Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 7ko 109/1987 DEKRETUA, Industria eta Merkataritza-Sailaren antolakuntza eta ihardukera birregituratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 81
  • Hurrenkera-zk.: 855
  • Xedapen-zk.: 109
  • Xedapen-data: 1987/04/07
  • Argitaratze-data: 1987/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Ekainaren 5eko 146/1984 Dekretuak Sailaren orain arteko aginte eta ihardutze-egitura ezarri zuen. 27/87 Dekretuak, ondoren, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-arloak zehaztu zituen, Sail ezberdinen egitura eta antolakuntza aldatuz. Horregatik, beharrezkoa da Saila birregituratzea, Jaurlaritzaren egitura berriaren antolaketa orokorrari egokitzeko beharrezko diren aldaketak ezarriz; birregituraketa horri, aurrean esandakoa eta Autonomia-Elkarteko ihardun-mota nagusienarentzako erabat garrantzitsua den enerjia-arloari maila egokia eman beharra eta euskal industria eta merkatal-egoera kontutan hartuz ekiten ari zaio. Horiek horrela, Industria eta Merkataritza-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzaren Lehendakaritzak ontzat eman eta Jaurlaritza-Batzordeak 1987ko Apirilaren 7an egindako bilkuran aztertu eta baitetsi ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Agintepidearen gaia. Autonomia-Estatutoak Euskadiko Autonomia-Elkarteari ematen dion gauzazko eta lur-eremuzko aginte-esparruaren barruan, Industria eta Merkataritza-Sailak ondoren aipatzen diren agintepideak izango ditu, Dekretu honek haiei dagozkien gainontzeko lege-manuek jartzen dituzten modu eta neurritan: a) Industria-Administrazioa. Industria-politikabideen eraentza. Industria-jokabideak. b) Teknika-ikerketa. c) Industria-eraldaketa eta berrindustriaketa. d) Enerjiarekiko jaurpidea. Enerjia-iturrien ekoizpenari, bilketari, suztapenari eta ustiaketari dagozkien egitekoak. Enerjiari eustea eta aurreratzea. e) Meatzekiko jaurpidea. Geologiazko eta geotermiazko baliapideen eta meaguneen ikerketa eta ustiaketa. f) Barne-merkataritza. g) Merkataritza-Arartekariak h) Ekoizkin-suztapena. i) Prezio-politika. j) Nazioarteko eta Erresuma-mailako Erakustazokak. k) Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Bazkundeak l) Legeak eta araubideak eman diezazkion beste guztiak. Halaber, berari atxikitako edo bere menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Erakundeen eta Baltzuen artezkaritza eta antolakideketa ere Industria eta Merkataritza-Sailaren agintepekoak izango dira, Lege eta Araubideekin ados. 2. Atala.- Egitekoak eta Ahalamenak. Aurreko atalean esandako agintepideen eta indarreango araubideak jartzen dituen mugen barruan, Industria eta Merkataritza-Saila hauek egiteratzeko araugintza-ahalmenaren eta ihardumenaren jabe izango da. 3. Atala.- Ihardutze-Sailak. 1. Honako hauek dira Industria eta Merkataritza-Saileko Ihardutze-Sail Nagusiak: 1.1.- Industria eta Merkataritza-Sailburua. 1.2.- Honako Sailordetza hauek: 1.2.1.- Teknologia eta Industria-jokabideak. 1.2.2.- Industria eta Merkataritza-Administrazioa eta Industria-Birregituraketa. 1.2.3.- Merkataritza 1.2.4.- Enerjia eta Mea-baliabideak 1.3.- Honako Artezkaritza hauek: 1.3.1.- Industria-Teknikabideak 1.3.2.- Birregituraketa 1.3.3.- Industria-Administrazioa 1.3.4.- Zerbitzuak. 1.3.5.- Barne-Merkataritza 1.3.6.- Atzerri-salmentaren Suztapena 1.3.7.- Euskadiko Meatze-Barrutia 1.3.8.- Enerjia 2.- Industria eta Merkataritza-Saileko Banatutako Ihardutze-Sailak: 2.1.- Kondaira-Lurralde bakoitzeango Industriako Lurralde-Ordezkaritzak. 2.1.- Kondaira-Lurralde bakoitzeango Industriako Lurralde-Ordezkaritzak. 2.2.- Kondaira-Lurralde bakoitzeango Merkataritzako Lurralde-Ordezkaritzak. 