Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

DEKRETUA, 1980ko abenduaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, irakaskuntzaren arloari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1980ko abenduaren 29an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen)

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1980
  • Gaia: Hezkuntza
  • Jardun-eremua: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Xedea:

a) EAEn dauden ikastetxe hauen titulartasuna lortzea, edo EAEko Administrazioaren mende egon daitezen lortzea: hezkuntza bereziko ikastetxeak, irakaskuntza bateratukoak, irakaskuntza espezializatukoak, arte aplikatuetako eta lanbide artistikoetakoak, urrutiko hezkuntzakoak eta hizkuntza-eskola ofizialetakoak. 

b) Hezkuntza Ministerioak EAEn zeuzkan probintzia-ordezkaritzek betetzen zituzten zerbitzuak eta eginkizunak EAEk betetzea. 

c) Estatuko politika orokorrarekin koordinaturik, inbertsioen programak gauzatu eta kontrolatzea. 

d) Eskualdatutako ikastetxe eta zerbitzuetako irakasleak eta irakasleak ez diren gainerako langileak izendatu eta lekuz aldatzea, eta haiek lan-mailetan gora egiteaz, hobekuntzaz eta mugikortasunaz arduratzea. 

e) Ondoko ikasketa hauen planak, ikasketa-programak eta jarraibide pedagogikoak prestatu eta onestea, bai araubide arruntean, bai izaera esperimentalez: eskolaurreko hezkuntzako ikasketak, oinarrizko hezkuntza orokorrekoak, helduen hezkuntza iraunkorrekoak, batxilergokoak eta UBIkoak, lanbide-heziketakoak, irakaskuntza bateratuetakoak, arte aplikatuetakoak eta lanbide artistikoetakoak, hizkuntza-eskola ofizialetakoak eta urrutiko hezkuntzakoak. Nolanahi ere, horietan guztietan hezkuntza-sistemaren erabateko antolamendua eta gutxieneko irakaskuntza errespetatu beharko dira. Bestalde, gutxieneko irakaskuntza Estatuak finkatuko du, titulu akademikoak eta lanbide-tituluak eskuratzeko eta emateko baldintzak betetzeari dagokionez. 

f) Aurreko idatz-zatian aipatzen diren planak, ikasketa-programak eta jarraibide pedagogikoak gauzatzeko erabiltzen diren testu-liburuak eta gainerako materiala onestea, betiere EAEn erabili beharrekoak badira. 

g) Ikastetxeen araubide juridikoa eta administratiboa finkatzea; eta, orobat, ikastetxe pribatuek beren jarduerak hasteko, aldatzeko eta uzteko egiten dituzten eskabideak izapidetu eta ebaztea, betiere, indarrean dagoen legeriarekin bat etorrita. 

h) Doan ikasteko diru-laguntzak emateko espedienteak izapidetu eta ebaztea, Estatuak guztientzat ezarritako gutxieneko kopuruak betez. 

i) Ondoko ikastetxe publiko hauetako zuzendariak hautatu eta izendatzea, meritu-, gaitasun- eta publikotasun-printzipioei jarraituz: helduen hezkuntza iraunkorreko ikastetxeetakoak, irakaskuntza bateratuetakoak, irakaskuntza espezializatuetakoak, arte aplikatuetako eta lanbide artistikoetakoak, hizkuntza-eskola ofizialetakoak eta urrutiko hezkuntzako astetxeetakoak. 

j) Ondoko irakaskuntza hauetako ikastetxeak, atalak eta unitate publikoak sortu, aldatu, zabaldu, sailkatu eta ezabatzea, bai araubide arruntean, bai izaera esperimentalez: irakaskuntza bateratuetakoak, irakaskuntza espezializatuetakoak, arte aplikatuetako eta lanbide artistikoetakoak, urrutiko hezkuntzakoak eta hizkuntza-eskola ofizialetakoak. 

k) Ondoko erakunde autonomo hauek EAEn betetzen zituzten eginkizun eta zerbitzuak betetzea, (hain zuzen, eskualdaketarako arauari erantsitako zerrendan jasota daudenak):  «Instituto Nacional de Educación Especial»; «Instituto Nacional de Asistencia y Promoción del Estudiante»; «Junta de Construcciones, Instalaciones y Equipo Escolar»; «Patronato de Promoción de la Formación Profesional»; «Instituto Nacional de Ciencias de la Educación» e «Instituto Nacional de Enseñanzas Integradas». 

Eginkizun eta zerbitzu horiek EAEk beteko ditu, baina Estatuak goi-ikuskaritzaren bidez ikuskatuko ditu. Nolanahi ere, behar bezala bermatu beharko da espainiar guztien berdintasuna Konstituzioan jasota dauden eskubideak eta betebeharrak betetzeko garaian.

Eskumenen konfigurazioa

  • Autonomia Estatutua: 16. artikulua
  • Konstituzioa: ---
  • Jurisprudentzia:
  •  IZAERA ORGANIKOKO XEDAPENAK:

     -          Lehen hezkuntzako itunek (75.art) izaera organikoa dute, izan ere, harreman zuzena dute derrigorrezkoa den hezkuntzaren doakotasunaren bermearekin.

    -          Araututako irakaskuntza guztien curriculuma zehazteko botere publikoen eginkizunak (8.2 eta 3.), hezkuntza sistemaren egitura komuna zedarritzeko beharrezkoa baita eta horren bitartez EKren 27.8 homologazioa lortzeko.

    -          Ikastetxeko zuzendariak hautatzeko xedapenak (88.2 art), hezkuntza sistemaren oinarrizko pertsona baita.