotikoa harturik. Espresionismoaren
aitzindari nagusiak Edvard
Munch norvegiarra eta James
Ensor belgiarra izan ziren, baina
alemaniar artista taldeek ?DieBrücke eta Der Blaue Reiter, besteak
beste? ezarri zituzten estetika
espresionistaren oinarriak.
Edvard Munch (1863-1944)
izan zen espresionismoaren aitzindari
nagusietako bat. Irudi
eskematikoak eta indar handiko
koloreak erabili zituen, eta irudien
inguruak marra lodi batez
nabarmendu. Heriotza, eritasuna
eta grina gaiztoak dira Munchen
koadroetako gai nagusiak. Lan
ezagunenak: Langileak lanetik
itzultzen (1914), Haur gaixoa
(1906-1907), Oihua (1893).Ensorrek (1860-1949) egoera
itogarriak sortzen dituzten pertsonaia
irrigarriak zituen gogoko.
Lan ezagunenak: Maskara eskandalagarriak,
Ostra jaleak, Kristo
Bruselan sartzen.
Die Brücke taldea 1905. urtean
sortu zuten, Dresdenen,
Ernst Ludwig Kirchner ?taldeko
burua?, Fritz Bleyl, Erich Heckel
eta Karl Smidt-Rottluffek. Horiek
eta taldera geroago sartu ziren
beste kideek pintzelkada arinez,
kolore bizi-bizi eta lauez, eta
perspektibarik gabeko forma erztun
gogorrez, agerian utzi zituzten
gizartearen grina gaizto eta
tentsioak. Die Brücke taldearen
margolaritzak zor handia du fauvismoarekin.
Der Blau Reiter taldea Munichen
sortu zen, Wassily Kandinsky
eta Franz Marc talde buru zirela.
Besteak beste August Macke,
Alexei von Jawlensky eta
Paul Klee izan zituen taldekide.
Der Blaue Reiter taldeko kideek
artearen espiritutasuna aldarrikatu
zuten.
Euskal fauvismoa
Francisco Iturrino
Francisco Iturrino González 1864. urtean jaio zen Santanderren, euskal jatorriko familia baten altzoan, eta 1924ko ekainaren 20an hil zen, Frantzian. Gazte zelarik, 1878. urtean, familia osoarekin Bilbora joan zen, eta han hasi zituen marrazketa ikasketak, osaba Elviro Gonzálezek bultzatuta. Erdi mailako ikasketak bukatzean, ingeniaritza ikastera joan zen Bruselara. Han agertu zitzaion pinturarako grina, eta ikasten hastea erabaki zuen. Pintura maisuari entzungor egin, eta Iturrinok bereahala jo zuen margotzera, lehenbizi marrazketa landu behar zelako arau aldaezinari muzin eginez. Handik gutxira, Bruselatik Parisa joan zen, ingeniaritza ikasketak bertan behera utzita. Berehala nabarmendu zen Iturrinoren antzea eta izaera indartsua Parisen, eta 1901ean, Vollard Galeria ospetsuan erakutsi zuen bere lana, artean ezezaguna zen Pablo Ruiz Picasso gaztearekin batera. Euskal Herrira itzuli zen gero, eta Espainian zehar ibili zen bidaian. Salamancan egonaldi luze bat egin ondoren, Andaluzian izan zen, eta Sevillan jarri zuen bere lantegia.
Harrezkero Andaluzia-Euskal Herria-Frantzia (Sevilla-Bilbo-Paris, zehatzagoak izateko) izan zuen bere bizitzaren ardatz. Izugarri erakarri zuen Andaluziako giroak, argiak eta paisajeak, ondo adosten zelako bere helburu nagusietako batekin, kolorearen garbitasuna eta bizitasuna azaldu nahiarekin. Hala, Iturrinok Gaztelako eta Andaluziako ibilerak islatu zituen gehienbat bere koadroetan: paisajeak, zezenak, toreatzaileak, feriak, erromeriak? eta batez ere emakumeak, emakumea dantzan eta festan, arropa koloretsuz jantzia edo biluzik. Argiaren aurkikuntzak estilo aldaketa nabarmena eragin zuen haren obran, eta hasierako koadroetako belztasuna alde batera utzita, askoz koadro argi, alai
eta atseginagoak egin zituen aurrerantzean,
kolorea ?gero eta
zuri gehiago? ausarki erabiliz.
1911n Tangerra joan zen, Matisserekin,
lagunak ziren Iturrino eta
Matisse; elkarrekin bizi ziren, eta
elkarrekin margotu zuten. 1922an
zenbait ebakuntza egin zioten, eta
zango bat moztu behar izan zioten.
Aurrerantzean akuafortea
landu zuen batez ere. Diru premia
larrian zegoenez, haren lagunek
?Picasso, Bonnard, Matisse??
diru bilketa bat bultzatu
zuten, etxea erosi eta pintatzenjarrai zezan. Hala, Cagnes-sur-Mer
hirira joan zen bizitzera. Iturrinoren
obra museo askotan (Bilbokoan
esate baterako) eta bilduma
partikularretan banatua
dago. Ambroise Vollard arte merkatari
ospetsua izan zuen Iturrinok
erosle nagusia.
Iturrino nortasun handiko margolaria
da, jenioz bizia. Kolorea
da gehien maite duena; kolorea
bizi du, eta kolorean jartzen du
arreta osoa. Marrazkian, berriz,
gorabeherak ditu. Zabarra da
batzuentzat, eta gaizki marrazten
duela ere esan izan du zenbaitek.
Beste batzuentzat, berriz,«zoragarri gaizki» marrazten zuen.
Kontua da Iturrinok, bere garaian sortu zen fauvismoari jarraituz, koloreari eman ziola lehentasuna; izan ere, fauvismoaren sorrerak konfiantza handia eman zion Iturrinori berak gogoko zuen margolaritza mota egiteko, kolore garbi biziak erabiliz kontraste nabarmenak eragiteko. Iturrino ez zen ?itxuraz, behintzat-marrazkiazgehiegi kezkatu, nahiz
eta badituen marrazki fin zehatzeko
lan aipagarriak ere. Gainera,
lehen ukituan margotzen
zuen, pintzelkada zabal bizkorrez,
oso azkar, «bat-batean» ia
esateko, margoa ahalik eta gardenen
eta garbien zabalduz oihalean.
Iturrinok, beraz, postinpresionismoaren
eta fauvismoaren
eragina izan zuela esan
daiteke, bere-berea duen estiloa
landu zuela kontuan harturik, betiere.
Inpresionista da pintura
higikunde horren ekarpenen oinordeko
den neurrian, eta bere
koadroen argitasunagatik eta pigmentuen
garbitasunagatik, eta
fauvista, berriz, kolorearen bizitasunari
eman zion garrantziagatik.
Obra nagusiak: Bañistas, Mujeres
a caballo, La torada, Carbón,
Mujeres, Retrato de Manuel
Losada, La merienda?
Juan Echevarría Zuricalday
B
ilbon jaio zen 1875eko apirilaren
14an, eta Madrilen hil,
1931ko uztailaren 8an. 1887an
batxilergoko ikasketak hasi zituen
Anguleman. Gero, 1892an,
Ingalaterrara joan zen, Etongo eskola
ospetsura, ikasketak sakontzera,
eta, azkenik, ingeniaritza
ikasi zuen Saxonian. 1897. urtean
amaitu zituen ikasketak. Industria
ingeniari titulua eskuratu
ondoren, Europan ibili zen bidaian,
siderometalurgiari buruzko
teknika berriak ikasten. Hurrengo
urteetan familiaren industrian
zuzendari lanetan jardun
zuen, baina ama hiltzean (1902),
enpresa negozioak eta industria
zuzendaritza bertan behera uztea
eta bere benetako bokaziora dedikatzea
erabaki zuen, pinturara
alegia. Bilbon bertan hasi zituen
margolaritza ikasketak (1903),
Manuel Losada bizkaitar margolariaren
zuzendaritzapean. Handik
gutxira Parisa joan zen, Paul
Cézanneren eta Paul Gauguinen
jarraitzaileen postinpresionismogaraian. Francisco Iturrinorekin
joan zen, eta beste euskal artista
batzuen ezagutzak egin zituen
han: Zuloaga, Durrio, Uranga,
Arteta, eta abar. Parisen pintura
ikastera joan zen Julien akademia
ezagunera, pintore estudio
bat prestatu zuen etxean, eta
modelatzen ere ikasi zuen, Francisco
Durrio bizkaitar eskultore
eta zeramikagile handiaren zuzendaritzapean.
1905ean Euskal
Herrira itzuli, eta Europan zehar
bidaiatzera abiatu zen. Hiriburuz
hiriburu ibili zen Holanda, Alemania
eta Errusian, besteak beste,
bere kultura zabala are gehiago
aberasten.
Juan Echevarríak ez zuen sekula
Nazio Erakusketetan parte
hartu, nahiz eta garai hartan era
horretako erakusketak izan pintore
batek bere burua ezagutarazteko
zeukan ia bide bakarra.
1911n Parisko IX. Udazkeneko
Aretoan aurkeztu zituen bere
koadroak, eta Guillaume Apollinaire,
joera berrien alde (fauvismo,
kubismo, arte beltz, arte
näif) egin zuen idazle eta arte
kritikariaren arreta erakarri zuten.
1914an egonaldi bat egin zuen
Granadan, eta handik aurrera
asko argitu zen Echevarríaren
margotzeko modua, Andaluziako
argitasuna bereganatu balu bezala.
Izan ere, Echevarríaren obran
hiru etapa bereizi ohi dira: iluna,
Pariskoa; argia, Granadatik
aurrerakoa; eta literarioa, Madrila
joan (1915), bertan estudioa
prestatu, eta Madrilgo intelektualekin
harremanetan izan zenekoa. 1916an Madrilgo Ateneoan
aurkeztu zuen bere koadroen
bilduma, eta 1923an, berriz, Madrilgo
«Sociedad de Amigos del
Arte» elkartean, adiskide zuen
Valle-Inclán galiziar idazlearen
eskutik.
Juan Echevarríaren artelana
fauvismoarekin lotu ohi da, kolorearen
erabileragatik, baina arte
higikunde horrekin zerikusirik
badu ere ?kolorea erabiltzeko
askatasunean, besteak beste?,
Echevarríaren margokera fauvistena
baino leunagoa eta harmonikoagoa
da, eta marrazkia zehatzagoa.
Echevarríaren koadroetan ez
da bere jatorriaren islarik. Esango
litzateke, bizibidez aldatu zenean,
are aldaketa sakonagoaizan zela bere baitan, ezagutzen
zuen gizartetik ?Bilboko burgesia?
aldendu nahi bat edo. Izan
ere, haren lanetan azaltzen diren
gaiek ez dute zerikusirik ez Euskal
Herriarekin ez burgesiarekin.
Ijitoak (Errusiakoak eta Andaluziakoak),
Gaztelako paisajeak,
izadi hilak eta batez ere loreak
zituen pintatzeko gai kutunenak.
Bestalde, erretratugile bikaina
zen. Bere garaiko intelektualak
ezagutu zituen, eta haiei egindako
erretratuak ditu lanik aipagarrienetako
batzuk: Pío Baroja,
Salaverría, Valle-Inclán (behin
baino gehiagotan), Juan Ramón
Jiménez, Azorín, Ramiro de
Maeztu, Luis Bello, García Bilbao,
eta abar. Bilboko Arte Modernoko
Museoan bere koadro
ederrenetako batzuk ikus daitezke,
hala nola Un paria segoviano
eta Un serrano. Horiez
gainera, aipagarriak dira ere,
beste askoren artean, Gitana,
Gitana con una niña, Gitana
con dos niñas, Gitanas rusas,
Flores, Naraja y limones, La merienda,
Una muchacha granadina,
Guethary, Aldeano Vasco,
Gitanos en el Albaicín, Naturaleza
muerta, La mujer del pescador...
Ignacio Zuloaga
Gipuzkoar pintorea, Eibarren
jaioa (1870-7-26), baina hamazazpi
urte zituenetik gehienbat
Madrilen, Parisen, Sevillan,
Segovian eta Zumaian bizia,
eta Madrilen hila (1945-10-31).
Arma fabrika edo arma
apainketako lantegi baten jabea
zuen aita, Plácido Zuloaga, forjaria
eta zilargina, gainera; erdi
artista edo Segovian zeramikagile
zegoen, berriz, aitaren anaietako
bat, Daniel, eta horrenbestez,
txiki-txikitatik marrazki eta
diseinuen artean hazi zen, Ignacio
bera ere. III. Karlistaldia hastean,
Donibane-Lohizunera joan
zen familia eta han bizi izan zen
bukatu arte. Eibarra itzulirik, lehen
ikasketak egiten hasi zen
Ignacio, Bergarako Seminarioan.
Ordea, horietan baino arreta handiagoa
jartzen zuen aitaren tailerreko
marrazkietan, eta oso
gazterik agertu zuen pintore izateko
gogoa. Noski, ez zen hori
gurasoek semearengan jarrita
zeukaten asmoa, aitak ingeniarieta amak arkitekto nahi baitzuten
ikusi.
Asmoak asmo, eta horren gainean
aita-semeen artean zituzten
tirabirak gorabehera, hamazazpi
urterako koadroak erakusketetara
bidaltzen hasia zen Ignacio
(1887an Madrilgo Erakusketa Nazionalera,
lehenengoa). 1888an,
aita bere negozioetarako Madrirentzat.la joan zen batean, Pradoko
Museoa ikustera joan zen, eta
hango klasikoekin, Goyarekin
eta gainerakoekin liluratua geratu
ezezik, Velázquezen nanoak
eta El Grecoren zaldunetako bat
kopiatzen aritu zen.
Pinturarako zaletasuna handiagotu
baino ez zion egin bidaia
horrek, eta Arrateko itsua eta
Eibarko iturria koadroak margotu
zituen urte horretan berorretan.
Handik hara, hurrengo urtean
Erromara joatea erabaki
zuen eta, ez aitak kontra egin
gabe baina, han eman zituen 6-
8 hilabete, probetxu handirik
gabe, dirudienez. Zernahi ere,
Parisa aldatu, Montmartren bizitzen
jarri eta hango giroan sartzen
hasia zen 1890ean.
Parisko artisten artean, inpresionismorako
joera zen nagusi,
zenbait pintore gazte joera berrien
bila hasia bazen ere jadanik.
Zernahi ere, Parisen eman
zituen bi urte horiek (1892-1895)
erabakiorrak izan ziren ZuloagaezaupideaPuvis de Chavannes,
Gervaux eta Carrière pintore ospetsuek
La Palette akademian
ematen zituzten klaseetara joanez
eta Montmartreko bere estudioan
gogor lan eginez, gero lagun
min izango zituen Pablo Uranga
arabar pintorearen, Paco Durrio
eskultorearen, Rusiñol eta Kataluniako
beste zenbait artistarenegin zuen, batetik, eta
joera berriak nondik nora zebiltzan
jakin zuen, bestetik. Orduan
ezagutu zituen Gauguin, Van
Gogh eta Toulouse-Lautrec ere.
Hogeita bat-bi urterekin, horiek
inguruan zituela, eta, egin
zuen bezala, horietako pintore
handi batzuen ondoan Le Barc
de Bouteville arte merkatari famatuaren
dendan bere koadroak
erakutsi izanik (1891), gauza zaila
zen inpresionismoak ukitu
gabe geratzea. Batez ere Degasen
tonu grisek liluratu zuten
Zuloaga, ez inpresionisten margo
lauso eta horien koadroetako
sentiberatasunak.
Bi urteren buruan, Parisko
joeretatik komeni zitzaiona hartu,
egindako ezaupideekin harremanak
loturik utzi, eta bidenabar
Ingalaterrara eta Italiara bisita
bana eginik, giroz aldatzea
erabaki zuen, izan ere hango
joerek bere barruan leku asko
hartzen ari zitzaizkiola eta bere
bidea izakien ageriko itxura ez
baina barruko arnasa adieraztea
zela iruditzen baitzitzaion.
Halabeharrez edo, 1892an Sevillara
joan-etorri bat egiteko
aukera izan zuen, Eibarren oporretan
zegoela, eta hango argiak
eta giroak liluratu zuen. 1893a
ere Parisen eman zuen, baina
ahal zuen azkarren Sevillara aldatu
zen ?gogoz ere?, eta hango
giroa hobekiago beretu eta
pintatzearren, ijito argotaren hiztegi
bat erosita hori ikasten eta
Manuel Cardona El Panaderoren
zezenketa eskolara joaten
hasi zen; zezenketa batean parte
ere hartu zuen. Ordutik 1898
arteko koadro gehienetan, Andaluziako
argia, giroa eta pertsonaiak(toreatzaileak, ijitoak, nekazariak)
pintatu izan zuen.
1895eko Boutevilleren dendako
erakusketan oso harrera
ona izan zuten, besteak beste, El
reir de la gitana, Elegancia eta
Pelando la pava koadroek, bai
kritikoen eta baita bildu ziren
artisten aldetik ere, eta berdin
Bartzelonako 1896ko eta 1898ko
erakusketetan, Las dos amigas
eta Víspera de la corrida
koadroek. Batekin lehenengo
onenaren domina eta bigarrenarekin
onenaren domina eman
zioten erakusketa horietan. Garai
horretakoak ditu, halaber, Mi
padre en su taller, Mujer de Alcalá
Guadaira eta Estudio de
grises obrak ere.
Errealismo zehatzean eta irudiak
margo huts bihurtzeko
joeran erori gabe, elementubakoitzari barrutik zerion indarra
agertzen saiatu zen garai horretan.
Eta koloreak ere, argiak
(gehienetan, horiak, kremak, urdinak
eta grisak) nahiz kontrasteko
ilunak (marroiak eta beltzak)
oso zuzen taxutu izan zituen
elkarrekin. Nabari da
koadro baten habe diren elementuak,
marrazkia, margoen erabilera
eta espazioen antolaketa
eskuaren nahiera jarri samarrak
zituela jadanik, baina ez kanpoko
eta barruko bazter guztiak arakatuak,
eta ezta gauzen barruko
muina atzeman beharra ere asea;
izan ere 1898an Segoviara osabari
bisita egitera joan eta, urte
batzuk lehenago Sevillak bezala,
erabat gogoa berendu baitzioten
Segoviako paisajeek eta hango
jendearen izateko nahiz bizitzeko era gogor zorrotzak. Tipikotasunaren
alde berri bat-edo
ikusi zuen han, eta Sevillatik Segoviara
aldatu zen urte berean.
Jende bitxia edo traketsa (nanoak,
baserritarrak), paisaje lehorrak
eta kolore ilunak aukeratu
eta erabili izan zituen laztasun
hura adierazteko. Dramatismoa,
inoiz Goya eta Velázquez gogorarazten
dizkiguna, da nagusi orduko
koadroetan eta handik aurrera
egin zituen askotan. Besteak
beste, Mis primas, Mi tío y
mis primas, El alcalde de Torquemada
y sus adjuntos, Tipo segoviano
koadroak dira garai horretakoen
lekuko.
1899an, berriz ere Parisa (Salon
de la Société Nationale-ra)
jo zuen aurkikuntza horren arabera
egindako obrekin. Aurreko
guztietan ez bezalako arrakasta
izan zuen, Mi tío y mis primas
izeneko obrarekin, batik bat.
Hain ere hala, non, 1895az gero
erdi andregai zuen Valentine
Dethomasen gurasoek ere
(bankagizon diruduna zen aita)
alabari Zuloagarekin ezkontzen
utzi baitzioten orain. Handik aurrera,
ordu arteko bizimodu alderraia
utzi eta udazkena Segovian,negua Parisen eta gainerakoa
Madrilen ematen hasi
zen. Bestalde, bere obra Europako
erakusketa handi guztietan
aurkeztera animatu zuen
arrakasta horrek: besteak beste,
Dresdenen, Venezian eta Düsseldorfen
aurkeztu zuen hurrengo
urteetan. Baina, bere buruanak,gan konfiantza handiagoa ere
hartu zuen aldi berean.
1906tik Lehen Mundu gerra
bitartekoa izan bide da Zuloagaren
heldutasuneko aldia. Parisen
eta Segovian etxe berri bana hartu
eta lanari ekin zion. Espainiarekin
zerikusirik zuten gaiak
margotu zituen batik bat: neotremendista
kutsuko El Cristo de la
sangre, estilo beretsuko Gregorio
de Sepúlveda, Gregorio el botero
eta beste. Baina ez horrelakoak
bakarrik, zeren hartu
zuen ospearekin jende handi dirudun
asko hasi baitzitzaion erretratuak
egiteko eskatzen, andre
estatubatuar dirudunak, gero
Ameriketan ezagutaraziko zuteaurkeztubesteak beste. Aldi horretakoak
ditu Noaillesko kondesaren
erretratua, Maurice Barresena
eta 1909an eta 1924an bere
koadroak New Yorka eramango
zituen Lydig andrearena. New
Yorken ez ezik Estatu Batuetako
zenbait hiri nagusitan eta Habana,
Mexiko eta Buenos Airesenzen bere lana. Bigarren
aldian, Zuloaga bera eraman nahi
izan zuen Lydig andreak, eta Pablo
Uranga lagun zuela joan zen.
Handia izan zen bigarren horretan
New Yorken izan zuen
arrakasta, 75.000 ikusle igaro
baitzen 5. hiribideko Reinhardt
Galeriatik.
Estatu Batuetatik itzultzean,
Zumaian bizitzen jarririk, enkarguzko
lanak alde batera-edo utzi
eta gogokoago zituenak egiteari
lotu zitzaion: aspaldidanik lagun
zituen toreatzaileen (Belmonte,
Ortega) eta 98ko belaunaldiko lagunen
erretratuak (Unamuno,
Beobide eskultorea, Falla, Azorín)
eta Aragoiko, Nafarroako eta
beste zenbait lekutako paisajeak.
Konposizio handiak alde batera
utzi eta koadro intimistagoak
egin zituen aurrerantzean. Zuloagaren
obran ez da, noski, garai
bertsuko Picasso eta Mirórenetan
bezalako berrizaletasunik nabari,
baina bai halako barrutik zetorkion
indar eta zintasun berezi
bat. Arrazoiren bat bada, zernahi
dela ere, geroko hainbat euskal
pintorerengan izan duen adinako
eragina izateko.
98ko belaunaldia
Losada, Barrueta, Ortiz de Echagüe, Maeztu
Manuel Losada Pérez de
Nenin 1865. urteko urriaren
16an jaio zen Bilbon, eta Bilbon
hil zen 1949ko urriaren 9an. Lekuona,
Bougereau eta Carriére
maisuekin egin zituen pintura
ikasketak. 1887an Bizkaiko Aldundiak
diru laguntza eman zion
Parisa ikastera joateko. Ikastaldia
ondo aprobetxatu zuela eta, beste
diru laguntza bat eman zitzaion,
Manuel María de Gortázar jaunaren
kontura. Manuel Losadak pintore,
horma margolari, kartelgile,
eszenografo eta liburu marrazkilari
gisa lan egin zuen, besteak
beste. Madrilgo San Fernandoko
Arte Ederretako Akademiako urgazlea
(1909), Bilbon sortu berri
zen Arte Ederretako Museoko zuzendaria
(1913) eta Bilboko Artisten
Elkarteko ohorezko lehendakari
izendatu zuten. Erakusketa
asko egin zuen Euskal Herrian
eta Euskal Herritik kanpo, Madrilen
izan ezik: Silberberg et Cía
Galeria (Paris, 1902), Independenteen
Aretoa (Paris, 1903), Pere
Labarc Galeria (Paris, 1954),
Udazkeneko Aretoa (Paris, 1923),Canegie Instituteko Bi Urtekoa
(Pittsburgh, 1924), Veneziako Nazioarteko
Erakusketa (1906), Bilbo
(1914, 1915, 1920, 1922, 1936,
1936, 1944). Pastelez egindako lanetan
nabarmendu zen batez ere.
Kolore alai argiak erabili zituen
gehienbat, inpresionismoaren
mugimenduaz ezarriak. Bere jaioterria,
Bilbo, zuen gairik kutunena:
festak, txokoak, ohiturak.
1911n Azkueren Itsasora libururako
marrazkiak egin zituen. Bere
obra arte bildumatzaileen, arte
merkatarien eta atzerriko museoen
artean sakabanatua dago.
Lan nagusiak: Gitanas con vascos,
Retrato de Adolfo Guiard, Les dames
au balcon, Paysans basques.
Benito Barrueta Asteinza
1873. urteko martxoaren 21ean
jaio zen Bermeon, eta Bermeon
hil zen 1953ko abenduaren 5ean.
Antonio Maria Lekuonarekin hasi
zen margolaritza ikasten. Bermeoko
udalak, ikusirik pintore
handia zetorrela, diru laguntza
eman zion pintura ikasketak egiteko:
1.500 pezeta urte beterako.
Handik zenbait urtetara, pintoregisa aintzat hartua zelarik, La
bendición de la lancha koadroa
eman zion Barruetak opari udaletxeari,
bere esker ona adierazi
nahiz. 1893an Madrila joan zen
soldaduska egitera, eta aisialdietan
Pradoko Museoan egoten zen
maisu handien koadroak kopiatzen.
Batez ere Velázquezen obra
aztertu zuen, zirrara handia egin
baitzion. Barruetaren obra guztian,
beraz, nabaria da Velázquezen
eragina. Madrilen, aldi berean,
Arte eta Lanbide Eskolara
joaten zen ikastera. XX. mendearen
hasieran Parisa joan zen, eta
hamaika urte igaro zituen han.
Picasso eta Van Dongen izan zituen
bizikide, eta beste artista
asko ere ezagutu zuen: Juan Gris,
Francisco Durrio eta Juan Echevarría,
besteak beste. Parisen zela,
bi urtetan aurkeztu zituen lanakUdazkeneko Aretoan (1907 eta
1910). 1914an, Lehen mundu
gerra zela eta, Bermeora itzuli
behar izan zuen. Han, bere jaioterrian,
Itsas Eskolako eta Arte eta
Lanbide Eskolako irakasle izendatu
zuten. Bestalde, Euskal Artisten
Elkarteko kide izan zen.
Lehen aipatutakoez gainera Euskal
Artisten Bilboko Erakusketa
(1913, 1921 eta 1934) eta Brusekaezinalako Estetika Libre (1917) ditu
erakusketa nagusiak. Oso pintore
fina da Barrueta, delikatua
guztiz, inpresionismoa gogorarazten
duen pintzelkada askekoa.
Paisajeetan maisutasun handiz
erabiltzen du argien eta ilunen
arteko kontrastea. Paisajeak, erretratuak,
ohiturazko koadroak eta
etxe barneak egin zituen gehienbat.
Lan nagusiak: Marcelina
de Basáñez, Naturaleza muerta,
Rue Ravignan eta Rincón de
Paris.
Antonio Ortiz Echagüe 1883.. rtean jaio zen, Guadalajaran, eta
Buenos Airesen hil, 1942an. Euskal
Herrian XX. mendearen hasieran
sortu zen ohitura pintore
taldeko ?Zuloaga, Zubiaurre
anaiak, Salaberria? kide izan zen.
Baina Ortiz Echagüe haiek baino
kosmopolitagoa zen. Ibiltari neizan zen; Italian, Frantzian,
Holandan, Espainian, Marokon,
Estatu Batuetan eta Argentinan
bizi izan zen, tokian tokiko
ohiturak, ezaugarriak eta pertsonak
oihalera eramanez. Marrazki
zehatzeko, pintzelkada zabal indartsuko,
eta kolore biziko
koadroak dira Oritz Echagüerenak.
Besteak beste Madrilgo Arte
Ederretako Erakusketan (1904,1910, 1924), Euskal Artisten Bilboko
Erakusketan (1915), Frantses
Artisten Parisko Erakusketan
(1921, 1923) eta Municheko Nazioarteko
Erakusketan (1909)
parte hartu zuen, eta bakarkako
erakusketak egin zituen Paris,
Amsterdam, Buenos Aires, Venezia,
Rabat, Madril eta Pittsburghen
(Pennsylvania). Sari ugari jaso
zuen erakusketa horietan.
Ignacio Díaz Olano arabar
margolari handiarekin eman zituen
lehenengo urratsak margolaritzan.
Geroago, hamalau urte
zituela, Parisa joan zen, eta Arte
Ederretako Akademian ikasi zuen,
Léon Bonnat lapurtar margolari
bikainaren zuzendaritzapean.
Parisen zehaztu ziren bere estiloaren
ezaugarri nagusiak: naturalarekiko
leialtasuna eta giza irudiarekiko
zaletasuna. 1904an
Erromako Saria irabazi zuen, eta
horrek Erroman lau urtez ikasteko
aukera eman zion. Erromako
egonaldian bere margotzeko estiloaren
ezaugarriak (kolorezbeteriko pintzelkada zabal indartsua,
eta marrazki lodia) heldu eta
aberastu egin ziren. 1909an Holandara
joan zen, eta herriz herri
ibili zen kostaldean zehar, itsasgizonen
eta bertako jantziez jantzitako
emakumeen erretratuak
eginez. 1913an, Donostian, harresiak
eraitsi zituzteneko berrogeita
hamargarren urteurrena ospatzeko
erakusketan parte hartu
zuen, eta Estatu Batuetara eta
Argentinara ere joan zen. Lehen
Mundu gerra amaitzean, holandar
batekin ezkondu berritan,
Andaluziara joan zen. Urtebete
eman zuen Granadan, pertsonen
erretratuak eginez eta Alhambrako
patioen eta jardinen ikuspegiak
margotuz inpresionisten
argitasun eta margotasun dardaragarriaz.
1920-1925 bitartean
Holandan eta Parisen bizi izan
zen. Garai hartan, askoz kolore
biziagoak erabiltzen hasi zen,
baina, erretratuetan, hazpegien
bizitasuna moteldu gabe halere.
1926-1930 bitartean Madrilen biziizan zen. Madrilgo aristokrazia
guztia eta erregea bera ere igaro
ziren haren estudiotik. Madrilgo
Margolari eta Eskultoreen Elkarteko
lehendakari, Pintura, Eskultura
eta Grabatu Eskolako irakasle,
eta Alfontso XII.aren ordenako
zaldun izendatu zuten, besteak
beste. Frantziako gobernuak, bestalde,
Ohorezko Lejioaren titulua
eman zion. Kolorearekiko eta gai
exotikoekiko interesa zela eta,
1930ean Marokora joan zen. Arabiar
munduak guztiz liluratu zuen,
eta Fez hirian jarri zen bizitzen.
Arabiar xekeak, zokoko saltzaileak,
Atlasko emakume urdinak?
betikotu zituen oihalean. Garai
horretako koadroak ditu hoberenak,
bere obra bikainaren gailurra.
Handik Ameriketara joan zen
berriro, eta bertan gelditu behar
izan zuen, Espainian gerra zibila
piztu zela eta. Ortiz Echagüeren
lan aipagarrienak Donostia, Madril,
Sevilla, Jaen, Paris, Trieste,
Indianapolis eta Buenos Airesko
museo nagusietan daude ikusgai.
Lan nagusiak: La misa de Narvaja,
Las planchadoras, Fiesta de la
cofradía de Atzara, La Sra. Jansen
y sus amigas, Jacob Van
Amstel en mi casa, Tipos sardos,
Modelo sentada?
Gustavo de Maeztu Whitney
1887an jaio zen Gasteizen, eta
1947an hil, Lizarran. Ramiro de
Maeztu idazlearen eta María de
Maeztu pedagogoaren anaia zen.
Bilbon hazi zen, eta gazterik hasi
zen pintura lantzen, Antonio Lekuonaren
tailerrean lehenbizi, eta
Manuel Losadarekin gero, batxilergoko
ikasketak bertan behera
utzita. 1904an Parisa joan zen,
pintura ikasketak sakontzera, etahandik Bilbora itzultzean (1908)
«El Coitao» aldizkari satirikoa sortu
zuen, beste artista eta intelektual
batzuekin batera. Izan ere,
Gustavo de Maeztuk, margolaritzaz
gainera literatura ere landu
zuen, besteak beste. Hala, 1911n
El Imperio del Gato azul liburua
argitaratu zuen. Asko ibili zen
Espainian zehar, eta egonaldi luzeak
egin zituen Parisen eta Londresen.
1936an anaia Ramiro hil
zioten, fusilaturik. Harrezkero
Lizarran bizi izan zen. Hil zenean,
hiriak seme kutun izendatu zuen,
eta handik urte batzuetara,
1955ean, haren obrari eskainitako
museoa zabaldu zuen; Maezturen
familiak 190 koadro eman
zituen museorako. Gustavo de
Maeztuk Madrilgo Arte Ederretako
Erakusketan (1912, 1915,
1924, 1926 eta 1936) eta Euskal
Artisten Bilboko Erakusketan
(1921 eta 1923) parte hartu zuen,
eta bakarkako erakusketak ere
egin zituen Bartzelonan, Donostian,
Madrilen, Bilbon, Zaragozan,
Granadan, Parisen eta Londresen.
Batetik, ohiturazko koadroak egin
zituen ?hala Euskal Herriari
buruzkoak, nola Gaztelari eta
Andaluziari buruzkoak?, paisajeak
eta erretratuak. Bestetik, joera
modernisten barruan, ikusgarritasuna
eta handitasuna bilatu zituen
gorputz bikainak landuz.
Horma irudietan nabarmendu
zen. Haren lan aipagarrienak: El
ciego de Calatañazor, Lírica y
Religión triptikoa, Mujeres del
Mar, El Orden y la Fuerza, Tierra
ibérica, Ofrenda de Levante a la
tierra española, Los novios de Vozmediano?
Daniel Vázquez Díaz
Huelvako probintzian jaio
zen, 1882. urtean, eta
1969an hil, Madrilen. Sevillan
egin zituen lehen ikasketak eta
ondoren Parisen eta Madrilen
bizi izan zen. Dena dela, harreman
handia izan zuen beti Euskal
Herriarekin (Hondarribia izan
zuen udako egoitza, eta Hondarribiko
seme izendatu zuten
1927. urtean), eta hori dela eta
euskal pintoretzat hartua da gaur
egun, nahiz eta jaiotzaz ez izan
euskalduna. Izan ere, Vázquez
Díazek inork baino hobekiago
jakin zuen Euskal Herriko paisajeak,
Bidasoaldekoak bereziki,
interpretatzen eta islatzen. Haren
lanek, gainera, eragin handia
izan zuten Bidasoaldeko pintore
gazteen artean, Gaspar Montes
Iturriozengan besteak beste, eta,
Bidasoako pintoreen eskola bat
izan zela esatea gehiegi bada ere,
izan zen ezaugarri jakin batzuei
jarraitzen zien estilo berezi bat.
Esan bezala, Vázquez Díazek
bikain adierazi zituen euskal paisajeak,
batez ere argia eta koloreak,
postcézannismoaren ildotik.
Bere lanek bi ezaugarri nagusi
dituzte: egiturekiko eta oinarrizko bolumenekiko ardura
eta antolamendu arkitektoniko
eta eskultural bikaina, batetik, eta
koloreen aberastasun fina bestetik.
Vázquezen koloreen aberastasuna
aipatzen denean, dena
den, ez da esan nahi kolore sail
zabala erabili zuenik, baizik eta
kolore jakin batzuk bakarrik erabiliz
(berdea, arrosa, urdina, grisa),
ñabardura eta matiz aberastasun
handia erakutsi zuela.
Sevillan bizi izan zen garaian
Zurbaránen lana eta El Grecorena
ezagutzeko aukera izan zuen,
eta Madrilen, berriz, Goyarena
ezagutu zuen; Parisen izan zen
garaian, berriz, artista ospetsuak
(Modigliani, Picasso, Renoir,
Bourdelle, etab.) eta higikunde
modernoak ezagutu zituen, bere
lanean eragin handia izan zutenak,
nahiz eta ez zuen bete-betean
haiekin bat egin. Besteak
beste, kubismoaren eragina da
aipagarria bere lanetan, irudien
zorroztasun poliedrikoan ikus
daitekeenez, batez ere. Baina
Picassok, Juan Grisek eta beste
pintore kubistek ez bezala, Vázquez
Díazek sekula ez zuen izadia
alde batera utzi, aitzitik, kanpokoedertasunaren behatzaile
nekaezin gisa azaltzen zuen bere
burua. Inpresionismoaren eta
postinpresionismoaren kutsua
ere nabari zaio koloreen matiz
aberastasunean eta kromatismoaren
perzepzio finean.
Landu zituen jeneroei eta gaiei
dagokienez, paisajeez gainera
erretratuak, zezenketariak, bodegoiak
eta biluziak margotu zituen,
aipagarriak horiek ere, baina
berrehun paisajetik gora egin
zituen Bidasoaldean oinarriturik
eta horiek dira, hain zuzen, artistaren
lan bikainenak, La Rábidan
Ameriketako aurkikuntzari
buruz egin zituen freskoak ahaztugabe. Teknikak, berriz, ugari
erabili zituen, akuafortea, akuarela,
olio pintura, marrazkia etab.
Vázquez Díazen lanak hainbat
museotan daude ikusgai, eta
erakusketa aipagarriak egin zituen
hiri askotan, 156 erakusketa
orotara; beste askoren artean
azpimarratzekoa da Euskal Artisten
Elkarteak 1920an Bilbon eratu
zuen erakusketa monografikoa,
eta orobat, hil ondoko
omenaldi gisa 1970. urtean Granadan
haren lanekin egin zena.
Sariei dagokienez, kontuan hartzekoa
da Bi Urteko Hispanoamerikarrean
1954. urtean lortu
zuen Sari Handia.
Eloy Garay
Bastidan jaio zen 1879. urtean,
baina Bilbon bizi izan
zen zazpi urte bete zituenetik hil
zen arte, 1974. urtea arte, alegia.
Pinturako lehen irakaslea Arturo
Delmonte izan zuen, eta ondoren
Madrila joan zen, paisaje dekorazioan
espezializazioa egitera;
Amalio Fernándezen lantegian
jardun zuen eta Martínez
Garírekin ere lan egin zuen.
Ikasketa haiek amaitu eta Bilbora
itzuli ondoren, hango Sociedad
Coral elkartearekin harremanetan
jarri zen. Aurrerantzean
oso harreman estua izango zuen
elkarte horrekin: hala, XX. mendearen
hasieran talde hark aurkeztu
zituen euskal antzerki lirikoetarako
muntaiak eta dekoratuak
prestatu zituen, eta elkarte
haren eskariz eta hari esker bidaia
bat egin ahal izan zuen
Parisa, 1909. urtean. Parisen egin
zuen egonaldi hartan dekoratuen
eta eszenografiaren alorretako
joera eta esperientzia berrienakezagutu zituen, Garayk gerora bere lanean erabili ahal izango zituenak. Bere lehen dekoratuak Paristik Bilbora itzuli ondoren estreinatu zituen, Sociedad Coral elkartearen eskutik. Aipagarriak ditu, besteak beste, Usandizagaren «Mendi Mendiyan» (Aurelio Artetaren laguntzarekin), Guridiren «Mirentxu» (hori ere Artetarekin)
eta «Amaya», eta Eduardo
Marquinaren «La ermita, la fuente,
el río» obren antzezpenetarako
egin zituenak.