3.- Industria eta Merkataritza-Saileko Iharduntze-Sail Nagusiei atxikitako baltzuango Iharduntze-Sailak honako hauek dira: 3.1.- Ekainaren 11ko 150/1985 Dekretuak araututako Berarizko Indarrean berriz jartzeko Lantaldea. 3.2.- Ekainaren 11ko 152/1985 Dekretuak araututako Merkataritza-Egituretarako Batzordea. 3.3.- 1980ko Abuztuaren 20ko eta Martxoaren 8ko 72/1982 Dekretuak araututako Euskadiko Prezioen Batzordea. 4.- «1» zatian aipatutako ihardutze-sailetakoren baten artezko menpeko zerbitzuburugoa baino goragoko mailarik gabeko ihardutze-sailak egon daitezke. Horiek sortaraztea eta horiei bere egitekoak izendatzea, Dekretu hau osabideratzeko eta egiteratzeko manuen bidez egingo da, indarreango araubideen esparruan. 4. Atala.- Agintepideen Banaketa. 1.- 3. Ataleko 1 eta 2 zatietan aipatutako Ihardutze-Sailek Dekretu honen bidez egotzitako agintepideak beteko dituzte, atal honetako 3 eta 5 zatietan agindutakoa ezartzekotan salbu. 2.- 3. Ataleko 4 zatian aipatutako Ihardutze-Sailek, atal berean ohartemandako garapen-erabakietan atxikitako egitekoak beteko dituzte. 3- Industria eta Merkataritza-Sailean agintepide-ordezkotza honako arauen menpean egongo da: a) Sailburuak bere agintepideen erabilera Sailburuorde eta Artezkariengan utzi ahal izango du, Jaurlaritzaren Legeari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 39. eta ondorengo atalek dioten modu eta neurritan. b) Sailburuordeek agintepideen erabilera euren ardurapeko Artezkariengan, eta baita Banatutako Ihardutze-Sailengan eta aurreneko ataleko 4 zatian aipatutako Ihardutze-Sailengan ere utzi ahal izango dituzte, Sailburuaren aurretiazko baimenaz. c) Artezkariek euren agintepideen erabilera Banatutako Ihardutze-Sailengan, eta baita 3. Ataleko 4 zatian aipatutako euren menpeko Ihardutze-Sailengan ere utzi ahal izango dituzte, Sailburuaren aurretiazko baimenaz. d) Aurreko b) eta c) zatietan ohartemandako ordezkotzeran Jaurlaritzaren Legeari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 40. eta 42. Ataletan ezarritakoa betebideratuko da. 4- Aurreko zatietan ezarritakoaz gainera, Saileko Ihardutze-Sail bakoitzak, bere artezko nahiz zeharkako menpeko guztien lankidetza eskatu ahal izango du. Era berean, Saileko Ihardutze-Sail bakoitzak, beren artezko nahiz zeharkako menpeko den Ihardutze-Sail guztiei beharrezko laguntza eman beharko diote. 5- Atal honetan ohartemandako edozein atxikibidez, ordezkotza salbu, agintepideren bat dagokion Ihardutze-Sailburuaren betegabetasun, gaisoaldi edo bertaratze ezean, egoera honek dirauen bitartean eta ordezkotzari buruzko erabaki berezien faltan, agintepide hau aginte-mailako zuzeneko goragokoak egiteratuko du, eta honen betegabetasun, gaisoaldi edo bertaratze ezean, aginte-mailako zuzuneko goragokoak, eta honela erreskadan. Zati honetan ezartzen denez, agintepideen baten egiterapenak hau ezartzea oinarritzen duen egoeraren aipamena besterik ez du beharko. 5. Atala.- Industria eta Merkataritza-Sailburua. Industria eta Merkataritza-Sailburuak, Saileko goreneko Ihardutze-sail denez, Dekretu honetan agintzen den agintemailaz bere menpeko izango diren Saileko ihardutze-sail eta ekintzapide guztiekiko artezkaritza, antolakidekuntza eta arta egingo ditu. Halaber, honako beste agintepide hauek ere egiteratuko ditu: A) Bere Sailari dagozkion gaiei buruzko Lege-Egitasmo eta Dekretuak Jaurlaritzari baitetsi ditzan aurkeztea, eta baita ontzat ematea Lehendakariari berari dagokioneko arauen saloak egitea ere. B) Bere Sailari dagozkion gaietan orotariko administrazio-manuak eta erabakiak ematea, eta Saileko ihardutze-sailen arteko agintepide-auziak