Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

DEKRETUA, 1980ko abenduaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, errepideen arloari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1980ko irailaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1980
  • Gaia: Azpiegiturak
  • Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
Xedea:

a) Estatuarenak ziren eta EAEko lurraldean dauden errepide, bide eta autobide guztien gaineko zerbitzuak eta ahalmenak eskualdatzea EAEri (horien artean sartzen dira Estatuko oinarrizko sareko ibilbideak, sare osagarrikoak eta eskualdeko sarekoak, baina ez ordea emakida bidez kudeatzen direnak). 

b) EAEk, bere lurralde-eremuen aipatutako ahalmen eta zerbitzu horiek gauzatzean, Estatuko legeriak ezarritako arau teknikoak eta seinaleztatzekoak aplikatuko ditu, N-1 eta N-240 errepide nazionalen zatietan eta eskualdatzea egiteko unean emakida bidez kudeatzen ez diren autobideetan, bederen. Era berean, Estatuak bere eskumeneko errepideetarako ezartzen dituen adina aurreikuspen, xede eta hobekuntza egingo ditu EAEk errepide zati horietan, koordinazioa behar bezala bermatze aldera. 

c) Nork bere lurraldean eraikiko dituen bideei dagokienez, baldin eta horien ibilbidea norberaren mugetaraino iritsi behar bada, mugaz bi aldeetako agintariek koordinatu egin beharko dituzte bideok eraikitzeko planak, erakunde bakoitzak dituen ahalmenen eta eskumenen arabera eta, beharrezkoa bada, Konstituzioaren 131. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita. 

d) Nazioarteko hitzarmenak, akordioak edo gomendioak aplikatze aldera Estatuak errepideak egin eta zaintzearen inguruan guztientzat ematen dituen arau teknikoak bete beharko ditu EAEk, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 20.3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita. 

Era berean, defentsa nazionala dela-eta errepideak eraikitzeko, zaintzeko eta ustiatzeko Estatuak ematen dizkion jarraibideak bete beharko ditu EAEk. Bestalde, Estatuak arrazoitu egin beharko ditu jarraibide horiek.