Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urriaren 24ko 230/1983 DEKRETOA, ogasunen sendespen-bidea eta zerbitzuen bitartez erosi beharra zehaztuz eta akurapen-mahaia sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 2061
  • Xedapen-zk.: 230
  • Xedapen-data: 1983/10/24
  • Argitaratze-data: 1983/11/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun

Testu legala

Euskadiko Autonomia-Elkartearen Arduralaritzak dituen geroago eta behar haundiagoak beste alor batzuen artean bere zerbitzuen ihardunerako ogasun mugikorren eta askotariko baliapideen akurapena egitean eta bai bere ihardutze-erakundeak kokatzen direneko tegietako egokitze-lanen egiterapenean ere agertarazten dira. Guzti horrek berezitasun zehatz-zehatzak dituzten etengabeko hitzarmenen goaia sortarazten du, Arduralaritzaren eskakizunei erantzuna emateko akurapenak, sarritan, askoka egin beharrekoak direla. Egoera horiek, Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoak bere 10 eta 11. Ataletan ohartematen zuenez, hitzarmenak egoera horren arauera bideratzea aholkatzen dute. Ordutik izandako hazturak Dekretoz sortarazitako Ihardutze-Sailekiko bertan aipatzen den eraketa osatzea beharrezko egiten du, batez ere Zerbitzu Nagusiek, Zuzkiketa-Itunetarako eta Artarako Laguntza-Zerbitzuaren izendapen berria, jadanik egiten hasitako ogasun mugikorren sendespena eta horiek bere bitartez erosteari buruzko zehaztapenak bereziki ohartemanez, horrek gauzazko eta gizakizko eta bai diruzko eskuarteen aurrezte garrantzitsua ere ekarriko duelarik. Eraketa Zerbitzu horientzako, Akurapen-Batzorde Nagusian, sortarazten den Mahai Bereziaz osatzen da, horrek bi zernolako dituela: alde batetik Jaurlaritzak behin-betiko erabakia har dezan ogasunak, sendetsi eta Zerbitzu Nagusien bitartez erosteko saloak egiten dituen Ihardutze-Sail gisakoa; bestetik, ogasunen akurapena egiten duen Akurapen-Mahai gisakoa, horiek sendetsi edo Zerbitzu Nagusien bitartez erosi beharra aldarrikatu ondoren. Hori dela eta, Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko eta Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Sailburuen saloz, Akurapenerako Batzorde Nagusiaren aldezko erizpenaz, Eusko Jaurlaritzak 1983.eko Urriaren 24an egindako bilkuran aztertu ondoren, eta Jaurlaritzako Lehendakari naizenez nire onarpena emanda, honako hau, ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atalburua LEHENDAKARITZAREN IDAZKARITZA-SAILEKO ZERBITZU NAGUSIETAZ l. Atala 1. Zuzkiketa-Itunetarako Ihardutze-Egiturazko Jaurpideari buruzko 92/1981 Dekretoaren 10. Atalaren bidez sortarazitako Zuzkiketa-Itunetarako eta Artarako Laguntza-Zerbitzua "Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko Zerbitzu Nagusiak" deituko da. 2. Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko Zerbitzu Nagusiek honako egiteko hauek izango dituzte: a) Merkatu, akuratzaile, zuzkitzaile eta zuduzko izan daitezkeen, ogasunei buruzko orotariko argipideak biltzea, sendetsiak izan daitezen edo Zerbitzu Nagusiek eros ditzaten. b) Dekreto honek aipatzen duen alorrean egiteratu behar diren lanen eta erantzuna eman behar zaien ogasun-beharren eta erabilkizunen aintzin-ohartematea. c) Dekreto honen bidez sortarazitako Mahaiak egindako hitzarmen-oinarriak edo Teknika-Zehaztasunen idazkera, hitzartutakoa egiteratzen denaren arta, zerbitzuen egiaztapena eta horien behin-behingo edo behin-betirako harpena. d) Ogasun mugikorrak sendesteko edo horiek Zerbitzu Nagusien bitartez erosi beharra aldarrikatzeko beharrezko izan daitezen lanak egiteratzea. e) Biltegi Nagusiaren gauzazko eratzea, eraentza eta erabiltzea. 3. Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko Zerbitzu Nagusiek bere egitekoak Autonomia-Elkarteko Ihardutze-Erakunde ezberdinetako dagozkien teknika-zerbitzuekin lanean egiteratuko dituzte. 