Mintegia
Muturreko meteorologia
Muturreko meteorologia egoerek kalte ugari eragiten dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Erakundeak eta, oro har, gizartea arazo horietaz gero eta sentsibilizatuago egon arren, lanbide-arloan jakiten dena ez da beti nahiko genukeena izaten.
Hori dela eta, behar-beharrezkoa da muturreko meteorologia egoeretan esku hartzen duen lanbide-sektorea espezializatzea. Ekintza koordinatu eta eraginkorren bitartez egoera horietan lor daitekeen aurrezpena gutxienez koska bat gorago dago administrazioek meteorologian egiten duten gastua baino. Lanbide-sektoreari zuzendutako mintegi honetan, egungo sistemaren berri emateaz gain, lortu nahi izan dugu sektoreak proposamenak egitea etengabeko hobekuntzaren aldeko urrats bat gehiago gisa. Besteak beste, gai hauek jorratu dira: iragarpenak egiteko gakoak, zaintzarako eta datuak eskuratzeko sistema, muturreko meteorologiari buruzko informazio-protokoloak eta gai horretan komunikabideek duten garrantzia.