Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 15eko 72/1981 DEKRETOA, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian Euskal Joku eta Kirolen Baterakundeak eratzeko araupideak emanaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 455
  • Xedapen-zk.: 72
  • Xedapen-data: 1981/06/15
  • Argitaratze-data: 1981/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia-Elkartea Kirolen alorrean bakarreango agintearen jabe da, Autonomia-Estatutoko 10garren Ataleko 36garren lerroaldiak dionez. Irailaren 26ko 3069/1980 Errege-Dekretoak (81-1-10eko "B. O. E.") honako hau agintzen du Autonomia-Estatuak 11garreneko b) zatian dionari buruz: "Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, orain arte "Consejo Superior de Deportes"-ek erabilitako Gorputz-Hezkuntza eta Kirolen alorreko agintepide guztiak beretzakotzen ditu Euskal Herrian", agintepide eta gaitasun hoiek erabiltzea, Epailaren 23ko 44/1981 Dekretoaren indarrez Kultura-Sailari dagokiola. Eusko Legebiltzarrak Kirol-Legea eman ez dezan artean, Herri-Kirol deritzenen iharduna behar bezala egiteratu dedineko araupide batzuk jartzea komenigarri gertatzen da. Beraz, Kultura-Sailaren saloz eta Jaurlaritzak 1981garreneko Ekainaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako DEKRETO hau argitaratu dedila agintzen dut. Lehenengo Atala. Euskal Joku eta Kirolen Euskal Baterakundeak, Kondaira-Lurralde berezien eremuan Herri-Kirol deritzela tradizioz egiteratzen diren kirol berezien ihardunean eta suztapenean ari diren bazkun, elkarte, kirolzale eta norbanako eta lege-nortasunezko gainontzekoak irabaztexederik gabe biltzen dituzten erakunde dira. 2garren Atala. Honako hauek izango dira beharrezko Euskal Joku eta Kirol-Baterakundeak eratzeko: a) Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzari egindako eratze-eskea. b) Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzaren baiezko erizpena. c) Eusko Jaurlaritzak hoien Araudiak onartzea. d) Dagokion erroldean sartzea. 3garren Atala. Horrela eratutako Euskal Joku eta Kirol- Baterakundeak legezko nortasunaren jabe dira, eta bai nola- nahiko ogasunak beretzakotzeko, eta bere xedeak betetzeko hitzarmenak egiteko eta bere burua behartzeko gaitasunaren jabe ere, bere erantzukizunaren menpeko direla. 4garren Atala. Euskal Joku eta Kirol-Baterakundeek, euskal kirol berezien agerraldiak suztatzen, onartzen eta eratzen dituzte bere lur-eremuaren barruan. 5garren Atala. Euskal Joku eta Kirol-Baterakundeek bere kide eta bazkideekiko zigorpide-ahalmena dute, bere araudi eta barne-legeen ariora. 6garren Atala. Euskal Joku eta Kirol-Baterakundeek, bakoitzari dagokion Kondaira-Lurraldearen mugartean izango dituzte bere egoitzak. 7garren Atala. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Baterakundeak, bateango kirol-egitasmo eta agerraldietarako, Euskal Joku eta Kirolen Baterakunde-Batza gisa eratuko dira. 8garren Atala. Aurreko Atalak dion Baterakunde-Batza eratzea, Dekreto honen 2garren Atalean jarritako xehapenak bete beharko dira. 9garren Atala. Baterakunde-Batza hori eratu ondoren, eta bertako bideek aurrez erabakita, horretarako eskea egin dezaten beste Euskal Joku eta Kirol-Baterakundeek bertan sartu ahal izango dute. 10garren Atala. Euskal Joku eta Kirol-Baterakundeek jarriko dituzte, bere Araudietan, euskal herri-kiroletan ihardun eta bere legezko egoitza Autonomia-Elkartetik kanpo izan dezatenek haiek eratutako lehiaketetan eskuhartzeko bete beharko dituzten baldintzak. 11garren Atala. Baterakundeek, eta hala egokituz gero Baterakunde-Batzak, Zinpeko Kontularitza-Arakatzaileen Iraskundeko kideek egindako kontaduritza-egiaztapenaren eta aholkularitzaren menpe jarri beharko dituzte, urteoro, bere kontaduritza eta dirubidetzaren egoera. Hori ez egin izanak, Euskal Autonomia-Elkarteko ezein herrierakundegandik dirulaguntzak hartzeko gaitasuna galtzea ekarriko lieke. ALDIBATERAKO ERABAKIA Euskal Kirol-Batzordea eratu ez dedin artean, 11garren Atalak aipatzen dituen aholkularitzaren argipide-txostenak Kultura-Sailari bidali beharko zaizkio, Kirol-Artezkaritzaren bidez. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa. Kultura-Sailak Agindu-bidez egiteratu ahal izango ditu Dekreto hau zertzeko eta erabiltzeko beharrezko izan daitezen araupideak. Bigarrena. Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1981garreneko Ekainak 15. Jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Kultura-Sailburua, RAMON LABAIEN SANSINENEA.