Segurtasun Saila

SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrorako bisitak

Ikastetxe publiko eta pribatuek, elkarteek, erakundeek edo enpresek SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan bisita bat eska dezakete.

Bisitak astelehenetik ostiralera egiten dira, jaiegunetan izan ezik, 09:00etatik 14:00etara, eta ordu eta erdi inguru irauten dute.

Eskabidean egun eta ordu bat proposatuko da. Data hori ezinezkoa bada, SOS-Deiak zerbitzuak ordezko data bat proposatuko du.

Gomendagarria da taldeek 20 pertsona baino gehiago ez izatea.

Eskola-bisitetan, ahal dela Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera, irakasleek lagundu beharko diote taldeari.

Nolanahi ere, bisita berretsi aurretik, SOS Deiak-ek baliabideen eskuragarritasuna baloratuko du.

Kanalak

Izapide hori elektronikoki (internet bidez) egin daiteke sinadura elektronikoaren bidez identifikatu ondoren.

Prozeduran sartu

SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa bisitatzeko eskaera (Kodea: 1252901) (leiho berri batean irekitzen da)

SOS Deiak-en instalazioetarako sarbidea errazteko, bertaratutakoen zerrenda garaiz aurkeztu behar da.

Nola heldu

Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa

Ornilla Doktore Kalea, 1-A (Txurdinaga). 48004 Bilbao

Posta elektronikoa: sosdeiak@euskadi.eus

Telefonoa: 944063301

Nola heldu (leiho berri batean irekitzen da)

Metro Bilbao, L1 Santuxu

Metro Bilbao, L3 Txurdinaga

Parking Karmelo, Karmelo 14, 48004 Bilbao

Sarrera