Antzerki lanetarako eta musika
emanaldietarako dekoratuak eta
eszenografiak egin zituen batez
ere hasieran, eta eszenografo
bikaintzat hartua da, baina eszenografia
eta dekoratuez gainera,
aipagarriak ditu izadian oinarriturik
egindako koadroak ere,
Euskal Herriko paisajeak islatzen
dituztenak gehienak. Horrela,
eszenografo aipagarria izateaz
gainera paisajegile bikaina ere
izan zela esan daiteke. Garayk
baserri ingurua, udaberriko ikuspegiak,
Bastidako paisajeak pintatu
zituen, sentiberatasun eta
armoniaz beteriko koadroetan,
berak paisaje bat begiratzen zuenean
sentitzen zuen zirrara bera
adierazten ahalegintzen baitzen
beti. Oso margolan hunkigarriak
eta alaiak dira, eta irudi garbiak,intimismo eta lirikotasun handikoak, agertzen dituzte. Bere koadroek sentimenduak komunikatu nahi dituzte, komunikazio freskoa bideratzen dute, aberastasun izpirituala eman nahi diote ikusleari, haren ulermen misteriotsua sustatu nahi dute, baikortasuna eta bizi poza. Gauza ororen baitan den poesia bilatu zuen Garayk, harmonia eta zentzuzkotasuna zabaldu nahi zituen, olerki on batek irakurleari egiten dion zirrara bera eragin nahi zuen bere koadroak ikusten zituenarengan.
Olio pintura, akuarela eta gouachea landu zituen eta, oro har, pintore kontserbadorea, tradiziozalea izan zela esan daiteke, ez zuen abangoardiako arte plastikoen eragin handirik jaso.
Dena dela, harreman handia izan zuen bere garaiko antzezleekin, idazleekin eta, batez ere, Euskal Eskolako pintoreekin, Aurelio Artetarekin, Darío de Regoyosekin, Gustavo de Maezturekin, Arruetarrekin etab.
Bere bizitza luzeari esker esan daitekebera izan zela antzinako euskal pinturaren eta euskal pintura berriaren arteko zubia, hark uztartu baitzituen bere garaiko Euskal Herriko margolari klasikoak hurrengo belaunaldiekin.
Eszenografiarako lanez eta paisajeez gainera, beste lan batzuk ere egin zituen Garayk. Harenak dira, halaber, Durangoko Udaletxeko kanpoaldeko horma pinturak, Bilboko Ayala antzokiko atariko pinturak etab. Bestalde, bi zarzuelatarako libretoa ere idatzi zuen: «Katalin» (Echevarrietarekin batera idatzia) eta «Mari Eli» (Carlos Arnichesekin lankidetzan idatzia eta Guridik musikatua). Azken urteetan arteko eskolak ematen jardun zuen Bilboko Erruki Etxe Santuan.
Nazionalismoa pinturan
Valentín Zubiaurre Aguirrezábal
Madrilen jaio zen
1879an eta 1963an hil zen Madrilen.
Aita Errege Jauregiko
musika irakaslea eta organo jolea
zuen. Valentín, bere anaia
Ramón bezala, gormutua zen
jaiotzaz. 1894an, Madrilgo San
Fernando Arte Ederretako eskolan
pintura ikasketak hasi zituen
anaiarekin batera; Haes, Moreno
Carbonero, Muñoz Degrain eta
Ferrant pintoreak izan zituen
irakasle. Madrilgo eskolan ikasketak
amaitu zituenean, Europa
guztian zehar ibili zen eta Herbehereetako,
Frantziako eta Italiako
museorik ospetsuenetan
izan zen. 1899an Arte Ederretako
Erakusketan Garai herriko hiru
paisaje aurkeztu zituen. 1901ean
berriz ere Arte Ederretako
Erakusketan parte hartu zuen;
hamar lan eraman zituen eta bere
bizitzako lehen saria lortu zuen.
1908an bi sari garrantzitsu irabazi
zituen, Arte Ederretako Erakusketan
bata eta Valentziako Nazioarteko
Lehiaketan bestea. Europa
eta Ameriketako hiri garrantzitsuenetan
jarri zituen bere
koadroak ikusgai, hala nola Paris,
Madril, Buenos Aires, Bartzelona,Bilbo, Donostia, Txileko
Santiago, New York, Pittsburgh,
Texas eta Tokion. Nazioarteko
hainbat erakusketatan lehen saria
irabazi zuen: 1909an Munichen,
1910ean Buenos Airesen,
1911n Bartzelonan, 1915ean Kaliforniako
San Franciscon, 1916an
San Diegon eta Panaman. 1912an
Gipuzkoako Aldundiak pentsio
bat eman zion Parisen ikasteko.
1917an Lehen mailako domina
eman zioten Nazio Erakusketan
Versolaris lanagatik. 1944an San
Fernandoko Arte Ederretako
Errege Akademiako elkarte kide
izendatu zuten. Arte Ederretako
Nazio Erakusketen Mendeurrenean
(1957) ohorezko domina
eman zioten Autoridades del
pueblo lanagatik. Valentín Zubiaurrek
Euskal Herriko paisajeak
eta ohiturak islatu zituen
batez ere bere obretan. Kolore
soilak erabiltzen zituen, kolore
biziak ere maisutasunez tartekatzen
zituela. Lan nagusiak: Paisaje
vasco, Regatas, Segovianos,
Paisajes de Garay, Paisaje de
Mañaria, Altos Hornos, Cabo
Machichaco, Un caserío de Vizcaya,
Marina de Bermeo, Un
mosquetero, Apuntes de Vizcaya,A las doce, Amarretako, Euli y Pandeiros, Iruguisalde, Por las víctimas del mar, Versolaris, Euskotarrak, Viejas leyes y nueva flor, La fiesta de la Virgen, Día de fiesta eta Procesión de Segovia.
Erretratugile gisa ere ezagun egin zen: Retrato de mi padre, Retrato de mi madre, Autorretrato, Tío Pachique, Retrato de don M.A. eta Retrato.
Ramón Zubiaurre Aguirrezábal, Valentínen anaia, Garain jaio zen 1882an eta Madrilen hil zen 1976an. Anaia bezala gormutua zen jaiotzaz. Madrilgo San Fernando Arte Ederretako eskolan egin zituen pinturako lehen ikasketak anaiarekin batera.
Haes, Muñoz Degrein eta Alejandro Ferrant izan zituen Madrilen irakasle. 1899an aurkeztu zituen lehen aldiz bere lanak Arte Ederretako Nazio Erakusketan; Durangaldeko hiru paisaje erakutsi zituen urte horretan. 1901ean sei margolan bidali zituen erakusketa berera. 1902an Bizkaiko Aldundiakdiru laguntza eskaini
zion Parisen ikasteko, eta han
bizi izan zen denboraldi luze
batez, ondoren. 1904an eta
1906an Arte Ederretako Nazio
Erakusketan ohorezko aipamena
izan zuen. 1910ean Pío Barojaren
Las inquietudes de Shandi
Andia liburuko marrazkiak egin
zituen, eta 1924an Arte Ederretako
lehen domina eman zioten
El marino vasco Shanti Andia el
Temerario lanagatik. Hainbat bidaia
egin zituen Gaztelara bertako
paisajeak erakarrita. HegoAmeriketako eta Ipar Ameriketako hainbat hiritan egin zituen erakusketak, esate baterako Buenos Aires, Txileko Santiago, Valparaiso, Montevideo, Caracas, New York eta San Franciscon.
Europan ere erakusketa ugaritan parte hartu zuen: Paris, Oslo, Brusela, Berlin, Erroma. Hainbat sari irabazi zituen mundu osoko erakusketetan, Munich (1909), Buenos Aires (1910), Txileko Santiago (1910), Bartzelona (1911), Madril (1915), Kaliforniako San Francisco (1915), Zaragoza (1919) eta Madrilen (1924), besteak beste. Euskal giroko eta ohiturazko koadroak pintatu zituen batez ere, eta orobat ere Holandako paisajeak eta hainbat erretratu. Lan nagusiak: Amor y juventud (ohorezko aipamena Arte Ederretako Nazio Erakusketan), Los remeros vencedoren de Ondárroa (Bigarren mailako domina Nazio Erakusketan), Apoteosis de la pelota vasca, El santo del tío Ramón, Caridad, Mary, Las autoridades de
mi aldea, Viejos ondarreses, El
requiebro, Bodas de oro, El primer
hijo al regreso del pescador,
Pícaros y mendigos, Los intelectuales
de mi aldea, La partida,
Esperando la barca, El mercado,
Danza vasca, Puesta del sol en
Garay, Paisaje de Mañaria, El
cabo Ogoño de Bermeo, Un caserío
en Mañaria, Desde Ondárroa,
Peña de Saturrarán, Autorretrato,
La partida eta J. Mayeas
eta J. Gerrikabeitiari eginiko erretratuak.Elias Salaberria Intxaurrandieta
Lezon jaio zen 1883an.
Lezon igaro zuen haurtzaroa, eta
txikitan hasi zen aurrean zuen
guztia marrazten. Eusebio de Pildain
Lezoko erretoreak eta Regino
Guezala alkateak Eliasen
marrazteko trebetasuna ikusita
Cubaseko markesarekin hitz egin
zuten Elias Donostiako Arte eta
Lanbide eskolan matrikulatzeko.
Markesak Doloretako Andre Maria
baten litografia eman zion
kopiatzeko, eta emaitza gustatu
zitzaionez laguntza eman zion
Donostiako Arte eta Lanbide eskolan
ikasteko. Eskolan Juan
Martínez izan zuen irakasle. Ondoren
markesaren alargunak diru
laguntza eman zion Madrilgo San
Fernandoko Eskolan aritzeko.
Madrilen Alejandro Ferrant eta
Moreno Carbonero izan ziren
Eliasen irakasle. Ondoren Parisa
joan zen, eta han Lucien Simón
eta Henry Martín pintoreen lanak
aztertu zituen batez ere. 1906an
Nazio Erakusketako Hirugarren
mailako domina eman zioten Tú
primero lanagatik. Timidez eta
Un geógrafo lanak ere urte horretako
erakusketara bidali zituen.
Handik bi urtera berriz ere
hirugarren domina lortu zuen
Layadores lanagatik; urte horretan
bertan Lolo, Atardecer eta
José María Salaberriaren erretratua
aurkeztu zituen. 1909an Parisen
egon zen denboraldi batez.
1912an Arte Ederretako lehen
domina eman zioten La procesión
del Corpus en Lezo lanagatik
(gaur egun Arabako Foru Aldundian,
Gasteizen). Urte horretan
bertan, Arte eta Lanbide Eskolakozuzendari zen Rogelio
Gordónek erakusketa bat antolatu
zuen Donostian, eta hainbat
euskal pintore ezagunek erakutsi
zituen bere lanak hartan. Horien
artean aipagarriak izan ziren,
besteak beste, Elias Salaberria
bera (Nere aita), Ramón Zubiaurre
(Pescadores de Ondárroa),
Ignacio Ugarte (Dos borrachos)
eta Valentín Zubiaurre (Matrimonio
holandés). Oso garrantzitsua
eta arrakastatsua izan zen erakusketa
hura. 1912an Lezoko Udalak
Gipuzkoako Aldundiari pentsio
bat eskatu zion Eliasentzat
atzerrian bere ikasketak jarraitzeko.
1913an Arte Ederretako
Erakusketan aurreko urtean lehendomina jaso zuen lan bera
Municheko Erakusketara bidali
zuen, eta urrezko domina eman
zioten. Erakusketa haren ondorioz
alemaniar kritikariek Eliasen
lanak goretsi zituzten. 1920. urte
inguruan margolan sail berezi bat
egin zuen Eliasek, tamaina handiko
eta kalitate oneko lanek
osatua: Gu, La ofrenda de Elcano,
San Ignacio de Loyola, Los
mineros, La Virgen de Aránzazu,
etab. Garai horretan Espainian
hainbat enkargu jaso zituen
erretratuak egiteko; ospetsuak
izan ziren Alfontso XIII.a erregearen
eta Maria Kristina erreginaren
erretratuak. Joan Sebastian
Elkanoren munduaren biraren
mendeurrena zela eta, Gipuzkoako
Aldundiak gai horren
inguruan margolan bat eskatu
zion. Eliasek mendeurren hurazela-eta egin zuten lanagatik Getariko udalak semetzakoa izendatu zuen. 1948an Ameriketan erakusketak egitea erabaki zuen, eta Buenos Airesen hogeita hamaika lan erakutsi zituen.
Harrera ezin hobea izan zuen, eta kritikariek Eliasen margolanak miretsi zituzten. Madrilgo San Francisco el Grande elizako kupula pintatzen ari zela hil zen 1952an. Eliasen lan nagusietako bat San Ignacio margolana da; 1916an pintatu zuen Gipuzkoako Aldundiak eskatuta. Eliasen beste lan aipagarriak: Duelo (Eliasek berak errea); Aizkolari; El ama; De arribada; Caperucita roja; Don Juan; Don Ramiro; El cantor de Nuestra Señora (bere aitaren erretratua), Agur, Euskalerria; San Francisco Javier; El hermano Gárate, etab.
Arruetarrak
Alberto Arrue, lau anaia artisten
artean zaharrena, 1878.. rtean jaio zen, Abandon (Bilbon).
Batxilergoa amaitu zuenean
Lekuona maisuaren eskutik
hartu zituen marrazki eta pintura
eskolak. Ondoren Guinea eta
Aramburu izan zituen irakasle
Arte eta Lanbide Eskolan. Hasierako
ikasketa horiek ontzeko
xedean, Madrila jo zuen 1894;
urtean, San Fernandoko Arte Ederretako
Eskolan onartu zuten, eta
Moreno Carbonero eta Muñoz
Degrain pintore adituak izan zituen
irakasle, besteak beste.
Margolaritzan trebatzeko zuen
irrikiari jarraiki, Erromara joan zen
eta estudio bat zabaldu zuen han.
Erroman eman zituen hiru urteetan,
oso margolan garrantzitsuak
egin zituen bere estudioan, «Associazione
Artistica Internazionale»
elkarteak sorturiko akademian
lan egiten zuela aldi berean. Parisen
bolada luze bat egin ondoren,
Caridad margolana aurkeztu
zuen Madrilgo Erakusketa Bi
Urtekoan (1901), eta hiru urte
geroago Lola izenburuko koadroa
aurkeztu zuen hiri berean egin
zen Arte Ederretako Nazio Erakusketan;
koadro hori, ordea, «sala
del crimen» deituriko aretoan
egokitu zioten eta, sumindurik
erabat, erakusketara horretara
gehiago ez aurkezteko erabakia
hartu zuen. 1905ean La vuelta de
la romería margolana aurkeztu
zuen Bilboko Arte Modernoko IV.
Erakusketan; Bizkaiko Aldundiak
erosi egin zion koadroa.
Frantzian eta Italian barrena
ibili zen hurrengo urteetan, eta
Juan de la Encinari ?Ricardo
Gutiérrez Abascal kritikariari?
egin zion erretratuak (1910) izan
zuen arrakasta ikusirik, beka bat
eskatu zion Arruerentzat bilbotar
talde intelektual batek Bizkaiko
Aldundiari; Aldundiak onartu
egin zuen eskaria. Ondoko urteetan
erakusketa askotan parte
hartu zuen (Bilbo, 1919; Londres,
1920; Bordele, 1920; Buenos Aires,
1922) eta 1923an, Bilbon,
Fray Juan de Zumárraga margolana
egin zuen, Gernikako Juntetxean
jartzeko Bizkaiko Aldundiak
eskatua. 1928. urtean berriz,Buenos Airesko arte galeria batean
jarri zituen erakusgai bere
lanak, Ramiro eta José anaiek
eginiko arte lanekin batera. Bizirik
zegoela 1943. urtean eskegi
ziren azkeneko aldiz bere margolanak,
Bilboko Delclaux arte
galerian hain zuzen ere, hurrengo
urtean hil baitzen Alberto
Arrue.
Alberto Arrue gure herriko
margolari fin eta itzaltsuenetako
bat izan da kritikaren arabera.
Maisutasun handiz islatu zituen
ohiturazko eszenak, eta nekazariek
eta arrantzaleek erakarrita,
landa eta itsaso giroko gaiak
margotu zituen batez ere: Pescadores
vizcaínos, Aldeanos de
Arratia, Pescadora, Tipos Vascos,
La galerna, Muchachas del puerto.
Euskal neska ijitoa ere behin
baino gehiagotan da protagonista
bere margolanetan, eta erretratu
bikainak margotu zituen:Tomás de Meabe, Quintín de la
Torre, autoerretratua. Haren margolanetan
guztia da leuna, zuzena
eta estilizatua: marrazkia, argia,
kolorea eta konposizioen
harmonia. Alferrekoa da obra
horietan nabarmenkeriarik edo
gehiegikeriarik bilatzea; aitzitik,
bikaintasuna lortzeko saio etengabea
igartzen zaio obra guztiari.
Margolari petoa izan zen, osoa,
eta ezinhobe menderatu zuen
bere estiloa. Ez zuen beste inor
hartu eredutzat, ez zuen sekula
ere etsi eta bereari eutsi zion ikusleen
gustuei, kritikaren esanei edo
edozein eskolak ezarririko arauei
jaramonik egin gabe.
José Arrue aurrekoaren anaia
da, semeetan bigarrena, eta
1885ean jaio zen Abandon. Antonio
Lekuonak Bilbon zuen estudioan
eman zituen lehen
urratsak margolaritzaren munduan,
eta Arte eta Lanbide Eskolara
joaten zen aldi berean, han
Guinea, Aramburu eta Sáenz izan
zituela irakasle. 1897tik aurrera
Frantzian eta Italian barrena bidaiatu
zen izeba batek lagundurik,
eta 1902an pintura eskolakjaso zituen Bartzelonako «Círculo
Artístico» akademian; han ezagutu
zituen Santiago Rusiñol pintore
eta idazle kataluniarra eta Suzanne
Valadon pintore frantsesa.
1905ean Parisa joan zen, eta bere
anaia Albertorekin jarri zen bizitzen;
haren eskutik izan zuen «La
Grand Chaumière» akademia librean
sartzeko aukera. Bi urtez
Milanen Florencio Constantino
tenor italiarrarekin bizi ondoren,
1908an itzuli zen Bilbora. Bilboko
Arte eta Lanbide eskolan irudimarrazkiko
klaseak eman zituen
eta urte berean, El Coitao aldizkaria
sortu zuen beste euskal artista
eta idazleekin batera, Maeztu
eta Meabe tartean.
Bestalde, bazen José ospetsu
bihurtuko zuen beste alderdi bat;
1909. urtean, Miuraren azienda
bisitatu ondoren, Indautxuko zezen
plazara azaldu zen toreatzaile,
eta ez omen zuen batere gaizki
egin, beste zazpi korridatan
parte hartu baitzuen. Harrezkero
hainbat aldiz taxutu zuen Bilboko
zezenketa feriarako kartela.
1911n Bilboko Delclaux arte
galerian jarri zituen erakusgai bere
margolanak, eta urte berean sortu
zuen, beste lagun batzuekin
batera, Euskal Artisten Elkartea.
Arrakasta handia izan zuen lau
urte geroago arte galeria berean
egin zuen erakusketak, eta Lux
Etxeak kartel batzuk eta posta
txarteletarako ilustrazio batzuk
eskatu zizkion. 1920an anaia Ricardorekin
batera, erakusketa
interesgarri batean parte hartu
zuen Bartzelonan Euskal Artisten
Elkartearen eskutik. 1925. urtean
bigarren klaseko domina eman
zioten Parisen egin zen Arte Dekoratzaile
Erakusketan. 1928an
anaia Ramirorekin joan zen Ameriketara
eta Montevideo, Buenos
Aires eta Córdobako arte galeria
garrantzitsuenetan jarri zituzten
erakusgai beren artelanak. Espainiako
gerra zibilaren ondorioz
Laudion hartu zuen etxebizitza,
eta hurrengo urteetan erakusketa
gutxi batzuk eginik, hantxe hil
zen 99 urte zituenean.
José Arruek batez ere gai eta
erromeria herrikoiak margotu zituen,
eta umore handiz deskribatu
zituen euskal jaiak. Marrazkilari
bikaina eta zehatza izan zen,
eta bere margolanei, askotan pertsonaiez
beteak izan arren, aldezaurretik egileak ondo aztertu eta
erabaki duen ordena igartzen
zaie, jarrera eta objektu guztiek
beren agertzeko arrazoia eta izaera
baitute.
Ramiro Arrue ere, anaia gazteena,
Abandon jaio zen, 1892an.
Oso gazte zela bere izeba batek
Donibane Lohizunen zuen etxe
batean jarri zen bizitzen. 1911n
Parisa joan zen eta Montparnasseko
akademia libreetan marrazkia
eta pintura eskolak jaso zituen.
Parisen Mogrobejo eskultore
handia ezagutu zuen, eta
hark erraztu zion «La Grand Chaumière»
akademiarako sarrera.Francisco Durrio eskultorearen
lantegia bisitatu zuen, eta Gauguinen
margolaritza sakon aztertzeko
aholkua eman zion bizkaitarrari.
Halaber, Bourdelle eskultorearen
lantegiko obrak miresteko
aukera izan zuen. Parisko
Udazkeneko Jauregian bere
margolanak birritan eskegi ondoren,
Bilbora itzuli zen eta 1924an
hiri horretako Arte ModernokoMuseoak Jugadores de cartas margolan ospetsua erosi zion; euskal kutsu nabarmeneko margolana da, baina bistakoa du Cézanneren eragina. Hurrengo urtean, Parisen, urrezko domina eskuratu zuen Arte Dekoratzaile Erakusketan La danza en el País Vasco izenburuko margolanari esker. Bestalde ilustrazio lan bikainak egin zituen bi liburu ospetsuetarako, Francis Jammesen La boda vasca eta Pierre Lotiren Ramuntxo obretarako hain zuzen ere. 1928an anaia Josérekin joan zen Ameriketara, eta erakusketa arrakastatsuak egin zituzten Montevideon eta Córdoban. 1934an
Parisko Opera Antzokiak Perkain
drama lirikoan parte hartzen zuten
artisten jantzien diseinuak eta
dekorazioak egin zitzala eskatu
zion Ramirori, eta ezin kritika
hobeagoak jaso zituen Parisko
prentsan.
1938. urtean Donibane Lohizunen
zen berriro ere, eta Espainiako
gerra zibiletik ihesi zihoaeuskal artista asko jaso zituen bere etxean. Hamar urte geroago Pierre Lotiren Ramuntxo obra ospetsua taularatzeko dekorazioak zuzendu zituen Baionako Antzoki Nagusian, eta Erensoinka eta Etorki taldeentzako jantziak eta dekoratuak ere taxutu zituen.
1954. urtean Joseph Peyreren Juan el vasco liburua apaindu zuen, eta Euskal Paisajearen lehenengo saria eskuratu zuen Donostiako lehiaketara aurkeztu ziren 70 koadroen artean. Donibane Lohizunen hil zen 1971n.
Ricardo Arrue ere Abandon jaio zen, 1890ean, eta beraz, anaietan hirugarrena zen. Anaiek bezalaxe, Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen lehen ikasketak, akademia libreetara joaten zela aldi berean. Bere anaia Alberto izan zuen irakasle bolada luze batean, eta Parisko Louvre eta Cluny museoetan, eta Arte Dekoratzaile Akademian ondu zituen ondoren ikasketak. Madrilgo Pradoko Museoan erakusgai zeuden artelanak aztertu ondoren, Bilbora itzuli zen eta han hartu zuen egoitza. Pixkanaka zeramikak eta esmalteak lantzen hasizen, eta trebetasun handia lortu zuen. 1924. urtean Madrilen egin zen Arte Dekoratzailearen Nazio Lehiaketan sari garrantzitsu bat eskuratu zuen, bertara aurkeztu zituen esmalte landu eta ederrei esker.
1938. urtean Venezuelara joan zen, eta Caracasko Arte Ederretako Lizeoko esmalte eta zeramikako irakasle izendatu zuten; han jardun zuen irakaskuntza lanetan 1978. urtean hil zen arte.
Venezuelan sari ugari jaso zituen, eta Zaragozako Arte Ederretako San Luis Errege Akademiako urgazle ere izendatu zuten. Bestalde, Metalen gaineko Esmaltea lantegia sortu zuen Caracasen, eta esmalteak lantzeko «Grupo Arrue» taldea ere osatu zuen bere inguruan (1940).
Esmalte zoragarriak landu zituen, Bilboko Euskal Artisten Elkarteak duen egoitzako beirateetan dauden bi lanek erakusten dutenez, eta ate berriak zabaldu zizkion Euskal Herriko zeramikagintzari.
Bikain lantzen zituen bere esmalteak, eta dekorazio motibo ikusgarriak egin zituen.
Pintura soziala
Mende honen lehenengo urteetako
artea aztertzerakoan
esan beharra dago nazionalistek
eta sozialistek betetzen zituzten
alor politikoak ezberdinak izanik,
talde bakoitzaren helmugak ere
ez zuela batak bestearekin zerikusi
handiegirik izaten. Ildo horretatik
jarraituz artisten artean ere,
joera politiko batekoak zein bestekoak
ziren, jakina. Hala ere zaila
da arte sozialista hutsa edota arte
nazionalista soila sortu zenik esatea.
Izan ere, artistak, artista den
aldetik, sortze askatasunari ematen
baitio lehentasuna, gehienetan,
eta izan ditzakeen ideia politikoak
gainditurik geratzen dira
askatasun horren kariaz. Izan da,
haatik, langilearen bizimodu latza,
errealismo handiz, bere pintura
lanetan jaso duen artistarik,
euren lanetan sozialismoaren eragina
erakutsiz. Horrela gertatzen
da, hain zuzen ere, Arteta eta Tellaeche
pintoreen lanetan.
Aurelio Arteta Bilbon jaio zen
1879. urteko abenduaren 2an.
Hamalau urte zituela Arte eta
Lanbide Eskolan hasi zen marrazkigintza
lantzen. Hurrengo urtean,
aita trenbideetako enplegatua
zela-eta, familiak Valladolidera
joan beharra izan zuen. Han ere,
bere zaletasunari jarraituz, Arte eta
Lanbide Eskolan jardun zuen Artetak;
horrez gainera, Luciano
Sánchez Santarék emaniko eskola
partikularrak ere hartzen zituen.
Familiak ahalbide ekonomiko
handirik ez zuelako, Artetak ikastearekin
batera enpresa bateko
morroi lanak ere egin behar izaten
zituen. Laster, 1897. urtean,
Madrila joatea erabaki zuen hangoSan Fernandoko Arte Ederretako
Eskolan ikasteko asmoz.
Hori egin ahal izateko zenbait
lanbide xumetan jardun behar
izan zuen. San Fernandoko Eskola
horretan gerora pintore ospetsu
bihurtuko ziren hainbat
ikaskide izan zituen, hala nola
López Mezquita eta Elias Salaberria,
besteren artean.
Nolanahi ere, 1902. urtean Artetaren
egoerak hobera egin
zuen, nabarmen, Bizkaiko Aldundiak
beka bat eman ziolako.
Hori eskuratzeko lehiaketa batean
parte hartu zuen; norgehiagoka
horretara Angel Larroque
pintorea ere aurkeztu zen, eta
landu beharreko gaia ?Laneko
istripu bat? zuten. Antzeko arte
maila erakutsi zutela-eta biek,
beka bana lortu zuten. Beraz,
udazkenerako jadanik Parisen
zen Arteta, Quintín de Torre eskultorearekin
batera. Frantziako
hiriburuko Montmartre auzoan
hartu zuen bizilekua, giro artistiko
bete-betean; hango artisten
artean Puvis de Chavannes izan
zen Artetarengan eraginik handiena
izan zuena. Bestalde, Belgikara
egindako bidaietan pintore
flandriarren errealismo sozialarekin
egin zuen topo; haien
ikusmoldearekin bat etorri zen
Arteta. Hiru urte geroago, 1905.. rtean, beraz, Italiako hainbat
hiri eta museo bisitatuko ditu:
Erroma, Florentzia, Milan.
1906. urtean Bilbora itzuli zen,
eta bere lehenengo erakusketa
antolatu Delclaux arte galerian.
Edonola ere, Artetak ez zituen
koadro asko pintatzen, bere lanei
buruzko kritiko zorrotzenaArteta bera baitzen; behin eta
berriro ezabatzen zituen, hurrengoa
lehengoa baino kalite hobekoa
lortzen zuen arte. Horren
ondorioz, bizi izateko kartelak
eta antzekoak egin behar izaten
zituen: estropada edo pastoraletakoak,
futbol partiduetakoak eta
beste ekitaldi askotakoak Artetarenak
izaten ziren. 1908. urtean
mural eder bat egin zuen Zabalatarren
jauretxean. 1911. urtean
Euskal Artisten Elkartea sortu
zutenean Arteta zegoen kide sortzaileen
artean. Elkarte horretako
sarrera eta aretoak edertzeko lau
oihal handi egitea erabaki zen,
eta horietako bat Artetaren esku
utzi zuten; hartarako Eva arratiana
izeneko lan ederra egin
zuen. 1919. urtean Parisko Erakusketarabi obra bidali zituen:
La despedida de las lanchas eta
María; biek ere laudorio ezin beroagoak
jaso zituzten kritikoen
aldetik. Hurrengo urtean Londresko
Erakusketan Marineros
torpedeados obrak ere arrakasta
ederra izan zuen, kritikoek ez
ezik garai hartako intelektual
ospetsuek ere biziki goretsi baitzuten.
?Lan bikaina, benetan
hunkigarria, koadroaren barne
marrek bata bestearekin elkartuz
osotasun trinkoa erakusten dute?,
zioen Salvador de Madariagak.
1921. urtean Bilboko Bankuak
Madrilen duen sukurtsalerako
sarrerako pintura egitea eskatu
zion; lan hari esker Artetaren
dohainak Espainiako hiriburuan
ere ezagunago egin ziren.Ondorengo urteetan Artetak lan
asko egingo ditu: adibidez, Logroñoko
Apaizgaitegian, 1925.. rtean. Baina langilearen egoera
ere gai kutuna du artistak, eta,
hala, urte horietan pintatzen ditu
Barrio obrero, Paisaje urbano
con figuras, Campesino con una
vaca y una ternera eta beste.
1930. urtean pinturako lehen sari
nazionala lortu zuen Bañistaslanarekin. Bi urte geroago, 1932an
alegia, Arte Ederretako Erakusketan
lehenengo domina eskuratu
zuen.
Espainiako gerra zibilaren garaian
Madrildik Valentziara joan
zen, eta ondoren Miarritzera.
Gerra zibilak Euskal Herrian sorturiko
egoerari buruzko koadro
asko pintatu zituen. 1940. urtean
Mexikora joan zen, eta han hil
zen, azaroaren 10ean, tranbia istripu
baten ondorioz.
Kritiko guztiak bat etorri ziren
Artetari buruzko iritzia ematerakoan:
goi mailako artista bikaina
izan zen.
Julián de Tellaeche Bergaran
jaio zen 1884. urteko azaroaren
30ean. Gaztetan, hala ere, Lekeitiora
joan zen bizitzera, eta han
itsas ikasketak egiten hasi zen,
aldi berean marinel bezala lanean
jarduten zuela. Laster, baina, pintore
izateko gogoa piztu zitzaion,
eta asmo horri jarraituz Madrila
joan zen, 1900. urtean, margolaritza
ikasi eta lantzera. Espainiako
hiriburuan bi urte egin zituen
Eduardo Chicharro maisuaren
gidaritzapean. Ondoren, 1902.. rtean alegia, Parisa joan zen ikasketaksakondu asmoz. Frantziako
hiriburuan Julienen eta Colarosiren
akademietan jardun zuen
beste bolada batean. Hortik aurrera
bere bizibidea pintura izango
da, bai pintore bezala, bai pinturako
kritiko gisa egunkarietan
idatzitako artikuluen bidez, edota,
biziaren azkenaldian, Peruko
Altxor Artistikoaren Kontserbatzaile
postua betez. Koadro askopintatu zituen eta erakusketa anitzetan
parte hartu. Azpimarratzekoa
da, Tellaechek aukeratzen
zituen gaiei dagokionez, Lekeitioko
bere bizialdiak eta itsasoarekin
izan zuen harremanak bizi
guztirako eragina izan zuela bere
ibilbide artistikoan; izan ere, egin
zituen ia koadro guztiek erlazio
zuzena dute itsasoarekin: itsasontziak,
kaiak, arrantzaleak, etab.
Zaila gertatzen da Tellaecheren
lanetan joera artistiko zehatz bat
aurkitzea; izan ere, nortasun handiko
gizona izanik, koadroa osatzerakoan
oso ñabardura pertsonalak
eransten dizkio sortzearen
urrats bakoitzari. Joera fauvista
xume bat nabari bazaio ere, Moneten,
Cézanneren edota Van
Goghen ukitua ere agertzen da
haren pintzelkada indartsuan.
Lehenengo erakusketak Bilbon
egin zituen: 1910. urtean ?Sociedad
Filarmónica?-k eratutako
batean Lekeitio gaitzat duen olio
lana aurkeztu zuen. Bi urte geroago
erakunde horrek antolaturiko
erakusketan hartzen du parte,
berriro ere. 1913. urtean Tolosako
Euskal Jaietan hiru koadro
eskegi zituen. Bilbon egin zituenhurrengo hiru urteetan beste
erakusketak. 1916. urtean Bartzelonara
joan zen lehenik eta
gero Madrila; Madrilen 18 oihal
aurkeztu zituen. 1920. urtean, Donostian
egindako erakusketa batean,
32 margolan aurkeztu zituen;
haietako bat, Pescador vasco
olio lana, hain zuzen ere, hiri
horretako San Telmoko Museoak
erosi zion.Geroago, bere ospea zabaldu
ahala, atzerriko hainbat tokitan
egin zituen erakusketak. Horietako
garrantzitsuenak aipatzearren,
jarraian esango diren hiriburuetan
egindakoak azpimarratu
beharko lirateke: Bruselan,
1921. urtean, Parisen, 1922. urtean
eta Stockholmen, 1923. urtean.
1928. urtean, Euskal Artisten
Erakusketan hartu zuen parte
Donostian eta San Telmoko Museoak,
berriro ere, koadro bat
erosi zion, Puerto de Orio izenekoa
alegia.
Esan bezala, Tellaecheren sorketa
lana oparoa izan zen, eta
egindako koadro guztien zerrenda
agertzea ezina bada ere, ezagunenak,
eta ospetsuenak, izendatuko
dira hemen: El grumete
blanco, Viejo pescador, Mujeres
en la costa edo Canal de Brujas,
besteak beste.
Julián de Tellaeche Perun hil
zen, 1957. urteko abenduaren
24an.
R. Baroja Nessi, A. Larroque Echevarría eta A. Martiarena Lascurain
Ricardo Baroja Nessi pintore,
grabatzaile eta idazlea zen.
Minas de Riotinton jaio zen,
Huelvako probintzian, 1871n, eta
Beran hil, Nafarroan, 1953an.
Serafínen semea eta Píoren anaia
zen. Aitaren lanbide ibiltariak,
Estatuaren zerbitzuko meatzetako
ingeniaria baitzen, Ricardo
Espainiako hegoaldean sortu izana
esplikatzen du. Izan ere, Serafínek
familia berarekin eramateko
ohitura zuen lantokiz aldatzen
zenetan. Urtebete zuela,
gurasoen sorterrian, Donostian,
zegoen Ricardo; zortzi urte zituela
Madrila aldatu ziren, eta Iruñera
bi urte geroago. Nafarroako
hiriburuan beste bi urte igarota,
Madrila joan zen ingeniaritza
ikasketak egitera. Gaixotasunak
jota, ikasketak eten behar izan
zituen. Garai hartan pintura eskolak
hartu zituen Eugenio Vivó
pintore valentziarrarekin. Gero,ingeniaritza ikasketak alde batera
utzi, eta Archivos, Bibliotecas
y Museos izeneko karrerari ekin
zion, museoren batean lan egiteko
ametsarekin. Ikasketak
amaiturik, alabaina, artxibozain
gisa jardun behar izan zuen Espainiako
hainbat hiritan ?Cáceres,
Bilbo, Teruel, Segovia?
1804tik 1902ra. Lanbide hartaz
asperturik, familiak Madrilen
zuen okindegiaren ardura hartu
zuen Pío anaiarekin batera.
Lehenengo koadroekin batera,
Píoren obretarako irudiak moldatu
zituen. Akuafortea interesatzen
zitzaion, eta grabatuaren alorra
lantzeari ekin zion. Mendea abiatu
eta hamabi urteren epean, laurogeita
hamar akuafortez gora
ondu zituen; horietan erretratuak
eta garai hartako Madrilgo eszenak
nabarmentzen dira. Hona
haietariko zenbait: Asfaltadores
en la Puerta del Sol (1900), Losnovios (1906), Almazán, Procesión,
El Piropo (1907), El Café,
Jardín de cisnes (1907), Autorretrato,
Suburbio, Salto de pértiga.
1900. urtetik aurrera, Bilbon antolaturiko
Arte Modernoko Erakusketetan
esku hartzen du, baita
hainbat aldiz Madrilgo Arte Ederretako
Erakusketan ere. 1906ko
Nazio Erakusketan bigarren domina
lortzen du grabatuaren
sailean, eta lehena 1908an.
Orobat, bere garaiko artista
gazteekin harremanetan zeuden
bi anaiak, eta biak azaldu ohi
ziren Café de Levanteko tertuliara;
gerora oso ezaguna gertatu
den jendea biltzen zen han, bai
pintoreak (Romero de Torres, E.
Nieto, Picasso, Penagos, Arteta,
Zuloaga, Rusiñol?), baita idazleak
ere (Azorín, Valle-Inclán,
Rubén Darío, Antonio eta Manuel
Machado?).
1912an Ricardo eta Pío Baroja
anaiek Itzea etxea erosi zuten
Beran. Horrek Ricardoren Euskal
Herriarekiko lotura eraberritu
zuen. 1918an Carmen Monné
pintore ipar amerikarrarekin
ezkondu zen.
1927an Madrilgo Artes Gráficas
Eskolako irakasle izendatu zuten,eta berriro grabatuarekiko interesa
piztu zitzaion. Litografia alorreko
saioak egin zituen orduan;
halaber, emultsio fotografikoen
bidez erreprodukzio era errazagoak
bilatzen zituen. Garai hartan
bestalde politikan esku hartu
zuen, errepublikaren alde.