ebaztea. C) Sailari dagozkion gaien ihardun-egitasmoak onartzea. D) Indarrean dauden araupideetan ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. E) Jaurlaritzari berariz eman gabeko gaietan beste Sailekingo eta gainontzeko iharduntze-erakunde eta erakundeekingo agintepide-auziei ekitea. F) Autonomiadun Ihardutze-Sailen, Norbanako-Legepeko Herri-Erakundeen eta Sailari atxikitako Herri-Baltzuen artezkaritzaren eta eraginkortasunaren arta, Lege eta Araubideekin ados. G) Lege-erapidetzak berariz berari eman eta Jaurlari tzako Sailburuei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezen gainontzeko guztiak. 6. Atala.- Sailordetzak. 1 Aginte-mailaz Sailburuaren artezko menpeko izan eta honako osoko egiteko hauek izango dituzten Sailburuordeak izango dituzte buru: a) Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea. b) Erabilgarri den araupidetzak ohartemandakoetan goiadeiak erabakitzea. c) Sailburuak onartu ditzan. Sailordetzaren araupidetzaren eta ihardutze-egitamuen saloak egitea, eta bai bere menpeko administrazio-adalkoenak ere. d) Sailordetzaren ekintzapide guztiekiko eta horren menpeko ihardutze-sail guztiekiko egitaraugintza, suztapena, artezkaritza, antolakidekuntza eta arta. e) Lege-erapidetzak berariz eman diezazkionak, eta Jaurlaritzako Sailburuordeei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 7. Atala.- Artezkaritzak. Aginte-mailaz doakion Sailburuordearen menpeko izan eta honako osoko egiteko izango dituzten Artezkariak izango dituzte buruz: a) Sailburuaren edo Sailburuordearen aginduz Sailaren ordezkotza egitea. b) Artezkaritzaren barne-zerbitzuen eta lan-sistemen antolakuntza, gai honetan Zerbitzu-Artezkaritzari emandako agintepide orokorren kaltetan gabe. c) Artezkaritzaren ekintzapideekiko suztapena, artezkaritza, antolakidekuntza eta arta, doakion Sailordetzatik jasotako aginduekin ados. d) Menpeko diren Ihardutze-Sailek onartzeko, berari atxikitako gaiei buruzko egitamu eta egitarauak. e) Lege-erapidetzak berariz eman diezazkionak, eta Jaurlaritzako Artezkariei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 8. Atala.- Teknolojia eta Industria-Jokabideetarako Sailordetza. Teknolojia eta Industria-Jokabideetarako Sailordetzak, 5. Atalean orokorki izaera emandakoez gain, honako egiteko hauek izango ditu: A) Industria-politikabidean, industria-xedean, birrindustriaketan, eta baita, Jaurlaritzako beste Sailekin lankidetzan, hala behar balitza, teknika ikerketan ihardunerako egitamuek aztertzea, egitea eta sailburuari aurkeztea. B) Industrian diru-ezarketaren garapen eta laguntzean dagozkien egitekoak betetzea, Abenduaren 30eko 398/85 Dekretuan Sailburuari atxikitako egitekoen eta garapen-araupideen kaltetan gabe. C) Industria-Garapenerako Bazkunekiko harremanetarako Ihardutze-Saila izatea. 9. Atala.- Industria eta Merkataritza-Administraziorako eta Industria-Birregituraketarako Sailordetza. 1.- Industria eta Merkataritza-Administraziorako eta Industria-Birregituraketarako Sailordetzak, 6. atalean orokorki emandakoez gain, honako egiteko hauek izango ditu: A) Sailordetzari atxikitako eta Saileko beste Sailordetzei bereziki atxikita ez dauden industria-arloko ihardunerako egitamuak aztertzea, egitea eta aurkeztea. B) Industria-birrantolaketa eta enpresa eta industria-alorren birregituraketarako azterketa, egiterapen eta ihardunerako egitamuen aurkezpena. C) Indarreango araubideetan ohartemandakoetan Berrantolaketa-Egitamuetarako Egintza eta Zaingo-Batzordeetan Autonomia-Elkartearen ordezkotza. D) Sailaren Industria eta Merkataritzako Lurralde-Ordezkaritzak antolakidetzea eta eratzea. E) Salburuak onartzeko, Sailaren beste administraziozko Ihardutze-sailekin lankidetzan, Sailaren gai diren industra eta merkataritza-ihardunetarako ezargarri diren erabakien gaurkotzea prestatu, idatzi eta aurkeztea. F) Sailaren Ihardute-sailei Lege-Aholkapena, Lehendakaritza, Zuzentza eta Lege-garapenerako Sailak dituen agintepideen kaltetan gabe. 2.