2. Atala Lehendakaritza-Idazkaritzaren Zerbitzu Nagusiek sendetsitako edo bere bitartez erosi beharreko ogasun mugikorrentzako Biltegi Nagusia eratzea izango du bere gain; biltegi horrek tegi bat nahiz batzuk izango ditu, ogasun horiek hartu eta hartzaileari eman arte gorde eta zaintzea ahalbideratuko duelarik. Bigarren Atalburua OGASUNAK SENDESTEAZ ETA ZERBITZU NAGUSIEN BITARTEZ EROSI BEHARRA ALDARRIKATZEAZ 3. Atala 1. Honako hauen sendespena egin ahal izango da: ogasunena, horien mota, marka edo ereduena. a) Ogasun-sendespena edo horien motakoena jakineko ogasun-maila edo mota batek bete behar dituen arauzko oinarriak edo teknika-baldintzak finkatzean datza. b) Marka edo eredu-sendespena ogasun edo motarekiko aintzin-sendespenari darizkion teknika-eskabideei erantzuna eman eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarentzako modu amuragarrienetan erosi edo alogeran har daitezen horietako bat edo batzuk finkatzean datza. 2. Ogasuna Zerbitzu Nagusien bitartez erosi beharrekotzat aldarrikatu izanak horren akurapena egiteko agintepidea eskuratuko die Dekreto honetan ohartemandako Ihardutze-Erakundeei, Autonomia-Elkartearen Guztizko edo Erakunde-Arduralaritzaren eremuaren barruan. Mota guztien sendespenak berebaitan dakar agintepide-eskuraketa hori. 3. Marka edo eredu-sendespena herri-lehiaketaren bidez egingo da beti, dagokion ogasun edo ogasun-mota sendetsi ondoren. 4. Sendetsitako edo Zerbitzu Nagusiek erosi beharreko ogasun edo ogasun-moten zerrendak, ekonomia edo teknika-egoerek edo Arduralaritzaren beharrek hala aholkatzen dutenean aldatu egin ahal izango dira. Marka edo eredu-sendespenak bakoitzari dagokion lehiaketan ezarritako iraupen-aldia izango du, bata bestearen ondorengo hiru diruegitamu-urtetik gorakoa ezin izan eta hori bukatzerakoan lehiaketa berrirako deia egin behar delarik. 5. Marka edo eredu baten sendespena indarrean dagoen artean, ezin akuratu izango da ogasun-saila, mota edo maila bereko beste bat, Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko Sailburuaren eritziz berarizko zioak daudenean salbu. 4. Atala 1. Zerbitzu Nagusien bitartez erosi beharreko ogasunen sendespena eta aldarrikapena Jaurlaritzaren Dekretoz egingo dira, Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailburuaren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, doakien beste Sailei eta Erakundeei entzun eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia-Batzordeak argipideak emanez zehaztapidetza egin ondoren. 2. Bakoitzarekiko Dekretoek, hala doakienean, bere eremua noraino iristen den finkatuko dute, horren aurkako berarizko euspena egin ezean Euskadiko Autonomia-Elkartearen Guztizko edo Erakunde-Arduralaritza guztirako erabilgarri direla ulertzen delarik. Hirugarren Atalburua ZERBITZU NAGUSIENTZAKO AKURAPEN ETA SENDESPEN-MAHAIA 5. Atala 1. Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren Akurapenerako Batzorde Nagusian, Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko Zerbitzu Nagusientzako Akurapen eta Sendespen-Mahaia sortarazten da. 2. Mahaiaren agintepidea honako hauetara zabalduko da: A) Akurapen-Mahai gisa, honako hauek behin-betirako eman edo hala badagokio horien akurapen-saloa egitera: a) Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko Lakuako eta Bilboko sail askodun oraingo arduralaritza-eraikintzetan eta etorkizunean egongo direnetatik edozeinetan egingo diren lan-hitzarmenak. b) Sendetsitako edo Zerbitzu Nagusien bitartez erositako ogasun mugikorrei buruzko hitzarmenak. c) Aurreko a) eta b) idaz-zatietan aipatzen diren eraikintza edo ogasunen iraunarazpena, garbiketa eta zaingorako teknika-laguntzazko edo zerbitzu-enpresekin egindako hitzarmenak. B) Sendespen-Mahai gisa, ogasun mugikorrak sendetsi edo Zerbitzu Nagusien bitartez erosteko saloak aurkeztera. C) Informatika-ogasunekiko akurapena eta bai horien sendespena edo la gertatuz gero, Zerbitzu Nagusien bitartez erosi beharraren aldarrikapena ere, Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretoak dioenez egingo dira. 6. Atala 1. Honako hauek osatuko dute Mahaia: A) Akurapen-Mahai gisa: a) Lehendakariak: bertako Sailburuak izendatutako Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko ordezkari bat. b) Bi batzordekidek: bertako Sailburuak izendatutako Lehendakaritzaren Zerbitzu Nagusien ordezkari gisa. c) Batzordekide batek: Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekari-Artezkariak izendatutako artekari-ordezkari gisa. d) Batzordekide batek: bertako Lehendakariak izendatu eta Mahaiari iraunkortasunez atxikitako Akurapenerako Batzorde Nagusiko Legelari gisa. e) Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailburuak izendatu eta hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekoarik gabeko Idazkari batek. B) Sendespen-Mahai gisa: Artekari-Ordezkari den Batzordekidearen ordez Erakundetza-Artezkaritzak izendatutako Batzordekide bat jarriko da, gainontzeko Mahaikide guztiek jarraitien dutelarik. 