Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Bateango Harremanetarako Artezkaritzaren 1986.eko Urtarrilaren 20ko ERABAKIA, «Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko Lanarigoarentzat Bateango Lan-Hitzarmena» errolderatzeko, gordetegian sartzeko eta argitaratzeko agindua emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 257
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/01/20
  • Argitaratze-data: 1986/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa; Lana eta enplegua

Testu legala

Zehaztapidetza: CC. 26/85 Itunebide-Batzordeak izenpetu eta 1985-1986 urteetarako indarra duen «Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko Lanarigoarentzat Bateango Lan-Hitzarmena» dela eta, aipaturiko eta horri buruzko zehaztapidetza ikusi ondoren, eta Zera izanik: Sail honetan, 1985.eko Abenduaren 20an, sarrera eman zitzaiela Bateango Lan-Hitzarmena horri dagozkion agiripaperei. Zera izanik: Lan-Hitzarmen horretan akats batzuk agertzen zirela eta, horiek zuzentzeko eskea egin zitzaiola 1985.eko Abenduaren 27an Bateango Itunebide-Batzordeari, eta 1986.eko Urtarrilaren 15eko egunez zuzendu zituela. Zera kontutan: Martxoaren 10eko 8/1980 Legeko 90. atalak, Langileen Estatutoak, Maiatzaren 22ko 1040/10981 Errege-Dekretoak, Martxoaren 2ko eta Abuztuaren 10eko 39/80 eta 299/84 Dekretoek hurrenez-hurren, eta bai 1982.eko Azaroaren 3ko Aginduak ere, diotenarekin bat etorriz, bidezko gertatzen dela Bateango Lan-Itune hori errolderatzea, gordetegian sartzea eta argitaratzea, Bateango Harremanetarako Artezkaria delarik horretarako agitepidea duena, Irailaren 10eko 274/85 Dekretoak dioenaren indarrez. Aipaturiko legezko manuak eta orohar erabilgarri diren gainontzekoak ikusi ondoren, Bateango Harremanetarako Artezkariak hauxe Erabakitzen du: 1: Eusko Jurlaritzako Nekazaritza eta ArrantzuSailaren eta bere lanarigoaren artekoa izan eta 1985-86 urteetarako indarra duen Bateango Lan-Hitzarmena, Bateango Lan-Hitzarmenen Erroldean sartzeko agindua ematea, Itunebide-Batzordeari horren berri jakinarazten zaiola. 2: Lan-Hitzarmen horren idazkera Artekotza, Ebazpen eta Itunebideetarako Arabako Zerbitzuari bidaltzea, berak gorde dezan. 3: Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzeko agindua ematea. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 20 Bateango Harremanetarako Artezkaria, SANTIAGO LEGORBURU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.