- Halaber, Ekainaren 13ko 150/85 Dekretuaz sortutako Berarizko Indarrean berriz jartzeko Lantaldea Industria eta Merkataritza-Administraziorako eta Industria Birregituraketarao Sailordetzan sartzen da. 10. atala.- Merkataritzarako Sailordetza 1.- Merkataritzarako Sailordetzak, 6. Atalean azaldutako eginkizun nagusiak ezezik ondorengoak ere izango ditu: A) Industria eta Merkataritza Sailak Barne-merkataritza eta Prezio-politika mailan dituan arduratako azterketa eta egitamuketa. B) Industria eta Merkataritza Sailak Merkataritza-azoka eta Erakustaldientan dituan arduren eginkizunak burutu. C) Merkataritzaren Suztaketarako jokabideak aztertu eta landu. D) Merkataritza, Gintza eta Itsasketa Ganbarak, Merkataritzako Lurralde-Ordezkari bakoitzak heuren lurraldeetan bereziki duten eginkizunak ezik. E) Merkataritza-Iharduna antolatzeko Legearen 45. Atalak Industria eta Merkataritza Sailari emandako aginpidetza dela-eta, txikizkako salmentarako Azalera Handiko saltegiak ireki zein moldatzeko baimena eman. F) Merkataritza-Arartekari eta beraien Lanbide Elkarteei buruzko eginkizunak, Industria eta Merkataritza Sailari atxikitutakoak. 2.- Era berean, Merkataritzarako Sailordetzaren ardurapean ondorengo batzordeak izango dira: Merkataritza-Egituren Batzordea, Euskal Herriko Prezio-batzordea eta Irailaren 9ko 5/1986 Legezko Dekretuan publizitate gezurzaleari buruzko ohartemandako Batzordea. 11. Atala.- Enerjia eta Meatz-Baliabidetarako Sailordetza. Enerjia eta Meatz-baliabidetarako Sailordetzak 6. Atalean azaldutako eginkizun nagusiak ezezik ondorengoak ere izango ditu: A) Enerjia Jaurbideari lotutako ekinbide-saloak aztertu eta landu, baita enerjia iturrien produkzio; ikerketa, zabalkunde eta ustiaketari buruzkoez gain enerjia aurrezketa eta aurrezpenaz zerikusia dutenak ere. B) Meagintza Jaurbideari lotutako ekinbide-saloak aztertu eta lantzea, meategien eta beste geologi eta geotermika errekurtsoen azterketa eta ustiakuntza. C) Enerji berriei buruzko Ikerketa Plangintzak aztertu eta lantzea. D) Sailaren eta Enerjiaren Euskal Erakundearen enerji politika lantzea. 12. Atala.- Industria Teknolojiarako Artezkaritza. Industria Teknolojiarako Artezkaritzak, 7. atalean orokorki emandakoez gain, honako egiteko hauek izango ditu. A) Teoriazko ikerketaren eta ikerketa erabilgarriaren alorreko egitekoak betetzea, abenduaren 30eko 397/85 Dekretuan eta garapen arauetan Industria eta Merkataritza Sailburuari izendatutakoak salbu. B) Teknika ikerketaren alorreko ekintzapideak jaurlaritzako beste Sailekin elkarkidetzea. C) Teknolojia-Ikerketarako Babestutako Erakundeekiko eta I+D sailekiko harreman-gune izatea. D) Industria-ekintzeran ingurugiroa zaintze eta zuzentzeari buruzko egitekoak gauzatzea, sailaren aginpideen baitan. 13.Atala.- Industria Birregituraketako Artezkaritza. Industria Birregituraketako Artezkaritzak 7. Atalean azaldutako eginkizun nagusiak ezezik ondorengoak ere izango ditu: A) Sektore eta industri-enpresak birregituratzeko aurreztutako eskabideak bideratu eta aztertzea. B) Larrialdian dauden sektore eta industri-enpresak birmoldatu eta birregituratzeko planen kontrola eta jarraipena. 14. Atala.