2. Utzialdia, hutsaldia edo ezintasuna gertatuz gero eta bere egitekoen kaltetan gabe Lehendakariaren ordez Mahaiaren Legelaria jarriko da. 3. Mahaiak behar bezala ihardun dezan beharrezko izan daitezen arduralari eta laguntzaileak Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailak eskuratuko ditu. 7. Atala 1. Dekreto honetan esandako moduan bideratu beharreko zehaztapidetza guztietan Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko Sailburuak ihardungo du Akurapenerako Ihardutze-Sail gisa. 2. Akurapenerako Batzorde Nagusiko Lege-alorreko Zerhitzuek Berarizko Arduralaritza-Baldintzen Zerrendak gertatu eta Mahaiaren Legelariak legez horiekiko erizpenak emango ditu, horrek, horretaz gainera, dituen egitekoetatik edozeinetan Mahaiaren bitartez bideak eginarazi zaizkien zehaztapidetzetan gerta daitezkeen ezuste guztietan Lege-Aholkularitza izango du. 3. Hitzarmen-ematea eta sendestea Mahaiaren Lehendakariak egingo ditu, horrek horren ordezkotza Mahaiaren Legelariari eman ahal izango diolarik. 4. Dekreto honen babespean egindako zehaztapidetza-biderapenean Mahaikideak-ihardutzez, Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko Sailburuaren menpe egongo dira, izan lezaketen erakuntza-menpetasunaren eta Artekaritzari buruzko arauen kaltetan gabe. Laugarren Atalburua ERABAKI OROKORRAK 8. Atala 1. Dekreto honetako erabakiek Euskadiko Autonomia-Elkartearen Guztizko eta Erakunde-Arduralaritza osorako izango dira, Bosgarren Ataleko 2 idaz-ataleko c idaz-zatian aipatutakoan eta Atal honetako hurrengo idaz-zatietan ohartemandakoan izan ezik. 2. Jaurlaritza, Otsailaren 28ko 33/1983 Dekretoaren Laugarren Atalean aipaturiko baimenaz baliatzea eta bere erabakiek Dekreto honen alorrean eragina izatea gertatuz gero, Dekreto honen arauak Jaurlaritzak bere aldian emango dituenen ordez erabilgarri izango dira. 3. Laugarren Atalean ohartemandako eskakizunekin eta Arduralaritzaren berarizko egoera eta beharren arauera, Jaurlaritzak, Dekreto honetan ezarritako jaurpidea hasiera batean bertan azaltzen ez ziren Ihardutze-Erakunde, Zerbitzu edo eraikintzetarako erabilgarri izan dadila, edo alderantziz, azaltzen zirenak oso-osorik edo horien zati bat bere araupidetik kanpo geldi daitezela erabaki ahal izango du. LEHENENGO ERABAKI GEHIGARRIA Dekreto honetako arauak ez dira Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzuentzako indarrean egongo. BIGARREN ERABAKI GEHIGARRIA Sortaraz dadinetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, hasiera batean Zerbitzu Nagusien bitartez erosteko gai direla aldarrika daitezen ogasun mugikorren saloa aurkeztuko du Mahaiak. LEHENENGO AZKEN ERABAKIA Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko eta Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Sailburuek Dekreto honetan ohartemandakoa eginbideratu eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen manu eta erabakiak emateko eskubidea izango dute. BIGARREN AZKEN ERABAKIA Dekreto hau indarrean jar dadinean Zuzkiketa-Itunetarako Ihardutze-Egiturazko Jaurpideari buruzko Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoaren 10 eta 11. Atalak eta bai bertan azaldu eta Dekreto honetan ohartemandakoaren aurkakoak diren arauak ere indargabeturik geldituko dira. HIRUGARREN AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean, eta bere arauak indarrean egon dadinetik hasita eginbidera daitezen ekintza guztietarako izango dira erabilgarri, dagokien zehaztapidetzen egoera dena dela. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Urriak hogeitalau. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.