Garai hartako zenbait akuaforte
dira La rusa, El ahorcado, La
checa, El peregrino. Halaber, Bilboko
Museoan diren olio pintura
txikiak ere egin zituen orduan.
Garai hartako zenbait heliograbatu
ere gordetzen dira, hala nola
Nido de cigüeñas izenekoa. Obra
askotan, bestalde, itsas gaia ukitu
zuen. Pinturari buruzko idazkietan,
margolari ?argizaleen?
aurkari erabakia agertu zen, kolore
efektu nabarmenak higuin
baitzituen.
1931. urtean begi bat galdu
zuen istripu batean, eta grabatua
alde batera utzi zuen betiko; pintura
ere alboratu zuen denbora
batez. Egoera berri hark literatura
jarduera areagotzera eraman
zuen. Aurretik ere hainbat obra
ondurik zeuzkan, besteak beste:
El Cometa (1915) eta Olimpia de
Toledo dramak; El Pedigree
(1924-1926) antzerki lana; Fernanda
(1920), Los tres retratos
(1930) eleberriak. 1935ean Cervantes
saria eman zioten La nao
capitana eleberriagatik.
Espainiako gerra zibilaren ondorioz
Ricardoren obra asko galdu
ziren, Madrilgo etxea deseginik
gertatu baitzen. Ekonomia
hondamendiak jota, pintore profesional
gisa aritu behar izan zuen
azken hamabi edo hamalau urtez,
askotan buruz, oroimenez,
margotzen zuela. Donostian, Bilbon
eta Madrilen egindako
erakusketetan arrakasta bildu
zuen. Beti ere, idazten jarraitu
zuen: La tribu del halcón (1940);
Bienandanzas y fortunas, Pasan
y se van (1941); Los dos hermanos
piratas, Gente del 98 (1944), etab.Ricardo Baroja ez dago inongo
eskolatan sailkatzerik; bere
pintura guztiz antiakademikoa
da. Akuafortean artista handia da,
eta olio pinturan abangoardiakoa
eta berritzailea izan zen.
Angel Larroque Echevarría
Bilbon jaio zen,1874an, eta
1961ean hil zen. Artista familian
jaioa zen, Bernardo aitona, eta
Leon Bernardo aita pintoreak
baitziren. Bederatzi urte zituela
Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan
hasi zen ikasten; Anselmo
Guinearen dizipulu kuttunena
izan zen. 1894an Bizkaiko Diputazioaren
beka bat jaso zuen
Parisen pintura ikasketak sakontzeko.
Urte hartan bertan, Sttutgart
hirira aldatu zen Nemesio
Mogrobejo eskultorearekin ikasteko.
1899an, bere prestakuntza
jarraituz, nazioarteko maisuen
kopiak egiten hasi zen Madrilgo
El Prado Museoan. 1902an Erroma
eta Florentziara joan zen Bizkaiko
Diputazioak emandako
bigarren laguntzarekin. 1907an
erretratugile gisa jardun zuen
Munichen eta Austriako hainbat
hiritan. 1911n, Mexikon, Ohorezko
Diploma lortu zuen Independentziaren
Mendeurrenaren
kariaz egin lehiaketan. 1912an
Madrilgo Arte Ederretako Nazio
Erakusketako lehiaketan esku
hartu zuen lehen aldiz, Retrato
de la señora y la niña de J.T. eta
En la fuente obrekin; 1917an,
hirugarren domina lortu zuen
lehiaketa berean, Recolección de
manzanas olio pinturarekin;
1920. urtekoan Autorretratos eta
La fortuna koadroak aurkeztu
zituen. Parisko lehiaketetan ere
parte hartu zuen: Société Nationale
des Beaux Arts, 1913 eta
1914an. Gero, 1921ean, Bilboko
Arte eta Lanbide Eskolako irakasle
postua bereganatu zuen oposizio
bidez. Heldutasunera iritsita,
erakusketa pertsonalak egin
zituen: Bilbo (1945), Madril
(1945), Bilbo (1947). Goian aipaturikoez
gain, hona Larroqueren
beste zenbait koadro ohargarri:
Adán y Eva, Charros en el campo,
La joven del sofá, El ciego de
los romances, Los paisanos vascos,
El txistu en la romería, Retrato
de Ramón de la Sota, Las
hilanderas, La chica del gato.
Larroquerengan, oro har, italiar
pinturaren eragina nabarmentzen
da, nahiz eta euskal pintura tradizionalaren
kromatismoaren
barne integraturik ageri den. Teknikarennagusitasuna, dotoretasuna
eta ñabarduretarako jaidura
dira Larroqueren ezaugarriak.
Ascensio Martiarena Lascurain
gipuzkoar pintorea da (Donostia,
1884 - 1966). Martiarenarengan,
berak onduriko obrez
gainera, artista askoren prestakuntzan
izan duen zeregina
hartu beharra dago kontuan.
Hasitako ingeniaritza ikasketak
alde batera utzi eta Parisa joan
zen 1902. urtean pintura landu
beharrez. Han bi urte eman zuen
Jean Paul Laurene irakaslearekin,
eta gero sorterrian finkatu zen.
1912an Donostiako Arte eta Lanbide
Eskolako marrazkigintzako
irakasle postua eskuratu zuen
oposizio bidez. Hantxe jarraitu
zuen, harik eta 1936an erbesteratu
behar izan zuen arte. Plaza
galdurik, itzulitakoan, 1941ean,
bere akademia ireki zuen.
Madrilgo Arte Ederretako Nazio
Erakusketako lehiaketan esku
hartu zuen hainbat aldiz: 1904an
(ohorezko aipamena, Mercader
moro koadroagatik); 1912an;
1915ean (hirugarren domina, Retrato
eta A la misa mayor koadroengatik)
eta 1917an. Bestalde,
hainbat erakusketa egin zuen:
Kanadan (1916); Parisen (1921,
1924, 1925, 1936); Donostian
(1910, 1928, 1950, 1960); Bilbon
(1921). Halaber, 1951ko «I Bienal
Hispanoamericana de Arte» delakoan
esku hartu zuen. Hona
Martiarenak lorturiko beste zenbait
sari: hirugarren saria Panamako
Arte Erakusketan (1916);
ohorezko saria Donostiako Eguberrietako
Lehiaketan (1950).
Martiarenaren beste obra ohargarri
batzuk dira: Rita, El Rosario,
Madre vasca, Retrato de señora,
Cacharrera castellana, Desnudo,
Puente del Sena, Retrato de mi
padre, Retrato de don Miguel de
Unamuno, Playa Bretona.Parisko garaiko estetikak eragin
handia izan zuen Martiarenarengan.
Paisajeetan inpresionismorako
joera garrantzi handikoa
bada ere, joera hori pintorearen
nortasunaren mende agertzen da.
Kolorearen erabilera ausarta,
aberastasun kromatikoa eta marrazkiaren
indarra dira Martiarenaren
paisajeen ezaugarri batzuk.
Erretratuen artean, Parisen egindakoak
nabarmentzen dira: puntilismoaren
hurbileko teknikaz
eta hiru arkatzez ?sangina, beltza
eta zuria? eginak dira, eta
Martiarenak marrazkia nola menderatzenzuen erakusten dute.
Geroagoko erretratuetan ?herriko
jendea? profila guztiz markatua
eta marrazkia guztiz nabarmena
ageri da, argi indartsu batek
adierazpen indarra azpimarratzen
duela.
Goian azaldu den bezala, Martiarena
irakaslearen jarduera guztiz
ohartzekoa da. Aldi desberdinetan,
hainbat dizipulu izan
zituen, hala nola Antonio Valverde,
Jesus Olasagasti, Marta Cárdenas,
Carlos Bizcarrondo, Laura
Esteve, Mikel Forkada, Ana Mª
Parra, Carlos Sanz?
Frustrazioaren belaunaldia
belaunaldia?, ?27ko belaunaldia? edo ?Hirugarren ?36koa? ere esaten zaio frustrazioaren belaunaldiari. Belaunaldi horretako kideak XIX.. ende bukaeran edo XX. mende hasieran jaioak dira. Espainiako gerra zibilak haien bizitzak eta jarduerak eten zituen, eta gertaera hori da hain zuzen ere belaunaldi honen ezaugarria. Gehienek beren jaioterriaren inguruan hasi zituzten pintura ikasketak; hala ere, ezin izan zioten uko egin Madrila joateko aukerari, garai hartan oraindik ere Madrilgo eskolek erakarpen handia baitzuen euskal pintoreengan. Belaunaldi honetako kide nagusiak, jaiotza urtearen arabera, Jenaro Urrutia, Juan de Aranoa eta Gaspar Montes Iturrioz dira, besteak beste; lehenengo biak bizkaitarrak dira, eta gipuzkoarra hirugarrena.
Jenaro Urrutia Olaran
P
lentzian jaio zen 1893an eta
1965ean hil zen Bilbon. Bilboko
Arte eta Lanbide Eskolan
hasi zituen margolaritza ikasketak;
1918an Bizkaiko Aldundiak
beka bat eman zion Parisen
bere ikasketak sakontzeko, eta
bi urtez bizi izan zen Parisen.
1921ean erakusketa bat egin
zuen Bilboko Euskal Artisten
Elkartean. Bizkaiko Aldundiak
berriz ere beka bat eman zion,
Italiara joateko oraingoan, eta
1923an Erromara joan zen. Hurrengo
urtean beste erakusketa
bat egin zuen Artisten Elkartean.
Erakusketa hartako bi lan Bilboko
Arte Modernoko Museorako
aukeratu zituzten: Bañistas
eta Naturaleza muerta. 1926an
Euskal Artisten Elkarteko lehendakari
izendatu zuten, eta Donostiako
1928ko Euskal Aste
Nagusian erakusketa bat egin
zuen Euskal Artisten Elkartean.
Espainiako gerra zibila amaitu
ondoren, hainbat erakusketa
egin zuen Bilbon 1960. urteaarte. Garai hartan horma pinturarekiko
ardura sortu zitzaion
eta mota horretako lan ugari
egin zituen, hala nola Barakaldoko
San Jose parrokian, Lutxanako
Artzain Onaren elizan,
Bilboko San Joan Bataiatzailearen
elizan eta Bilboko Santa
Marinako Antituberkulosoan.
Urrutia Erroman bizi izan zenean
Berpizkundeko pintoreek,
Rafaelek batez ere, erakarri zuten,
eta Rafael izan zen hain zuzen
ere Urrutiaren lehenengo
mugarria. Euskal ohiturak bere
erara interpretatzen ditu, eta
bere lanetan idealizazioa nagusitzen
zaio errealismoari. Bestalde,
bere lanak ondo eraikiak
daude; indar eta espiritualtasun
handikoak dira. Arte kritikariek
hasiera-hasieratik harrera ona
egin zioten bere lanari. Urrutiaren
lanek kolorearen fintasuna
dute ezaugarri berezkoena. Esan
ohi da euskal pinturaren ezaugarri
nagusia gris, urdin eta berdeen
gamen leuntasuna dela;Urrutiak hori jasotzeaz gainera
sentiberatasuna eta kolore aberastasuna
gehitu zizkien bere
lanei. Bestalde, soiltasunarenbidez irudiak handitu eta leundu
egiten ditu, eta gainera sakontasun
handia ematen dio lanari.
Juan de Aranoa
Bilbon jaio zen 1901ean. Hogeita
hiru urte zituela Bizkaiko
Aldundiaren beka bati esker Parisa
joan zen margolaritza ikasketak
sakontzera. 1929an Algortako
eta Zaldibarko ermitetako
horma irudiak egin zituen, eta lan
haiei esker horma irudigile gisa
ezaguna egin zen Aranoa. 1911n
Bilboko Euskal Artisten Elkartean
erakusketa bat egin zuen, eta
arrakasta handia eta kritika onak
jaso zituen; 1927-1930 bitartean
beste hainbat erakusketa egin
zituen elkarte horretan bertan, eta
gerra aurreko pintore nagusietako
bat bihurtu zen. 1934an Urrutiarekin
eta Martínez Ortiz-ekin batera
Bilboko Luziano jatetxea
apaindu zuen. 1937an Argentinara
erbesteratu zen, eta han hainbat
erakusketatan parte hartu zuen.
Arrakasta handia izan zuen, Calvario
lanak batez ere, eta Ameriketako
beste hainbat herrialdetan
erakutsi zituen bere lanak.
1945ean Mar del Platako Kasinoan
Denak Bat erakundeak Euskal
Pinturaren Erakusketa antolatu
zuen eta Aranoaren zenbait
lan egon ziren erakusgai. Hamabi
urtez erbestean egon ondoren,1949an Bilbora itzuli zen. 1952an
Donostiako Euskal Aste Nagusiko
Euskal Pintoreen erakusketan
parte hartu zuen beste pintore eta
eskultore ezagun batzuekin, besteren
artean, I. Zuloaga, R. Zubiaurre,
J. Olasagasti, I. Etxandi,
R. Baroja eta V. Zubiaurrerekin.
1958an Bizkaiko Aldundiko horma
irudiak egin zituen.
Aranoak maisutasunez erabiltzen
du kolore grisa; bere irudiak
soilak baina indar handikoak
dira. Aranoaren lanen
ezaugarri den goibeltasuna
arrantzaleen margolanetan nabarmentzen
da. Lancha Mutil,
Marinero Vasco, Andre Maria de
Bermeo eta La siesta lanak Bilboko
Arte Modernoko museoan
daude erakusgai; Susana saliendo
del baño, Ansiedad, Moisés
sacando agua de la roca eta
Calvario, Hego Ameriketako,
Estatu Batuetako eta Europako
museoetan; Maternidad E. Momeñeren
bilduman, Bilbon. Bestalde,
Aranoaren horma irudien
artean aipagarriak dira Landatxueta
elkartekoa, Algorta eta
Zaldibarko elizetakoak eta A.
Zubizarretaren mausoleoa.
Gaspar Montes Iturrioz
Irunen jaio zen 1901. urtean.
Echeandía eskultorearekin eta
J. Salís Camino pintorearekin hasi
zituen ikasketak. Salís Camino
eta N. Camiok pentsio bat lortu
zioten, eta Madrila joan zen pintura
ikastera. Han, J. M. López
Mezquita eta F. Alvarez de Sotomayor-ekin
aritu zen ikasten eta
lanean. 1924an Gipuzkoako Aldundiak
antolatutako Artista Berrien
Erakusketan sari bat lortu
zuen, sariaren diruarekin Parisa
joan zen, eta Colarossi akademian
aritu zen ikasten. 1926an
Madrilgo Ateneoko Erakusketaaretoan erakutsi zituen zenbait
lan, Bernardino Bienabe Artía
gipuzkoar pintorearekin batera.
Handik urtebetera Baionako Euskal
Museoan egin zuen erakusketa
bat Bienabe Artía eta Jesus
Olasagastirekin. Arte Ederretako
Erakusketa Nazionalera Roncesvalles
eta Paisaje en Irún lanak
bidali zituen 1927an, eta El embarcadero
eta Fuente de Narciso
1930ean. 1938an Irungo Udal
Akademian Marrazki eskolak
ematen hasi zen. 1970ean ?Siete
Maestros Españoles del Dibujo?
erakusketan parte hartu zuen
Vázquez Díaz, Casas, MartínezOrtiz, Arteta Colmeiro, eta abarrekin
batera. Handik urtebetera
?Guipúzcoa vista por sus pintores?
erakusketa ibiltarian Montes
Iturriozen hainbat lan egon ziren
ikusgai. Erakusketak egin ditu
Madrilen, Donostian, Bilbon,
Pauen, Baionan, etab., eta sari
ugari irabazi ditu, besteak beste,
Pintoreen Lehiaketako lehen saria,
Gipuzkoako Aldundiak antolatua
(1928); Donostiako Eguberriko
Lehiaketako lehen saria
(1951); Donostiako Udaleko bigarren
saria; Donostiako Eguberriko
Lehiaketako Darío Regoyossaria. Gipuzkoa, Valentzia eta
Asturiasko hainbat elizatako horma
irudiak egin ditu. Nafarroako
eta Aragoiko hotel batzuk apaindu
ditu, eta beirateak ere egin
izan ditu. Hainbat museotan ditu
bere lanak erakusgai, esate baterako,
Donostiako San Telmon,
Bilboko Udal museoan, Mar del
Platan (Argentina), Gipuzkoako
Aldundian. Paisajeak pintatu ditu
batez ere, beti ere bere jaioterriaren
ingurukoak. Bere lanetako
koloreak sutsuak dira, baina argiak;
xehetasunak harmoniaz biltzen
ditu; pintzelkada bizkorra
eta soila du.
J. Olasagasti, N. Martínez Ortiz de Zárate, P. Olaortúa eta C. Landi Sorondo
Jesus Olasagasti Irigoien Donostian
jaio zen 1907an eta
1955ean hil zen hiri horretan
berorretan. Ascensio Martiarena,
Julián Tellaeche eta Daniel Vázquez
Díazen ikasle izan zen.
1922, 1923 eta 1925ean Donostiako
Artista Berrien Lehiaketan
parte hartu zuen; bitan lehen
saria irabazi zuen. 1926an Italiara
joan zen Juan Cabanas eta
Mauricio Flores Kaperotxikirekin
batera. Han izan zen bitartean
Quattrocentoko artistak ikertu
zituen batez ere. 1926. urtean
bertan Bilboko Euskal Artisten
Elkartean erakusketa bat prestatu
zuen, eta bi margolan bidali
zituen Arte Ederretako Nazio
Erakusketara (Bodegón eta Retrato
de las señoras de Olasagasti).
1928. urteko Donostiako Euskal
Astean Guitarristas eta Las Hermanas
lanak aurkeztu zituen.
1930ean Retrato de Díaz Caneja
lana erakutsi zuen Donostiako
Arte Modernoko Erakusketan.
1936an Olasagastik, Garrido eta
Ribera pintoreekin batera, Donostiako
Amara auzoko jaiak zirelaeta erretratu lantegi moduko
bat antolatu zuen, hurbiltzen zirenei
hantxe bertan erretratua
egiteko asmoarekin. Lantegira
Zuloaga joan zen eta Olasagastik
erretratu bat egin zion olio
pinturaz. 1939az geroztik eta hil
arte erretratu ugari egin zituen,
emakumeenak batez ere. Garai
hartan pintore askok hartzen
zuten erretratuaren bidea dirua
irabazi ahal izateko; Olasagasti
oso erretratugile ospetsu bihurtu
zen, eta Madril, Bilbo eta Donostiatik
jasotzen zituen erretratuak
egiteko enkarguak. Garai
hartako erretratuen artean aipatzekoak
dira: Retrato de la Sra.
Gastaminza, José Manuel Aizpúrua
arkitektoarena, Labayen
arkitektoarena, Mi sobrino Vicente
Ameztoy, Retrato de Alendro
de la Sota, Retrato de su mujer
María Pena Sagasti, Mis tías,
etab. Olasagastik ezagunen baten
edo senide baten erretratua
egiten zuenean trebezia handiz
biltzen zituen margolanean pertsonaiaren
psikologia eta ingurunea.
Zenbait aldizkaritan partehartu zuen, Vértice eta Escorial
aldizkarietan, besteak beste.
1951. urtean Latinameriketako
Arteko Lehen Bi Urtekoan bi
erretratu izan zituen ikusgai.
Nicolás Martínez Ortiz de
Zárate Bilbon jaio zen 1907an
eta Madrilen hil zen 1991. urtean.
Hamar urte zituela hasi zen pintura
ikasten Bilboko Arte eta
Lanbide Eskolan; Federico Sáez
Venturini, Higinio Basterra, Vicente
Larrea eta Angel Larroque
izan zituen han irakasle. 1924an
Bilboko udalak diru laguntza
eman zion Parisa joateko; hanGrande Chaumière akademian
aritu zen ikasten. Horrez gainera,
akademiako hainbat kartel lehiaketa
irabazi zituen. 1930ean
Bilbora itzuli zen. Garai horretan
kartelak, horma irudiak eta liburuetarako
marrazkiak egiten
zituen batez ere. Lehen Aberri
Egunako (1932) kartela eta Estatutuaren
aldekoa (1932) egin zituen
besteak beste. Euskal Herriko
Itzulia, zezen feriak, eta era
horretako hainbat ikuskizunetarako
iragarkiak ere egin zituen.
Espainiako gerra zibilaren garaian
Eusko Jaurlaritzak egin zituen diru paperak Martínezek
diseinatu zituen. Bilbo oste frankistek
hartu zutenean Cábanas
Erausquin pintoreak gobernu
frankistaren Prentsa eta Propaganda
departamenduan jarri
zuen lanean; baina, Eusko Jaurlaritzaren
diru paperen egile izan
zela jakin zutenean, atxilotu eginlazuten.
Horma irudi ugari egin
zituen, besteak beste: Bilboko
Luciano jatetxean, Bizkaiko Labe
Garaietan, Bilboko Carlton Hoteleko
grill-ean, Madrilgo La Polar
Seguru Etxean. Euskal Artisten
Elkarteko idazkari izan zen,
eta Elkarteak 1930eko hamarraldian
antolatutako hainbat erakusketatan
parte hartu zuen. 19501969 urteetan ez zuen erakusketarik egin, bere lantegian lan eta lan aritzea erabaki baitzuen.
1969an bere bakarraldia utzi eta erakusketa ugari antolatu zituen berriz ere. Martínezek euskal pintura izeneko eskolaren eta garai hartako abangoardia joeren ezaugarriak elkartzen zituen bere lanetanPescadores eta Astilleros
de Ondárroa dira Martínezen lan
adierazgarrienak.
Pelayo Olaortúa Unceta Gernikan
jaio zen 1910ean eta Bilbon
hil zen 1984an. Antonio
Torcalekin hasi zituen Bilbon
pintura ikasketak (1927); ondoren
Madrila joan eta Cecilio Plaren
lantegian aritu zen ikasten.1933an San Fernandoko Arte
Ederretako Eskolan sartu zen, eta
urte horretan bertan Eskola horretako
Kolore eta Konposizioko
lehen saria irabazi zuen. San Fernandoko
Eskolan ikaslagun izan
zituen, besteak beste, P. Bueno,
Zabaleta, Conejo, Martínez Díaz,
Morales eta E. Vicente pintoreak,
eta Avalos eta Otero eskultoreak.
1936an Kordobako paisaje eskolan
aritzeko diru laguntza lortu
zuen, baina gerraz ibila zela eta
ezin izan zuen joan. 1943an Bilboko
Alonso aretoan egin zuen
lehen erakusketa. Lehen erakusketa
haren ondoren Bartzelonan(1944 eta 1945) eta Zaragozan
(1947) erakutsi zituen bere lanak.
1948ko Madrilgo Arte Ederretako
Nazio Erakusketan Paisaje fabril
lana aurkeztu zuen eta 1950eko
Erakusketan Nota bilbaína.
1952an diru laguntza eman zioten
Erroman eta Parisen ikasteko,
eta geroztik denboraldi luzeak
igaro zituen bai Parisen bai
Erroman. Erakusketa ugari egin
zituen Parisko hainbat aretotan.
Euskal Herriko eta Parisko paisajeak
pintatu zituen gehienbat,
baina Gaztelako, Baleareetako
eta Errioxako ikuspegiak pintatzera
ere zalea zen. Erakusketa
asko egin zituen, taldean nahiz
bakarka: Bilbon (1949, 1953,
1976, 1978), Bartzelonan (1945),
Mallorcan (1948, Yugo pintorearekin
batera), Madrilgo Lehen Bi
Urtekoan (1951), Burgosen(1953), Zaragozan (1953), eta
beste hainbatetan. Lan nagusiak:
Estampa antigua de Bilbao, Ondárroa,
Viejo restaurante en el
barrio latino, Rompientes, Calle
de Mundaca, La Ría, Contraluz
en Pancorbo, La ría de Luchana,
Ocaso en la costa, Bodegón sobre
Bilbao.
Carlos Landi Sorondo Tolosan
jaio zen 1896an eta Donostian
hil zen 1971n. 1915ean Madrila
joan zen, eta Cecilio Plaren
tailerrean aritu zen ikasten. Ondoren
Parisko Grande Chaumière
akademia librean osatu zituen
ikasketak. 1920, 1921 eta 1922anGipuzkoako Aldundiak antolatu zuen Artista Berrien Lehiaketak irabazi zituen. Ganteko (Belgika) Pintura eta Arte Ederretako Errege Akademian grabatu eta akuaforte ikasketak egin zituen.
Erakusketa ugari egin zituen, Euskal Herrian gehienak. Paisajeak, kartelak eta liburuetarako marrazkiak egin zituen batez ere; Juan Garmendia Larrañaga tolosar etnografoaren tesiaren marrazkiak, esaterako, Landik egin zituen. Kalitate handiko lanak egin zituen; koloreetan grisak nabarmentzen zituen. Landiren akuaforteek itxura erromantikoa dute; kartelak, berriz, berritzaileak dira. Lan nagusiak: Viejo Bayona, De merienda en la sidrería, Casa de pescadores de Pasajes, 1929ko Donostiako Aste Nagusiko kartela, etab.
F. Echevarría, J. Lorenzo-Solís, Menchu Gal, L. García-Ochoa
Federico Echevarría Uribe
Bilbon jaio zen 1911ko uztailaren
28an. Juan Echevarría Zuricalday
pintorearen iloba da, eta
osabarekin ikasi zituen pinturaren
oinarriak. Hasieran oso lan
akademikoak egin zituen, gero
inpresionistak, pintore frantsesen
eragin handiarekin, eta 1960az
geroztik pintura abstraktua landu
du. Erakusketa asko egin ditu,
bai bakarka bai beste artista batzuekin,
Euskal Herrian ez ezik,
Europako, Ameriketako eta
Asiako hiriburu nagusietan ere.
Bere obren artean aipatzekoak
dira, besteak beste: Teresita, Laniña del chaleco, Plaza de la
Bastilla, Naturaleza muerta, Cabaret,
Campamento gitano eta
Pío Baroja.
José Lorenzo-Solís Goiri
bilbotarra zen, margolaria eta eszenografoa
(1916-1979). Zuzenbide
eta Arte Ederretako ikasketak
egin zituen. Margolaritzaren
oinarriak Sáenz Venturini,
Antonio Torcal eta Chicarro maisuengandik ikasi zituen. 1944an
Urrezko domina irabazi zuen
Nazio Erakusketan, eta 1945ean
bigarren saria irabazi zuen Bilboko
Arte Ederren Erakusketa
Probintzialean. 1948. urtean egin
zuen bakarkako lehen erakusketa,
Bilbon. Erretratugile gisa nabarmendu
da, baina aipagarriak
ditu izadi hilak ere, paisajeak eta
gela barneak, besteak beste. Eszenografo
gisa Jean Cocteau, Calderón
de la Barca eta Bernard
Shaw antzerki idazleen obren antzezpenetarako
dekorazioak egin
zituen, besteak beste. Bestalde,
Uruguaiko itsasontzi konpainiabaterako lan egin zuen, itsasontziak
dekoratuz. Artista gazteei
erakusten jardun zuen urte askotan.
1970 inguruan abstraktura jo
zuen. Lorenzo-Solísen lanak Euskal
Herriko eta kanpoko bilduma
partikularretan banatuta daude;
Bilboko Arte Ederretako Museoan
ere bada zenbait. Lan nagusiak:
Bodegón (1930), Retrato
de la señorita Jones, Interior(1969, Bilboko Arte Ederretako
Museoa), Retrato de Conchita
Zuazagoitia, Retrato de Esteban
Calle Iturrino, Caracola y flores
(1970).
Menchu Gal Orendain Irunen
jaio zen, 1919an. Eskolan
lehenbizi, eta Gaspar Montes Iturriozekin
gero, hasi zituen margolaritza
ikasketak. 1932an Parisa
joan zen ikastera, eta Ozenfant
margolari puristaren akademian
aritu zen, baina gogo txarrez,
oso gogorra eta estua iritzi
baitzion puristek zerabilten metodoari.
Hala, Iruna itzuli, eta
Madrila joan zen ikastera, San
Fernandoko Arte Ederretako
Akademiara (1935). Han Aurelio
Arteta bizkaitar margolaria izan
zuen maisu, denbora gutxian
baina, gerra zibilia hasi baitzen.
Gerra denboran Atharratzera erbesteratu
zen, familiarekin. Beraz,
eskoletan baino gehiago,
pintoreengandik ?Benjamín Balenciarengandikgehienbat? eta
erakusketetan eta museoetan
margolanak ikusiz ikasi zuen
Menchu Galek. Dena den, ikasketa
akademikoak baliagarriak
izan zitzaizkion marrazten ikasteko.
Izan ere, berak, kolorearenganako
grinagatik, uzkur egiten
baitzion marrazkiari. 1947az gero
Madrilen bizi da. 1951n «Madrilgo
Eskola» taldeko artistekin harremanetan
hasi zen. Nazioarteko
zenbait pintura erakusketatan
(Habana, Bartzelona, Brusela,
Paris, New York) eta «Madrilgo
Eskola» taldeko artisten eta euskal
artisten erakusketa askotan
parte hartu du; bakarkako
erakusketak ere egina da Madril,
Zaragoza, Bilbo, Donostia, Bartzelona,
Xixon, Valladolid, Salamanca,
Santander, Hondarribia,
Iruñea eta Alacanten. Bi erakusketa
antologiko egin ditu, Donostian
(1986 eta 1992). Bestalde,
sariketa askotan parte hartu du,eta jaso dituen sari askoren artean aipatzekoak dira Donostiako Udaletxearena (1950), Gipuzkoako Diputazioarena (1955, 1966) eta Espainiako Pintura Sari Nazionala (1959). 1971n Uranzuren Bidasoako Kondairak libururako ilustrazio batzuk egin zituen.
Menchu Gal paisajegile eta erretratugile gisa nabarmendu da bereziki, eta haren obraren berezitasun nagusia kolorea da, kolorearen indar eta bizitasun erabatekoa. Harrigarria da nola menderatzen duen kolorea: hiru tonu bakarrik erabiliz ere, haren obrak ez du kromatismo urritasunik azaltzen, alderantziz baizik, aberastasun ikaragarria. Erretratuetan izan ezik, erabat nagusitzen zaio kolorea marrazkiari haren margolanetan. 1950. urte ingurua arte paisaje inpresionistak egin zituen, Europako erdialdeko errealismo magikoaren ukituarekin betiere. Nabaria du postkubismoareneta Cézanneren konstruktibismoaren
eragina garai
hartako margolan kolore-murritzetan.
Geroago, 1950 ondoko
urteetan, espresionismorako joera
azaleratu zitzaion, eta aurreko
aldiko kolore soiltasunetik aldendu
ahala fauvismorantz egin zuen.1970 inguruan hasi zen Menchuren
pinturaren heldutasun aroa.
Paisajeak ?aurrerantzean ez du ia
besterik margotuko? esentziara
laburtzen ditu, kolorez biziago eta
hizkeraz sinpleago. Gero eta
gehiago, Menchu Galen margokera
kolorezko festa are biziagoa
bilakatzen da, pintzelkada barroko
arabeskoz betearekin.
Menchu Galen obran aipatzekoak
dira, beste margolan askoren
artean, Pasajes, Paisaje, Vendimia,
Estación de Irun, Paisaje
castellano, Muchacha, Señor con
capa, Marina, Bodegón, La torre
blanca, Monte de San Marcial,
Pescador, Alrededores de Irún,
Zumaia, Mata de moras, Retrato
de Pío Baroja, Retrato de mi
madre, Caserío del Baztán, Retrato
del pintor Zabaleta, Puerto
refugio de Fuenterrabía, Balcón
con glicinas, El bosque eta
Toledo.
Luis García-Ochoa Ibáñez
Donostian jaio zen, 1920ko martxoaren 18an. 1928an, zortzi urte zituela, Madrila eraman zuten, eta han bizi da harrezkero. Gerra zibilaren ondoren, arte ikasketak hasi zituen Madrilen, Arkitektura Goi Eskolan eta San Fernandoko Arte Ederretako Akademian, baina ikasketak bertanbehera utzi, eta bere betiko
bokazioa, margolaritza, hartu
zuen ogibidetzat. 1948an egin
zuen bakarkako lehenengo
erakusketa, Madrilen. 1949an
Frantziako gobernuak beka bat
eman zion Parisen ikasteko, eta
1952an Espainiako Kanpo Arazoetarako
Ministerioak beste bat
Italian ikasteko. Akuarelan eta
olio pinturan nabarmendu da
batez ere. Grabatzaile gisa ereoso aintzat hartua da García-
Ochoa. Erakusketa ugari egina
eta sari asko irabazia da. García-
Ochoaren obra Euskal Herriko
eta atzerriko bilduma partikularretan
banatuta dago. Haren lanen
artean aipatzekoak dira: Figuras,
La pareja, Bodegón, Puerto,
Impresión, Ciudad, Medina
de las Torres, Jardín Botánico,
Calles y jardines, Tejados, Sierra
de Guadarrama eta La murmuración.
Gerra ondoko belaunaldia
Gerra bukatu zen momentuan giroa oso nahasia zen gizartean oro har, baita arte munduan ere.
Frankistek ziotenez, euskaldunek gerra garaian eginiko gehiegikerien artean, ba omen zen bat arteari zegokiona, epe horretan eta euren probetxurako, arte lan asko ebatsiak zituztela Bilboko Arte Ederretako Museotik. Egia besterik zen, ordea; Eusko Jaurlaritzak Frantziarekin itun bat sinatu zuen, hango gobernuak bere lurraldean artelanak babes zitzan. Gerra ostean jabe bakoitzak berea jaso zuen.
Gerra irabazi zuten agintari berriek berehala ekin zioten euren norabideak finkatzeari. Egia esan, ezin baiezta daiteke benetako ideologia frankista bat egon zenik. Euren kezka nagusia debekuan zetzan.
Pentsatzen bazuten artelan bat euren aldeko izan zitekeela, ona zen. Txarra, aldiz, beste guztia.
Egoera hori, gutxi gorabehera, berdintsua izan zen 1975. urtea arte. Nolanahi ere, lehenengo hamarraldia, 1950. urte artekoa alegia, izan zen gogorrena.
Gerratik 1950. urtea arte
Inperioaren aipamen zintzoa
egitea zen frankismoaren asmo
nagusia eta, noski baino noskiago,
Euskal Herrian egin zitekeen
artea, besterik gabe, berez zen susmagarria,
edonon ikusten baitziren
abertzaletasunaren mamu
gaiztoak. Arte modernoak, bestalde,
ez zuen inolako tokirik
agintaritzak ezarritako norabide
horietan. Politika horrekin benetan
lortu zutena kultura itotzea
izan zen. Horren adierazgarri, eta
bitxikeria gisa bada ere, bi gertaera
aipa daitezke: falangista izanik
ere, hemengo bi futuristek,
Cábanas Erausquinek eta Carlos
Riberak, euren lana utzi behar izan
zuten inguruan zuten giro itogarriari
aurre ezin emanez. Bigarren
gertaera ere, are tristeagoa oraindik,
egoera horren adierazgarri da;
izan ere, argi erakusten du debekua
ez zela norabide artistikoen
maila soilean geratzen, baizik eta
behar zenean ekintzetan eremamitzen zela: José Arrue pintoreari,
1948. urtean, ehun koadro
baino gehiago txikitu zizkioten,
behar zen ildotik desbideratu zirelako
edo.
Artistek bitartean, eta inguru
ukakor horri nolabait aurre egiteko
nahiaz, elkartzeari eman zioten
eta, honela, 1944. urtean jadanik
lehenengo talde bat osatu
zuten, ?Suizo?-arena, alegia, horrela
bataiatu zutena izen bereko
Bilboko kafetegian zenbait artista
elkartzen zirelako, Quintana,
Zubigaray, Arostegi eta beste.
Taldeak artistaren lanari babes
profesionala eskaini nahi zion, eta
horretarako Donostian eta Gasteizen
ere antzeko elkarteak sortu
eta guztien artean aldizkari bat
argitaratzeari ekin zioten. Diru
baliabide gutxirekin, artistak ezin
baitziren bere lanbidetik bizi,egiten zen aldizkari hark ixteko
agindua jaso zuen lau urte geroago.
Nolanahi ere, noiz behinka
elkarrekin egotea lortzen zuten
eta, beste ezer gehiago egiten
uzten ez bazieten ere, gutxienez
bilkurak berak onuragarriak gertatzen
ziren.
Bestalde, Errepublika garaian
Ruiz Blanco pintoreak «Unión
Arte» izeneko elkartea sortu zuen,
eta 1940ko hamarraldian hura
berpizten saiatu zen, arrakasta
gutxirekin dena dela. Kasu horretan
elkartzearen ondorioz ?Cuatro
pintores Vascos? izeneko taldea
eratzea izan zen lorpen bakarra.
Taldea Alvarez Ajuria, Largacha,
Pelayo Olaortúa eta Rodet Villa
pintoreek osatzen zuten.
Bestalde, esan behar da Bilboko
Arte eta Lanbide Eskola ere itxi
egin zutela eta, hainbat istilu eta
gorabehera makur jasan ondoren,
ez zela berriro 1969. urtea arte
irekiko.
Garai honetako pinturaren joera
orokorra aztertuz gero, nolabaiteko
postmodernismoa ikus daitekeela
esan behar da; nolabaitekoa
zela esaterakoan ez da aipatzen
kalitatearen maila, gaien
aukerak, besterik ezinean, murriztuak
egon beharra baizik. Arteakaurrera egingo badu, artistak behar
beharrezkoa du askatasuna,
Euskal Herrian inondik inora ez
zegoen zerbait, alegia. Sortzaileak
eragozpenez beteriko bidea aurkitu
nahi ez bazuen, beharturik
zegoen baserriak, itsasoko olatuak
edo basoko zuhaitzak, soilki,
agertzera; horrela jokatzeko arrazoiak
begirale arruntak ezagutzen
ez baditu, begien aurrean ipuinetako
mundu baten isla xamur eta
goxoa besterik ez du ikusiko.
Garai horretako kubismoa, joera
abstraktuak eta beste ez dira, oro
har, inon azalduko esandako arrazoiak
direla medio.
Nolanahi ere, aipatutako taldeetan
pintore askok jardun zuen
lanean bolada honetan, eta horien
artean ondorengo hiru hauek
aipatu beharrekoak dira: Pedro
Muñoz, Ciriaco Párraga eta Jesus
Olasagasti.
Hamarraldi honi dagokiona
amaitzeko esan behar da agintariek
emaniko manuak batzuetan
poliziaren bitartez bideratzen zirela,
inoiz pistola eskuetan eta,
beraz, edozein jarduera artistikori
abiada emateko artista euskaldunek,
behin eta berriro, zailtasun
ia gainditu ezinekin egiten
zutela topo.
