Segurtasun Saila

2015eko abendua - Hots-seinaleak aktibatzeko ariketa

 

Sarrera

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, SEVESO araudiaren menpeko enpresa kimikoen segurtasun-eremuan zuzendaritza honek aldian behin egiten dituen ariketen atalaren barruan, ekainan Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako hots-seinaleak aktibatzeko ariketa bat egingo du. Hots-seinale horiek balio dute izaera kimikoa duten ihes kimikoez biztanleei ohartarazteko.

Informazio gehiago Kanpoko Larrialdi Planak atalean.

igo

Jarduera-esparrua

Aktibazioaren eguna eta ordua hau izango da:

2015eko abenduaren 15ean

12:00ak inguruan, Hernanin (Gipuzkoa).

2015eko abenduaren 16an

09:30ak inguruan, Bilboko Portuan eta Santurtzin (Bizkaia).

10:00ak inguruan, Muskizen (Bizkaia).

igo

Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza segurtasun industriala lantzen ari da eta ahalik eta arrisku industrial gehienak saihesten saiatzen ari da. Europako araudiaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren zeregina da eragin diezazkieten arriskuaz herritarrei jakinaraztea. Ezbeharra gertatuz gero, eragindako pertsonek zer egin baldin badakite, egon daitezkeen ondorio negatiboak nahikoa gutxituko dira. Esteka honez bitartez, jarduteko arauak herritarrei hurbiltzea nahi da, larrialdi kimikoa gertatuz gero.

Larrialdi kimikorik egotekotan, agintariek larrialdia gertatu delako alerta emango dizutelako, bai megafonia bidez edo bai irrati eta telebista bidez emandako abisuen bitartez. amaitzen denean ere, baliabide berdinak erabiliko dituzte abisatzeko.

Ihes toxiko arriskua dauden toki batzuetan sirenak jarri dira, eta horrelakoetan:

Alerta-hasiera sirenaAlerta-hasiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin

Alerta abisua

Sirena batek emango du alertaren berri: minutu bateko hiru seinale errepikatuko ditu bost segundoko isiluneak eginez.

Alerta-amaiera sirenaAlerta amaitzeko abisua

Alerta-amaiera sirena batek iragarriko du 30 segundoko seinale jarraituaren bidez.

Alerta-amaiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin

Nola jokatu behar duzu larrialdi kimiko batean?

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako kampaina

Youtube-an ikusi bideoa

Zer egin larrialdietako hots seinaleak entzutean

 

 

igo

itzuli

Azken aldaketako data:  2015/12/04