Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HABEren egitura organikoan aldaketa batzu egiteko Irailaren 3ko 270/1985 DEKRETUA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 1870
  • Xedapen-zk.: 270
  • Xedapen-data: 1985/09/03
  • Argitaratze-data: 1985/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekainaren 12ko 188/1984 Dekretuak ezartzen ditu HABEren arau organikoak, eta funtzionamenduko beharrek aipaturiko Dekretuko zenbait artikuluren edukia aldatu beharra ekarri dute, egungo funtzionaltasunari egokituz, eraginkortasuna hobetzeko. Azaroaren 25eko 29/1983 Legearen arabera eta hamaikagarren artikuluak dioenez, Erakundearen sail organikoen funtzionamendurako arau organikoak Dekretuz onartu eta Aldatuko dira, bertako Lehendakariaren eskutik Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako proposamenez. Ondorioz, HABEren berezko Lehendakaria denez, Kultura eta TTurismo Sailburuak proposatuz eta Jau.laritzak 1985.eko Irailaren 3ko bileran ebatzi eta onartu ondoren, XEDATZEN DUT: Lehenengo Artikulua: HABEko arau organikoa onartzeko Ekainaren 12ko 188/1984 Dekretuaren seigarren artikulua aldatzen da, honako era honetan idatzita geldituko delarik: Seigarren artikulua.- 1.- HABEren Zuzendari Orokorraren mendean egongo dira, zerbitzu maila dutelarik, honako sail hauek: a) Glotodidaktika Taldea. b) Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio Saila. c) Legegaien Zerbitzua. 2.- Aipaturiko sailen buruak eta horien mendeko Sekzioetakoak Zuzendaritza Batzordeak izendatu eta kenduko ditu Zuzendari Orokorraren proposamenez. Izendatze eta kentze hauek HABEren Lehendakariaren Ebazpenez publikatuko dira. Bigarren Artikulua: Lege-testu beraren zortzigarren artikulua aldatzen da, honela gelditzen delarik: Zortzigarren artikulua.- 1.- Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio Sailak honako zeregin hauek beteko ditu: a) Glotodidaktika-Taldearen eta euskaltegien arteko harremanetarako organo izatea. b) Euskaltegi publiko berrien sorrerari, pribatuen sailkatzeari, homologazio eskaerei, titularitate aldaketei, eta euskaltegiei dagokien beste edozein egintzei buruz aldez aurretikako txostenak egitea. c) Euskaltegien eta Erakundearen funtzionamendu egokirako behar diren datu-bildumak sortzea eta mantentzea. Baita eskatzen zaizkion ikerketa soziolinguistikoak egitea ere. d) Dirulaguntza jasotzen duten euskaltegiei eskatzen zaizkien baldintzak betearaztea, eta diru-laguntzak egoki bideratzea. e) Euskaltegi publikoen plangintza egitea eta dagokien erakunde publikoei proposatzea. f) Erakundea, funtzionamendu egokirako behar duen ondasun kontsumagarriz eta ez kontsumagarriz hornitzea. g) HABEren gobernuko sailek agindutako beste edozein. 2.- Aurreko zenbakiak aipatutako zereginak, honako sail hauen bidez beteko dira: a) Ikuskatzailetza-Saila. b) Ekonomi eta Administrazio-Saila. 3.- Ikuskatzailetza-Sekzioak egoki derizkionean bilduko ditu Lurralde Historiko bakoitzeko Euskaltegi Publikoetako Zuzendariak; honako hauek izango direlarik, besteak beste, Zuzendarien Batzorde hauen zereginak: a) Euskaltegi bakoitzeko erakaskuntzaren programazioa egitea, ikastaroan zehar ebaluatzea eta bukaeran memoria tajutzea. b) Euskaltegi bakoitzaren projektuak aztertzea ikastaro bakoitzaren hasieran eta, hala balegokio, Batzorde Akademikoari aurkeztea, onets ditzan. c) Oro har, Euskaltegietako ekintzen berri elkarri ematea. 4.- Legegaien Zerbitzuak honako zeregin hauek beteko ditu: a) HABEren Zuzendari Orokorrak hasitako espediente zigortzaile eta disziplinarioak mamitzea. b) Azaroaren 25eko 29/1983 Legearen 14. artikuluak aipatutako Euskaltegien Erregistroa eramatea. c) HABEren Zuzendari Orokorraren xedapenen aurka tartejarritako errekurtsoen ebazpenen projektuak bideratu eta formulatzea. d) Diktamen eta txosten juridikoak ematea eta Erakundeko Agintarien ebazpen ororen aldez aurreko lege-fiskalizazioa egitea. e) Beste Sailek sinatu beharreko kontratuak gainbegiratzea. f) HABEren Gobernuko organoek eskatutako txostenak moldatzea. g) HABEren Zuzendari Orokorrari beste Sailen bati ez dagokion administrazio eta lege-lanetan laguntzea. AZKEN XIDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egun berean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1985.eko Irailak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo-Sailburua, LUIS M.ª BANDRES UNANUE.