1950. urtetik aurrera
Bazirudien Hegoaldeko arte
munduak ez zuela bururik altxatuko,
batetik zegoen egoera
kontuan hartuz eta, bestetik gerra
aurreko artistekin behar zutenlotura etena zegoelako, batzuk ordurako
hilak baitziren eta beste
batzuk erbestean, baina zuzperraldiaren
zantzuak, pixkanaka
bada ere, agertzen hasiak ziren.Gauzak honela, Ibarrolak, zenbait
babesleren laguntzarekin,
Madrila joatea lortu zuen, han
Vázquez Díazen estudioan urtebete
ikasten jarduteko. Madrilen,
besteak beste, gerra aurreko
joerak ezagutzeko parada izan
zuen eta, oro har, Madrilgo maisuaren
eragin onuragarria jaso
zuen. Berriro Bilbora itzuli zenean
lehen aipatu diren taldeetako kideekin,
horien artean Fidalgo,
Barceló, Muga eta beste, jarri zen
harremanetan.
Garai horietan, bestalde, erbestean
zegoen Oteiza ere Bilbora
itzuli ondoren, talde bat eratu zen
Ibarrola eta gainontzeko artistekin
batera. Oteizak, gerra aurreko
gizona izanik, belaunaldien
arteko etena lotzen zuen berriro,
batetik; eta ospea eta atzerrian
jasotako modernotasuna zekarren,
bestetik. Hori dela eta, artista
gazteak Oteizaren gidaritzapean
jarri ziren eta ondoren, Arte
eta Lanbide Eskolan hutsik zirengelak erabiltzeko baimena lortu
ostean, berehala hasi ziren lanean.
Taldeak, berez, Udalari eskatu
ziona Eskola bera irekitzea izan
zen, baina ikusirik uko biribila
baino ez zuela jasotzen, gutxienez
hango gelak lantegi moduan
erabili ahal izatea lortu zuten,
besterik ezean. Hor egindako lanekin,
1951. urtean eta Bizkaiko
hiriburuko Galería Estudion, hamar
artista gaztek euren lanez
osaturiko erakusketa antolatu
zuten ?Bilboko Pintura Gaztea?izenpean; Oteizak taldea aurkeztu
ondoren, bere berea duen bizitasunarekin,
talde horrek ?Artista
Euskaldunen Hirugarren
Belaunaldia? osatzen zuela azaldu
zuen. Oteizak, bidenabar, Bilboko
prentsan arte euskaldunaren
berpizte indartsua obratu zela
adierazi zuen, ahal zen neurri
sendoenekin lagundu behar zitzaiola
erantsiz. Jarduera apal horietatik
hasi zen sortzen gerora
?Euskal Eskola? izenaz ezagutzera
emango zena.Geroago Oteizak berak, beste
artista batzuekin batera, parada
ezin hobea izan zuen Arantzazuko
Santutegian egiteko ziren berritze
lanetan bere ikuspegi artistikoak
plazaratzeko. Gorabehera
asko eta egoera korapilatsua sortu
zen zenbait agintariren arbuioarekin,
baina azkenik arte modernoaren
ildo berriak Arantzazun
geratu ziren, behin betirako, ikuspegi
horien agergarri gisa.
1959. urtean ETA talde armatua
jaio ondoren, frankisten jazarpenaareagotu egin zen, berriro ere,
eta arte munduan modernotasuna
ito beharrezko zerbait bihurtu zen
agintarientzat. Egoera horri erantzuteko
artistek, euren aldetik,
abangoardiako lanak egitea antifrankista
izatearen ikurtzat hartu
zuten. Horren ondorioz, norbaitek
lan figuratiboren bat egiten
bazuen atzerakoitzat jotzen zuten,
besterik gabe.
Egoera nahasi horretan, nolanahi
ere, artista berri asko sortu
ziren, Balerdi, Basterretxea, Chillida,
lehen aipatutako Ibarrola,
Sistiaga, Zumeta, eta beste asko
eta asko. Talde berri asko sortu
zen, eta arteari buruzko hitzaldiak,
mintegiak, bilkurak, erakusketak
anitzak ziren; orobat ere, anitzak
ziren agintariekiko tirabirak eta
artisten arteko ikuspegi ezberdinak,
bai artistikoak nola politikoak.
Nolanahi ere, Franco hil ondoren
artista ez da, jadanik, inor
gutxik nahi duen lana egiten duen
bazterturiko pertsona arraroa.
Gizarteak onartu egiten du, eta
gaur egungo euskaldunek oro har
artista goi mailako sortzaile bezala
ikusten dute.
Euskal pintura 1950etik aurrera
Jorge Oteiza artista gipuzkoarra
1948an Hego Ameriketatik itzuli
zenean, halako berpizte bat gertatu
zen euskal arte adierazpen
desberdinetan, eta artista berriak
sortu ziren han eta hemen: Eduardo
Chillida, Nestor Basterretxea,
Remigio Mendiburu, Agustín Ibarrola,
Rafael Ruiz Balerdi, José Antonio
Sistiaga, Jose Luis Zumeta
eta Amable Arias, besteak beste.
Horiek eta beste batzuek euskal
artisten laugarren belaunaldia
osatu zuten, adierazpenen arteko
erlazio abstraktua zuten komunean,
eta euskal tradizio herrikoia
eta historikoa hartu zuten eredutzat
erlazio abstraktu horren sustraiak
aurkitzeko xedean. Ahalegin
hori denena izanagatik ere, bi
joera nagusi bereizi ziren, eta alde
handiak ziren bi joeren artean,
garai hartan Europan gertatzen ari
zen bezalatsu.Batzuek beren ahaide artista
hurbilenengana ?1936. urte aurreko
arte errazionalista eta figuratibora?
hurbiltzeko saioa egin
zuten, eta besteek ezaguera kolektiboaren
iturrietara jotzeko ahalegina
egin zuten: etnologia, antropologia,
filosofia eta erlijiora.
Bigarren bide horren aukera egin
zutenei gutxi ardura zitzaien iragana;
ezagutu eta gero ahantzi
egiten den zerbait da iragana, ez
du etorkizunari begira balio, dagoeneko
ezagunak diren moldeen
bitartekaritzarik gabe iritsi behar
baita etorkizunera.
Egoera nahasi honetan halako
koherentzia bat aurkitzeko, euskal
margolaritzaren azken bilakaera
argitzen duten gertakari batzuen
lekukotzak ekarriko ditugu
orriotara.
Arantzazuko auzia
1950. urte hasieran Arantzazuko
basilika berritzeko lanak esleitu
zitzaizkien Luis de Laorga eta Javier
Sáenz de Oiza arkitektoei, eta
urte horren amaieran Jorge Oteizak
irabazi zuen eskulturen dekorazio
lanak egiteko lehiaketa.
1952an, basilikaren egoitza
berriko lanak amaitzear zirenean,
margolanezko dekorazioak prestatzeko
lehiaketarako deialdia
zabaldu zen. Nestor Basterretxeak
eta Carlos Pascual de Larak irabazi
zuten lehiaketa, baina azken
hori hil egin zen handik gutxira,
eta Basterretxea geratu zen horma
pintura guztien arduradun.
Beste bi artistak beren proiektuak
aurkeztu zituzten basilika
dekoratzeko lehiaketara: Javier M.. e Eulate frantziskotarra, beirateak
egin zituena, eta Agustín
Ibarrola. Azken horri ataurreko
horma dekorazioa egiteko eskatu
zitzaion. Ibarrolak Loiolan prestatu
zituen zirriborroak, baina ez
zuen Arantzazun margotzeko
aukerarik izan, eta Atxuriko Arte
eta Lanbide Eskolan egin beharizan zituen horma pintura horiek;
ez ziren sekula Arantzazura iritsiko.
Bestalde, basilika berria dekoratzeko
hautatu ziren zirriborroak
erakusketa ibiltari batean jarri ziren
ikusgai, eta sutan jarri ziren
gipuzkoar talde kontserbadoreenak.
Nolanahi ere, erreakzio horiek
aurrez aurre izan zuten obraren
sustatzailea izan zen Aita Leteren
jarrera sendo eta irmoa.
Baina 1954an hil egin zen Lete,
eta kontserbadore haien protestek
zuzeneko ondorioa izan zuten
erlijio erakunde gorenetan;
Basterretxeak margoturikoa ezabatzeko
agindua eman zuten, eta
Oteizak eginiko apostoluak jaitsi
izan behar izan zituzten kanpoaldeko
frisotik; apostoluak lurrean
egon ziren orduz geroztik 1968.. rtea arte. Eta 1968. urtean Oteizaren
apostoluak frisoan jartzea o-
nartu bazen ere ?Oteizak bere aldetik
hasierako proiektua soildu
egin zuen?, ez zen halakorik gertatu
Basterretxea eta Ibarrolaren lanekin.
Taldeak eta elkarteak
Garai honetan, gutxi gorabehera
ideologia bertsua zuten
artistak taldetan bildu ziren, talde
horiek ordea ez zuten askorik
iraun.
Gauzak horrela, «Estampa Popular
Vizcaína» taldea sortu zen
1962an, Alderdi Komunistaren
planteamenduetatik oso gertu
zegoena. Agustín Ibarrola, eta,
besteak beste, Jiménez de Pericás
kritikaria, taldearen ideologiaren
bozeramalea, biltzen zituen
talde horrek. Gizarte lekukotzaren
eta salaketaren hizkuntza
estetikoa sustatu nahi zuten benetako
munduko ikurrak eta irudiak
erabiliz. Izen bereko taldeekin
harremanetan jarri bazen ere?"Estampa Popular de Madrid"
taldearekin batez ere?, talde bizkaitarrak
berehala utzi zituen
agerian bere berezitasunak, eta
bereari eutsi zion.
Talde honek Donostian, Udaletxepeko
aretoan, egin zuen jendaurreko
ekitaldirik sonatuena,
Gipuzkoako Artisten Elkartearen
laguntzaz; Vidal de Nicolásek eta
Gabriel Arestik olerki batzuk
irakurri zituzten eta Jiménez de
Pericásek hitzaldi bat eman zuen.
Erakusketa hark, taldearen lehen
eta azkenekoak, areagotu egin
zuen taldearen aurkako jazarpen
poliziala; Ibarrola eta beste artista
batzuk egotzi egin zituzten Bizkaiko
Artisten Elkartetik jarduera politikoetan parte hartzeagatik,
eta Ibarrola atxilo hartu eta
espetxeratu egin zuten.
Aipagarri da, halaber, Bizkaian
1964an sortu zen beste artista
talde bat, «Arte Actual» izenpean
bildu zena; José Barceló, Carmelo
García Barrena, Luis Soriano,
Javier Urquijo eta Ignacio Urrutia
margolariak bildu ziren talde
horretan. Azken biak ordea margolari
abangoardisten belaunaldi
berrian kokatu behar dira, ia
abstrakziora heltzen den estetikaren
gaineko ikerketa baitzuten
helburu.
1966. urte aldera «Bilbao taldea»
sortu zen, Santafé Largacha,
Acebal Idígoras eta Barreiro Bengoa
artistek osatua. Politika edo
estetika mailako ideologietatik
ihes egiten duen artelana helburu
izanik, profesional eran jarduteko
ahaleginak egin zituzten; hala,
erakusketa batzuk egin zituzten
elkarrekin Donostian, Iruñean,
Bartzelonan eta Coruñan.
Bizkaiko artisten nagusitasuna
1965. urtea arte agerikoa izan
bazen ere, urte horretan «Ur» taldea
sortu zen Donostian. Hasiera
batean Javier Arocena, Carlos
Bizcarrondo, José Gracenea eta
Alejandro Tapia artistek osatu
zuten talde hau, eta elkarrekin
egin zituzten erakusketa ugarietan
Amable Arias, Rafael Ruiz
Balerdi, José Antonio Sistiaga eta
Jose Luis Zumeta margolari gazteenlanak ere ikusi ahal izan
ziren tarteka. Margolan atseginak
ziren, eguneroko gaiak islatzen
zituzten koadro horietan, aldi berean
balio estetikoak eta euskal
berezitasunak elkartzeko ahalegina
ageri dutela.
Araban, bestalde, «Pajarita» izeneko
taldeak ziharduen 1956. urtetik
aurrera; talde honek pintore
arabarrak are bazterrerago
gera zitezen ekarri zuen, probintzianismo
batera eramanez eta
Arabako gizartean gorpuzten ez
zen modernotasunik ezaren isla
garbia gertatuz.
Talde independente edo pribatu
horiez gainera, aipatzekoa da
Bilbon, Donostian eta Gasteizen
egoitza zuten Euskal Artisten
Elkarteen jarduera. Legez eraturiko
elkarteak zirenez eta beraz,
gobernuaren agintaritzaren zuzeneko
kontrolpean zeudez, legezkotasunaren
eta onarpenaren
artean ibili ziren beti. Poliziak
gertutik eta estuki aztertzen eta
behatzen zituen elkarte hauek
egiten zituzten ekitaldiak, erakusketak
nahiz ekarpenak; hala ere,
edo agian horrexegatik, gero eta
eragin handiagoa lortu zuten
euskal gizartea eta, era horretan,
gertuago zuten arte eta kultura
adierazpen mota guztiak jasoko
zituen giroa sortzeko helburu
nagusia, horrek berehalako eragina
izango baitzuen euskal artisten
sormen estetikoan.1966. urtean jarduera plan bat
taxutu zen, eta Euskal Eskolako
lau taldeak sortu ziren: «Gaur»
Gipuzkoan, «Emen» Bizkaian,
«Orain» Araban eta «Danok» Nafarroan.
Euskal Eskolak ez zuen
batasun estetikoa helburu, joera
guztietako artistak fronte kultural
bakar batera biltzea baizik.
Amable Arias, José Antonio
Sistiaga, Rafael Ruiz Balerdi, Jose
Luis Zumeta eta Nestor Basterretxea
(eskultorea ere bazena)
margolariek eta Jorge Oteiza,
Eduardo Chillida eta Remigio
Mendiburu eskultoreek osatzen
zuten «Gaur» taldea. Abstrakzioaren
aldeko joerak ziren nagusi
artista horien lanetan.
«Emen» taldera ordu arte «Estampa
Popular Vizcaína» eta «Arte
Actual» taldeetan ibilitakoak bildu
ziren, eta «Gaur» taldean ez
bezala oso irizpide desberdineko
artistak bildu zituen: errealismoaren
ordezkari ziren Ibarrola,
Blanco eta Dapena; paisajegileak
eta herriaren sutraiak bilatu zaleak
Guezala, Cañada, GarcíaBarrena, Iñurria eta García Erguin;
ideologia politiko orotatik
at geratzen ziren Moreno, Merino
de la Cruz, Muñoz, Pelayo
Olaortúa, Ramil, Rodet eta Lorenzo-Solís;
eta abangoardian kokatzen
ziren Andreu, Carrera, Larrea
eta Urquijo Arana gazteak.
Araban berriz, Fraile, Mieg eta
Ortiz de Elguea margolariek,
Echevarría eskultoreak eta
Schommer argazkilariak osatu
zuten «Orain» taldea. Nazioarteko
artean txertatzeko moduko
artea egitea zen talde honen kide
izateko baldintza nagusia. «Orain»
taldearen arabera, joera aurrerakoienen
moldeak hartu behar
ziren eredutzat euskal pintura
moldea sortuko bazen.
Bestalde garrantzi handikoak
izan ziren euskal artistek Iruñean
1972. urtean antolatu zituzten
topaketak, baina Oteizak, hara
joan gabe, idatzi baten bidez
euskal artisten arteko batasunaren
alde egin zuen arren, areagotu
baino ez zen egin irizpide
zatiketa.
Azken inpresionistak
B
ay-Salak Juan Bayón Salado
zuen ponteko izena, baina
Bay-Sala izenordeaz sinatzen
ditu koadroak. Logroñon jaio
zen, 1912ko ekainaren 23an, baina
Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan
egin zituen ikasketak eta
pintatu ere, Euskal Herriko paisajeak,
gizon-emakumeak eta
ohiturak pintatu zituen batik bat.
Federico Sáenzekin ikasi zuen
marrazkigintzako teknika, eta
Angel Larroquerekin koloreak
erabiltzekoa. Gero Parisa aldatu
zen. Han ezagutu zituen frantses
inpresionisten obra ospetsuak,
gero bere obretan bide aurreko
gisa-edo ibiliko zituenak. Bi bider
hartu zuen parte Madrilgo
Arte Ederretako Nazio Erakusketan
eta Zaragozako Círculo Mercantil
erakundearen erakusketetan,
1943an eta 1945ean. Bainaez ditu horiek egindako erakusketa
bakarrak, 1941az gero,
besteak beste, Bilbon, Donostian,
Bartzelonan, Sabadellen, Parisen
eta Buenos Airesen ere erakutsi
ahal izan baititu bere obrak. Paisajeei
dagokienez, Urduña eta
Orozko aldekoak pintatu zituen
batik bat. Bay-Salaren koadro
guztien izenak ematerik ez dago,
noski, baina hona batzuk: Casa
solar de Apellàniz, Porte de la
Villette, La cité, Montmartre,
Moulin Rouge, Place de Tertre.
Carmelo García Barrena Bilbon
jaio zen, 1926ko uztailaren
1ean. Hogei urte zituela (1946),
Bizkaiko Artisten Elkartearen
Akademian trebatu zen pintura
lanetan. Zenbait urtez, Pelayo de
Olaortúa, Matías Alvarez Ajuria
eta Antonio Santafé Largacha
izan zituen irakasle. Erbesteanasko ibilitako pintorea da, Frantzian,
Belgikan eta Holandan
batik bat. 1951n, Parisen, Bruselan
eta Anberesen izan zen. Urte
horretatik aurrera, sarritan joan
izan zen Belgikara, anaia bat
baitzuen han bizitzen; han igaro
zituen 1952-1955 urteak. Egonaldi
hori Anberesko Arte Ederretako
Akademian marrazkigintza
eta pintura ikasteko aprobetxatu
zuen, Van der Berghe irakaslearekin,
besteak beste. García Barrenaren
helburua bere barruari
zegokion estilo bat aurkitzea eta
bere egitea zen. Beretzat bidaia
aberasgarriak izan ziren Parisa,
Belgikara eta Holandara egin zituen
horiek, zeren, urte haietan
ospe handia zuten artisten obrak
ezagutzeaz gainera, Euskal Herrian
ezin aurki zitzakeen paisajeak
eta horiek girotzen dituen
argi berezi bat ere aurkitu baitzuen
herrialde horietan. Gaien
aukera egiteko garaian, GarcíaBarrena ez da, askotan behintzat,
paisaje soiletan geratu,
koadroa hurbilagoko eta inoren
eskuragoko bihurtzen duten gauzak,
izadi hiletako objektuak
baino areago oroitzapen jakin
batzuen adierazle direnak, ere
erabiltzen baititu. Eta horrela,
Euskal Herriko eta beste herrialdeetako
ingurunea jasoz, ikusten
zuena eta barrutik zeriona orekan
uztartuz, margotzeko era
propio bat eratzen joan zen.
García Barrenaren estiloa inpresionista
da, oro har, baina garrantzi
berezia eman izan die argiari
eta forma geometrikoei. Luzea
litzateke egin dituen erakusketa
guztiak eta ondu dituen obren
zerrenda agertzea, zeren Euskal
Herriko hirburuetan ez ezik, besteak
beste, Madrilen, Tarragonan,
Zaragozan, Murtzian, Bordelen,
Parisen, Londresen, Mexikon eta
Teheranen ere egin baititu
erakusketak. Obren artean, berriz, Volendan (zubi urdina), Laguardia
eta Flores izenekoak
aipa daitezke.
José Gracenea Irunen jaio
zen, 1927ko otsailaren 9an. Ramón
de Faraldoren eskutik eman
zituen pinturan lehen urratsak.
Aldi batez, Gaspar Montes Iturrioz
ere izan zuen zuzentzaile
edo gidari, baina arte ikasketak
Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan
egin zituen. 1954an, Aune
Viistie finlandiar andrea ezagutu
zuen, Irunen. 1957an, Finlandiara
joan zen eta, Viistie andrearen
ezagutzako Asla jaun-andreen
etxean, pintatzen eman
zuen hilabete t?erdi. Hurrengo urtea
(1958), Parisen eta Orléansen
igaro zuen. Orléansko egonaldi
hori Arte Ederretako Akademiara
joanez pinturarako gaitasunak
hobetzeko aprobetxatu zuen.
1959ko urte bukaeran etorrita,
Irunen denboraldi bat eman ondoren,
Parisen egun batzuetarako
geratu eta Finlandiara itzuli zen
berriro; bide batez, Suedia ere
bisitatu zuen bidaia horretan.
1963ko urtearen parterik handiena,
berriz, Londresen pasa zuen.
Han ezagutu zuen Tàpies, eta
orduan sortu zitzaion Turner pintoreaganako
zaletasuna ere. Ingalaterratik
itzultzean aldi berri
bati ekin zion. Hartan ikasi zuen
marea behera denean ilargi beteak
eta eguzkiak hondarretan
sortarazten dituzten urre eta zilar
distirak ikusten, esan izan du
berak. Zernahi ere, pintatzeko
modu figuratiboari uko egin
gabe, abstrakziorako joerak eragin
handia izan du Gracenearengan,
eta horrekin batera Ur taldearen
sortzaile izan ziren Javier
Arozena, Carlos Bizcarrondo eta
Alejandro Tapiak ere. Gracenea
akuarelaz moldatzen da hobekien;
akuarela ongi menderatzeak,
adibidez, asko lagundu
zion Fábrica de Pasajes obran eta
antzeko besteetan nabari zaizkion
molde geometrikoetatik irteteko.
Akuarelaz egindakoetan
badu izadiaren, itsasoaren eta
Bidasoa ibaiaren irudizko goratzarre
ederrik. Estiloari dagokionez,
Gracenearen obran hiru aldi
bereiz daitezke oro har: gauzak
forma geometrikoz irudikatzen
zituena, izadian ikusten zuena
gandu artean bezala irudikatzen
zuena eta abstrakzioari leku egin
zionekoa. Aukeratzen dituen
gaiei bagagozkio, berriz, itsasoaeta hondartzak ditu gogoko, baina
aisetasun berdintsuz margotu
izan ditu hirietako bazterrak eta
paraje menditsuak ere, Guadalupe
en otoño koadroan eta beste
hainbatetan ikus daitekeenez.
Asko dira bakarrik edo beste pintoreekin
egin dituen erakusketak,
eta asko irabazitako sariak ere.
Erakusketak, Euskal Herriko hiriburu
eta beste herri handietatik
aparte, Madrilen, Tarragonan,
Lleidan, Valladoliden, Burgosen,
Pauen, Wiesbadenen, Parisen,
Londresen, Finlandian eta Suedian
egin ditu. Irabazi dituen
sarien artean, berriz, aipagarriak
dira Donostian 1959ko Izadi Hilen
Lehiaketan irabazitakoa (2.saria); hiri berean, 1961ko IV.
Akuarela Lehiaketakoa (2. saria);
1965ean, Euskal Pinturaren Lehen
Lehiaketa Handian irabazitakoa,
besteak beste.
Bilbon, 1934ko uztailaren 23an
jaio zen Ignacio García Ergüin.
Dirudienez, arkatza eskuan zuela-edo
jaio zen. Eskolako koadernoetan
etxeak marraztuz egin
bide zituen lehen hurratsak.
1946an Apaizgaitegian sartu zen,eta han latineko ikasketak egin
zituen. Urte horietan hasi zen
pintura (olio, tenpera eta abar)
lantzen ere. 1951n utzi zuen
Apaizgaitegia, eta ordutik 1958
arte Sindikatuaren Eskolan marrazkigintza
eta pintura ikasten
aritu zen, Solís eta Salinas irakasle
zituela. 1958an, Eloy Garay eta
Nieto Ulíbarri pintoreekin eta
Pedro Zorrilla eskultorearekin
estudio bat hartu zuen María Muñozkalean. Urte berean, Irakaskuntzako
Ministerioak antolatu
zuen pintura lehiaketan lehen
saria irabazi zuen, eta handik
hara pintatzera kanpora irteten
hasi zen. Orduan ezagutu zuen
Toledo hiria, gero bizitzan zehar
hainbat bider margotuko duena.
1960an Iberdueroko Offset Inprimategian
jardun zen lanean; bere
gogoko lana, ordea, Iberdueroko
ateetatik kanpora egiten zuena
zen. 1960an egin zuen bakarkako
lehenengo erakusketa Bilboko
Arthogar Galerian, baina ez zen
urte horretako bakarra izan, Kordobako
Pintura Española Contemporánea
erakusketan ere han
baitzen, Picassok ere parte hartu
zuela. Hurrengo urtea Municheko
Pintura Akademian eman
zuen, Iberduerok beka ordainduta
joanik; bide batez, Europan zehar
itzuli bat egiteko aprobetxatu
zuen urte hori. 1961etik aurrera
hasiko da soilik pinturatik
eta pinturarako bizitzen. Estiloari
dagokionez, nahiko garbi nabari
da inpresionismoaren zantzua,
izan ere, ikusten duenak lehen
begiratuan uzten dion irudi hura
pintatzen baitu; pintatzeko trebeziak,
ordea, hori molde propioz
taxutzera eramaten du, perspektiba
eta espazioa, hurbiltasuna
eta urruntasuna bere erara moldatzera
alegia. Egindako koadroen
artean aipagarriak dira,
besteak beste, Sacromonte, Toros,
Criptana, Toledo eta Paisaje
roto, sariren bat irabaziak denak.
Geometrismo paisajistikoa
Largacha, I. Fidalgo, C. Bizcarrondo, S. Uranga eta A. Ormaolea
Antonio Santafé Largacha
Bilbon jaio zen 1911. urtean.
Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan
egin zituen arte ederretako
ikasketak; Aurelio Arteta, Federico
Sáenz eta Isidoro Guinea
izan zituen irakasle. Ondoren
diru laguntza bat eman zioten
Madrila joateko, eta han ikasketak
jarraitu zituen. Bidaia bat eginzuen Marokora bertako paisajeak
pintatzeko asmoz. Handik itzuleran
Euskal Artisten Elkarteko
lehiaketetara zenbait lan aurkeztu
zituen (1932an eta 1934an).
1935ean Néstor Goicoechea kazetariak
Euskal Itzuliaren kartelaegiteko enkargua eman zion Largachari.
1940an Madrilen Nazio
Erakusketa batean aurkeztu zituen
lan batzuk, eta lehen saria
eman zioten. Saria Italiara joateko
diru laguntza zen, baina ezin
izan zuen joan amerikar gudarostearen
inbasioa zela eta. Bidaia
horren ordez Marokora itzuli zen
berriro. 1943. urtean Arte EderretakoErakusketa Probintzialean
zilarrezko domina eman zioten.
1945ean Bilboko Arte Ederretako
lehen erakusketa probintzialean
parte hartu zuen; Xauen bajo la
lluvia, Retrato de niño eta Mar
gris lanak eraman zituen hara.Bilboko udalaren (1946) eta Madrilgoaren
(1947) urrezko dominak
jaso zituen. Bilbon 1948an
osatu zen ?Cuatro Pintores Vizcaínos?
taldeko kide izan zen;
gainerako hiru kideak Alvarez
Ajuria, Olaortúa eta Rodet Villa
ziren. Latinameriketako Artearen
Lehen Bi Urtekoan (Madril, 1951),
Bigarren Biurtekoan (Habana,
1954) eta Hirugarren Bi Urtekoan
(Bartzelona, 1955) parte hartu
zuen. 1957an Arte Ederretako
Nazio Erakusketan Gipuzkoako
Diputazioaren saria irabazi zuen,
eta 1960ko Erakusketan Cadizko
Diputazioaren saria. 1962an ?La
carretera en el Arte? talde erakusketan
parte hartu zuen Madrilen,
Pauen eta Baionan. 1965ean
Baionako Nazioarteko Pintura
Erakusketan ?Grand Prix? saria
irabazi zuen. 1967an Bilbao taldea
sortu zuten Acebal Idígoras,
Barreiro Bengoak eta Largachak
berak. Talde horrekin hainbat
erakusketa antolatu zituen Madril,
Bilbo, Donostia eta Bartzelonan,
besteak beste. 1972an Arte
Ederretako Zuzendaritza Orokorrak
Ramo seco izadi hila erosi
zion, eta Arte Modernoko Museoak
Bodegón rojo margolana.
1976az geroztik hainbat ontziolatan
lan egin zuen: Brasilgo
Nabigazioko Nazio Konpainiarakohogeita bat itsasontzi apaindu
zituen; Ruiz de Velasko ontzi
konpainiarako zortzi bat itsasontzi
apaindu zituen. 1983an hogeita
zortzi olio margo eta hiru
akuarela aurkeztu zituen Bilboko
Bay-Sala galerian. 1987ko apirilaren
hamahiruan hil zen Bilbon.
Hil ondoren hogeita hamazazpi
margolan jarri zituzten ikusgai
Bay-Sala galerian.
Ismael Fidalgo Blanco Garapen
jaio zen 1928an. 1946an bizkaitar
artisten Akademia Librean
hasi zituen pintura ikasketak.
1949. urtean Bilboko Studio Galeriako
sari nagusia irabazi zuen.
?Bilbaínos Jóvenes? taldeko
erakusketan parte hartu zuen
1950ean, eta handik urtebetera
?Grupo Joven Pintura Bilbaína?
erakusketan egon zen Ariño de
Garay, Barceló, Ibarrola, Irigoyen,
Murga, Pérez, Sota, Toja eta
Zalayarekin batera. Elizondoko
parrokiarako horma irudi bat
egin zuen, han soldadutza egiten
ari zela. 1952an Baztan inguruko
paisaje ugari margotu zituen.
1954an Madrila joan zen
Arte Ederretako Zirkuluan pintura
ikasketak jarraitzeko; Ohorezko
Saria eman zioten. Madrilgo
Wellington Hotela apaindu
zuen, María Dans eta Agustín
Ibarrolarekin batera. Arte y Hogar aldizkariak marrazki saria
eman zion 1955ean. 1969-1975
bitartean izan ziren Arte Bi Urtekoetan
lehen sariak irabazi zituen,
Barcas en el río olio margoarengatik
horietako bat.
1989az gero ?Marrazkia? taldeko
kide izan zen. Hainbat erakusketa
egin ditu taldean: erakusketa
ibiltaria María Francisca Dapena
eta Agustín Ibarrolarekin (1956);
Euskal Pinturari buruzkoa Windsor
Galerian, Bilbon (1973); Baztango
paisajeen erakusketa Elizondon
(1976); Bi pintore meategietan,
Marcelino Bañalesekin
batera, Madrilen (1978); Izadia
Euskal Pinturan, Kandinsky Galerian,
Madrilen (1978); Urtuellako
Kultur Etxearen inaugurazioa
(1982); Gaur egungo Euskal
Pintura, Getxon (1982); Baztango
artistak, Iruñean (1983); Ezkerraldeko
Pintoreak, Zazpi tabernan,
Barakaldon (1984), etab. Askoren
ustez Artetaren eta Ibarrolaren
arteko lotura izan da Fidalgo.
Urtuella, Gallarta, Sopuerta,
Sestao, Barakaldo eta abarretako
meatze eta lantegiak marraztu
ditu batez ere. Lantegiak, lantegietako
keak, eta gisakoak dira
bere margolanetako protagonistak,gizakiak horien mende uzten
dituela.
Carlos Bizcarrondo Jiménez
1935ean jaio zen Madrilen. Mari
Paz Jiménez margolariaren semea
da eta ?Bilintx? bertsolariaren biloba.
Umetan Buenos Airesen bizi
izan zen. 1945ean Donostiara itzuli
zen eta han egin zituen ikasketak
1956an Parisa joan zen arte.
Urte horretan bertan erakusketa
bat egin zuen Parisko Librairie
Cairel-en. 1965ean Ur taldea sortu
zen, Bizcarrondo sortzaileetako
bat zelarik. 1965az geroztik
hainbat erakusketa egin zituen Ur
taldearekin: 1967an, Madril, Iruñea,
Donostia eta Zumaian;
1968an, Tarragona, Lleida, Kordoba
eta Irunen; 1969an, Iruñea,
Valladolid eta Donostian;
1970ean, Leon, Huesca, Reus (Tarragona),
Gasteiz eta Burgosen;
1971n, Bilbo, Durango, Donostia
eta Lleidan; 1972an Iruñean;
1974an Donostian; 1975ean Gasteiz
eta Tarragonan, etab. Bakarka
ere hainbat eta hainbat erakusketa
antolatu ditu Donostia, Bilbo,
Lleida, Iruñea, Huesca, Tarragona,
Castello, Gasteiz, Zaragoza,
Zarautz, Ondarroa, eta beste
hainbat lekutan. Bizcarrondokpaisajeak pintatu ditu batez ere.
1960ko hamarraldian kolore grisak
erabiltzen zituen gehienbat,
baina ondorengo lanetan berdea,
urdina, marroia eta morea ere ikus
daitezke. Zerua eta lurra bi plano
desberdinetan jarri ohi ditu; gaiaren
oinarrizko xehetasunak besterik
ez ditu jasotzen (fabrikak,
ateak, teilatuak, hormak). Bere
pintura motaren adibide garbia
da Loiolako auzoa olioa.
Santiago Uranga Ruiz de
Azura Balmasedan jaio zen
1913an eta Madrilen hil zen
1979an. 1930ean Bilboko Arte eta
Lanbide Eskolan hasi zen pintura
ikasten. Eskolan hiru lehen sari
lortu zituen ?Figura Marrazkia?,
?Igeltsuzko Marrazki Kopia? eta
?Marrazkiak Izaditik? alorretan.
Amado Eguía eta Federico Sáenz
izan zituen irakasle eskola horretan.
Ondoren Bartzelonara joan
zen Marrazkia eta Pintura ikastera,
eta han aritu zen 1945. urtea
arte. Urangaren lehen erakusketa
Bilbon izan zen 1946. urtean.
Urte horretan bertan Bilboko
Portuko delineante lanpostua
lortu zuen. 1947an ?Cinco
Plásticos? taldearekin Bilboko
Studio Aretoan erakusketa bat
egin zuen. 1948an eta 1949an ere
talde horrekin berorrekin beste
bi erakusketatan parte hartu
zuen. 1952an Bilboko Udalaren
saria eta 1954an Donostiako
Udalarena irabazi zituen. Cadizko
Diputazioaren Saria irabazi zuen
1957an Arte Ederretako Nazio
Erakusketan; 1957ko Nazio
Erakusketan hirugarren dominaeman zioten. Madrilgo Biosca
galeriako pintore taldeko kide
izan zen. Erretratuak eta paisajeak
egin ditu batez ere. Lan nagusiak:
Cinco Plásticos, Alacena,
Paisaje español, Paisaje segoviano,
Pescador, Retrato del escultor
Oteiza, Toledo, Avila, Bodegón,
Calvario, Costa Vasca, Maluenda,
Albarracín, Sepúlveda,
Ventana, Lerma, Girasoles, etab.
José Antonio Ormaolea
Gandiaga Elantxoben jaio zen
1912. urtean eta Bilbon hil zen
1985ean. Gaztetan herriko antzerkietan
bera izaten zen dekoratzaile,
eta antzezleak ere berak
apaintzen zituen. Pinturan hasi
aurretik arrantzale izan zen.
1934-1945 bitartean Ginean bizi
izan zen, eta bidaia ugari egin
zituen Afrikako beste zenbait
herrialdetara. 1945ean Bilbora
itzuli zen. 1971. urtean hasi zen
pintatzen. Bartzelonan ere bizi
izan zen denboraldi batez.
Erakusketa ugaritan parte hartu
zuen: Bartzelonan, Españolas
aretoetan (1972); Madrilen Cisne
eta Zero galerietan (1973); Xixonen
(1974); Las Palmasen (1973);
Lekeition, Tenis Clubean (1983).
Geometrian eta kolorean oinarritutako
paisajeak pintatu zituen.
Margolan askotan erakutsi zituen
bere jaioterriko portua, etxeak
eta kaleak. Lan nagusiak: Bilbao,
Elantxobe, Motrico, Otxagabia,
Abaurrea, Tejados y muelles de
Elantxobe. 1985ean erakusketa
bat antolatu zen Bilboko Arteta
galerian Ormaolearen heriotzaren
urteurrena zela eta.
Flores Kaperotxipi, Zumalabe, Guezala, Iribarren
Mauricio Flores Kaperotxipi
1901eko maiatzaren
10ean jaio zen, Zarautzen. Goyenecheko
dukesa eta Guayaquilgo
kondea anai-arreba ongileen
diruaz pintura ikasketak
egin zituen Madrilen, zortzi urtez,
Jose María López Mezquita
maisu zuela. Gero, bere kabuz
ibili zen Frantzian, Italian, Belgikan
eta Holandan, museoz
museo, maisu handienen lanak
ikusiz eta ikasiz. Baina beti itzultzen
zen Madrila, Pradoko Museoak erakarrita, hura baitzuen
guztietan kutunena. Soldadutza
ere Madrilen egitea aukeratu
zuen, arrazoi beragatik, besteak
beste. Handik urte batzuetara,
Paristik bueltan, erakusketa bat
egin zuen Zarauzko udaletxean
(1925), eta Ignacio Zuloaga gipuzkoar
margolari handiak
koadro bat erosi zion: «Cabeza de
seminarista». 1930ean, adiskidezuen Francisco Grandmontagne
?Buenos Airesko La Prensa egunkariaren
Espainiako ordezkaria?
idazlearen bitartez, erakusketa
bat egin zuen Buenos Airesen.
Arrakasta handia izan zuen, batez
ere amerikar euskaldunen
artean; oso kritikia onak egin zizkioten,
eta koadro asko saldu
zituen. Arrakasta hura zela eta,
koadro gehiago egin ?Zarautzen
eta Elgetan?, eta Mexiko, Txile,
Uruguai, Kuba eta Estatu Batuetara
eraman zituen. Argentinaraere beste bi aldiz joan zen,
1932an bigarrenez, eta hirugarrenez
1938an, Espainiako gerra zibiletik
ihesi. Argentinan erbesteraturik,
Mar del Platan bizi izan
da urte askotan. Han, galeria bat
zabaldu zuen, argentinar, espainiar
eta batez ere euskal pintoreen
lanak ikusgai jartzeko. Baina
margolari gisa ez ezik, Flores
Kaperotxipik idazle eta kazetarigisa ere lan egin du, eta besteak
beste Pintores vascos y no vascos
(1947), euskal margolari guztien
lehenengo bilduma, eta Arte
vasco (1954), euskal artearen lehenengo
antologia, idatzi ditu,
hala nola Pablo Uranga arabar
margolariaren biografia bat
(1963). Argentinan bizi izan zen
urteetan La Razón egunkarirako
idazten zuen.
