Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 1990.eko ekainaren 5ekoa, Osakidetzako Zuzendari Nagusiarena, kredituetarako baimenak emate eta horietaz baliatze, obligazioak kontratatze, ordainketak egin daitezela agintze eta kontratuak egite arloei buruzko eskuduntzak delegatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasuna; Osakidetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 1998
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1990/06/05
  • Argitaratze-data: 1990/06/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Osakidetza Sortzen deneko Legean jaso, Osasun Zerbitzuak, elkarren artean inolako loturarik gabeko hainbat gastu-zentruetan bananduta daudenez, kudeatzeak eskatzen dituen deszentralizazio-erizpideek beharrezko bilakatzen dute eskuduntza batzuk delegatzea, ekonomi baliabideen kudeaketa eta administrazioa hobeto egin ahal izateko. Osakidetzari buruzko maiatzaren 19ko 10/1983 Legeko seigarren atalean, Zuzendari Nagusiari ematen zaio Erakundearen lege mailako ordezkaritza, ondorio guztietarako. Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuen Erregimenari buruiko abenduaren 20ko 31/1983 Legean, Erakunde Autonomoetako Zuzendariei ematen zaizkie gastuak egiteko baimena emateko eta agintzeko, obligazioak kontratatzeko eta ordainketak egin daitezela agintzeko eskuduntzak. Kontratazio administratibo arloan indarrean dauden legeetan, Erakunde Autonomoko legezko ordezkariari ematen zaio kontratuak egiteko eskuduntza; ondorioz, Euskal Autonomi Elkartearen Kontratazioetarako Erregimen Organikoari buruzko uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuan eta Osakidetza Erakunde Autonomoaren barruan Kontratazio Mahaia sortzeari buruzko martxoaren 20ko 78/1984 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Kontratazio Organuari ematen zaizkion eskuduntza guztien erabilketa, Osakidetzako Zuzendari Nagusiari dagozkio. Azkenik, martxoaren 27ko 76/1990 Dekretuko Aldibaterako Xedapenetatik Bigarrenean, Osakidetzako Zerbitzu Nagusien, Osasun Arloen eta TokianTokiko Unitateen egitura eta funtzionamendua ezartzean, esku ematen zaio Zuzendari Nagusiari, bere eskuduntzak, beheragoko organuetan eta kontratazio eta ordainketak agintzeari dagozkienetan, delegatu ditzan. Eta hori, Erakundeak kontratazioetarako gaurregun duen erregimen organikoa aldatuko duten arau berriak eman ez daitezen bitartean, horrela izango da. Horiek horrela, aurrekontuen kudeaketa eta obligazioen ordainketa arindu ahal izateko, Osakidetzaren funtzionamendu emankorragoa bermatuko duten kontratu eta zerbitzuen kudeaketa administratiboa indartu ahal izateko eta eman zaizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau ERABAKI DUT: Lehenengoa.- Kredituak baimentze eta erabiltze, obligazioak kontratatze eta ordainketak egin daitezela agintze arloekiko eskuduntzak, ondoren aipatzen direnek erabili ahal izango dituzte delegazioz, Zuzendari Nagusiari eman dakizkionaren kaltetan gabe eta honako arau hauen arabera: 1 ) Zerbitzu Nagusietan: Ekonomi Kudeaketa eta Administrazio Zuzendariak, Zuzendari Nagusiaren edukin berdinez. Aurrekontu Kudeaketa Zuzendariordeak edo honen egitekoak bete ditzatenek, Ekonomi Kudeaketa eta Administrazio Zuzendariaren edukin eta muga berdinez, ordezkatu beharra, kargua hutsik egotea edo Zuzendaria bertan ez egotea gerta dadin kasuetan. 2) Osasun Arloan: A) Arloko Zuzendari Kudeatzaileak, Arloarentzako izendatuta dauden aurrekontuek bakarrik jarriko dituztela mugak. Ekonomi Kudeaketa eta Administraziorako Lurralde Unitateko Arduradunak, Arloko Zuzendari Kudeatzaileari ematen zaizkion edukin eta muga berdinez, Arloko Zuzendari Kudeatzailea ordezkatu, lanpostua hutsik egon edo Zuzendaria ez egotea gerta dadinean. B) Ospital bakoitzeko Kudeatzaileak edo Zuzendariak, Zentruari izendatu zaizkion kredituei dagozkienetan, Arloko Zuzendari Kudeatzaileari ematen zaizkion edukin eta muga berdinez. Ekonomi-Administrazio Zuzendariak edo Administrariak, Ospitaleko Kudeatzaileari edo Zuzendariari ematen zaizkion edukin eta muga berdinez, hori ordezkatu, lanpostua hutsik egon edo ez arduraduna egotea gerta dadinean. C) Osasun Eskualde edo Gastu Zentru bakoitzeko Zuzendariak Barnetegirik gabeko Erakundeetan, bakoitzak duen aurrekontuan ematen zaizkion mugen barruan. Administrariak, Eskualde edo Gastu Zentru bakoitzeko Zuzendariari ematen zaizkion edukin eta muga berdinez, hori ordezkatu, lanpostua hutsik egon edo ez Zuzendaria egotea gerta dadinean. Bigarrena.- Obra kontratu administratiboak egiteko, horniduretarako, zerbitzuen eta sorospenen kudeaketarako eta Estatuaren Kontratu Legeak eta honen Arautegiak Kontratazio Organuari ematen dizkion eskuduntzak delegatzen dira Ekonomi Kudeaketa eta Administrazio Zuzendariarengan, Arloko Zuzendari Kudeatzaileengan, Ospitaleetako Zuzendari Kudeatzaileengan eta Eskualdeko Zuzendariengan. Honako zenbateko hauek mugatuko dute delegazioa: a) Obra Kontratuak: - Ekonomi Kudeaketa eta Administrazio Zuzendariak ........................................... ... 75 milioi pta. - Arloko Zuzendari Kudeatzaileak . 10 milioi pta. - Ospitaleetako Kudeatzaileak ........ 2,5 milioi pta. -Osasun Eskualdeetako Zuzendariak .................................................. 1,5 milioi pta. b) Hornidura Kontratuak, Zerbitzuen eta Teknika mailako Sorospenen Kudeaketa: - Ekonomi Kudeaketa eta Administrazio Zuzendariak ................................................... 75 milioi pta. - Arloko Zuzendari Kudeatzaileak . 25 milioi pta. - Ospitaleetako Kudeatzaileak ......... 15 milioi pta. - Osasun Eskualdeetako Zuzendariak ...................................................... 5 milioi pta. Hirugarrena. - Erabaki honen bidez delegatzen diren eskuduntzak, baldintza hori espreski aipatuz erabili beharko dira. Laugarrena.- Delegazioaren gai izan diren eskuduntzak bereganatu ahal izango ditu Osakidetzako Zuzendari Nagusiak. Bosgarrena. - Sorospen sare osoan izango da aplikagarri Erabaki hau eta Osakidetzari atxikita dauden erakundeek eman eta maila berdineko edo antzeko edozein arau indargabetuta gelditzen da. 1990.eko ekainaren 5etik hasita ekarriko ditu ondorioak. Gasteiz, 1990.eko ekainak 5. Osakidetzako Zuzendari Nagusia, MARIO GONZALEZ ORTEGA.