- Industria-Administraziorako Artezkaritza. Industria-Administraziorako Artezkaritzak 7. Atalean azaldutako eginkizun nagusiak ezezik ondorengoak ere izango ditu: A) Industria-kalitate eta Segurantzari buruz Azaroaren 25eko 275/86 Dekretuan azaldutako, eginkizunak. B) Industria Birregituraketako Artezkaritzak dituan ahalmenetan sartu gabe, Lurralde Historiko baten baino gehiagotan indarra izango duen Industri eta Merkataritza-Administraziorako Sailordetzaren Ahalmen Indus tria-Araudia egitaratzea. C) Industria eta Merkataritza Sailaren 1984ko Aben duaren 27ko eta 1985ko Maiatzaren 9ko Aginduetan azaldutakoak, merkatalgaiak garraitzeko ibilgailuaren kontra jo eta sartuta ez geratzeko babesgailuaren erabilerari buruzkoak. 15. Atala.- Zerbitzu-Artezkaritza. Zerbitzu-Artezkaritzak 7. Atalean azaldutako eginkizun nagusiak ezezik ondorengoak ere izango ditu: A) Zuzkiketa-itunetarako Iharduntze-egiturazko Jaurpideari buruzko Ekainaren 30eko 92/81 Dekretoaren 3. Atalean agertzen diren eginkizunak. B) Saileko zerbitzu guztietako langilegoaren arloa, aldibaterako ituna duten langileak barne, administratu eta kudeatu, indarrean dagoen araubidearen arabera. C) Industria eta Merkataritza Sailari dagozkienak ondorengo arloetan, guztienak izanik orokorrean atxikituta datoztenetatik: Ondarea, Aurrekontua, Diru-Artekaritza eta Kontu-ikuskaritza, Kontularitza, Diruzaintza, Estatistika, Antolaketa eta Informatika. D) Saileko barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, iharduntze-erakunde eskudunek emandako arauen arabera eta dagokion Sailordetzarekin lankidetasunean. 16. Atala.- Barne-Merkataritzarako Artezkaritza Barne-Merkataritzarako Artezkaritzak 7. Atalean azaldutako eginkizun nagusiak ezezik ondorengoak ere izango ditu: A) Merkataritza-Iharduna antolatzeko Legea eta garapenean dauden antzeko erabakiak kontrolatu eta jarraipideratu. B) Dena delako zerbitzu eta produktuen prezioen jokabideak jarraipideratu. C) Barne-Merkataritza mailan indarrean dagoen araubidearen arabera atxikitutakoak, Sailaren beste atal batzutakoak ez diren artean eta Lurralde Historiko bati baino gehiagori dagozkienak. D) Etxeri-etxekako Sailtzaile Erroldetegiari buruzko Uztailaren 11ko 178/83 eta Janari galkorren Haundizkako Banaketarako Biltegien eta Erakundeen Erroldategiari buruzko Otsailaren 14ko 18/73 Dekretuetan agertzen denaren arabera Barne-Merkataritzarako Artezkariari atxikitutakoak. 17. Atala.- Kanporatzearen Suztapenerako Artezkaritza. Kanporatzearen Suztapenerako Artezkaritzak 7. Atalean azaldutako eginkizun nagusiak ezezik ondorengoak ere izango ditu: A) Euskal Herriko Autonomia-Elkartean egindako produktuen kanporaketa eragin, arlo honetan ardura duten erakundeekin batera eta indarrean dagoen araubidearen arabera. B) Administrazio-espedienteei buruz proposamenak izapidetu eta Sailburuari aurkeztu Merkataritzaren Suztapenerako Abenduaren 30eko 396/85 Dekretuan ohartemandakoaren arabera. 18. Atala.- Euskadiko Meatz-Barrutia. 1.- Euskadiko Meatzal Barrutiak, 7. Atalean orokortasunez aitortzen zaizkion ihardunez gain honako hauek izango ditu: A) Meaguneen eta lurretik ateratako beste baliabideen ikerketa eta ustiakuntzarekiko Sailak dituen egitamuak egiteratzea; baita geelogia aplikatuaren garapenarekikoak, Elkarte Autonomiaduneko meatzaritzarekikoak eta meatz-lehengaien horniketarekikoak ere, indarrean dagoen legediarekin bat etorriaz. B) Ikerketa, arakaketa eta baita ustiapenetarako ere emakidak eta baimenak ematea. C) Kondaira-Lurraldeetako Meatz-Atalak koordinatzea. 2.- Euskadiko Meatz-Barrutiaren Azterkaritza bertako Buruari dagokio. 19 Atala.- Enerjia-Azterkaritza. Enerjia-Azterkaritza, 7. Atalean orokortasunez aitor tzen zaizkion ihardunez gain, beste hauek ere izango ditu, hots, Enerjia-arauzko gaietan eta Enerjia-iturrien Ekoizpen, Arakatze, Bultzatze eta Ustiaketa arloan indarrean dagoen araubidea egiteratzea; halaber Enerjiaren Aurreztea eta Zaintza, Kondaira-Lurralde bati baino gehiagori eragiten dionean. 