Mauricio Flores Kaperotxipi
erretratugile gisa nabarmendu dabatez ere. Balizko Euskal Herri
orbangabe eta zoriontsu bateko
baserritarrak margotzen ditu
gehienbat: bakarka, bikoteka
(senar-emazteak, aita-semeak, aiton-ilobak),
eta hirukoteka (familia
bateko hiru belaunaldiak),
hala nola familiartean edo lagunartean
(jokoan, kontu kontari,
jan-edanean), irribarretsu sarritan,
paisaje bat ?mendi-baserriak,
itsasoa? dutela atzean. Argentinako
lehen egonaldiazgero, esango litzateke ametsezko
herri liluragarri eta xarmagarri
baten oroitzapena eta mina duten
bezeroentzat margotu duela
Flores Kaperotxipik. Nolanahi
ere, baditu beste koadro ilun eta
gordinago batzuk, non alegiazko
Euskal Herri hura egiazko Euskal
Herri bilakatu baiten. Horien
artean aipatzekoak dira bere lan
ikusgarrienetako bat den Aldeana
de Pasajes (Donostiako San
Telmo Museoan ikusgai), Muerte
de San Francisco, eta Entierro
de Cristo en un pueblo de pescadores,
besteak beste. Badira,
bestalde, koadroetan hornigai
gisa erabiltzen dituen zenbait
elementu, haren lan baten aurrean
gaudela salatzen dutenak:
sagarrak, ogia, gazta, intxaurrak,ardo basoak eta botilak, pitxerrak?
Izadi hilak ere elementu
horiez osatzen ditu, Merienda al
aire libre oihalean adibidez. Flores
Kaperotxipiren lanek oreka
eta indarrez beteriko baretasuna
transmititzen dute. Marrazkia
tinkotasun eta zehaztasun handikoa
du, eta margokeran, berriz,
argitasuna eta araztasuna
?zurien gama osoa? dira nagusi, koadroei darien baikortasun
eta alaitasun barearekin ondo
adosten direla.
Flores Kaperotxipik erakusketak
egin ditu Zarautz, Buenos
Aires, Bahia Blanca, Tandil, Habana,
Mar del Plata, Mendoza,
Santa Fe, Parana, Madril, Iruñea
eta Bilbon, besteak beste. Ehundaka
koadro margotu ditu. Harenak
dira, adibidez, Hombres
de mar, Primavera, Carta de
América, Amaiketako, Carta del
hijo, Felicidad, Pastor vasco,
Marinos, Noticias de América,
El cuento de la abuelita, El vasito
de vino, Los primeros higos,
Carta del novio, Ordago a los
pares, Abuelo y nieto, Matrimonio
feliz, Hombre feliz, Tarde
de domingo.José Miguel Zumalabe Mendiburu
donostiar margolaria da
(1906-1992). Zientza zehatzak
ikasi zituen, eta matematika
irakasle izan zen ogibidez. Donostiako
Santo Tomas Lizeoaren
sortzaileetako bat izan zen
(1967). 1976an euskaltzain urgazle
izendatu zuten. Paisajeak, hornigai
gutxiko izadi hilak eta erretratuak
egin zituen batez ere.Bere margokerari darion xumetasuna
eta samurtasuna lortzeko
grisak, eta gris eta berde zilarkarak
erabili zituen gehienbat. Argi
eta itzalezko planoen arabera
egituratu zituen koadroak, matematika
zaletasunaren eraginez
beharbada. Haren lanak dira,
besteak beste, El taller (1931),
Retrato de la Tía Filomena (1936)
eta El arquitecto Astiazarán
(1933).
Anselmo de Guezala y Guinea
1920an jaio zen, Bilbon. Aita,
osaba eta aitona ere ?Antonio de
Guezala ospetsua? pintoreak zituen.
Ezkondu ondoren (1950)
Ameriketara joan zen, eta Venezuelan
eta Brasilen bizi izan zen,
harik eta 1961ean behin betiko
Euskal Herrira itzuli zen arte.
1968. urteko uztailaren 6an hil
zen, Bilbon. Margolaritzaz gainera
zeramika ere landu zuen, Zuloagatarrekin.
Haren obra bilduma
partikularretan banatuta
dago.
Jesús Montes Iribarren, gipuzkoar
margolaria, 1940ko
ekainaren 27an jaio zen, Irunen.
Gaspar Montes Iturrioz paisajegile
ospetsuaren semea da, eta
harengandik jaso ditu pinturarenoinarriak. Madrilen, Parisen eta
Bruselan egin ditu ikasketak.
Besteak beste Oslo, Irun, Donostia,
Madril, Bartzelona, Zaragoza,
Iruñea, Lizarra, Tutera, Zangoza,
Ubeda, Jaen, Marbella, Paris eta
Zigan egin ditu erakusketak.
Batez ere erretratugile eta paisajegile
gisa nabarmentzen da;
Jaéngo eta Baztango paisajeak
ditu aipagarrienak. Gauza eta
izaki xumeenez hornitzen ditu
koadroak; Andaluziako margolanetan,
adibidez, pegarrak, arasak,
potinak, loreak, olibondoak
irudikatzen ditu. Ikusgarriak ditu,
bestalde, Baztango zaldien margolanak,
hala nola oilar eta oiloenak,
marra eta kolore joko
zoragarrietan moldatuak. Paisajeez
eta erretratuez gainera, aipagarriak
ditu izadi hilak ere.
Donostiako San Telmo Museoan
eta Bilboko Arte Modernokoan
zenbait koadro ditu. Harenak
dira, beste lan askoren artean, El
gallo negro, Palometa, Ziga, Caballos,
Gitanos en la fuente de
Donamaría, Iglesia de Zubieta,
Erasun, Pastando, La Noche y los
caballos, Retrato de M. Sánchez
Marco, Ventana, Agustín Boyer?
José María Ucelay Uriarte
1903ko azaroaren 1ean jaio zen,
Bermeon. Oinarrizko ikasketak
eta batxilergoa Bilbon egin
zituen, baina ume-umetatik amaren
familiaren sortetxera eraman
zuten ?Busturiako Txirapozu jauretxera?,
eta harrezkero herri eta
etxe hura bilakatu ziren Ucelayren
egonlekurik kutunenak. Etxe
hura bizitoki eta atsedenleku ez
ezik, arte eskola eta lantoki ere
izan ziren artistarentzat. Busturian
eta Txirapozun daude
Ucelayren eta Ucelayk margotu
zuen munduaren sustraiak.
Batxilergoa bukatu zuenean,
uko egin zion ikasketak segitzeari.
Bere benetako bokazioa pintura
zela aitortu, eta, azkenik,
Parisa joateko baimena eta laguntza
lortu zuen aitarengandik.1922ko azaroan abiatu zen Parisa.
Ordurako hasia zen artistekin
harremanetan ?1911n sortua zen
Euskal Artisten Elkarteko kideekin?,
eta eginak zituen bi erakusketa:
bakarkakoa bat, Elkartearen
egoitzan (1921), eta taldean bestea,
Gernikan (1922ko iraila).
Erakusketa horietan egin zizkioten
kritika onak erabakigarriak
izan ziren aitarengandik Parisa
joateko laguntza lortzeko. Garai
hartako koadroen artean aipagarria
du lehenengo erretratua,
1921. urtean egina (1978an berregina),
«Retrato de Sole Usparicha».Ucelay gaztearen artearen nondik
norakoak ezagutzeko, baina,
atzerago jo behar da, Bilboko
Nazioarteko Erakusketara (1919),
erakusketa horrek eragin handia
izan baitzuen Ucelayren prestakuntzan.
Besteak beste Echevarría,
Regoyos, Zuloaga, Cézanne,
Bonnard, Mary Cassatt, Van
Gogh, Matisse, Gauguin eta Picassoren
lanak egon ziren han
ikusgai. Ucelay gaztearen bilakaeran
garrantzi handia izan
zuen beste erakusketa bat ?are
gehiago, haren obraren lehenengo
etaparen muga markatu zuena?,
Iberiar Artisten Lehenengo
Erakusketa izan zen (Madril,
1925), Madrilen joera modernoen
lehenengo erakusketa izan zena.
Erakusketa hari esker Ucelayrenpintura zabaltzen hasi zen ?aldizkarietan
eta?, eta «27ko belaunaldia»
izango zen taldeko kideak
ezagutu zituen.
Ucelay Parisen egon zen urteetan
ez zen Euskal Herritik deserrotu.
Alderantziz, maiz joaten
zen Bilbora ?Bilbon egin zuen,
1926an, bakarkako bigarren
erakusketa?, eta buru-belarri aritu
zen Euskal Artisten Elkartean.
Parisen, bien bitartean, denetarik
ikasten jardun zuen, eta artista
askoren ezagutza egiteko
aukera izan zuen: Pancho Cossío
kantabriarra, Bilbon bizi zen
Claudio de la Torre kanariarra?Argi zeuden ordurako Ucelayren
margokeraren ezaugarri nagusiak:
alegia, itsasoarekiko zaletasuna,
lerro makotua, eta «matissetar»
eta «japoniar» ukitua. Ez zen
alferrik Enrico Cernuschiren Museoa
?Sortaldetik ekarritako objektuen
bilduma?, Parisen gehien
bisitatzen zuen museoetako bat,
japoniar artearekiko zaletasuna,
Txirapozutik bazekarrena bestalde,
areagotu ziona.
Hogeita hiru urte besterik ez
zuen, baina jadanik Ucelayren
dotoretasuna eta fintasuna, sentiberatasuna
eta asmamena, eta
ororen gainetik ?Matisseren eta
japoniar artearen eraginak eragin?
haren nortasuna goraipatzen
zuten arte kritikariek. Parisen,
joera berri ugariren eraginpean,
oso estilo berezia eta orijinala
ondu zuen Ucelayk, formari dagokionez
guztiz dotorea.
1928 inguruan, baina, geldialdi
bat egin, eta klasizismora bihurtu
zen, marrazketari margokerari
baino garrantzi handiagoa
emanez. 1928ko lanak lumaz
eginak dira, japoniar paperean
eta txinatar tintaz (urdina, berde
iluna, granatea, marroia), gai jakin
baten inguruan: XIX. mendearen
erdialdeko porturen bateko
ikuspegiak, 1854. urteko
modara jantzitako gizon-emakumeekin.
1930. urte ondoko hamarraldiko
margolanak estilo eta koloreariketak dira, geometriaren
alorraren barrukoak. Besteak
beste, erromerien koadroak egin
zituen, kolore berdearen inguruan
(Bilboko Museoko bionboa);
itsasoari buruzko koadroak,
urdinaren inguruan; eta
gela barrenak, Txirapozuko objektuez
antolatutako izadi hilak,
grisaren inguruan. Lehenengo
aldian erabili zituen margo
garbien ordez, margo molde lausoago
eta gozoagora jo zuen,
giroa eta argia are gehiago lantzeko,
eta zabaldu egin zuen
perspektiba. Sakontze garai horretako
obra nagusia, eta bere
obra handienetako bat (16 metro
luzea), Bermeoko batzokirako
egin zuen ohol gaineko
horma irudia da (1931-1934);
Bermeoko herriaren gaur egungo
bizimoldea sintetizatu zuen
margolan handi horretan. Garai
hartakoak ditu mendiko eta
itsasoko ikuspegi bitxi batzuk
ere, elementu bakanez osatuak,
surrealismoz kutsatuak: aingura
bat hondarrean; itsasontzi bat,
itsasoa, eta haitz handi bat hondarrean?
1936ko otsailean garrantzi handiko
erakusketa batean parte
hartu zuen: Espainiako arte modernoari
buruzko erakusketa
Parisen. Espainiako gerra zibila
hasi zenean, Busturian zen Ucelay.
Eusko Jaurlaritzak Arte Ederretako
zuzendari izendatu zuen,eta artelanak bildu eta gordetzeaz
arduratu zen. Eusko Jaurlaritza
erbesteratu zenean, Ucelayk eta
Manuel Sota idazleak euskal
abestiak eta dantzak Europan
zehar erakusteko ikuskizun bat
sortzea erabaki zuten Eresoinka.
1938ko abuztuan Ingalaterrara
erbesteratu zen, Londresa lehenbizi,
eta Marlborough uhartera
gero. Londresen bi jatetxerendekorazioa enkargatu zioten,
baina lanik inportanteena «Caronia»
transatlantikoaren Smoking
Room gelarako irudiak egitea
izan zuen (1946ko apirila). Lan
handi hori (3,15 x 3,60 m-ko lau
irudi) itsasoaren historiaren laburpena
da, itsasoari eskainitako
omenaldia, itsasoarekin zerikusia
duten pertsonei, gertaerei eta
gauzei buruzuko marrazkiezbete-betea. Itsasontzia, 1960az
gero «Caribia» deitua, 1974ko
abuztuan hondoratu zen Guamen,
Ozeano Barean.
Erbestetik Euskal Herrira itzuli
zenean (1949), Txirapozun jarri
zen bizitzen. Hurrengo urteetan
izadi hilak eta erretratuak egin
zituen batez ere, hala nola euskal
probintzien mapen marrazkiak,
guztiz orijinalak, Pío Barojak
idatzi zuen Euskal Herriko
gidarako. Baina garaitsu hartan
hasi ziren lehenengo porrotak
ere, atzera bota edo gauzatu
gabe gelditu ziren lanak: Arantzazurako
dekorazioa, Aireko Ministeriorako
marrazkiak, AitaDonostiaren ?oso laguna zuen?
liburu baterako marrazkiak?
Aldi horretako lanik aipagarriena,
bai konposizioagatik bai margokeragatik,
«Dantza suletina»
izenekoa da, Zuberoako dantzei
buruzko lan etnografiko osoosoa:
aurrean zuberotar dantzariak
atsedeten, musika eta dantza
tresnen artean; atzean beste
dantzari batzuk godalet dantzan,
eta pertsona batzuk haiei begira;
eta hondoan Zuberoako ikuspegiak.
Handik aurrerako urteak
zailak izan ziren Ucelayrentzat:
enkargatutako hainbat lan bukatu
gabe utzi behar izan zituen
?xehetasun guztiak behar bezala
egiteko behar beste diru ordaintzen
ez ziotelako?, eta nekez
aurkitzen zuen bere lana erosiko
zionik. Garai horretako enkargurik
handiena «Bilbao» petroliontziko
?Espainiako petroliontzirik
handiena orduan? ofizialen
egongelarako irudia (530 x 134
cm) izan zuen.
1969. urtean, etsiturik, amaren
sortetxera erretiratu zen, lasai,
presarik eta estuasunik gabe
margotzera. Ucelayren etsipena
agertu zen bere koadroetan:inoiz baino ugariago azaltzen da
marra eta marrazkia; koadroak,
bete-beteak, oroitzapenen nahastura
bihurtzen dira, barrokismoz
mukuru. Gernikan, 1975ean, eta
Bilbon, 1978an, egin zituen
bakarkako azken erakusketak.
1979ko azaroan gaixotu, eta
abenduaren 25ean hil zen, Bilbon.
Hasi berria zuen bere azkeneko
lana, euskal akelarreari
buruzko koadro handi bat (270
x 179 cm).
Ucelayren pintura ez da pintura
modernoa ez akademikoa,
gaur egungo pinturaren eta pintura
tradizionalaren arteko zubia
baizik. Ucelayk ?irudia inguratzen
duen espazioaren, airearen
eta giroaren zentzu berezia izanik?
indar misteriotsu batez janzten
ditu koadroak, eta misterio
hori dela eta, surrealisten artean
sailkatu izan da haren obra ?edo
obraren parte bat?, baina surrealistena
ez bezala, Ucelayren misterioa
gozo-gozo barreiatzen da
obran zehar.
Arestian aipatu bezala, Ucelayren
obraren ezaugarri nabarietako
bat Sortaldeko artearen eragina
da, eta alderdi askotan azaltzen
da eragin hori: margokeraren
leuntasunean, marraren txairotasunean,
erretratatzen dituen
pertsonen fintasunean, zenbait
gauzatan, laka ontzi, haizemaile,
pitxerretan, baina batez ere pertsonen
hazpegi txinatartuetan eta
zuhaitzen diseinu bitxi bezain
ikusgarrian.
Bere koadroetan azaltzen dituen
gaien artean bada bat guztien
gainetik nagusitzen dena:
itsasoa, eta itsasoarekin zerikusia
duen guztia. Enkargatu zizkioten
lan nagusiak, eta tamainaz
handienak, lehen aipaturiko Bermeoko
batzokiko eta «Caronia»
transatlantikoko irudiak, itsas
pinturak ditu. Elementu asko
daude, bestalde, Ucelayren
koadroetan errepikatzen direnak:
Busturiako portzelanak, Gernikako
itsasadarreko mendiak ?San
Migel mendia, adibidez?, padurak,
hegaztiak ?ahateak, beltxargak,
kaioak?, hodeiak ?zerrendetan
urratuak, bihurrituak?, hala
nola Txirapozuko jauretxeko
bertako gauzak ?leihoak, aulkiak,
zamauak, loreak (begoniak,
sarritan)?; horiek denek Ucelayren
koadro baten aurrean gaudela
salatzen dute.
1960-70eko hamarraldiko abangoardia pintura
1960-1970 bitarteko belaunaldiak pintura joera
desberdinak landu zituen; izan ziren, adibidez,
surrealismoaren jarraitzaileak, Vicente Ameztoy esate
baterako; espresionismo klasikoarenak, Zumeta
adibidez; espresionismo abstraktuarenak, Ortiz de
Elguea eta Barceló; pop joeraren aldekoak, Osés eta
Resano; teknologia ikonografiko berrien jarraitzaileak,
De Vargas eta Sistiaga. Artista gehienek garai hartako
arte joera bat baino gehiago ukitu zuten:
abstrakzioarekin hasi eta pop joera eta
espresionismora iritsi arte, edo lan kontzeptual
batetik lan narratiboago batera; hala egin zuten,
esaterako, Zumetak eta Ortiz de Elgueak. Belaunaldi
horretako pintoreak ez ziren saiatu Newman, Noland
edo Palazuelo pintoreen antzera eskultoreen lana
errepikatzen; salbuespen bakarra Ibarrola izan zen,
?Equipo 57? taldeko kide zela. Euskal eskulturaren
inguruan egitasmo bateratzaile bat antolatu bazen
ere, pinturan ez zen halakorik gertatu; euskal pintura
nazioarteko joera berrietan murgildurik zegoen.
Espresionismoa eta espresionismoaren inguruko joera
guztiak ?pintore bezainbat? izan ziren euskal
abangoardiako pinturaren bizkarrezurra. Garai
hartako zenbait artistak, Carlos Añibarroren antzera,
joera berri bati ekin zioten, espresionismo historikoa
eta espresionismoaren ondorengo abangoardiak
lotzen zituen joerari hain zuzen ere.
Higikundeak eta taldeak: Gaur, Emen, Orain, Danok
1960ko hamarraldian artista
talde batek Euskal Eskola bultzatu
zuen. Haien iritziz Euskal
Eskolak higikunde estetiko eta
etiko handia behar zuen izan,
euskal artea sustatzeaz gainera
Euskal Herriaren berrikuntzarako
oinarrizko osagai izango zena.
Bizkaian eta Gipuzkoan sortu ziren Euskal Eskolako lehen artista taldeak. Agustín Ibarrola eta ?Estampa Porpular? taldeko kideak, Ramón Carrera, Dionisio Blanco, María Dapena eta Ismael Fidalgo artistak, Gabriel Aresti eta Vidal Nicolás poetak, eta Antonio de Pericás kritikoa, aspalditik ari ziren Bizkaian mezu politikoaketa sozialak zabaltzen grabatu
eta idazkien bitartez. 1962.. rteaz geroztik ?Estampa Popular?
taldea arte erakusketa ibiltariak
antolatzen hasi zen, erakunde
ofizialen aretoak kontuan
hartu gabe.
Garai horretan bertan, beste
talde bat antolatu zen Gipuzkoan,
joera estetiko desberdineko
artistek osatua: Eduardo
Chillida, Rafael Balerdi, Jose Luis
Zumeta, Amable Arias, Remigio
Mendiburu, José Antonio Sistiaga,
eta Jose Antonio Arze. Gipuzkoar
talde honek egin zituen
ekimenak ez ziren ?Estampa Popular?
taldearenak bezain ondo
antolatuak; baina oso eraginkorrak
izan ziren. 1964an, esate
baterako, Gipuzkoako Artista
Elkarteari Udaleko diru laguntza
kendu eta Gastronomia Anaidiari
eman zitzaion. Erabaki horren
kontra ikuskizun berezi bat eman
zuen taldeak: behi sahieski handi
bat jan zuten taldeko artistek
prentsaurreko batean. Bizkaitar
eta gipuzkoar artistek, Oteiza,
Ibarrola eta Basterretxeak batez
ere, beren ekimenak bateratzea
egoki litzatekeela pentsatu zuten,
?Euskal Eskola? ofizialki onartua
izan zedin. Bi talde horien arteko
harremanetatik sortu ziren
?Euskal Eskolako taldeak?: Gaur,
Emen, Orain eta Danok. Gaur
taldea Gipuzkoan sortu zen,
Emen Bizkaian, Orain Araban eta
Danok Nafarroan. Ipar Euskal
Herrian Baita taldea antolatzeko
saioa egin zen, baina hutsean
gelditu zen.
Euskal Eskolako taldeen artetik,
Gaur izan zen sortu zen lehena.
Amable Arias, Nestor Basterretxea,
José Antonio Sistiaga,
Rafael Ruiz Balerdi eta Jose LuisZumeta margolariek, eta Jorge
Oteiza, Eduardo Chillida eta Remigio
Mendiburu eskultoreek
osatu zuten. Donostiako Barandiaran
galerian egin zuten lehen
erakusketa, eta beren manifestua
aurkeztu zuten han. Manifestu
horren bidez joera guztietako
euskal artisten parte hartzea eskatu
zuten. Kide guztien arteko
batasun estilistikoagatik izan
zuen batez ere garrantzia taldeak;
nabarmena zen, bestalde, Oteizak
eta nazioarteko abangoardia
joera nagusiek taldean zuten eragina.
Dena dela, biltzar izaera
alde batera utzi eta klub elitista
bihurtu zen poliki-poliki Gaur
taldea.
Emen talde bizkaitarrak ere
joera desberdinetako artistak biltzeko
helburua izan zuen hasieran.
Irizpide horri esker kide
asko bildu ziren taldearen inguruan;
horrek, ordea, abantaila
bezainbat kalte sortu zituen. Bilbon
egin zen lehen erakusketan
aurkeztu zuen taldeak bere manifestua;
talde irekia eta joera
desberdineko artistek osatua behar
zuela adierazi zen hartan.
Garai hartako joera artistikoak,
eta Gipuzkoako eta Bizkaiko taldeen
sorreran nabarmendu ziren
irizpide desberdintasunak, Arabako
Orain taldearen sorreran
areagotu egin ziren. Ortiz de Elguea,
Mieg eta Fraile pintoreek,
Echeverría eskultoreak eta
Schommer argazkilariak osatu
zuten taldea. Hasieran, garai hartako
arte joerak ezagutzen zituzten
artistek bakarrik hartu zuten
parte taldean. Jarrera horrek,
beraz, ez zuen zerikusirik Euskal
Eskolaren filosofiarekin.
Orain taldearen lehen erakusketaren
izenburua Gaur EgungoArtearen Euskal Eskola izan zen.
Talde hark aukeratu zuen joeratik
kanpo ziren artista gipuzkoarrek
eta bizkaitarrek ez
zuten lehen erakusketa hartan
parte hartzerik izan. Ibarrolak eta
Oteizak arabar taldearen kontra
egin zuten.
Artista nafarrak Danok taldean
bildu ziren; Pedro Manterolak,
Isabel Baquedanok eta beste artista
batzuek bultzatu zuten taldea.
Euskal Eskolak 1966. urterako
antolatuta zuen erakusketarako
Danok taldeak eratuta egon
behar zuen, baina Gasteizko
erakusketan izan ziren gorabeherek
talde nafarraren proiektua
bere horretan geratzea eragin
zuten.
Mari Paz Jiménez Escudero
Valladoliden jaio zen 1909an eta
Donostian hil zen 1975ean. Sei
urte zituela Donostiara joan zen
bizitzera. 1933an Alfredo Bizcarrondo
ingeniariarekin ezkondu
eta Madrila joan zen. Jiménezek
txikitan ikusten zuen guztia pintatzeko
ohitura zuen; hogeita
bost urterekin buru-belarri pinturan
aritzea erabaki zuen. 1938-
1945 urteetan Buenos Airesen
bizi izan zen, eta hango eskola
libreetan aritu zen pintura ikasten.
1943an bakarkako lehen
erakusketa egin zuen Buenos
Airesko Udal Aretoetan; argentinararte kritiko batek Jiménezen
estiloari surrealismo zuria esan
zion. 1945ean Donostiara itzuli
zen, eta harrezkero aldaketa handiak
izan zituen bere pinturak:
gero eta kolore ahulagoak erabiltzen
zituen; neurri handiagoko
lanak egiten zituen, eta marrazkiek
gero eta garrantzi handiagoa
zuten. 1948an Parisa joan
zen lehen aldiz, eta handik itzuli
zenean Jiménezen aldi espresionista
hasi zen. Aldi horretako lanetan
nabarmena da Picassoren
eragina. 1956an hainbat bidaia
egin zituen Madrila, Bartzelonara
eta Parisa, eta harrezkero pintura
abstraktuan murgildu zen.
1963-1965 bitartean sorkuntza
krisi bat zela eta, margolan gutxi
egin zituen. 1966az gero olioak
pintatu zituen batez ere, eta kolore
bakarreko margolanak egiten
hasi zen. Erakusketa ugari
egin zituen, bai bakarka baita
taldean ere: Buenos Aires (1943),
Donostia (1949, 1952, 1960, 1969,
1974), Bilbo (1949, 1950, 1961,
1974), Madril (1950, 1954, 1962,
1968, 1971), Baiona (1953), Habana
(1954), La Paz (1956), Miarritze
(1960), Paris (1961), Barakaldo
(1971, 1972), Iruñea
(1972). Hainbat sari irabazi zituen:
Buenos Airesko bigarren
saria (1942), Gipuzkoako Ateneoaren
saria (1954), DonostiakoEguberriko Lehiaketako Ohorezko
saria (1955), La Pazeko Espainiako
Enbaxadaren Marrazki
saria, etab. Lan nagusiak: El trío,
Siesta, Figura, Botijo y peces,
Masa táctil, Masas espaciales
Punto límite, Composición, La
jarra, Bodegón.
Gonzalo Chillida, Eduardo
eskultorearen anaia, Donostian
jaio zen 1926an. Madrilgo Arte
Ederretako Akademian egin zituen
pintura ikasketak. 1951-1953
urteetan Parisen bizi izan zen, eta
Louvreko Museoko zenbait ikastarotan
parte hartu zuen. Parisen
bizi ondoren Donostiara itzuli
zen. Hainbat talde erakusketatan
parte hartu du Paris, Erroma, Madril,
Sevilla, Bilbo, Donostia, eta
abarretan. Bakarka ere erakusketa
asko egin ditu Donostian, Bilbon,
Madrilen, Colegio de Spoleton(Italia), etab. Chillidak oso
gustukoa du argazkigintza; argazki
zuri-beltzak egin ohi ditu, eta
horietako asko eredutzat hartzen
ditu. Olioez gainera litografia
batzuk ere egin ditu. Chillida
errealitatea zehatz irudikatzen
saiatzen da; bere margolanetan
objektu konkretuak marrazten
ditu (hondartza zati bat, lurra,
lainoa), bitxikeriarik gabe.
Carlos Añibarro Donostian
jaio zen 1924. urtean, eta Parisen
eta Madrilen egin zituen pintura
ikasketak. 1976an erakusketa
bat antolatu zuen Donostiako
B galerian. 1976-1979 bitartean
hainbat erakusketa egin zituen
Madril, Donostia, Gasteiz eta
Hondarribian. 1979an Donostiako
udalak bere lanak aukeratu
zituen Wiesbadengo Erakusketara
eramateko.
Rafael Ruiz Balerdi
Rafael Ruiz Balerdi Donostian
jaio zen 1934an, eta Madrilen
hil 1992an. Txikitatik izan zuen
margolaritzarako zaletasuna, eta
Arte eta Lanbide eskolan pintura
ikasketak egiten hasi zen. Aitaren
alkimia lantegian sartu zenean
hasi zen margolaritzarekin
loturiko lanak egiten, irudi urreztatuez,
arabeskoez, loreez eta
dragoi irudiez hornitzen baitzituen
haren lanak; lan haren bidez
ikasi zuen Ruiz Balerdik gerora
bere obretan erakutsi zuen
errepikapenerako joera.
1953az gero Donostiako TEU
antzerki taldeko kidea izan zen,
eta talde haren antzezpenetarako
dekoratu batzuk egin zituen;
publizitateko zenbait lan ere egin
zituen. Urte hartan bertan Artista
Gazteen lehiaketan parte hartu
zuen lehen aldiz.
Lehiaketa hura har daiteke
Ruiz Balerdiren karreraren hasieratzat,
baina haren bizitzaren eta,
bereziki, lanaren kronologia ez
da osatzen erraza. Izan ere, ez
zuen beti sinadura bera erabili,
ez zuen estilo bakarra erabili
garai bakoitzean, eta estilo jakin
bat baztertua zuela zirudienean
berriro berreskuratzen zuen geroagoko
beste koadro batzuetan.
Nahasmen hori areagotzen du
Ruiz Balerdiren errepikapenerako
eta lanak beti amaitu gabe
bezala uzteko joerak.
Balerdi XX. mende hasierako
margolariek liluratu zuten hasieran.
Gustukoak zituen Sert (haren
eragina nabarmentzen da Balerdiren
kolosalismoan), Zubiaurre,
Zuloaga, Arteta, etab. Haien
koadroak imitatu zituen hasieran,
eta berehala beste joera batzuekiko
arreta ernatu bazitzaion ere,
margolari haiek izan ziren Balerdiri
pinturarako grina areagotu
ziotenak.
Gaztetan lorontzien margolanak
eta senide eta lagunen erretratuak
(Mª Angeles Trespaderne
bizilagunarena, besteak beste)
egin zituen, garai hartan Euskal
Herrian nagusi zen joera errealistari
jarraituz. Lan haietan, dena
den, antzeman daitezke Ruiz
Balerdiren geroagoko lanetan
agertzen diren zenbait ezaugarri:marrazki bikainak, egitura
trinkoak, formen sintesia, aurpegiaren
espresioa, planoen deskribapena,
bolumena, pintzelkada
indartsu baina, aldi berean, sentiberak,
koloreen erabilera berezia
etab.
1955ean Eduardo Chillida eskultorea
ezagutu zuen, eta bere
pinturaren bilakaeran garrantzi
handia izan zuen harreman bat
sortu zen bi artisten artean. Izan
ere, garai hartan, frankismoaren
eraginez, joera berriekiko itxita
bezala zeuden Euskal Herriko
artistak, eta Ruiz Balerdik Chillidari
esker ezagutu ahal izan zuen
Europan artearen alorrean zer ari
zen eztabaidatzen, espazioaren,
formaren eta abstrakzioaren arazoen
inguruko jarrera berriak, eta
errealismoaren konbentzionalismoa
gainditzeko bidea eman
zion horrek. Chillida ezagutu
zuen urte hartan bertan Artista
Gazteen lehiaketan parte hartu
zuen berriro, eta sari nagusietakobat irabazi zuen (Niña en azul,
Mi hermana, Bodegón eta Bodegón
en azul lanekin), eta eskultoreari
esker beka bat lortu zuen
Madrilgo San Fernandoko Arte
Akademian ikasketak egiteko.
Akademiako giroa, ordea, estuegia
iruditu zitzaion Balerdiri, eta
eskola hura utzi eta Círculo de
Bellas Artesen sartu zen handik
gutxira.
Madrilgo ikasketa garaian marrazki
eta collage ugari egin zituen.
Aipagarria du, besteak beste,
aulkien marrazki saila. Forma
geometrikoak, lerro sekuentziak,eta kubismo analitikoan oinarrituriko
ariketak egin zituen batez
ere. Baina Kleeren geometria
magikoaren eragina da bereziki
aipagarria, eta baita Braqueren
kubismo sintetikoarena eta tenebrismoarena
ere (Goyarena besteak
beste). Dena dela, kubismoaren
eta abstrakzioaren inguruko
ikerketak errealitatearen
esperientziatik eta gauzen eta
pertsonen irudietatik abiaturik
egin zituen Ruiz Balerdik (Mihermana Pilar sentada, Mi padre?).
Madrilgo egonaldiaren ondoren,
1956an, lehenengo bidaia
egin zuen Parisa, eta handik gutxira
hasi zen atzerrian erakusketak
egiten ere (Pittsburg, 1958).
Estiloari dagokionez, Parisko bidaien
eraginez abstrakziorako
bidea hartu zuen Ruiz Balerdik.
Dena dela, koadro abstraktuek
bezala erretratu errealistek (bai
olio pinturek eta bai marrazkiek)
eragin handia izan zuten bere
bizitza guztian zehar; horrela,
erretratuei dagokienez garai honetan
ere ez zuen naturalismoaren
eragina galdu, ez zuen
abstrakzioaren eta kubismoaren
inguruan egiten zituen ikerketen
eragin handirik islatu, eta modeloaren
identitatea errespetatzeko
ahalegina egin zuen beti. Garai
honetako lan aipagarrien artean
azpimarratzekoa da 1956an Tarragonako
Unibertsitate Laboralean
egin zuena. Horma irudi sailbat da, irudi handiez osatua; Picassoren
eragina ageri du, eta
kolore planoak, irudi geometrikoak
erabili zituen. Obra hotza
da, oso trinkoa.
1957an Artista Gazteen saria
irabazi zuen, Mi padre, Mi hermana
Pilar sentada, El alrededor
silencioso, Nudos eta En torno a
la soledad lanekin. Urte haietan
finkatu zen Ruiz Balerdiren lehen
estilo pertsonala, lehen estilo
heldu eta iraunkorra dei daitekeena,
abstrakzio lirikoaren baitan.
Estilo horren ezaugarri dira,
besteak beste, kolore ilunak, irudi
geometrikoak gune zehazgabeetan
galdurik agertzea, forma
bigunak eta materialtasun mistikoa.
Aipagarriak ditu garai honetakoen
artean: Denso, Tierra
vital, Alborada etab. Urte haietan,
bestalde, errealismo sozialaren
ildotik zenbait lan egin zituen.
1960 inguruan beste pauso bat
eman zuen klasizismotik aldentzeko,
eta informalismoan murgildu
zen buru-belarri; bera izan
zen informalismoaren aitzindaria
Euskal Herrian (Ninfeas, Maraña?).
Aurreko garaian irudi sasigeometrikoak
hondoekin nahasten
ziren, elementu formalak argian
eta materian urturiko guneetan
galtzen ziren. Oraingoetan,
aldiz, harantzago iritsi zen: irudien
lerroak bolumenetik askatu,
eta kontrastea bilatu zuen
hondo ia homogeneoen eta lerro
askeen artean, kolorea berreskuratu
zuen bat-batean eta
keinuaren informalismo erradikala
landu zuen. Horrela, informalismoari
jarraituz, molde geometrikoak
baztertu eta kolorearen
nagusitasuna azpimarratzen hasi
zen; pintura eitegabe edo egitura
jakinik gabeak dira, automatismoan
oinarrituak, artistaren
gorputzaren edo eskuaren mugimendu
espontaneoak oihalean
islatzen dituena, surrealismoaren
eraginpean. Hala, Balerdiren lanak
erabat aldendu ziren klasizismoaren
iluntasunetik eta bere
koadroetako formaren deskribapen
fina argitasunez bete zen.
Egileak berak bere pinturaren
bilakaerari buruz zioenez, errealismoaren
ildotik aritu zen San
Fernandon, ondoren abstrakzio
lirikora jo zuen, 1956-1960. urteetan,
kolore aberastasunera,
baina aberastasun horretan koloreengaineko kontrola galdu
zuen azkenean. Hori dela eta,
bitarteko aldi bat izan zuen
1956-1960 urteetako koadro abstraktuen
eta 1963az gerokoen artean:
Ruiz Balerdi bere baitara
bildu zen 1960-1962 bitarteko urteetan,
ordu arteko esperimentazioek
eta arriskuek zeharo lur
jota utzi balute bezala. Tarte horretan
izadi hilak egin zituen batez
ere, oso zurrunak eta hermetikoak
(Bodegón del florero y los
vasos, Bodegón de los claveles
blancos).1962tik aurrera, ordea, ?bere
onera? itzuli zen Ruiz Balerdi,
bere pintura berpiztu egin zen.
Madrila joan zen bizitzera, bere
mezenas izan zen Juan Huarteren
babespean. Madrilen zela,
1964-1973 bitartean, obra ugari
egin zituen eta ideia berriak azaldu
zituen. Oro har, koadro informalistak
ziren, eta pixkanakapixkanaka
abstrakzioaren eta
surrealismoaren arteko bidea
hartu zuen. Betidanik izan zituen
zenbait ezaugarri are nabarmenago
agertu ziren orduko lanetan,
esate baterako eskema espazialaren
antolaketa, errepikapena,
obrak bukatutzat ez ematea?
1966an, «Gaur» taldearen
sorreran parte hartu zuen, Arias,
Mendiburu, Oteiza eta beste zenbait
artistarekin batera.
1973an Donostiara itzuli zen.
Hainbat talde eta gizarte mugimendutan
jardun zuen 1978 inguru
arte, eta zenbait esperientzia
eraman zituen aurrera eskola
publikoetan, Andoain, Lasarte
eta Herreran esaterako, haurrengan
izpiritu aske eta sortzailea
garatzeko helburuarekin. Olio
pintura ia erabat baztertu zuen,1985. urtea arte gutxi gorabehera,
eta paper gainean pastel kolorezko
klarionak eta argizari
margoak egiten hasi zen. Izan
ere, kolore distiratsuak eta eskua
nahierara, arin, erabiltzeko aukera
ematen zioten pastelek eta argizari
margoek. Bere garai emankorrenetako
bat izan zen, eta
erakusketa ugari egin zituen, bai
Euskal Herrian (Bilbo, Donostia,
Zarautz?) eta bai Europako beste hiri batzuetan ere (Stuttgart, Biberach,
Madril etab.).
1985ean olio pintura lantzen
hasi zen berriro (Así pinta?
etab.), klarionak alde batera utzi
gabe. Harrezkero etengabe jardun
zuen lanean eta 583 olio
pintura eta milaka marrazki egin
zituen zazpi urtean. Lan horien
ezaugarri nagusiak askatasuna,
bat-batekotasuna, pintzelkada
arinak, forma eta koloreen jarioa
dira, eta inpresionismoaren eta
fauvismoaren eragina dute; irudizko
paisajeak, bere bidaietan
oinarrituak, eta abstrakzio espresionista
izan zituen oinarri. Dena
den zaila da bai bere olio pinturen
estiloak zehaztea eta mugatzea,
eta berdintsu edo zailagoa
da bere marrazkien nondik norakoak
finkatzea. Azken urteetan
erakusketak egin zituen Bilbon,
Donostian, Iruñean eta Madrilen.
