Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

Ikerketa eta laguntza teknikoko zentroak

Identifikazioa

  • Egoera: Egin gabe
  • Transferentziaren urtea: ---
  • Gaia: Lan arloa
  • Jardun-eremua: Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
Xedea:

Egitateen bidez, hau da, antolaketa-arauak (577/82 Errege Dekretua eta 1985eko urtarrilaren 25eko Agindua) asaldatu gabe, “mutazio organikoa” egin da Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalean. Horrek eskualdatze-fitxa honetan egiten den transferentziari (Barakaldoko Ikerketa eta Laguntza Teknikoko Zentroa) eragin diezaioke, egiteko dagoen eskualdatze gisa desagertzeraino.

Mutazio hori gertatu izan ez balitz, 1985ean egin zen eskualdatzea (Laneko Segurtasun eta Higieneko probintzia-kabineteena) osatzea izango litzateke kontua, EAEko (Barakaldoko) Ikerketa eta Laguntza Teknikoko Zentroa transferituz. Zentro horrek garatzen ditu probintzia-kabinete teknikoak koordinatzeko eginkizunak, bai estatu-eremuko programak betearazteko unean, bai, beren erantzun-gaitasuna gainditzen duten arazoak ebazte aldera, kabineteei laguntza teknikoa ematean (577/1982 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren egitura eta eskumenak arautzen dituena, 8. artikulua).

Aurrerago azalduko den bezala, erregelamenduzko arauak aldatu ez diren arren, Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionaleko organoen izendapenean aldaketa egin dela ikus daiteke, ez baita “Ikerketa eta Laguntza Teknikoko Zentro” izendapena ikusten Madrileko, Bartzelonako, Sevillako eta Bilboko unitateetan, “zentro nazional” esaten baitzaie. Horren ondorioz, beren izaera juridikoa aldatu egin da, Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren lurralde-organo izatetik erakunde autonomo horren organo zentral izatera igaro dira-eta (577/1982 Errege Dekretuaren 3. artikulua).

Horrela, bada, 1986ko martxoaren 14ko BOEn ikus daiteke dagoeneko izendapen-aldaketa hori, 1986ko martxoaren 7ko Ebazpenean. Ekonomia eta Ogasuneko idazkariordearena da hori, eta 1986ko otsailaren 21eko Ministro Kontseiluaren erabakia argitaratzea agintzen du. Erabaki horretan, Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionala erakunde autonomoko lanpostuei dagozkien osagarri espezifikoak finkatzen dira. Beste batzuen artean, unitate organiko hauen izendapena jasotzen da lanpostuen katalogoan:

Bartzelonako Lan Baldintzen Zentro Nazionala. Madrileko Teknologia Berrien Zentro Nazionala. Sevillako Babes Bitartekoen Zentro Nazionala. Bilboko Makineria Egiaztatzeko Zentro Nazionala.1989ko urriaren 26ko Ebazpenean, gai berari buruzko aipamen bera jasotzen da (1990eko martxoaren 20ko BOE).

Horrela, Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren egituran desagertu egiten da Madrileko, Bartzelonako, Sevillako eta Bilboko ikerketa eta laguntza teknikoko zentroei egiten zaien aipamena (Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren egitura arautzen duten errege-dekretuan eta aginduan jasotzen dira lau zentro horiek).

37 FITXA IKERKETA ETA LAGUNTZA TEKNIKOKO ZENTROAK (PDF, 565 KB)