20. Atala.- Lurralde-Ordezkaritzak. 1.- Zuzenean eta mailaz Industria eta Merkataritza-Administraziorako eta Berregituraketarako Sailordetzaren menpean Industriako Lurralde-Ordezkaritza bat egongo da Kondaira-Lurralde bakoitzean, eta bakoitzak Lurralde-Ordezkari bat izango du buru. Honek, Sailaren agintepideko diren Industria gaietako egiteratzekoak beteko ditu bere iharduketaren lurralde-esparruan, egiteratzeko hoiek beste ihardute-sailei egotziak azaltzen ez badira Dekretu honetan. Industriako Lurralde-Ordezkaritzei atxikita geratzen dira Kondaira-Lurralde bakoitzeko Meatz-Sailak; hauek ihardunean Meatz-Barrutiko Buruzagitzaren ardurapean izango dira eta antolakuntzan bakoitza bere Lurralde-Ordezkaritzarenean. 2.- Halaber, antolakuntzan Industria eta Merkataritza-Administraziorako eta Berregituraketarako Sailordetzaren ardurapean eta ihardunean Merkataritza-Sailordetzaren ardurapean, Kondaira-Lurralde bakoitzean Merkataritzako Lurralde-Ordezkaritza izango da, bakoitzak Lurralde-Ordezkari bat duela buru. Honek, Sailaren agintepideko diren Merkataritza gaietako egiteratzekoak beteko ditu bere iharduketaren lurralde-esparruan, egiteratzeko horiek beste ihardute-sailei egotziak azaltzen ez badira Dekretu honetan. Merkataritzako Lurralde-Ordezkariei honako eginkizunak izendatzen zaizkio berariz: a) Ekainaren 3ko 130/86 Dekretuan, beherapenezko salmentari buruzkoan, izendatzen zaizkionak. b) Industria eta Merkataritza Sailari izendatzen zaizkionak, Merkataritza-iharduna Antolatzeko Legearen 14. atalean, beherapenei buruzkoan. c) Merkataritza-iharduna Antolatzeko Legearen 53. atalak zigorbide arloan izendatzen dizkionak. d) Handizkako Merkatuez beharrezko txostena ematea. e) Abenduaren 30eko 396/85 Dekretuan, hots, Merkataritzaren Suztapenari buruzkoan ohartemandako administrazio-espedienteen biderapena. f) Abenduaren 30ko 395/85 Dekretuan, hots, Merkataritzaren Egiturari buruzkoan ohartemandako administrazio-espedienteen biderapena. g) Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Bazkuneko Eraentza-Sailen bileretara joatea dagozkien lurraldeetan. 3.- Lurralde-Ordezkaritzerako egitura, Dekretu honen garakuntza eta egiteratze-erabakien bidez zehaztuko da. BALIOGABETZE ERABAKIA 1.- Honako erabaki hauek geratzen dira baliogabetuak: a) Ekainaren 5eko 146/84 Dekretua, Industria eta Merkataritza Saila bere osotasunean birrantolatzen duena ihardupideari eta antolaketari dagokionean. b) Irailaren 14eko 103/81 Dekretuko 10. atala, Euskal Herriko Merkataritza Industria eta Itsasketa-Bazkuneei buruzkoa, Dekretu honetan erabakitakoaren aurka dagoena. c) Merkataritza-Politikako Artezkaritzari egungo araubideak aitortzen dizkionak Uztailaren 11ko 178/ 1983 Dekretuan, hots Etxez-etxeko Saltzaileen Lerrokategiari buruzkoan, eta Otsailaren 14ko 103/81 Dekretuan, hots, Jaki galkorren Handizkako Banatze-Elkarte eta Lerrokategiari buruzkoan. 2.- Halaber, eta orokorrean, baliogabe geratzen dira Dekretu honetan erabakitakoaren aurkako gerta daitetzen maila bereko edo apalagoko legepide guztiak ere. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Dekretu honen garapena eta egiterapen-arauak Industria eta Merkataritza-Sailburuari dagozkio, Dekretu honetan bertan eta indarrean dagoen araudiaren arabera. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean indarrean izango da Dekretu hau. Gasteizen, 1987.eko apirilaren 7. Lehendakaria JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO Industria eta Merkataritza-Sailburua RICARDO GONZALEZ ORUS