Amable Arias
Bembibre del Bierzon (Leon)
jaio zen, 1927. urtean, familia
txiro batean. Bederatzi urte zituenean
tren batek harrapatu
zuen, eta ordutik aurrera makuluak
erabiliko zituen ibiltzeko.
1941ean Donostian jarri ziren
bizitzen bera eta bere familia, eta
bere kabuz hasi zen idazten eta
pintatzen. Ascensio Martiarena
izan zuen lehen pintura irakaslea,
eta marrazkia eta kolorea
landu zituen harekin, lapitzaz eta
akuarelaz betiere. 1953an pintatu
zituen lehen koadroak, paisajeak
gehienak, eta bost urte geroago
egin zuen lehen erakusketa,
Donostiako Aranaz-Darras
arte galerian. Ondoko urteetanDonostiako Udaletxeko Aretoetan,
San Telmo Museoan eta Barandiaran,
Ikuska eta El Pez arte
galerietan jarri zituen erakusgai
bere lanak. 1960. urtean Parisko
Maegth arte galerian eskegi zituen
bere koadroak eta ondoren,
Ortiz, Sistiaga, Balerdi, Mari Paz
Jiménez, Gonzalo Chillida, Bizcarrondo,
Villagarcía, Miguel A.
Alvarez eta Basterretxea artista
gipuzkoarrekin elkartu eta Donostian
antolatu zuten «Hamarren
» erakusketan parte hartu
zuen. Pintore gipuzkoarrek
sakondu egin zituzten elkarren
arteko harremanak, eta pintura
molde zaharrak hausteko oinarriak
jarri zituzten. Urte horretan
bertan Ohorezko Saria eskuratu
zuen Eguberriko Lehiaketan. Gipuzkoako
Artisten Elkarteko lehendakari
izendatu zuten, eta
gogor ekin zion garai hartan nagusi
zen molde klasizista zaharraren
aurka, ihes egin nahi baitzuen
arau nahiz ildo hertsi eta
jakinetatik, eta abangoardiaren
molde aurreratuagoak planteatu
nahi zituen. 1962. urtean Parisa
jo zuen, eta handik Veneziara
joan zen; Italiako Berpizkundeko
artea eta garai modernoko
mugimenduak eta pentsakera
aztertzeko aukera izan zuen han.Bere paisajeak gero eta subjektiboago
bilakatu ziren, eta 1965ean
amaiera eman zion paisajeak pintatzeko
aldiari. Urtebete geroago
Gaur taldea sortu zuen beste pintore
gipuzkoar batzuekin batera
(Mendiburu, Basterretxea, Zumeta,
Ruiz Balerdi, Oteiza, Sistiaga
eta Chillida), eta Donostiako
Barandiaran arte galerian erakusketa
bat egin zuten elkarrekin.
Urte berean Euskal Eskola deitua
osatu zuten Gaur (Gipuzkoa),
Emen (Bizkaia), Orain (Araba)
eta Danok (Nafarroa) taldeetara
bilduriko euskal artistek. EuskalEskola honek kaleraturiko manifestuan
«gure herriari zor zaizkion
eskubideak, lekua eta arreta» eskatzeaz
gainera, «jasaten ari garen
makaladi kultural eta materialari
amaiera emateko proposamenak»
ezagutarazi zituen.
1966an Parisen, Pragan eta Espainiako
hiri nagusietako erakusketetan
jarri zituen erakusgai bere
paisajeak eta tinta beltzean egin
zituen marrazkiak. Garai hartan,
atomista greziarren hausnarketetatik
abiatuz, «de la gota» delako
estilo berezia lantzen hasi zen;
koadro abstraktuak dira, handiak,monokromatikoak, Donostiako
Zaragoza Plazan zuen estudioan
pintatuak. Pintura tantak
ehunean eskaintzen dituen aukera
mugagabeak sakon aztertu zituen,
eta Ohorezko aipamena
jaso zuen Euskal Pinturaren Sari
Nagusian aurkezturiko lanei esker.
Bestalde, ikasten jarraitu zuen,
poesia, antropologia, filosofia,
artearen teoria eta, batez ere,
marxismoa, eta bere bizitzako alderdi
garrantzitsua osatzen zuten
liburuak, marrazki, zirriborro,
iruzkin, bozeto eta karikaturen
biltegi bihurtu ziren. Orobat ere,
idazten jarraitu zuen, olerkiak eta
ipuinak batez ere (Carnaval,
Poemas a Crucita I eta II, Poemas
a Elena, No moverse, Can,
Poemas a Lourdes).
1970. urtean aldi berri bati ekin
zion pinturan, eta olioa ehunean
lantzen hasi zen Donostiako Parte
Zaharrean ezarri zuen estudioan.
Hamar urte eman zituen estudio
hartan, eta material ugari
erabili zuen bere artelanak egiteko:
zura, urrea, beira, grabatuak,
collageak eta, batez ere,
olioa. Bere olio lanetan araurikgabeko kalkulua eta kolorea ikertu
eta garatu zituen, eta pertsonaiak
bere kabuz doazelako itxura
zuen mundu bat sortu zuen
horretarako. Pragara eginiko bidaia
baten ondoren emakumeen
biluziak pintatzen hasi zen pastel
margoez, paper zurian nahiz
koloredunean, eta hainbat urte
emango zituen teknika hori lantzen,
artistak emakumearenganako
erakusten zuen sentsibilitatearen
erakusgarri. Urte horietan
erakusketa asko egin zituen,
taldean nahiz bakarka, sari asko
jaso zituen; bestalde, «La persiana»
izeneko taldeak Amable Ariasen
pintura gaitzat zuen «Un cuadro
amarillo» pelikula filmatu
zuen. 1979. urtearen amaieran,
osasun arazoak tarteko, utzi egin
behar izan zion Parte Zaharrean
zuen estudiora joateari eta, hala,
ezin izan zuen olioak eskaintzen
dituen aukerak sakontzen jarraitu.
Nolanahi ere, sorkuntza eta
lan aldi oparoa zabaldu zitzaion
garai hartan, eta pintura eta marrazki
ugariez gainera, idatzi asko
argitaratu zituen, olerkiak eta
ipuinak batez ere (Miseria del
arte en el mundo contemporáneo,
Poemas de la verdad, Retorno
de exiliados, Encantamiento
y desencantamiento, Poemas de
la madreselva en flor, Cuentos, El
niño judío sin patitas, Scherezades).
1983. urtean berriro ere
heldu zion ehun gaineko olioaren
teknikari, baina urte horretan
pintatu zituen koadroak (Enfrentamiento
izenburuko saila)
azkenekoak izan ziren, hurrengo
urtean hil baitzen. Hil ondoren
Amable Ariasen lanak ezagutarazteko
erakusketa antologiko
guztiz interesgarria antolatu zen
Donostiako San Telmo Museoan
(1927-1984); bestalde, «Vanguardia
en Vanguardia» deituriko
erakusketa kolektiboan eta Vanguardia
arte galerian egon dira
erakusgai artista honen lanak.
Amable Arias abangoardiako
pintorea izan zen. Bere lanetan
etengabeko bilakaera ageri da,
espresionismo sakonaren araberako
hasierako paisajeetatik, antipintura
eta, Jackson Pollock
eredutzat harturik, amerikar kutsuko
pintura itsusizaletaraino.Pinturaren munduko arau hertsietatik
ihes egiten saiatu zen eta
forma berriak aztertu zituen.
Hasierako lan figuratiboen artean
aipagarri dira Retrato de Mon,
Casas blancas, Viña roja, Mina,
Paisaje de Montearenas eta Árbol
amarillo obrak. Kolore hotzen
aberastasuna nabarmendu
behar da lan horietan, zeru latzak,
paisaje bihurriak, pintzelkada
urduriak eta nahasiak. Bigarren
aldian, berriz, lan abstraktuak
sakondu zituen, kolore apalak
eta gozoak erabili zituen, eta
«de la gota» delako estiloan nabarmendu
zen. Grises y Malvas,
El más y el menos eta Cinco objetos
en la acera dira garai honetakotitulu aipagarrienak. Abstrakzioaren
alderdirik lirikoenean
koka genezake bere pintura
moldea. Unibertso berri baten
bila abiatu zen, eta bi dimentsioko
espazioan aurkezten zituen
izaki itxuragabe eta berezien bidez
islatzen zuen unibertso horretan
bere burua.
Arias samurtasunetik lainotasunera,
galdutako haurtzarora,
doan margolaria da. Batetik
errealitatera hurbiltzen diren
marrazkiak ditu, emakumeen
hazpegiak edo gorputzak, lerro
soil bat baino ez batzuetan, ukitu
koloredunez dekoratuak besteetan.
Bestetik, bere haurtzaroa
atzeman daiteke marrazki berariaz
traketsetan, eta horien bidez
galdutako iraganaren irudiak
berriz osatzen dituela ematen du.
Batzuek zein besteek, adierazpendesberdinak izanik ere, itxurazko bat-batekotasuna dute; ikusi edo gogoratzen dituen gauzen alderdirik samurrena eta ametsezkoena islatzen saiatu zen Arias.
Errealitatea eztitu egiten du, fantasia eta ametsa eransten dizkio eta laztasunik gabeko mundu paralelo bat sortzen du. Horrexegatik bere margolanetan irudia ez da garrantzizkoena, itxura batean jolasean eginiko lerroen bidez adierazten duen intimitatea baizik.
Badirudi Amable Ariasek gairen bat margotzen ari zenean beste gai misteriotsuago eta mingotsago bat zuela gogoan. Marrazkiak azkar burutzen zituen eta hortik bere koadroei darien itxurazko bat-batekotasunaren arrazoia; nolanahi ere, mezu intelektual sakona iradokitzen dute Ariasen margolanek.
Jose Luis Zumeta
Zentzumenak erne direnean
eta, hargatik edo honengatik,
horiek jasoa nahi bezala hitzez
adierazi ezin denean, sarritan pintzelak
edo zizelak hartzen omen
dute mihiaren zein lumaren lekua,
eta horietako pintzel nahiz
zizel asko ?Zumetarena lekuko?
oparo mintzatu izan da gero, kode
ezkutuxeagoz edo agerikoxeagoz.
Eta kodeak, Zumetarenean,
aldiak hainbat aurki daitezke,
1960ko hamarraldian kolore zerrendaz
egindako koadroetatik
hasita alla prima izeneko berriagoetara
bitartean. Aldian aldiko
kode horiek eta bere garaian
?Gaur? taldean, geroago ?Ez dok
hamairun? eta Aste kulturaletan,
orainago ?Homenaje a las víctimas
del franquismo? omenaldian
eta azkenik ?Nueva Etiopía? liburu-diskoan
parte hartu izanak,
bestalde, gizartetik zetozkion zantzuen
adi egon izan dela adierazten
du.
Baina betor orpoa orpotik. Espainiako
gerra zibila bukatu eta
Bigarren Mundu gerra hasi zen
urtekoa da Zumeta, gerra ondorengo
pintorea, beraz. Fraideen
kolejioan egin zituen lehen ikasketak
eta han erakutsi ere marrazkigintzarako
zuen trebetasuna.
Orduan beste asko bezala, lanean
hasi behar izan zuen hamalau
urterekin. Fraideen eskutik ?Gráficas
Valverde? tailerrean hasi zen
marrazkilari (1953-1958), eta tailer
horretan, Donostiako Arte eta
Lanbide eskolan eta Gipuzkoako
Artisten Elkartean eman zituen
marrazkigintzako eta pinturako
lehen urratsak.
1958an, nazio mailako urrezko
domina lortu zuen Madrilen, Pintura
joven lehiaketan. Baina, garai
haietan Espainian zen giroak
etorkizun estua eskaini ziezaiokeen
hemeretzi urteko gazte bati,
eta are estuagoa pintura landu
nahi zuenari. Lehenbailehen soldadutza
egin (boluntario) eta erbestera
joatea erabakirik,
1959aren azkenaldean Parisa aldatu
zen, beraz. Parisen ezagutu
zituen bertaragotik Mantegna,
Rembrandt eta beste zenbait klasikoren
obrak eta, aldiz eta estiloz
bere nahietatik hurbilagokoiruditu zitzaizkion Cézanne baten
edo Paul Klee, Picasso, Tàpies
eta abarrenak eta ?Cobra mugimenduko
edo ez? Van Velde,
Gorky, Pollock, Jorn, Appel, eta
gainerako espresionistenak eta,
oro har, abangoardisten aitzindarienak
ere.
Lehenengo erakusketak Paristik
itzulita Hondarribian Mendibururekin
lanean ari zela egin
zituen (1961), Donostiako Udaletxearen
Arteko Aretoetan Mendiburu,
Balerdi eta Bonifacio
Alonsorekin egin zuena, lehenengoa,
eta eta Karlos V.aren Hondarribiko
Gazteluan bakarka egin
zuena, bigarrena.
Hurrengo bi urteak erbestean
igaro zituen berriz ere, Stockholmen
1962a eta Londresen 1963a.
1964an Euskal Herrira itzuli zenerako
barrundatua zuen gero
gidari ibili izan duen ideia, artista
batek formak eta koloreak erabili
behar ditu bideaurreko dioena,
eta bat baino gehiago tenkarazi
ere zuten Zumetaren urte horietako
koadro abangoardista, zeharkako
zerrenda gorri, zuri, hori,
beltz eta urdinez taxutuek.
1966an euskal artista abangoardiazale
batzuek, Oteiza buru zutela,
?Gaur? taldea sortzea erabakizutenerako, utziak zituen, bada,
galtza motzak eta gertu zegoen
talde hori sortzeko ezezik, erakusketen
eta gainerako ekintzen bidez,
joera berriak ezagutarazteko.
Gaur taldearekin Donostian (Barandiaran
galerian), Bilbon (Arte
Ederretako Museoan) eta Gasteizen
(Fernando Amárica Museoan)egin zituen erakusketak. Aurrerantzean
ere, 1960ko hamarraldia
bitartean bederen, bat batean
eta barruaren eraginera pintatu
izan zuen; kolore biziekin batean
ñabardura zehatzak eta ohiko ez
diren kontrasteak eratuz, eta airean
zintzilik diruditen formak
taxutuz.
1967 ingurutik aurrera, ordea
?Homenaje al Guernica de Pablo
Picasso koadroagatik Euskal
Pinturako lehenengo premioa irabazi
zuen urtea?, eztabaidak zer
esana bezala, koloreen eta formen
arteko borrokak molde berriak
sortarazi zizkion sormenezko
askatasun egarri hartan.
Pintura eta eskultura uztartu beharrez
edo, ordu arteko euskal
pintura formalistan inoiz erabili
ez ziren materialez eta kolore
konbinaketaz eratuak dira aldi
horretako obrak: zerrenda gorri,
berde, zuri eta horiz margotutako
egur erliebedunak, besteak beste.
Izatez, indar eta adierazgarritasun
handiko obrak ziren, baina
ez nonbait, eta tamalez, garai
hartako jende arruntak artelantzat
hartzeko modukoak, 1968an Bilboko
Grises Galerian egin zuen
erakusketa handian koadro bakarra
eta hura 8.000 pezetatan saldu
izana da horren lekuko.Joera horri eta berak esandako
?aurrean dudan espazioa hustuz
edo hari ingurua janez pintatzen
dut? esaldian nabari den eskultoreari
hesirik jarri izan ez balie,
agian ate berri bat zabalduko zuen
euskal eskulturan ere, izan ere,
ez baitira aipatu diren horiek hiru
dimentsiotan egin zituen lan
bakarrak. Ezagunagoak eta bikainagoak
dira, besteak beste, Usurbilgo
frontoi atzean (145 m 2 ) eta
Pasaiako portuan 1973-1976 bitartean
egin zituen zeramikazko
erliebe handiak, ibiliago ziren
bideak jarraituz onduak. Gauza
edo irudi izatera iristeko puntuan
pintzelaren eta bat-bateko kolore
kontrastearen magiaz geldiarazitako
forma kiribilez edo zurrunbilo
puskaz osatua dirudi
garai horretako zenbait koadrok.
Hainbat erakusketa eta aste
kulturaletan parte hartu ere egin
zuen aldi berean (1970-1975).
Mexikon, New Yorken, Madrilgo
Ateneoan eta Durán galerian, Bilboko
Mikeldi galerian eta Gasteizko
Eder arte galerian egindako
erakusketak dira aipagarrienak, eta
aste kulturaletan parte hartu, berriz,
1971tik 1973a bitartean.
Baina ez da aurkikuntza berriren
bat egin eta lotaratzea batereZumetarena. Goraxeago aipatu
diren molde horiek landu eta
1979-1980ko urteetara iristean ere
(Abuelos y nietos en la costa),
bada, aldi horrek ere eman zuela
ematekoa iruditu zitzaion nonbait
eta bidegurutze larri baten aurrean
aurkitu zen. Ez zen kultura
berrikuntza informalismoarekiko
leialtasunean oinarritu zuen batentzat
barruak eskatzen zionera
aldatzea urradurarik gabe gertatzekoa.
Hainbeste urte irudien eta
forma hutsen arteko muga estuan
ibili ondorengo nekeak, ordea,
eta gizarteko egoera zertxobait
aldatu izanak ere bai agian, mintzaera
argiagoz-edo espresatzea
eskatzen zioten nonbait, aurreko
guztiari uko egin gabe baina esan
zezakeena herrietako plazetan
ulertzeko moduan esatea, alegia.
1984-1985 urteetan, ahalik bizkorrena
margotzearren tenperaz eta
enbalatzeko kartoietan egiten zituen
papiroak saileko koadroak,
eta leku eskasiaz, batzuk besteekin
konparatu gabe biltzen, egin
ondoren. Bertso paperetako ziztadaren
edo jende ahaldun samarren
aurrean igarotzean egin litekeen
irri txikiaren kutsua dute.
Ez zion joera horrek luze iraun,
baina aurkitu zuen horretan udaletxekobalkoira igota, begiak itxirik
istorioak kontatzeko ere balio
zezakeela pinturak. Orduarteko
eta ondorengo koadroek ez bezala,
titulua ere badute obra horiek,
han edo hemen entzundako
zerbaiten zantzua dutenak, gainera:
Paseo cotidiano del hombre
con paraguas, Nació con el
pan bajo el brazo etab.
Carlos Martínez de Gorriáranen
iritzian, XX. mendean euskal pinturan
egin den gauzarik ederrenetakoak
dira papiro horiek.
Molde berri horietara jotzean aurreko
kolore gorri, beltz, urdin eta
hori bizi haiei betiko uko egin ote
zien bildurrak ez zuen zorionez
eta gero ikusiko zen bezala zentzurik,
zeren, inon adierazi gabe
baina, bere buruarekin izan zuen
borroka latz hori ere alde oneko
aurkikuntza gertatu zela jabeturik,
barrua gertu baitzuen zurrunbilo
berrietan murgiltzeko.
1985etik aurrera, teknika eta
modu berrien bila abiatu zen,
beraz. Tenperak eskaintzen zion
aisetasun hura olioak eskaini ote
ziezaiokeen probatu nahi zuen
orain, horrekin barruko zirrarak
bat-batean adieraz ote zitzakeen,
alegia. ?Olioz pintatzeko, denbora
geldiarazi behar izan dut,
modu berrietara moldatu, mantsoagoeta bizi arnasa gutxiagoz
ari. Barruak, ordea, borondateak
eta ahaleginak parterik izan gabe,
bat-batean eta denboratik at,
gauzak ager daitezela eskatzen
dit. Horretara ahalik gehiena hurbildu
nahirik eta mirari hori nola
gauzatuko nabil? zioen Maya
Aguiriano 1990ean egin zion elkarrizketa
batean.
Orain, 1997ko gainetik begiratuta,
mirari hori hein handi batean
gauzatua duela esan daiteke,
1990etik 1992ra bitarteko alla
prima edo hasialdi batean egindako
koadroak eta ondorengo
asko ikusita. Dirudienez, ez zen
lan horiek egin aurretik Rodinen
Pentsalariaren jarreran denbora
luzean egon, sormena luzaro landu
izanak pizten duen lehertu beharrari
eman bide zion lana, eta
pintzela eta koloreak, nahi zuen
kolore eta ñabarduretan leher zedin,
1990-1992ko hainbat koadrotan
ikus daitekeenez. Zernahi dela
ere, Zumetaren obrak bere-berea
du pintzel ukitu bakoitza hitz ozen
bihurtu beharra, modu akademikoz
espresionismoa esaten den
hori, bai hasi berritako kolore
zerrendaz egindakoak, bai 1960ko
erliebeetakoak, eta halaber papiro
edo kartoietakoak eta 1985az
geroko koadroetakoak ere.
Sistiaga, Alonso, Abadalejo, Vargas
José Antonio Sistiaga Mosso
Donostian jaio zen 1932an.
Hogeita bi urte zituela Parisa joan
zen arte ikasketak egitera, eta
han egon zen 1961 arte. Urte
horretan erakusketa bat egin
zuen Donostian, Balerdi, Bonifacio
eta Ortizekin batera. Sistiagaren
pintura informalista da, frantsesek
?abstrakzio liriko? izendatu
dutenetik hurbil dagoena.
1964an bakarkako erakusketa bat
egin zuen Madrilgo Edurne galerian.
Halaber, ?ekintzak? izenarekin
bataiatu zituen arte agerpenen
protagonista izan zen,
haietako asko ZAJ taldekoekin
burutuak. 1964an Funcor
kooperatibak babesturiko hezkuntza proiektu interesgarri batean esku hartu zuen; iraupen laburreko jarduera hartan, estetikak hezkuntzan lehentasunezko eginbidea izan behar duelako Oteizaren ideia hura, Celestin Freinet pedagogoaren metodoarekin loturik agertzen zen.
Aldi berean, Donostian, haur eskola antolatu zuen ostegunetan.
1965ean, haurrek egindako materialekin erakusketa bat egin zuen Barandiaran galerian. Urte berean, Zumeta eta Ruiz Balerdirekin batera, Donostiako Udalaren aurkako hitzaldi-protesta batean esku hartu zuen. Hona ekitaldiaren arrazoia: udalak Gipuzkoako Arte Elkarteari diru laguntza ukatu zion, laguntza gastronomia elkarte bati agintzen zion bitartean. ?Ekintza? hartan, Sistiagak ordu erdi batez txuleta janari ekin zion ikuslego harrituaren aurrean. 1966an, ?Gaur? taldea sortu zen, ?Escuela Vasca? deituaren barne: Sistiaga haren sortzaileetarikoa izan zen. 1967an Donostiako San Telmo Museoan, Relieve de acción pública izeneko lana aurkeztu zuen: bere deituraren lehen letren eskultura.
Ondoko urtean, Seiquer galerian, linoleo gaineko grabatu sail bat erakutsi zuen bere deituraren letra guztiekin; horrekin, berak zioenez, informalismoa ixten zuen. 1970ean, Las cuatro estaciones horma pintura erraldoia (17,5 x 1,8 m) egin zuen; mihisearen gaineko olio pintura zen, eta Juan Huarterentzat egin zuen Torres Blancasen, Madrilen.1971-1974 aldian neurri handiko
olio pinturak eta tintak egin zituen;
haien tituluetan paisaje
erreferentziak agertzen dira. Geroago
egindako obran, marrazki
erotikoak nabarmendu behar
dira, pastel urdinez eginak. Halaber,
ohargarriak dira 1988an
Jose Migel Barandiaranen Mitología
vasca obrarako egindako
tintak.
Film esperimentala, orobat,
Sistiaga sortzailearen beste alderdi
garrantzitsu bat da. Huarte industrialaren
laguntzarekin, zeluloide
gainean zuzenean pintaturiko
filme bat egin zuen 1968-1970
aldian: Ere erera baleibu izik subua
aruaren? edo De la Luna a
Euskadi. 35 mm-ko film mutua
da, 75 minutuko iraupena duena,
eta, marrazki biziak kenduta, film
luze margotu bakarra da munduan,
424.000 irudiz osatua. Kritika
espezializatuak oso harrera
ona egin zion film honi, nahiz eta
polemikarako bide ere eman
zuen, narzisismo estetikoz salatu
baitzuten artearen eginkizuna
herri borroka laguntzea zela erizten
ziotenek. Geroago ere beste
zenbait esperientzia egin ditu alor
horretan. 1970ean, artistaren aurpegia
zenbait plano-sekuentziatan
jasotzen duen Ana film laburra
(16 mm, 7 minutu) ondu zuen.
Gero, aurrenekoaren ildotik, beste
zenbait film margotu egin ditu:
Impresiones en la alta atmósfera
(1988-1989, ahostuna, 70 mm, 7
minutu); Paisaje inquietante-nocturno
eta En un jardín imaginado
(1991, ahostuna, 35 mm, 14
minutu); An (sobre el sol) (1992-
1996, ahostuna, 70 mm, 7 minutu).
Bonifacio Alonso, pintorea
eta grabatzailea, Donostian jaio
zen 1933an. Hasieran autodidakta
izan zen, eta hainbat lanbide
izan ditu artearen eremutik
kanpo: arrantzalea 14 urterekin,
bateria jolea musika talde batean,
etab. Julio García Sanzen dizipulua
izan zen, eta Arte Ederretako
ikasketak hasi zituen. Bonifacio
Alonsoren jarduera hasieratik
beretik informalismora bideratu
zen; oso kasu berezia da joera
horretako euskal pinturaren barne.
1958an aurkeztu zuen bere
obra lehen aldiz Donostiako Ateneoan,
eta 1962an egin zuenbere lehen bakarkako erakusketa
hiri horretako Aranaz-Darras
galerian. 1965ean Arte Grafikoetako
enpresa batean lan egin
zuen Bilbon. Fernando Zobel
pintoreak 1967an arte modernoaren
gunea zen Cuenca hirira
gonbidatu zuen; han grabatua
ikasi zuen Antonio Lorenzo eta
Bernard Childekin eta, han finkaturik
?Cuenca izan zen arte abstraktuari
museo bat eskaini zion
Espainiako lehen hiria?, lehen
grabatuak moldatu zituen. 1973.. rtean hilabete eman zuen Gustavo
Giliren lantegian, Bartzelonan.
1978an, halaber, egonaldi
bat egin zuen Parisen, Clot Bramsam-en
lantegian. Bonifacio Alonsoren
grabatuetan bi alderdi nabarmentzen
dira; alde batetik,
intsektuen behaketaren xehetasuna
(intsektuen saila), eta bestetik,
alderdi informala, hala nola
Norberto el Pata y el Pitín izenburuko
komiki grabatuan. Bestalde,
nabarmentzekoak dira Ruperto
de Nolaren 1520ko Guisos
y salsas liburuaren argitalpen
berrirako egindako akuaforteak.
Litografia ere landu du. Alonsok
mundu osoan aurkeztu du bere
obra grafikoa: Espainia, Danimarka,
Norvegia, Frantzia, Alemania,
Suitza, EEBB, Mexiko, Afrikako
Hegoaldea, Ingalaterra; halaber,
hainbat herrialdetako museoekerakusten dute haren obra, bai
Euskal Herrian (Bilbo, Gasteiz)
edo Espainian (Madril, Cuenca,
Villafames), eta bai Europan ere
(Frantzia, Ingalaterra, Norvegia,
Danimarka). Bonifacio Alonso,
era intuitiboz, bere inguruan
ikusten duena edo kezkatzen
duena irudikatzen saiatzen da;
abstrakzioa ulertzeko moduagatik
Cobra taldetik hurbil azaltzen
zaigu.
José Barceló Albadalejo Cartagenan
jaio zen, Murtzian,
1923an. Espainiako gerra zibila
amaiturik, Bilbora aldatu zen familiarekin.
Ikasketa eta prestakuntza
urteetan (1941-1945)
Granada, Madrid, Paris eta Holanda
ezagutu zituen. Bilbon
finkaturik, margolaritzari ekin
zion. 1950. urte inguruan, adiskide
handia zuen Blas de Otero
olerkariaren eraginez, pintura
errealista eta soziala lantzen hasi
zen. Bilboko zenbait erakusketatan
koadroak agertarazi ondoren,
bere koadro bat ?En la calle
izenburukoa? Madrilen aurkeztu
zuen lehen aldiz 1951n,
«Primera Bienal Hispanoamericana
de Arte» delakoan. Ondoko
urteetan arte abstraktuaz interesatu
zen, eta erretratua lantzeari
ere ekin zion. Hainbat aldiz esku
hartu du Arte Ederretako Nazio
Erakusketaren lehiaketan: 1957anRetrato de perfil koadroarekin;
1960an ?2 paisajes?; 1962an
?Homenaje a Bela Bartok?.
1964an Arte Actual taldea sortu
zuen Bilbon, Carmelo García Barrena,
Luis Soriano, Javier Urquijo
eta Ignacio Urrutia pintoreekin
batera. 1969an, Espainiako Akuarelako
Sari Nazionala eman zioten.
Euskal Herriko eta Espainiako
hiri anitzetan egindako
erakusketez gainera, munduko
hainbat tokitan erakutsi du bere
obra: Turin (Italia), Paue (Frantzia),
Alexandria, San Diego (Kalifornia),
San Louis (Missouri),
Londres.
Ramón de Vargas y Lezama
Leguizamón pintorea, eskultorea,
grabatzailea eta filmegilea da (Getxo,
1934). Arkitektura ikasketak
hasi zituen Kordoban 1952an.
Margolaritza prestakuntza bertanegin zuen Fernando Martosen
zuzendaritzapean. 1956an hasi
zen bere obra erakusten espainiar
estatuan eta ondoko urteetan
hainbat erakusketa burutu
zuen Euskal Herrian, Espainian,
Italian eta Portugalen. 1959an
Parisen finkatu zen eta urte hartan
berean Grand Prix d´Hiver
lortu zuen. Bertan hainbat
erakusketatan esku hartu zuen
eta Frantziako gobernuak zein
Parisko udalak koadroak erosi
zizkioten. Espainiako Exposición
Nacional de Bellas Artes lehiaketan
esku hartu zuen: 1960an,
Crucifixión obrarekin; 1962an,
Superficie izeneko bi koadrorekin.
1965etik aurrera EEBBetara
gonbidatu zuten: New Yorkeko
Metropolitan Museum, Washingtongo
Smithsonian Institute, Layton
Museum?Vargasek nazioarteko hainbat
sari bildu du eta haren obra pinakoteka
askotan ikus daiteke:
Vaticanoko Museoa, Kunstmuseum
Winterthur, Madrilgo Arte
Contemporáneo, Arabako Arte
Garaikideko Museoa, Bilboko
Arte Garaikideko Museoa, Rio de
Janeiroko Museo Nacional,
Beaux Arts Ville de Paris, EEBBetako
Winona School?
1960. urteetako hasieratik, espresio
informalistaren ildotik
gauzatu du bere pinturaren garapena.
Keinu pinturaren oinarriaren
gainean, errealitatearen
elementuak eransten ditu beltza,
zuria eta gorria erabiliz, berak
?atentatuak? deitzen dituenak
(prentsa albisteak, pintadak edo
testuak). Vargasen obra Cobra
taldearen edo Carlos Sauraren
pinturaren hurbil dago, espresionismoabstraktuaren eraginak ere
biltzen dituela. Pinturaz gain,
eskultura, grabatua, litografia eta
zeramika landu ditu.
Orobat, 1960. hamarkadaren
hasieratik, Ramón de Vargasek
beste alderdi bat landu zuen:
zine esperimentala. Vargasen lan
hau ?Escuela Vasca? delakoaren
barne kokatu eta Grupo Huartek
X Films ekoiztetxearen bidez finantzatu
esperientzietatik landara
burutu zen. 1960an 16 mmko
bi filme ondu zituen: irudi
bertikalez osaturiko Les quatre
saisons-en proiektorea 90° biratu
beharra zegoen eta Le rebut,
paraleloan muntaturiko kaleko
irudi arruntez osatua. 1961ean
Canción Agria izenburuko filma
moldatu zuen; berak sortu musika
elektronikoaz laguntzen zen
16 mm-ko filme horretan zeluloidearen
gainean margotu zuen,
koadroetan erabiltzen zituen teknika
berberez baliatuz. Geroago
pintura eta zinea nahasten zituzten
beste zenbait obra egin ditu:
Eva, Cuadros cambiantes (1972),
El cantar de los cantares (1975),
El espejo (1972, euskal artista
batek egindako lehen bideoa).
1981eko La derrota de Samotracia
bideo-instalazioan hainbat
irudi proiektatzen zituen Samotraziako
Garaipena eskultura
klasikoaren kopia baten gainean.
Kritikoen esanetan, alor honetan
Vargasek ondu obrarik interesgarriena
Atentado a un film convencional
(1962, 1980) izenburukoa
da. Obra horretan, bere
antzinako pelikula bati erasotzen
dio, erabili egiten du, trukatu eta
beste zerbait bihurtzen, modu
horretara sortze eta suntsitze prozesuak
azaltzen dituela.
Pintura 1970.. rteaz gero
Pop-art joera eta errealismo berriak
1970-1980 arteko urteetan artista
multzo handia sortu zen
Euskal Herrian. Artista horien artetik
gehienek informalismoa edo
espresionismo abstraktua, popart
joera, surrealismoa eta errealismo
modernoa edo errealismo
berria higikundeen eremuetan
jardun zuten. 1970eko hamarraldiko
lehen urteetan pop-art higikundetik
hurbil zegoen artista
talde bat sortu zen Iruñean. Talde
horretako kide ziren: Mariano
Royo, Bartolozzi, Pedro Osés,
Juan José Aquerreta, Joaquín
Resano, Pello Azketa, Perico Salaberri,
Javier Morrás, Luis Garrido
eta Isabel Baquedano. Taldeko
kide guztiek joera errealisten
bidetik jo zuten. Pedro Osés etaJuan José Aquerreta dira Iruñeko
taldeko pintore nagusiak.
1966an egin zuten lehen erakusketa
elkarrekin; 1970ean, lan bilduma
bat prestatu zuten elkarlanean,
1968ko Parisko maiatzeko
gertakariak irudikatuz. Pop joerak
modatik eta publizitatetik hartzen
ditu bere prozedura grafikoak;
prozedura horiez baliatuz egindako
pinturak erakutsi zituzten
Pedro Osések eta Juan José
Aquerretak bilduma hartan. Iruñeko
taldearen artea exotikoegia
eta aurreratuegia gertatu zen garai
eta inguru hartarako: urte
haietan kontsumismo berria ez
zen oraindik ezaguna Euskal
Herrian. Eta horrexegatik gertatzen
da harrigarri Iruñea zen bezalakohiri kontserbadore batean
halako artista talde koherentea
sortu izana uste izatekoa ez zen
arte joera batean.
Inguruko kontserbadurismoak
ez zien eragotzi Iruñeko taldeko
zenbait kideri berrikuntza formalak
egitea. Resano, esate baterako,
garai hartan koloretako
komikietan erabiltzen zen puntu
lodiko tramaren antzeko teknika
bat hasi zen erabiltzen. Resanok
ez zekien, ordea, Lichtenstein
estatubatuar margolaria ere
teknika horren antzekoa ari zenik
erabiltzen. Dena dela, talde
nafar horretako kideek nork bere
bidetik jo zuten. Osés, adibidez,
pintura utzi eta komikigintzan
aritu zen denbora luzean; Javier
Morrásek, berriz, salaketa politikoko
argazki montaje sail bat
egin zuen; Salaberri, Pello Azketa
eta Aquerretak zeinek bere
errealismo modua landu zuten,
eta Garridok, berriz, paisaje intimistak
eta xehetasunez beteak
landu zituen.
Euskal Herrian 1970eko hamarraldiaren
erdialdean Iruñeko taldeko
pintore horiek baizik ?Bizkaiko
zenbait errealistekin batera?
ez zuten pintura urbano eta
modernorik egiten. Handik urte
batzuetara Bizkaian Iruñeko taldearen
estetika urbanoaren antzekoa
lantzen zuen talde bat sortu
zen. Iñaki Bilbao eta Alberto
Rementería ziren, besteren artean,
talde horretako kide. Halako
argazki itxurako irudiak
egiten zituzten; gizarte industriala
eta gizarte horren hondakinak
zituzten beren lanetako gai nagusiak.
Dena dela 1975. urteaz
geroztik trataera fotografikoa
agertzen zuten joerak nabarmendu
ziren pop-art joeraren edo
errealismo kritikoaren gainetik,
urte horietan Euskal Herrian egiten
zen pinturan. Nagusi bilakatu
ziren joera horiek ia-ia hiperrerrealista
izateraino iristen ziren
askotan, baina hiperrerrealismoak
ez bezala, pintura subjektibotasunaren
mende jarriz. Clara
Gangutiaren lana, esate baterako,
mota horretakoa da. Surrealismoaren
bidetik, bestalde errealismo
fantastikoa joera nabarmendu
zen; joera horretan aipagarria
da Mari Puri Herreroren
lana. Abangoardia historikoekin
?surrealismoa, espresionismoa,
sinbolismoa? lotuta daudenerrealismo berrietan euskal artista
ugari aritu dira. Mari Paz Jiménez
eta Ur taldeko kideak errealismo
horietan kokatzekoak dira.
Javier Arocena, Carlos Bizcarrondo,
José Gracenea eta Alejandro
Tapia izan ziren aipatu Ur taldeko
kide nagusiak. Gonzalo Chillidaren
lana ere, bestalde, ez da
talde horren joeratik urruti, baina
joera handiagoa du izadiaren
halako ikuspegi metafisiko bat
islatzeko.
Clara GangutiaClara Gangutia Donostian jaio
zen 1952an, eta lau urte zituela
Madrila joan zen bizitzera.
1968an hasi zen San Fernandoko
Akademian ikasketak egiten.
Garai hartan Antonio López García
pintoreak eragin handia zuen
akademia horretan. Clara, beste
ikasle asko bezala, Antonio Lópezen
marrazki munduaren mende
jarri zen. Dena dela, luze gabe
konturatu zen bere irakaslearen
ereduak ez zirela aski beretzat;
Gangutiarentzat, izan ere, forma
bezain garrantzitsua zen edukia.
Horregatik, bere unibertso propio
bat eratzeko ahaleginetan
aritu zen bi urtez. Urte horietako
lanetan bere inguruan zituen lekuak
pintatzen zituen: El sillón,
Rinconera, Depósito I eta Depósito
II dira joera horren erakusgarri.
