Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Lan Zuzendaritzaren 1986.eko maiatzaren 13ko ERABAKIA, «Talleres San Miguel, S.A.» izeneko Enpresako Hitzarmen Kolektiboaren berriketa-akordioa inskribatzea, gordetzea eta argitaratzea erabakiz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 1250
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/05/13
  • Argitaratze-data: 1986/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Ekonomia; Lana eta enplegua

Testu legala

Atal bakarra.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren egitura berrian egon eta Agindu honetako Eraskinean aipatzen diren lantokiak ezabatu egiten dira. ALDIBATERAKO ERABAKIA Agindu honen bidez zenbait lantoki ezabatu egiten dira Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren egituran, baina lantoki-ezabapen horiek ez dute eragite-indarrik izango Herrizaingo-Sailak hurrengo lantoki-izendapenerako deia egin eta erabaki dezanera arte. Dei horretan, doakienak, hala izanez gero, agian izan ditzaten lehentasun-eskubideez baliatu ahal izango dira. AZKEN ERABAKIA Agindu hau Euskal Herriko Agintarittaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Maiatzak 21. Herrizaingo-Sailburua, LUIS M. RETOLAZACC 29/86 ESPDIENTEA «Talleres San Miguel, S.A.» Enpresako Hitzarmen Kolektiboaren Mahai Negoziatzaileko kideek 1986.eko martxoaren 6an izenpetutako erabakiaren testua ikusita. Hau honela: Aipatutako enpresak Araban eta Bizkaian dituen tegietako Hitzarmen Kolektiboak bigarren urtez indarrean jarrai dezaneko berriketari buruzko akordineri dagozkion agiriak, urte honetako martxoaren 14an sartu zirela Laneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan. Zera kantutan izanik: Martxoaren 10eko 8/80 Legeko 90. artikuluko 2. eta 3. apartaduen, Langileen Estatutoaren, Maiatzaren 22ko 1.040 Errege Dekretoaren, Martxoaren 2ko 39/81 Dekretoaren, 1982.eko Azaroaren 3ko Aginduaren eta Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailaren Egitura Organikoa ezartzen duen urtarrilaren 28ko 19/86 Dekretoaren arabera, bidezko da aipatutako akordioa errejistratzea, gordetzea eta argitaratzea. Aipatutako lege aginduak eta guztientzako ezargarriak diren gainontzekoak ikusita, honako hau Erabaki du Lan Zuzendariak: 1.- «Talleres San Miguel, S.A.» Enpresako 1986.erako Hitzarmen Kolektiboaren berriketa-akordioa, Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Errejistroko Organo Nagusian, inskriba dadila agintzea, Batzorde Negoziatzaileari horren berri eman beharko zaiola. 2.- Akordioaren testua, Artekotza, Arbitraria eta Itunebideetarako Arabako Zerbitzura bildaltzea, gorde dezan. 3.- Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Gasteiz, 1986.eko Maiatzak 13. Lan Zuzendaria, GENARO GOMEZ ETXEBARRIA. TAULA