Paisaje inacabado lana amaitu
gabe utzi zuen, ohartu baitzen
baliabide apalago bat, grafitozko
arkatza alegia, eta bere oroimena
aski zituela bere mundua marrazteko.Vesubio
da aldaketa hori
erakusten duen lehen lana. Alde
batetik, xehetasun bitxi bat agertzen
da: sumendiaren mazelean
haur bat dago ehiztari batekin.
Xehetasun horrek halako kutsu
surrealista bat ematen dio margolanari;
orduz gerozko lanetan gero
eta ugariago eta nabarmenago
ditu era horretako xehetasunak.
Bestalde, arkatzezko marrazkia
denez gero, olioetan baino zehaztasun
handiagoz agertzen da irudia,
eta haren mugak ere zehatzagoak
dira. Dena dela, ezaugarri
hori aurreko lanetan ere ikus
daiteke, Sansustene lanean, esate
baterako. 1972an Jaizkibel egin
zuen, izadian zuzenean egina ez
den lehen olioa, argazkietan eta
oroimen soilean oinarritua.1973an Santillanan erakusketa
bat antolatu zen: Jóvenes en torno
a la figuración. Gangutiak bi
lan aurkeztu zituen han, Valsain
(arkatzez egina) eta Retrato de
Elvira (olioa). Bigarren margolan
hori garrantzitsua da, Madrilgo
paisaje bat azaltzen duen lehen
lana baitu; ordu arte Donostiako
paisajeak baitzituen gehienak.
1972-1974 bitartean hogei bat
marrazki egin zituen grafitozko
arkatzaz. Marrazki horietan berebizitzan nolako edo halako garrantzia
izandako lekuak, pertsonak
eta objektuak agertzen dira.
Gipuzkoako hainbat paisaje ikus
daitezke horietan, besteak beste,
Beasain, Lezo, Eibar, Isla Santa
Clara, Rentería, Ormaiztegui,
Fuenterrabía, San Sebastián,
Playa de Gros, Pasajes koadroetan.
Horietan guztietan argi ageri
da zenbateraino erakartzen
duen angelu fotografikoak; eta
horrekin batera animalia eta
osagai bitxiak jarri ohi ditu; kiwi
bat edo tritoi bat Santa Klara
uhartearen parean, adibidez.
Gangutiaren lan askotan Gipuzkoako
paisajeak izan ohi dira
abiapuntu; Madrilgo paisajeak
ere askotan hartzen ditu oinarri
gisa. Beste lan askotan, ordea,
leku ezezagunak marrazten ditu,
eta halakoetan pertsonaia baten
inguruan antolatzen du irudia.
Horren adibide dira Interior con
monja (1974) edo Jesús en un
pasillo (1974). Gisa horretako lan
gehienak grafito arkatzez eginak
dira; zenbaitetan, ordea, kolorea
ere erabiltzen du, adibidez, Pasajes
en rojo lanean. 1974an
Egam galerian egin zuen erakusketa
Gangutiaren pinturaren aldi
baten amaiera eta beste aldi baten
hasiera izan zen. Aldi berri
horretako lehen lana Casas deHernani izan zen. Lan horretan
lau plano bereiz daitezke: lehena
iluna da, misterioz betea; bigarrenean,
etxe multzo bat dago;
hirugarrenean, mendiak, eta laugarrenean,
zerua. Lan horren
ondoren Acuario lana egin zuen,
kolore gorriz eta berdez. Garai
horretako lanetan eta ondorengoetan
Gangutiak ez du proiektu
bat izaten margolan bat hasi
aurretik; ideia soil batetik abiatu
ohi da, leku batetik edoerakartzen duen pertsona batetik.
1974an diru laguntza bat jaso
zuen Erroman ikasteko. Han
Eduardo Arigitarekin akuafortea
lantzen hasi zen. Hernani, Patio
eta Tolosa, adibidez, akuaforteak
dira. 1975ean Jesús Ibáñezekin
batera neurri handiko margolanbat egin zuen: Cuadro a medias.
Lan horren ondoren Espía en la
casa del amor margolana egin
zuen: lehen planoan, lorategia
eta pertsonaia bat, Jesús Ibáñez,
ikusten da eta bigarren planoan
etxe bat (Madrilgo Victoria hotela)
erakusten du; etxe horretan
beste pertsonaia bat dago, Gangutia
bera, eta atzealdean Kontxako
badia. Garai horretan
errealismo berriaren inguruan
egiten ziren erakusketetan parte
hartu zuen; erakusketa horien artean
aipagarria da ?Realismo Español
Contemporáneo?, J. A.
Aguirrek antolatua.
1978an bakarkako bigarren
erakusketa egin zuen. Han
erakutsi zituen lanen artean aipagarriak
dira Iglesia Corazón de
María de Zaragoza eta Zurriola.
1983an garrantzi handiko lau
lan egin zituen: El puente del
Kursaal, La terraza de Carolina,
Retrato de Javier, Las casas de
Malvarrosa. Urte horretatik aurrera
zenbait aldakuntza izan zituen
Gangutiaren pinturak: pinturaren
osagai surrealistak desagertu
egiten dira; koloreak gero
eta argiagoak dira, egunargia
nagusitzen da, eta gaiak ez ditu
iraganetik edo irudimenetik hartzen.
1984an egin zituen lan guztietan
bere seme Juan Cruz da
pertsonaia nagusia: Colegio de
Juan Cruz, Juanito dormido con
manta roja, Cuarto de Juan
Cruz, Cuarto obscuro. 1985eko
olioak hiru taldetan bana daitezke:
Madrilgo paisajeak, Donostiako
itsasoaren hiru paisaje
eta Alicante-ko lan bat. Azken
urteetan giza irudiari garrantzia
ematen saiatu da, eta horretarako
paisajean sartu du giza irudia erabat.
Horren adibide dira: La casa
de Campo, Rosales, José Ramón
en Bakaikoa, La casa de José Ramón
eta Gran Vía.
Surrealismoa
Surrealismoa Lehen Mundu gerra amaituta
Frantzian sortu zen arte higikundea da.
Surrealismoak ordu arteko arte moldeak eta kultura
balioak irauli nahi zituen, eta eragin handia izan
zuen XX. mendeko artean eta pentsakeran.
Higikunde hau André Breton idazlearen Lehen
manifestu surrealista idatziaren inguruan itxuratu
zen. Honela definitu zuen surrealismoa Bretonek
berak: «automatismo psikikoa, pentsamenduaren
benetako funtzionamendua hitzez, idatziz edo beste
modu batez adierazten duena, adimenaren inongo
kontrolik gabe eta edozein kezka estetiko edo moral
baztertuz». Surrealistek ametsa, irudimena, grina,
umore beltza eta erotismoa goraipatu zituzten,
burgesiaren kulturaren eta indarrean zegoen
ordenaren zapalkuntza era guztien aurka borrokatzeko.
Pintura estilo jakin bati erantzuten ez dionez,
surrealismoak margolari espresionistak, abstraktuak,
errealistak eta klasizistak bildu zituen. Bigarren
mundu gerrak, berriz, sakabanatu egin zituen
surrealistak, eta surrealismoak behera egin zuen.
Euskal Herriari dagokionez, pop eta errealismo
molde desberdinetatik urrun, surrealisten talde
berezia osatu zuten Vicente Ameztoy, Ramón
Zurriarain, José Llanos, Rosa Valverde, Luis Otaegi,
Carlos Zabala, Daniel Txopitea eta, geroago, Andrés
Nagel eta Juan Luis Goenaga artistek.
Juan Luis Goenaga
Donostian jaio zen 1950ean.
Batxilergoko ikasketak amaitu
zituenean hasi zen marrazten
eta margotzen. 18 urte zituenean
bikain erretratatu zuen bere aitona,
eta hainbat koadro margotu
zuen espresionismo abstraktuaren
estiloari jarraiki. 1969an
neurri txikiko eta ertaineko eskulturak
lantzen hasi zen estilo
errazionalistaren arabera, eta
Madril, Paris, Erroma eta Bartzelonara
jo zuen hango museoetan
aurkitzen zuen guztia aztertzeko
asmoz. Bartzelonan, Massana
eskola librean, grabatuaren eta
harrizko tailuaren teknikak ikasi
zituen.1970. urtean, Donostiara itzuli
eta Alkizako baserri batean hartu
zuen egoitza. Zurezko eskulturak
lantzen hasi zen, beltzez eta
marroiz pintatuak, antzinako euskal
landa izaerako munduaren
eta naturaren sustraietara itzuli
nahiz. Baina arte hizkuntza desberdinak
ikertzen eta lantzen jarraitu
zuen, eta argazkigintzaz ere
baliatu zen horretarako. 1972an
Hitzalak pintura saila aukeztu
zuen, eta Euskal Pintoreen Sari
Nagusia eskuratu zuen Zelatun
izenburuko margolanarekin.
Bere borondatez ia guztiz bakarturik
bizi eta lan egiten zuela
Alkizako baserrian, Belarrak,Harimatazak eta Sustraiak, argazkiz
hornituriko pintura sailak,
aurkeztu zituen 1974an Bilbon
eginiko erakusketa batean. Hurrengo
urtean Sorgin kontuak
pintura saila ezagutarazi zuen,
eta hainbat ilustrazio lan egin
zituen J.M. Zulaikaren «Adanen
poema amaigabea» liburuan.
1975. urtetik aurrera, ordea, beste
mundu batek, pop higikundeak,
musikak eta kolore biziek, erakarrita
agertzen zaigu Goenaga.
Bere irudiak bihurrikatu egiten
dira, gai groteskoak, magikoak,
errituak, eta begiratu ankerrak
nahasten diren neofiguratibismo
molde baten barruan.
1977an kritika eta ikuslegoa
harri eta zur utzi zuen Encapuchados
(«Aurpegi estaliak») saila
aurkeztu zuen. Kutsu politiko
nabarmena zuten koadro haiek,
eta garai hartako ETAren borroka
eta egunkari eta panfleto politikoetako
argazkietan oinarrituriko
ikonografia islatu zituen
Goenagak koadro haietan.
Irudizko eta egiazko paisajeetan
kokaturiko pertsonaia batzuk
margotu ondoren (Amona,
Anixeto eta Joseba Zulaikaren
erretratuak), Antropomorfoak eta
Androginoak pertsonaiak pintatzen
hasi zen; gauari eta basoko
isiltasunari loturiko pertsonaia
handiak, dira gizonak eta emakumeak
eta izaki bitxiak.
Maiz joaten zen Bilbora, eta
1980an aurkeztu zuen Katastrofes
pintura sailean hiriak, lantegiak,
tunelak eta pertsonaia trajedunak
islatu zituen. Alkizako
baserria utzi eta Donostian hartu
zuen egoitza garai hartan; hiriko
paisajea erakusten duten
hamabost irudi taxutu zituen
neurri txiki eta ertainean. Hurrengo
bi urteetan Personajes porno,
Personajes caídos eta Parejas
sailak aurkeztu zituen; pasta eta
kolore anitzez eginiko obrak
dira, eta indar berezia ematen die
horietan lerroei bezala konposizioari
berari ere.
1984an El segador, Arraunlari
ohia eta Autorretratos margolanak
pintatu zituen, eta hurrengo
urtean bi lehiaketa garrantzitsu
irabazi zituen, Donostiako Bi
Urtekoaren pinturako lehen saria
(Bodegón) eta Bilboko HirikoArte Plastikoen Nazioarteko lehen
saria (Bodegón-composiciones).
1985etik aurrera maiz joan zen
Bartzelona, Madril eta Parisa, eta
bi erakusketa egin zituen Espainiako
hiriburuan. 1987an Parisen
izan zen urtebetez eta formato
handiko sail bat pintatu zuen,
Barnices-Paris; sareak, plastikoak,
sintasola, esmalteak, erretxinak
eta pintura industrialak
tartekatu zituen bere margolanetan.
Abstrakziora eta informalismora
lerratzen zen bere pintura
baina beti agertzen ziren itsatsi
edo erantsiriko elementuak. Halaber,
garai hartan pintatu zituen
Reciclajes eta Ruinas sailak.
1990eko hamarraldian, berriz,
harri, lur, paisaje eta animaliei
buruzko marrazki bikainak egin
zituen, indar eta dramatismo handikoak,
eta emakume biluziak,
sentsualak eta asaldagarriak, pintatu
zituen Bilutsik obran.
Vicente Ameztoy Olasagasti
Pintore surrealistetan garrantzitsuena
izan da eta eraginkorrena.
Donostian jaio zen
1946an, eta Jesus Olasagasti margolariaren
iloba da. Madrilgo San
Fernando Arte Ederretako Akademian
ikasi zuen, eta hasiera
hasieratik lotu zitzaion euskal
abangoardia historikoari; hamalau
urte besterik ez zituenean
1960ko «Hamarren Erakusketa»
deituan parte hartu zuen; 1967.. rtean izan zuen bere lanen
erakusketa bat antolatzeko aukera,
Donostiako Barandiaran arte
galerian hain zuzen ere. Ameztoyren
margolan bikainek gure
garaiko Euskadi industrializatua,
urbanoa, eta kaosaren eta irudi
mitologikoaren arteko sintesia
islatzen dute; hiri eta industria
ikuspegi batetik aztertzen du izadia:paisaje kezkagarriak dira,
denborarik gabeak, organikoak,
eta ezin zehaztu daitezkeen izakiak
bizi dira bertan. Ameztoyren
pinturak ?motelak, xeheak eta
birtuosismoz beteak? aro industrialeko
naturaren eta kulturaren
arteko bateratzearen eta bereiztearen
paradigma islatzen du:
alderdi biek bizkar ematen diote
elkarri, eta aurrez aurre egokitzen
dira eguneroko bizitzan, baina
artean elkartu egiten dira amets
estetiko honi esker.
Magritte pintore belgikarraren
lan ospetsuak zituen gogoan
Ameztoyk bere lanak itxuratzeko
orduan. Haren koadroetan
bezala, anbiguotasuna eta paradoxa
dira Ameztoyren margolaritzaren
osagarri funtsezkoenak.
Bere lanak ez dira munduarenlekukotza, aitzitik, zalantzan jartzen
du munduaren ordena eta
mundu desberdin baten irudia
islatzen saiatzen da, mundu ezinezkoa
agian, baina artearen bidez
ikusgai bihurtu duena. Gai
naturalen pusketak eta irudi familiarrak
?landareak, harriak,
animaliak, paisaje eta giza atalak?
nahasten ditu, gai horien ordena
naturala hautsiz, gai eta irudi
sinesgaitzak, anbiguoak eta
kezkagarriak sortzeko, atzematen
dugun baino zehazten lortzen ez
dugun zerbaiten sinbolo gisa.
Bestalde, arrunkeria kutsua
dario Ameztoyren pinturari, guztiz
oinarri egokia erabiltzen baitu
irudi asaldagarri horiek indar
handiagoz aurkezteko. Ameztoyren
koadroetan aldi berean marko
eta protagonista gisa aurkezten
da izadi oparo eta fantasiazkoa,
baina izadi horren baitan
pertsonaia androginoak eta landare
gizakiak azaltzen dira, Arcimboldo
pintore italiarraren
margolanetan bezalatsu.
Bere burua ere «haragizko eta
klorofilazko» pertsonaia balitz
bezala pintatu zuen hainbatetan,
eta horixe bera izan zen 1990.. rtean egin zuen erakusketa antologikoaren
leloa, fronte bi dituen
bere kosmoseko izaera
bikoitzaren erakusgarri.
Ameztoyren pinturarik garrantzitsuenak,
bere izaera eta ideologia
surrealista berezia ?belaunaldi
oso batek bizi izan zuena,
frankismoaren azken urteetan?,era askotan laburbiltzen duena,
1976 ondoko urteetan lortu zuen
goren maila. Irudien arteko harremana,
harridura pertsonala eta
ideologikoa iradokitzen duen
testuinguru batean, argi eta garbi
ikus daiteke 1977an pintatu
zuen Virginia y Blancanieves
comen un bote de amanitas
mientras el mundo se les viene
encima izenburuko koadroan.
1979ko Sin título obra da garai
hartako margolanik garrantzitsu
eta esanguratsuenetakoa; bi androgino
simetriko aurkezten ditu
lan horretan, poxpolinaz jantzita
daude aldatutako pinuak dituen
soro batean, eta soroaren
hondoan zehaztasun osoz marrazturiko
birfindegi handi bat
azaltzen da. Horra hor belaunaldi
oso batek biziriko giza baldintza
irudikatzen duen marrazkia:
nortasun banandua, mundu zentzugabe
batean aldatua, non mozorroturik
baino ez daitekeen biziraun.
Egilearen beste margolan aipagarri
batzuk dira 1990-1992 urteetan
pintatu zuen Sin título
(olioa ehunean, 81 x 100 cm) eta
1992-1993ko Sin título (olioa
ehunean, 81 x 100 cm) lanak.
Bestalde, Zeruko Argia eta Euskadi
Sioux aldizkarietarako azalak,
marrazkiak eta diseinuak
egin ditu, baita kultura ekitaldiak
iragartzeko kartelak ere. Erakusketa
askotan egon dira erakusgai
Ameztoyren margolanak eta
sari ugari eskuratu ditu.
Paisajea eta irudia
Irene LaffitteDonostiako Prim kalean jaio
zen, 7 zenbakian, 1931ko
abuztuaren 7an. Marrazkitarako
zaletasun handia erakutsi zuen
txiki-txikitandik. Hamahiru urterekin,
Arte eta Lanbide Eskolan
sartu eta marrazkigintza lantzeari
benetan lotzean hasi zen bere
bidea artea zela pentsatzen.
Berak bestela dioen arren, gutxi
geratu bide zitzaion eskola
horretan ikasitakotik. Handik
kanpora ere saiatu zen, bata eta
bestea irakasle harturik, pintatzeko
gaitasuna lantzen, baina gehiena,
Donostiako,Pasai Donibaneko
eta beste hainbat herritako
portuetan eta kaleetan ikusten
zuena margotuz eta egindakoaahal zuenean han edo hemen
erakutsiz ikasi zuen.
1936ko gerra ondoren hartan,
ordea, Concurso de Noveles
erakundeak antolatzen zituenaz
aparte (1941etik aurrera, hori
ere), urri ziren, Donostian bertan,
publiko zabal samar bati artelanak
erakusteko aukerak.
Erakunde horrek 1959an antolatu
zuen erakusketan izan zuen
lehenengo aukera, eta nahikoa
harrera ona izan zuen bere
obrak. Urte horretatik 1963an
Parisa aldatu bitartekoetan
(1961ean izan zen lehenengoz),
1961ean eta 1962an Madrilgo
Abril Galerian, Bilboko Ilescas
Galerian, Donostiako Club Guipúzcoa-n
eta Gabonetako XII.
Lehiaketan aurkeztu zituen bere
lanak.1963an Parisa aldatu zen, baina
Entrada al puerto dePasajes,
El Sena (1961ekoa) eta Barcas en
la bahía obretako zenbait elementutan
ikus daitekeenez, ordurako
hartu samarra zuen bere
estiloa eta batez ere hautatua
zuen gaia, barrualdia, eta erabiliko
zuen tresna, espatula.
Irene Laffitten obran hiru aldi
bereiz daitezke 1963tik aurrera:
Pariskoa, Ordizin bizi izan zenekoa
eta 1986-1987tik aurrerakoa.
Parisa joanik, Donostian zen bitartean
zuen ohiturari jarraitu
zion han ere, pintatzeko tresnak
hartu etaParisko kale estuak edo
aldiriko ubideak, fabrikak eta
etxe zaharrak margotzera irteten
zen. Ikusten zuenak sortzen zizkion
zirrarak margotzen zituen,
eta espatula kolpe zabalez, bizi
eta lodi, edo erliebean ari bailitzan,
margotu ere. Garai horretako
zenbait obrari darion indarrak
eta konposizioak Vlaminck
eta Staël pintoreak dakarzki gogora,
Notre Dame, El Sena
(1973koak), Toledo de día eta Toledo
de noche izenekoek, batik
bat.
1968an,Parisko Zuzenbideko
eta Ekonomia Jakintzetako
irakasle zegoen Hanafi El-Nadar
egiptoarra ezagutu zuen, eta harekin
ezkondu zen. Ordizin baserri
bat (Areta) erosi eta Parisen
eta Ordizin bizi izan zen aurrerantzean,
harik eta Hanafi hilik
(1974) beti Ordizin bizitzen hasi
zen arte.
Garai horretan, buruz edo
kanpoan hartutako bozetoen arabera,
irudien eitea are gehiagolausotuz eta koadroak ?paisajeetako
asko bederen? zeharkako
ardatz baten inguruan hiruzpalau
planotan antolaturik margoak eta
tonuak orekan banatuz pintatzen
zuen; Flores (1979), Amanecer en
Txindoki, El Urumea (1984), Berriro
(1987) etab., lekuko. Aldi
horretakoak ditu, halaber, espatula
kolpe bihurriz kolore borroka
batean bezala taxuturiko
hainbat oilar ere.
1986tik aurrera, José Ignacio
Egusquiza ezagutu zuen eta maitasunaren
argiaz ausardia handiagoa
izan du kolore aukeraketan
eta banaketan: kolore biziagoak
eta soilagoak erabili izan ditu;
hurbilagoko dirudite oraingo
koadroetako argiak eta koloreek.
Espatula kolpe murritzagoz eta
zehatzagoz pintatzen du orain eta
margoen arteko ñabardurak eta
jokoak garbiago nabari dira.
Amatxo, Alfeizar eta Ardiak izeneko
koadroetan argi ikusten da
hori.
Bienabe ArtíaIrunen jaio zen 1898an, baina
Ipar Euskal Herrikoa zen jatorriz
edo familiaz. Oso gazterik
hasi zen bere parekoen artean
gailentzen. 1923an hoberenaren
domina irabazi zuen Concurso de
Noveles erakundeak pintore gazteentzat
antolatu ohi zuen erakusketan.
Urte berean, El Pueblo
Vasco-ren erakusketan aurkeztu
zuen bere obra eta hiru koadro
erosi zizkion Bilboko Arte Ederretako
Museoak.
1926an, La vuelta a la pesca
izeneko koadroa presentatu zuenArte Ederretako Erakusketa Nazionalean
eta Montes Iturriozekin
erakustaldi bat egin zuen
Madrilgo Ateneoan. Bestalde,
Unamunoren erretratua eta Niños
a orrillas del río eta Marino vasco
olio obrekin joan zen Bilboko
Arte Ederretako Museoak antolatu
zuen erakusketara. Horiez
aparte beste zenbaitetan ere hartu
zuen parte 1937an erbestera
joan behar izan zuen arte, Parisen,
Bartzelonan etab. Euskal Herriko
bazterrak eta pertsonak pintatu
izan zituen batik bat. Pintzel
ukitu bizi eta librez eratua da
Bienaberen pintura, efektu deigarrien
eta zehaztasunen bila ibiligabe, kolore beroak eta tonu
berdeak konbinatuz osatua.
Julián UgarteZ
arautzen jaio zen 1929an. Angel
Cabanas Oteizarekin egin
zituen lehenengo arte ikasketak.
1952-1956 bitartean Madrilgo San
Fernandoko Arte Ederretako Eskolan
eta Madrilgo Arte Ederretako
Zirkuluan jarraitu zituen
ikasketak. Geroxeago Parisen
zazpi urteko egonaldia egin zuen
arte ikasketak sakontzen. Bere
pintura ?irudiaren, kolorearen eta
materiaren ikerketa, barne bulkadaren
adierazpena? espresionismoaren
sailean koka daiteke.1955az geroztik erakusketa asko
egin ditu bakarrik, Euskal Herriko
hiri eta herri askotan ez
ezik, Euskal Herriaz kanpoko
beste leku askotan ere: Zaragoza,
Paris, Madril, Lourdes, Bordele,
Valladolid. Taldean oraindik
ere erakusketa gehiagotan
hartu du parte, Euskal Herriko
eta bestetako pintore askorekin,
Euskal Herrian bertan eta beste
herrialdeetan: Espainian, Frantzian,
Italian, Ingalaterran, Argentinan,
Estatu Batuetan. Orobat
sari ugari irabazi du, Frantzian
batez ere; horien artean bereziki
aipatzekoa da ?Arte, Zientzia eta
Letretako? zilarrezko domina,
1966an Parisen irabazia. Aipatzekoa
da J. Ugarteren pedagogia
lana ere, berak zuzentzen duen
Donostiako Galería Estudioko
erakusketen bitartez eta bere pintura
eskolaren bitartez ahalegin
handiak egin baititu euskal pintore
berriak trebatzen eta ezagutarazten.
José María Rezola
1927ko martxoaren 13an jaio
zen, Donostian. 1942tik 1949bitartean, Arte eta Lanbide Eskolan
aritu zen ikasten. 1947an,
Vicente Cobrerosen estudiora
joaten hasi zen. Bakarrik edo
beste pintoreekin, erakusketa
asko eta askotan hartu izan du
parte, Euskal Herri barruan ia
beti. Batez ere hirietako eta herrietako
paisajeak egin izan ditu,
baina baita bodegoiak eta erretratuak
ere; Bienabe Artíaren,
Chillidaren eta Basterretxearen
erretratuak, besteak beste. Paisajeak
egiterakoan, argiaren isuria
atzematea eta koadra erritmoz
eratzea izan du bere obsesioa.
Vitxori Sanz Ramírez1925ean jaio zen, Tuteran. García
Labacarekin eta Martiarenarekin
pintatzen ikasten aritua
izan arren, batez ere ariaren ariaz
eta bere kabuz trebatutako margolaria
da Vitxori; Gipuzkoako
Artisten Elkartean lan asko egina,
bestalde. 1970az gero erakusketa
asko egin zituen Donostian
eta Gipuzkoako herrietan, Aurrezki
Kutxaren aretoan, 1977an;
San Telmo Museoko aretoetan,
1980an, etab.
Informalismoa
1950eko hamarraldiaren hasieran,
Europan, Ameriketan eta
Japonian zabaldu zen arte joera
berri bati ematen zaio informalismo
izena. Ezaugarri zehatzez
hornituriko arte mugimendu bat
baino, II. Mundu gerraren ondoan
giza eta arte balioei zegokienez
hedatu zen mesfidantzak eragin
zuen giroan onarritutako joera
zabala da, halako batasunik gabea.
Arrazoiaren eta, horrenbestez,
forma figuratibo nahiz abstraktu
ororen aurkako sentimentu
gisa gauzatu zena (horretatik
informalismo izena, M. Tapié kritikari
frantsesak erabili zuen informel
hitzetik hartua). Pintore informalisten
estetikaren arabera,
materia bera, kolore orea bera,
eta haren posibilitate guztiak
(ordu arte pinturaz kanpo zeuden
gai arrotzak ere barnean hartuz:
collageak, zur, zaku eta metal
puskak?) dira pinturaren gaia.
Informalisten joera berri honek
baditu loturak inpresionismoarekin
(«inpresionismo abstraktua»
ere deitu izan zaio pintura molde
honi), dadaisten ekarriarekin (kulturaren
ukazioa), surrealisten
munduarekin (inkontzientearen
garrantzia) eta mugimendu espresionistarekin
(irudi bihurrikatuak
barnearen adierazle). J. Fautrier,
G. Mathieu eta J. Dubufet frantsesak,
A. Tàpies kataluniarra eta
A. Burri italiarra dira Europako
pintore informalista nagusietako
batzuk; Gutaj taldeko pintoreak
dira aipagarriak Japonian, eta J.
Pollock, W. de Kooning eta F.
Kline Estatu Batuetako pintura informalistaren
bultzatzaile nagusiak,
action painting delakoaren
bidez.
Carlos SanzCarlos Sanz Ramírez (Donostia,
1943-1987) gerra ondoko
euskal pintore berezienetako bat
da inondik ere. Bizi izan zen garaiko
joera nagusiei uko egin
gabe, estetika giro guztiz pertsonala
erakutsi zuen bere oihaletan,
bizitza osoan zehar markaturiko
barne prozesu sakon bezainurrakor baten harian. Hemofiliak
mugatu zizkion uneoro bere ibiliak
eta hemofiliak bereziki jotako
giroan mugitu zen beti: gaitz haren
ondorioz hilak zituen bi anaia
bera jaio baino lehen eta, kanpoko
ukaldien larderiaz edo, txikitandik
bildu behar izan zuen barnegiro
oparo bezain latz hartatik zabaldu
zuen bere nortasuna, bere
obra. Honela adierazi zuen
1985ean: «Barneak aurkezten
dituzte nire koadro gehienek, ez
dakit zergatik, baina horrelakoa
naizela uste dut, honetara ekarri
nau bizitzak alegia. Hirikoa naiz
oso, ez naiz mendi aldera joaten
gogoak batere agintzen ez didalako,
ez naiz hondartzara zale
txikitan ere joan ez nintzelako;
leku itxietan ematen dut bizitza,
pub batean, liburutegian, edo zinean.
Hori da, agian, arrazoia».
Carlos Sanzen lanak espresionismoak,
informalismoak eta surrealismoak
eskainitako giroetan
egokitu ziren. Haurretan hasi zen
marrazten eta pintura bihurtu zitzaion
ondoren grina nagusia.
1957an parte hartu zuen lehen arte
lehiaketan eta 1960 ondotxoan
interes berezia agertu zuen Espainiako
«El Paso» taldeak eginiko
lanen aldera eta informalisten
bideetatik abiatu zen. 1964. urtetik
aurrera nabaria da haren espresionismoa,
Francis Bacon pintore
irlandarraren angustia unibertso
bihurrikatua gogora ekarriko
duen estetika baten ildotik.
Bitartean, harremanak bazituen
arren, ez zuen leku eroso-erosorik
aurkitu euskal pintoreek euskal
estetika berezi baterantz jotzekoeratu zituzten taldeetan, eta bere
bideari ekin zion, konpromezu
politikoa alde batera utzi gabe
ordea. 1967an, zuzenbide karrera
bukatu zuen urtean,Viet-nam,
salaketa politikozko lan saila pintatu
zuen. 1968an Carlos Sanzen
garai oparoago bat hasi zen, lasaiagoa
horrelakorik esan badaiteke,
eta 1970ean aurkeztu zuen
Llega la luz jugando, Sutin edo
Baconen animalia larrutuen gordina
gogorarazten diguten irudi
zoomorfoen unibertso hitsa agerian
jarriz. Oinazezko espresionismoaren
euskal erakusgarri handiena
izan zen Carlos Sanz batere
zalantzarik gabe. Eta oinaze hark
gogoa ez ezik gorputza ere zartatu
zion, etengabe zartatu ere, bizitzan
zehar. 1971. urtean, Madrilgo
Ateneoan bere obra erakusten
ari zelarik, bizi izan zuen inoizko
larriunerik gogorrena eta azken
momentuko odol transfusio bati
esker iraun ahal izan zuen bizirik.
1972an eman zuen agian bereobra espresionista osoena, El
cuerpo del delito, surrealismotik
hartutako zenbait gai ere azalduko
zituena.
1969an hasi zen Carlos Sanz
bere pintura nortasuna zehazten.
Ordu arteko pinturan espazioa,
abstraktua beti, euskarriak mugaturiko
bi dimentsiotan zehazten
zen; ordutik aurrera hondoa nabarmendu
eta arkitektura espazio
tridimentsional sendo bat sartu
zuen bere estetikan. Barne
espazio bat eratu zuen horrenbestez,
leku pribatu bat, objektuak
hurbil eta argia eskas, ilun. Arrautza
itxurako irekiune edo zirrikitu
batzuetara biltzen dira begiradak
eta obraren egitura geometrikoa,
baina ateak kanpo aldera zabalduko
dituen leihoa edo idi begia
baino barnerantz itzularaziko
gaituen ispilua da sasi-argi hori;
luzatu egiten du barne mundua,
baina itxura baizik ez da hori,
kanporik ez dago. Giro honetan
egin zituen kutxa sailak, 1969tik1978ra bitartean batez ere, eta
1983tik aurrera prisma itxurako
elementu batek beteko du, halaber,
zirkulu edo ia zirkulu haien
funtzioa. Marcel Duchamp pintore
frantsesaren oihartzunak sumatu
dituzte adituek obra hauetan,
pintore donostiarrak sorturiko
unibertso tridimentsionaleko irudien
ikuspegiak sortarazten duen
kezka giroagatik. Sanzek gogoko
zuen Kafka eta beti izan zuen
presente bere obran haren unibertso
surrealista: La barricada
(1983) eta Todavía están ahí
(1981).
1987an hil zen Carlos Sanz,
gazterik oraindik, jaiotzetik zuen
gaitzak eramanda. Bizi zelarik
adituek eta zaleek omendu ez
duten arren, euskal abangoardiako
pintore nagusietako bat izan
zen. Eskulturan egin zituen saiotxo
batzuez gainera, collage eta
argazki muntaia bikainak egin zituen,
eta ipuinak, poemak eta
artikuluak ere idatzi zituen.
Gabriel Ramos UrangaI
nformalismoaren eraginez, beste
arte ikuspegi batzuk zabaldu
ziren han eta hemen abangoardiako
pintoreen artean, pintura
abstraktu hutsetik hasi eta espresionismo
figuratiboan bukatu.
Beste hainbeste gertatu zen Euskal
Herrian eta ordu arte beste
pintura eta arte molde batzuetan
ibilitako artistak eta belaunaldi berrietako
pintore gazteak abiatu
ziren informalismoak zabaldutako
pintura moldeetan barrena.
Pintore haietako handienetako
bat Gabriel Ramos Uranga (Bilbo,1939 - 1995) da, dudarik gabe,
pinturaz gainera, beste arte alor
batzuk ere maisutasun handiz landu
zituena: grabatu kalkografikoak,
marrazketa eta beiragintza.
Aparejadore ikasketak Bartzelonan
bukatu ondoren, arkitektura
karrera utzi zuen 1965ean,
Madrilgo San Fernando Arte Ederretako
Eskolan hasteko. 1964an
egina zuen lehen erakusketa Bilbon.
1969-1972 bitartean egin zituen
kalkografia ikasketak Cuencan
eta 1972an jarri zuen grabaketa
tailer bat Armintzan. Grabaketa
eta pintura biak batera landu
zituen ordutik aurrera; horrexegatik
berealdiko eragina izan zuen
kalkografiaren teknikak bere pintura
lanetan. 1975etik aurrera grabaketa
modu berriak ikertu zituen
eta 1980an koloreko akuaforteek
erakarri zuten bereziki. 1985ean
garrantzi handiko grabaketa eta
pintura sariak jaso zituen eta euskal
pinturaren enbaxadore nagusietakobat izan zen ordudanik,
Euskal Herrian bertan eta
kanpoan. 1986an sortu zuen
Marrazarri litografia tailerra eta
erakusketa ikusgarri batean (Donostia,
1986ko apirila) aurkeztu
zuen burilez idorrean landuriko
xaflen gainean inprimaturiko tinta
marrazkiak. Beiratearen artea
ere landu zuen ikusgarriro: Urkiolako
eliza (1989), Euskaltzaindiaren
egoitza (Bilbo, 1991) eta
Osakidetzaren egoitza (Lekeitio,
1992). Garrantzi handiko horma
pinturak egin zituen, halaber,
Lekeition eta Zallan.
Ramos Urangak pintura figuratiboan
egin zituen lehen urratsak.
«Emen» taldearen sorreran hartu
zuen parte ondoren eta, handik
aurrera, informalismoaren bidetik
jo zuen. Testuinguru liriko
koloretsu batean giroturiko «paisaje»
fin bezain zehatzak eskaini
zituen «inpresionismo abstraktuaren»
zantzuak argiro islatzen dituztenlanetan. Ramos Urangaren
pintura unibertsoan ezin konta
ahala pilaturiko marra koloretsuek
egituraturiko bilbe kromatikoek
hartzen dute lekua eta, haren
obrak maizetan oso handiak diren
arren, kaligrafia artearen moduko
zehaztasunez aurkezten dira
xehetasun guztiak. Ez dago kontraesanik
obren handitasunaren
eta xehetasunen txikitasunaren
artean.
«Gasteizko eskola»Araban gorpuztu zen behar
bada euskal informalismoak
eman duen talde homogeneoena,
«Gasteizko eskola» deitua.
1975-1980 bitartean, «makro-paisaje
abstraktua» landu zuten, euskal
eskultura modernotik hartutako
ezaugarri batzuez, eta euskal
pintura estilo berri baten aldeko
ahaleginak egin zituzten,
kolore gris, hotz eta lurtsuetan giroturiko
koadro sendo ongi egituratuen
bidez. Carmelo Ortiz de
Elguea, Juan Mieg, Santos Iñurrieta
eta Alberto González izan ziren
«Gasteizko Eskolako» pintore
nagusiak.
1980tik aurrera, ordea, nork
bere aldetik jo zuen eta bertan
behera etorri zen pintura estilo
berriaren aldeko nahikunde hura.
Ortiz de Elguea pintura figuratibo
espresionistara itzuli zen; Juan
Miegek, berriz, pintura koloretsu
garden bat hautatu zuen, eta Santos
Iñurrietaren bolumenak geometribismo
argitsu baten bidetik
abiatu ziren.
1980ko hamarraldiko pintura
Aro honetan arte joerak ugaldu
eta iraupen gutxikoak
izatea da arte postmodernoaren
ezaugarri nabarmenena. Esan
daiteke ez direla moda iragankor
batzuk besterik, artearen
marketing moduko batek bultzatuak,
bizi laburra dutenak.
Artistek berek erabilitako hizkera
berezian ?proposamen estetikoa?
esapideaz baliatzen dira
ziztu bizian aldatuz doazen
joera eta zaletasun sarri berritu
horiek adierazteko. Pentsatzekoa
zatekeen joera anitz horiek,
horrenbeste izanik, era eta estilo
askotako lan ezberdinak sortzeko
gai izango zirela. Besterik
da, ordea, egiazki gertatzen
dena, alegia behin eta berriro
gauza bera errepikatzen duten
itxura nahasiko lanak ote inpresioa
jasotzen dela, alegia.
Horrexegatik gertatzen da,
agian, 1980. urtetik aurrera egindako
pinturak, bere osotasunean
aztertuz gero, askoz ere aspergarriago
izatea aro horretako eskultura
baino. Azken honen erro
sakonak, izan ere, ?Euskal Eskolaren?
baitan finkatzen dira eta,
iritziak iritzi, Eskola sortu zen
garaian ezarritako norabideari
jarraitzen dio. Beraz pintoreek,
oro har, eskultoreek ez bezala,
beste eragin batzuren pean egotea
hobetsi zuten. 1983. urtea
arte Euskal Herrian informalismoak
miresle asko zituen pintore
horien artean eta informalismo
horrek eskaintzen zituen
aukera anitzen alde jo zuten.
Geroago, arte munduan, neoespresionismo
joerak nagusitu ziren,
Estatu Batuetatik, Alemaniatik
?gazte basatiak? eta Italiatik
?transvanguardia? etorritako modak jasoz. Espainiako pintura ere nazio arteko eragin horien pean egon zen eta, beraz, Euskal Herriko pintore askok ildo horretatik jo zuen. Gainera, Kataluniako tradizio informalista ere, Tàpiesek eta bere ingurukoek segitzen zutena alegia, ezaguna zen euskal pintoreen artean. Hortaz, Manolo Quejido, Guillermo Pérez Villalta, Carlos Alcolea, Luis Gordillo, Chema Cobo, J.J. Aguirre, Alfonso Albacete, Miguel Angel Campano eta beste askoren lanak hemengo pintore gazteentzat ?inoiz hain gazte ez zirenentzat ere bai? abiapuntu eta ideia emaile izan ziren, dudarik gabe.
Esandako guztiaren arabera baiezta daiteke 80 ondoko belaueuskal pinturak txokokeria
handiagoa erakutsi zuela,
salbuespenak salbuespen, aurreko
bi hamarraldietan egindako
pinturak baino.
Toki gehienetan, gutxi gorabehera,
gertatzen den bezala errealismoaren
eta espresionismoaren
berragertzea nagusitzen da Euskal
Herrian ere. Aldi horretan
espresionismo abstraktuak eta informalismoak
atzera jotzen dute,
ia desagertu arte. Kezka nagusia
pintura alegorikoa eta narratzailea
egitean datza eta sarritan pintoreen
lana graffitiz eta inskripzioz
?kutsaturik? agertzen da.
Besterik da, jakina, inskripzio
horiek ilunak edo argiak, egokiak
ala desegokiak diren.
Marta Cárdenasek aro honetako
pintoreen artean goi maila
du, dudarik gabe, Donostian
1944an jaio zen eta marrazten
ikasteko bere lehenengo urratsak,
hamalau urte zituela, Donostian
bertan egiten hasi zen
Ascensio Martiarenaren gidaritzapean.
Geroago, 1963. urtean Madrileko
San Fernandoko Arte
Ederretako Eskolan sartu eta han
egon zen bost urtez behar bezalakoheziketa teknikoa jasotzen.
Ondoren, 1969. urtean, Frantziako
gobernuak emaniko diru
laguntza bati esker, Parisen egon
zen epe labur batez ikasketak
sakontzen.
Bakarka egindako lehenengo
erakusketak Donostiako Huts
galerian eta Bilboko Grisesen
egin zituen 1970. urtean. Urte
berean, bestalde, taldean eginiko
erakusketa antolatu zuen Ameztoyrekin,
Carlos Sanzekin eta
Zuriarrainekin batera. Gainera,
Euskal Pintura Lehiaketan bigarren
saria irabazi zuen; lortua du,
bestalde, Gipuzkoako Emakume
Pintoreen artean egindako
erakusketa bateko lehenengo
saria ere. 1974tik 1977a arte Madrilen
jardun zuen grabatua lantzen
?Grupo Quince? taldearekin
batera. Esan beharra dago, nolanahi
ere, Cárdenasen jarduera,
bere zatirik garrantzitsuen eta luzeenean,
Madrilgo galerietan egina
dela, Soledad Lorenzorenean,
batez ere.
Zernahi gisaz, 1979. urtetik
aurrera egindako lanak duen
kalitate handiari zor dio, hein
handi batean, lortu duen ospeaeta goi maila. Izan ere aipatu data
horretan ordura arte zeraman
jokabidea baztertu eta izadian
bertan begi aurrean zuen paisajea
pintatzeari ekin zion, ohiko
inpresionismoaren ildotik: Monetek
bere azken aldian zuen joera
bera jasoz eta Givernyk paisaje
erraldoi erdi abstraktuak eginez
erakutsi zuen antzeko teknikak
erabiliz, alegia.
Hasieran aipatutako inpresionismoaren
eta paisajearekiko
errealismoaren arteko loturak ez
du zeharreko erlazioa besterik
erakusten. Izan ere, Marta Cárdenasek
inpresionismoa abiapuntuko
aitzakiatzat hartzen du,
besterik gabe, eta inoiz ez jokamolde
zehatz baten adierazle
bezala edota helmuga jakin batera
iristeko bide bakarra bailitzan.
Ikusmolde hori erabiliz lortzen
duen pintura abstraktutasun
lirikotik hurbil izanik ere, nahitaezkoa
zaio gaia bertan azaldu
beharra, paisajea alegia, eta hau
aukeratzerakoan kontu handiz
ibiliko da paisajearen hunkigarritasuna
eta plastikotasuna zehatzmehatz
aztertzen, ondoren bere
erabakia egiteko.
Marta Cárdenasen pinturak,
artistak berak 1982. urtean esandakoaren
arabera, ez du bitarteko
bat besterik izan nahi:
?Subkontzientetik eskuraino dudan
tartea laburtzeko?. Pintura
horrek, hain zuzen ere, berezkoa
baitu artista beraren barnerantz
begiratu beharra, honela jokatuz
norberaren izaera askatu nahia
azaltzen baitu, izadiaren eta denboraren
arteko ikuspegia era
iheskor batean jasoz. Nolanahi
ere, estetika hori mamitzeko teknika
erabat menderatu behar da,
adierazpenaren ekonomia geroeta handiagoa erabiliz; horrela jokatuz
azken emaitzak gero eta
abstrakzio eta estilizazio handiagoz
azaltzeaz gainera, azkenean
pintatzearen jarduna bera bihurtzen
da pinturaren helmuga. Ildo
horretatik jarraituz esan behar da
Cárdenasen artea ?chan? edo
?zen? tradizioko pintura budistara
hurbiltzen dela, horrekiko lotura,
hala ere, ondorio plastikoetan
edo kaligrafiazko prozeduretan
gertatzen delarik, soilki. Zentzu
horretan, Marta Cárdenasen
lanak, Luis de Pablosek esaten
duen bezala, ?ez du mundua intuiziozko
estasi baten bitartez
ulertu nahi, aitzitik, oso mendebaleko
moduan, mundua bere
ikusmolde pertsonalaz beretu
nahi du?.Marta Cárdenasek antolatzen
dituen erakusketa askotan azaltzen
dira, katalogo eta izkribu
anitzen bidez, artistari buruzko
xehetasunak. Argi ikusten da hor
mendebaleko arteak zein artistak,
ezin dutela bazter utzi alderdi
subjektibo eta analitikoa.
Edertasun bikaineko eredu diren
bere azken lanen artean
?Abedul en el bosque III? aipa
daiteke. Lan horretan, marra soil
eta tanta xume gutxi batzuez,
basoko adarren arteko argi zirritua
erakusten du artistak, arratseko
momentu jakin batean jasotako
egoera azalduz eta, ondoren,
koadroan bertan ezarritako
izkribu baten bidez zein
ordu eta tokitan jasoa den
erakusten du.Alejandro Garmendia pintorea
Bilbon bizi da gaur egun.
Gorago aipatutakoekin batera,
Garmendia ere, goi mailako artisten
artean dago. Materiaren
pintura trebetasun handiz erabilita,
gainazalek duten ukituaren
eta adierazkortasunaren berezitasunak
aurkitzea izan du kezka
nagusia eta, horrela jokatu ondoren,
Irazabalek izan zuen norabide
aldaketa berdina hartu du
bizkaitar artista honek ere: artistak
aipaturiko gainazalek duten
itxura formal hori gainditu nahi
izan du eta, honela jokatuz, adiera
berri bat eskaini, alde batetik
koadroa esanguratsuagoa izan
dadin eta beste aldetik ikusleak
adiera hori erakusten zaizkion
irudien bitartez jaso dezan. Garmendiaren
pinturak badu misteriozko
ukitu bat eta ukitu hori
lortzeko, oinarrizko irudia
erakusten eta ezkutatzen jardungo
du, ekai arre eta bikortsu baten
bidez. Garmendiak, bestalde,
errealismoaren ildotik ari diren
beste zenbait artistek bezala,
badu joera neoerromantiko bat:
koadroak argazki sepia bihurtzearen
joera, edo aipamen eruditu
bilakatzearena ala ikuspegi
piktorikoek erakusten duten
geruzen azterketa agertu beharra.
Esandako hori guztia argi eta
garbi ikus daiteke oso lan ezagun
batean ?aipagarria bai gaiarengatik
bai gai hori erabili duen
moduarengatik ere?, alegia ?Le
rapide de la Côte d?Azur, desservant
les stations du litoral, franchit
le viaduc de La Rague entre
Théoule et la Napoul? (1990).
Neurriz kanpoko izen zehatz eta
luze horrek, hemeretzigarren
mendean bidaiariek egin ohi zituzten
oharrak oroitarazten ditu.
Azken urteetako pintoreak
1980ko hamarraldia arte Oteiza
eta Chillidaren eraginpean
bizi izan den eskulturaren munduak
ez bezala, euskal pinturak
izaera anitz zabalagoa erakutsi
du beti. Euskal abangoardiako
pintore nagusien ?Balerdi, Zumeta,
Ortiz de Elguea, Amable Arias,
Ameztoy? emana ez da hain itxia
izan, eta kanpoko higikundeekin
lotuagoa egon da, belaunaldialdaketa mailaz mailako eta bizkorragoen
bitartez. Euskal Herriko
pinturak ?eta pintura soilaren
ondoan har bitez egun arte
eremu honek bere esparruan
hartzen dituen bide guztiak?,
egun aurkezten duen panorama
oso aberatsa da, eta egungo
munduari guztiz lotua gainera.
1970. urte aldera hasi zen
egungo aniztasuneranzko bilakaera;
1980ko hamarraldiko lehen
urteetan sendotu zen, arte
irakaskuntza eta esperimentaziorako
erakunde irekien bidez ?Gipuzkoako
Foru Aldundiak babesturiko
Arteleku erakundea adibidez?,
azkenaldiko joeretako obra
bilduma publikoen aldeko politikaren
bitartez ?Arabako Arte
Ederretako Museoa esaterako?,eta euskal artistei nazioarteko
arte eszenatoki berriak bertatik
ezagutzeko aukera eman dieten
laguntza publiko eta pribatu gero
eta ugariagoei esker. Prozesu
horren ondorioz, antzekoak dira
une honetan euskal artearen
egoera eta beste edozein gizarte
modernoak bizi duena, eta horretarako
ez zaie bertako erreferentzia
eta nortasun ezaugarrieiuko egin behar izan. Ez da gaurko
egunean harrigarria euskal
artistek New Yorken edo Europan
lan egitea, eta ez dituzte
horregatik sorterriarekiko loturak
eten behar; orobat ere, ohiko
gauza da atzerritar artistak Euskal
Herrian finkatzea eta lan egitea.
Bilboko Guggenheim Museoa
bezalako ekimenek ?nazioartekoak
izatez eta egitez? jardunean
jarri ondoren, indartu egingo
dute, batere zalantzarik gabe,
kulturaren txertatzearen aldeko
ikuspegi hau. Euskal artearen
egungo egoera, beraz, erabat
normala da gizarte, hezkuntza
eta erakundeen alderdiei dagokienez,
eta orobat gertatzen da
sorkuntza estetikoari dagokionez
ere. Herrixka globalaren besteauzo bat gara, eta auzo ezaguna
eta estimatua gainera.
Eklektizismoa eta mestizajea
dira nagusi arte jardunean, eta
gauza normala da artistak berak
orain arte bereizirik egon diren
alorretan batera barneratzea, eta
eskultura, pintura, argazkia, bideoa
edo dramatizazio bideak
lantzea. Aldi labur samarretan,
sortzaile berak saioak egingo ditu
joera, «hizkuntza» eta ismo guztiz
desberdinetan. Iraganekoak
dira dogmatismoa eta bizitza osorako
esperimentazio programak.
Gaurko egunean hiru dimentsioko
pinturak aurkezten diren bezala
?Prudencio Irazabalen azkeneko
lanak, esate baterako?, baditugu
soilik bi dimentsioko eskulturak
?Cristina Iglesiasen erliebe
batzuk, adibidez?, alde
batera utzi gabe pintura edo eskultura
alorretakoak diren zehatz
ezin daitezkeen lan eramangarriak
?Juan Luis Morazaren obra
asko ditugu horietakoak?. Prozesu,
teknika eta jeneroen arteko
mugak ezabatu dira ?eta horrekin
zerikusi handia dute arte
heziketaren hobekuntza izugarriak
eta multimedia teknologien
zabalkundeak?, eta arte adierazpenaren
helburu bihurtu dira
poetika eta teknika desberdinen
artean mugitzea, eta batean edo
bestean sartualdiak egitea. Kutsadura
estetikoak ez du dagoeneko
inor beldurtzen, erakartzen
baizik. Biziari atxikiagoa da
egungo artea, eta garai batean
elkarren aurka ziharduten ismoak
(espresionismoa, abstrakzioa,
minimalismoa, surrealismoa,
popa, eta abar) elkarren osagarri
gertatzen dira egungo obra
konplexu, nahasi, kezkagarrietan.
Arteen egungo egoera bizpahiru
hitzetara bildu beharko
bagenu, kezka, joera zabala eta
mestizajea genituzke hitz horiek.1970. eta 1980. urteen artean
multzo guztiz garrantzitsu bat
agertu zen; haien artea pop-art
delakoak, surrealismoak edo
errealismo modernoek (hiperrerrealismo
pseudofotografikoan
hasi eta paisajismo berrian buka)
eskaintzen zituen aukeretako batean
gauzatzen zen. Iruñean
errealismoa edo pop-artaren arteko
artista multzo ugari batek
egin zuen sarrera, Mariano Royo,
Bartolozzi, Pedro Osés (Iruñea,
1943), Juan José Aquerreta (Iruñea,
1947), Joaquín Resano, Pello
Azketa (Iruñea, 1948), Perico
Salaberri, Javier Morrás, Luis
Garrido eta Carmen Baquedano
tarteko. Pedro Osés eta Juan José
Aquerreta ziren, beharbada, talde
horretako bi artista garrantzitsuenak,
egun ere lanean burubelarri
jarraitzen dutenak.
1970ean, Parisko Maiatzak 68ari
buruzko irudi bilduma aparta
aurkeztu zuten zuri-beltzean.
Ondoren, Osések denboraldi luzea
eman zuen pintura konbentzionaletik
kanpo, komikia lantzen
?Resanok ere lan ikusgarriak
egin zituen alor horretan?, eta
ohiko pinturara itzuli da azkenaldi
honetan. Aquerreta, bere obretan
ukitu mistikoak dituen paisajismo
liriko bikaina eskaintzen
duena, izen handiko artista da
egun ere.
Pintore nafar hauek, «Estampa
Popular» taldeko bizkaitarrak
(Agustín Ibarrola, Dionisio Blanco,
Mari Dapena) eta «industria
pintura» deiturikoa ?Iñaki Bilbao
eta Alberto Rementeria (Eibar,
1953)? izan ziren euskal pintore
urbanoenak eta modernoenak
errealismoaren mundu proteikoaren
barnean.
1975. eta 1985. urteen bitartean
gehien zabaldu ziren joera errealistek,
ordea, ez zituzten lehen
errealismo hark landu zituen gaisozialak eta haien ikuspegi gordin
latzak hainbeste sakondu.
Argazki trataeraren bidetik jo
zuten ia-ia, baina, oro har, egungo
panoramak ezaugarri dituen
kezka eta egonezina darizkio
haien ikusmolde poetikari.
Poetika horixe islatzen dute Gonzalo
Chillida, Clara Gangutia
(Donostia, 1952) ?Antonio Lópezen
ikaslea, Juan José Aquerreta
bezala?, José Ibarrola (Bilbo,
1955), Jesús Mari Lazkano (Bergara,
1960), Adrián Ferreño eta
Raúl Urrutikoetxea (Donostia,
1962) pintoreen lanek. Errealismo
honek oinarri hartu ohi du
gizakiak okupaturiko paisajearen
gomuta idealizatua; gai gogokoenak
hiri arkitekturan edo paisajean
aurkitu ohi ditu, edo industria
hondakinetan, Lazkanoren
kasuan gertatzen den bezala.
Hiperrerrealismora eta haren argazki
efektu distiratsuetara
hurbiltzen dira batzuetan ?Gangutia,
Lazkano eta Urrutikoetxea
bezala?, eta abstrakziora besteetan
?Gonzalo Chillida, Aquerreta
eta Marta Cárdenas?, baina
sarrera eginez betiere irrealitate
dosi beti asaldagarriei, amets ernearen
errealismo bereziari.
Darío Urzay New Yorken bizi
da gaur egun eta, pintura molde
guztiz desberdin batean ari den
arren, garai emankorra izan zuen
poparen, abstrakzio lirikoaren eta
surrealismoaren mugetan garatu
zen errealismo molde honetan.
El pintor y la modelo o los ausentes
koadroan, argazki kamera batageri da gela baten atzealdean,
koadroaren ikusleari begira, hau
da pintorea edo modeloa, edo
biak batera, argazkia egingo
zaien lekura begira. Poetika enigmatiko,
ilunabarreko eta, itxuraz
baizik ez, naturalista horren
erakusgarri egokia dugu koadro
hori.
Bitxia da errealismo mota honek
irudiaren ilunabarreko arkeologia
bihurtzeko duen joera.
Lazkanok eraikin fantasmagorikoek
?eraikin eta industriamultzo
ikusgarriak dira askotan?
okupaturiko, eta ametsetako argi
apal horretan giroturiko paisaje
hustuen aldera duen isuriak
erakusten digu joera hori oso
argi. Parametro bertsuetan mugitu
da halaber Urrutikoetxea Donostiako
irudien arkeologia xehea
aurkezterakoan: giza irudirik
ez, eta eraikin errazionalista
eta industria multzo hutsen presentzia
nabarmena.Gogoan eduki beharra dago,
bestalde, artista hauek bizkor aldatzen
dutela beren pinturaren
nondik norakoa. Halatan, Darío
Urzay, esaterako, New Yorken ari
da orain ?hau dugu artearen
meka kosmopolitan sorterria erabat
utzi gabe lanean ari diren
euskal artista askotako bat?, baina
aurreko errealismoarekin zerikusirik
ez duten obrak ari da
lantzen; oraingo pintura molde
horren arabera, berealdiko garrantzia
hartu dute elkarren gaineko
planoek, gardentasun eta
sakontasun efektuek, tornasolatuek
eta abarrek, eta pintura teknika
sofistikatuak bideratu ditu
horretarako, material sintetiko
guztiz berrietatik abiatuta.
Surrealismotik hurbil, askorik
asmatu gabe errealismo fantastiko
(zer arte ez da fantastikoa?)izena eman genion joera baten
barnean daude (Mari Puri Herreroren)
(Bilbo, 1942) lan aipagarriak.
«Estampa Popular» taldearen
inguruan hasi zen lanean
?grabatzaile bikaina da?, eta halako
gizatasun misteriotsu bat duten
eta, aldi berean, hurbilekoak
diren pertsonaiez beteriko obra
eskaini du azkenaldi honetan.
Beste pintore interesgarri batzuek
landu dituzte, eta lantzen ari dira,
surrealismo, espresionismo eta
sinbolismoari loturiko errealismo
figuratiboaren molde desberdinak.
Horien adibide ditugu, esate
baterako, 1965ean Ur taldea
sortu zuten pintoreak: Javier Arocena,
Carlos Bizcarrondo, José
Gracenea eta Alejandro Tapia.
Zubi bat luzatu zuten arte esperimental
etentzailearen eta gaur
egun, dogmatismoaren zamarik
gabe, hobekiago neur dezakegun
molde ulergarriago baten artean.
Talde surrealista bat izan zen,
halaber, Vicente Ameztoy (Donostia,
1946), Ramón Zuriarrain,
José Llanos, Pepa Ugarte, Rosa
Valverde, Luis Otaegui, Daniel
Txopitea eta, 1970eko hamarraldian,
Andrés Nagel eta Juan Luis
Goenagak osatua. Vicente Ameztoyk
eutsi dio bereziki joera horri;
Ramón Zuriarrainek berriz
pintura materikoago batera jo du,
narrazio moldeak utzirik eta informalismoaren
bideetan barneraturik.
Ameztoyren pintura
bikainaren arabera, sintesi
perfektu batera biltzen dira hiri
eta industriaren modernotasun
kaotikoaren irudiak eta izadi eta
mundu tradizionalaren irudi mitologikoak,
ez halere modernotasun
gutxiagokoak; denboratik
kanpoko paisaje kezkagarria eta
organikoa da sintesiaren emaitza,
sexu misteriotsu baten jabe diren
izakiek okupatua. Kulturak etaizadiak modernotasunean bizi
duten integrazio/desintegrazio
prozesuaren irudi paradigmatikoa
da: kulturak eta izadiak
elkarri bizkar emanez dihardutela
dirudien honetan, arteak elkartzen
eta adiskidetzen ditu. Bere
buruaren erretratua egin du
Ameztoyk hainbat alditan (Sin
título, 1976 eta 1977-1978), «haragi
eta klorofilazko» pertsonaia
baten gisa; horixe izan zen 1990.. rtean egin zuen erakustaldi antologikoaren
gaia, bere kosmos
estetikoaren izaera bikoitzaren
ikurra alegia.
Bada, jakina, beste pintura
joera bat fantasiaren eta abangoardia
historikoen tradizio
errealistaren zaleagoa, hori bai,
ozartasun, onirismo eta ironia
postmodernoz egokiro hornitua.
Joera horren barruan aipiagarri
dira Juana Cima, Iñaki Cerrajería,
Alfonso Gortázar, Pedro Chillida
Belzunce eta Eduardo Chillida
Belzunceren obrak, ezagutzen
errazak guztiak, oso poetika
pertsonalak aurkezten baitituzte.
Pedro Chillidaren lanetan airean
zintzilik ageri diren giza forma
sendo finak oso urrun daude,
esate baterako, Alfonso Gortázarrek
eskaintzen dizkigun eszenabikainetatik, egunerokoan espero
ez ditugun ikuspegi fantastiko
eta harrigarriak aurkezten dituela
?Domingueros koadroan 1986,
adibidez?; beste hainbeste esan
genezake Iñaki Cerrajeríaren lanei
buruz, Cena para tres (1984)
obraz esate baterako.
Egungo artearen funtsezko
erretorika gisa sendotu den
poetika batean izan dute joera
surrealista hauek jarraipena. Izan
ere, zaila da benetan gaurko egunean
ukitu surrealistako jokoak
egin ez dituen artista gazterik
aurkitzea, nahiz eta joko ironikoak
edo inozoak izan, narzisistak
edo intimistak, beti ere pop
artearen, Fluxusaren edo dadaismoaren
aipamen eta baliabideekin
nahasiak agertu. Giro honetakoak
ditugu Leticia Ortiz de
Urbina, Xabier Bastarrika, Andoni
Euba, Joseba Lacadena, Luis
Candaudap, Itziar Okariz, Malús
Arbide, Ana Isabel Román, Edu
López, Nekane Zaldua, Txaro
Fontalba, Ion Mikel Euba, Pedro
Osakar, Javier Arribas, Juan Albin,
Javier Alkain, Iñaki Imaz eta
Roberto Bergado, adin eta esperientzia
desberdineko artistak eta,
halaz ere, oihartzun bertsuetako
jokoetan abiatuak guztiak.Poetika surrealisten eta teknika
materiko eta abstraktuaren arteko
konbinazioak ikus daitezke
Alejandro Garmendiaren obran
(New Yorken ari da lanean gaur
egun). Gaur egungo artista errealista
zenbaiten antzera, koadroa
argazki sepia bihurtzeko joera
neoerromantikoan egin ditu
urratsak azkenaldi honetan, jarrera
erudito bati edo pinturaren
ikuspegiaren estratuetan induskatu
nahi berezi bati jarraiki. Betebetean
agertzen zaigu joera hori
Garmendiaren Le rapide de la
Côte d?Azur, desservant les stations
du litoral, franchit le viaduc
de La Rague entre Théoule
et la Napoule obra (1990)
koadroa, XIX. mendeko bidaiarien
ohar koadernoak gogora
dakartzana.
Bidaiarena da egungo artearen
metafora nagusietako bat, eta
artista askoren helburua da landutako
artelan horiek arte modernoko
geltokitik geltokira mugituko
diren benetako ibilgailuak
izatea.
Bestalde, denboran zehar arte
informalistatzat harturiko horretatik
guztiz hurbil daude lan mota
hauek, ezagutu ezin daitekeen
erreferentziekiko irudiak, edo
arte keinuaren nahiz materien pilatzearen
ondoko irudiak diren
neurrian. Berriro azpimarratu
beharra dago egungo artearen
ezaugarri bereziena dela, hain
zuzen ere, ezaugarri finkorik eza.
Pintore askok jo dute informalismoaren
molde desberdinetatik.
1970. urteen bukaeran, De Vargas
?sorkuntzako bideoaren aitzindaria?,
Gabriel Ramos Uranga
(Bilbo 1939-1996), Díez Alava,
Gallo Bidegain eta Barcelónabarmentzen ziren Bilboko helduen
artean, eta orduan agertu
ziren gazte batzuk: Fernando eta
Vicente Roscubas anaiak, Rosa
Adrada, Txupi Sanz eta Iñaki de
la Fuente; egungo artearen joera
berria ia guztietan saiatu dira
azken horiek, action-paiting-etik
neoespresionismora, bideotik
igaroz, Txupi Sanz adibidez, eta
instalazioa eta eskultura ere (Roscubas
anaiak) landuz. Argiro
erakusten digu horrek denak
garai honetako arte ibilbideak
benetako labirintu bideak direla.
José Ramón Amondarain (Donostia,
1964), Manu Muniategiandikoetxea
(Bergara, 1966) eta
Javier Balda (Iruñea, 1958) pintoreen
lanak, esate baterako, har
daitezke, bai «geometria berria»
deitu genezakeen (nahiko oker
deitu, halere) joeraren barnekotzat,
bai 1950eko hamarraldiko
joera espresionista eutsi eta isilenaren
baitakotzat. Aldiz, Ramón
Elorza, Mariano Arsuaga, Susana
Alonso, Rafael Satrústegui edo
Cosme Churrucaren pinturak,
informalismo klasikoaren araberako
baliabide koloretsu, dinamiko
eta espresiboekin lotzen
dira. Nolanahi ere, ez du zentzurik
obrak artxibo batean ari
bagina bezala sailkatzea, «hari
edo besteri egokitu» baino «harakoen
edo honakoen zantzuak
eta oihartzunak» igar edo suma
dakizkiekeen objektuak edo pinturak
baitira.
Gutxiago dira, ordea, gure artean
informalismo abstraktu klasikoenak
bizirik dituen adarrak.
Álvarez Plágaroren obra izan
daiteke salbuespen horietako
bat. «Gasteizko Eskolaren» inguruan hasi zen pintore honek
koadro berdinen sail bitxi bezain
dotoreak egiten ditu: jatorrizko
irudiaren kopia guztiz zehatzak
dira, eskuz eta xehe-xehe pintatuak.
Informalismoaren lehen
zentzua itzulikatu du horrenbestez;
hala, pintura bakoitza ekintza
bakar baten erregistro errepikaezina
izan beharrean,
«Koadro Berdinak» keinu ustez
bakar eta errepikaezin baten
kopiak dira, eta izaera horretan
datza haien garrantzia. Estetika
postmodernoen ironiaren aldeko
isuria eta ezkutuko adierazleak
aurkitzeko grina agerian uzten
dituen ikuspegia da.
Azkenaldi honetan arrakastatsu
zabaldu da, han eta hemen, aurrekoak
bezala, informalismo
materiko tradizionalaren eta sinbolismo
alegoriko postmodernoaren
arteko zubia luzatu duen
beste pintura molde bat: ofiziozko
pintura bat da, leuna eta beroa,
gama lurtsuetan eta grisetan
oinarritua, zeinu eta grafo
poetiko edo hermetiko batzuk
erakutsi eta ezkutatzen dituena.
Pintura molde horren erakusgarri
dira Jesús María Cormán, Kutxu
Otamendi (1993an hila, karrera
hasi berria zela) eta Alfonso
Berridiren lanak. Pintura molde
honek badu arazo bat; izan
ere, xarma errazekoa bada ere,
berehala ahitzen da ez bada beste
emozio edo adimen osagai
batzuez hornitzen. Berridik jakin
du bereziki arrisku horretatik aldentzen,
eta arazo horiek saihesteko
aukera eskaintzen duen
norabidean abiatu da, metalezko
xafla margotuak maisuki landuz;
halatan, sartualdi bat egin du
eskulturaren eta instalazioaren
alorretan, pinturaren oinarria eta
izaera galdu gabe ordea.
Itxuraz soila denaren konplexutasunaren
artea ?eta alderantziz?,
maila gorenera igo da Prudencio
Irazabalen (Puentelarra,
Araba, 1954) pinturarekin. Aberastasun
handia darie gaur egun
New Yorken bizi den pintore
honen lanei, forma aldetik guztiz
urriak diren arren, sofistikazio
teknikoari esker. Irazabalen
obretan aurkezturiko ideia ugari
trinkoak ez dira erraz atzematen:
azaleko ikusteari ezarritako
tranpa baizik ez da izaten askotan
koadroaren akabera eta itxura
leun distiratsua eta, horrenbestez,pinturaren berezko izaeraren
aldeko hausnarketarako gonbita
luzatzen du aldi berean. Irazabalek
alegiazko esanguren aurrean
agertu duen interesa guztiz koherentea
da azkenaldi honetan
berreaurkitu den joera barrokoarekin.
Halatan, 18.000 cm 2
izeneko sailak (1992) gizaki helduen
epidermisaren batez-besteko
gaianaldearen zuzeneko erreferentzia
egiten du; sail honetako
pinturek larruaren ukimen, kromatismoeta egitura ezaugarriak
ikertu eta aurkezten dituzte hala
naturalean nola ebaki mikroskopikoetan
atzeman daitekeen bezala.
Bigarren interpretazio maila
batean, epidermisaren inguruko
pinturak tatuajearen eta
behialako kulturetako pinturaren
jatorria dakarkigu gogora; interpreteak
itxura dezakeen hirugarren
plano alegoriko batean, pintorearen
beraren edo ikuslearen
nortasunaren hipostasi gisa hardaiteke pintura, «larrutu» egiten
baititu bata eta bestea. Azkeneko
lanetan, muturreraino eraman
ditu Irazabalek «koadro» konbentzionalaren
aurreko paradoxen
ikerketaren ondorioak: gainalde
gardena eta pintura geruza trinkoak,
erretina inpresioak eta egiturak
ezkutuan.
Grabatzaileak
Xafla batean zuzenean eginiko arrastoak edo
irudiak paperaren gainean inprimatzeko teknikari
deritza grabatua. Ez da oso-oso ezaguna publiko
zabalaren artean eta askotan marrazkitzat hartu ohi
du jendeak. Mendeetan zehar, alabaina, fotografia
asmatu artean, irudiak erreproduzitzeko eta
hedatzeko era bakarra izan da grabatua. Geroztik,
irudiak kopuru handitan zabaltzeko eginkizun hori
alboraturik, zenbait artistak adierazpen molde berezi
gisa erabili dute hainbat grabatu.
Grabatze moldeakAntze grabatuaren alorrean, bi
prozedura dira nagusiak: zur
gaineko erliebea jasotzen duena
(xilografia) eta metal gaineko
hutsunea agertarazten duena
(kalkografia). Bestalde, XVIII.. endearen azken urteetan erliebea
apenas erabiltzen duen beste
prozedura bat agertu zen, litografia
izenekoa.
Xilografia da prozedura horietan
zaharrena. Txinan VI. mendean
hasi zen erabiltzen, eta XII.. endean Europan. Zurezko xafla
batean irudia gubia baten bidez
marrazten da; kenduriko
zurak hutsunea uzten du eta xafla
tintatuz gero, hutsunea tintarik
gabe geratzen da. Papera xaflaren
gainean ezarri eta prentsatik
pasatzen da. Zuraren erresistentzia
txikia dela eta, tiradenkopurua mugatua da ezinbestean.
Garai modernoetan linoleoa
erabili da zuraren ordez. Europako
artearen historian A. Dürer
da xilografiagile nagusia.
Xilografian ez bezala, kalkografian,
hots, metal gainean egindako
grabatuan, hutsuneetan
geraturiko tinta da papereratzen
dena. Erabili ohi diren metalak
moldaerrazak eta azidoak jan
errazak dira: zinka, altzairua eta,
batez ere, kobrea. Hala, xafla
prestatu eta tintatu ondoren, gainaldea
garbitu egiten da, ildoetan
dagoen tinta bertan utziz. Papera
xaflaren gainean jarri eta
dena prentsaren bi arrabolen artetik
pasarazten da. Prozedura
honen bidez, xilografian baino
marra meheagoak inprimatzen
dira, eta askoz ere aberastasun
handiagoa lortzen da tonuetan.
Ondoren, labur bada ere, kalkografiaren oinarrizko teknikak
azaltzen dira.
Punta lehorreko grabatua,
metal gainekoetan bakunena da:
kobrezko xafla ongi leunduriko
baten gainean zuzenean marrazten
da punta gogor bat (altzairua,
diamantea) erabiliz.
Buril grabatuan, xafla keztaturiko
argizariz igurtzi eta gainean
grabatu nahi den marrazkia daraman
kalko papera ezartzen da.
Gero, burilaren bidez grabatzen
da, ildoa punta lehorrekoa baino
sakonagoa gertatzen dela.
Teknika honetan ere A. Dürer
izan zen artista nagusia.
Molde beltza edo mezzo-tinto
deituan xaflaren azalera tresna
berezi batez pitzadura txikiz betea
uzten da. Modu horretara tinta
berdin banatzen da gainalde
guztian, halako eran non, tinta
beltza ezarriz, estanpatua beltza
izango litzatekeen. Irudia osatzeko
koskak hein batean edo erabat
zapaldu eta lautu egiten dira,
modu horretara ñabardura anitz
lortzen direla.
Akuafortean, azidoaren eragina
galarazten duen berniza ematenda xafla leundu baten gainean.
Punta gogor batez, berniza
han-hemen altxatzen da irudia
moldatu arte. Xafla azido
batez estali eta bernizarik ez dagoen
aldean azidoak eraso egiten
dio metalari. Berniza kendu,
xafla tintatu eta tinta metalezko
xaflaren hutsuneetan geratzen
da; tinta hori da paperera pasatuko
dena. A. van Dyck, A. Carracci,
Rembrandt? aurkitzen
dira akuafortearen maisuen artean.
Ur tinta izeneko teknikan, xafla
erretxina hautsez estaltzen da.
Gero berotu egiten da xafla, erretxina
urtzen hasi eta itsatsita gera
dadin arte. Azidoek erretxinapikorren
artean gertatzen diren
hutsuneei eragingo die; bestalde,
zuri geratu behar den zatia bernizaz
estaltzen da. Erretxinak
ematen duen puntuzkako irudia
da ur tintaren ezaugarria. Halaber,
kolorezko grabatua lortzeko
prozedura hauta da.
Litografia izeneko prozedura
uraren eta koipearen aurkakotasun
kimikoan oinarritzen da.Hasieran harrizkoa zen plantxa
batean, kareharrizkoa gehienetan,
artistak gai koipetsu batez
egiten du marrazkia. Gero,
koipea finkatzeko gai kimikoa
ematen zaio marrazkiari, eta ura
harriari. Ondoren tinta koipetsua
jartzen da xaflan arrabol baten
bidez, eta koipea ez den lekuan,
hau da ura dagoen lekuan, tinta
ez da itsasten. Paper orria xaflaren
gainean jarri eta prentsa
litografikotik igaroarazten da.Aloys Senefelder-ek 1796 inguruan
asmatu teknika hau azkar
zabaldu zen eta XIX. mendeko
erabiliena izan zen liburu, aldizkari
eta egunkarietan. H. Daumier
eta G. Doré nabarmentzen
dira egiteko horretan. Inprentako
litografiatik offset prozedura
eratorri zen. Hainbat artista
nagusik erabili du litografia: Delacroix,
Goya, Bonnard, Manet,
Degas, Toulousse-Lautrec, Picasso?
Grabatua Euskal HerrianX
IX. mendeko euskal grabatuaz
gutxi ezagutzen bada ere,
bidaiari ingeles eta frantesek grabatu
anitz egin zuten Euskal
Herriko aurkientzekin: W. Wilkinson,
E. de Mal, Hornbroock?
Mende hasieran, bestalde, hemengo
tailer grafikoek litografiaz
egindako publizitate kartelak zabaldu
bazituzten ere, arte grabatuaren
alorreko saioak ez ziren
ugari izan.
Aldi beretsuan, ordea, Bilbo
aldean bereziki, halako giro berritzaile
bat ezagutu zen kulturaren
alorrean. Izan ere, artisten
tertuliak antolatzen dira, Ramón
de la Sota eta beste zenbait mezenas
eta eragile agertzen dira,
eta ?arte modernoaren? inguruko
erakusketak ere ospatzen hasten
dira (Losadak antolatuak) edo ?El
Coitao? bezalako arte aldizkariak
ere. Giro horretan, zenbait pintorek,
erakundeek emandako laguntzei
esker, Paris eta Europako
beste hiri batzuetan burutzen
dute beren prestakuntza eta joera
berriekin ?grabatuarekiko interesa
barne? kutsatzen dira. Grabatua
landu zutenen artean Darío
de Regoyos, Francisco de Iturrino,
José Salís, Gustavo de Maeztu
eta Ricardo Baroja nabarmendu
ziren.
Espainiako gerra aurreko urteetan
giro hori ahuldurik zegoen.
Arte adierazpen tradizionalak
nagusi ziren, Europako abangoardiaren
moldeak alde batera
geratzen zirela. Bilbo ez zen jadanikarte gune bakarra eta nagusia;
diru laguntzak desagertu
ziren, eta, ondorioz, orobat Europako
egonaldiak ere. Carlos
Landi Sorondo, Julio Franco eta
Antonio Valverde dira gerra aurreko
zein ondoko urteetan aritu
ziren grabatzaile nagusiak.
Geroagoko urteetan, Jorge
Oteizaren iharduera erabakigarria
gertatu zen irizpideak zabaldu
eta arte giroari eragiterakoan.
1960 ondoko urteetan, grabatuak,
ia guztiz alboraturik egon
ondoren, berriro erakarri zuen
artisten arreta. Garai honetan,
grabatua landu dutenen artean
honako hauek aurkitzen dira:
Eduardo Chillida ?ezpeleko xilografia
eta akuafortea?; Gabriel
Ramos Uranga ?burila, akuafortea?;
Bonifacio Alonso ?akuafortea?;
Rafael Ruiz Balerdi ?akuafortea?;
Agustín Ibarrola eta María
Dapena ?xilografia?. Gazteagoak
dira Mari Puri Herrero, Itxaro
Goikoetxea, Carlos Sanz, Vicente
Ameztoy, Andrés Nagel,
Ramón Zuriarrain, Marta Cárdenas?